Вы находитесь на странице: 1из 263

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA

EUSKERA ARLOKO GAI-ZERRENDA BIBLIOGRAFIA ETA


LABURPENEKIN.

1. GAIA. HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA.


HIZKUNTZAREN FUNTZIOAK.
GAITASUN KOMUNIKATIBOA: OSAGAIAK.
Bibliografia: Eskola gramatika (Alberdi );
Euskal Hizkuntza eta Literatura 1: ELKAR (1,2 liburukiak)

HIZKUNTZA, KOMUNIKAZIO ETA ERABILERA ERREMINTA


(Enseñar lengua. Cassany):
Hizkuntza geure ingurua antolatzeko balio digun tresna sinbolikoa da.
Ikasteko egoerak sortzeko forma edo estrategia baino zerbait gehiago da.
Hizkuntza komunikazioa da eta batez ere ahozko hizkuntza; ahozkorik
gabeko komunikazio sistemarik eraiki duen gizarterik ez da ezagutu.
Idatzizkoak estilo kognitiboa aldatzen du, eta, era berean, gizarte
antolaketa: ezkontza, jaraunspena, lan-kontratua, konstituzioa ...lehen aski
baitzen eskua ematearekin.
Hizkuntzek kanpoko mundua jasotzea ahalbidetzen digute, eta barrukoa
ezagutaraztea. Lehengoek nola ulertzen zuten, garaikideek nola ulertzen
duten; nik nola ulertzen dudan azaltzea posible egiten du.
Hizkuntza gure pentsakera antolatzeko moldea da. Munduaren
interpretazioak zehazten du gizakiaren garapen pertsonala. Hizkuntzak bizi
garen munduan moldatzeko trebeziak eskaintzen dizkigu: tren ordutegia
irakurtzeko, berri bat interpretatzeko .... Autonomia lortzeko era
baliagarria, jendaki alfabetatua dabilen mundu batean gabiltzanez gero.
Hizkuntzaren korpusa erabiltzen jakitea, gure gaitasun komunikatiboaren
barri emango digu.
Hizkuntzaren ikasketak zera dakar berarekin:
-kulturaren eremuetan sartzeko giltza.
-gure pentsamoldea interpretatzeko tresna izatea.
-gure harreman eta komunikaziorako aukerak zabaltzea.
-bizi garen mundua analizatzeko eta bertan parte hartzeko aukera. Nork
bere segurtasuna handitzea, hainbat girotan garatzeko aukera,
komunikazioa sustatzea

1) HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA (sintesi kontzeptuala)


a) hitzezko ekintzak/ b) hitzik gabeko ekintzak
a) hitzezko ekintzak:
Osagaiak Funtzioak Gaitasunak MODA- -LITATEA
Igorlea Erreferentziala Linguistikoa Ahozkoa Idatzizkoa
Hartzailea Espresiboa Pragmatikoa TES- -TUA
Mezua Konatiboa Paralinguistikoa Propietateak Motak
Kanala Fatikoa Entziklopedikoa Egokitasuna Intentzioa
Kodea Metalinguistiko Diskurtsiboa Koherentzia Eremu edo
a markoa
Erreferentea Poetikoa Kohesioa Osagai
paratestualak
Kontestua Zuzentasuna Testu tipoa
Aurkezpena erregistroa
Estiloa

Hizkuntza eta komunikazioa:


Gizakia komunikatzeko moduak:
-seinaleak: sirenak, semaforoa...
-kode bereziak: Morse, Braille... eta , bereziki kode linguistikoa.

Hizkuntzak bi zeregin nagusi: irudikapena( pentsamenduak lotu, ideiak


harilkatu, sentipenak itxuratu, behaketak mamitu, hau da, munduaren gure
irudikapena sortu. Mundu irrealak imajinatzeko ere bai.. Hau da,
pentsatzeko eta asmatzeko tresna) eta komunikazioa( talde batekoak gara:
hizkuntzaz eta kulturaz. Elkarri komunikatzeko gure pozak eta penak,
pentsamenduak, iritziak, asmoak, sentimenduak. Hizkuntza komunikatzeko
tresna da)

Komunikazio ekintzako osagaiak.


• Igorlea:mezua bidaltzen duena: gizaki, talde, animalia, gauza
(semaforoa). Komunikazioa hasten du, beharragatik edo desioz, eta,
mezua, hartzailearengandik lortu nahi duenaren arabera itxuratuko
du: bere kodea, forma eta egoera komunikatiboa.
• Hartzailea: mezua jasotzen duen gizaki, talde, animalia edo tresna.
Deskodetu egiten du eta igorlearen asmo, kanala, mezu estetikoa eta
berarekin dituen harremanak analizatu behar ditu.
• Mezua: edukia.
• Kanala: mezua nola bidaltzen dion hartzaileari: hitzez, keinuz,
mortsez, ikus-entzunezkoez ... Komunikabidearen arabera, mezua
aldatu egiten da: irrati, tb, telefono...
• Kodea: igorleak eta hartzaileak kode bera ezagutu behar dute
(euskara).
• Erreferentea: zeri buruz: sentipen, kontzeptu ...
• Kontestua: egoera komunikatiboa. Adibidez: ikasgela.

Elkartruke komunikatiborako baldintzak:


• -borondatea: entzuteko ahalegina egitea kasu
• -zaratarik ez egotea.
• -oztopo psikologikorik ez egotea: neke, nahigabe, urduritasun,
konfiantzarik eza etab

Hizkuntzaren funtzioak.
Gaur egun, gramatika testualaren bidetik, hauek dira hizkuntza intentzioak:
dialogatzea, kontatzea, deskribatzea, esplikatzea, pertsuaditzea,
instrukzioak ematea, esana edertzea. (Testu motak).

Ordea, Jakobsonen arabera:


1. Funtzio erreferentziala: garrantzitsuena: zerbait aditzera ematea.
2. F. Espresiboa: igorlearen barne-egoera adierazteko. Sarri lehen
pertsonan.
3. F. Konatiboa: Hartzailea bultzatzeko, konbentzitzeko.
4. F. Fatikoa: komunikazioaren kontaktua iraunarazi, egiaztatu edo
indartzeko.
5. F. Metalinguistikoa: hizkuntza keinu eta arauak bideratzen: “ez da
horrela esaten”, “honek hau eta bestea esan nahi du”
6. F. Poetikoa: igorpenari dagokio.
Funtzioak batera betetzen dira: “kontuz!” umeari diotsagunean: ezagutze
funtzioa , adierazkorra eta konatiboa batera betetzen ditugu.

Komunikazio gaitasuna:
(Marko europearra Ikus 5.2 gaztelaniazko markoan hurrengo gaitegiaren
pasadan): hiru osagai nagusi ditu: linguistikoa, soziolinguistikoa eta
pragmatikoa.
1. Linguistikoa: lexikoa, fonologikoa eta sintaktikoa. Ez da bakarrik
ezagutzen kalitatea eta maila; ezagutza horien gordetzeko modua eta
eskuragarritasuna bada ere. Norbanakoen adierazpenen biltegia
berezitua izango da, besteak beste, gizabanakoak hizkuntza non
ikasi duen eta zein gizarte-eremutan erabili duen.
2. Soziolinguistikoa: konbentzio sozialetarako sentiberatasunaren bidez
(kortesiazko arauak, belaunaldien, sexuen, klaseen eta talde sozialen
arteko harremanak arautzen dituzten ohiturak). Osagai
soziolinguistikoak estu eragiten dio kultura desberdinetako
ordezkarien arteko komunikazioari.
3. Pragmatikoa: zerikusia dute baliabide linguistikoen erabilera
funtzionalarekin (hizketak ...) truke komunikatiboen gunean.
Berbaldiaren jariotasun, koherentzia eta kohesioarekin zerikusia
dute. Baita ere, testu-formekin, ironiarekin eta parodiarekin ere.
Testuinguru kulturalek eragin gaitza dauka.
-HIZKUNTZA GAITASUNA edo gramatika gaitasuna: hizkuntzaren
gutxienekoa. gaitasuna. (Ikus "Zuzentasuna”).Ezagutza lexiko, fonologiko
eta sintaktikoak osatua da.

-GAITASUN PRAGMATIKOA: kontestuaren egoeraz jabetzekoa: tokia,


momentua, rol soziala, intentzioa ...). Ikus “hika”. Ironia, esaera zaharrak,
amaitu gabeko esaldiak interpretatzen jakitea.
“nondik dago posta?”; “Lehen Feliperen ortua zegoen tokian” ez da zuzena
galdetzailea posta-etxea non dagoen jakin nahi badu, gehienetan bezala.

-GAITASUN PARALINGUISTIKOA: hizkuntzaren inguruko bitartekoak


menperatzea:,keinu, mugimendu, ahoskera, imintzioak ... ahoz gabiltzalarik
eta, idatziz: tituluak, idazkera, marjinazioak, zutabeak ...

-GAITASUN ENTZIKLOPEDIKOA: munduaren ezagutza.Solaskideek


ezagutza bera izateak asko errazten du komunikazioa. Gaztetxo batek kontu
korronte gorria zer den ez daki beharbada. Informazioa luzeak eta
digresioak ekiditeko.

GAITASUN DISKURTSIBOA: komunikazio egoerarekin bat datozen


esaldi zentzuzko, egituratu, eta eraginkorrak sortzeko gaitasuna: ikus
kohesioa, koherentzia, estiloa ....(Testuaren propietateak)

GAITASUN KOMUNIKATIBOAREN OSAGAIAK.


Zer da gaitasun komunikatiboa? Hymesen arabera, noiz hitz egin behar
den, noiz ez, zeri buruz, norekin, noiz, non, zelan ...jakiteko informazioa
izatea da. Gumperz: elkarrizketako lankidetza sortu eta iraunarazteko
hiztunek izan beharreko konbentzio komunikatibo eta hizkuntzazkoen
ezagutza da.
Canaleren arabera komunikazioaren 4 osagaiak aipatuko ditugu,
beharrezkoak baitira ikaste helburuak ezartzeko: trebetasunak eta
ezagutzak, alegia.
Gramatikala: fonologikoa, morfosintaktikoa eta lexiko-semantikoa.
Soziolinguistikoa.Arau soziokulturalak, testu-inguruaren araberakoak:
partaideen estatusa, interakzioaren helburua, konbentzio kulturalak.
Diskurtsiboa. Hitzezko mezuak sortzeko beharrezko diren trebetasun eta
ezagutzak. Mezuak koherenteak izango dira eta igorlearen xedea beteko
dutena.
Estrategikoa. Komunikazio kolapsoak ekiditeko : akiduragatik,
oroimenaren lapsusagatik ...
Gaitasun komunikatiboaren garapena. Komunikazioaren prozesuan bete
beharreko baldintza batzuk dira.
Gramatika tresna izango da horretarako.
Osagai soziolinguistikoak 4 alderdi ditu:
1. Hiztunen arteko botere harremanak.
2. Gizarte distantzia edo intimitate maila.
3. Ekintza batek norbanako batentzat duen ezarpen gradua.
4. Norberaren aurkezpena, edo proiektatzen duen irudi publikoa.
Faktore hauen arabera, hiztunak estrategiak hautatuko ditu: hiketa ala
zuketa ...
Osagai diskurtsiboa: informazioaren aurkezpen eta hedapenari dagokio eta
4 faktore ditu:
1. Gaiaren kudeaketa: koherentzia eta gaiaren garapena.
2. Igorle eta hartzailearen arteko elkarrekikotasun komunikatiboa: hitz
egiterakoan txandapasa egitea edo solasari ekitea
3. Informazioa ataletan antolatzea.
4. Komunikazioaren helburua gestionatzea.
Osagai estrategikoa: bi faktore komunikatiboa.
1. Komunikazioaren kolapsoaren arriskua: informazio
transferentziarako arazoengatik; jarduera faltagatik (isiltasuna). “...
beste era batera esateko..., barka...”
2. Ditugun hitzezko bitarteko konbentzionalen eraginkortasuna:
“megaondo..., lehertuta nago ...”
Zeinek bere esperientzia soziokulturala edo komunikatiboaren arabera, bere
errepertorioa erabiliko du.
2 GAIA. KOMUNIKAZIO EGOERAREN
OSAGAIAK.
ERABILTZEN DEL HIZKUNTZA.
ESANAHIAREN NEGOZIAKETA.

(Marko europearra): HIZKUNTZ ERABILERA ETA IKASLEA


A. HIZKUNTZA ERABILERAREN
TESTUINGURUA.
Markoko 4.1 atala.
Hizkuntza erabilera asko aldatzen da testuinguruaren arabera. Horregatik,
hemen, testuinguruaren alderdi anitzak aztertuko ditugu.
1. Arloak: Edozein hizketa testuinguru jakin batean egiten da.Asko
adoretzen ditu ikasleak erabiltzen diren gaiak, testuak, ikas-
materialak eta ebaluazio-jarduerak beren egoerarako eta beren
etorkizunerako baliozkoak direla ikusteak. Umeek eta helduek ez
dituzte berdin ardazteko euren interesguneak. Helduetan ere, batzuek
harremanetan ardaztea jarduna eta beste batzuek arlo profesionalean;
interes gatazkak sor daitezke.
Askoren artean, arlo hauek bereiz daitezke:
Pertsonala: gizabanako bizitza pertsonalaren eremua da: familia, etxea
eta adiskideak. Jarduera pertsonalak burutzen ditu: gozamenezko
irakurketa, eguneroko pertsonalaren idazketa, zaletasun bat...
Publikoa: pertsonek gizartearen edo elkarteren baten partaide gisa
burutzen dituen jarduerak.
Profesionala: pertsonek bere lanbidean burutzen dituen jarduerak
Heziketa-arloa: hezkuntza-sistemaren batean sartuta dago.
Arlo hauek nahasian gertatu ohi dira.
Irakasleek ikasleak zein alorretan jardun beharko duten, eta
horretarako nola gaitu beharko dituen ikusi beharko du eta, baita
ere, zer eskatuko zaion ikasleari.
2. Egoerak: kanpoko egoerak osagai hauen arabera deskriba daitezke:
Lekua eta unea
Instituzioak eta erakundeak
Partaideak
Inguruko objektu bizidun eta bizigabeak
Gertaerak
Pertsona inplikatuen jarduerak
Egoera horietan egoten diren testuak
Ikasleari egokituko zaizkion lekuek, erakundeak edo elkarteak,
pertsonak, projektuak, gertaerak eta jarduerak kontuan hartu eta zehaztu
beharko dira.
Honela sailka ditzakegu:
Arloak Lekuak Erakundeak Pertsonak Objektuak Gertaerak Jarduerak testuak
Pertsonala Etxea, Familia eta Aitona-amonak, Altzariak, Oporrak, Jantzi/erantzi, Aldizkariak,
hotela, harreman gurasoak, etxeko ospakizunak otordua eleberriak
hondartza sozialak adiskideak ondasunak ... ... prestatu,
... brikolajea
Publikoa Kalea, Agintari Hiritarrak, Dirua, maleta, Istripuak, Erosketak, Sermoiak,
parkea ... publikoak, militarrak, edariak, Ezkontzak, bidaiak, iragarkiak,
leku erlijiosoak jokalariak ... jatekoak hiletak, mediku- araudiak ...
publikoak atxiloketak, zerbitzuen
isunak ... erabilera
Profesiona Bulegoa, Enpresak, Kontsumitzaileak, Bulego- Bilerak, Salmentak, Merkataritzako
l aireportuak sindikatuak .. bezeroak ... tresnak, liskar kudeaketa ... gutunak, bisita
... . lanabes sozialak ... txartelak ...
industrialak ...
Hezkuntza Ikasgelak, Eskola, Irakasleak, Ordenagailuak, Ikastaro- Batzarrak, Testu-liburuak
arloa hitzaldi- elkarte liburuzainak ... eskolako hasiera, etxeko lanak, hiztegiak,
aretoak ... profesionalak bizkar- gurasoen eztabaidak ... arbeleko
... zorroak ... eguna ... testuak ...
(Solaskideen arteko harremanak hobeto zehaztuta 4.1.4 eta 4.1.5.)
(Elkarreraginaren barne-egitura: 5.2.3.3.)
(Alderdi sozio-kulturala: 5.1.1.2.)
(Erabiltzailearen estrategiak 4.4 sailean)

B. ATAZAK ETA HELBURU


KOMUNIKATIBOAK
Markoko 4.3 atala.
Hizkuntza baten erabiltzaileak egoera baten beharrei erantzuteko burutzen
ditu jarduera komunikatiboak.
• Arlo pertsonalean, hauek izan daitezke: bisitariren batekin
informazioa trukatze, esperientziak alderatzea ...
• Arlo publikoan transakzioak egitea: arropa ona merke ona erostea,
adibidez.
• Arlo profesionalean: araudi berriak egitea eta bezeroei eragitea izan
daiteke.
• Hezkuntza-arloan: gai espezializatu bati buruzko artikulua idaztea ...
Horrela kontuan hartu behar dira ikasleek alor desberdinetako egoerei aurre
egiteko gauzatu beharko dituzten atazak. Adibidez, “aldi baterako etorri
edo joan diren ikasleek gai izan beharko lukete: lan-baimenerako
tramitazioak egiteko, lan-eskaintzen iragarkiak irakurtzeko ... eta beste
asko. Arlo pertsonalean, ataza-ereduak hauek dira (Thresold level 1990):
ikaslea gai da bere burua aurkezteko, helbidea emateko, gustatzen zaiona
edo ez zaiona esateko ...
Ezin dira marko orokorrean komunikazio guztiak in extenso zehaztu.
Irakasleek edo markoaren erabiltzaileek kontuan har dezakete, edo
zehaztu ikasleek hezkuntza-arloan, pertsonalean edo profesionalean
burutu beharko dituzten ataza komunikatiboak, horretarako nola
gaituko diren edo zer exigituko zaien. Eta baita ere atazen aukeraketa
oinarritzen den ikasleen beharren ebaluazioa.
Hezkuntzaren alorrean, bi ataza-mota bereiziko ditugu: ikasleak
hizkuntzaren erabiltzaile gisa burutu behar dituenak eta ikas-prozesuan
burutu beharko dituenak.Ikaskuntza/irakaskuntza planifikatzeko honako
puntu hauek aipa daitezke:
Ataza-motak: simulazioak, rol-jokoak ...
Helburuak: talde osoarenak
Emaitzak: testuak, laburpenak, zerrendak ... Ikaskuntzaren emaitzak ere:
negoziatzeko esperientzia, estrategiak ...
Jarduerak: prozesu kognitiboak eta afektiboak, taldean, binaka ...
Rolak: bai horien planifikazioan eta antolamenduan.
Kontrola eta ebaluazioa: burututako atazaren arrakastari buruz, irizpide
zenbaiten arabera: garrantzia, zailtasun-maila ...
Irakasleek kontuan izango dute eta zehaztu: ikasleek hezkuntzaren
alorrean burutzen ikasi beharko dituzten atazak. Taldeko
elkarreragineko partaide gisa eta zenbait gai ikasteko bide bezala.

