Вы находитесь на странице: 1из 10

Joan Perez Lazarraga (ca.

1547 - 1605)
Lazarragaren bizitza
Arabako Larreako dorreko jauna izan zen, eta poeta izengoitiarekin ezagutu da.
Lazarragatarren leinukoa zen, hots arabar noblezia txikiko familia ezagunekoa.
Gebaratarren itzalean garatu zen familia, eta, Oatiko jatorrizko oinetxetik abiatuta,
erroak ondo finkatuak zituen Arabako ekialdeko lautadan 1439.az geroztik.
Gurasoak, Pedro Perez Lazarraga eta Elena Saez Erdoa, 1546.eko urriaren 7an
ezkondu ziren, eta aitaren bigarren ezkontzako bidezko bost seme-alabetatik
lehenengoa Joan izan zen. Gervasio Di Cesare ikertzaileak bildu dituen datuen
arabera, 1547.aren bukaeran edo 1548.aren hasieran jaio bide zen, ziur aski Erdoan.
Lehen haurtzaroa Ozetan egin zuen, eta gurasoak 1562 inguruan aldatu ziren
Erdoara. 1567.ean Madrilen zegoela dirudi.
Katalina Gonzalez Langarikarekin ezkondu zen, 1575.ean, Arriolan. Katalinaren
izeba (Ana Gonzalez Langarika) hain zuzen idazlearen izen bereko osabarekin
ezkondua zen, baina seme-alabarik gabe, eta, dirudienez, horien ondoretzari bidea
emateko atondu zen loben arteko ezkontza. Ziur aski orduan hartu zuen idazleak
Larreako dorrearen ondoretza, eta 1576an aldatu zen hara.
Bi seme-alaba izan zituzten, Agustin eta Maria; semea izan zen Larreako dorreko
hurrengo jauna, eta alaba Juan Belasko Galarretarekin ezkondu zen.
Joan Perez Lazarragak kargu publikoak izan zituen bere eskualdean: Erdoako
elizako maiordomoa (1572), Barrundiako Ermandadeko alkatea eta Barrundiako
prokuradorea Arabako Batzar Nagusietan (1581-1584). Batzar Nagusietako akta
batean (1583-11-19ko akta) aipatzen da hain zuzen Valladolidera joana dela a sus
negocios, eta, han dagoela aprobetxaturik, probintziaren izenean izapide batzuk
egiteko eskatzen zaio.
1605.eko apirilaren 11n eman zuen testamentua (berriki Gervasio Di Cesarek
argitaratua), gaixorik zela, eta biharamunean hil zen.

Lazarragaren idazlanak
Bi idazlan ezagutzen dira Joan Perez Lazarragakok idatziak: Lazarragatarren
leinuaren kronika genealogiko bat (gaztelaniaz idatzia) eta literatura-lanen bilduma
bat (gehienak euskaraz idatzitako lanak dira, baina badira gaztelaniazkoak ere).
Horiez gain, hirugarren lan bat ere aipatu izan da, Arabaren historiaz gaztelaniaz
idatzia, baina ez dago horren inguruko datu ziurrik, eta, edozein kasutan ere, ez da
eskuizkribuaren alerik ezagutzen; baliteke kronika genealogikoa bera aipatzeko beste
modu bat izatea.
Ondoko hau da kronika genealogikoaren izenburu osoa, Gasteizko Elizbarrutiaren
Artxibo Historikoan dagoen ale argitaragabearen arabera (sig. 5041-1): Relacin

