Вы находитесь на странице: 1из 24

Txitxiburduntziaren bidaia arriskutsua

Bazen behin txitxiburduntzi bat.


Lanetik bueltan zetorren eta bere anaia gaixorik zegoen, oso
gaixorik.

Egun batean, medikuarengana joatea pentsatu zuten, bere


gaixotasuna hobetu zen jakiteko.
- Mediku jauna! - oihukatzen zion txitxiburduntziak medikuari-
Badakizu nire anaia oso gaixo dagoela, ezta?
- Bai! Badakit zure anaia gaixo dagoela.- erantzun zion medikuak.
- Jakin nahi dudana da ea hobetu egin den, ala ez.
- Ba, begiradatxo bat emango diot.- orduan begiratua eman
ondoren, txarrera jo zuela esan zien, eta txitxiburduntzia hiri
batera joan behar zela, belar arraro bat hartzera. Orduan
txitxiburduntziak hiriburura joatea erabaki zuen, nahiz eta oso
arriskutsua zela kontuan eduki.
- Hiriburura noa, zure belar arraro hori hartzera.
- Anaia, oso arriskutsua da, kontu handia izan mesedez.
- Bai, izango dut, hurrena arte.
Orduantxe joan zen txitxiburduntzia hiriburura.

Hara iritsi zenean, auto mordoa ikusi zuen, eta oso kontuz ibili
arren ere, kamioi batek, ia, ia harrapatu zuen, eta kristalean
jartzea erabaki zuen.
Hiriburuko erdialdera iritsi zenean bilatzen eta bilatzen hasi zen,
baina ez zuen belar bat ere aurkitu, eta hiriari birak eta birak
ematen hasi zen ea belar bakar bat aurkitzen zuen. Hiri horretan
ez zegoela belarrik konturatu zen, eta beste batera joan behar izan
zuen.
Ia, ia urte bete pasa ondoren belar bat aurkitu zuen, Medikuak
emandako liburutxoan begiratu zuen, eta...
Bai!!!!!!!!!!! Horixe zen behar zuen belar mota. Etxerantza
abiatutakoan, ondo pentsatu zuen:``Eta hauetariko belar gehiago
hartuko banituzke? Medikuari eman, nire anaia sendatu, eta
honelako gaixo gehiago egongo balirateke, lehenengo egunean
sendatu ahal izango ziren, eta ni haien heroia izango nintzateke´´.
Eta etxera abiatu zen horietako landare gehiagorekin, anaia
sendatzera eta beste gizon edota emakume asko ere. Eta etxera
iritsitakoan anaia agurtu eta hau esan zion:
- Anaia! Zer moduz zaude? Hobeto?
- Ba,ez nago askoz hobeto urte bete pasa ondoren ez, ekarri ahal
duzu belar misteriotsu hori?
- Bai hemen daukazu, urarekin nahastu eta ahora, ongi? Ni
medikuari hau ematera noa, horietariko belar gehiago hartu
ditut bada ez bada ere.

Eta
ipuin hau horrela bukatzen da.

Ales Lopezortega
Ume galdua

Behin batean, mutiko bat kaletik zebilela.


Mutiko hau Markel deitzen zen, hamabi urte zituen eta 6. maila
Ikasten zuen.
Oso mutiko alaia zen, lagun asko zituen. Herri txiki batean bizi zen bere aitite-
amonekin eta jente guztia ezagutzen zuen.
Markelek, ez zituen gurasorik, istripu batean hil ziren eta horregatik aitite eta
amamarekin bizi zen.
Egun batean Markel buelta bat ematera joan zen.
Gaua heldu zen, Markel ez zen etxera bueltatu eta amama oso kezkatuta
zegoen.
Poliziari deitu zioten eta herri osoa hasi zen Markelen bila.
Azkenean Markel etxean agertu zen.
Oso berandu egin zitzaiola azaldu zuen, lagun berriak egin zituenez ez zion
erojurai begiratu.
Amama eta aitite haserre zeuden, baina baita pozik ere Markel ondo zegoelako

ARKAITZ AGRA
Nolako zalaparta! Jostailuen munduko iratxoak lanpetuta egon ziren goizetik gauera,
gabonetako jostailuak prestatzen. Renoak elur artean saioak egiten zituzten gau
zoragarrian ondo egoteko.