Hizkuntzaren erabilera ludikoa:


Hizkuntza erabilera ludikoa ez da mugatzen hezkuntza-alorrera.
Ukitu sozialeko jolasak:
• Ahozkoak: ikusi-makusi
• Idatzizkoak: urkatuaren istorioa
• Ikus-entzunezkoak: film-jokoak
• Mahaiko-jokoak: karta-jokoak
• Asmakizunak eta mimoa
Bakarkako jarduerak:
• Denbora-pasak: hitz-gurutzatuak, letra-zopak ...
• Irrati-telebistako jokoak.
Hitz-jokoak :
• Iragarkiak: Patxi!
• Egunkarien titularrak: Sekulako jendetza Durangoko azokan.,
adibidez.
• Grafittiak: Euskal Herrian euskaraz!

Hizkuntzaren erabilera estetikoak:


Irudimenezko jarduerak garrantzitsuak dira mintzatzeko, ulertzeko,
elkarreraginerako, eta bitartekotzarako.. Jarduera hauek sartuko genituzke:
• Abestea: ume-kantak, rock, herritarrak
• Istorioak berriro kontatzea edo abestea ...
• Antzerkiak: gidoiarekin edo bat-batean.
• Testu literarioak ekoiztea edo antzeztea: narrazio laburrak, bertsoak,
operak ...
Literatura nazionalek eta eskualdekoek asko laguntzen diote kultura-ondare
europearrari, nahiz eta batzuetan gutxi erabili. Lan literarioek askoz
gehiago ukitzen dituzte helburu hezitzaileak, intelektualak, moralak,
linguistikoak eta kulturalak, alderdi estetiko soilak baino.
Irakasleak zehaztu beharko du zein hizkuntza erabilera ludiko eta
estetiko burutu beharko dituen. Nola prestatuko den ikaslea eta zer
exigituko zaion.
C. EKOIZPEN–JARDUERAK ETA
ESTRATEGIAK
Markoko 4.4 atala.
Jarduera linguistiko komunikatiboak eta estrategiak.
Ataza komunikatiboak burutzeko komunikazio-estrategiak abian jarri behar
ditu hizkuntza erabiltzaileak. Jarduera asko elkarreraginekoak dira:
elkarrizketa eta korrespondentzia, adibidez. Beste batzuetan, igorleak
hartzailearengandik urruti daude, eta ezin erantzun: hitz egitea, idaztea,
entzutea edo testu bat irakurtzea jarduera komunikatibotzat har daitezke. Bi
pertsonaren artean komunikazio –zubi denean hartzailea, ezin dutelako
elkarrekin komunikatu, bitartekotza deitzen zaio.
Ia egoera guztietan, jarduera-mota mota bat baino gehiago burutzen dira.
Ikasgelan adibidez.
Estrategiak: jatorrizko hiztunek ere jeneralean era guztietako estrategiak
erabiltzen dituzte komunikazio beharrei erantzuteko. Ikasten ari direnek
berdin, ataza behar bezala eta ahal den ondoen, eta ekonomikoen zertzeko,
jarritako helburuaren arabera. Komunikazio-estrategien erabilera printzipio
metakognitiboen erabilera gisa har daiteke, jarduera komunikatiboen
planifikazio, exekuzio, kontrol eta zuzenketa gisa.
1. Ekoizpen jarduerak eta estrategiak: mintzamenekoak eta
idazmenekoak.
Mintzamena:
Hizkuntza erabiltzaileak ahozko testu bat ekoizten du, eta entzule batek
baino gehiagok jaso
• Ohar publikoak egitea: informazioa, argibideak
• Azalpenak jendaurrean egitea: kirol komentarioak, hitzaldiak,
predikuak.
Beste batzuk:
• Testua ozenki irakurtzea
• Ikus-entzunezko laguntzarekin azalpen bat egitea: power-point,
eskemak ...
• Bat-batean hitz egitea
• Entseiatutako paper bat antzeztea.
• Abestea.
Irakasleak zehaztu beharko du ahozko ekoizpenaren zei jarduera-sail
ikasi beharko duen ikasleak, nola gaituko den horretarako edo zer
eskatuko zaion.
Idazmena:
Hizkuntzaren erabiltzaileak idazle gisa ekoizten du, irakurle batek edo
gehiagok irakurriko duen testu bat.
Jarduera adibideak, besteak beste, hauek dira:
Formularioak edo galdeketak betetzea.
Artikuluak idaztea aldizkarietarako, egunkarietarako, buletinak.
Kartelak egitea
Txostenak eta memoriak egitea
Apunteak hartzea, gero erreferentzi gisa erabiltzeko.
Mezuak diktatu ahalean jasotzea.
Negozio-gutunak edo pertsonalak idaztea.
Irakasleak kontuan har dezake eta zehaztu idatzizko zein jarduera eta
zertarako burutzen ikasi beharko duen ikasleak, nola gaituko den
horretarako edo zer exigituko zaion.
Ekoizpen-estrategiak: gaitasun desberdinen oreka bilatzea atazaren izaerari
egokitzeko.
• Planifikazioa: prestaketa, baliabideen aurkikuntza, hartzaileari arreta
jartzea, ataza berriro egokitzea, mezua berriro egokitzea.
• Burutzapena: konpentsazioa, aurreko ezagutzetan euskarria jartzea,
ahalegina
• Ebaluazioa
• Zuzenketa
2.Ulermen-jarduerak eta estrategiak. Entzutezko eta ulermen
jarduerak sartzen dira.
Entzumena
Hizkuntza erabiltzaileak entzule gisa jasotzen du, hiztun batek edo
gehiagok enuntziatua. Entzutezko ulermenean jarduera hauek hartzen dira
kontuan:
• Azalpen publikoak entzutea: informazioa, argibideak, oharrak
• Komunikabideak entzutea.
• Entzule gisa jendartean zuzenean entzutea.
• Halabeharrez elkarrizketak entzutea.
Jarduera hauetan, helburu desberdinak izan ditzake erabiltzaileak:
• Esandakoaren mamia jasotzeko.
• Informazio berezi bat lortzeko
• Zehatz ulertzea lortzeko.
• Balizko inplikazioak atzemateko.
Irakurriaren ulermena:
Erabiltzaileak, irakurtzean informazio gisa jasotzen du idazle batek edo
gehiagok idatzitako testuak. Adibidez:
• Irakurri informazio orokorra edukitzeko
• Irakurri informazio jakin bat lortzeko (kontsulta-liburuak)
• Irakurri argibideak ulertzeko
• Gozamenerako irakurri
• eta abar.
Helburuak:
• Informazio orokorra atzematea.
• Informazio berezia lortzea.
• Ulermen zehaztua lortzeko.
• Inplikazioak atzematea.
Irakasleak kontuan har dezake, eta zehaztu hala badagokio, ikasleak zein
helburutarako irakurtzen ikasi beharko duen, horretarako nola gaituko den,
edo zer exigituko zaion. Baita ere, zein motatako testu-motak ikasi beharko
dituen, horretarako nola gaituko den, edo zer exigituko zaion.
Ikus-entzunezko ulermena
Hiztunak aldi berean entzutezko eta ikustezko informazioa jasotzen du:
input
Jarduera horietarikoak dira:
• Ozenki irakurritako testu bat ulertzea.
• Telebista, bideoak eta azpi titulatutako filmeak ikustea
• Teknologia berriak erabiltzea (CD-Rom, multimedia eta abar)
Ulermen-estrategiak:
Testuingurua identifikatzea esan nahi du eta testuinguru horri egokitutako
munduaren ezagutzak, prozesu horretarako eskema egokiak abian jarriz.
• Planifikazioa: egituraketa: espero dena zehaztea.
• Burutzapena: klabeak identifikatu eta inferentzia atera
• Kontrola: hipotesiak egiaztatu: klabeak eskemekin erkatu.
• Zuzenketa: hipotesien errebisioa.
Eta Markoak elkarreragin-jarduera eta estrategiekin jarraitzen du.

KOMUNIKAZIO EGOERA ETA BERE OSAGAIAK:


Diccionario de lingúística. Lewandowsky ( D. L.)/Hizkuntzalaritza
hiztegia.
Komunikazioa puntu batetik beste baterako mezu baten igorpena. Igorpen
honetan parte hartzen dutenek komunikazio-sistema bat eratzen dute.
Sistema honek bost osagai ditu:
1. zeinuteria edo kodea: zeinu-sistema bat da, hitzarmen bat dela medio
igorlearen eta hartzailearen arteko informazioa irudikatzeko eta
igortzeko erabiltzen dena. Izaera desberdineko seinalez osaturik egon
daiteke kode bat: soinuak (kode linguistikoa), sinboloak (zirkulazio-
seinaleak), izkribuzko zeinuak (kode grafikoa) edo keinuzkoak, edo
seinale mekanikoak (Morse), etab.
Kodeko seinaleen kopurua mugatua da, konbentziozkoa gehienetan, eta
erabiltzaileen akordioz baino ez da aldatzen.
Kodea transmutazio-sistema bat da. Mezu baten forma beste forma bat
bihurtzen du igortzeko modukoa izan dadin. Izkribakera adibidez
kodeketa bat da. Igorleak kodetu egiten du eta hartzaileak deskodetu;
forma kodifikatuak ez du mezu aldaketarik jasan. Komunikazioa
egoteko, seinaleak ulergarriak izan behar dute. Kodea konbentziozko
sistema esplizitua da. Hizkuntza naturalak kode linguistiko baten forma
dute, zeinuak fonemaz aldatuta daudelarik. Fonemak gutxi dira eta
konbinagarriak dira.Konbinazio erregelak konbentziozkoak dira eta
komunak. Beroriei esker goragoko mailako zeinuak diren morfemak era
daitezke.
2. kanala: hitzezko komunikazioan haizea da igorpenaren kanala;
orriak komunikazio idatzian ...
3. zarata
4. igorlea edo emisorea: komunikazioan, kode jakin baten erregelen
arabera gauzatutako mezu bat sortzen duena. Igorlea mezuaren
iturrian dagoen pertsona edo aparatua da.
5. hartzailea edo jasotzailea.

ERABILTZEN DEL HIZKUNTZA


“Lingüística: ...” Akmajian.
• Pragmatika: hizkuntzaren erabilera eta komunikazio
lingüístikoa ikertzen.
Semantikaren bidetik, informazio pragmatikoa gramatikan
txertatu daiteke. Hitz baten esanahia erabileraren araberakoa
delakoa iradokizun baliagarria izan daiteke. Erabilerak esanahia
zehazten duenez, hizkuntzaren erabilerari buruzko teoria batek
semantikaren hatsarreak zehaztuko lituzke, eta gramatikaren
barruan sartuko litzateke.
Pragmatika: gramatikaren atala ote?
b. Pragmatikaren helburu eta proposamenak. Hizkuntzaren bi
erabilera zehaztuko ditugu:
Egiteko (to do)
Egitean (in doing)
Hizkuntza errealitatea kategorizatzeko baliagarria da, batetik.
Bestetik, egiteko balio du: asmoetan, sinesmenetan, desioetan
hizkera ekintzak burutzen dituenean.
i. Hizkera ekintzen (speech acts) tipoak. Lau dira
(Searle/Austin)
1. Ekintza lokutiboak (utterance acts): ahoskatzean, igortzean. Ez
dira komunikatzekoak. Ekintza lokutibo bat burutzean, era
berean, ekintza inlokutiboa (illocutionary act), edo
perlokutiboa (perlocutory act) burutzen dugu.
2. Ekintza inlokutiboak: agintzea, informatzea, baieztatzea,
galdetzea, esatea, mehatxatzea, eskatzea, iradokitzea,
proposatzea, antolatzea. Ekintza perlokutorioen aldean,
inlokutiboek perpaus gauzatu esplizitua (explicit performative
sentence) jalgitzearekin arrakasta lortu dute, asmo, sineste eta
inguru egokietan. Komunikazio ekintzetako oinarrizko
osagaiak dira.
3. Ekintza perlokutiboak: lotsaraztea, engainatzea, konbentzitzea.
Zerbait esanez ekintzak burutzea: inspiratzea, inpresionatzea,
estuasunean jartzea, lotsatzea, pertsuaditzea, iruzur egitea,
despistatzea, gogaitaraztea. Ekintza perlokutiboak eragina dute
entzulearen ideia, sentimendu eta ekintzetan. Ekintza
inlokutiboak, ekintza perlokutiboentzat tresnak dira.
4. Ekintza proposizionalak. Ekintza Inlokutiboek eduki
proposizionala dute Eduki proposizionalik bakunenak,
erreferentzia eta predikazioa dira: “Borg está cansado”. Borgi
buruz erreferitzen da hiztuna, eta osagarri batez mugatzen du:
está cansado
i. Hizkera ekintzen exekuzio moduak.
1.hitzez-hitzezkoa edo literala: hiztunak esaten
duena dio edo pentsatzen du.
2.ez hitzez-hitzezkoak hiztunak bere hitzek
diotena ez duenean esan nahi edo hori ez duenean
pentsatzen.
3.ekintza bat zeharkakoa izango da hiztun batek
ekintza hori beste ahozko ekintza baten bidez
gauzatzen badu.
4.ekintza zuzena da bestelako ekintza baten
bitartez ez bada gauzatzen.
Ekintza inlokutiboak burutzea: arrakastaz gauzatu
daitezke, nahiz eta komunikatzeko balio ez. Norbaitek
baieztapena jaulki dezake, bina ez komunikatu:
hartzailea lotan dago, hizkuntza ez du ezagutzen, edo
hitz horiek ez ditu ezagutzen. Ekintza inlokutiboa
mamitu dadin, hiztunak egin asmo duenaz
(baieztatzea, agintzea, promesa egitea ...) jabetu behar
da entzulea. Hiztunak entzuleak bere asmo
komunikatiboak asmatzea nahi du.
Hitzez-hitzezko ekintza zuzenak:”Buruko mina
daukat”, “Joan zaitez mesedez”; inferentzia oso txikia
eskatzen dute.
Ez hitzez-hitzezko ekintza zuzenak: entzuleak hiztunak
esandakoa ez duela pentsatzen edo ez duela esan nahi
inferitu behar du. “Janari hau txerriek ere ez lukete
jango”(exajerazio gisa), “Ez zitzaidan bururatuko”
(sarkastikoki).
Zeharkako ekintzak: “Gaileta batzuk hartuko nituzke”
hitzez-hitzezko ekintza zuzena. “Ahoa lehor daukat”
ura eskatzeko ez hitzez-hitzezko zeharkako ekintza.
Hitzez-hitzeko ekintza zuzena: “Zezena oldartu
beharrean dago”, informatzeko; eta solas bera,
arriskuaz gaztigatzeko denean: hitzez-hitzezko
zeharkako ekintza.
Ez hitzez-hitzezko ekintza zuzena eta zeharkakoa:
“Ziur nago zuk katuari buztanetik tiraka ibiltzea asko
maite duela” Sarkastikoki adieraziz katuari ez zaiola
gustatzen, eta entzuleari horrelakorik ez egiteko
luzazago eskatzeko.
Ekintza perlokutibo hitzez-hitzezkoa: norbaitek zerbait
baiezta dezake(inlokutiboki), eta esate beragatik,
entzulea iraindu dezake (perlokutiboki), eta,
iraintzeagatik, eragin diezaioke burugabekeriaren bat
eginarazteraino.
Irainak eta balakua ekintza perlokutibo ez hitzez-
hitzezko ohikoenak dira.

ii. Bestelako fenomeno pragmatiko batzuk.


Azken ikerketek helmuga honetara jotzen dute:
enunziazioaren kontestuaren alderdi batzuk nolako
harremana duten jalgitako adieraziarekin. Hauen
artean. Eztabaidatuenetarikoa da aurresuposizio
pragmatikoarena.
Aurresuposatzea egoera bat da, ez ekintza bat, ez
baita esaten. Hiru fenomeno aipatuko ditugu errotulu
horren azpian.
1.Hizkuntza naturala testuinguru batean
komunikatzeko erabiltzen da. Hitz egiterakoan,
hiztunak, testuinguru horri buruzko
aurresuposizioak egiten ditu. Aurresuposizio
adiera honen erakusgarri hona hemen adibide
batzuk:
“(a).Samuel Irv estralurtarra dela konturatzen da.”
“(b).Samuel ez da konturatzen Irv estralurtarra dela”
“(C).Irv estralurtarra da.”
(a) eta (b)-k (©) esaldiaren egia aurresuposatzen
dute.
2.Aurresuposizioaren nozio mugatzaileago bat
hauxe da: perpaus baten pragmatika, hizkuntza-
ekintza bat zoriontsua izateko bete behar diren
(kultura-) baldintzen multzoa da.
Bigarren aurresuposizio mota honen adibideak:
(a) “Jonek Enrikeri eskutitza idatzi
izanaren errua leporatu zion”
(b) “Jonek ez zion leporatu Enrikeri
eskutitza idatzi izanaren errua.
(c) Eskutitza idaztearen kontua
gaitzesgarria zen nolabait.
Esaldi hauetan (C), (a)-k eta (b)-k
aurresuposatua da.
5.Esaldi baten aurresuposizioa (3. adiera), honela definituko
dugu: hiztunak eta entzuleak perpaus bati buruz erdibanatzen
duten informazioa.
(a) “Margaritarekin ezkondu al zen
Pablo?
(b) “Pablo, ez al zen Margaritarekin
ezkondu?
(c) “Pablo norbaitekin ezkondu zen.”

Datu hauek teoria pragmatiko batek azaldu egin beharko lituzke.


Batzuetan zera esan izan da: zenbait esaldik inferentziak eragiten
dituzte entzulearengan: (a) esaldiak (b) esaldia inferituarazten du:
Belarra moztuz gero, euro bat emango dizut.
Ez baduzu mozten, ez dizut emango euro bat.
Sarri, pragmatikak inferentzien teoria bat sortu beharko lukeela esan
izan da.

ii. Teoria pragmatikoaren helburuak.