histrica de las casas y apellidos de Lazarraga, privilegio de la Fundacin de la


Torre de Larrea dada en el ao de 839, linage de Erdoana, de los Otaloras y Zuazo
Gamboa, de los Velascos, de los puestos y dignidades de unos y otros, todo con
remisin a documentos y otras cosas pertenecientes a ellas. Ziurrenik ale hori da
Joan Perez Lazarragakok bere eskuz idatziriko jatorrizko eskuizkribua, baina badira
kopiak hainbat artxibo publiko eta pribatutan, besteak beste Madrilgo Biblioteka
Nazionalean (Ms. nm. 11.263; 1601, 5 de marzo) eta Oatiko Lazarraga jauregiko
artxiboan (Sotomayorko dukearen jabetzakoa); Borja Aguinagalde jauna ari da
horiek guztiak ikertzen.
Mara Comas andereak transkribatu eta argitaratu zuen Madrilgo Biblioteka
Nazionaleko alearen zati handi bat 1936.ean. Ikertzaile horren arabera, 1589.a eta
1601.a bitartean datatu behar da lana. Joan Perez Lazarragakok gaztelaniaz idatzia
da, eta gero Juan Belasko suhiak jarraitua. Izenburuak berak gardenki azaltzen du
edukia: familiaren eta familiako kideen egitandiak eta antzinatasuna agertu eta
goraipatu nahi dira. Familiako kide nagusiak dira historiaren bizkarrezurra, eta
horien ezkontide eta seme-alabek osatzen dute gainerakoa, batzuetan kontakizun
anekdotikoz apaindua. Hasierako zatia (Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo
Historikoan dagoen aleko 1r-5r orrialdeak), Noe, Babiloniako dorrea, Rea, Jupiter
eta Saturnoren istorioak kontatzen dituena, oso-osorik Crnica Troyana (Burgos,
1490) liburutik kopiatua da. Ondorengo pasartea ere, oaztar eta ganboatarren arteko
etsaigoa azaltzen duen Orosio eta Beleio kapitain erromatarrena, ez dirudi
larreatarraren musak sortua izan litekeenik, baina oraindik ez dugu aurkitu iturria.
Azkenik, interesgarriak dira alboetan erantsitako oharrak ere, horiei esker baitakigu
gutxienez Orlando Furiosoren gaztelaniazko itzulpena (Jernimo de Urrea, 1549) eta
Juan de Menaren Laberinto de Fortuna erabili zituela Lazarragak noizbait.

Lazarragaren eskuizkribua
Baina beste lan bat da Joan Perez Lazarragakoren izenari garrantzi berria eman
diona: Lazarragaren eskuizkribua deitu zaio eta 2004. urteko otsailaren 18an
aurkeztu zuen jendaurrean Gipuzkoako Foru Aldundiak; argitaratu denaren arabera,
Borja Aguinagalde jaunak aurkitu omen zuen Madrilgo zaharki-salerosle batenean;
Gipuzkoako erakunde publikoak erosi zuen, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta
Arabako Diputazioaren arteko hitzarmen bati esker, eskuizkribua Gasteizko BiBat
Museoan dago orain.
Eskuizkribuaren aurkezpena gertakizun mediatiko garrantzitsua izan zen, erabat
berria euskal filologiaren historian: komunikabide guztietara iritsi zen
aurkikuntzaren oihartzuna eta berehalakoan izan zen denek ikusteko moduan,
prentsaurrekoaren egun berean CD-Rom batean, eta handik egun gutxira Interneten.
Adituen lehenbiziko txosten teknikoak ere handik bi egunetara zeuden Interneten:
Borja Aguinagalde historialariaren estreinako paleografia- eta datatze-azterketa
(1564.etik 1567.erako tartean Joan Perez Lazarragakok idatzia dela proposatzen
zuen) eta Joseba Lakarra filologoaren atariko filologia-azterketa (XVII. mendea
baino lehenagoko euskal testu-altxorraren tradizioan eskuizkribuak hizkuntzaren,
dialektologiaren eta literaturaren azterketetarako duen garrantzia nabarmendu zuen).
Susa argitaletxearen Armiarma webgunean, hilabete gutxiren buruan argitaratu zuen
Iigo Landak lehenengo transkripzioa literaturazaleentzat. Erein argitaletxeak urtea
amaitu baino lehen jarri zuen dendetan Patri Urkizuren edizioa (2004-05-04an
sinaturiko azterketarekin, testuak berrantolaturik emanda, grafia modernoan, ohar

argigarri ez sistematikoekin). Azkenik, Pruden Gartziaren Lazarraga. Ernazimentua


euskaraz saio-lanak irabazi zuen 2005.eko Juan Zelaia Saria (Araban eta Euskal
Herrian, XVI. mendean, Lazarragaren lanak erakusten duenaren arabera, zinezko
euskarazko errenazimendu baten hastapena izan zela defendatu zuen). Dena den,
zatikako beste azterketa batzuk ere argitaratu diren arren, oraindik finkatu gabe dago
testua bera, eta edizio fidagarri, arduratsu eta zintzoa egin behar da, pasarte zail
ugariak argitzen ahaleginduko dena, zailtasun asko baititu testuak hala paleografiari
dagokionean nola hizkuntzari dagokionean; ahalegin horretan kokatzen da
Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldearen lana.

