Вы находитесь на странице: 1из 3

ELKARRIKERTUZ ESKOLA 2.

TXILETAR PATAGONIATIK ESKOLETARAKO JOAN-ETORRIA

Enara Elustondo,Haizea Loidi, Nerea Olasagasti Igone Segurola

Felix Ugarte Elkartea (www.felixugarte.org) 2000. urteko maiatzan sortu zuten Arantzazun
lurpeko ingurunearekiko jakin-mina duten pertsona talde batek. Urdara hortan bertan bere egoitza Irunen
kokatu zuten, eta jarduera handiko epe bati eikin zioten.

Elkartearen helburuak:

• Lurpeko ingurunearen ikerketa orokorra (intregrala).


• Lurpeko ingurunearekin zerikusia duten ikastaro, mahai-inguru eta kongresuak sustatzea.
• Felix Ugarteren lanaren bilketa eta argitaratzea.
• Lurpeko ingurunea gai bezala duten lanen argitaratzea.
• Lurpeko ingurunearen sustapena eta hedatzea.
• Lurpeko ingurunearen defensa eta babesa.
• Dokumentazio gune bat eraikitzea.

2009. urtean Felix Ugalde Elkarteak nazioartean dituen erlazioei esker proiektu berri bati ekin zion,
Expedición Última Patagonia 2010 deritzona, Asociación Franco-Chilena Centre –Terre izenekoaren
eskutik (http://centre-terre.fr/ultima2010/presentation.html?lang=ES).
ELKARRIKERTUZ ESKOLA 2.0

Elkarte honetako partaideek Felix Ugartekoei proposamen bat luzatu zieten, espedizio honen harira
eskoletan jardueraren bat antolatu ahal izateko. Eskolekin harremanetan jarri ahal izateko Irungo Oiasso
Museoa hartu zuten bitartekari moduan, hauen eguneroko jardueran erlazio handia dutelako mota
guztietako eskolekin. Gertutasuna eta harreman estua zirela medio, Museokoek Irungo Dunboa
ikastetxera jo zuten proiektuaren berri ematera eta beraien parte hartzea bilatuz. Gauza bera gertatu zen
Txileko Liceo Salesiano San José de Punta Arenasekin.  Ikastetxe hauen arteko elkarlanean proiektu bat
sortu dute  PROGRAMA DEL PROYECTO COLABORATIVO IRUN-PUNTA ARENAS
(http://bidaiak-dunboa.blogspot.com/2010/05/programa-del-proyecto-colaborativo-irun.html).

Dokumentu honetan elkar-trukearen nondik norakoak zehazten dira eta zentru bakoitzak jorratuko
dituen gaiak.Bestalde, proiektu honetan nabarmentzekoa da beraien artean hain ezberdinak diren
elkarteen partaidetza, hala nola: Ultima Patagoniako espedizioak antolatzen dituen Asociación Franco-
Chilena Centre -Terre, Irungo Oiasso Museoa, Felix Ugarte Elkartea eta Dunboa eta Liceo san José de
Punta Arenas.

Proiektu hau hiru fasetan gauzatuko da:

Lehenengo fasean bideokonferentzia bat egin zen Irungo Dunboa Ikastetxea eta Ultima
Patagonia 2010 espedizioaren artean otsailaren 23an. Bideokonferentzia honetan LH 5.mailako
ikasleek Isla Madreko (Txileko Patagoniako irla bat) kanpamentutan zeuden espedizioko
partaideekin zuzenean hitz egin ahal izan zuten (bideoa Felix Ugarte)

Proiektuaren bigarren fasean Dunboako ikasleek elkartruke bat izan dute hil honen 18an,
Museoen Nazioarteko Eguna zela eta, Txileko Liceo Salesiano San Jose de Punta Arenasekoekin
bideokonferentzia bidez eta bertan Irungo aztarna arkeologikoak ezagutu ahal izan dituzte ikasle
txiletarrak eta Irungo ikasleak hango museoen berri izan dute.
Hirugarren fasea Irailean gauzatuko da.Txilen duela 3 aste hasi ziren eskolan eta Irunen ekainaren
23an amaituko dute. Irailera bitartean Ingurunez Fisikoaren inguruan prestatu duten unitate
didaktikoa lantzen arituko dira Txiletarrak eta ondorioz irailerako bi eskolak parekatuta egongo
direnez bakoitza bere ingurunearen berri besteari emateko gai izango da.

Esperientzia interesgarri hau geroz eta oihartzun handiagoa izaten ari da eta prentsan ere bere lekua izan
du, Mantangorri Aldizkarian kasu. Jarraipen bat eman nahi diote proiektuari hurrengo urteei begira eta
hori dela eta teknologi euskarriak hobetzeko asmoz laguntzen bila dabiltza.

Вам также может понравиться