Вы находитесь на странице: 1из 11

ATOMOA

1.-MATERIA ATOMOZ OSATUA DAGO


1803an John Dalton-ek (1766-1844) bere teoria atomikoa aurkezten du.Teoriahau
zientzilari askoren esperimentutan oinarritzen da eta baieztapen nagusiak hauek dira:
a) Materia atomoz osaturik dago; atomoak partikula trinkoak, zatiezinak eta
suntsiezinak dira.
b) Elementu kimiko baten atomo guztiek masa eta propietate berberak dituzte, eta
beste edozein elementuren atomoen desberdinak dira.
c) Konposatuak, zenbait elementuren atomoak elkartuz sortzen dira.
Geroago, ordea, zenbait esperimentutan frogatu zuten bazirela partikula txikiago
batzuk eta atomoen portaera elektrikoa eta propietate berriak aztertu ziren. Ondoko
taula hauetan, denboraren zehar izan diren aurkikuntzen laburpen bat ikus daiteke ,
berariazko eredu atomikoarekin.

Robert Millikan-ek 1909. ko urtean, elektroiaren masa eta karga neurtu zituen.

Ernest Rutherford-ek protoiak deskubritu zituen.


James Chadwick-ek, 1931.ko urtean, neutroia deskubritu zuen.
Zenbai azterketari esker jakin da:
PROTOIA

ELEKTROIA

NEUTROIA

MASA

1,67310-27 Kg

9,1110-31 Kg

1,67510-27 Kg

KARGA

+1,610--19 C

-1,610--19 C

2.-NOLAKOAK DIRA ATOMOAK?


Hasiera batean, atomoaren antolamendua, Planetek Eguzkisistemaren inguruan
dutenaren antzekoa zela uste zuten.:
Nukleo bat dute, masa handieneko partikula biltzen dituena (protoi+neutroi)
Nukleoaren inguruan biraka dabiltzan elektroiez osaturiko azal bat dute.
Atomoak neutroak dira. Beraz, protoi kopurua=elektroi kopurua
neutroi kopurua eta neutroi kopurua antzekoa da, baina ez dute zertan berdinak
izan behar.

ATOMOAK , ISOTOPOAK ETA IOAK


Edozein elementuren atomo bat adierazte, ikur bat eta bi zenbaki erabiltzen dira:
IKURRA: Taula periodikoan agertzen zaizkigu elementu bakoitzaren ikurrak. Hauek
orokorrean, elementuaren latinezko izenaren aurren hizkiak izan ohi dira. Adib:
Burdina : Fe
ZENBAKI ATOMIKOA Z: Protoi kopurua
MASA ZENBAKIA A: Protoi + neutroi kopurua
A X Hau izango litzateke edozein elementu adierazteko modua.
Z
Adibideak:

35 Cl
17

A=35 (masa zenbakia)


Z=17 (zenbaki atomikoa) Beraz 17 protoi ditu. Gainera, neutroa denez, Protoi
kopurua = Elektroi kopurua. Beraz, 17 elektroi ditu.
A = masa zenbakia = protoi+neutroi
35= 17+n Beraz; n=35-17=18

Kasu honetan beraz;

18 neutroi ditu

35 Cl Protoi=17 Elektroi=17 Neutroi=18


17

ISOTOPOAK

Elementu berdina izanik, protoi kopuru berdina baina neutroi kopuru


desberdineko atomoak.

Adib:

63 Cu A=63
29

Z=29

65 Cu A=65
29

Z=29 Hau da: 29 protoi eta 29 elektroi

Hau da: 29 protoi eta 29 elektroi

63-29= 34 neutroi
65-29= 36 neutroiopo desberdinek izen berdina dute

Normalean, elementu baten isotopo desberdinek izen bera jasotzen dute.


