Вы находитесь на странице: 1из 2

BIDEO JOKOAK ETA HAURRAK

Bideojokoak gure bizitzako zati dira gaur egun.


Urte asko daramatzate gure bizitzan eta ohiko bihurtu
direla esan daiteke. Lehen joko elektroniko interaktiboa
70. hamarkada hasieran sortu zen. Hogeita hamar urte
hauetan, eta teknologiak bizi izan duen garapenaren
eraginez, bideojokoak asko hobetu eta hedatu dira.
Bideojokoak hezkuntza-sisteman txertatzearen
egokitasunaz asko eztabaidatzen dute gaian adituak
direnek eta, oro har, aldeko jarrera nagusitzen da. Izan
ere, denek baieztatzen dute kalte baino onura gehiago
ekarriko duela teknologia honek eskoletara. “Ikasleen jarraipen indibiduala egiteko aukera izango luke
irakasleak modu honetara eta ikasle bakoitzak bere abiaduran ikasi ahal izango luke”. Javier
Calahorrak, Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako Informazio eta Komunikazio Teknologien arduradunak.

BORTIZKERIA ADIMENAREN
GARAPENA
SOZIABILITATEA
KOORDINAZIOA
MENDETASUNA
KONTZENTRAZIOA

Hiru gai dira kezka-iturri ikuspegi honetatik begiratuta: bortizkeria, soziabilitatea eta mendetasuna.
Lawrence Kutner eta Cheryl K. Olson izan dira orain arte ikerketa sendoena egin duten
autoreak.Bestalde, alderdi onak dituzte: .

1. Espazioaren eta denboraren antolaketa egiten laguntzen dute 2. Begi eta eskuen arteko koordinazioan
laguntzen dute 3. Erreflexuen eta adimenaren garapenean laguntzen dute 4. Estrategiak aurrera eramaten
laguntzen dute 5. Kontzentrazioa suspertzen dute

Aipatzen dugu teknologia berriak zein inportanteak diren, zer betebehar interesgarria duten
irakaskuntzan, zelako garrantzia duten euskararentzat..., baina bideo jokoak erabat ahaztuta ditugu
eskoletan, munduan horrelakorik ez balego bezala. Alemanian, berriz, bertako gobernuak erabaki du
Bideo Jokoen Garatzaileen Elkartea bertako Kultura Kontseiluan sartzea, eta horrekin ezin garbiago
adierazi du bideo jokoak kultura direla.

Edonola ere, Felix Etxeberriak ez du uste edozein bideojoko balizkotzat har daitekeenik. “Nire ustez ezin
da bideojokoen erabilera saihestu, gazteen eta haurren artean oso hedatuak daudelako”, baina, era berean,
“hezkuntzarako bideojoko aproposenak” hautatu beharko liratekeela babesten du; esaterako, “euskara
ikasteko bideojokoak”. Bideojoko hezitzaileak, funtsean.
Hona hemen bideojoko gomendagarrien zerrenda:
IZENA KONTSOLA ADINA
HIRU MOSKETARIAK PC- CD ROM 7+

ARMIX BASO MAGIKOAN PC- CD ROM 5+

ARMIX ILARGIAN GALDUTA PC- CD ROM 5+

KAO - SUMENDIKO PC- CD ROM 10+


SEKRETUA

JOKU HEZITZAILEAK PC- CD ROM 5+

Ikurrak adinaren inguruan informatzen du

Ikurrak bortxakeriaren inguruan informatzen du

Ikurrak hitz zatarren inguruan informatzen du

Ikurrak beldurraren inguruan informatzen du

Ikurrak sexuaren inguruan informatzen du

Ikurrak drogen inguruan informatzen du

Ikurrak bereizketaren inguruan informatzen du

ARTIKULUA OSOA IRAKURTZEKO:

txorimongiak.blogspot.com

LANAREN EGILEAK:

Illart Betelu/ Lorena Garcia/ Maddalen Iriondo/ Laura Landa

Вам также может понравиться