You are on page 1of 3

2010eko uztaila.

Manifiestu pola consecucin duna democracia plena nAsturies: Democracia pAsturies Asturiesentzat demokrazia osoa lortzeko manifestua

ASTURIESENTZAT DEMOKRAZIA OSOA LORTZEKO MANIFESTUA

MANIFESTU HAU SINATZEN DUGUN ORGANIZAZIO, KOLEKTIBO ETA BANAKOEK BERTAN ADIERAZITAKOA DEFENDATZEN DUGU ETA ASTURIAR HERRIAN DEMOKRAZIA OSOA LORTZEKO PROZESU POLITIKO ETA SOZIALA MARTXAN JARRI BEHAR DELA SINESTEN DUGU.

ASTURIES NAZIOA DA Asturies Iberiar penintsulan, Kantauri itsasoaren magalean kokatutako unitate geografikoa da, herrialde atlantikoen arkua deiturikoan. Bertako biztanleek milaka urtetako bizitza eta historia dute komunean. Klima atlantikoko lur honetako paisaia bere elementurik esanguratsuenetakoa da eta bertako kulturak zenbait bereizgarri bakar eta propio ditu, asturiar hizkuntza, horien artean. Asturiesek bere mugetatik kanpo oso estimatutako nortasuna du. Asturiesko Erresumaren sorrerak (718-925) asturiar lurraldean errealitate politiko berria eragin zuen, Asturies estatu propioa izaten Europako lehen nazioa izan baitzen. Asturiesko Erresuma politikoki ez ezik, artistikoki ere berezia izan zen, bertan sortu baitzen egun unibertsalki onartutako artea. Beste zenbait une historikotan Asturiesek berriro ere protagonismo berezia izan zuen: 1808ko maiatzaren 25ean burujabetza aldarrikatu eta Napoleonen Frantziari gerra deklaratu zion. Oraintsuago, Asturiesek birritan burujabetasunaren eta sozialismoaren bidea hautatu zuen: 1934ko Urriko Iraultzan eta 1937ko Asturies eta Leongo Kontseilu Subirauaren eraketarekin. Gero berrogei urte luzeko diktadura faxista eta benetako demokraziarik gabeko hogeita hamar urte etorri ziren 1978ko Espainiar Konstituziopean eta Espainiako Erreinuaren menpe. ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE Asturies Espainiako Erreinuak inposatutako marko juridiko-politikoaren menpe dago. Asturiasko Printzerriaren eta bertako Autonomia Estatutuaren inposaketek Asturiesko herritarrek marko politikoa hautatzeko debekua dute oinarri. Egoera hau antidemokratikoa bezain bidegabekoa da Estatuko beste zenbait herrirekin edo naziorekin alderatuta, haien estatutua erreferendum bidez onartzeko eskubidea aitortu baitzitzaien. Espainiar Estatuak badaki asturiarrei haien borondatezko marko politikoaren inguruan galdetzeak Asturiesko burujabetasun nazionalaren eztabaida berpiztuko lukeela. Herrien autodeterminazio eskubidea Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean jasota dago. ASTURIERA DA ASTURIESKO HIZKUNTZA Asturiarren aberastasun kulturalik handiena asturiera da, baita bere tokian tokiko aldaerak ere. Asturiera erromantzea da, hau da, Asturiesen latinetik eratorritakoa, Okzitanian okzitaniera bezala, katalana Herrialde Katalanetan bezala eta galegoa Galizan bezala. Asturiera Asturiesko berezko hizkuntza izanagatik, gaztelaniarena ez bezalako tratua jasotzen du eta maiz asturiar hiztunak haien ama hizkuntza erabiltzeagatik zapaldu egiten dira. 1

2010eko uztaila.

Manifiestu pola consecucin duna democracia plena nAsturies: Democracia pAsturies Asturiesentzat demokrazia osoa lortzeko manifestua

