Вы находитесь на странице: 1из 8

17/11/08

17:32

FINKATZEKO ETA ZABALTZEKO

833070 _ 0143-0262.qxd

Pgina 143

Esperientziak erakutsi digunez, ikasleen artean desberdintasun handiak


izaten dira, beren maila akademikoari nahiz interes eta motibazio mailari
dagokienez. Atal honetako fitxen bidez, hain zuzen ere, ikasleen aniztasunari arreta emateko baliabideak eskaini nahi dizkiegu irakasleei.
Finkatze-fitxak zailtasunak dituzten ikasleei begira prestatu dira. Fitxa
horien bidez, berriro landu ahal izango dituzte unitateko alderdirik oinarrizkoenak, baina era errazagoan eta ereduei jarraituz. Fintzatze-fitxa horiek lagungarriak izango dira ikaskuntza eragozten duten hainbat zailtasun arintzeko, honako hauek, esaterako:
Gaiari berari dagozkion kontzeptu-zailtasunak. Askotan, ezinbestekoa izaten da unitate didaktikoetako oinarrizko edukiei berriro heltzea.
Hala ere, lan-fitxa hauek prestatzeko garaian, ideia hauxe hartu dugu
abiapuntu: errazagoa da praktikaren bidez zerbait ikastea, behin eta
berriro edukiak errepikatuz eta praktikan landu gabe ikastea baino. Hori dela-eta, ezagutzak sendotzeko jarduerak proposatzen dira finkatzefitxa hauetan: testuen iruzkinak eta dokumentu grafikoen interpretazioa, nagusiki.
Arloari berari dagozkion prozedura-zailtasunak. Geografia eta Historia arloan garrantzi handia dute prozedurek. Testuak irakurtzea, mapak eta grafikoak egitea eta interpretatzea funtsezko eta oinarrizko alderdiak dira ikasgai honetan. Horregatik, prozedura ikaskuntza
sendotzera bideratuak dira fitxa asko.
Hizkuntza-zailtasunak. Historiaren transmisioan, hizkuntza-kodea da
tresna nagusia, eta kontzeptu berriak ikastean datza ikasgaiaren parte
handi bat. Horri erantsi behar zaio hizkera arrunteko kontzeptu askok
esanahi berezi eta espezifikoa hartzen dutela Historiaren testuinguruan.
Labur esanda, arlo honek ikasleen hizkuntza-mailarekiko lotura estua
du, eta, sarritan, diskurtsoa ulertzeko ezintasunak sortu ohi die ikasleei
ikasteko zailtasuna. Egoera hori gainditzeko, finkatze-fitxetan arreta berezia emango zaie kontzeptuen ikaskuntzari eta hizkuntza-zailtasunak
zuzentzeari.
Matematika-zailtasunak. Oinarrizko eragiketa aritmetikoak, neurria
eta neurri-unitateak, indizeak, tasak, ehunekoak eta proportzioak funtsezkoak dira Gizarte Zientziak lantzeko. Horregatik, finkatze-fitxa batzuek era horretako edukiez dihardute.
Zabaltze-fitxak ikasle aurreratuagoentzat dira; hau da, ikasgelaren batez
besteko mailatik aurrerago daudenentzat, edo alderdi jakin batzuekiko interes berezia dutenentzat. Ikerkuntza-metodologian oinarrituak dira, eta
ikerketa txikiak proposatzen dituzte, honako alderdi hauei lotuak:
Kasu zehatzen azterketa.
Interneten ikerketa egitea.
Literatura eta beste adierazpen artistiko batzuk.
Zinema.

143

833070 _ 0143-0262.qxd

25/11/08

09:53

Pgina 144

1. FITXA

FINKATZEKO

DENBORA

IZENA:

MAILA:

DATA:

ERANTZUN
1 Osa itzazu esaldiak, hutsuneetan lauki honetan agertzen diren datak ezarrita.

