Вы находитесь на странице: 1из 4

Elkarteak eta federazioak

Literaturari lotutako elkartegintzaren azken hiru hamarkadotan, literatur


merkatuaren oinarrizko normalizazioak aurrera egin duen heinean (idazleen
sormen-lanak argitaratzen dituzten argitaletxeen arloan eta inguruko kultur
industrietan), aldatzen joan dira idazleen lan kolektiboaren beharrak, eta,
ondorioz, baita kolektibo hori osatzen duten elkarteenak ere.

Aldarrikapenen izaera eta oinarri linguistiko eta kulturala galdu gabe


-askotan politikoa izan dena ere- idazleen elkarteek euren objektibo eta
ekimen ildoak birdefinitu egin dituzte, era batean edo bestean. Halaxe
izan da Estatu espainiarreko arlo periferikoetako eremu linguistiko eta
nazionaletan. Aldaketa hauek, noski, intentsitate eta adierazpen modu
desberdinak izan dituzte, tokian tokiko hizkuntza, literatura eta gizarteen
egoera anitzen arabera, eta haiekin batera.

Honek ez du esan nahi, dena dela, oinarrizko ezaugarri komunak ez


daudenik, eta, izatez, eztabaidagai izan ditugu behin eta berriz gure
elkarteen artean mantendutako harreman erregularretan, hogeita bost
urteotan zehar. Hala ere, izaera definitzaile komun batetik abiatu beharra
dago, hau da, gureak hizkuntz aukera eta kultur ingurumari jakin batzuk
dira, eta horietan naturaltasun gabezia larriak ikusten dira, oraindik ere
gurea "aukera" bat delako, "konpromiso" bat; eta ondorioz, oinarrizko
ezaugarri horrek aldarrikapen linguistiko-politiko-kulturalak lehenestera
garamatza, zehazki profesionalen aurretik.

Egiazki, azaleko eztabaida bat eman lezake, soluzio errazekoa: bi arloek


orekan egon beharko lukete, baina praktikan ez da horrela. Kataluniako
idazleen elkarteak, eskubide profesionalen defentsaren inguruko ekinbidea
geroz eta gehiago garatzen duen bitartean, galiziar eta euskal elkarteek
jarraitzen dute pentsatzen aldarrikapen linguistiko eta politikoetatik
eratorritako faktoreak oinarrizkoak direla, euren "normalizazio" egoera
apalagoa delako hausnarketatik abiatuta, edo, nahiago bada, kataluniarrek
erdietsitakoa baino urrats edo maila bat atzerago daudelako. Honi
dagokionean, gogoratu beharra dago, adibidez, Herrialde Katalanetako
aniztasunean garapen eta normalizazio maila ez dela homogeneoa, bai zera!
Eta, era berean, zalantzan jarri behar direla uneoro uzkurtasun eta lotsak
aldarrikapen profesionaletan, badaezpadako argudioak direla medio egiten
direnak, halanola: kultur industria propioen indar edota garapen urria, edo
balizko "fronte bakarren" irautea, ordainetan deus ere exijitzen ez zaielarik.

Hortaz, elkarte batek sorburuko ezaugarri biak orekatzeko modua izan


beharko luke, oso argi izanda helburua, epe motz edo ertainera, bere
aldarrikapen-funtzioak garatzea dela, ez bakarrik maila linguistiko eta
nazionalean, kanpoko etsaien aurrean, baizik eta baita maila zehazki
profesionalean, editore eta industria kulturalen interes kontrajarrien aurrean
ere. Elkartasunerako deiak, edo "negozio ezaren" ihesbidea, edo "oraindik
ez gaude prest" horien guztien mugak, askotan -ia beti- trikimailu
lotsagarriak besterik ez dira; beraz, kontzientzia hartzen ez dugun bitartean
ez da erraza izango, alor honetan, estrategia egoki bat egituratzea eskubide
eta aldarrikapenen defentsan. Eta egiazki, hasieran -baina ez bakarrik
hasieran- aldarrikapen hauek planteatzeak lehenik harridura eta ondoren
eskandalua sortuko dutela jakin behar dugu. Estatu espainiarpean izatearen
izatez -egote horrek dakarren menperatze, azpiratze edo integrazioarekin,
bakoitzak jakingo du nola adierazi- jabetza intelektualari buruzko legedi
bat eta bakarra daukagu, bere baitatik aukera sorta bat sortzen delarik modu
antolatuan baliatu eta egituratu beharrekoa; honela, muga nazionaletatik
barrenera antolatutako ekintza bakanetan baino eraginkortasun handiagoa
izango genuke. Eta harritzekoa da, inork kidetasuna eta ekintza bateratua
dudan jartzen ez dituen arren -baita estatu mailako bestelako elkarteekin eta
gaztelerazkoak direnekin ere ematen dena, Cedro gisako plataformen
baitan- bestaldetik badirudiela estatu markoan bestelako moduan
egituratzeko aukerek garrantzia txikiagoa hartzen dutela, "autonomia
arloka" egiten den lerrokatzearen alde. Egoera honek denbora asko
alferrik galtzea eragin du. Honek harreman zuzena du zenbait eskubide eta
aldarrikapen baliatzen hasteko atzerapenarekin. Adibidez, Kultura
Ministerioaren aurrean egin beharreko eskakizunak erabat gutxiestea
erakarri du, dagokigunaren aldarrikapena dena baztertuz, egitura hau
mantentzen den bitartean.