Iratxoen egin beharrak beti ziren berdinak. Neskatoen eta mutikoen jostailuak sailkatu,
Jostailuak forratu, apaingarriak jarri… urte hauetan dena fenomeno zihoan, baina goiz
batean…

-Nahikoa da!.- oihukatu egin zuen iratxo batek.- Agortuta nago

- Panpinak, autoak, kamioak…beti berdin.- esan zuen beste batek.

- Dibertigarriagoa izango litzateke kalean jolastea edo lo egitea! - esan zuen


hirugarrenak.

- Arrazoi duzue! - esan zuen buruak - Hau ez da bizitza . Jar gaitezen greban!

Gehiago iraun zuten esaten, egiten baino; i ratxoek euren tresnak utzi eta batzar bat
egiten zuten.

Bitartean Santa Klaus oso lanpetuta zegoen haurren eskutitzak erantzuten eta lana ondo
egiten; asko kezkatzen zitzaion grebagatik ume bat ahaztea. Ez zeukan ideiarik, ez, bere
lantegian gertatzen ari zenaz.

-Asko laguntzen naute nire iratxo maiteek- esan zuen hasperen eginez. - Ez dakit zer
egingo nukeen eurek gabe.

Jostailuen munduan beste gauza bat ari zen gertatzen.

- Au.. kalambre bat daukat ! - negar egiten zuen hanka bat falta zitzaion pampin batek.

- Txu,txu,txu! - putz egin zuen tren ahul batek, pilak agortuta zituen eta.

Inork ez zuen arretarik jartzen.

Gau batean Santa Klaus tximiniaren aurrean haurren eskutitzak irakurtzen zegoenean,
eskumako belarria erortzen zitzaiola sumatu zuen. Ikutu egin zen, baina ez zitzaion
ezertarako balio izan.

- Uste dut zerbait ondo ez doala - esan zuen agureak Klaus andereari. - Orain dela egun
batzuk ez naiz lantegira joan.
- Ni zu izango banintz,bihar bertan joango nintzateke.- gomendatu zion Klaus andereak.

- Ideia bikaina! - esan zuen Santa Klausek.

Hurrengo goizean lantegira heldu zenean aguretxoak ezusteko bat hartu zuen, i
ratxoak,eta oreinak ere greban zeuden. Eurekin batu ziren.

- Nolako zoritxarra. Nire bizitza osoan ez dut ikusi halakorik.Ezin izango dut gauzak nik
bakarrik egin eta bukatu! Baina zer pentsatzen duzue,Gabonak hain hurbil egonda? -
oihukatu zuen Klausek.- Pentsatu haurren aurpegia gabonetako jostailuak ez badituzte
ikusten. Ezin didazue orain hori egin!

Jostailuak bazekiten iratxoak zital jarriko zirela eta euren kontura hartzea erabaki zuten.

Panpinak azkenean bigarren hanka izan zuen, baina alderantziz jarrita zegoen.Trena
gelditu egin zen,”Txuu” batez. Lehoiak, laguntzeko asmotan, botoi bat sakatu zuen gura
barik. Iratxoek hori ikustean barrez eta algaraz ari ziren.

Santa Klaus, gixajoak, eskuak behin eta berriz igurtzen zituen etsita.

Momentu hauetan maitagarria agertu zen, beti bueltatxo ematen zuen Gabonak baino
lehen azkenengo kontuetan laguntzeko.

- Zer ari da gertatzen hemen? - galdetu zuen maitagarriak.- Ze intxaur-saltsa dagoen.!