Eskuizkribuaren deskripzioa
Guztira 51 orri dira eskuizkribuan (111.000 karaktere inguru, 52 orrialde estandarren
parekoa edo), gehienak euskaraz idatziak (% 88 inguru), eta gainerakoak gaztelaniaz
idatziak; baina pleguak ez daude osorik, eta gutxienez beste hamasei orri galdu dira
ezagutzen dugun zatian, gehi aurretik izan zitezkeenak, in media res hasten baita.
Eskuizkribua esku batek baino gehiagok eta idatzaldi batean baino gehiagotan
idatzitako askotariko literatura-testuz osatua da. Orrietako lehenengo idatzaldiari
dagokion testu nagusiak testuaren % 70 hartzen du, eta zalantza gutxirekin esan
liteke Lazarragaren eskuz idatzia dela (besteak beste, Relacin... eskuizkribuaren
Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoko alean agertzen den letra bera delako);
alboetan erantsitako testu gehienak ere Lazarragak idatziak izan litezkeela dirudi,
baina badira zalantzarik gabe beste esku batzuek idatzitakoak ere: 1165v eta 1171v
orrialdeetan, testu nagusiaren eskuinetara idatzitako poemak (B8 Ihar, ihar, lelorean
lelo eta B10 Consolaytan naiz da), esaterako, Martin Lopez Bikuak idatzi ditu,
dirudienez, XVII. mendearen hasieran (1609ko data dakar 1177r orrialdean).
Gainera, Lazarragaren eskuz idatzitako gaztelaniazko testu gutxi batzuk, besteren
testu ezagunen kopia baino ez dira (adibidez B9 Maior que mi sufrimiento).
Paperaren ezaugarriak aztertu ondoren esan daiteke 1203. orrirainokoa (guztira bost
koaderno) era batekoa dela eta hortik aurrerakoa beste era batekoa. Lehenengo bost
koadernoetan agertzen diren ur-markak bateragarri dira eskuizkribuarentzat
proposatzen den datazioarekin.

Eskuizkribuaren datazioa
Eskuizkribuaren datazioa ez da ziurra, baina badirudi Lazarragak gutxi gora behera
1567tik 1602ra bitartean idatzitako lanak kopiatu dituela eskuizkribu honetan, ziur
aski bere bizitzako azken urteetan. Baieztapen honen atzean, bi argudio nagusi dira.
Batetik, poema batzuk gaztetan idatziak direla iduri luke. A10 Cancin y copla echa
por Laarraga en servicio de Madalena poemaren aurretik idatziriko sarrera gisakoa
argia da 1567.eko data zehaztean:
Cancin y copla echa por Laarraga en servicio de Madalena, hija de M. Diego de
Bicua, barbero, el qual puso en un poste del portegado de la iglesia de Vicua la noche
de Santiago, a 25 de julio de 1567, y tom el dicho traslado Pedro Saenz, clrigo de
Bicua, que lo supe yo despus.
Bestetik, gutxienez poema baten arabera, Lazarragaren bizitzaren bukaeran datatuko
litzateke eskuizkribua. A27a Mari Lopezco ederreza poeman, poetaren ama hilik dela
aditzera ematen da: juramentu eguiten jagot / obian daan amari (A27a: 39-40).
Hobian datzan ama Joan Perez Lazarragakoren ama baldin bada, datu horrek