1642 - XVIII. mendea- 1688 - XVII. mendea


Absolutismoa Frantzian sortu zen,
n, Luis XIV.aren erregealdian,
eta
n, Europako monarkia gehienek bere egin zuten sistema politiko hori.
Ingalaterran, Estuardo dinastiako erregeak absolutismoa ezartzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu,
burgesiak tinko egin baitzien aurre.
ko eta
ko iraultzen ondorioz,
Ingalaterrako tronutik kendu zituzten estuardotarrak, eta Orangeko Gilenen parlamentuzko monarkia
gailendu zen.
2 Aukeratu erantzun zuzena.

a) Zer herrialdek utzi zion Europako potentzia handietakoa izateari, Utrechteko Itunaren ondoren?
Espainiak.

Frantziak.

Ingalaterrak.

Austriak.

b) Espainiako zer erregeren agintaldia hasi zen XVIII. mendean eta amaitu zen XIX. mendean?
Karlos III.arena.

Filipe V.arena.

Karlos IV.arena.

Fernando VI.arena.

3 Lotu errege hauetako bakoitza bere agintaldiaren garaiarekin. Ondoren, ordena itzazu

antzinatasunaren arabera.
a)
b)
c)
d)

Karlos III.a.
Filipe V.a.
Karlos IV.a.
Fernando VI.a.

1)
2)
3)
4)

1746 1759.
1700 1746.
1788 1808.
1759 1788.

1.
2.
3.
4.
4 Ordenatu gertaera hauek kronologiaren arabera.

Zenbatgarrena
Esquilacheren Matxinada.
Utrechteko Ituna sinatzea.
Planta Berriko Dekretuak.
Fernando VI.aren agintaldiaren hasiera.
Karlos II.a Habsburgokoaren heriotza.
Espainiako Ondorengotza Gerraren hasiera.
Karlos IV.aren agintaldiaren hasiera.
Filipe V.a, Espainiako erregetzat onartua.
Frantziako Iraultzaren hasiera.
Karlos IV.aren abdikazioa (Baionan).

144

HISTORIA DBH 4 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA ZUBIA EDITORIALA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIN, S. L.

833070 _ 0143-0262.qxd

17/11/08

17:32

Pgina 145

2. FITXA

FINKATZEKO

FUNTSEZKO KONTZEPTUAK

IZENA:

MAILA:

DATA:

ERANTZUN

a) Botere guztiak erregearen esku egotea ezaugarri duen sistema politikoa.

1) Ilustrazioa.

b) Gizarte-, ekonomia- eta politika-harremanen multzoa, XVIII. mendeko


Europako monarkien bereizgarria izan zena.

2) Parlamentarismoa.

c) Europan XVIII. mendean garaturiko mugimendu intelektuala; arrazoimenak


gizakiaren arazoak konpontzeko duen ahalmenarekiko konfiantza mugagabea
zuen ezaugarri nagusia.

3) Liberalismo politikoa.

d) Ekonomia-protekzionismoaren aldeko eta estatuak ekonomian esku hartzearen


aldeko doktrina.
e) Antzinako Erregimeneko gizarte-antolaketako modu bereizgarria. Erdi Aroan
sortu zen, eta hiru ordena edo estamentutan banatzen zuen gizartea: kleroa,
noblezia eta herri xehea.
f) Ingalaterran XVII. mendearen amaieran ezarritako politika-sistema; monarkak
parlamentuaren kontrola onartzea zuen ezaugarri nagusia.

4) Antzinako
Erregimena.

FINKATZEKO ETA ZABALTZEKO

1 Lotu ezazu kontzeptu bakoitza dagokion definizioarekin.

5) Despotismo
ilustratua.

g) Monarkia absolutuak ilustratuen ideiak aplikatzearen ondorioz sorturiko


sistema politikoa. Errege-erreginek gizarteak aurrera egin zezan nahi
zuten, baina monarkia prozesu horren gidari zela, gizartea kontuan hartu
gabe.

6) Absolutismoa.

h) Eskulangileen lanbide-elkartea. Manufakturen ekoizpena kontrolatzen


zuen eta baldintza jakin batzuk zehazten zituen, lanbidean jardun ahal
izateko nahiz produktuak egiteko.