Hainbat salbuespen daude, Hidrogenoaren isoto desberdinak. Kasu honetan:

1 H 1 Protoi eta 1 elektroi (neutroirik ez)


1
Deuterioa 2 H 1 Protoi , 1 elektroi eta 1 neutroi
1
3 H 1 Protoi , 1 elektroi eta 2 neutroi
trotioa
1
Protioa

ELEMENTU BATEN MASA ATOMIKOA


Normalean, naturan elementu baten isotopo desberdinen nahaste bat izango dugunez,
taula periodikoan masa atomikoei erreparatuz, zenbaki osoak ez direla iku dezakegu.
Elementu kimiko baten masa atomikoa beraz, elementu horren isotopo guztien
batazbesteko masa atomikoa da, bakoitzren aberastasuna kontuan izanik.
Adibidez: Kloro elementuaren bi isotopo ezagutzen dira.
35 Cl 35 u ko masa atomikoa duena eta %76 ko ugaritasunez agertzen dena eta
17
37 Cl 37 u ko masa atomikoa duena eta %24.ko ugaritasunean agertzen dena. Datu
17
hauekin, taula periodikoan agertzen den masa atomikoa kalkulatuko dugu:
Pentsa dezagun zer adierazi nahi duen datu horietako bakoitzak.
35 Cl %76 ugaritasuna eta 35 u masa atomikoo.

17
Honek esan nahi du, 100 atomo izango bagenitu, horietatik 76 isotopo honenak izango
genituzkela. Hau da, 76 atomo izango genituzke, 35u-ko masa atomikoarekin.
37 Cl %24 ugaritasuna eta 37 u masa atomikoarekin.

17

Honek esan nahi du, 100 atomo izango bagenitu, horietatik 24 isotopo honenak izango
genituzkela. Hau da, 24 atomo izango genituzke, 37u-ko masa atomikoarekin.
Beraz, 100 atomo izango bagenitu, beraien masa:
35u
37u
76 atomo (
) + 24 atomo (
) =2660 u + 888 u = 3548 u
1 atomo
1 atomo
Kontuan izanik hau dena 100 atomo genituela suposatuz egin dugula, orain 100 atomo
horietako bakoitzak izango lukeen masa atomikoaren batazbestekoa kalkulatuko dugu:
3548u
=35,48 u atomo bakoitzeko
100 atomo
Beraz, esan genezake kloro elementuaren isotopoen batazbesteko masa atomikoa,
35,48u dela.
Orokortuz:
Batazbesteko masa atomikoa=

%A (A isotopoaren masa atomikoa)+%B ( B isotopoaren masa atomikoa)


100

IOIAK
Atomoak neutroak dira. Baina, elektroiak jaso edo galtzean, IOIAK sortzen dira.
Atomo batek elektroiak irabaztean (Elektroien karga negatiboa dutela gogoratu),
negatiboki kargatua gelditzen da eta IOI NEGATIBO bihurtzen da. Hau da ANIOI.
Aldiz, atomo batek elektroiak galtzea (Elektroien karga negatiboa dutela
gogoratu),positiboki kargatua gelditzen da eta IOI POSITIBO bihurtzen da. Hau da
KATIOI.
40 Ca
20

40 Ca+ 2
20

Elementua

Kaltzio atomoa

Kaltzio KATIOIA

Zenbaki atomikoa Z

20

20

Masa zenbakia A

40

40

Protoi kopurua

P=Z=20

20

Elektroi kopurua

E=P=20 (neutroa delako)

E= P-2=20-2=18 (2E galduak)

Neutroi kopurua
N=A-Z

N= 40 20= 20

N= 40 20= 20

35 Cl
17

35 Cl
17

Elementua

Kloro atomoa

Kloro ANIOIA

Zenbaki atomikoa Z

17

17

Masa zenbakia A

35

35

Protoi kopurua

P=Z=17

17

Elektroi kopurua

E=P=17 (neutroa delako)

E= P+1=17+1=18 (1E irabazi)

