Вы находитесь на странице: 1из 1

2007-05-09 // 2012-10-22

XVIII. San Andres Bertso Paper Lehiaketa:


Doinua: Itsasoa laino dago egokitua (lehenengo 2 puntuak errepikatu egiten dira eta azken 2 puntuak ere bai)

AMMMA, AMMAAA!!

1) Sehaskatik nahi dut mintza, Ama entzun nire hitza Ilunaren nagusitza niretzat da hain bortitza!! Beldurra dut, beldur hitsa Lo hartzea denez ditxa etortzea zen baldintza, ama maite, non zabiltza? 2) Amatxo non galdu zara? Nork jarriko dit izara? Nork emango besarkada? Lausotu zait begirada ta bi malko begitara heldu zaizkit eta traba egiten dit, beharbada... beharraren negarra da 3) Masailetik zait erori malko gazi bat edo bi listua dut lodi-lodi eztarria gori-gori... lokartzea ez zait sori entzun arte: Muxu? Tori! Egiteko lo-lo ongi behar dut zeure musu hori! 4) Ez eduki ni horrela, intzirika nagoela. Non da zure pa umela? Ziur honantz datorrela! Berandu da,.. dena dela Hemen edo han bestela esan maite nauzuela esan hona zatozela!

5) Ez dut entzun... zuk esana haize hotsak han darama Masailetan musu bana Horixe da nahi dudana! Zure hutsak erasana nago ezin eramana. Ene ama, ene ama etor zaitez niregana! 6) Sehaska bat bitarteko garaia da etzateko, begiratu bakoitzeko gogoa dut zu lortzeko. Non zabiltza abesteko, semetxoa babesteko? Non zabiltza? Etortzeko! ni zuri so lokartzeko. 8) Estalkien estalpean ipini naiz gau partean. Inor ere ez atean tamalean zein kaltean. Ibili nahiz jo ta kean bila eternitatean. Lokartu naiz bat-batean zu etorri bitartean.

2. saria Manu Goiogana Bengoetxea

Вам также может понравиться