ezartzen du poema honen eta ziur aski eskuizkribuaren post quem data, 1602koa hain
zuzen, Elena Saez Erdoakoa, poetaren ama, 1602ko AHPA.Protocolos Notariales,
2486, ff. 85-86 dokumentuan oraindik bizirik agertzen baita, Gervasio Di Cesare
jaunak jakinarazi digunez.
Azkenik, beste poema batzuek post quem data ez hain zehatzak eskaintzen dituzte:
A28 Istoria de la quema de Salvatierra poeman kontatzen diren gertakizunak
1564.ekoak dira. Horrek ez du esan nahi poema 1564.ean idatzia denik, jakina,
data hori baino geroagokoa dela baino (berdin izan liteke hurrengo urtekoa nahiz
hogeita hamar urte geroagokoa).
A24 Aide andioc bidaldu deustae poema, itxura guztien arabera,
autobiografikoa da (cf. poemaren aurkezpena), eta A24: 41-42 lerroetan ondokoa
aipatzen da: Oy oraingao ez nax ni eldu / oy bada oguei urtean.
Autobiografikoa izateak ez du esan nahi ezinbestean Lazarragak hogei urte
zituela idatzia izan behar duenik, baina hipotesi hori ere sinesgarria da, eta,
horren arabera, 1567. urtearen inguruan kokatuko litzateke poemaren data.
A21 Denpora baten ian ninan... poeman Donostiako San Frantzisko aipatzen
da: Donostiaco San Franciscuan / agoan guion soldadua (A24: 34-35).
Donostiako frantziskotarren komentu ezagunena 1606.ean sortu zen El
Churrutal lekuan, Atotxan, gaurko Zuhaizti orubean, baina Joan Perez
Lazarragako 1605.ean zendu zenez ezin da leku hori izan; Lazarragaren
bizitzako datak kontuan hartuta, frantziskotarrek 1569an San Martin (Amara)
inguruan zabaldu zuten eliza izan liteke poema honetan aipatzen dena, orduan
frantziskotarrek bigarren saioa egin baitzuten Donostian komentua sortzeko, eta
eliza zabaldu ere zabaldu zen 1569ko maiatzaren 4an, baina horren kontra agertu
ziren zenbait erakunde, eta artillerialarien iritzia erabakigarria izan zen behin
betiko ezetza emateko, zerka barruko hiribilduarentzat eraikin arriskugarria izan
zitekeelakoan; frantziskotarrek eraikin hori utzi zutenean, hiriak hartu zuen
beretzat etxea, 1570.eko abuztuaren 23ra arte, Donostiako alkateak egun
horretan eman baitzizkion berriz giltzak lehengo jabeari; litekeena da 1569-1570
bitarte horretan soldaduak izatea barruan, eta horrek 1569a ezarriko luke post
quem data gisa, eskuizkribuko lerro horientzat behintzat.

Eskuizkribuaren edukia
Edukiari dagokionean, testu nagusian bi atal bereizten dira nabarmenki: lehenik
artzain-liburu bat (testu nagusiaren % 32), gehienbat prosan idatzia, tartekatuak
dituen arren kantu moduko poemak; bigarrenik, askotariko poema eta kantuen
bilduma.
Artzain-liburuaren hasiera eta bukaera galdu dira. Patri Urkizuk Dianea izenburua
proposatu du nobela osoarentzat, eta Patxi Salaberri Muoak, berriz, Sirena, Silbero,
Silbia eta Doristeo izenburua hobetsi du, nobelako pertsonaia nagusien izenak
hartuta. Artzain-nobelak genero arrakastatsua izan ziren Europan XVI. mendean, eta
Jorge Montemayorren gaztelaniazko Los siete libros de la Diana (1559) Europa
osoan itzuli eta imitatu zuten; badirudi ildo horretan kokatu behar dela Lazarragaren
prosa-lana. Funtsean amodio nahasien istorioa kontatzen da: Silberok Sirena maite
du, Sirenak Doristeo, Doristeok Silbia, eta Silbiak Silbero (baina amodio-kateak ez
du beste alderako biderik).
Poema eta kantuen bilduma (hala testu nagusiaren kasuan nola alboetako testuen
kasuan) zailagoa da deskribatzeko eta sailkatzeko (gaiak, neurriak, jatorriak, poema