Neutroi kopurua
N=A-Z

N= 35 17= 18

N= 35 17= 18

ATOMO AURRERATUGAGOA
Atomoaren planeta ereduak arazo haundi bat zeukan, eta berrikusi egin behar izan
zen. Elektroiak, karga negatibodunak nukleo positiboaren inguruan biraka ibiltzean,
energia galdu beharko lukete. Beraz, denborarekin, elektroiak nukleora erori eta
atomoa suntsitu egin beharko litzateke. Baina hau ez da honela gertatzen.
Gauzak horrela, Bohr fisikariak ondorioztatu zuen, atomoek ez dutela partikula
elektriko makroskopikoen (guk ikus ditzakegunak) portaera bera.

BOHR-EN EREDU ATOMIKOA (GERUZEN EREDUA)


Atomoak nukleo bat du, non protoi eta neutroiak dauden. Elektroiek nukleo
honen inguruan azal modukoa eratzen dute.
Azaleko elektroiak orbita jakin batzuetan mugi daitezke soilik. Elektroiak naiz
eta orbita hauetan mugitu, ez dute energiarik galtzen . Beraz, elektroi
bakoitzak energia jakin bat dauka, eta zenbait eta energia hau haundiagoa izan,
orduan eta nukleotik hurrunago dagoen orbita batean mugitu ahalko du.
Elektroiak, bere orbitan mugitzen daudelarik energia emateko gai baldin
bagera, nukleotik hurrunago dagoen beste orbita batera igaro daitezke. Eta era
berean, elektroi bat nukleotik gerturago dagoen orbita batera etortzen bada,
energia askatuko du.

Eredu honen arabera beraz:


Atomoan elektroiak geruzetan antolatzen dira. Geruza jakin bakoitzean dagoen
elektroiak, energia jakin bat dauka (honegaitik esaten da atomoak kuantizatuak
daudela). Hau kontuan hartuta geruza hauei, energia-maila deituko diegu.
Energia-mailen antolaketa:
- Lehenbiziko energia-maila: 2 elektroi.
- Bigarren energia-maila: 8 elektroi.
- Hirugarren energia-maila: 18 elektroi.
- Laugarren energia-mailan: 32 elektroi.
- Elektroiek atomoan jartzeko, libre
dauden mailetatik energia gutxienekoa
hartzen dute lehenbizi eta hartatik
urrunduz joaten dira, hauek bete ahala.

Zenbat eta energia-maila handiagoa, nukleotik orduan eta hurrunago: nukleotik


hurbilen dagoen maila lehenbizikoa da; haren ondorengoa bigarrena; eta abar.
Elektroiak orbitaz aldatzen ez badira, haren energia ez da aldatuko.
Elektroi bat nukleotik urrunago dagoen orbita batera igarotzeko, energia eman behar
zaio.
Elektroi bat urruneko orbita batetik nukleotik hurbilago dagoen orbita batera
igarotzen denean, energia galtzen du.
Konkluzioz: Bohr-en ereduaren arabera, elektroiak energia-maila jakinetan soilik ibil
daitezke biraka.

ERRADIAKTIBITATEA
Elementu jakin batzuen isotopo batzuetan nukleoak eraldaketak izan ditzakete:
- Nukleoak partikularen bat irabazi edo galtzea.
- Nukleoak hautsi, nukleo txikiagoak sortzeko (fisioa).
- Zenbait nukleo txiki elkartu, nukleo handiago bat eratzeko ( fusioa).
Oro har, elementu baten atomoak, nukleoan prozesuren bat jasaten dutenean, beste
elementu kimiko baten atomo bihurtzen dira.

FISIO NUKLEARRA
Atomo haundien isotopo erradioaktiboen nukleoak (adbi; uranio edo plutonioa) hautsi
eta atomo txikiagoen nukleoak eratzen dituztenean.

Bi nukleo txikiez gain, beste nukleo


handiago batzuk bonbardea ditzaketen
neutroiak ere aska daitezke, Kate
Erreakzio bat gertatuz.