8) Merkantilismoa.

7) Fisiokrazia.

9) Gremioa.

i) Honako printzipio hauetan oinarrituriko doktrina: askatasuna, legearen


aurreko berdintasuna eta jabetza, gizarte-bereizketarako irizpide gisa.

10) Estamentuzko

j) Teoria ekonomikoa, herrialde bateko aberastasuna nekazaritzaren


mende dagoela aldarrikatzen duena.

gizartea.

2 Adierazi erantzun zuzena zein den, X bat eginez.

a) Zein izan zen Europako politika-sistema nagusia, XVIII. mendean?


Absolutismoa.

Parlamentarismoa.

Despotismo ilustratua.

b) Nork zehaztu zuen liberalismoa, Ingalaterrako parlamentarismoaren oinarri izan zena?


Jacques Bossuetek.

John Lockek.

Jean Colbertek.

c) Nola deritzo monarka absolutu batzuek Ilustrazioaren ideia batzuen eraginez ezarri
zuten gobernu erari?
Monarkia absolutua.

Parlamentuzko monarkia.

Despotismo ilustratua.

d) Nor izan zen botereen banaketaren kontzeptuaren aitzindaria?


Jacques Bossuet.

Rousseau.

Montesquieu.

e) Noren teoria du oinarri liberalismo ekonomikoak?


Jean Colbertena.
Franois Quesnayrena.

Adam Smithena.

f) Nork adierazi zuen liberalismoaren gizarte-harremanen teoria?


Voltairek.
Rousseauk.

Adam Smithek.

HISTORIA DBH 4 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA ZUBIA EDITORIALA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIN, S. L.

145

833070 _ 0143-0262.qxd

17/11/08

17:32

Pgina 146

3. FITXA

FINKATZEKO

INGALATERRAKO IRAULTZAKO ESKUBIDE-ALDARRIKAPENA

IZENA:

MAILA:

DATA:

Absolutismoa izan zen Europako politika-sistema nagusia, XVII. mendean. Ingalaterran, ordea, ezin
izan zuten sistema hura ezarri, Parlamentuak haren kontrako jarrera hartu zuela-eta. Hain zuzen
ere, Parlamentuak Orangeko Gilen II.aren esku utzi zuen Ingalaterrako koroa, eta hark Eskubideen
Aldarrikapena onartu behar izan zuen. Aldarrikapen hark mugatu egiten zuen erregearen benetako
boterea eta Parlamentuaren mende ezartzen zuen erregea.

ERANTZUN
1 Irakurri testua eta erantzun galderei.

Lord espiritual eta tenporalek eta Komunen Ganberako kideek, Westminsterren bilduta, eta erresuma
honetako estamentu guztien ordezkari legezko, erabateko eta aske gisa [], zera aitortzen dute:
Legez kanpokoa dela erregearen agintez legeak bertan behera uzteko ustezko eskumena edo eskumen hori
erabiltzea, Parlamentuaren onespenik gabe.
Legez kanpokoa dela erregearen agintez legeak egiteko ustezko eskumena edo eskumen hori erabiltzea,
azkenaldian egin den moduan.
Legez kanpokoa eta kaltegarria dela Elizari buruzko kausetarako epaitegia eta era horretako beste batzorde
eta epaitegi batzuk sortzea.
Legez kanpokoa dela Koroarentzako zergak biltzea, haren eskumenen aitzakian, Parlamentuak horretarako
baimena eman ezean.
Mendeko guztiek dutela erregeari eskariak egiteko eskubidea, eta legez kanpokoa dela eskubide hori
gauzatzeko inolako eragozpenik ezartzea edo eskubide hori gauzatzearen ondorioz inolako jazarpenik egitea.
Legez kanpokoa dela Erresuman eta bake-garaian gudarostea antolatzea edo mantentzea, Parlamentuak
horretarako baimena eman ezean.
Erlijioz protestanteak diren mendekoek armak eduki ditzaketela beren burua babesteko, beren egoeraren
arabera eta legeak agintzen duen moduan.
Parlamentuko kideen hautaketak librea behar duela izan.
Parlamentuaren eztabaida edo prozeduretan hitz egiteko askatasuna ezabatzerik edo zalantzan jartzerik ez
dagoela ez inongo epaitegitan ez Parlamentutik kanpo.
Ez dagoela gehiegizko bermerik eskatzerik, ez gehiegizko isunik ezartzerik, ez zigor bidegabe eta ohiz
kanpokorik ematerik ere.
Epaimahaikideak legez hautatu behar direla, eta traizio gorenagatiko kausetan ebazpena ematea dagokien
epaimahaikideek jabeak izan behar dutela.
Legez kanpokoa eta baliogabea dela dagokien pertsonak delitua dela-eta zigortu aurretik isunak edo
konfiskazioak egingo direla agintzea edo horrekin mehatxu egitea.
Eta Parlamentua sarritan bildu beharra dagoela, irainak garbitzeko, eta legeak zuzendu, begiratu eta
defendatzeko.
Ingalaterrako Iraultzako Eskubideen Aldarrikapena (1689ko otsailaren 13a)