Teoria pragmatiko baten gutxieneko betebeharrak:
a. hizkuntza-ekintzen sailkapena
barnebilduta izan behar du.
b. hizkuntza-ekintzen analisia eta
definizioak behar ditu barnean.
c. Esamoldeen erabileraren
zehaztasunak behar ditu bildu.
Zera esan behar du:
I. e esamoldea X egiteko erabiltzen da
(C kontestuan)
II. esamolde horrek n erabilera
desberdinak.
III. Esamolde hauek: e eta e´ erabilera
bera dute
d. hizkuntzaren erabilera hitzez-
hitzezkoa eta zuzena, ondoko
fenomenoekin lotu behar du:
I. egitura linguistikoa
(semantika, sintaxia,
fonologia)
II. egoera komunikatiboaren
egitura, solasaldien jarioa eta
gizarte-instituzioak
III. hiztunaren esanahia,
inplikazioa, aurresuposizioa
eta ulermena.
Semantikaren eta pragmatikaren helburuak badute antzekotasunik..
Baina desberdintasunak ere badaude. Izan ere, ekintza eta egitura
sozialekin batean egin behar du lan.

c. Teoria pragmatiko informal bat.


i. Hitzez-hitzezko hizkuntza ekintza zuzenak
ii. Ekintza inlokutiboak.
iii. Erreferitzea
iv. Analisia pragmatikoa.
v. Ekintza inlokutiboen kategorizazioa
vi. Ez hitzez-hitzezko zeharkako ekintzak
vii. Ondorioa
viii. Erreferentziak

ESANAHIAREN NEGOZIAKETA

3 GAIA. GRAMATIKA: KONTZEPTUA


ETA BERE IRAKASKUNTZA.
GRAMATIKA ERABILERARI NOLA EGOKITZEN
ZAION.

ORAIN ARTEKO GURE PRAKTIKA 5. MAILAN:


Test gramatikala. Goi zikloko azterketatik kendu den ariketa,
erabilerarekin zerikusi handiegirik ez duela eta.
Berridazketak.
Egitura jatorrak.
Euskaltzaindiaren arauak.

GRAMATIKA: KONTZEPTUA
-hizkuntza baten eraikuntza deskribatzen duen erregelen eskuliburua,
edo, erabilera forma batzuk baliozkotzat ezartzen dituena.
-hizkuntzalaritzaren atala hitzen eraketa eta aldakuntza ikertzen
duena, honako hauek kontuan hartzen ez dituelarik: fonetika,
fonologia, semantika, eta hitz-sorkuntza.
-hizkuntzalaritzazko eraikuntza, hizkuntzaren egitura inmanentea,
hizkuntzaren azpian funtzionatzen duten arauen sistema.
-hizkuntza baten aukeren, erregelen multzoa, gramatikaren teoria
batek erakusten duen bezala, hizkuntzaren teoria baten edo teoria
linguistiko unibertsal baten atal teoriko gisa..
Desberdindu beharrekoak dira gramatika sinkronikoa eta
diakronikoa, deskriptiboa eta historikoa. Gramatika estrukturalek
kritikatu egiten dute gramatika tradizionalak normatiboak izateagatik
eta beren eskasiengatik.
-gero badugu ere, gramatika kontrastiboa, zenbait hizkuntza
konparatzen dituena
-badugu gramatika partikularra eta gramatika orokorra.
-gaur egun, teoria gramatikal bat sortzeko ahaleginak egiten dira.
-badira gramatika funtzionala, gramatika sortzailea eta beste
asmakizun sistematiko hauek alde batetik, eta, bestetik, eskola
gramatika, psikologian oinarri duena, gramatikaren irakaskuntzarako
balioko duena.
Saussure-rentzat gramatika hizkuntzaren egoera baten deskribapena
zen, adierazpen moduen sistemaren ikerketa.
Whorf-ek gramatika gogoaren jarduera gidatzeko eskema da,
inpresioen analisia eta kontzeptuen sintesia.
Chomsky: sistema formalizatuetan, gramatika, hizkuntzaren esaldiak
era errekurtsiboan zehazten dituen arauen multzoa da. Chomsky-
rentzat gramatika, hiztun idealaren gaitasun linguistiko inmanentea
deskribatzea da. Gramatika hizkuntza bateko esaldien osaerari
buruzko hipotesia da. Gramatika sortzaileak hiztunak, gehienetan
inkontzienteki, dakiena zehaztu nahi du.
Gramatika esanahiarekiko independentea delakoak porrot egin du,
eta gramatikaren atalak grosso modo hauek dira: fonologia,
semantika eta sintaxia. Osagai pragmatikoak ere barnean biltzen izan
zaizkio.
Gramatika sintaxia eta morfologiaz osatuta dagoelakoa Saussure-k
kritikatu zuen honela:
-morfologia eta sintaxia objektu bera dute eta ez dira formak
funtzioetatik banandu behar.
-funtzioetan batera etor daitezke gertakari lexiko eta sintaktikoak.
-hitz-elkartuek, osatzeko, esaldiko hitz-multzo edo sintagmen
irizpide berak baliatzen dituzte.
Beraz, sintaxiak eta lexikologiak elkar osatzen dute. Saussure-k
harreman asoziatiboak eta sintagmatikoak proposatu zituen sistema
gramatikala aztertzeko.
Hockett-ek honela zehazten du hizkuntza bakoitzaren gramatika:1)
bertan erabilitako morfemak. 2) adierazpenetan morfema hauek
duten banaketa edo distribuzioa.

GRAMATIKAREN IRAKASKUNTZA
“Enseñanza de la gramatica”. (Lewandowsky: Diccionario de
lingüística))
Gramatikaren irakaskuntza formala, deklinabidea eta aditz-jokoa
praktikatzea zuzen eta arauen arabera erabiltzeko, sintaxia
praktikatzea, puntuazio zuzena lortzeko, eraginkortasunik gabe eta
eskas agertu dira. Egitura gramatikalak esalditik abiatuz ulertu behar
dira, berau bere testuinguru eta egoeran, hiztunaren intentzioa eta
bere komunikazioan duen eragina kontuan hartuz. Arlo lexikoak,
hitzen familiak eta etimologiatiko datuak oso erabilgarriak izan
daitezke. Gramatikaren arloak (sintaxia, semantika, pragmatika,
fonologia, lexikologia ...) balioa izango dute, gramatikaren teoria
baten barnean eta komunikazioaren teoriaren barnean, azken hau
semiotikak oinarritzen duelarik.
Gramatikaren irakaspenaren helburuak:
-hizkuntza intersubjektiboki analizatzeko oinarri bat sortzea
-hizkuntza gaitasuna handiagotzea
-aukera komunikatiboak handiagotzea eta kodigo aldaketa gaitasuna
erraztea
-hizkuntza ezagutaraztea, bere egitura eta jarduera
-hizkuntza kritikatzeko gaitzea
-aurkikuntza linguistikoak egiteko motibatzea
-ohiko terminologia nazioartean transmititzea (!?).
Gramatikaren irakaskuntza, luzaroan alderdi formalari soilik lotu
zaioan, eta orain horregatik arbuiatzen dena, eboluzionatu behar du,
bere eremua zabalduz, ahozko eta idatzizko hizkuntzak modu
kritikoan erraztuko duelarik, eta kontsumo-testuak ere bai. Harreman
izango du linguistikarekin eta didaktikarekin

“Gramatica escolar”.(Lewandowsky)
Hizkuntza irakasteko oinarria den gramatika. Irizpide psikologiako
eta soziokulturalak oinarritzat hartuz, ikaskuntza teoriekin batera,
ikasketaren helburuak argi izan behar ditu.
Helburuak hauek izan daitezke: komunikazio-mekanismoak gardenki
ulertzea, forma eta eduki arteko harremana.
Eskola-gramatikarako aukeratutako teoria linguistikoa, helburu
pedagogikoak lortzeko bitarteko hutsa da.
Teoria linguistikoa, hizkuntzak irakasterakoan didaktikoki eraldatu
behar da.

“Lingüística y enseñanza de lenguas extranjeras”. (L.)


“Enseñanza de lenguas”. (L.)
“Didactica del lenguaje” (L.)

HIZKUNTZAREN SISTEMA (Cassany)


• Sarrera:
• Hizkuntza irakasteko enfokeak Grecia klasikoan retórica
ikastea, ez zen politikaz edo filosofiaz oso bestelakoa:
helburua pentsakera trebatzea eta adieraztea eta konbentzitzea
zen. Geroago hizkuntza ikastea hizkuntza klasikoak ikastea
izango zen, hizkuntza kulto, literario, eta ereduzkoa ikastea.
Lehen hizkuntza ez zen irakasten, oinarrizko alfabetakuntzaz
aparte eta edo jadanik mintzatzen ez ziren eredu klasikoetan
oinarrituta. Orduan ariketa ohikoenak itzulpena, esaldiaren
azterketa gramatikala eta eredu literarioak irakurtzea ziren.
Gero 50eko hamarkadan metodo audiolinguala agertu zen,
ahozkoari garrantzia emanez, eta itzulpenari kenduz.
Estrukturalismoaren bitartez, egiturak lantzen ziren klasean.
Baliabide teknologikoak ere erabiltzen ziren: audio eta bideo
grabaketak. 70eko hamarkadan hizkuntza egoeran erabiltzeari
garrantzi oraindik handiagoa ematen diote oraindik. Psikologia
kognitiboaren, konduktismoaren eta Chomsky-ren
mentalismoaren iturrietatik edaten dute. Hizkuntzaren funtzio
komunikatiboa eta soziala dute oinarri (Jakobson) eta
pragmatikaren ekarpena (Searle). Teoria linguistikoak corpus
teoriko bat sortzea du helburu eta unitate linguistikoen
funtzionamendua deskribatzea; hizkuntzalaritza aplikatuak,
aldiz, ikasleen ahozkoaren ezagutza eta gaitasuna bultzatzea
du helburu.. Hizkuntzak ikasteko dauden metodoak, honoko
hauei buruz hartutako ikuspuntuek mugatzen dute: 1
hizkuntzaren izaera 2 ikaskuntzaren teoria 3 hizkuntza
ikaskuntzari buruzko teoria 4 helburuak xedatzea 5 prozedura
didaktikoak. Oraintsura arte, hizkuntza jakitea gramatika
jakitea eta ortografia zaintzea zen; oraingo joerek
funtzionaltasuna eta gizarteko erabilera aipatzen dituzte
(kontestuaren garrantzia).
• Gramática ereduak eta irakaskuntza: gramatikaren
irakaskuntza, teorikoa zen: araugintza ezagutu beharrekoa zen,
ereduzko ahozko eta idatzizko espresioa lortzeko, “jasoagoak”
omen zirenak. Gramatika latindarra eta grekoaren oinordekoak
ziren gramatika arauemaileak: garbitasuna edo zuzentasuna
zuten helburu. Gizartearen erabilera zenbait, gerora onartuak
izango zirenak, ez zituen onartzen. Idatzizkoa zen ahozkoaren
eredu. Estrukturalismoarekin batera, gramatika
deskribatzaileak etorri ziren , helburua araugintza ez zelarik;
hala ere, irakaskuntza gramatikal hutsak jarraitu egiten zuen.
Gramatika sortzaileek, edo aurreesaleek ez dute metodo
didaktiko berririk asmatu. Bai, ordea, hizkuntzaren
ikaskuntzaren beste ikuspegi bat ekarri: mentalismoa
konduktismoaren aurrean. Hiztunak, hizkuntza input mugatu
batekin, amaigabeko egitura kopurua sor dezake. Jaiotzetiko
gaitasuna digu, erregelak ereduetatik ateratzeko. Eta ez
estimulu baten errepikapen monotonoaren bitartez.. Ikuspegi
honek, hizkuntzaren erabilera kuantitatiboa egokitzat dauka,
hiztunekin kontaktua izatea, erregelen eta egituren ikasketaren
kaltean. Umeek egiten duten bezala, hizkuntzaren ikaskuntza
posiblea da gramatikaren irakaskuntzarik gabe. Erroreak
ikaskuntzaren prozesuaren erakusgarri dira oraingo honetan,
eta ez pekatu arriskugarriak lehenbailehen erauzi beharrekoak
ohitura bihur daitezen baino lehen.
• Testuaren linguistikaren iraultza: 70eko hamarkadatik aurrera,
testuaren linguistikak, analisirako, linguistiko eta
komunikatiboaren unitatetzat testua hartzen du, prozesu
komunikatiboaren mezua osorik. Estrukturalismoa eta
generatibismoa esaldiaren mailatik gora ez zuten jotzen.
Fenomeno semantiko eta estilistiko zenbaitek kontestuaren
beharra zuten: koordinazioak, pronominalizazioak, aditzaren
komunztadura. Orain, gainera, ez bakarrik kodeari,
komunikazioaren gainerako osagaiei ere ematen zaie
garrantzia. Komunikazioa pragmatikoki ulertuko da. Hitzek
eta esaldiek testuaren osaketan dute zentzua, eta testuak ere
zentzua du egoera komunikatibo batean. Honek disziplina-
artekotasuna ekarria du. Izen eta esaldien ezagutzaz haratago,
testuaren osotasunari buruzko ezagutzak onartu beharra ekarri
du. Eguneroko didaktikan aldaketak ekarri ditu honek: item
gramatikalak testu edo kontestu komunikatibo batean
txertatuta ikasten dira. Zuzentasuna, helburu komunikatiboen
arabera baloratzen da. Orain testu oso, errealak, ahozkoak eta
idatzizkoak erabiltzen dira.
• Gramática gaitasuna: ez da soilik hizkuntza unitateak
teorikoki ezagutzea, edo funtzionamendu arauak ezagutzea,
baizik eta ezaguera hauen bidez ulertzeko eta adierazteko
trebea izatea. Canale-k lau atal ikusten ditu gaitasun
komunikatiboaren barnean: gramatikala, soziolinguistikoa,
testuala eta pragmatikoa. Gaitasun gramatikala planotan
deskribatzen du: 1. Fonologia 2. Ortografia 3. Lexikoa: arrunta
eta berezia, izenen esanahia kontestuaren arabera, izen eta
izenordeen sorkuntza, hitzen funtzio gramatikalak 4.
Morfologia eta sintaxia: HITZEN OSAERA: kontestuaren
baitako flexioa: izenena, adjektiboena, aditzena ... Bigarrenez,
kontestuko harremanak: izenak eta izenordeak, adjektiboak
izenekin ...Hirugarrenez, eratorpena. ESALDIEN OSAERA:
Ikasleen araberako ohiko esaldiak. Esaldien egitura
kontestuaren arabera. Kontestuaren araberako esaldien
esanahia. Horiek dira ikasleak egiten jakin beharrekoak, ez
teorikoki jakin beharrekoa.
• Gramatikaren helburuak: gramatikaren oinarrizko funtzioa
zein izango da hizkuntza klasean?
a) gramática inplizitoa
eta esplizitua. Gramática inplizitoa gogoeta
metalinguistikorik gabe eskuratzen da; esplizitoa
hizkuntzaren erregelen azalpenean du oinarri eta ikasiz
eskuratzen da. Gure ikasleak erabiltzaileak izango dira ez
ikertzaileak Gramatika inplizitoa garatuko dugu,
erabileratik, ulermenetik eta ekoizpenetik abiatuz; ariketa
hauek izango dira nagusi klasean. Gramatika esplizitua
osagarri garrantzitsua izan daiteke. Gramatikan sakontzea
ikaslearen ikasestiloaren araberakoa da, eta mailaren
araberakoa. Hasierako mailetan gogoeta gramatikala
murritzagoa da, eta adina hazi ahala handitzen da.
Oinarrizko gramatika inplizituak, gerora, gogoeta esplizitua
erraztu dezake
b) gramatikaren
erabilerak: analisia sintaktikoak pentsakera egituratzen
laguntzen du; oinarrizkoa akzesorioa denetik bereizten
laguntzen du.
c) korronte eta
terminología gramatikalak: gehiegizko aldaketa
terminologiakoek nahasketa ekarri dute gure ikasgeletara
• Testua: Cassany 313 or. Ikus 8 gaia
• Testuaren kontzeptua
• Testuaren ezaugarriak:
A) egokitasu
na
B) Koherent
zia
C) Kohesioa
D) Estilística
E) Aurkezpe
na

• Testu tipoak
• Testu akademikoak
• Baliabide didaktikoak:
A) orokortasunak
B) Ezaugarri testualen
didaktika
C) Ebaluaketa

• Morfosintaxia
1. Paradigmak eta sintagmak: gramatikaren bihotza dira: berak
argitzen digu nola erabili lexikoa, ahoskera eta ortografia. Luzaro,
gramatikaren irakaskuntza, forma gramatikalen buruz ikastean
oinarritzen izan da. Forma linguistikoen arteko harremanak bi
multzotan sailka ditzakegu: paradigmatikoak eta sintagmatikoak.
Lehenak kategoria bereko unitateak zehazten dituzte; beste
unitate batzuekin harreman sintaktikoak ezartzen dituzte:
sintagmak eta perpausak. Tradizionalki, paradigmak transmititzen
ziren. Honek ekarri du sintaxia eta morfologia asko banatzea.
Erregelak eta paradigmak buruz ikastea ez du bermatzen egitura
gramatikalak praktikoki menderatzea. Paradigmak ikastea ez dago
ulertzearekin eta espresioarekin zuzenean lotuta. Aldiz, formek
beren zentzua testuinguru linguistiko eta komunikatiboan hartzen
dute. Horrela ikasi behar dira.

2. Helburuak eta eskasiak: alferrik da adizkiak buruz gogoratzea,


edo perpaus baten analisia sintaktikoa diagramatzea, gero,
mekanismo hauek zehatzago eta argiago hitz egin eta idazteko
baliatzen ez baditugu. Esaldi batek hamika baliokide ditu,
demagun, kausa-ondorioa adierazteko. Gramatika jakitea
berridazketak egitea da ere: benetako hizkuntzaren erabilera bat-
bateko egoeretan. Irakaspen gramatikalak jaso arren, baliabide
morfosintaktikoak nekez erabiltzen dituzte geure ikasleetatik
nahikotxok. Pobrezia morfosintaktikoa dago, sintoma batzuk
hauek direlarik:
-Anakolutoa: esaldi osatugabea edo inkoherentea, adibidez, aditz
nagusia falta delarik, edo subjektu eta aditzaren arteko konkordantzia
falta denean.
-Bukatu gabeko esaldia: bat hasi, eta bukatu gabe, hurrengoari ekin.
-Esaldi sinplea edo txirotua: esaldi bakunak etengabe,
menperakuntzarik gabe
-Juntagailuak etengabe errepikatzea: eta ... eta ...
-Ahozko forma kaskarrak: es ke ..., segun ..., izango zen ...
-Esaldi korapilatsuak: konplexuegiak, kohesio akatsekin, anaforiko
gaizki jarriekin, puntuazio akatsekin
-Puntuazioa txarto erabiltzea: galdegaia eta aditzaren arteko koma,
puntuazio falta, tartekatzeak komarik, gidoirik edo tartekirik gabe...
Hauek denak, ahozkoaren ezaugarriak dira, eta hein batean
onargarriak esanahiaren negoziazioa eta ez-ahozko hizkera
daudelako tartean. Hau da, plurigestionatuak direnean.
Monogestionatuak direnean, baliabide osagarri horiek gabekoak, ,
kontesturik gabeko hitzaldi eta idazkietan, morfosintaxia da baliabide
bakarra esanahia bideratzeko. Ikasle batzuek azken hauekin arazoak
izaten dituzte, solasean erraz moldatu arren; esanahi konplexuak
nekez eraiki ditzakete. Esaldia disekzionatzea eta kontzeptu
teorikoak ikastea zentzuzkoa da, ikasketa horiek ulermenean eta
ekoizpenean proiektatzekotan lau trebetasunen bitartez.
Gramatikaren helburuok definitzen dute gramatikaren eginkizuna:
-Ikasleak jadanik ezagutzen dituen egiturak izendatzea, zehaztea eta
bere erabilera areagotzea
-Oraindik menperatzen ez dituen egiturak aurkeztea ikasleari. Bere
funtzionamentua ikertu, lehenik ulertuz eta, gero, ekoiztuz
-Forma linguistikoak manipulatzen ikasi behar du: esaldiko hitzak
konbinatu, sailkatu, errepikatu, azpimarratu ... behar ditu.
-Aurrekoak egin ahal izateko ezinbesteko oinarrizko kontzeptuak
irakastea ikasleari.
Gramatika irakastearen helburua, ikaslearen gramatika inplizitua
zabaltzea da eta esplizitatzea, komunikazio lanabes gisa
eraginkorragoa izan dadin komunikatzeko.

