Вы находитесь на странице: 1из 4

MEMORIES OnTV-ren erabilera

1.- Sortu karpeta bat, eman izena eta gogoan izan non kokatu duzun.
• Sortu azpikarpeta bat eta sartu bertan erabili behar dituzun
argazkien artxiboak.
• Sortu beste azpikarpeta bat eta sartu bertan erabili behar dituzun
soinuen artxiboak (MP3n).

2.- Ireki ezazu MEMORIES OnTV eta sakatu “Close” lehiatila ixteko

3.- Sakatu IMPORT eta joan zaitez argazkiak gordetako azpikarpetara. Markatu
kurtsorearekin argazki guztiak eta emaiozu honako ikur honi argazkiak gehitzeko.
4.- Behin argazkiak sartuta dituzula, sakatu MUSIC agindua eta markatu + ikurra,
aurkitu soinu artxiboen azpikarpeta eta txertatu erabili nahi dituzun artxiboak.

Auto Sync markatzen baduzu, musikak duen iraupenera moldatuko da argazkien


trantsizioa. Bestela nahi baduzu, EFFECTS emanda, zeuk moldatu beharko duzu.
5.- Jarraian, markatu EFFECTS eta ondorengo irudia izango duzu aurrean.

Lauki honetan argazkien arteko trantsizio efektua aukeratu behar duzu, banan
banakoa edo argazki guztientzat efektu berbera, Apply All emanda. Eskuineko
argazkian ikusiko duzu aukeratutako efektua. Argazkien arteko denbora zeuk jarri
nahi baduzu, aukeratu segundoak.

6.- Argazkiren batean zenbait moldaketa egin nahi badituzu, egin klik bikoitza argazki
gainean eta ondorengo laukia izango duzu begien bistan. Besteak beste, honako
hauek egin ditzakezu:

• Testu bat idatzi. Testuaren kolorea aukeratzeko.


• Argazkiaren zati bat aukeratu. Hondoaren kolorea aukeratzeko.
• Aldaketak baieztatzeko, OK eman. Testua mugitzeko
• Muntaia nola gelditu den ikusteko…
Beste hainbat funtzio:
• Tituloak jartzeko
• Menuak jartzeko
• Argazkien posizioa aldatzeko
• Argazkia ezabatzeko
• Argazkien arteko efektoak eta denborak aldatzeko

• Disko gogorrean edota DVD batean grabatzeko

Вам также может понравиться