Вы находитесь на странице: 1из 4

Kaixo berriro ere!

Gaurkoan lehen hezkuntzako oroitzapenei estuki helduta, gure eskola garaietan jarriko dugu arreta: erabiltzen zen metodologian, baliabidetan, ebaluatzeko erabiltzen zen irizpideetan eta zer ikasi genuen azalduko dugu. Alde batetik Aitzol eta Maiderrena, taldekako lanean oinarritua eta bestetik Andoni eta Janirerena,banakako lanen oinarri.

METODOLOGIA-ANTOLAMENDUA Aitzol eta Maider: Gure metodologia taldekako lanetan oinarritzen zen, baina geure artean desberdintasun handiak daude. Esan behar da Aitzolen taldeak mailakakoak zirela eta Maiderrenak berriz zikloka banaturik zeuden, hau da, 1-2, 3-4, 5-6. mailako haurrak batera egoten ziren ikasgelan. Aitzolek lauko taldetan jarduten zuen, horietako bakoitzak kolore bat izanik eta bakoitzak astero egiteko desberdin bat zuen. Taldeetako batek egutegiaren ardura hartzen zuen, beste batek liburuak banatzearena, hirugarrenak materiala eta azkenak arbelera atera behar izaten zuen etxeko lanak zuzentzera. Liburu bat eredu izanik eta irakaslearen laguntzarekin orduro klase ezberdin bat izaten zuen. Maiderrek txokoka lan egiten zuen, bakoitzean egin behar bat zegoen: txokoz txoko igarotzen ziren ikasleak eta bakoitzean lan desberdina egiten zen, ondorioz kurtso amaierarako denek gauza berak landuak edukiko zituzten. Fitxekin lan egiten zuten, ez zuten liburuen beharrik, soilik 6.mailan erabiltzen ziren. Irrati eta telebista bana zegoen gela orotan eta irratsaioak entzuten zituzten goizero, entzundako idatzian bilduz. Antolamenduari dagokionez, ordubeteko saioak izaten ziren baina Aitzolek ia ordu guztiak plastika eta musika izan ezik, klase berean ematen zituen Maiderrek aldiz ikasgela desberdinak zituen gai bakoitzerako. Biei, eguneroko lana eta etxean egin beharrekoak baloratzen zizkiguten. Ez genituen azterketak, soilik 3.ziklo amaieran.

Berezitasunak zeuden musika eta plastikari dagokionez, U forman esertzen ziren taldeetan egon ordez eta irakaslea erdian egonik. Nahi erara esertzen ziren ikasleak nahiz eta batzuetan tokiz aldatu portaera zela eta. Plastikan berriz, musika jartzen zuten giro ona egoteko eta hemen txokotan banaturik zeuden. Zigorrak berriz oso arinak ziren, gehienez klasetik kanporatzea izaten zen eta gutxitan esaldiak kopiatzea. Hala ere etxeko lanak gaizki eginez gero berriro egiteko eskatzen zuten, baina hori oso gaizki egoten zen kasuetan. behar zen. Janire eta Andoni: Eskola erlijiosora joan direnez egunero klase hasieran otoitz egiten zuten. Janire: Otoitz egiteko liburu bat genuen eta egun bakoitzean ikasle batek aukeratutako zatia irakurtzen zen. Andoni: Irakasle batzuekin klase hasieran otoitz egiten genuen. Gai bakoitza bukatzerakoan azterketa bat egiten genuen. Taldeko lan gutxi egiten genituen, ingurunean eta ingelesean izan ezik. Gogoratzen dugunez ingelesean zerrendaren arabera ikasleak arbelera ateratzen ziren egun horretako klasearen antolaketa idazteko. Bazegoen two minutes talk izeneko ariketa bat, honekin lortu nahi zutena zen ingelesez hitz egiteko askatasuna lortzea. Plastikan berriz, klase hasieran esaten ziguten zer egin behar genuen eta ondoren musika jartzen zuen. Andoni: Ondo portatuz gero norbaitek ekarritako musika entzuten genuen. Beste batzuetan ere abesten genuen. Irakasleek etxeko lan asko bidaltzen zituzten, eta askotan eguerdietan egin behar genituen etxeko lan batzuk arratsaldetan hainbeste ez edukitzeko. Janire: Klase gehienetan bakarka esertzen ginen, musikan izan ezik. Andoni: Banaka edo binaka esertzen ginen irakaslearen eta beharren arabera. Binaka esertzeko bi arrazoi zeuden: ikaskideen artean laguntza eskaintzeko edo lagun onak zirelako. Etxerako lanak egiten ez genituenetan etxera ohar bat bidaltzen zuten eta sinatuta itzuli bai Aitzol bai Maider