3. Baliabide didaktikoak: morfosintaxia modu errealago batean


lantzeko ideia batzuk ekarriko ditugu hona:
-osagaiak kontestuaren barruan aurkeztea
-klaseko eta gizarte inguru hurbiletik ateratzea adibideak.
-morfosintaxia eta testu-tipologia batera aztertzea.
-batera aztertzea ortografia eta morfologia edo morfologia eta
semantika.
a) Analisia sintaktikoa: azpimarratzea eta funtzioak ezartzea,
arbolak, Hocket-en kutxak
b) Esaldiaren eraketa: hona hemen morfosintaxia ariketa zenbait
esaldiaren eraikuntza praktikoki lantzeko.
-Ezkerreko sintagmak eskuinekoekin lotzea eta komunztadura
aplikatzea esaldi berrietan.
-Esaldia janztea: adjektiboekin eta adjektibo lokuzioekin.
Kontsula=kontsul ohoretsu famatua. Komeni da gai anitzetakoa
izatea: paisaiak, pertsonaiak, animaliak, janaria, lana, kirola .... sail
bakoitzeko adjektibizazioa lantzeko.
-Esaldiaren osagai baten kategoria aldatzea: berridazketak.
-Esaldia kalkatzea: Egitura bereko esaldi ak egin behar dira, hitz
kopuru berarekin: etxe zuria/makina berria. Gramatikaren puntu
zailak lantzeko interesgarria da: erlatibozkoak, izenordeak,
gerundioak ...)
-Esaldia luzatu: Subjektu, aditz eta objektu batzuetatik abiatuta,
konplexua bilakarazi. Sintaxia eta sormena eskatzen ditu honek.
-Esaldia desegin: aurrekoaren kontrakoa. Esaldi luzetik, labur batzuk
atera, informazioa gordez.
-Esaldia moldatu: era guztietako aldaketak egin, informazio bera
atxikiz. Sormena eta aldakuntza sintaktikoak konbinatzen ditu.
-Esaldia osotu: izen eta aditz zerrenda bati hitz edo morfema
gramatikalak gehitu zuzena eta koherentea bihurtuz:
jokozaina/partida/bukatu /baloia/zentratu/kontrako/eremu. Hortik hau
ateratzea: Jokozainak partida bukatutzat jo du aurrelariak baloia
zentratzen zuenean kontrakoen eremuan.
Esaldiaren osagaiak ordenatu:
-Estilo zuzenetik zeharkakora pasatu eta alderantziz, beharrezkoak
diren aldaketa guztiekin.
-Esaldiak gehitu: esaldi konplexu bat eraiki txiki biz edo gehiagoz
baliaturik.
-Esaldia hobetu: arazo gramatikal bat edo hobegarria den zerbait
duen esaldi bat, irakurri eta zuzendu. Idazlanen zuzenketetan egin
genuen bezala. Ikasleenak eurenak hobe.
-Esaldia kimatu: Oinarrizko hitzekin geratu arte osagarriak kendu.
-Esaldiak puntuatu: puntuatzeko, harreman sintaktikoez hausnarketa
egin behar da. Zailtasuna kontuan izan behar da (testuak nolabaiteko
puntuazioa izan dezake). Irtenbideen ondorio semantikoak kontuan
hartuko dira.
c) Itzulpena. Hizkuntza bi direnean ofizial, ikasleak bi hizkuntzatan
burutzen du bere eginkizuna. Kontaktu honek, itzulpenaren
garrantzia handitzen du. Garai batean oso ohikoa izan da eta,
ikasleek lexiko zerrenda amaigabeak euren esanahiekin ikasten
zituzten; itzulpen literarioak egiten ikastordu osoak betetzen
ziren. Ikuspuntu komunikatiboarekin, “murgiltze” edo inmertsio
programekin dena xede hizkuntzan jasorik, beste hizkuntza batean
zeuden itzulpenak baztertu egin ziren. Askotan, irakasleak
itzulinguru asko egin ondoren ikaslearen lehen hizkuntza ez
erabiltzeko hitz berri baten esanahia azaltzean, azken honek
ordaina botatzen zuen bere hizkuntzan. Honek zera esan nahi du,
itzulpenak baliagarritasuna izan dezakeela. Itzulpena beste modu
batera ustiatu daiteke, ez lehengo erara. Hiru itzulpen mota daude:
-profesionala: zuzena ala alderantzizkoa. Itzultzaile eskolak daude,
itzultzaileak trebatzeko itzultze lanean, eta ez hizkuntzak jakitean
-azaltzekoa: ikasleari hitz jakinen bat azaltzeko erabiltzea irakasleak;
batez ere hitz azalgaitzekin.
-pedagogikoa: txatalak itzultzea hizkuntza hobeto menderatzeko eta
ulermen eta adierazpen estrategiak jorratzeko.
Hitzez hitzeko itzulpenak saihesteko, itzuli beharreko hitzak
testuinguruan kokatu behar dira beti. Adierazmolde bereko hitzak
aurkitu behar dira, ez esanahiari dagokionean bakarrik, egoera
komunikatiboa dagokionean ere. “Adiós” eta Agur ez dira beti gauza
bera: “Agur jaunak” abestian besteak beste.
Testu osoa itzuli behar denean, hiru fasetan egitea gomendatzen da:
1.
Jatorrizko testua ulertuz osotasunean irakurtzea.
2.
Testuinguruaren araberako esanahia harrapatzea hizkuntzaz harago.
3.
Xede-hizkuntzan esamolde baliokideak bilatzea.
Testu literarioak ez dira hoberenak gure xederako;berriak, zinema-gidoiak,
iragarkiak, gutunak itzul daitezke.

GRAMATIKA ETA ERABILERA (Markoa, 45 or.).


BI ENFOQUE ERABILIKO DITUGU:
1. ARAUA (GRAMATIKALA) ETA ERABILERA: IKUS
EUSKALKIEI BURUZKO GAIAK
2. HIZKUNTZA (GRAMATIKA) ETA ERABILERA
HESPARRUAK (DISZIPLINA ARTEKOA)
ARAUA ETA ALDAERAK
1. “La normativa” Textos 39. (euskalkiari buruzkoetarako ere
balio du)
Hizkuntza instituzio soziala da. Elkarteko partaideen arteko
hitzarmenaren ondorioz existitzen da. Hizkuntza anitza da, gizartea
anitza den hein berean.
Hizkuntza aldaera batek balio eta aurrejuzku zehatzak ordezkatzen
ditu, bere gizarte-taldearen arabera. Hierarkia bat dago eta
prestigioagatik “zuzena” (correcto”) zer den ezarriko duen
hizkuntzaren araugintza bat sortuko da, erabilerarik jasoenen
ereduaren arabera.
Aukeratzeko gaitasuna.
Irakasleak ikasleari hizkuntzaren funtzionalitateari buruzkoak
transmitituko dizkio. Horrela, jardunbide hezitzailerik
aberasgarriena, ikasleari baliabideak bazter ez uztera behartzen ez
duena da; aldiz, horiek zabaldu eta egoki erabiltzeko aukera zabaldu
behar dio. Erabilera-aniztasuna aberastasun espresiboaren adierazlea
da., testuinguruetara eta helburuetara egokituta dagoen
komunikazioaren adierazle. Aniztasun kulturala eta historikoaren
isla da. Munduaren beste interpretazio batzuk ezagutzeko bidea da
aldaera linguistikoa. Behar dena beraz, “aukeratzeko trebetasuna” da,
“baztertzeko automatismo akritikoa” baino. Pedagogiak erabilerak
integratu beharko lituzke, , gaitasun espresiboa zabalduz, eta
erabilera komunikatiboa arautzen duten baldintza kulturalak
irakatsiz. Hiztun ona trebea da estandarrarekin, eta gainerako aldaera
sozialekin eta beste erregistroekin ere bai, hau da, hizkuntza
erabiltzen du zeregin anitzetarako.

Aldaera formala.
Aukeraketan oinarritutako didaktika batean arauek garrantzia
dute.Araugintzaren helburua hau da: aldaera formalizatu bat
eraikitzea, pentsamoldea eta komunikazio kulturala adieraziko duten
baliabideak eskaintzea.
Aldaera estandarra, aldaera erabilien gainean eraiki behar da, horiek
baitira bizirik daudenak.
Gizarte demokratiko batean, aldaera estandarra, denek menperatu
behar dute. Berak, gizarte inguru guztietan parte hartzea
posibilitatzen du; kulturaren eremuetan, artearenetan,
pentsamenduarenetan, bizi-kalitatea handituz. Bere balioa, ez du
eskolak aldaera arrunt eta familiarren kontra jarri behar. Azken
hauek oinarrizko baliabideak dira harreman zuzenenak eta behar-
beharrezkoa den afektibitate lokarriak ezartzeko. Eginkizun
desberdinak dituzte, estandarrak eta arruntak.
Ikasleek konbentzio soziolinguistikoak ezagutu behar dituzte beren
mezuak elaboratzeko.
Hizkuntza estandarra ezagutu behar da, idaztarauak barne
(ortografia, sintaxia, genero eta testu-tipologiak)

Kontzientzia soziolinguistikoa sortzea.


Aukeraketaren pedagogia baliabide lexiko eta diskurtsibo berrien
bidez garapen pertsonala bultzatu behar du.. Introspekzio
linguistikoa eta soziolinguistikoa bultzatu behar da, bere erabileraz
jabetu daitezen, eta beren portaera analizatzeko.
Araua, autoritate kontua da, zeinagatik hiztunak elkartearen kidea
den aldetik, behar batzuk dituen

2. ERABILERA ETA GIZARTEA


“Teorías sobre el USO lingüístico y enseñanza de la lengua”.
Amparo Tusón.Textos 1.
Diziplinak badira hizkuntzaren erabileraz arduratzen direnak:
soziolinguistika, pragmatika, testuaren linguistika, erretorika,
komunikazioaren etnografia ...Korronte hauek ez dira inmanentistak:
gramatika formak, esanahi soziokulturalez blai daude, asmoen
eroaleak dira: konbentzitzekoak, atzipetzekoak, gailentzekoak,
laketaraztekoak, irakastekoak . Azpimarratzen dute, ez zuzentasuna
edo zuzen ez izatea, baizik eta egokia dena talde baten barruan eta
xede jakin batzuekin.. Logika beragatik, aldaera kultua edo jantzia
ere, bere zereginetan nolakoa den ezagutu behar da. Arauez gain,
erabilera ohikoak zein diren ere irakatsi beharko litzateke.
Hizkuntza, kultura eta gizartea.
Gizartea anitza da, eta talde anitzak ditu,: Horregatik, aniztasuna
geografiari zor bazaio, euskalkiak ditugu, gizarteari zor bazaio,
gizarte aldaerak, egoerari zor ahal zaio (egoera aldaerak), eta
gauzatzen den moduaren arabera, idatzizkoa edo ahozkoa izango da.
Lehenik, hizkuntzaren soziologia dugu: Honoko hauek aztertzen
ditu: garatzen ari diren herrialdeetako estandarizazio
prozesuak,elebitasuna eta diglosia, politika linguistikoa,, hiztunen
hizkuntzarekiko jarrerak. Estatistikak interpretatzen dituzte,
adierazpen politikoak edo legediak aztertzen dituzte.
Ezaguneenetarikoak hauek ditugu: Fishman, Aracil, Bourdieu
Bigarren, soziolinguistika dugu. Diziplina honetan, bat egiten dute
hiri dialektologiak, antropologiak eta teoria gramatikalak. Labov-ek
(1960)zera erakutsi zuen: beltz amerikarrek emaitza kaskarragoak
lortzen zituztela, ez “gramatika gutxiago” izateagatik, baizik eta
euren hizkuntza aldaera ez zelako irakasleek eskatzen zietena.
Hirugarren. Komunikazioaren etnografia. “Gaitasun
komunikatiboa”-ren kontzeptua zor diogu. Hiztunak ez bakarrik kode
linguistikoa, baita ere, zer esan, nori esan, egoera bakoitzean nola
esan, jakin behar du. Hiztunek duten ezagutza kulturala eta sozialari
esker uler eta erabili ditzakete forma linguistikoak.
Nork bere errepertorio hitzezkoa eta komunikatiboa du. Horren
arabera aukeratuko du bere jarduera. Gaitasun hau lortu eta garatu,
gertakari komunikatiboetan parte hartuz egiten da. Eskolak
esperientzia komunikatibo anitzen gertaleku izan beharko litzateke,
familian edo inguruan ezin baitute izan.
Hizkuntza ekintza denean.
Hitzekin gauzak egiten ditugu. (hau, hizkuntzaren filosofo
pragmatikoek esan zuten: Wittgenstein, Austin, Saearle). Hitzen
esanahiaz harago, arauak daude gure erabileran gidatu eta ekintza
linguistikoei esanahia ematen laguntzen gaituztenak
Wittgenstein-en arabera, hizkuntza bat ikastean hizkuntzaren jolas
batzuk ikasten ditugu: nola eskatu, nola eztabaidatu, nola erosi
jolastuz ikasten dugu. Hizkuntzaren garapena publikoki erabiltzean
gertatzen da. Horrela komunikatiboki jarduteko gure aukerak zabaldu
egiten dira.
Austin. Hitz egitean hiru ekintza burutzen dira: ekintza lokutiboa,
ilokutiboa eta perlokutiboa. Lehenean, esanahi erreferentziala duen
enuntziatu bat igortzen dugu. Bigarrenean, zerbait esatean egiten
dugunari gagozkio (agintzea, eskatzea, debekatzea ...).Hirugarrena
sortarazten dugun erantzun hitzezko ala ez hitzezkoari dagokio.
“ogia ekar dezakezu?” esaldian esanahi bat dago, eskaera bat eta
horri hitzezko erantzuna, “bai, horra hor” izan daiteke. Asmoak
zehazten du esanahia, ez hitzen andanak.
Grice (1975).elkarrekintza komunikatiboa lankidetza
komunikatiboaren mende dago. Irizpide honek bermatzen du,
elkarrekintza bat hasi, jarraitu eta bukatzea era koordinatu eta
zentzuzkoan. Lankidetza irizpideak lau zehaztasun edo maxima
biltzen ditu:
a) 1.Kantitatea: ez ematea behar baino informazio gehiago edo
gutxiago.
b) Kalitatearen maxima: gauza faltsurik edo ziurtatu ezin dezakegunik
ez esatea
c) Lotura izatearen maxima: harira etortzea esaten ari denarekin.
d) Moduaren maxima: gauzak argi, labur eta taiuz (con orden) esatea.
Maxima hauek baztertu egiten dira etengabe, nahita eta gordean
(engainatzeko, adibidez), gaitasun faltaz (behar gabeko informazio
errepikatua eta astuna)
Testua batasun semantiko eta pragmatikotzat hartzen dugunean.
Coseriu, Halliday, van Djk ... dira joera honetako autorerik
behinenak. Bi gai hauek erabiltzen dituzte maiz:
a) testuaren koherentzia bermatzen duten osagaien azterketa
b) testu-tipoen sailkapena, dela sorrerako giro sozialaren
arabera: akademikoa, juridikoa, kazetaritzakoa..., dela
ikuspegi formalago batetik: narraziozkoa, deskribatzailea,
argudiozkoa ...
Proposamen hauek integratzea
Berbaldiaren analisia, hainbat diziplinaren ekarria jaso du, eta
hizkuntzak irakasteko paradigma berri baten aukera aurkezten digu.

HIZKUNTZAREN GAINEKO HAUSNARKETA:


Garai batean uste zen gramatika beste hizkuntza batean hitz egiten
ikasteko bidea zela. Gaur egun, komunikazio gaitasuna garatzeko,
gramatika zelan izan daitekeen lagungarri aztertu behar dugu.
Oraindik, ikasgeletan, gramatika erabilerarekin harremanik gabe
irakatsi ohi da . Horren arrazoia formari eta egiturari eman zaion
garrantzian datza. Unibertsitateetan hizkuntza deskribatzeko moduak
aztertzen dira, baina erabilerari ez zaio erreparatzen, eta, nabarmena
da, gramatikaren ezagutza hutsak ez duela hitz egiteko gaitasuna
handitzen nahi eta nahi ez. Helburua zera da: ikasleek ezagutzea eta
erabiltzea hainbat egitura testual, asmoaren, gaiaren, hartzaileen eta
testuinguruaren arabera.
4. GAIA. AHOZKO HIZKUNTZA.
AHOZKO HIZKUNTZAREN
EGOERAK.
AHOZKO HIZKUNTZA EGIKARITZEN
DUTEN OSAGAIAK ETA ARAUAK.
AHOZKO KOMUNIKAZIOAREN
ESTRATEGIA BEREZIAK.

AHOZKO GAITASUN KOMUNIKATIBOAREN GARAPENA.


Ahozko gaitasun komunikatiboa.
Hizkuntza anitza da, gizarte erabileren araberakoa (Gumperz: “The
ethnography of speaking”), eta ezin bildu daiteke gramatika bakar
batean. Ahozko hizkuntza dagoen bezala, idatzizkoa ere badago:
zertzelada amankomunak dituzte, eta bereizgarriak ere.
Ahozko hizkuntza aztertzeko parametroak bitarikoak izan ohi dira.
1. partehartzearen egituraren arabera: monologoa edo dialogoa.
2. helburuaren arabera, transakzionala ( zerbitzuak edo gauzak
trukatzeko helburuarekin) eta interpertsonala, helburua gizarte-
harremana mantentzea sortzea edo haustea denean.
Hauetariko edozeinek, bere hizkuntza marka formal bereziak ditu. Bi
parametro hauen tartean daude, bateko ala besteko ezaugarriak
dituztelarik. Elkarrizketa itxurako hitzaldia, adibidez, edo medikuari
eginiko bisita, interakzio itxura hartu ohi duena.