Asturierak ez du ofizialtasunik bere lurraldean. Hori dela eta, asturieraren kasua beste bidegabekeria bat gehiago da Espainiar Estatuan, Estatuko beste herrietako hizkuntzak ofizialak badira ere, asturiera ez baita. OFIZIALTASUNA: ESKUBIDE UKAEZINA Persona ororen hizkuntza ofizialki aitortua izateko eskubidea indarrean dauden legegintza arau eta arau juridiko guztietan onartzen da. Giza eskubideen Deklarazio Unibertsaleko bigarren artikuluak dioenez ezin da inor arraza, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio, uste politiko eta abarrengatik diskriminatu; UNESCOk Hizkuntza Gutxituen Karta Europarrean asturiera desagertzeko arriskuan dagoela dio eta Europar Kontseiluak Printzerriari asturiar hizkuntza ofizial egitea gomendatu zion; 1978ko Espainiar Konstituzioak hirugarren artikuluan dionez Estatu Espainoleko gainerako hizkuntzak (gaztelaniaz gain) ofizial izango dira haien Autonomia Erkidegoan; Asturieseko Autonomia Estatutuak laugarren artikuluan dio asturiera babestua izango dela. Bere erabilera, komunikabideetan zabaltzea eta bere ikaspena bultzatu egingo dira Baina eskubidea egia bihurtzeko asturierarenganako eta bere hiztunenganako diskriminazioa desagertu egin behar da. Hala ere, ezinezkoa dirudi kontestu politiko honetan ofizialtasuna lortu eta gure hizkuntza eguneroko bizitzan erabiltzeko eskubidea aitortzeak. Izan ere, FSA-PSOEk eta IUk gobernuan, nahiz PPk, asturiar gizartearentzako printzipio demokratikoak onartzeari uko egiten diote. Honek guztiak adierazten duenez, ez da hizkuntza gatazka soilik, demokrazioarik gabeko kontestuan aztertu beharreko gatazka politiko ukaezina baizik. ASTURIES SOZIALKI ZUZEN ETA BIDEZKOAREN ALDE Denbora luzez Asturiesen autosufizientzia ahalbidetu zuten baliabide ekonomikoak nekazaritza, abeltzantza eta arrantza izan ziren. XIX. mendean, industrializazioa hasi zenean Asturiesek garapen garrantzitsua lortu zuen, baina horrekin batera ezberdintasun sozialak eta klase borroka piztu ziren. Langileen mugimenduak indar handia hartu zuen ingururik industrializatuenetan. Sindikatu eta alderdi espainiarrak, frankismoaren ondoren, ongizate estatuaren maskarapean bete-betean murgildu ziren modelo ekonomiko neokapitalistan eta Estatua nortasun militarista, neoliberal eta estatuz gaindiko azpiegituretan sartu zuten, OTANen edo CEEn, esaterako. Gerora Europar Batasuna eta Euroa etorri ziren. Espainiako Erreinua EBn sartzeak eta modelo neokapitalistak desindustrializazioa (meatzaritzan, siderurgian eta ontzigintzan) eta baliabide tradizionalen agortzea (nekazaritza, abeltzantza, arrantza) ekarri zuten Asturiesera, eta horrekin batera lanaren desagertzea, aurrejubilazioak, gazteen langabezia orokortzea, lanaren prekarietatea, behinbehinekotasuna eta gazteen emigrazioa, baita hainbat eskubide sozialen galera ere. Munduko oligarkiak kontrol sozialean eta langileen zapalkuntzan dihardu, mundu mailako azpiegitura boteretsuetatik uniformetasuna eta kapitalismoa zabaltzen, globalizazioaren fenomenoa delakoaren baitan. Asturiesen ahultasuna, egungo krisi egoeran eta inongo botere politikorik gabe, izugarria da. Horregatik guztiagatik, premiazkoa da Asturiar Herriak bere modelo sozial eta ekonomikoaren gainean erabakiak hartzeko ahalmena izatea.

2010eko uztaila.

Manifiestu pola consecucin duna democracia plena nAsturies: Democracia pAsturies Asturiesentzat demokrazia osoa lortzeko manifestua

ERREPRESIORIK ETA JAZARPEN POLITIKORIK GABEKO GIZARTEAREN ALDE Ez dago denboran oso atzera egin beharrik Asturiesen Estatu Esapainiarrarekiko eta egungo sistemarekiko kritikoak diren sektore sozial eta politikoak erreprimitu egiten direla jakiteko. Errepresioa Asturiesen eguneroko errealitatea da. Prozesu errepresiboak eta espetxe eskaerak (Cndido eta Morala sindikalistak edo 35 urteko espetxe zigorra eskatu zieten Cangues dOniseko 14 gazte antifaxistak) edo militante independentista bati lege antiterrorista aplikatzea horren adierazgarri dira. Estatuak bere ordenari men egiten ez dion oro giltzapetzeko beharra du. Honi guztiari norbanakoek nahiz elkarte disidenteek ordaindu beharrkeo isun millonarioak gehitu behar zaizkio. Baita norbanakoen pribatutasuna eta intimitatea bortxatzen dituzten mehatxu, eraso eta jarraipenak ere. Zuzenbideko gizarte libre eta demokratiko baterako giltza ideia kritiko eta iritzi propiodun gizarteko sektorearen jazarpenaren eta zapalkuntzaren amaiera da. Egoera honen amaiera espainiar indar zapaltzaileen disoluzioaren eta egungo jazarpen taktika faxista bertan behera uztearen ondorioz iritsi behar da. Interes ekonomiko zehatzen esanetara dauden masen komunikabideek aurrera daramaten zentsura eta manipulazio informatiboa dago Asturiesen. Mass mediaren erabilpena, kontrol eta manipulazio sozialerako instrumentu gisa, halabeharrez gainditu beharreko oztopoa da Asturiesen benetako demokrazia lortzeko. INGURUMENAREKIKO ERAMANGARRIA DEN MODELO BATEN ALDE Asturies inguru, paisaia eta animalien nahiz begetalen espezie propio eta bakarrak dituen herria da. Horietako askok onarpen eta babes legala dute. Baina, Espainiar Estatuak, Asturies bere kolonia energetiko bihurtzeko ingurugiro estrategia eta estrategia energetikoa diseinatu zuen. Estrategia honek naturaren txikizioa, bioaniztasunaren galera, lurzoruaren suntsiketa eta, kasu askotan, Asturiasko ondare arkeologiko eta etnografikoaren deuseztatzea eragin du. Gainera, Asturiesek soberakin nahikoa du egun sortzen duen energiarekin. El Muselgo superportua, Xixongo regasifikadora, herriguneetan zentral termikoen eraikuntza eta handitzea, energia kanporatzeko tentsio handiko lineak, minizentralak, parke eolikoak, ZALIA (Asturiesko Ekintza Logistiko eta Industrialen Gunea), Seringo errausketa plantaren proposamena, gune babestuetan urtegiak eraikitzea, AHTa (Abiadura Handiko Trena), itsasertzeko espekulazio urbanistikoa, eukaliptoa eta pinua bezalako espezie arrotzak landatzea, estali gabeko urre meatzeak isolamendu eskasa eta zianuro baltsekin, CO2 injekzioak gasa lurpean gordetzeko, kutsadura atmosferikoa, akustikoa eta luminikoa hiri nagusietan asturiar lurrak jasan behar dituen eraso eta mehatxuetako batzuk besterik ez dira. Lurraren defensa eta ingurumenaren babesa oinarrizkoak dira gizarte demokratiko baten aurrerapenerako. 2010eko uztaila