Baita ere eskolan egindako baratze batean hartzen genuen parte. Bertara joateko ordutegi bat geneukan. Zenbait barazki eta fruitu landatzen genituen: letxugak, marrubiak, azenarioak, patatak, porruak, perrexila Janire: Lortutako barazki eta fruituak ikasleen artean zozketatzen ziren, behin letxuga bat tokatu zitzaidan eta asko poztu nintzen. Andoni: Landatutako gauzak jangelan erabiltzen zituzten. Zigorrak ere jasan izan ditugu, adibidez leku aldaketak ondokoarekin hitz egiteagatik, ez entzuteagatik, klasean galarazteagatik eta ikaskideak edota irakaslea ez errespetatzeagatik... Honakoak ziren jartzen zizkiguten zigorrak: pasillora bota, 100 aldiz esaldi bat idatzi, agendan nota bat idatzi eta gurasoek sinatzeko, paretara begiratzen jarri, soinketan korri egitera bidali Bestalde, bai goizetan eta bai eguerdietan txirrina jo baino lehenago ilaran egon behar ginen sartzeko prest. Hierarkia kurtsoen arabera antolatuta zegoen. Ilaran jartzeko arau hau, diziplina eta ordena mantentzeko helburuarekin egiten zen. BALIABIDEAK Aitzol eta Maider: Eskolan beharrezkoa genuen material guztia klasean egoten zen eskuragarri, apalategiak zeuden eta bertan: boligrafoak, arkatzak, liburuak, grapagailua, erregelak denak denen artean banatzeko. Aitzolek taldekako materiala izaten zuen eta taldeka antolatuta zeuden apaletan gordetzen zuten materiala. Material hori gela guztietan egoten zen baina musika edota plastika bezalako geletan horrez gain, material gehiago zeuden: musika tresnak, plastilina, erregelak, tenpera, kartulina Maiderrek aldiz natur zientzietako gelan esperimentuak egiteko materiala zuen baita eskeleto bat gorputzeko atalak non zeuden ikusteko eta gorputza ezagutzen joateko. Arbela erabiltzen zuen irakasleak gehien baina ordenagailu bat ere bazen geletan jokoen bidez hainbat ariketa egiteko. Horrez gain bazen informatika gela bat, bertan ordenagailu gehiago zeuden, jokoen bidez ikasten zen. Aitzolek

bideo gela bat ere bazuen, handia benetan, eta bideoak ikusten zituzten gaiarekin erlazionatuak eta ondoren laburpen bat egin behar izaten zuten. Janire eta Andoni: Gehien erabilitako baliabideak testu-liburuak eta arbela ziren. Behin baino gehiagotan informazio bilatzeko edo gramatikako eta kalkuluko ariketak egiteko Internet erabiltzen genuen. gauzak idazten joateko. EBALUAKETA Aitzol eta Maider: Bai Oreretako (Aitzol) eskolan eta baita Ordiziako Urdanetan (Maider), ez ziren azterketak egiten 5-6.go mailara arte. Eguneroko lana baloratzen eta kontuan hartzen zuten irakasleek baita astero bidaltzen zituzten lanak ere. Nahiko orokorra izaten zen ebaluaketa, hala ere, hainbat irizpide erabiltzen zituzten irakasleek: jarrera, lanak, ea aurrerapenik izan duten, prozedurak ... eta azken nota bikaina, oso ongi, ongi, nahiko edota gutxikoa izaten zen. Janire eta Andoni: Ebaluatzeko modu nagusiena azterketen bidez zen. Gai bat bukatzerakoan azterketa bat egiten genuen eta gutxi batzuetan soilik ebaluatzen zen lanen bitartez. Soinketan izan ezik, bertan ez genuen azterketarik egiten, egindako praktikak kontuan izanik ezartzen zen azken nota: A (Bikaina),B (oso ongi),C (ongi/nahikoa) ren bidez idazten zen azken nota. Baita informatikako klaseetan ere. Ikasgai bakoitzeko koadernotxo bat erosi behar genuen bertan

Вам также может понравиться