“Introduccion” in “El discurso oral formal”


Jokabide linguistikoa ikaslearen bizitzan berebiziko garrantzia
izango du. Testuinguru formaletan komunikatzen irakatsi behar zaie.
Ikasleek kontrolatu behar dute esaten dutena eta nola esaten duten,
testuinguruaren arabera. Berbaldiaren aurrerakuntza
Planifikatzea eskatzen du, entzuleen arreta jasotzeko eta harreman
adiskidetsu eta errespetuzkoak lortzeko.
Entzutea aktiboa izan behar da.

“La lengua oral formal: caracteristicas linguisticas y discursivas” J.


M. Castella in “El discurso oral formal”
Ahozkoa baztertuta egon da klasean, orain dela gutxi arte. Berez
ikasten zen, antza denez. Idatzizkoak, aldiz, lanketa behar zuen eta
saiatzea. Garai batean Grezian, Erretorika eta oratoria lantzen ziren.,
helburua konbentzitzea, ahoz ideiak azaltzea zen.. Mendeetan zehar
ahozkoa ahaztu zuen eskolak, eta idatzizko testuak izan ziren
hizkuntzaren irakaskuntzaren objektu bakarrak. Ahozkoa berezkoa
zen, era naturalean ikasten zen. Estrukturalismoak ahozkoari
lehentasuna eman zion hizkuntzak ikertzerakoan, hizkuntzalaritzaren
xedea bere erabilera ez, sistema izan arren. Klasean, irakasleak
zailtasunak aurkitzen ditu ahozko jarduerak antolatzerakoan:
hitzaldiak, eztabaidak ... Zer ikasten dute ikasleek jardun
komunikatibo ebaluagaitz eta lausoekin?

“El discurso explicativo oral: estrategias comunicativas” M. Vilà in


“El discurso oral formal
EDUCACION Y COMUNICACION ORAL (1. kap. in “La
comunicacion oral y su didactica” Reyzabal)

GAITASUN KOMUNIKATIBOAREN OSAGAIAK.


Zer da gaitasun komunikatiboa? Hymesen arabera, noiz hitz egin behar
den, noiz ez, zeri buruz, norekin, noiz, non, zelan ...jakiteko informazioa
izatea da. Gumperz: elkarrizketako lankidetza sortu eta iraunarazteko
hiztunek izan beharreko konbentzio komunikatibo eta hizkuntzazkoen
ezagutza da.
Canaleren arabera komunikazioaren 4 osagaiak aipatuko ditugu,
beharrezkoak baitira ikaste helburuak ezartzeko: trebetasunak eta
ezagutzak, alegia.
Gramatikala: fonologikoa, morfosintaktikoa eta lexiko-semantikoa.
Soziolinguistikoa.Arau soziokulturalak, testu-inguruaren araberakoak:
partaideen estatusa, interakzioaren helburua, konbentzio kulturalak.
Diskurtsiboa. Hitzezko mezuak sortzeko beharrezko diren trebetasun eta
ezagutzak. Mezuak koherenteak izango dira eta igorlearen xedea beteko
dutena.
Estrategikoa. Komunikazio kolapsoak ekiditeko : akiduragatik,
oroimenaren lapsusagatik ...
Gaitasun komunikatiboaren garapena. Komunikazioaren prozesuan bete
beharreko baldintza batzuk dira.
Gramatika tresna izango da horretarako.
Osagai soziolinguistikoak 4 alderdi ditu:
a. Hiztunen arteko botere harremanak.
b. Gizarte distantzia edo intimitate maila.
c. Ekintza batek norbanako batentzat duen ezarpen gradua.
d. Norberaren aurkezpena, edo proiektatzen duen irudi publikoa.
Faktore hauen arabera, hiztunak estrategiak hautatuko ditu: hiketa ala
zuketa ...
Osagai diskurtsiboa: informazioaren aurkezpen eta hedapenari dagokio eta
4 faktore ditu:
a. Gaiaren kudeaketa: koherentzia eta gaiaren garapena.
b. Igorle eta hartzailearen arteko elkarrekikotasun komunikatiboa: hitz
egiterakoan txandapasa egitea edo solasari ekitea
c. Informazioa ataletan antolatzea.
d. Komunikazioaren helburua gestionatzea.
Osagai estrategikoa: bi faktore komunikatiboa.
a. Komunikazioaren kolapsoaren arriskua: informazio
transferentziarako arazoengatik; jarduera faltagatik (isiltasuna). “...
beste era batera esateko..., barka...”
b. Ditugun hitzezko bitarteko konbentzionalen eraginkortasuna:
“megaondo..., lehertuta nago ...”
Zeinek bere esperientzia soziokulturala edo komunikatiboaren arabera, bere
errepertorioa erabiliko du. Helburua ahozko jarduna azaltzeko pauta batzuk
proposatzea da.

TESTU-INGURUA ERABILERA LINGUISTIKOA


DESKRIBATZERAKOAN.
Hiztunak, hitz egiterakoan ez du bi forma linguistiko edo gehiagoren artean
hautatu behar, baizik eta aukera horiek egingo duen ekintzan presente
egongo direla ere.

TREBETASUN LINGUISTIKOAK (“Enseñar lengua”. Cassany ...)


SARRERA:
1. -Hizkuntzaren erabilera eta ezagutza
60ko hamarkadatik aurrera soziolinguistika, testuaren linguistika,
bigarren hizkuntzen didaktika eta beste diziplina batzuen ekarria dela
eta, hizkuntzaren ikuspegi funtzionalista eta komunikatiboa garatu da.
60ko urteetara arte, hizkuntza ikasgaia zen, buruz ikasi beharreko
edukien multzoa itxia: fonetika, ortografia, morfosintaxia eta lexikoa.
Helburua egitura edo gramatika ezagutzea zen. Hizkuntza zenekiela
erakusteko, ariketa gramatikalak egin behar, azterketa sintaktikoa,
fonetika transkripzioa, diktaketak, aditz-jokoa ...
Geroago, beste batzuek (Wittgenstein-ek, Austin-ek, Searle-k ...)
hizkuntza gauzak egiteko balio behar zuela esan zuten: gasolina
ordaintzea, protestatzea, informazioa eskatzea eta ematea ... Erabilera
edo komunikazioa da helburua. Gramatika eta lexikoa horretarako
bitartekoak dira.
Gauza bat da erabilera eta beste bat ezagutza.
2. -Gaitasun linguistikoa, komunikatiboa eta pragmatikoa
Gaitasun linguistikoa definitu zuen Chomsky-k eta jarduera edo
hizkuntza ekintza beste batetik., Saussure-ren hizkuntza eta hizketaren
parekoak.
Hymes-ek gaitasun komunikatiboa izeneko kontzeptua proposatu zuen.
Beste aldetik konpetentzia pragmatikoa delakoa definitu zuten: gaitasun
linguistikoa+gaitasun pragmatikoa=gaitasun komunikatiboa.
3. -Enfoke edo ikuspegi komunikatiboak.
Enfoke hauetan helburua ikasleak ahalik eta ondoen komunikatzen
ikastea da. Enfoke hauek ezaugarri amankomun batzuk dituzte, ikasleak
ikasgelan egin beharreko lanari dagokionean:
-klaseko ariketek egoera errealak edo egiantzekoak berritzen dituzte
-testu osoekin egiten da lan, komunikazio-unitate linguistikoak
-testuingurua duten testu errealekin lan egiten dute. Hizkuntza
heterogeneoa da: kalekoa, euskalkiak eta erregistroak isladatzen dituena,
estandarraz gain.
-gehienetan binaka edo taldetxoka lan egiten dute, komunikazio egoerak
antolatzeko.
-lau trebetasunak lantzen dira.
4. -Lau trebetasun linguistiko nagusi.
Entzumena/mintzamena/irakurmena/idazmena
5. -Ahozko eta idatzizko trebetasunak.
Idatzizkoari edo ahozkoari ematen zaion garrantzia, ikasgelan landuko
denaren isla izango da.
Saussure-k mintzamenari ematen zion garrantzi gehiago. Gaur egun ,
biei berdina, bakoitzak bere zeregina duelarik. Ahozko hizkuntza
arruntagoa da, subjektiboagoa, errepikakorragoa, irekiagoa; sintaxia
bakunagoa du, anakolutoz betea, amaigabeko esaldiduna, itzulinguruak
ditu, elipseak, errepikapenak eta abar; lexikoa pobreagoa du, esanahirik
gabeko hitzekin (zera, to, ba ...) onomatopeiekin, esamolde
aldagaitzekin;
Idatzizkoa, aldiz: estandarra izan ohi da, objektiboagoa, zehatzagoa,
itxiagoa. Lexiko bereziagoa du eta errepikapenak eta esamolde bereziak
saihesten ditu, herri baliabideek bestela egiten dutelarik.
Kode idatziaren eta ahozkoaren arteko desberdintasunak, ahozko eta
idatzizko komunikazio egoeren arteko aldeak aipatuko ditugu:
AHOZKO KANALA IDATZIZKO KANALA
1. Entzutezko kanala. Hartzaileak 1. Ikusizko kanala. Kanal honek
testua belarriaren bidez ulertzen du. informazio transmisio gaitasun
handiagoa du
2. Hartzaileak testuaren zeinuak 2. Holistikoki jasotzen ditu, denak
seriean jasotzen ditu, elkarren batera. Ulermen estrategiak
ondotik, hurrenkeran desberdinak dira.
3. Komunikazio espontaneoa. 3. Komunikazio elaboratua
Igorleak zuzen dezake baina ezin Igorleak zuzen eta berregin dezake
du borratu esandakoa. Hartzailea testua, aztarnarik utzi gabe.
ulertzera behartuta dago Hartzaileak, nola, noiz, nola
(abiadura) irakurri hautatzen du.
Testua berrirakurri dezake.
4. Berehalako komunikazioa 4. Komunikazio atzeratua
denboran eta espazioan. (diferida) denboran eta espazioan
5. Komunikazio efimeroa (Verba Komunikazio iraunkorra (scripta
volant) manent). Idatzizko kanala lekukoa
da eta gertakarien erregistroa.
6. Ez-hitzezko kodeak erabiltzen 6. Gutxi erabiltzen ditu: testua eta
ditu: jantziak, fisonomia, espazioaren antolaketa,
paralenguaia, mugimendua ... euskarriaren izaera ...
7. Interakzioa dago. Hartzailearen 7. Ez dago interakziorik. Idazleak
harrera ikusi eta mezua aldarazi ezin dezake ezagutu hartzailearen
diezaioke honek. Ahozko hizkuntza harrera erreala.
interlokutoreen artean
negoziagarria da.
8. Testuinguru estralinguistikoa 8. Testuingurua garrantzirik
garrantzitsua da: ez-hitzezko gabekoa da. Idatzizko kanala
kodeak, deixisa ... autonomoa da. Autoreak
testuingurua sortzen du, testua
idatzi ahala.

6. -Trebetasun hartzaileak eta ekoizleak


TREBETASUN HARTZAILEAK TREBETASUN EKOIZLEAK
1, Hizkuntzaren ezagutza 1. Menperatze mugatuagoa:
zabalagoa: euskalkiak, erabiltzailea bere hizkelgian hitz
erregistroak, lexiko zabalagoa egiten du. Erregistroen eta hitzen
erabilera mugatuagoa.
2. Ulertzen dituen mezuen gaineko 2. Kontrola du: formak hautatzen
kontrolik ez du erabiltzaileak ditu
3. Arinago garatzen dira 3. Trebetasun hartzaileek menpe
daude. Esateko, lehenik ulertu
behar da.
4. Ahozkoa edo idatzizkoa ulertzea 5. Espresioaren mikrotrebetasunak
antzeko mikrotrebetasunak ere antzekoak dira:
eskatzen ditu: antizipazioa, komunikazioaren espresioa,
informazioaren inferentzia, informazioaren bilaketa,
esanahiari buruzko hipostesia aukeraketa linguistikoa, entzuleei
formulatzea, testuinguruko egokitzea ...
informazioa baliatzea ...

7. -Trebetasunak integratzea.
Bizitza errealean bezala, klasean ere trebetasunak ere elkarrekin landu
behar dira. Idatzizko testu bat (berria, artikulua edo literatura atala ... )
ulertzeko landu daiteke, intentsiboki irakurriz; baina espresio aldetik ere
bai, testu-iruzkinak eginez, idazlanak, moldaketak eginez ... Bideoa
ulermenerako landu daiteke, baina baita eztabaida bat sortuz edo gaiari
buruz azalpena eginez.
8. -Erabilera maiztasuna eta garrantzia.
Ikerketa baten arabera, trebetasunen arabera honela banatzen da
denbora: entzun %45, hitz egin %30, irakurri %16, idatzi %9. Ahozko
trebetasunak nagusi dira, eta eskolan alderdi hau bultzatu behar da,
nahiz eta orain arte horrela izan ez. Idatzizkoak indarrean darrai,
izapidetzak egiteko edo lanean edo ikasketa-arloan, nahiz eta nolabait
aldatu den bere praktika; telefonoa erabiltzen dugu, edo emailak
eskutitzen ordez.
AHOZKOAREN ULERMENA
-Zer da entzutea?
Entzutea ez da asko baloratzen eguneroko bizimoduan. Hona hemen
egunerokotasuneko entzute-jardunaren ezaugarriak:
Helburu bat dugu: informazioa jasotzea, erantzuna jasotzea, zerbait
ulertzea. Espektatiba batzuk ditugu: gaiari buruz, hizkuntza-tipoari eta
estiloari buruz; oso gutxitan entzuten dugu zerbait aurreko ezagutza edo
asmorik gabe.
Entzuten gaudela mintzalaria ikus dezakegu maiz. Honek feed-backa-a
dakar berarekin. Testuinguruak emandako pistak baliatu ditzakegu,
adibidez, solasa eteteko ...
Entzuten ari garelarik, etengabe feed-back-a eskatzen zaigu.
Etengabeko erantzun hauengatik, txandakatzeagatik, edo bestelakoengatik
(eten, keinu, erritmo edo intonazioa ...) jarioa zatikatu egiten da. Ez gara
egon ohi 10 minutuko berbaldia entzuten.
Zentzuetatiko bestelako estimuluak (zaratak, usainak, ikusizko itxura,
ukimena ...) testua interpretatzeko bidea ematen digute. Adibidez, arbeleko
diagramak, eskua ematea eta abar.
Eguneroko hizkuntza testuinguru formalagoetan erabiltzen denaren aldean,
prestatu gabea da, amaitu gabeko esaldiekin,, etenaldiekin, erritmo eta
intonazio aldakuntzekin, errepikapenekin .... Erredundantzia eta zarata egon
ohi da.

-Ahozkoaren ulermen eredu eta estrategiak eta mikrotrebetasunak: Enseñar


lengua: 107 or.
Ulermen estrategiak:
Hautematea (reconocer): sekuentzia akustikoaren osagaiak identifikatzea:
soinuak, itzak, esamoldeak.. Unitate esanahidunetan atalkatu dezake
hiztunak berbaldia
Aukeratzea: gure ezagutza gramatikalei jarraiki eta gure interesen arabera,
aipagarrienak jasotzen ditugu. Bazter uzten ditugu bereizgarriak ez diren
soinuak. Datu nabarmenik ekartzen ez duten hitz eta ideiak bazter uzten
ditugu.
Aurresatea: igorleak esango duena etorriko dena asma dezakegu,
intonazioagatik, , edukiagatik, berbaldiaren egituragatik ...
Interpretatzea: esanahi komunikatibo bat eta egitura sintaktiko bat jartzen
diogu hitzari eta esaldiari hurrenez hurren.
Inferitzea: ez-hitzezko iturrietatik ere informazioa jasotzen dugu: egoera,
jarrerak, keinuak ...
Gogoan atxikitzea: entzuleak garrantzizkotzat dituen berbaldiaren zenbait
osagai epe laburreko oroimenean metatzen dira, hizketaldia jarraitu ahal
izateko. Bukatutakoan, zenbait atal, orokorrenak eta garrantzizkoenak, epe
luzeko oroimenera igaroko dira.
Estrategia bakoitzak bere mikrotrebetasunak ditu (E.L. 107 or.)

-Didaktika:
• ohar orokorrak
• zenbait ariketa
• magnetofonoa eta bideoa
• ariketen tipologia
-Ebaluaketa
MINTZAMENA (Ikus E. L., 134 or.)

AHOZKO KOMUNIKAZIOAREN ESTRATEGIA BEREZIAK:


MARKOTIK
(Gaztelaniazko markoa 4.4 60 or.)
Jarduera linguistiko komunikatiboak eta estrategiak.
Ataza komunikatiboak burutzeko erabiltzaileek jarduera linguistiko
komunikatiboak burutu behar dituzte eta komunikazio-estrategiak abian
jarri. Jarduera komunikatibo asko, elkarrizketa edo korrespondentzia
adibidez, elkarreraginekoak dira.
Hitza grabatzen denean, igorleak hartzaileengandik urruti daude; kasu
horretan entzutea edo hitz egitea jarduera komunikatibotzat har
daitezke.
Estrategiak egoeraren batean komunikazio-beharrei erantzuteko, eta
ataza behar bezala eta ahal den ondoen, eta ekonomikoen zertzeko
jarritako helburuaren arabera. Jatorrizko hiztunek ere era guztietako
estrategiak erabiltzen dituzte komunikazio-beharrei erantzuteko.
“Estrategien” kontzeptua zentzu honetan ulertu behar da: jarduera-mota
zehatz bat hartzea ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko.
4.4.1. Ekoizpen-jarduerak eta estrategiak
Hemen ahozkoak aipatuko ditugu
4.4.1.1. Mintzamena
Hizkuntza erabiltzaileak ahozko testu bat ekoizten du, eta entzule batek
edo gehiagok jaso Ahozko jardueratan, honako hauek sartzen dira:
-Ohar publikoak egitea (informazioak, argibideak ...)
-Azalpenak jendaurrean egitea: berbaldiak, hitzaldiak unibertsitatean,
predikuak ikuskizunak, kirol komentarioak, salmentako aurkezpenak
Horietan sar daitezke, adibidez:
-Testu bat ozenki irakurtzea
-Apunte, testu idatzi edo ikus-entzunezko laguntzarekin azalpen bat
egitea : eskemak, irudiak, grafikoak eta abar
-Bat-batean hitz egitea
-Entseatutako paper bat antzestea
Abestea
Hitz egitearen zein jarduera-sail ikasi beharko duen ikasleak, nola
gaituko den horretarako edo zer eskatuko zaion kontuan hartu eta
zehaztu beharko luke markoaren erabiltzaileak
4.4.1.3. Ekoizpen-estrategiak
Planifikazioa:
• Prestaketa
• Baliabideen aurkikuntza
• Hartzaileari arreta jartzea
• Ataza berriro egokitzea
• Mezua berriro egokitzea
Burutzapena
• Konpentsazioa
• Aurreko ezagutzetan euskarria jartzea
• Ahalegina
Ebaluazioa
• Arrakastaren kontrola
Zuzenketa
• Auto-zuzenketa

4.4.2. Ulermen-jarduerak eta estrategiak.


Entzutezkoak sartuko ditugu hemen.
4.4.2.1. Entzumena
Entzutezko ulermen-jardueretan, batek edo gehiagok emititutako
enuntziatua prozesatzen da. Entzutezko jarduerak ditugu hauek:
Azalpen publikoak entzutea: informazioa, argibideak, oharrak ...
Komunikabideak entzutea
Entzule gisa jendartean zuzenean entzutea: antzerkia, bilerak,
hitzaldiak ...
Halabeharrez elkarrizketak entzutea
Entzun dezan helburu desberdinak ditu entzuleak:
-mamia atzemateko
-informazio berezia lortzeko
-zehatz ulertzea lortzeko
-balizko inplikazioak atzemateko
Markoaren erabiltzaileak kontuan har dezake, edo zehaztu zein
informazio-mota entzuten ikasi beharko duen ikasleak, horretarako
nola gaituko den edo zer exijituko zaion. Baita ere, zertarako
entzungo duen ikasleak sarrerako informazioa.