herrikoiak eta kultu izan nahi dutenak...). Gehienetan (erdiak baino gehiago)
maitasun-kontuak dira gai nagusia, baina badira erlijiozkoak, narratiboak,
isekazkoak... Poema batzuen neurriak eta moldeak oso herrikoiak dira (eta ez dakigu
Lazarraga den egilea ala herri-tradiziotik jasoa bildu duen), baina beste batzuetan
gaztelaniazko cancionero zahar eta berrietako neurriak eta moldeak hartzen ditu.
Gaztelaniazko poema batzuen kasuan ziur dakigu ez direla Lazarragak asmatuak,
baizik eta plegu horietan bilduma osatzearren kopiatuak; euskarazko poema batzuen
kasuan ere aurkitu dira ordainak beste hizkuntza batzuetan; hortaz, azterketa
sakonagoak behar dira ezer ziurrik esateko, baina badirudi koaderno berean bildu
dituztela idazle batek baino gehiagok (testu nagusiaren kasuan pentsatuko dugu
Lazarraga dela idazlea, eta alboetako testuetan Lazarraga eta geroagoko beste esku
batzuk izan daitezke) berek asmaturiko lanak eta beste nonbait ikasiak.
Edozein kasutan ere, testuak altxor aberatsa dira XVI-XVII. mendeetako euskara (eta
bereziki Arabako euskara) ezagutzeko eta aztertzeko: badira hapaxak, hitz askoren
lehenengo lekukotasuna aurkitzen da, oso bakantzat genituen erabilerak berresten
dira, beste inon ezagutzen ez diren egiturak agertzen dira eta informazio berria
eskaintzen da euskalkien historia argitzeko.

Edizio honetan Lazarraga eskuizkribuaren testua finkatu nahi izan dugu, baita
irakurleari testua egoki eta osoki ulertzeko beharrezko ohar eta azalpenak eskaini
ere.
Gure edizioaren aurretik, beste lan hauek argitaratu dute eskuizkribu osoa edo haren
zati handi bat:

Gipuzkoako Foru Aldundia, 2004, Juan Perez de Lazarraga Larrea


Dorretxeko jaunaren eskuizkribua (1564-1567) [Eskuizkribuaren argazkiak,
online].

Gipuzkoako Foru Aldundia, 2004, Lazarragaren eskuizkribua. XVI. mendea


[Eskuizkribuaren argazkien CD-Rom-a].

Gipuzkoako Foru Aldundia, 2004, Lazarragaren eskuizkribua (XVI. mendea).


Madril: Ediln-Ars Libris [Eskuizkribuaren faksimilea].

Klasikoen Gordailua, 2004, Eskuizkribua. Joan Perez de Lazarraga [Edizioa,


grafia eguneratuta, online].

Landa, Iigo, 2004, Lazarragaren eskuizkribua Transkripzioa [Online].

Salaberri Muoa, Patxi, 2004, Lazarragaren artzain-nobela irakurtzen,


Egan 56:3/4, 39-66 [Artzain-nobelaren edizioa].

Urkizu, Patri (arg.), 2004, Joan Perez de Lazarraga. Dianea & Koplak.
Madrid 1567. Donostia: Erein.

Eskuizkribuko testuak hiru zatitan banatu ditugu: testu nagusiak (A testua deitu
duguna), bigarren mailako testuak geroago alboetan erantsiak (B testua) eta,
azkenik, sinadurak, monogramak, hitz eta esaldi solteak, etab. (C testua).

Testuaren egokitzapena
Grafiari dagokionez, gure edizioan bi modutan aurkezten dugu testua:

transkripzio erdipaleografikoa, online eta PDF formatuan (eu):

gaurko grafiara egokitua, PDF formatuan (gg).

Hauezaz gain, euskarazko testuen gaztelaniazko itzulpena gehitu dugu, hau ere PDF
formatuan (es), Lazarraga eskuizkribuak hainbat aditu erdaldunen artean sortu duen
interesa dela-eta.
Edizio kritiko batek eskatzen duen bezala, testuaren funtsezko ezaugarriak hartu
ditugu kontuan, azalekoak alde batera utzirik. Horregatik, eskuizkribuan agertzen
diren ikur batzuk, hala nola letren arteko eta gaineko puntuak, tiletak, <o> askoren
aurreko loratuak eta, oro har, esanguratsuak iritzi ez diegun gainerako ikurrak kendu
egin ditugu.
Transkripzio erdipaleografikoan gutxieneko grafia aldaketak egin ditugu, testua
egoki irakurtzeko behar-beharrezkoak direnak baino ez; nolanahi ere den, irakurketa
zalantzazkoa gerta daitekeela iruditu zaigunean, oharren bidez argitu dugu. Hauek
dira eskuizkributik gure ediziora egindako grafia egokitzapenak:

<i>, <j> eta <y> bokalikoak beti i eman ditugu: mjnez minez, ychico
ichico...

