Вы находитесь на странице: 1из 2

WEBQUEST

EUSKARA

Zatoz eta ezagutu ezazu gure mundua!!!!!!

Sarrera.
Bidai agentzia batetan lan egiten duzu eta bertan oso interesgarria izan
daitekeen Estatua Batuetarako bidaiak egiteko promozio berezi bat jaso berria duzu;
hain zuzen Nevada barrena eta Reno ezagutzeko aukera barne duzula.
Jaso duzun informazio guzti horrekin hauxe izango da zure betebeharra:
Nevada-Reno ko Bidai Katalogo bat osatzea, benetan erakargarria azaldu beharko duzu
bidaia hau!!!.
Zer izan daiteke benetan gure bezeroak erakarriko dituena? Bidaia hau egitea
merezi duela erakutsi behar dugu....

Betebeharra.
Ekintza honen helburua zein den azalduko dizuegu:
o Gure Bidai Agentziak Reno eta Nevadari buruzko informazio
katalogo-liburuxka berri bat sortu behar du (Internetetik
informazioa eta irudiak jasoko ditugu). Katalogo-liburuxkak
Worden sortuko dugu eta bertan irudiak txertatu beharko ditugu.

Katalogo horretako orrialdeetan azaldu beharreko atal hauekin erlazionatuta


izango dira:
1. Beraien kokapen geografikoa, mapa batetan ipiniaz Nevada eta Reno non
kokatzen diren.T1.
2. Estatu honen deskribapen fisikoa: mendiak, basamortuak, ibaiak, lakuak(2),
klima( zein da hilabeterik beroena eta hotzena).T2
3. Populazioa: Nevadako biztanleen etniak deskribatu eta erabiltzen dituzten
hizkuntzak ere.T3
4. Ekonokikoak.T4
5. Reno-Nevadako biztanleek zertan pasatzen duten beraien asialdia eta zer
nolako kiroletan parte hartzen duten.T5

Prozedura.
1. Irakasleak atal bakoitzerako talde bana sortuko du.
Hau da 5 talde egongo dira, bakoitzeko 4 ikasleekin : T1, T2, T3, T4 eta T5.
Atal horri dagokion informazio, irudiak bilatzea izango da beraien lehenengo lana.
Web orrialdeetan aurkitutako informazioarekin atal desberdinei buruzko testua
idatziko dute.
2. Talde bakoitzak jasotako informazioa bildu ondoren irakasleak talde berriak
sortuko ditu; talde hauek sortzeko atal bakoitzekoen ordezkariak egon beharko
dira.Horretarako ikasleak banatu eta honako hau izan daiteke eredu bat
Lehenengo taldean: T1, T2, T3, T4 eta T5etik ikasle bana..
Bigarren taldean ere eta horrela 4 talde desberdin osatu arte. Horrela gela barruan 4
katalogo desberdin osatu ahal izango ditugu.
Talde hauek behin betikoak izango dira katalogoa sortu eta bukatu arte.
3. Lau talde hauen lana oraintxe hasikoa da.
Ordezkari bakoitzaren laguntzaz Reno-Nevada Katalogoa sortuko dute.
Katalogoak bete beharreko baldintzak:
3-4 orrialde.
Irudi kopurua: 12 baino gehiagorik ez.
Lerroen arteko espazioa bikoitza eta New Times 12 an izango da .

Вам также может понравиться