FUSIO NUKLEARRA
Atomo txikien nukleoak (adi, Hidogenoa), elkartu eta atomo haundiagoen nukleoak
eratzen dituzte. Energia asko askatzen da prozesu hauetan, baina oso tenperatura
altuak behar dira.

ELEMENTUAK ETA KONPOSATUAK

1.1.- ELEMENTUEN SAILKAPENA


Historioan zehar hainbat sailkapen egin izan dira.

1.1.1.- Metala eta ez-metalak


XIX hasiera bitartean elementu bat, metala edo ez metal bezala sailkatzen zen.
1.1.2.- Hirukoak
1817.ean Dobereinerrek masa atomikoaren arabera sailkatu zituen elementuak. Haien
masaren arabera ordenaturik, erdiko elementu baten propietateak beste bien
propietateen arteakoak zirela konturatu zen.
1.1.3.- Zortzikoteen legea
1863ean Newlandsek masaren arabera ordenatu zituen elementuak, eta beraien
propietateak zortzi elementuz behin errepikatzen zirela ikusi zuen. Baina lege hau
Kaltzio elementurarte betetzen zela ikusi zutenez, ez zen lege orokor modura hartu.
1.1.4.- Mendeleieven taula
1870 ean Mendeleievek lehen elementuen taula argitaratu zuen. Beraz, masa
atomikoaren araber ordenatu zituen eta gainera propietateen arabera ere multzokatu
zituen. Elementuen taula periodiko deitu zion, elementuen propietateak periodikotasun
batez errepikatzen zirelako.
Beraz, garrantzi handiagoa eman zien propietateei, masa atomikoari baino. Hau dela
eta, hainbat elementuen ordena aldatu zuen.
ELEMENTUEN TAULA PERIODIKOA
Gaur egungo aula periodikoan, elementu kimikoak zenbaki atomikoaren arabera daude
ordenatuak. Antzeko propietateak dituztenak, zutabe berdinean geratzen dira.
Taulako errenkadek PERIODO dute izena. Periodo berean dauden elementuek,
elektroi geruza edo maila energetiko kopuru berdinak dituzte.
Taulako zutabeek TALDEA dute izena. Talde berean kokaturiko eementuek, azken
elektroi geruzan elektroi kopuru bera dute.
BALENTZIA GERUZA: Atomo batean elektroiak dituen azken geruzari deritzo.
Adibidez; taula periodikoari erreparatuz, ikus dezakegu Fluor elementua, 17.garrengo
zutabean (Taldean) egonik, pentsa genezake bere azken elektroi geruzan 17 elektroi
dituela. Baina elektroiak geruzetan sartzen hasiko bagina, ikusiko genuke bere azken

geruzan (2.go geruza) 7 elektroi dituela.


Azken finean beraz, 1 taldean dauden elementu guztiek elektroi bat izango dute azken
geruzan. Bigarren taldean daudenak, bi elektroi.
Gure kasuan, jarraian ditugun hurrengo 10 taldeak alde batera utzi eta 13.go taldean
ikusiko genuke azken geruzan 3 elektroi ditugula, 14.goan 4 elektroi eta horrela 18.go
taldera iritsi arte. Azken kasu honetan, azken geruza guztiz betea den kasuan egongo
ginake.

Aurreko taula honetan dituzue gure kasuan (transisiozko metalak eta lantanidoak eta
aktinidoak kenduta) izan ditzakegun balentzia elektroiak, hau da azken geruzan
ditugun
elektroiak.

TAULA PERIODIKOAREN IRAKURKETA


taula periodikoan, lauki bakoitzean elemntu kimiko bat irudikatzen da. Lauki honetan,
elementuaren sinboloa eta zenbaki atomikoa bai eta masa atomikoa ere izango ditugu
(elementu bakoitzak dituen isotopo desberdinen masa atomikoen batazbestekoa).