<u> eta <v> bokalikoak u eta kontsonantikoak v transkribatu ditugu: vgaaba


ugaaba, deuotoa devotoa...

<c> eta <> hurrengo bokalaren arabera erregularizatu ditugu, banaketa


klasikoaren arabera, aldaketak ohar paleografikoetan adieraziz: eer ecer,
dauau daucau, naua nauca, daust dacust, ancio cancio;
daguicula daguiula...

<n> kontsonantearen gainean diakritiko bat agertzen denean, transkribatu


dugu, ahoskera palatalari dagokiola iritzi diogunean; orobat <>, <n> eta
<nn> digramak eman ditugu: oraingao eta oraingano oraingao, oyn
oy; donna doa, onn o. Zalantzazko kasuak eta guk zuzendutako ak ohar paleografikoetan azaldu ditugu: ganean gaean, bano bao,
onetan oetan, enganaduric engaaduric, mun mu...

Hitz hasieran, amaieran eta kontsonante ondoan <rr> agertzen denean, r bakun
bihurtu dugu: rremedioa remedioa, gaurr gaur, onrradu onradu... Noiz
edo behin, bokalarteko kokagunean ere gertatzen da: erorri erori; azken
hauek ohar paleografikoetan azaldu ditugu.

Bokal artean maiz <r> idazten da eskuizkribuan, dardarkari anizkunaren grafia


defektibo gisa. Halakoak rr bihurtu ditugu, eta ohar paleografikoetan
aldaketaren berri eman dugu: negarez negarrez, lurera lurrera, ausaiteren
ausaiterren, dolloroc dollorroc, edera ederra...

Grafia defektiboekin jarraituz, eskuizkribuan hitz amaierako -n asko eta


barneko -n- batzuk falta dira. Gure edizioan n horiek ezarri ditugu, ahoskatzen
zirela ziur egonez gero, eta ohar paleografikoetan markatu ditugu: ay ayn,
aybat aynbat, erecha erechan, oraiota oraciotan, araitedogun
araiten dogun, etab. Aldiz, /n/ galdu ahal zela pentsatu dugunean, bere horretan
utzi ditugu, hauek ere ohar paleografikoetan adieraziz: araite eben, esa eusan,
egote nax, Jaico-, etab.

Eskuizkribuko <qui> batzuk gui zuzendu ditugu, eta <gui> batzuk qui;
zuzenketa guztiak ohar paleografikoetan azaldu dira: daquiquet daguiquet,
equiten eguiten; aberaspateguin aberaspatequin, daguiona daquiona.

Grafian egindako beste zuzenketa txiki guztiak ohar paleografikoetan zehaztu ditugu.
Gaurko grafiara egokitutako bertsioan, euskara batuaren arau ortografikoak begiratu
ditugu: c, , ch, qu, v, y eta halako letra eta digramen ohiko eguneratzeaz gain,
eskuizkribuan bereizten ez diren txistukari frikari eta afrikatuak garai hartako
ahoskeraren arabera eman ditugu bokal artean eta hitz amaieran agertzen direnean,
eta frikariak gorde ditugu ozenen ondoan. Hala eta guztiz ere, ez da ahaztu behar
grafia eguneratzeak inola ere ez duela esan nahi testua euskara batuan-edo jartzea;
beraz, beti gorde nahi izan dugu eskuizkribuko hitz guztietan ustez zeukaten
ahoskera: esate baterako, eskuizkribuko ese gaurko grafian etse eman dugu, baina
inola ere ez etxe!!
Gaurko grafiara egokitutako bertsioan, oharrak gutxitu eta laburtu dira, eta testua
ulertzen lagunduko duten gutxieneko argibideak soilik eskaini dira. Halaber, gaurko
grafiara egokituriko bertsioan, ez da ukitu gaztelaniazko testua
Hala bertsio erdipaleografikoan nola gaurko grafian aurkeztutakoan, beste
eguneratze eta egokitze hauek egin ditugu:

Letra larri eta xeheen erabilera gaurkotu dugu.

Gaztelaniazko testuetan azentu grafikoak ezarri ditugu, gaurko arauei jarraiki.

Euskarazko testuetan agertzen diren erdal hitzak letra etzanez eman ditugu.

Laburdurak osatu ditugu, eta ohikoak ez direnak ohar paleografikoetan azaldu.

