Вы находитесь на странице: 1из 2

Gorozika

Ostegun goiza zen egun normal eta berdin bat baina pixka bat aldatuz.
Esan nahi dut, kanpaketa batera joateko ginen eta esan ziguten oso
dibertigarria izango zela . 6 kurtsoko ikasle guztiak agertu ginen
motxila batekin eta kirolezko arroparekin. Autobusean igo eta hogei
minutuko bidaia egin genuen gutxi gora behera. Heldu ginen ,eta bertan
zeuden gure begiraleak motxilekin laguntzeko eta minutu batzuk geroago
baserrira heldu ginen.

Baserria Gorozikan zegoen eta oso handia zen. Hasieran txoko bat
zegoen eta gero eskailerak zeuden. Lehenengo pisuan logela bat zegoen
neskentzat. Bigarren pisuan mutilentzat zeuden logelak eta ez ziren oso
handiak , hiru edo lau pertsonako logelak ziren. Lehenengo pisuan
sukaldea eta jantokia ere zeuden. Sukaldea ez dakit nolakoa zen baina
jantokia bai. Oso-oso handia zen eta mahai asko zeuden. Bankuak ez
ziren oso handiak eta pixkatxo bat desgastatuta zeuden; aulkiak berriz
ondo zeuden eta oso erosoak ziren.

Gorozikan frontoi bat ere dago, oso handia, eta hainbat jokotara jolastu
ahal da. Hor  futbolean eta sokasaltoan jolastu genuen.

Han zeuden begiraleak oso jatorrak eta alaiak  ziren. Oso ondo
portatzen ziren gurekin.
Primeran pasatu genuen beraiekin. Sei monitore zeuden: Loli, bertako
arduraduna; Josu, mutil bakarra; Jone,kirolzalea; Miren, frantzesa
zekiena; Izaba (Iza), makilatzen zena; eta  Iraia, kanpaketara
beranduago heldu zena. Benetan dibertigarriak ziren. Guk uste dugu
“GOROZIKA” baserrian lan egiteko aproposak direla.(Josuri “Aitor”
deitzen genion gure iritziz izen hori berarentzako polita zelako).

Gorozikan jolas askotara jokatu genuen. Hasteko arrautza koilaran


jokatu genuen; oso erraza da. Bakarrik jarri behar duzu arrautza
zurezko koilara batean, eraman marra berderaino eta ekarri erori gabe,
noski. Beste jolas batean mozorrotu behar ginen jantzi dibertigarriekin:
pelukak, medikuaren maskara zuriak eta kolore biziko arropa arraroak
zeuden. Jokatu genuen ere sokatirara; niretzako hori izan zen jolas
dibertigarriena. Gauean diskotekara joan ginen eta egia esan ez
zitzaigun asko gustatu baina kontatzen duena asmoa da.
Azken egunean mendira joan ginen zuhaitzak aztertzeko: haien jatorria,
fruituak, hostoak... Asko ikasi genuen!! Ordu bat geroago tontorrera
heldu ginen. Ikaragarriak ziren ikuspegiak hortik. Bazkaltzeko ordua
heldu zenean janari mordoa jan genuen oso nekatuta geundelako eta
jateko gogoekin. Jan eta gero, indarra hartu genuen eta jolastera joan
ginen. Autobusa heldu zenean pena eman zigun guztioi, oso ondo pasatu
genuelako. Gustatuko litzaiguke  hurrengo urtean berriro joatea.

Вам также может понравиться