1 TALDEKO ELEMENTUAK: ALKALINOAK


Elektroi bat dute azken geruzan. Gas geldo baten konfigurazioa lortu ahal izateko,
egonkorrena, elektroi bat galtzen dute. Beraz, +1 kargako katio bilakatzeko joera
dute.
Kontuz, zeren naiz eta Hidrogenoa talde honetan egon, ez da metal bat.
2TALDEKO ELEMENTUAK: Lurralkalinoak
kanpo geruzan bi elektroi dituzte. Gas geldoaren konfigurazioa hartzeko bi
elektroi hauek galtzeko joera dute. Ondorioaz, 2+ kargako katioi bilakatzen
dira. Metalak dira beraz.
13 TALDEKO ELEMENTUAK:
Hauek 3 elektroi dituzte azken geruzan. Gas geldoen konfigurazioa lortzeko 3
elektroi galtzen dituzte, 3+ kargadun katioi bilakatuz.
14 TALDEKO ELEMENTUAK:
Hauek 4 elektroi dituzte azken geruzan. Gas geldoen konfigurazioa lortzeko , 4
elektroi gal ditzakete, 4+ kargadun katioi bilakatuz, edo eta 4 elektroi irabaz
ditzakete, 4- kargadun anioi bilakatuz.
15 TALDEKO ELEMENTUAK:
Hauek 5 elektroi dituzte azken geruzan. Gas geldoen konfigurazioa lortzeko 3
elektroi irabazten dituzte, 3- kargadun anioi bilakatuz.
16 TALDEKO ELEMENTUAK: Kalkogenoak

Hauek 6 elektroi dituzte azken geruzan. Gas geldoen konfigurazioa lortzeko 2


elektroi galtzen dituzte, 2- kargadun anioi bilakatuz.

17 TALDEKO ELEMENTUAK: HALOGENOAK


Hauek 7 elektroi dituzte azken geruzan. Gas geldoen konfigurazioa lortzeko 1
elektroi irabazten dute, 1- kargadun anioi bilakatuz.
18 TALDEKO ELEMENTUAK: GAS GELDOAK
Hauek beraien azken geruza guztiz betea dute. Hauek dira taula guztiko elementurik
egonkorrenak.

NOLA AGERTZEN DIREN ELEMENTUAK: ATOMOAK, MOLEKULAK ETA


KRISTALAK
ATOMO BAKARTUAK
Atomo bat, bakartua agertzeko aukera bakarra, Gas geldo bat izatea da ( 18 taldeko
elementu bat). Elementu hauen atomoak hain dira egonkorrak, ez dutela beste atomo
batekin elkartu beharrik.
Elementu hauen formula beraz, bere ikurrarenarekin bat dator: He, Ne, Ar, Kr, Xe,
eta Rn.
Giro tenperaturan gas egoeran daude.
MOLEKULAK
Lotura kobalente batez edo gehiagoz lotutako atomoen multzoa da.
Elementu ez metalikoen atomoek, gas geldoen konfigurazioa lortzeko elektroiak
irabazteko joera dute. Horretarako aukera bat, bi atomo edo gehiagok elektroiak
partekatzea da. Kasu honetan esango genuke, lotura kobalente bat dugula ( elektroiak
partekatzeagaitik).
Elkartzen diren atomoak elementu bakar batenak, edo eta elementu desberdinenak izan
litezke. Elementu ez metalikoen atomoak dira.
Sustantzia baten propietate kimikoak mantentzen dituen zatirik txikiena.
SUSTANTZIA MOLEKULARRA: molekula multzoa
Adibideak: H2, O2 , CO2 , H2O,..

Sustantzia molekularrak urtze eta irakite tenperatura baxuak dituzte. Giro


tenperaturan, solido, likido edo gas egoeran egon daitezke.

KRISTALAK
Atomo bat edo ioi askoren multzoa da. Barne egitura perfektuki ordenatua dauka,
espazioko hiru norabideetan.

Вам также может понравиться