Hitzen banaketa eguneratu dugu, hots aldaketak islatzen dituzten kasuetan izan
ezik: eztacarte, eztot, aberaspatequin, garrazpi, ezindan (= ez zindan ez
zenidan)... Zenbaitetan, bereziki korapilatsua gertatu zaigu lehen eta bigarren
graduko artikuluak (pensamentuau daucadala, ene beguioen espilua...) eta
erakusleak (presentecho au / artu eguiu, jente cruel oen escuetati...) bereiztea,
gramatikako atalean zehazkiago azalduko dugun bezala. Lotuta idaztean bokal
bat galdu duten erdal hitzetan apostrofoa erabili dugu: desto, ques, dl...

Testuari beharrezko puntuazioa ezarri diogu, gaurko usadioaren arabera;


zalantzazko kasuetan, ordezko aukera ohar baten bidez azaldu dugu.

Testuko hutsuneak osatzeko edo markatzeko, [ ] kako zuzenak erabili ditugu,


ohi bezala: inor[c], asignadur[ic], sin[i]squetan, dan[a]c, t[o]padu...

Poema batzuen izenburuan edo amaieran Lazarragaren monograma agertzen


denean, deitura osoarekin eman dugu, eta ohar paleografikoetan azaldu;
gainerako monogramak behar diren maiuskulen bidez berridatzi ditugu: LRGA,
adibidez.

Azkenik, gaztelaniazko testuetan ohiko bestelako aldaketak egin ditugu.

Orrialdeen eta lerroen antolakuntza


Gure edizio honetan ez ditugu testuak eskuizkribuan agertzen diren hurrenkeran eta
antolaeran aurkeztu. Aitzitik, atal honen hasieran aipatu dugun banaketa
hirukoitzaren arabera jokatu dugu. Hortaz, lehenengo eta behin, A testuan sartu
ditugun artzain-liburua eta poemak agertzen dira; ondoren, B testuari dagozkion
geroagoko poemak eta, azkenik, C testuko pasarte txikiak:
Eskuizkribuak hiru zenbakuntza ditu, hirurak orrien aurrealde edo aurkietan idatziak:

1139tik 1203ra doana, tintaz idatzia. Zenbakuntza zaharrena da, ezbairik gabe.
Alde batetik, eskuizkribuko orri guztietan agertzen da (puskatutako orri
batzuetan izan ezik) eta galdu diren orrien berri ematen digu, falta diren
zenbakiek jauzi horiek nabarmentzen baitituzte. Bestalde, hain zenbaki altuekin
hasteak iradokiko luke gaur egun ezagutzen dugun eskuizkribua garai batean
bilduma handiago baten zatia izan zitekeela.

12tik 67ra doana, hau ere tintaz idatzia. Zenbakuntza honetan ere falta dira
eskuizkribuan agertzen ez diren orrien zenbakiak, baina bigarren koadernotik
aurrera hasten da. Beraz, pentsa liteke geroago idatzi zela.

1etik 51era doana, arkatzez idatzia. Hiruretatik berriena da. Eskuizkribuan gaur
egun gordetzen diren orriak segidan zenbatzen ditu, orri-pusketa batzuk izan
ezik. Gainera, 1etik hasteak ere koadernoaren gaurko egoeran-edo idatzi zela
pentsarazten digu.

Guk zenbakuntza zaharrena hobetsi dugu, eskuizkribuaren egoera ezagun zaharrena


islatzeaz gain, oso egokia gertatu zaigulako testua antolatzeko eta falta diren testuzati batzuk igartzeko.
Eskuizkribuko orrien zenbakiak < > angelu-formako parentesien artean sartu ditugu,
aurkia r eta ifrentzua v gisa markatuz; B eta C testuetako pasarteetan, gainera,
b eta c gehitu ditugu, hurrenez hurren. Zenbatu gabe dauden orriak, aldiz, [ ]
kako zuzenen artean markatu ditugu: [1138r], [1138v], <1139r>, <1139v>;
<1140vb>, <1151rb> Artzain-liburuan, orrialde aldaketa hitz baten erdian
gertatzen denean, zenbakia hitz osoaren ondoren kokatu dugu.
Oharretako erreferentzietan, artzain-liburua AL laburduraren bidez aipatu dugu; A,
B eta C testuetarako letra horiek beroriek baliatu ditugu eta, gainera, bakoitzean
poemak eskuizkribuan agertzen diren hurrenkeraren arabera zenbatu ditugu: A1,
A2...; B1, B2...
Artzain-liburuan ez ditugu lerroak zenbatu, oharretako erreferentzia bakarrak
orrialdeen zenbakiak izanik (AL: 1139r, kasu). Poemetan, ordea, lerroak ere
zenbatu ditugu, eta oharretan bi erreferentziak erabili ditugu (A23: 57-60,
esaterako).

