Вы находитесь на странице: 1из 2

ASAPALABARRI

www.asapala.org

ASAPALA EUSKARA ELKARTEAREN INFORMAZIO-ORRIA 2009ko maiatza

Irakurlearen Tartea
Maiatzaren 27an, eguastena, arrastiko 20:00etan
Txurdinagako AEKn.

UXUE ALBERDI
AULKI-JOKOA
www.asapala.org/mahatsorriak/tartea

Moderatzaile lanetan aritu da Uxue gurekin azken bi urteotan. “Aulki bat elur-
retan” lehenengo liburua ere ekarri zigun aspaldi, eta oraingoan fresko-fresko
bigarrena: Aulki-jokoa.

Umeen jolasa ez ezik, bizitzaren metafora da aulki-jokoa: aldiro gutako bat


geldituko da lekurik gabe, eta utzi egin beharko du joko-zelaia.

Maitasuna, gerra, askatasuna, errebeldia… gai handi eta eternalak ageri dira
herri txiki bateko biztanleen bizitzetan. Hiru emakumeren ahotsek josten dute
eleberri honen sarea: Teresa, Martiña eta Eulali haurrak ezagutuko ditugu,
adokinetan korrika, baita haiek berak gaztetan ere, beren ilusio eta haus-
turekin, eta pasarte horiekin tartekaturik pertsonaia berberak gaur egun, arrat-
saldero kafea hartzen, gozotegian, nor bere aulkian.

Katixa Agirre izango dugu moderatzaile oraingoan.

APIRILAREN 23TIK UZTAILAREN


24RA
Hirugarren urtez Asapala elkartea eta Topaguneak
“Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpaina antolatu dugu.
Zertan da?

Jarraitu pauso hauek:

Begoñako Udal liburutegiko (Circo Amateur kalean) apal batean ehun libu-
ruko zerrenda daukazu.

Haietariko bat maileguan hartu, etxera eraman eta gehienez 15 egunez irakurtzen gozatu dezakezu.

Behin irakurrita, liburua gustatu bazaizu, merkeago erosi eta lagun bati oparitzeko aukera daukazu. Horretarako:

Liburutegian bertan liburuaren fitxa bete eta deskontu-txartela eskuratu. Maceda (Santa Clara 16 – Santutxu) liburu dendan %25ko
deskontuarekin erosi.

Horrez gain, ASAPALA elkarteko bazkidea bazara %25eko beste deskontu bat izango duzu.

Nahi baduzu, utzi oparia eta zure lagunaren helbidea liburu dendan eta ASAPALAko kideok eramango diogu.

Horixe bada: irakurri, gozatu eta oparitu...

Informazio gehiago: www.topagunea.org/irakurri


www.asapala.org

Asapalaren informazioa, agenda, Berton aldizkaria, harremana....

Eta gogoratu...

Egin zaitez bazkide!


Izen-abizenak: _______________________________________________________________

ENA zenbakia:____________

Helbidea:____________________________________________________________________

Telefonoa:__________________e-posta: ___________________

Kuota:
 Ohikoa, 15 euro urtean  Familiakoa, 35 euro urtean  Aparteko ekarpena, ____ euro urtean
Ordaintzeko era:
 Kontu korrontearen bidez:_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

www.asapala.org webgunean hau guztia eta gauza gehiago ere bai:

Asapala Euskara Elkartea. Iturriaga 55, baxu ezk.  94 473 54 48  asapala@euskalnet.net www.asapala.org

Вам также может понравиться