Aukeratu testuko zenbait xedapen, Ingalaterrako erregearen boterea nola mugatzen zen adierazten dutenak.
Zergatik ez zuten ezarri absolutismoa Ingalaterran?
2 Bilatu informazioa entziklopedia batean edo Interneten, eta egin denboraren lerro bat, XVII. mendean

Ingalaterran jazotako gertaera politiko nagusiak azaltzeko eta goian agertzen den Eskubideen Aldarrikapena
nolatana argitaratu zuten ulertzeko.

146

HISTORIA DBH 4 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA ZUBIA EDITORIALA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIN, S. L.

833070 _ 0143-0262.qxd

17/11/08

17:32

Pgina 147

4. FITXA

FINKATZEKO

FILIPE V.A ETA ONDORENGOTZA GERRAREN ONDOKO ESTATU BERRIA

IZENA:

MAILA:

DATA:

FINKATZEKO ETA ZABALTZEKO

Karlos II.a oinordekorik gabe hil zen, eta ondorengotzari begirako arazo larria sortu zuen horrek.
Espainiako tronurako bi erregegai nagusi zeuden: Karlos Austriako artxidukea, eta Frantziako Luis
XIV.aren iloba bat, Filipe Anjoukoa. Egoera horrek gerra sortu zuen; gerrak iraun zuen hamahiru
urteetan, Europako hainbat herrialde egon ziren gatazkan nahastuta, eta haren ondoren iritsi zen
zen Borboiko etxea Espainiako agintera, Filipe V.aren bidez.

ERANTZUN
1 Irakurri testua eta egin ariketak.