4.4.2.3. Ikus-entzunezko ulermena


Jarduera horretan erabiltzaileak aldi berean entzutezko eta ikustezko
input-a edo sarrera jasotzen du.
Jarduera horietan sartzen dira:
Ozenki irakurritako testu bat ulertzea
Telebista, bideoak, eta azpi titulatutako filmak ikustea.
Teknologia berriak erabiltzea: multimedia; cd-rom eta abar
4.4.2.4. ulermen-estrategiak
Planifikazioa:
• Egituraketa: adimen markoa aukeratu eta eskemak funtzionatzen
jarri, espero dena zehaztu
Burutzapena
• Klabeak identifikatu eta inferentzi atera
Kontrola
• Hipotesiak egiaztatu: klabeak eskemekin erkatu
Zuzenketa
• Hipotesien errebisioa

4.4.3 Elkarreragin-jarduerak eta estrategiak


4.4.3.1. Ahozko elkarreragina
Hizkuntza erabiltzailea une batean hiztun da eta bestean entzule. Ulermen
eta adierazpen estrategiak etengabe erabiltzen dira elkarreraginean.
Estrategia mota asko dago: kognitiboak eta kolaboraziozkoak. Lankidetza
eta elkarreragina kontrolatzen dituzte: hizketa-txanda hartzea eta ematea,
gaia formulatzea, ikusmolde bat ezartzea, irtenbideak proposatzea eta
ebaluatzea, esandakoa laburbiltzea eta arazo baten aurrean bitartekotza
egitea.
Hona hemen elkarreragineko jarduerak:
• Transakzioak
• Halabeharrezko solasa
• Eztabaida informala
• Eztabaida formala
• Debatea
• Elkarrizketa
• Negoziazioa
• Planifikazio bateratua
• Helburuak lortzeko lankidetza praktikoa
Markoaren erabiltzaileak kontuan har dezake eta, zehaztu, hala
badagokio:
Elkarreragineko zein komunikazio-motatan trebatu beharko duen
ikasleak, horretarako nola gaituko den edo zer exijituko zaion.
Zein elkarreragin funtzio bete beharko duen ikasleak, horretarako
nola gaituko den edo zer exijituko zaion

4.4.3.3. Elkarreragin-estratejiak
Elkarreraginean ulermen eta adierazpen jarduerak sartzen dira, baita
berbaldi bateratu bat eraikitzeko behar direnak ere. Elkarreraginak
berarekin dakar esanahiaren eraikuntza kolektiboa adimen-
testuinguru bateratu bitartez ezartzea.
Planifikazioa:
• markoa jartzea
• informazio edo iritzi-hutsegiteen zehaztapena
• jakintzat eman daitekeenaren balorazioa
• trukaketen planifikazioa
Burutzapena
• hitza hartzea
• pertsonen arteko lankidetza
• pentsaera-lankidetza
• uste ez denari aurre egitea
• laguntza-eskaera
Ebaluazioa
• Eskemen eta markoaren kontrola
• Efektuaren eta arrakastaren kontrola
Zuzenketa
• Argitasun-eskaera
• Argitasun-eskaintza
• Komunikazio-konponketa

“El discurso oral” “Las cosas del decir” cap. 2


Ahozkoa eta idatzizkoa: giza hizkuntza bi modutan gauzatzen da:
ahoz eta idatziz. Ahozkoa naturala da gizakiaren ezaugarri bat da,
espeziearen partaide gisa. Arnas-sistema erabiliz sortzen da;
ahozkotasunaren beste osagai batzuk arpegikerak eta begien
mugimendua dira, eta bokalizazioak (ahoko soinu ez-linguistikoak)
eta beste zarata batzuk ere bai.
Idatzizkoa artifiziala da.Teknologia behar da ahoko organoen ordez.
Euskarria behar du: ordenagailua, buztina ...
Hala ere, ahozko zenbait formaren gauzatzea ez hain “naturala”.
Hitzaldi betek, sermoi batek, inaugurazio ekitaldi batek ...
prestakuntza eskatzen dute. Horregatik, hori egiten prestatzeko,
Oratoria eta Retorika ikasketak zeuden antzinate klasikoan.
Bai idatzizkoa, bai ahozkoa faktore biologiko eta kulturalen fruitu
dira. Ahozkoaren ezaugarririk behinena gizarte-harremanak
ahalbidetzea da. Hizkerak gizarteratzen gaitu; hizkerari esker
burutzen ditugu geure eguneroko ekintzak: janaria erostea,, lana
eskatu, maitasuna adierazi ... Bizimodu pribatuan duen garrantziaz
gain, jendartean ere garrantzi handia du: politikan, jurisprudentzian,
elizkizunetan, irakaskuntzan. Zenbat eta demokratikoagoa eta
libreagoa gizarte bat orduan eta handiagoa hizkeraren arloa.
Errejimen totalitarioetan, jendaurreko eztabaida erreibindikazio
bihurtzen da.
Ahozkotasunak zeregin ludiko eta estetikoak dauzka: mitoak,
leyendak, herri-ipuinak, abestiak esaera zaharrak eta txisteak, jatorriz
ahozkoak, orain idatzira pasatu dira. Antzerkiak eta zinemak giza-
bizitzaren atalak erakusten dituzte: istorioak, dramak, komediak.
Mass-medietatik ahozkotasuna asko bultzatu da.
Ahozko kultura zuten kulturetan ezagutzaren transmisioa, baloreen
komunikazioa beste era batera egiten da, bi transmisio modu
(ahozkoa eta idatzizkoa) dutenen aldean. Oroimen kulturala
jorratzeko modu desberdinek antolaketa sozial desberdinak dakartza
berarekin.. Bi kultura mota hauen arteko talka giza-taldeentzat
traumatikoa izan daiteke, ekonomia eta azpiratze egiturak indarrez
ezartzea dakarrelarik batera.
1. Enuntziazio egoera
Hizkuntza bizia continuum berbazko, paralinguistiko eta
kinesikoan baino ez da existitzen.
Ahozko enuntziazioaren egoera prototipikoak ezaugarri hauek
ditu:
a. interlokutoreen aldibereko parte-hartzea
b. parte-hartzaileak aurrez-aurre daude
c. interakzioan harreman interpertsonala gauzatzen da
Badaude topaketa minimoak eta elaboratuak diren beste batzuk.
Oinarrizko topaketak: agurrak, desenkusak, goraipamenak,
eskakizunak, eskeintzak
Topaketa elaboratuagoak: hitzaldia, epaiketa, eztabaida,
elizkizuna.
Ahozkoak formaltasun maila zenbait ahalbidetzen ditu. Forma
elkarrizketatuak edo plurikudeatuak edo monokudeatuak edo
monologatuak, azken hauek formalenak.
Teknologiak eta ikus-entzunezkoak garatu direnez, kanale berriak
ditugu ahozkorako.
Hizkeraren kanalak :
Zuzena: aurrez aurre, telefonoz, interfonoz
Espazioan geroratua (diferido): irrati, telebista
Espazioan eta denboran geroratua: bideo-zinta, audio-zinta ...
(lagunen artean edo mass-medietan)
Erabilera zuzenak eta geroratuak konbinaturik: deiak eskatzen
dituen irratsaioa edo tb saioa, bideokonferentzia, grabaketa
erabiltzen den klasea
2. Bat-bateko elkarrizketa
Ahoz hitz egiterakoan idatzizkoan oinarritutako gramatikek
aipatu gabeko ezaugarriak ditugu. Bat-bateko elkarrizketen
ezaugarri batzuk aipatuko ditugu:
a. Hiztunen aldaketa errepikatuak daude: dialogala da.
b. Gehienetan banan-banan egiten da berba
c. Elkar gainjartzeak (solapamientos) ohikoak dira baina
laburrak.
d. Txandakatzea, tarterik eta gainjartzerik gabe, edo tarte
txikiarekin egiten dira.
e. Ahozko txanden hurrenkera ez da finkoa
f. Txanden iraupena aldakorra da, baina oreka atera jotzen du.
g. Elkarrizketaren iraupena ez da aldez aurretik zehazten.
h. Esango dena ez dago aurretiaz zehaztuta
i. Txanden banaketa ez dago aurrez zehazturik
j. Hiztunen kopurua aldakorra da.
k. Berbaldia edo berbaldia jarraitua edo etendakoa izan daiteke.
l. Txanda aldaketak egiteko teknikak badira
m. Txandak eraikitzeko hainbat unitate formal erabiltzen dira:
hitz bat, esaldi bat, perpaus bat...
n. Hitza hartzerakoan egindako arau urraketak konpontzeko
mekanismoak badaude.
Elkarrizketako parte-hartzaileek parametroak adostu behar
dituzte: elkarrizketa hastea erabaki behar dute, gai amankomun
bati ekin behar diote; hortik aurrera, gaiarekin jarraitzea, edo
aldatzea, tonuarekin eta errolekin gauza bera.
Txanda aldaketaren mekanismoak bi dira: 1. heteroselekzioa non
hitz egiten ari denak hurrengo solaskidea hautatzen du. 2.
autoselekzioa, norbaitek bere kabuz ekiten dio hitz egiteari.
Interlokutoreek txandapasa egiteko uneak ondo bereizten dituzte:
beheranzko intonazioa eta pausa jarraian, keinu bat galdera bat.
Azkenik, elkarrizketa bukatzea adostu behar dute. Lankidetzazko
ahalegina da elkarrizketa, automobilaren gurpila aldatzean bezala.
Bestalde, elkarrizketa batean nork hitz egiten duen, zenbat aldiz,
nola ... behatzea, parte-hartzaile arteko botere-oreka, edo euren
arteko elkartasuna edo gizarteko tartea erakusten du.
3. Bestelako ahozko jarduerak
Elkarrizketaz aparte, badira praktika diskurtsibo batzuk.
Pertsonatik pertsonarakoak: elkarrizketa, kontsulta, eztabaida,
merkataritza-transakzioa, hitz-aspertua, mahai borobila, ahozko
azterketa...
Pertsonatik entzuleenganakoa: klasea, hitzaldia, sermoia, mitina,
berbaldia ...
Beste sailkapen bat., arlokako testuekin
• Administratiboa: leihatiletako galde-erantzunak...
• Juridikoa: galdeketak ...
• Erlijiosoa: konfesioa ...
• Politikoa: kongresuak ...
• Kazetaritzakoa: erreportaiak ...
• Literarioa: antzespenak ...
• Zientifikoa: ponentzia
• Medikua: bisita ...
• Akademikoa: tesiaren defentsa ...
• Erakundeak: bilerak ...
• Publizitatea: esloganak ...
• Eguneroko bizitza: elkarrizketak ...
4. Ahozko gaitasuna eskuratzea
5. Ahozko jardueraren alde psikosozialak
6. Ahozkotasunaren alderdi ez-hitzezkoak
Osagai proxemikoak
Osagai kinesikoak
7. Ahozkotasunaren osagai paraberbalak
7.1. Ahotsa
7.2. Bokalizazioa
8. Ahozko berbaldiaren ezaugarri linguistiko-testualak
Maila fonikoa
Ahozko hizkuntzaren alderdi nabarmen bat da ahoskerarena.
Alderdi fonikoa azaltzeko, bere sistema fonologikoa eta
alofonoak edo aldaki fonikoak azaltzen da. Aldaki fonikoak
soinuek jarraikortasun fonikoan duten ukipenaren ondorioz
sortzen dira. Ahoskeraren hetereogeneitatea orotariko aldaki
sozialekin korrelazioan dago.. Lau aldaera (variantes) aipatu ohi
dira:
1. geografikoa: euskalkiak
2. gizartekoa: soziolektoak
3. erregistroen araberakoa
4. banakoarena: idiolektoa
Aldaera hauetako bakoitzak, bere ezaugarri fonetikoak, lexikoak
eta morfosintaktikoak ditu. Idatzizkoa neutro den bitartean,
ahozkoak ezaugarri psikosozial eta kulturalei buruz hitz egiten
digu. Pertsona batek hitz egiten duenean bere errepertorio fonikoa
aukeratzen du. Hitz egiteko moduak hiztunekiko jarrerak sortzen
ditu, positiboak edo negatiboak, aurrejuzku edo estereotipoek
sortuak azken hauek. Horrela, “silabak jaten dituztelako txarto
ahoskatzen dutela” entzun daiteke. Edo ondo hitz egiten dutela
“letra guztiak ahoskatzen dituztelako”. Idatzizkoak batzuetan
gehiegizko eragina dauka ahoskeran. Idatzizkoa noiz den
“zuzena” esatea errazagoa da. Ahozkoaren “zuzentasuna”
zehaztea zailagoa da. Erabaki kulturalak hartzen diren guneen
menpe dago hori ( zer den “jatorra” erabakitzea). Pertsona berak
aldaera desberdinak erabil ditzake egoeraren arabera; adibidez,
txiste bat kontatzerakoan. Denok, bestalde, ez dugu hizkuntza-
aldaera aldatzeko gaitasun bera, denok ez baitugu hizkuntza-
ondasunerako sarbide bera.
Prosodia: ahozkotasunaren alderdi garrantzitsua,
komunikaziorako erabakigarria.
Intonazioa, esaldiaren nolakotasuna (modalización) zehazteko
erabiltzen dugu: baiezkoa, galderazkoa, harridurazkoa...
Galdegaia azpimarratzeko balio du. Zenbait osagai
azpimarratzeko balio du.
Erritmoa eta etenak ere adierazgarriak dira. Erritmo azkarra
urduritasunarekin lotzen da; motela , lasaitasunarekin,
ziurtasunarekin. Geldialdiak talde tonikoak markatzeko balio du;
jakin-mina sortzen du ere. Boterea nork daukan adierazteko.
Adibidez, irakasleak klasean isilarazteko. Politikoak denbora
kontrolatzen duela adierazteko. Geldialdiak eta ixilaldiak botere
harremanak zehazten dituzte.
Maila morfosintaktikoa
Ahozko berbaldian, sintaxiaren konplexutasuna, gertakariaren
arabera aldatzen da. Oratoriazko atal bat, elkarrizketa baten
aldean askozaz elaboratuagoa da. Lehena, aldez aurretik idatziz
prestatutakoa da, patroi batzuen arabera.. Elkarrizketa
berezkoagoa da: zalantza adierazpenak ditu, errepikapenak,
sintaxia-estrategia aldaketak, betelana eta abar.
Ahozkoan, mintzalariak leku berean egonik, elementu deiktikoak
erabiltzea oso arrunta da. Deixia (pertsonala, lekuzkoa,
denborazkoa eta gizartekoa), lankidetzan solasaren markoa
eraikitzen laguntzen dute.
Ulermena errazteko, koordinazioa eta yustaposizioa erabiltzen
dira
Galdegaiaren jokoa ere erabiltzen da. (Ikus iruzkina eta galdegaia
in Zubiri edo Mitxelena)
Aukeraketa sintaktikoa hautatutako erregistroaren edo aldaera
funtzionalaren ezaugarri da. Zenbat eta konplexutasun sintaktiko
handiagoa, orduan eta maila jasoagoa, eta alderantziz.
Ahozkoaren aurresangarritasun faltagatik, maiz zalantza edo
ziurtasuna adierazi beharra egoten da: nik uste, omen, iruditzen
zait ... Galderak, forma hipotetikoak eta aspektuak ere betebehar
bera dute.
Hikak ere helburu interaktiboa du.
Morfosintaxian, bokalizazioan, lexikoan (zepelina) jarreraren
adierazgarri diren espresioak ikusten ditugu; funtzio
nolakotzaileak, interaktiboak, eta espresiboak dituzte: txo, txotxo,
barrabas hori!, alabatxi, laztana, bihotza ... horiek hartzaileari
dagozkion jarrerei buruz; kaka zaharra, eutsi egingo diogu, ez da
makala, hau da marka ... gertakari baten aurreko jarrera
adierazteko.
Maila lexikoa
Betidanik, lexikoa izan da kulturarekin harremanik zuzenean jarri
den hizkuntzaren atala.
Bere jatorria aztertuz gero, ekarria norena eta noizkoa izan den
ikusten dugu.
Aukera lexikoak erregistroa, tonua, helburua markatzen du.
Partaideen ezaugarri soziokulturalen isla da. Lexiko jasoa dago,
teknikoa, lasai-antzekoa, arrunta, baztertuena, argota, umeena ...
Taldeen araberako izan ohi da: gizon/ emakume, hiri/herri
ingurukoa, lanbideen araberakoa ...
Lexikoa talde bateko partaide izatearen erakusgarria da.
Ahozkoaren beste ezaugarri bat trinkotasun lexikal txikia duela
da. Testuingurua bat izanik mintzalarientzat, deiktikoak,
komodinak, errepikapenak, parafrasiak ... erabiltzen dira.
Antolaketa testuala eta berbaldiarena
Orain arte aipatua testu-antolakuntzan isladatzen da. Ez bakarrik
hizkuntzazkoa, paraberbala, kinesikoa (keinuak, gorputz-
jarrerak ...) eta proxemikoa ere hartu behar da kontuan. (kanal
aniztuna).
Ahozkoa gehienetan dialogala da. Norbanakoen arteko ekintza
da.
Batzuetan monologala da. Alderdi zenbaiti kasu egin beharko
zaio. Testuaren egitura antolatzeko balio dutenak: aurkezpena-
aurrerabide informatiboa (progresión)-bukaera. Bigarrenez,
begiratu behar zaio ere testuari koherentzia emateko forma
linguistiko eta testualei ere. Hirugarrenez, testu monogestionatuen
marka interaktibo hitzezko eta ez-hitzezkoei ere erreparatu
behar, giza-komunikazioan beharrezko direnak, azken hauek.