Sarrerak eta oharrak


Poema bakoitzari sarrera bat eman diogu. Bertan hurrengo gai hauek erabili ditugu,
besteak beste: poemaren edukia, egitura eta metrika; gaiak Lazarragaren bizitzarekin
izan ditzakeen loturak; poemak izan litzakeen iturri eta paraleloak, eta agertutako
literatur topikoak.
Testua bi ohar multzoz lagundu dugu: oin-ohar paleografikoak eta ohar argigarriak.
Online bertsioetan, ohar paleografikoak zenbakiz markatu ditugu, eta testuaren oinohar moduan kokatu ditugu. PDF bertsioetan, berriz, ohar paleografiko guztiak
testuaren ondoren jarri ditugu, erreferentzia gisa orriak (artzain-liburuan) edo lerroak
(poemetan) erabiliz; poemetako izenburuei dagozkien oharretan izenb. laburdura
erabili dugu.
Ohar paleografikoetan hurrengo arazo hauek bildu ditugu:

eskuizkribuan falta diren orriak edo zatiak;

zenbait poemak orrialde desberdinetan duten zatikako antolamendua;

eskuizkribuan dauden zuzenketak, ezabaketak, pasarte urratuak, lerroartean


idatziak eta bestelako aldaketak;

osatu ditugun grafia defektiboak: -n, -r- pro -rr-, n pro ;

gure edizioan testuari egindako zuzenketa guztiak.

Ohar argigarrietan, irakurleari eskaini nahi izan dizkiogu testua ahal den osoki eta
hobekien ulertzeko giltzarri guztiak. Zeri egin oharra eta zeri ez, oharren tamaina eta
sakontasuna, etab. ohiko arazoak dira edizio kritikoetan; hauei aurre egiteko,

euskararen historiaz eta euskalkiez gutxieneko ezagutza duen irakurlea izan dugu
buruan. Beraz, ohar argigarrietan informazio hau sartu dugu:

Testuko hitz, esapide eta pasarte ulergaitzak argitzeko ohar lexikoak. Lan
honetarako bereziki baliagarriak izan zaizkigu Koldo Mitxelenaren Orotariko
Euskal Hiztegia (OEH laburduraz aipatua), Espainiako Akademiaren
Diccionario de Autoridades (DAut) eta Corpus Diacrnico del Espaol
(CORDE) datu-basea. Askotan, eskuizkribuko forma eta euskara batukoa oso
urrun daudenean, oharrean, lehenik, formari atxikiagoa den glosa bat jarri dugu
eta, ondoren, adiera azaltzen duen gaurko ordaina edota sinonimoa eman dugu.

Lazarraga eskuizkribuko euskararen arazo fonologiko eta gramatikal batzuk;


arazo horiek xehekiago aztertuko dira webguneko Lazarragaren euskara atalean,
baina egokia iruditu zaigu irakurleari oraingoz testua ulertzen lagundu ahal
dioten argibideak eskaintzea.

Eskuizkribuaren arazo paleografiko orokor batzuk ohar hauetan ere azaldu


ditugu.

Testuan agertzen diren realia batzuen inguruko argibideak.

Literaturaren arloko iruzkin batzuk.

Poemetan, ohar bat merezi duen arazoa lehenengo aldiz agertzen denean baizik ez
dugu sartu oharra. Aldiz, artzain-liburuan, luzeagoa baita, gehiagotan errepikatu
ditugu hitz edo arazo bati buruzko oharrak; baina lehenengoan bakarrik eman dugu
informazio osoa eta gainerakoetan lehenengo hartara bidaltzen dugu irakurlea, ikusi
AL: 1139v ataleko oharra, s.v. bau moduko deien bitartez.