Aragoi eta Valentziako erresumek, eta bertako biztanle guztiek, matxinadaren bidez beren Errege eta Jaun
legezko gisa aitortuz egin zidaten leialtasun-zina erabat urratu dutelarik, orain arte zituzten eta neuk eta
nire aurreko errege jaunek hain esku liberalez eman genizkien foru, pribilegio, salbuespen eta askatasun
guztiak, Koroa honetako gainerako erresumetatik bereizten zituztenak, galdu dituztela jota; eta Aragoi eta
Valentziako erresuma horien gaineko nagusitasun erabatekoari jarraituz, horrelaxe ulertu behar baitira
Monarkia honetan legez nire esku ditudan gainerakoen parekotzat, matxinada-eskubidea gehitzen zaie
orain; eta kontuan hartuta, halaber, subiranotasunaren ezaugarri nagusietako bat legeak ezartzea eta
indargabetzea dela, eta Nik lege horiek denboran zehar eta ohituren aldaketaren arabera alda nitzakeela,
baita gaur egun Aragoiri eta Valentziari dagokienez gertatzen diren modukoen ezaugarri eta arrazoi sendo
eta funtsezkorik ez balitz ere; komenigarria iritzi diot goitik behera abolitzea eta indargabetzea, eta halaxe
abolitu eta indargabetuko dira, goian aipaturiko foru eta pribilegioak eta honaino Aragoi eta Valentziako
erresumetan izan diren jarduera eta ohiturak, lehen aipatutako arrazoiak direla-eta eta Espainiako nire
erresuma guztietan lege-, usadio-, ohitura- eta epaitegi-berdintasunera ekartzeko dudan nahia dela-eta,
erresuma horiek guztiak Unibertso osoan hain laudagarri eta txalogarri diren Gaztelako legeen mende
geratuko baitira. Nire borondatea da erresuma horiek Gaztelako legeen mende jar daitezela eta han eta
hango epaitegietan indarrean izan diren eta indarrean diren usadio, jarduera eta gobernu erari jarrai
diezaiotela, inolako bereizgarririk gabe, eta arrazoi horregatik gaztelar lanbide eta enpleguak hartu ahal
izango dituzte nire mendeko leialek Aragoin eta Valentzian, aragoitar eta valentziarrek hemendik aurrera
Gaztelan hartu ahal izango dituzten bezalaxe, inolako bereizketarik gabe; bide horretatik, gaztelarrei
aukera emango diet berriro ere nire esker ona egiaztatzeko, beren leialtasun saiatu eta agerikoarengatik
merezi dituzten mesede eta grazia handiagoak emanez eta, era berean eta elkarrekikotasunez, nire
zintzotasunaren erakusgarri nabarmenagoak emango dizkiet aragoitar eta valentziarrei ere, lehen zituzten
eta orain abolituta geldituko diren foruek ematen zieten askatasun handi hartan ez zituzten hainbat gaitasun
emango baitizkiet.
Planta Berriko Dekretuak (1707ko ekainaren 29a)

Azaldu Filipe V.ak zergatik abolitu zituen


Valentzia eta Aragoiko foruak. (1716an,
Kataluniako forua ere abolitu zuen, eta
dokumentu eta jardunbide publiko guztietan
katalanaren ordez gaztelania erabiltzeko
betebeharra ezarri zuen.)
Esan Ondorengotza Gerran Espainiako zer
lurralde jarri ziren Filipe Anjoukoaren alde.

ESPAINIAKO TRONURAKO ERREGEGAIAK


Filipe III.a

Ondorengotza
Ezkontza
Luis XIII.a

Ana

Luis XIV.a

Maria Teresa

Luis

Margarita Teresa

Maximiliano Manuel

2 Osa ezazu Karlos II.a hil zenean Espainiako

erregegai ziren kideei buruzko koadro hau.

Maria Ana

Filipe IV.a

Leopoldo I.a

Fernando III.a

Leonor Neoburgokoa

Maria Antonia Karlos VI.a

Jose Fernando
Frantzia
(Borboiko etxea)

Espainia
(Habsburgoko etxea)

Austria
(Habsburgoko etxea)

Baviera
(Wittelsbacheko etxea)

HISTORIA DBH 4 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA ZUBIA EDITORIALA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIN, S. L.

147

833070 _ 0143-0262.qxd

17/11/08

17:32

Pgina 148

5. FITXA

FINKATZEKO

BOTEREEN BANAKETA

IZENA:

MAILA:

DATA:

Ingeles ereduari jarraituz, Montesquieu frantses filosofoak kritika gogorra egin zion absolutismoari,
eta liberalismo politikoaren oinarriak finkatu zituen. Hiru botereen (legegilea, exekutiboa eta
judiziala) banaketari buruz hark emandako doktrinak gaur egunera arte iraun du indarrean.

ERANTZUN
1 Irakurri testua eta egin ariketa.