-Ez dugu lanik egin nahi.Jolastu egin nahi dugu. Nazkatuta gaude!-erantzun zuten
iratxoek denak batera.

Maitagarriak bere makiltxo miresgarria astindu zuen eta bat-batean kristalezko borobila
agertu zen.

- Kontxo!. –esan zuten iratxoek.

Baina iratxoek laster gelditu ziren isilik haurrak tristerik ikustean gabonetako zuhaitz
petan ez zutelako ezer ikusten.

Iratxoek ikusi zutenaz pentsatu egin zuten eta lan egitea erabaki zuten.

Hurrengo egunean jostailuen munduak dar-dar egin zuen mailu eta zerren soinuen erruz.

Egun horretako bezperan Santa Klausek pozaldia hartu zuen jakitean haurrei jostailuak
eraman ahal izango zituela.

Garazi Etxegarai
INURRIAK
Egun batean bi inurri Re eta Ri , inurri filatik irten ziren. Mundua
ezagutu nahi zuten. Basotik irten ziren eta feriara ailegatu ziren.
Bat-batean Ri “Norian” igo zen konturatu gabe. Buelta oso bat
eman ondoren jaitsi zen eta segitu zuten bere bidea, baina, Rek
montatu nahi zuen . “Tiobiboan”eseri zen zaldi txiki ba-tean. Rek
oso ongi pasatu zuenez Rik ere montatu nahi zuen.

Ordu bat geroztik “Kangurora” joan ziren. Baina problema bat


zegoen Re jezarri zen eta jausi zen, Rek esan zuen “Errepikatu
nahi dut”. Eta errepikatu zuten hogeita hamabost aldiz kantsatu
barik. Re eta Ri aspertu ziren, joan ziren merkatura gosea
zeukatelako.

Egun batean merkatu guztia ikusi. Merkatua ikusi zuten oso-


osorik, eta merkatuan zerbait jan zuten.

Geroago zinemara joatea pentsatu zuten. Rek eta Rik “Ha-


nna Montana” ikusi zuten. Azkenean pelikula bukatu zenean
berriro etxera bueltatzea erabaki zuten, baina bidean katutxo txi-
ki bat aurkitu zuten.

Ez zekiten zer egin, katutxoa erditik kendu ala etxeko bidea hartu.
Bat-batean txakur handi-handia agertu zen, eta katutxoa kendu
zuen erditik. Orduan Rek eta Rik jarraitu ahal izan zuten.

Etxera heldu zirenean inork ez zen konturatu Re eta Ri falta izan


zirela.

Olaia.S
Bazen behin, neska bat Frantzian bizi zena. Oso pobrea
zen, ez zuen ia dirurik ezta janaria erosteko ere.
Etxean ez zuen ezer; aulki bat bakarrik, eta orduan
behean zegoen tabernan pasatzen zituen eguneko ordu
gehienak.
Egun batean, tabernariak orri bat eta boligrafo bat eman
zizkion ipuin bat idazten hasteko.
“Idazten duzun liburua dendetan jarriko dut, eta asko
saltzen bada taberna honek irabazten duen diru guztia
emango dizut, bestela zuk emango didazu niri.” –esan zion
tabernakoak.
Minutu gutxi beranduago etxean zuen aulki bakarra
ekarri eta idazten hasi zen. Hasi bai, baina ematen zuen ez
zuela inoiz amaituko.
Bi egun pasa eta gero, tabernariari eman zion liburua, eta
tabernariak bitan pentsatu gabe dendetan salgai jarri
zuen.
Aste baten buruan, dendetako jabeak deika eta deika ari
ziren gehiago bidaltzeko denak agortu zirelako.
Azkenean, tratua errespetatuz tabernariak dirua eman
zion pobre baina orain aberats denari.