5. GAIA. IDATZIZKO HIZKUNTZA.


IDATZIZKO KOMUNIKAZIOAREN
EGOERAK.
EGITURA ETA OSAGAI FORMALAK.
IDATZIZKO HIZKUNTZA
EGIKARITZEN DUTEN ARAUAK.
IRAKURRIZKO ULERMENA (Enseñar lengua, 193 or)
7. Irakurtzea ulertzea da.
8. Irakurketa motak
9. Irakurle onaren perfila
10.Irakurrizko ulermenaren eredu bat
11.Mikrotrebetasunak
12.Didaktika
IDATZIZKO ADIERAZMENA E.L. 257 or.

“El discurso escrito” in “Las cosas del decir” III atala.


Idatzizkoak garrantzi handia izan du orain arterakoan: gerrak hasteko,
bake-itunak egiteko, jakituria transmititzeko, literatura posible egiteko ...
Idazkera alfabetikoaren aurretik izan zen besterik (piktogramak,
ideogramak). 32 zeinurekin unitate linguistikoen irudikapen ekonomikoa
eta funtzionala lortu zen: sistema linguistiko baten lexikoia
errepresentatzea lotu zen. Egipto eta Mesopotamia ingurutik abiatuta,
zabaldu egin zen. Horrela, mezua iraunarazten zen. Kultura alfabetikoak
aldaketak ekarri zituen, bai estilo kognitiboan eta bai elkartearen gizarte-
antolakuntza ereduetan. Idatzizkoak abstrakzioa bultzatzen du; kontestutik
bakartzea ahalbidetzen du; estilo kognitibo horrek jarduera intelektuala
lehenesten du.
Batzuentzat hizkuntza idatziaren zeregin behinena gertakarien oroitzapena
iraunaraztea da: jaiotzea, ezkontzea, ikastea, laneratzea idazkiaren premian
daude gurean. Urruneko hartzaileekin hizkuntzazko harremana
ahalbidetzen du.
Planetan, %40k ez du idazkera ezagutzen eta %25ek alfabetakuntza
funtzionalaren azpitik dago.
Hala ere, idatzikoa jasoagotzat daukagu, adierazpen administratibo, judizial
eta kulturala eta kazetaritzazkoa bideratzen duelako. Horrek prestigioa
eman dio, ahozkoaren aldean. Bere funtzio kognitiboek garapen
intelektuala, gogoeta egitea, eta elaborazio mentala bultzatu dute.
Jakobson-en arabera funtzio hauek garatu ditu: metalinguistikoa,
erreferentziala eta poetikoa.
Testuinguru soziokulturalak funtzioak sortzen ditu idazkerarako. Idazkera
ulertzeko modu bat autonomoa da, berez, aipatutako egiteko guztiak
burutzeko balio duena. Beste bat ideologikoa da, testuinguru
soziokulturala aintzat hartzen duena. Idatzizkoak hizkuntzaren funtzioak
zabaltzeaz gain, gizartean onartutako zenbait balore eta kontzeptu sortzen
ditu.
Idatzizkoaren funtzioa helburu anitzak ditu, norbere izena idaztetik, goren
gradura arte: informazioa jasotzea, lanerako trebatzea, bizimodu zibilean
parte hartzea eta idatzizko kulturara sarbidea izatea.
Dauden graduak, alfabetakuntzaren zereginari buruz galderak sortzen ditu:
menperatze eta kontrol zereginak izan ditzake gizarte burokratizatu batean.
Bestalde, desberdintasunak daude idatzizko hizkuntzaren ohiko erabilera
dagokionean., gure mendebaldean ere, non oso urria baita askorentzat.
XVIII. Mendean alfabetakuntzak balio morala zuen; gerora balio
kognitiboa hartu du. Eskolarekin, idatzizko hizkuntzaren menperakuntzaren
bitartez hiritarrak estratuetan antolatzen dira.
Enuntziazio egoera
Hau da enuntziazio egoera prototipikoa:
a. idazle eta irakurleen arteko komunikazioa dago.
b. In absentia gertatzen da.
c. Geroratutako interakzioa denez (diferida) , testuak interpretatua
izateko instrukzioak eduki behar ditu. Testuak askotarikoak dira;
laburrak: iragarkiak, oharrak, eskutitzak, ohartarazpenak ... eta
luzeak: eleberriak, poemategiak, saioak, hiztegiak, eskuliburuak ...
Idatzizko modalitateak informaltasuna onartzen du, baina formala
izateko joera du. Hitzaldiek, klase magistralek (monologalek) euskarri
idatzia izan ohi dute: Baita dialogo landuek ere, euskarri idatzia dute:
gidoi zinematografikoek, eleberrietako elkarrizketak, elkarrizketa
periodistikoek ...
Kanalak hauek izan daitezke: eskuzkoa (pribatutasuna eta
pertsonaltasuna iradokiz) edo mekanikoa, hartzaile kopuru
handiarentzat.
Multimedia sistemekin paperak eskaintzen zuen konfigurazio kognitibo
lineala barik zirkularragoa bultzatu daiteke.
Idatzizko praktika diskurtsiboak.
Ahozkotasunean praktika behinena solasa izanagatik, idatzizkoa zinez
anitza da. Gizartearen araberakoa da.
Idatzizko genero diskurtsiboak askotarikoak dira: administratiboa
(ziurtagiria, helegitea ...), juridikoa (legea, kontratua ...), erlijiosoa
( dotrinak, sermoiak ...), politikoa (panfletoa, hitzaldiak...),
kazetaritzakoa, literarioa, zientifikoa, teknologikoa, medikuntzakoa,
akademikoa, instituzio eta erakundeena, egunerokotasunarenak (txartel,
ohar ...).
Orain arte, testu literarioak baino ez dira aztertzen izan, filologiaren
eskutik, baina Berbaldiaren Analisiarekin edozein idazki kontestuan
aintzat hartzen du.
Gure gizartean, testua, ezagutzaren errepresentazioa izan da Horren
goren maila hizkuntza formalak eta terminologia berezitua izan dira.
Gaitasun idatzia eskuratzea
Jarduera idatziaren alderdi psikologikoak
3.4.1. Idaztearen prozedura
3.4.2. Irakurtzearen prozedura
Idaztearen ez-hitzezko osagaiak
Idatzizko berbaldiaren ezaugarri linguistiko-testualak
Testu idatzien izaera grafikoa, argitaragarritasuna, berrikusketa
ahalbidetzea eta planifikatzeko aukera ematea izan dira kultura
linguistikoan toki zabala eman diotenak
3.6.1. Maila grafikoa
Momentu historiko batean, arauari buruzko erabakiak hartzen dira
(Arantzazu 1968) Aldaera dialektaletik, bat aukeratu zen erreferentzia
gisa idazkerarako, irakaskuntzarako, argitalpenetarako eta testu
ofizialetarako. (euskalkien lekua ikusi beharko zein den). Horretan
oinarrituko ziren gramatika eta hiztegiak. Erabaki honek, erabaki eta
botere-guneekin zerikusia dauka. Horrela, gaztelaniaz, iparraldekoa
hizkera jasoa hautatu zen. Frantzian langue d´oil, langue d´oc baztertuz.
Sistema ortografikoa ezarririk dagoela, zail da aldatzea, metatutako
izkribuen kopuru handia dela kausa. Arauak (norma) homogeneitasuna
bermatzen du. Inuzente samarra da sinestea soinu eta letraren arteko
isomorfismoan; kode idatzia ikasi egin behar da, arbitrarietatea eta
konbentzioa dagoelako.
Hala ere, idatzizkoaren arauak ez dira ahozkorako, nahiz eta hori gertatu
maizegi. Euskararen ortografia berri samarra da, baina barianteen
aukeraketa oraindik ematen ari garen pausoa da; baita euskalki
bakoitzaren ekarri lexikoa zein beharko lukeen, eta zein formatan ere
oraindik amaitu gabeko zeregina da.
3.6.2. Maila morfosintaktikoa
Idatzizkoaren lekua, jakintzaren errepresentazioan eta sorkuntza
literarioan dago. Idazkera akademikoak, sintaktikoki, forma kanonikoan
eta neutroan erabiltzen ditu hizkuntzaren perpausak. Eredu literario
batzuk hatu dira kontuan: lapurtera klasikoa batuaz, bizkaierazko
klasikoak bizkaieraz... Orain korpus zabalagoak hartzen dira kontuan,
Gaur Egungo Euskararen bilketa sistematiko eta Orotariko Hiztegia,
aniztasun handiagoa ekartzen dutelarik, batez ere idazlan literarioek:
erregistroak, hitzak eta fraseologia (erabilera askatasun handiagoa eta
aberastasuna). Aldiz, ezagutza ordezkatzen duten testuek,
objektibotasuna adierazteko ahalmena dute.
Idatzizkoetan gaiaren aurrerapena (progresión temática) ikusten dugu
ezaugarri gisa, erreferente lexikoak eta deiktikoak egoki banatuz. Ez
dago testu idatzietan erredundantziarik ezta errepikapenik ere. Garapen
informatibo ordenatua dago, perpausak elkarrekin eta goiko unitateekin,
paragrafoak, atalak...
Idazkiak badaude hizkera arruntaren arabera taiututakoak : literaturan
edo zinema-gidoietan. Errealitate irudikatu nahi duen hizkera arrunta da,
egiantzekotasuna ere lortu nahi duena. Iragarkietan ere, hurbiltasuna
lortu nahiz, hizkera arrunta erabiltzen da. Egunkarietako sinatutako
zutabeetan ere bai, adierazkortasuna lortzeko.
3.6.3. Maila lexikoa
Idazkerak, bere oinarria maila lexiko arauemailean dauka. Badugu
Euskaltzaindiaren hiztegia; bizkaierak ere badu hiztegi normalizatu bat.
Terminologia hiztegiak ere badaude (UZEI). Honela maileguak eta
neologismoak kodifikatuta geratzen dira. Zientzia-mailako testuek
lexiko aberatsa dute eta berezitutako termino ugari dituzte. Testu idatzi
literarioa erabilera sortzailearen erakusgarri da, eta errepresentatutako
errealitatea esateko errepertorio zabalagoa dakar. Bai idazki
zientifikoek, bai literarioek hiztunen gaitasuna zabaltzeko esparruak
dira. Lexikoaren ezaugarri bat zera da, etengabe handitzen egotea,
erabilera berriengatik (beste hizkuntzetatik edo lexiko sorkuntza
bideetatik: hitz-elkarketa, eratorpena, zabalkuntza lexikala eta
berrezarpen lexikala)
Lexikoa inguru kulturalaren arabera gehien moldatzen dena da, dela
berrikuntza teknologiko edo zientifikoengatik, dela gizarteko aldaketa
edo berritasunengatik.
3.6.4. Testu- antolaketa eta antolaketa diskurtsiboa.
Lerroz lerro hedatzen da testu idatzia. Kanpotik zerbait behar da
edukiak antolatzeko. Irakurleak edukiak interpreta zitzan lagungarriak
asmatu dira. Informazioa eduki multzoetan elkartzeko edo banatzeko
oinarrizko prozedurak daude.
3.6.4.1. Segmentazioa edo atalkatzea.
Testuaren enuntziatuen banaketa gaien azpigaien eta gai aldaketen
menpe dago. Oinarrizko unitatea paragrafoa da. Esanahia duen esaldiaz
gaineko unitatea da. Bertako enuntziatuek edukiak elkartzen ditu.
Paragrafokako banaketak orrialdeko informazioa banatzen du.
Paragrafoen multzoak ataletan, kapituluetan eta zatietan antolatzen dira.
Oro har, testu akademikoek, edukina zorrotzago antolatzen dute; testu
literarioek askatasun gehiago dute. Segmentazioa edukiaren
komunikazioaren menpe dago. Liburu batzuek ez dute paragraforik;
testuaren luzera, testu tipoa, eta autorearen borondate estilistikoa dira
zein aukera hartu erabakitzen dutenak.
3.6.4.2. Puntuazioa
Hasieran ez ziren erabiltzen. Erdi Arora arte. Puntuazio zeinuak
antolaketa gramatikala eta zentzuaren logikaren arabera erabakitzen
dira. Paragrafoaren bukaeran ipintzen da puntu mota bat. Kapituluaren
bukaeran azken puntua. Testu baten puntuazioa irakurleak interpretazio
egokia egiteko dago. Interpretazio hori esaldiaren luzerak, intonazioak
eta idazlearen gustuak zedarritzen dute. Harridura eta galdera markek
intonazioarekin dute harremana Beste zeinu batzuek ahotsaren haria
eteten dute: tartekiak, komatxoek, gidoiak, marrak. Eten-puntuek
irakurle eta idazlearen arteko enpatia adierazten dute.
Puntuatzeko hainbat modu badira: gutxienekoa (idazle hasiberriena),
klasikoa -puntuazio zeinu guztiak erabiliz- (adierazkortasuna lortu nahi
duten idazle arituena), enfatikoa (iragarkietakoa: puntu ugari eta perpaus
laburrak, moztuz bezala).
3.6.4.3. Izenburuak jartzea
Testuaren hasieran izenburuak egon ohi dira. Tipografia berezia dute eta
funtzio kataforikoa: esanahia aurretiaz azaltzen dute. Sintesia egiten
duten enuntziatuak dira eta indar erretorikoa dute, irakurlearen arreta
deitzeko. Horretaz gain aurkibidean aurkituko ditugu azpitituluekin
liburuaren edukia ezagutu dezan irakurleak.
Egunkarietan, muntazko berrien izenburuak daude jarrita. Barnean
berriaren muina ematen dute, edo irakurlearen arreta jaso nahi dute edo
konplizitatea, irakurlearen ezagutzak, ikusmoldeak edo kezkak itzarriz.
Elkarrizketa idatziz emateko idazkerak estilo kontrolatua eta landua
ezartzen du, erregistroa gorabehera. Konbentzioak daude
errepresentatzeko elkarrizketa: bi puntuak, marra, komatxoak...

6 GAIA. AHOZKO ETA IDATZIZKO HIZKUNTZA


AUTONOMIA, DEPENDENTZIA ETA ELKARREKIKO
HARREMANAK.

“Idatz eta mintz” ipuina. M. Zarate. In “Ortografia”


Ahozko eta idatzizko komunikazioa.

Ahozko lengoaia: ahozko soinu artikulatuen bidez egiten dena.


Idatzizko lengoaia: soinuak letra edo grafemen bidez ematen dituena.
Beste lengoaia batzuk: grafikoa, dramatikoa, musikala, ikus-entzunezkoa ...
Kode ez berbala: hitzetan oinarritzen ez den komunikazioa: imintzioak
( buruarekin galdetzekoa, atzamarrarekin isiltzekoa,...), erritmoa (baaa,
estoooo, zera ...) posturak, begirada, janzkera...
Idatzizkoan horrelako abantailarik ez, baina bai beste batzuk: kontsultatzea,
, berrirakurri, zuzendu, moztu gabe aritu...
Egoera eta helburu ezberdinekoak izan arren, bi hizkera horiek gurutzatu
daitezke: adibidez, mintzaldia planifikatzerakoan, edo hizkera arruntaz
idaztean. Gauza bera gertatzen da, lehen kasuan grabaketarekin: tlf, irrati
eta tb bitarteaz. Bigarren kasuan, txat, fax, emailekin.

8. GAIA. BERBALDIAREN ANALISIA.


KOHESIO ETA KOHERENTZIA: LOKAILUAK (conectores) ETA
TESTU-ANTOLAKUNTZAKO MARKAK EDO EZAUGARRIAK.
ANAFORA ETA KATAFORA.
DEIXISA.
ERREFERENTEAK..
A) BERBALDIAREN ANALISIA
B) KOHESIOA ETA KOHERENTZIA: LOKAILUAK ETA TESTU-
ANTOLAKUNTZAKO MARKAK:
KOHERENTZIA: Koherentzia mamiari, ideiei begira dago; kohesioa
azalari, kateaketa formalari.
Testuaren koherentziaren zimenduak:
1. Gaia.
2. Gaiaren progresioa.
3. Egitura edo testu-tipoa.
Testuari batasuna ematen dion ardatza edo haria.
Koherentzian funtsezkoak diren bi printzipio:
a. erlazio
tematikoarena
b. kontraesanik eza.

Informazio kantitateari begiratu behar :


Ideia nagusiak zeintzuk dira?; beharrezko datuak daude?;
gehiegikeriarik? (errepikapen, alferreko daturik...); kontestua (asmo
komunikatiboa, hartzailea ...) aintzat hartu al da?
eta kalitateari begiratu behar:
ulergarria ote?; progresiboki emana?; adibide, hitz, datu eta abarren
egokitasuna.

GAIAREN PROGRESIOA:
a. Ideien ordena:
tema/errema (informazio berria)= mintzagaia/iruzkina. Horrela
errepikapenak saihesten dira, eta ordena logikoarentzat baliagarria
da.
b. Paragrafoa: esaldiaren eta testuaren arteko unitate
autonomoa.
Paragrafoa ondo taxutzeko:
1. Paragrafo bakoitzak ideia nagusi bat, beste
paragrafoenetatik ezberdina. Bigarren mailako ideiak ere
paragrafoaren osagarri izan daitezke: ñabardurak, azalpenak,
adibideak ... Paragrafoa, testuaren zatiak egituratzeko balio du:
sarrera, argudioa, agurra ...
2. Paragrafoaren baitako ideiak ordenatzeko irizpideok
jarrai daitezke:
a) Ideia nagusia hasieran. Ondoren zehaztapenak,
adibideak, azalpenak ...
b) Ideia nagusia bukaeran.
c) Paragrafo barnea antolatzeko antolatzaileak eta
lokailuak.

3. EGITURA EDO TESTU-TIPOA


Testu-tipoak nahasian egon ohi dira, baina haiei erreparatzea
berebizikoa da, koherentzia zaintzeko.

KOHESIOA:
Testuaren kohesioa bitarikoa da:
a) Perpaus-mailakoa: deklinabide kasuak, posposizioak, juntagailuak,
menderagailuak.
b) Testu mailakoa: pasarteak eta osagaiak lotzen dituzte.