Estatu bakoitzean hiru botere mota daude: legegilea, jendearen zuzenbideari loturiko kontuak exekutatzen
dituena eta zuzenbide zibilari loturiko kontuak exekutatzen dituena (judiziala).
Lehenengo boterearen arabera, printze edo magistratuak legeak egiten ditu, aldi baterako edo betiko, eta
aurrez eginda dauden legeak zuzentzen edo indargabetzen ditu. Bigarren boterearen arabera, bakea edo
gerra egiten du, enbaxadoreak bidaltzen eta hartzen ditu, segurtasuna finkatzen du eta erasoei aurrea
hartzen die. Eta hirugarrenaren arabera, krimenak zigortzen ditu edo partikularren auzietan erabakitzen du.
Azken botereari botere judiziala deritzo; eta besteari (bigarrenari), estatuaren botere exekutiboa. Askatasun
politikoa, herritarrei dagokienez, norberak bere segurtasunaz duen iritziaren arabera duen espiritu-lasaitasuna
da; eta askatasun horretaz gozatzeko, ezinbestekoa da herritarrak gainerako herritarren beldur ez izateko
moduko gobernua izatea.
Hala, botere legegilea eta exekutiboa pertsona edo korporazio beraren esku egonik, ez da askatasunik izango,
beldurra sortzen duelako erregeak edo senatuak lege tiranikoak egin eta horiek tiranokeriaz betearazteak.
Hala gertatzen da, halaber, botere judiziala botere legegile eta exekutibotik bereizten ez denean ere.
Lehenengo botereari loturik, herritarren bizitzaren eta askatasunaren gaineko nagusitasuna arbitrarioa
litzateke, epailea eta legegilea pertsona bera litzatekeelako; eta bigarrenari loturik, tiranikoa litzateke. []
Botere judiziala ez zaio senatu iraunkor bati esleitu behar; bai, ordea, herritarren artean urteko sasoi jakin
batean eta legeek agintzen duten moduan hautatutako pertsonei, premiak irauten duen bitartean jardungo
duen epaitegi bat osa dezaten. Horrela, epaitzeko boterea, gizon bakar baten esku dagoenean hain izugarria
dena, klase jakin baten mende ez egonik, lanbide bakar bati lotua ez izanik, nulu eta ikusezin bihurtzen da,
nolabait esateko. [] Baina epaitegiek finkoak izan behar ez duten bezala, finkoak izan behar dute haien
epaiek, halako eran non ez duten adierazi behar legearen hitzez hitzeko testua baizik; izan ere, epailearen
iritzi partikularra balira, ez legoke zehazki jakiterik gizartean bizitzeak zer betebehar dakartzan [].
MONTESQUIEU, El espritu de las leyes (1748)

Osa ezazu Montesquieuren araberako botereen banaketari buruzko eskema hau.


ESTATUAREN ANTOLAKETA

148

zertan datzan

zertan datzan

zertan datzan

eta nork gauzatzen duen

eta nork gauzatzen duen

eta nork gauzatzen duen

HISTORIA DBH 4 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA ZUBIA EDITORIALA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIN, S. L.

833070 _ 0143-0262.qxd

17:32

Pgina 149

6. FITXA

ZABALTZEKO

ANTZINAKO ERREGIMENA, ZINEMAN

IZENA:

MAILA:

DATA:

Capricho imperial, Josef von Sternberg (1934)


Film honetan, Prusiako Sofia printzesa gaztearen eta Errusiako Inperioaren
oinordeko Pedroren arteko ezkontza nola hitzartu zuten kontatzen da. Sofia gazte
xaloa eta tolesgabea bere printze urdina aurkituko duelakoan dago; baina ez
ditu aurkituko ero biziotsu erdi atzeratu bat eta haren ama menderatzailea
(Elisabet enperatriza) besterik. Hala ere, printzesak Katalina izena hartu du, eta
jauregiko azpijokoetan aurrera egiten ikasi du; bien bitartean, beste gizon
batzuen kontsolamendua ere bilatu du.
La misin, Roland Joff (1986)
Espainiarrek Mundu Berrian egindako egitandietako bat kontatzen du: guarani indiarren
ebanjelizazioa, indiarrak birkokatzeko herriguneetan (reducciones) jesuitek gauzatua.