Maite Lejonagoitia

Txakur azkarra
Bazen behin mutiko bat bere aitarekin eta bere txakurrarekin
hondartzara joaten zena karramarroak harrapatzera Mutikoaren
izena Lander zen. Lander arroketara joaten zen karramarroak
harrapatzera.
Aitak, berriz, eskuoihalean etzan egiten zen eta liburu bat
irakurtzen zuen bitartean. Batzuetan lo egiten zuen eskuoihalaren
gainean.
Txakurra batetik bestera ibiltzen zen begiratzeko zer egiten
zuten. Batzuetan ere bainu bat hartzen zuen.
Lander oso entretenitua zegoen karramarroak bilatzen arroketan,
orduan, ez zen konturatzen marea igotzen zela. Denbora asko
pasatu ondoren txakurrak ikusi zuen Lander arroketan
harrapatuta, hondartzatik oso urrun.
Txakurrak aitari zaunka egiten zion Lander harrapatuta zegoela
ikusteko baina berak esaten zuen “Jolastu nahi duzu? Ba, tori
pilota”. Baina txakurra ez zen joan.
Bat-batean bainu jantzia kendu zion aitari eta orduan
Landerrenganaino joan ahal ziren. Ailegatzean Lander hartu zuten
eta berriro hondartzara bueltatu ziren marea jaitsi arte.

Guillermo Núñez Mugerza

La jungla 4.0
Bazen behin Jack McMeder izeneko detektibe bat. Berak
bizitzak salbatzen zituen. Behin bere nagusiak
mugikorrera deitu zion. Berak hartu eta:
- ¿Jack,non zaude?- galdetu zion nagusiak.
- 4583 kalean nago, baina ez dut misiorik egin nahi,
03:00 dira eta ni etxera noa.
- 4584 kalea ondoan daukazu eta...
- Mmm, bale ¿zer egin behar dut?
- JAKER baten bila joan eta Washingtong-era eraman behar
duzu.
Jack 4584 kalera joan eta banda terrorista bat ikusi zuen.
Berak, JAKER-raren etxera igo eta galdetu zion:
-¿Zu Mark Dourling zara?- galdetu zion- Jack McMeder naiz
FBI-koa.- esan zion plaka erakutsiz.
- Ez, bera orain dela bi urte San Francisco-ra joan zen.
Aurreko gelatik mutil bat atera eta galdetu zion:
-¿Mark etorri al zara?Henrrik Carl of Dutti 8-a jaitsi du eta
oraindik ez da atera.
- Ez, ezin dut FBI-ko batekin nago eta.
Jack etxean sartu eta gauzak ikutzen hazten ze. Aldi berean
banda terroristak bomba bat jartzen zuen, bomba lehertzen
ez zela ikustean sartu egin ziren. Jack Mark defenditzen
hazten zen. Bat falta zenean hiltzeko bomba lehertzen zen.
Banda terroristak nahi zuena CAOS TOTAL izeneko plan
bat egitea lortzea zen.Plan horrek hiru fase zituen:
1.- Jendeari beldurra sartzea.
2.- Esan zutena egitea.
3.- Energia,ura eta gasa jendeari kentzea.
Lehengo eta bigarren faseak eginda zituztenean, hirugarren
fasea ia egida zutela konturatu egiten ziren eta eten egiten
zuten ,plana pikutara bidaltzen zuten. Jack eta Mark
E.E.U.U.-ko eroiak bihurtzen ziren.

Finala
Ander Ametxazurra
Orain dela denbora luze Euskal Herriko zelai alai batean tximeleta bat bizi
zen. Ez zen ezertaz arduratzen, eta horregatik bere familia beti kezkatuta zegoen
zerbait gertatzen bazitzaion jakiteko. Beti esaten zioten euria egiten bazuen extera
joan behar zuela, bere kolore politak gal ez zitzan. Egia esan kolore oso politak
zituen.