Galeusca federazioaren zentzua eta ekinbideari dagokionean, gaizki-ulertze


penagarri bat gertatu dela dirudi. Hiru elkarteen arteko elkarrizketak egon
diren arren, iraunkor ziruditen akordioekin, oraintsu egiaztatu da akordio
hauek edo soilik pertsonalak zirela, edo alde bakoitzak zeinek bere erara
interpretatzen zituela. Zehazki, Galeusca-ren aurreko ereduarekin
amaitzeko erabakiaz ari naiz, bere XXV. urteurrenaren harira hartutakoa.
Eredu hark eragiten zuen balantze eskasa eta onura gutxiko formularen
errepikapen mekanikoaren konstatazioa egin ondoren hartu zen erabaki
hura, hain zuzen ere: turismoa egitea, eztabaidarako gai generikoak
-eztabaidagai ere izaten ez zirenak, soilik kalapitarik gabeko paper joan-
etorria- eta ekitaldi instituzionalen gutxi gora beherako parafernalia.
Bazirudien Valentzia-Gandiakoaren ondotik neurri bikoitz baten hautua
egina zela harremanak bizkortu eta, batez ere, ondorio nabariagoak izateko:

- Beste bi elkarteetako ahalik eta gonbidatu gehien inplikatzea elkarte


bakoitzaren ihardunetan.
- Gutxienez formatu txikiko topaketa bat antolatzea urtean zehar, gai
zehatzagoak edo sektorialak jorratzeko.

Gerora bilkuren formatua -elkarte kataluniarraren sorpresa nabariarekin-


bere horretan mantendu da, eta mekanika berri batekin izan arren, agian
parte-hartze handiagoa eta eztabaidarako bidea errazten duena, oinarria
lehengo berbera da. Ezin ezkuta daiteke berriki Galizia eta Euskadin izan
diren aldaketa politikoek lehengo formatuari eustera garamatzatela. Hala
bada, erraz aurreikus ditzakegu emaitza kaxkarrak, erabat barne mailakoa
litzatekeen baliagarritasun bat bilatuko genukeelako, hau da, "paparra
ateratzeko" itxura egin eta oihartzun mediatikoa lortzeko saioa burutu.
Honela ez litzateke inolako ganorazko hobekuntzarik erdietsiko ez hiru
hizkuntzetako idazleen arteko komunikazioan, ezta tematika komunetan
ere, batez ere maila profesionalean. Hortaz, Arantzazu-ko topaketa gaiari
heltzeko aukera ona izango da, baina era berean, bere dinamikaren barnean,
formatu honen mugak eta potentzialtasunak ikusteko ere bai. Zoritxarrez,
hiru elkarteen arteko komunikazioa murriztua geratu da, 2009 honetan,
lehengo formatuaren berrespenera, AELC elkarteak eginiko bi ekimenen
salbuespenarekin, ustez indarrean ziren akordioetatik sortuak, hain zuzen
ere: beste bi hizkuntzetako ordezkariak gonbidatzea, haur eta gazte
literaturaren batzarrera, eta baita ere editoreekin hitzartutako kontratu eredu
berrien inguruko azalpen ekitaldira. Gure elkartea zaharragoa, jendetsuagoa
eta lan-arloan iaioagoa izatearen errealitatetik haratago, badirudi
proposatutako interkomunikazio-dinamikak ez duela inolako proposamen
berririk eragin Federazioaren bizialdiaren lehen urte honetan. Agian bere
zentzua edo bideragarritasuna birplanteatu beharra dago...

Guillem-Jordi Graells

Вам также может понравиться

  • Zabalkundea Euskaraz
    Zabalkundea Euskaraz
    Документ2 страницы
    Zabalkundea Euskaraz
    Euskal Idazleen Elkartea
    Оценок пока нет
  • Egituraketa Euskaraz
    Egituraketa Euskaraz
    Документ1 страница
    Egituraketa Euskaraz
    Euskal Idazleen Elkartea
    Оценок пока нет
  • Sozializazioa Euskaraz
    Sozializazioa Euskaraz
    Документ1 страница
    Sozializazioa Euskaraz
    Euskal Idazleen Elkartea
    Оценок пока нет
  • Egiletza Euskaraz
    Egiletza Euskaraz
    Документ3 страницы
    Egiletza Euskaraz
    Euskal Idazleen Elkartea
    Оценок пока нет
  • Itziarzubizarreta Euskaraz
    Itziarzubizarreta Euskaraz
    Документ8 страниц
    Itziarzubizarreta Euskaraz
    Euskal Idazleen Elkartea
    Оценок пока нет
  • Sorkuntzaeuskaraz
    Sorkuntzaeuskaraz
    Документ4 страницы
    Sorkuntzaeuskaraz
    Euskal Idazleen Elkartea
    Оценок пока нет
  • Sorkuntzaeuskaraz
    Sorkuntzaeuskaraz
    Документ4 страницы
    Sorkuntzaeuskaraz
    Euskal Idazleen Elkartea
    Оценок пока нет
  • Idazleen Egile Eskubideak
    Idazleen Egile Eskubideak
    Документ34 страницы
    Idazleen Egile Eskubideak
    Euskal Idazleen Elkartea
    Оценок пока нет
  • Kontratu Eredu Berriak
    Kontratu Eredu Berriak
    Документ9 страниц
    Kontratu Eredu Berriak
    Euskal Idazleen Elkartea
    Оценок пока нет
  • Sorkuntzaeuskaraz
    Sorkuntzaeuskaraz
    Документ4 страницы
    Sorkuntzaeuskaraz
    Euskal Idazleen Elkartea
    Оценок пока нет