FINKATZEKO ETA ZABALTZEKO

17/11/08

Rebelin a bordo, Frank Lloyd (1935)


Bounty fragata 1787ko apirilaren 28an abiatu da Portsmouthik. Tahitira doa, Hegoaldeko
Itsasoan barrena doa, Ingalaterran ez dagoen landare harrigarri baten bila (ogi-arbola).
William Bligh itsasontziko kapitainak diktadura zorrotza ezarri die marinelei, eta, horren
ondorioz, ontziko bigarrenak matxinada antolatu du.
Las amistades peligrosas, Stephen Frears (1988)
Choderlos de Laclosen eleberriaren egokitzapena, Frantziako Iraultzaren aurreko garaiko
luxu, olgeta eta perbertsiozko giroa islatzen duena. Ikuspegi historikotik, XVIII. mendearen
azken herenean Frantziako noble pribilegiodunen bizimodu neurrigabeaz eta nekazarien
egoerarekiko alde izugarriaz jabetzeko baliagarria da.
Esquilache, Joaqun eta Josefina Molina (1989)
Karlos III.aren agintaldiaren hasieran Madrilen jazotako gorabeherak kontatzen ditu.
Zenbait politikariren goraldia eta hondamena ikusten da, Esquilacheko markesarena,
adibidez. Esquilachek ordena publikoaren erreforma eta janzkera-aldaketa sustatu zituen,
eta ministroaren etsaiek herria xaxatu zuen, haren kontra matxina zedin.
El ltimo mohicano, Michael Mann (1992)
Amerikan, XVIII. mendean, kokatutako filma da. Frantzia eta
Ingalaterra inguru hura nork menderatuko borrokan ari ziren garai
hartan, eta indiarrak erabili zituzten beren etsaiak menderatzeko
aliatu gisa.
El perfume, Tom Tykwer (2006)
Patrick Sskinden eleberrian oinarrituriko eta XVIII. mendeko Frantzian
kokatutako filma. Usaimenaren zentzu harrigarria zuen psikopata baten
historia kontatzen du; usainekin obsesionatuta eta usainen eta haiek eragiten dizkioten sentipenen mende bizi
den gizon baten historia.

ERANTZUN
1 Saia zaitez goian aipatutako film horietakoren bat ikusten, eta azaldu zer lotura duen unitatearekin.
HISTORIA DBH 4 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA ZUBIA EDITORIALA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIN, S. L.

149

833070 _ 0143-0262.qxd

17/11/08

17:32

Pgina 150

7. FITXA

ZABALTZEKO

ANTZINAKO ERREGIMENA, INTERNETEN

IZENA:

MAILA:

DATA:

http://www.cervantesvirtual.com/historia/monarquia/carlos2.shml
Web-orri honetan Austriako etxeko Espainiako azken erregeari,
Karlos II.ari, buruzko informazio asko dago.

http://www.fuenterrebollo.com/faqs-numismatica/guerra-sucesion.html
Helbide honetan Espainiako Ondorengotza Gerrari buruzko
informazio ugari eta askotarikoa eskaintzen du.

http://www.cervantesvirtual.com/historia/monarquia/felipe5.shtml
http://www.cervantesvirtual.com/historia/monarquia/borbones.shtml
Orri hauetan Espainiako Borboiko etxeari buruzko hainbat datu
daude. Lehenengoak Filipe V.aren agintaldiaren laburpena egiten du,
eta bigarrenak dinastia horretako gainerako erregeen biografiak ditu.

http://www.artehistoria.jcyl.es/historia/contextos/2181.htm
Helbide honetan Ilustrazioaren jatorriari eta haren bilakaerari
buruzko xehetasunak aurki daitezke.

ERANTZUN
1 Sakatu goian adierazitako bigarren helbidea. Aztertu eta azaldu erregegaien eta Karlos II.aren

arteko familia-lotura.
2 Sar zaitez laugarren helbidean. Egin Filipe V.etik Karlos IV.era bitarteko zuhaitz genealogikoa, eta

erakutsi erregeen arteko familia-loturak.


3 Sakatu bosgarren helbidea. Aukeratu garai horretako pertsonaia nagusietako bat eta egin haren

obrari buruzko iruzkina.

150

HISTORIA DBH 4 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA ZUBIA EDITORIALA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIN, S. L.

Вам также может понравиться