Egun batean zelaitik paseatzen zegoela, sorgin-orratz bat ikusi zuen eta bere atzetik
joan zen lagunak egiteko asmoarekin. Baina, bat-batean, sorgin-orratza joan egin zen
eta tximeleta konturatu zen etxetik oso urrun zegoela; gainera euria egiten hasi
zen.
Tximeletak, orduan, ez zekien zer egin eta lore baten azpian sartu zen. Handia zen,
baina busti egin zen, kolore guztiak galdu zituen eta oso triste zebilen, etxera joateko
bidea bilatu zuen, baina ez zekien. Halako batean, zerutik mapa bat jausi
zen, sorgin baten etxera joateko bidea adierazten zuena.

Lehenengo sorginaren etxeko bidea bilatu zuen eta jakin zuenean bidean jarri zen.
Bidean, mokoaren ordez ahoa zeukan txoria ikusi zuen, eta txoriari galdetu zion
ia berarekin joan litekeen sorginarengana mokoa jartzeko.

Nola ez!
Txoriak baietz esan zion, horrela abestu egin ahal izango zuen. Bidean jarraitu zuten
eta heldu ziren sorginaren etxera. Atea jo zuten eta Tximeletak esan zion bere koloreak
berreskuratu nahi zituela, eta bere lagunak moko bat nahi zuela.

Baina zer kolore nahi zuen tximeletak?

Maitagarriak esan zion bere lagun batek margolaria zela eta esango ziola tximeleta
batek, zelaitik zihoala bere kolorea galdu zuela eta ez ardurdatzeko, berak marraztu eta
margotuko egingo ziola.

Margolariarengana joan ziren eta tximeleta bera zen ,baina bere koloreekin.
Lehenengoz txoriaren arazoa konpondu zuten eta mokorik ez zutenez trompeta
bat jarri zioten, baina mokoarekin hobeto abesten zuen eskerrak e man eta gero,
extera joan zen.

Tximeletari arazoa honela konpondu zioten:

Izar hautsak hartu zituzten ortzadarreko koloreak ere eta azkenez elur beltza, dena
nahastu eta krema bat egin zuten, tximeletari jarri eta kolore guztiak berreskuratu
zituen. Eskerrak eman zituen eta estera joan zen.

Familia kezkatuta zegoen baina ez zuten negar egin.


Tximeleta ez zen gehiagio arduragabea izan .Aurrerantzean maitagarriak beti dauz-
ka munduko tximeleta guztien argazkiak, euria egiten badu eta bustiz gero,
koloreak itzultzeko.

EGILEA:
EIDER BARBADO URRESTI.
Behin, “Urborg” izeneko planeta batean petrolioa
bukatzen hasi zen eta plastikoa guztiz desagertua
zegoen txataltxo bat izan ezik. Desagerpen hori
geldiarazteko metodo bat asmatu zuten: makina bat
sortu zuten plastiko kopurua areagotzen zuena.Baina
arazo bat zegoen: azkeneko plastiko txatala galdu
zutela, beraz, ezin zuten gehiago sortu.

Bitartean, Marten, ume martiar bat eskolatik


etxerako bueltan “Urborg” planetatik eroritako
plastiko txatala aurkitu zuen.
-Zer ote da harri antzeko gauza hau?
Ume martiarrak, etxean, gurasoei zer ote zen galdetu
zien.
-Aita, ama, zer da harri bat ematen duen gauza
hau?
-Ez dakit, ez dut sekula horrelako gauza bitxirik
ikusi.
Erantzun zuen aitak guztiz harriturik.

Bat-batean, eztanda izugarri bat entzun zen


Marteko herrialde guztietako herri eta bazter guzti-
guztietan...”Urborgeko” espaziuntzi bat zen.
Orduantxe familia honen aurrean agertu zen esanez:
-Ume emadazu esku artean duzun gauza hori.
-Baina zer da? Nola sortzen da?
-Hori plastikoa da eta petrolioarekin sortzen da.

Orduantxe martiarraren begiak piztu eta honela


esan zuen:
-Marte ondoan dagoen planeta batean plastiko pila
bat dago, joan zaitezte bertara!
Eta honela “Urborg” planetak espero zuena baino
plastiko gehiago lortu zuen.

