Вы находитесь на странице: 1из 2

Iñaki Segurola, “Dena ez dago esanda”.

1. Zergatik ez zuen saiorik egin Iñaki Segurolak aurreko astean?


-Lasterketa batean parte hartu zuelako.
-Ziklismo saio bat eman zutelako.
-Irratira garaiz iritsi ez zelako.
-Irratirakoan karreristek enbarazu egin ziotelako.

2. Zer ondorio dakar dena erranda dagoela onartzeak?


-Badela erran litezkeen gauza multzo mugatu bat.
-Hori adierazpen askatasunaren kontra joanen litzateke.
-Horrek libertaterik ederrena emanen liguke.
-Ezinezkoa litzateke haurrei ama hizkuntza irakastea.

3. Dena erranda dagoela onartuz gero, zer gertatuko litzateke kultura produkzioan?
-Zerbait ekoiztea ezinezkoa izanen litzatekeela, eta kultura produkzioa bertan behera utzi
beharko genukeela.
-Etengabe egile eskubideak ordaindu beharko genituzkeela, erranda dagoen hori
errepikatzeagatik.
-Erranda dagoen hori bertze modu batean errepikatzea bertze aukerarik ez genukeela izanen.
-Agintarien mesederako izanen litzatekeela, erabat kontrolatuko bailukete produkzio hori.

4. Iñaki Segurolaren ustez, autoritateak ezin du egiarik erran. Zergatik?


-Funtsean, autoritatea gaiztoa delako.
-Funtsean, egia ezin delako agindu.
-Funtsean, egia existitzen ez delako.
-Funtsean, autoritatea motza delako.

5. Dena ez dago errana...


-eta, beraz, Iñaki Segurolak ez du behin ere errandakoa errepikatzen.
-baina, hala ere, gaurko ideia batzuk komentatuak zituen aurreko saio batean.
-baina, hala ere, gaurko ideia batzuk erdi erranak zituen aurtengo saio batean.
-eta iaz errandako zerbait errepikatu izanak frogatu egiten du hipotesi hori.
6. Erran litezkeen gauza guztien gezurrezko multzoaren ondoan,
-baditugu horrelako bertze multzo batzuk, hala nola gerta litezkeen gauzen multzoa.
-bertze multzo bat dugu, gerta litezkeen gauzen multzoa, baina hau guztiz desberdina da.
-egiazko multzo bat aurkitzen dugu, gerta litezkeen gauzen multzoa hain zuzen.
-haren antza duen multzo bakar bat aurkitzen dugu, gerta litezkeen gauzen multzoa.

7. Duela urte batzuk...


-Segurolaren ustez, gertatu beharreko guztiak gertatuak zeuden.
-historiaren bukaera defendatu zuen Iñaki Segurolak.
-gertatu beharreko oro gertatua zegoela defendatu zuen Fukuyamak.
-historia bukatua zelako tesiaren kontra agertu zen Fukuyama.

8. Segurolaren ustez,
-nostalgia hitza nazkagarria da, eta are gehiago nostalgia defendatzen dutenak.
-hitza bera polita izan arren, haren azpiko kontzeptua arbuiagarria da.
-nostalgia hitza bera baino nazkagarriagoak dira nostalgia gaitzesten dutenak.
-nostalgia hitza, baina hitza bakarrik, onargarria da, baina ez nostalgiaren defendatzaileak.

9. Lehenmina, oroimina...
-nostalgia bezain hitz itsusiak dira, Segurolaren ustez, ez baitu mina gustuko.
-ez zaizkio nostalgia bezain hitz itsusiak iruditzen, mina eta oinazea ongi adierazten baitituzte.
-min mota berezia adierazten duten hitzak dira eta, hortaz, gustuko ditu Segurolak.
-ordea, hitz maiteak dira Segurolarentzat, oinazea ongi adierazten duten neologismoak direlako.

10. Gaurko saioan...


-ia-ia unibertsoa azaldu duela uste du Iñaki Segurolak.
-unibertsoaz aritu nahi zuen baina ez du astirik izan.
-Suitzan unibertsoa azaltzeko egin duten makina bat komentatu nahi zuen.
-gerta eta erran litezkeen gauzen multzoen egia erakutsi du Segurolak.

Вам также может понравиться