MIKEL ALBERDI
Gozoki denda

Bazen behin mutil txiki bat Iñaki izenekoa. Iñakik 12 urte zituen, anaia bat zuen eta
beraien gurasoekin bizi ziren. Amak Marisa zuen izena eta aita Antonio deitzen zen.

Iñakiren aitak gozoki denda bat zeukan, oso ondo zeraman negozioa, egun guztietan lan
egiten zuen eta.

Batzuetan Iñakik aitari laguntzen zion gozoki dendan. Iñakik nagusitzean aitaren
negozioa heredatu nahi zuen.

Egun batean, Iñakiren aita gozoki dendara zihoan eta bat-batean, kotxe batek oso azkar
zetorren eta Iñakiren aita harrapatu zuen.

Iñaki konturatu zenean oso triste jarri zen.

Amak Iñakiri esan zion:

- Iñaki, orain aita joan denez zu egongo zara gozoki dendan.


- Baina, ama nik ez dakit gozoki guztien prezioa.
- Hori ez da inporta, txuleta egiten duzu eta badago.
- Ongi da, nik hartuko dut denda - esan zuen Iñakik.

Hortik aurrera Iñaki pozik bizi zen eta diru asko irabazten zuen.
Oscar Morgan

Ponchy Karramarroa

Bazen behin, Ponchy deitutako karramarro txiki eta polit


bat. Jaio zenean, bere familiako guztiek bezalakoa zela
ematen zuen, baina ez zen horrela izan. Ponchy, aurrerantz
ibiltzen zen, ez besteak bezala, alboetara. Berak ez zuen
desberdina izan nahi eta zera, erabaki zuen…
Egun batean, bere lagun bati laguntza eskatu zion
baina honek ezin zuen, oso lanpetuta zebilelako. Gero, bere
lagun minarengana joan zen laguntza eskatzera eta honek,
noski, baietz esan zion. Eta ez zuten denbora galdu.
Lehenengo, bultzatzen saiatu ziren, baina ez zuten
lortu. Gero, lasterketa bat egin zuten jakiteko abiaduraz nola
ibiltzen zen. Baina Ponchyk aurrerantz ibiltzen jarraitzen
zuen. Horrela egon ziren arratsalde osoa, baina ez zuten
lortu.
Azkenean, Ponchyk bere lagunari esan zion ez zuela
bere laguntza beharko, bera horrela jaio bazen, horrela hilko
zen, eta horrela amaitu zen guztia. Ponchy bere lagunekin
joaten zen eta ez zuen inork kritikatzen bere ibiltzeko ere
arraroarengatik.
Xabi Motagoitikoa

Bazen behin,Sopelanako eskola batean, sorgin


talde bat, oso maltxurrak eta gaiztoak zirenak.
Sorgin nagusiak,Yolanda eta Garbiñe izeneko
irakasle batzuk ziren baina bakarrik sorginak
zirenean. 6. mailako ikasleei ematen zizkieten
Klaseak.
Yolandak euskara eta matematika ematen
zituen eta Garbiñek gaztelania eta ingurunea.
Eskola barruan, arropaz, makilajez… aldatzen
ziren. Klase barruan,oso majuak eta beti
laguntzeko prest zeuden, baina haserre
ipintzen zirenean,bere barruan zeukaten umore
txarra ateratzen zuten eta beldurgarria zen
benetan.
Zipiriñeko irakasle guztiak sorginak ziren bat
izan ezik:Ana. Berak ez zekien beste irakasleak
sorginak zirela baina Yolanda eta Garbiñe oso
maltxurrak zirenez erabaki zuten Ana sorgin
bihurtzea besteak bezala.
Egun batean,errekreoa baino lehen,
Yolandak esan zuen bere klaseko ikasle guztiei
errekreo orduan klasean gelditzeko, zorrak
zituelako eta.
Bat-batean,Yolandak esan zuen: “komunera
noa Garbiñerekin orain etortzen gara´´.
Ikasleak harriturik bakoitza bere lekuan itxaron
zuten beldurtuta. Sorginak,klasera joan ziren
eta atea giltzez itxi zuten.
Ikasleak beldurtuta oihuka hasi ziren. 5-naka
soka batekin lotu zituzten eta ahoan
espaladrapoa ipiniz.
Anak entzun zuenean,korrikan joan zen beraien
klasera, baina ezin zuen ireki giltzez zegoelako.
Orduan,korrikan eta presaka gordetzen zuten
beste giltza hartu eta atea ireki zuen.
Anak karate egiten zuen eta sorginak harrituta
umeak askatu eta zin egin zuten ez zutela
hortik pasatuko be-
rriro eta bere familiarekin joatea erabaki
zuten.
Azkenean,Zipiriñen ez ziren sorginak egon eta
Ana zipiriñeko liderra izan zen.

Ane De La Peña.
Ez zuen aguantatu

Bazein behin fraile bat bere herrian bizi zena. Egunero-egunero altxatzen
zen goiz elizara joateko.

Egun batean jateko indabak zituen. Orduan abiatu zenean elizara bat-batean
kaka egiteko gogoa eman zion. Bera ezin zen aguantatu, baina berak esaten
zuen nola fraile bat egingo duen kaka kalean? .Ordu bat geroago kaka
egingo zuen gainean orduan begiratu zuen bi aldeetara eta ez zetorren inor,
orduan bere aldagarria igo zuen, kaltxontziloak jaitsi zituen eta kaka egin
zuen. Hain suerte txarrarekin zein mutilo bat zetorren zaldiz eta orduan bere
buruan zeukan txanoarekin estali zuen.
Mutila etorri zenean galdetu zion fraileari:
-Fraile, zer egiten duzu eserita eta txanoa lurrean?
Fraileak ez zekien zer esan, baina asmatu zuen zerbait:
- Txori bat zegoen eta harrapatu dut - esan zion fraileak.
- Altxatzen badut txanoa pixka bat joango da eta ez badut altxatzen…
Orduan, mutilak kaiola baten bila herrira joateko esan zion, bera saintzen
egongo zen bitartean. Fraileak aprobetzatu zuen egoera ihes egiteko eta ez
bueltatzeko.
Bi ordu geroago mutikoak hor jarraitzen zuen, lau ordu eta jarraitzen zuen,
bost …
Sei ordu pasa ondoren mutikoak txoria bere eskuekin karrapatuko zuela eta
eramango zuela herrira pentsatu zuen. Altxatu zuen txanoa, ikutzen hasi
zen, txoria ikutu zuen; baina ez zen txoria kaka baizik . Orduan pentsatu
zuen desagertuko zela, atera zuen eskua eta ze sorte txarra! harri bat atzean
zuen jo zuen et ahoan sartu zuen.
Mutikoa ez zuen inoiz frailearekin hitz egin.
Aritza Karril

OSKAR ETA MAMUA

Oskarrek, beste guztiak bezala, ez zituen nota oso onak


ateratzen. Baina ez zen ez ziolako ematen buruak, baizik
eta ez zituelako gogo handirik.
Esan dizuedan bezala, Oskar mutil normala zen. Baina
egun batean gertatu zitzaiona ez zen izan batere normala.
Egun batean Yolanda nekatu egin zen zeren eta Oskarrek ez
baitzituen etxerako lanak egin eta ez zegoen adi klasean.
Yolandak Oskar etxera bidali zuen nahiz etaYolandak
patzientzia handia zeukan.
Etxerako bidean Oskarrek etxe abandonatu bat ikusi zuen.
Bertara joan zen “Grafiti” bat egitera, lehenengoz horma
handia eta zabala topatu behar zuen.
Ia amaitu zuenean mamu bat agertu zitzaion. Oskar korikan
hasi zen,baina mamua bere atzetik zihoan esaten :
- UUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUHHH!
Oskar oso izututa zegoen, bere etxea ez zenez ez zekien
nora jo.
Azkenean leiho batetik alde egin zuen baina hanka bat
apurtu zuen. Hurrengo egunean bere klasekideei
gertatukoa kontatu zien baina lagunek ez zuten sinesten.

Eneko Perez Iturregi


Neska eta bere lehengusua

Bazen behin Larraitz izeneko neska bat eta


Ugaitz bere lehengusu maitagarria zen.
Egunero - egunero elkar ikusten zuten pare bat
orduz, eskolan ez bazen, tenis ikastaroan zen.
Beraien artean gauza bat zeukaten, ez dakit
nola azaldu,
Laraitzek hamabi urte zituen eta Ugaitzek
bost.
- Kaixo Ugaitz nora zoaz?
- Teniseko ikasturtera noa, eta zu?
- Etxerako lanak egitera.
Egun batean baso hozto-zabal batera Ugaitz,
denbora bat pasa ondoren, galdu egin zen.
Larraitz arineketan konturatu egin zen eta bila
eta bila denbora luzez egon zenez azkenean
aurkitu zuen.
Ugaitz lasai-lasai zegoen zuhaitz baten azpian
Larraitz aurkitu zuenean, besarkada handi-
handia eman zuten elkar eta denbora pasa
ondoren etxera itzuli ziren poz-pozik.

Nekane Garcia
ETXERAKO LANAK

Bazen behin mutiko bat eskola eta gero beti bere lagunekin
irteten zena.
Bere etxerako lanak ez zituen egiten , egun osoa bere
lagunekin jolasten zegoelako.
Egun batean, bere gurasoak oso haserre zeuden, beti
ohartxo bat ekartzen baitzuen etxerakoa egin ez baitzuen
esanez..
Orduan, gurasoak akademia batera eramateko akordiora
heldu ziren. Mutikoa klaseak amaitu eta gero akademiara
joan zen etxerako lanak bukatu arte. Ez zuen denborarik
umerarekin jolasteko, orduan, gero eta lagun gutxiago
zeukan.

Egun batean guarasoek galdetu zioten ea zer gertatzen


zitzaion umerari, orduan, umeak azaldu zien ez zeukala
denborarik lagunekin jolasteko.

Hori ikusita ados jarri ziren, umea ez zen berriro


akademiara joan, baina, egunero bere etxerako lanak egiten
jarraitu zuen etxean eta etxerako lanak egin eta gero
lagunekin irteten zen.
Pablo Bergado Fernández.

Sorginak

Bazen behin 3 sorgin, Maripuri, Juanamari eta Pepa deitzen


zirenak. Lagun minak ziren. Baina egun batean borrokatzen
hasi ziren, batek besteari nobioa kendu diolako….
Honen ondorioz,egun batean haserretu egin ziren. Sorginak
direnez pozoiak egin zituzten eta egun guztietan borrokatzen
zeudenez, Pepak esan zuen:

-Bueno, honaino heldu gara, ezin gara horrela segitu,


bakoitzak nahi duen lekura joango da.

-Egia da bakoitzak nahi duen lekura joango da.- esan zuen


Maripurik.

-Bai, bakoitzak nahi duen leku eta tokira joango da.- esan zuen
Juanamarik.

Azkenean, bakoitzak, nahi izan zuen lekura joan zen, baina


hainbeste denbora pasa ikusi gabe, elkar ikusten zuten
bakoitzean alde batera begiratzen baitzuten .Egun batean
galdetu zion Maripurik Pepari:

-Zer moduz zeure bizitzan?


-Ni ondo, eta zu?- esan zuen Pepak.
-Nik senarra eta guzti daukat!- esan zuen Maripurik.
-A bai?...- esan zuen Pepak harroputza moduan.

Egunak pasa ostean, denen artean elkartu ziren euren bizitzen


berri jakiteko.
Horrela bazan ala ez bazan, sorginkeriak egiten jarraitu
ditzan.
Ziratz Lekanda

Вам также может понравиться