Konexio mekanismoak:
a) Intonazioa eta bitarteko paralinguistikoak:

Osagai prosodikoak:
• tinbrea
• bolumena
• erritmoa
• intonazioa

Osagai estralinguistikoak:
• Gorputzaren kodea: garaipen keinua, txalotzea ...
• Begirada: poza, tristura ...
• Aurpegiaren espresioa: adina, sexua adierazten ...
• Ukimenaren hizkuntza: musukatzea, bultzatzea ...
• Kanpoko itxura: janzkera, orrazkera, apaingarriak,
makillajea ...

Komunikazio ez-berbala: bere funtzio aipagarrienak:


• Berreste zeregina, ukatze zeregina buruarekin. Agurtzea
eskuarekin.
• Mezuaren edukia leuntzea irribarrearekin.
• Kontrakoa ulertaraztea: begi-keinuarekin.
• Esana indartzeko: malkoarekin edo atsekabe keinuarekin.

b) Puntuazio-markak: eskoletan ikasten den bezalakoa

c) ANTOLATZAILEAK ETA LOKAILUAK:


c.1 antolatzaileak:
testuak egituratzeko ditugun baliabide linguistikoak. Testu tipoaren
arabera ( narrazioa bada denborazkoak, deskribapena bada
lekuzkoak ...) aukeratuko ditugu. Pentsamenduen lotura egiteko ere bai
(arestian, geroago ...); ondorioak ateratzeko (esanak esan, bukatzeko ...),
etsenplutasunerako (alegia, esate baterako ...) ...Makrolotura egiten dute.
Antolatzaileen sailkapen gramatikala egitea zaila da: aditzondoak eta
esaera adberbialak dira zenbaitetan (harrezkero ...), zenbatzaileak
( lehenengo ...), aditzak ( hasteko ...), izenak ( sarrera ...), ia beti koma
artean.
c.2 lokailuak:
a.2 a. Juntagailuak:
eta, edo, baina ... Perpaus barruko osagaiak dira, eta menderagailuekin
batera kohesio gramatikal egiten dute.
a.2. b: Lokailuak:
perpaus barruan, baina aurreko edo ondorengo perpausari begira. Testu-
mailako kohesioaren atzetik dabiltza. Perpausen arteko erlazioari lotura
semantikoa ematen diote; mikrolotura (sic). “Nik ezin dut. Jonek, aldiz,
erraz lortuko du.”
Lokailuak koma bitartean idaztea gomendatzen da.
Lokailu ezagunenak:
• Emendiozkoak: gehitze-zentzua damaiote testuari: gainera,
bestalde ...
• Hautakariak: aurrekoaren kontra bestelako aukera bat aurkezten
dute: bestela, ezpabere ...
• Aurkaritzakoak: bi perpaus edo pasarteren arteko kontrakotasuna:
berriz, ordea ...
• Ondoriozkoak: beraz, horrenbestez... Ondorioztatzea.
• Kausazkoak: zeren, bada ... Zergatia.

C) ANAFORA ETA KATAFORA

ANAFORA
Aurrean dagoen osagai bati erreferentzia egitea; modu askotara egin
daiteke:
• Testua arintzeko: pronominalizazioa eta elipsia
• Itxura zaindua eta aberatsa izan dezan: ordezkapen lexikala,
determinazioa, errepikapenak eta makulu-hitzak. Edertasuna
lortzen da horrela.
• Kontzeptu batzuk sendo gera daitezen: hitz-errepikapena.
Anafora moduak:
• Pronominalizazioa: pertsona-izenordainen bidezkoa (ni ...),
aditzondoen bidezkoa (han...), makulu-hitzen bidezkoa (zera,
gauza ...)
• Ordezkapen lexikala: sinonimia, hiperonimia (“italiera”tik
“hizkuntza”ra), hiponimia( “izaki”tik “gizaki”ra), perifrasia,
munduaren ezagutza konpartitua (Axular-Sarako erretore); elipsia
(osagai bat esan gabe uztea), determinazioa ( “untxi bazuen ...
untxi horrek ...” kontakizun batean)
• Hitzen-errepikapena.

KATAFORA:
Erreferentzia egiten zaion osagaiaren aldez-aurretiko aipamena egiteko
deixi jokoari deritzo katafora. Adibidez:”Hark bazekien zer egiten zuen;
izan ere, Fernando aspalditik zegoen ohituta ...”. “Hark” horrek
Fernandoren erreferentzia kataforikoa egiten du.

D) DEIXISA:
Testuan egonik testutik kanpoko osagai bat seinalatzeko deiktikoak
erabiltzen ditugu: solaskide bat, une bat, toki bat. Deiktikoen
erreferentzia igorlea da: ni, hemen, orain ... Izen daiteke “hemen”
Erroma eta gero Praga, igorlea non kokatzen den.
Eguneroko bizitzan, hitzak aurrezteko balio du.: “honek dioenez...”
Gramatikalki anitzak dira deiktikoak: aditzondoak,... izenordainak,
aditzeko pertsona eta denbora morfemak.
• Pertsona-deixiak: solaskideak seinalatzeko: izenordainak,
aditzeko pertsona eta denbora morfemak eta erakusleak.
• Toki-deixiak: erakusleak (honetan ...), lekuzko aditzondoak
(hemen ...), adizlagunak ( atzean ...)
• Denbora-deixiak: aditz denbora (nAbil, nENbileN ...),
aditzondoak (atzo ...), erakusleak (momentu hartan ...)

• ERREFERENTEAK.
Objektu estralinguistikoa. Zeinuak aipatzen duena.
Hizkuntza zeinuak, berez, eta hiztunen talde bakoitzean bereziki,
hizkuntzaz kanpoko gauzetara bidaltzen gaitu. Hizkuntzatik at dagoen
hori erreferentea da (designatum ere esaten zaio).
Erreferentea ez da, inola ere, egiazko gauzen munduko atal bat. Zenbait
“gauza”, egia esan, edozein kultur eguturaketa baino lehenago bide
dago. Baina hizkuntzek ez dute errealitatea modu berera egituratzen edo
ebakitzen: hizkuntza batek aspektuen arabera esan erazten ditu
baldintzak, beste batek ez: eta abar.
Erreferentea, bestalde, izan ez izatea ere gerta daiteke (zentaurua).

• Testua: (Cassany: Enseñar lengua)


Testuaren kontzeptua
Testuaren ezaugarriak:
a. egokitasuna
b. Koherentzia
c. Kohesioa
d. Estilística
e. Aurkezpena

Testu tipoak
Testu akademikoak
Baliabide didaktikoak:
a. orokortasunak
b. Ezaugarri testualen didaktika
c. Ebaluaketa

Textos 37: “La cohesion testual en la enseñanza de la lengua” Pedro


Jimeno
9. GAIA.
ESTILO
ZUZENA
ETA

ZEHARKAKOA
Konpletibak
Zehargalderak: zati galderak, eta bai-ezkoak
Zeharagintera. Nominalizazioa eta subjuntiboa
Pertsona aldaketak
Aldi aldaketa eta moldaketak.
10 GAIA. LAS OPERACIONES DISCURSIVAS Y
ENUNCIATIVAS.
MODALIDADES DE ENUNCIACION.
ENUNTZIAERAK ETA MODALIZAERAK
(Gramatika deskriptiboa II. Agirre)

Adierazpenen formulazioa hiztunaren jarrera zenbaiten arabera era daiteke,


helburu subjektibo bati erantzunez. Aseberazio arruntaz bestelakoa den
xedea eduki lezake; zentzu horretan, esatariaren xedea galdetze, exhortatze
edo exklamatze mailakoa izan daiteke. Galderak informazio eskakizunari
begiratzen dio; exhortazioa jokaeran eragin, bera baldintzatu edo
bideratzeari buruz ari da. Exklamazioa, enuntziatuaren enfatizazioari
dagokio.
A. Galdera
Xehetasun bilaketa da. Interakzioan oinarritzen da galdeketa. Elkarrizketan
oinarritzen da eskuarki. Bakarrizketan ere eman daiteke, erabilera
erretorikoan.
B. exhortazioa
C. exklamazioa

“La expresión de la subjetividad a través de la modalización” in “Las


cosas del decir”
Enunziazio prozesuaren beste ezaugarri bat modalizazioa da. Bi
harremanetan agertzen da: testuaren autorea bere enuntziatuekin duenean
eta, bere interlokutoreekiko autoreen harremanean. Bally: Gogoaren
errepresentazioek errealitatearen errepresentazio bat daukate, batetik, eta,
bestetik, horrek bera irudikatzeko modua. “Euria da”: uste izan dezakegu
euria dela, ez dugu uste euria denik, zalantzan egon gaitezke horretaz,
poztu gaitezke edo gogaitu horretaz. Ez da errepresentazio hutsa, subjektu
pentsalariaren aktibidadea dago.
Beraz, esaldi esplizituak bi zati ditu: errepresentazioa edo dictum-a.
Bestetik, modalitatearen espresioa: aditz modala izan ohi du adierazpide
logiko eta analitikoa: sinetsi, poztu, desio izan ... eta subjektu bat. Horri
modus-a deituko diogu.
Modalitatea gauzak esatearen nolakotasunari dagokio. Mintzalariaren
azalpen hitzezkoa ala bestelakoa, bere enuntziatuen espresioari buruzko
ikuspegia da.
Zentzu zabal batean, modalitatea adierazkortasuntzat har daiteke.
Mintzalariak mila modu ditu berea adierazteko:
1. Esaldiaren modalitateak: asertiboa, galderazkoa,
aginduzkoa eta aditzaren moduak: indikatiboa,
subjuntiboa ... Subjektuaren adierazpen inplizitoa
dira
2. “dictum”-aren ziurtasun, probabilitate edo
posibilitate gradua adierazten dute. Espresio
modalen bitartez, adberbioen bitartez subjektua
esplizitoki adierazten dute.
3. Sumatze modalitateak (apreciativas): lexikoaren
bitartez adierazia: adjektibo edo adberbioen
bitartez. Intonazio eta harridurazkoen bitartez
adierazia
4. Modalitate adierazkorrak: hitzen ordenari
eragiten diote: enfasia, galdegaia eta
adierazkortasunaren sintaxia deitzen zaionari.
Ahozkoan, prosodiaren bitartez, elementu
paraberbalez eta ez-hitzezkoez (keinu eta
bokalizazioak) adierazten da.

11 GAIA. ESPRESION DE LA ASERCION, LA


OBJECION Y EL ENFASIS. ikus sintaxia
AURKARITZAKO LOKAILUAK (796)
JUNTAGAILU AURKARIAK (674)
KONTZESIBAK (742)

12 GAIA. ESPRESION DE LA ORDEN,


EXHORTACION Y PROHIBICION. Ikus subj eta
agint.; nom.

13 . GAIA. ESPRESION DE LA CANTIDAD.


ZENBATASUNA in Gram. Osoa
Nozioa.
1. Salneurria
Salneurriaz galdetzeko:
-Zenbat balio du honek?
-Zenbatean dago?
-Zenbat da hau?
-Zenbatekoa da gazta hau?
Erantzuteko:
-Ehun pezeta balio du
-Guztira 500 pezeta dira
-Gazta mila pezeta(ta)n dago.
-Hauek ehun pezetakoak dira.
Beste zenbait esapide:
-merkea
- Hauek merke-merke daude
-Bai garestia!
-Dohain
-Hori mauka!
-Etxe hori salgai dago
-Nola ordainduko duzu dirutan ala diru-txartelaz?

2. Pisua
Lehendabizi pisua eta gero materia
-Kilo erdi madari erosi dut.
Beste zenbait esapide
-Hau kilo erdikoa da
-Lau kiloko pakete bat
-astuna/arina

3. Edukiera (kapazitatea)
Aurreko egitura bera unitateak aldatuz:
-Litro erdi ur.
Materia adierazten duen hitza atzean eta mugagabean.
-Hiru litro eta erdi sagardo
Izen lagun bihurtzeko: -ko
-Hogei litroko bidoia
Ontzi baten edukiera adierazteko: BETE
-Emadazu baso BETE ur, mesedez.

4. Kantitatea
Aurreko bera, unitateak aldatuz:
-Dozena erdi piper
-Bost zaku patata
a) –kada atzizkia.
Atzizki honek “bertan sartzen den
kantitatea” adierazten du.
-Bi koilarakada azukre
-Katilukada bat esne
b) Baso bat ur/ ur-baso bat
Kopa bat txanpain/txanpain-kopa bat
Kutxa bat esne/ esne-kutxa bat
Zaku bat patata/ patata-zaku bat
Botila bat ur/ Ur-botila bat
Edukia: kopurua + neurria + gaia
Ontzia: kopurua + gaia + neurria

©) Pare bat zapata (kantitatea, zenbat


den)/ zapata pare bat (zer den:
objektua)
Zenbait esapidek –pare bat, pilo bat,
mordo bat, apur bat-, hartu duten
autonomia dela eta denboraz
nolabaiteko autonomia hartu dute, eta
zenbatzaile gisa erabiltzen dira:
-Adibide pare bat ipini digu
-Arazo pilo bat izan dugu.
-Diru mordo bat irabazi dut
5. Dimentsioak
Aurrekoetan bezala: lehenbizi unitatea, jarraian adjektiboa mugagabean:
luze, zabal, sakon, lodi ...
-Hogei metro sakon dauzka
-Bi metro lodi eta sei metro luze
Hiru metroko luzera:
Maizago beste egitura hau erabiltzen da:
Lau koma bost zentimetroko altuera dauka

6. Eragiketa matematikoak
Gehi, ken, bider, zati, ber, erro

7. Abiadura
-KO atzizkiaren bitartez adierazten da.
Zenbateko abiadura hartzen du? Lau kilometro orduko
Hogei metro segundoko
Izenlagun gisa, unitate-hitzaren atzean –ko:
-Segundoko hamar metroko azelerazioa dauka.

8. Tanteoa
-zazpi eta huts
Markagailua parra dagoela adierazteko: -na
-Zenbana doaz? Bosna
9. Distantzia
Euskalkien arabera, mugagabea (bi metrotara) edo mugatu singularra (bi
metrora), bi eratara egin daiteke

ZENBATZAILEAK

14.GAIA. ESPRESION DE LA CUALIDAD EL GRADO Y LA


COMPARACION.

MAILA ADBERBIOAK
1. Maila-adberbioak
Erabateko ezeztapena adierazten dutenak: batere
Nahikotasuna adierazten dutena: sano, samar, nahiko
Osotasuna adierazten dutenak: biziki, oso, arras,asko, anitz, itzel
Erabatekotasuna adierazten dutenak: guztiz, erabat, zeharo, arrunt, txit
Gehiegitasuna adierazten dutenak: sobera, larregi, aise
Beste zenbait maila-adberbio: zinez, benetan, erdi, ondo
KONPARAZIOA
Atal honetan, osagai bakarra agertzen deneko konparazioak aztertuko
ditugu

1. Desberdintasunezko konparazioak:
Gehiagotasuna: AGO.
Adjektibo, adberbio eta partizipioekin erabil daiteke. Kasu-markak eta
artikulua AGO atzizkiaren atzean jartzen dira
Aditzari berari ere erants dakioke: Denbora gero eta zahartzenago goaz.
Zenbatasuna adierazteko: gehiago eta gutxiago
AGO atzizkiaz baliatuz, esapideak eratzen dira:
Hori txarra bada, hau ARE txarrAGOa
Ni ASKOZ ERE zaharrAGOa naiz
Konparazioa enfatizatzeko: Irabazten badugu, HAINBAT HOBETO
Hau HAMAIKA BIDER politAGOa da.
ZERA BAINO alferrAGOa da!
EZIN HOBETO afaldu dugu
GERO ETA HOBETO egiten duzu

Gehiegitasuna: EGI
Zenbatasuna adierazteko: gehiegi eta gutxiegi
Zenbait euskalkitan gehientasuna adierazteko: LAR eta SOBERA. Hori lar
handia da/sobera handia

Gehientasuna : EN
Zenbatasuna: gehien eta gutxien. Hauek determinatzaile gisa ez ezik,
aditzondo gisa ere erabiltzen da: Jende gehienak oso gutxi irakurtzen omen
du/Neu naiz honetaz gutxien dakiena. Aditzondoa denean, hiru eratara ager
daiteke: EN, ENA, ENIK. Neu naiz honetaz gutxien/A/IK dakiena
Izen-sintagmari eransten zaionean, izena partitiboan jar daiteke: Jon
klaseko(rik) alferrena da. Beste batzuetan NON eta NONDIK kasu-markak
ere erabiltzen dira: mutiletan/mutiletatik/mutiletarik bera zen ederrena
Multzoa azpimarratu nahi denean: dena eta guzti. Denetan / guztietan
dotoreena
Maila gorenekoen artean sartzen denean osagaia:EN-ETARIKO/ETAKO:
Horiek txarrenetarikoak (txarrenetakoak) dira
Aditzondoekin: AHALIK ETA lasterrEN joango naiz
ALBAIT lasterrEN joango naiz
HAINBAT laburrEN kontatuko dizuet gertatu dena
Gaur INOIZKORIK txartoEN irten zait
EGUNDOKO erabakiRIK zailena da.

Kasu irregularrak: hobe, gehiago


ON ONDO(ONGI) ASKO
AGO HOBE HOBETO(HOBEKI) GEHIAGO
EGI onegi Ondoegi(ongiegi) GEHIEGI
EN Onen Ondoen(ongien) GEHIEN

Maiuskulazkoak irregularrak dira.


Zehaztapenak:
1. Euskalki batzuetan onen formaren ordez, hoberen.
2. Zuberera, gehiagoren ordez, haboro
3. Euskalki batzuetan, gehiegiren ordea, larregi eta sobera

2. Berdintasunezko konparazioak
Nola(ko)tasuna: honen, horren, hain. Zenbatasuna ere adieraz dezakete: Ez
da HAIN gutxi.
2.1.1 Zenbait esapidetan ere erabiltzen da: HAIN zuzen ere/ HAIN
juxtu/ Hori AINtzat (aintzakotzat) hartzeko modukoa da/HAIN da
lotsatia, ezen ez baita etxetik irteten.
Zenbatasuna: honenbeste, horrenbeste, hainbeste. Izen-sintagmaren aurrean
kokatzen dira.
–KO atzizkia hartzen dute izen neurgaitzekin: Hainbesteko interesa.
Zenbait esapidetan: Guk BESTE HAINBESTE esan dezakegu
zuetaz/HORRENBESTEZ, gaurkoz amaitu beharra daukagu/ez da
HAINBESTERAKO/ ez da HORRENBESTERAKO/ HAINBESTETAN
irakurri du
MAILA-ATZIZKIAK
1.1 XE. Zehaztasuna adierazteko, zenbaitetan “apurtxo bat”
esapideen baliokidea ere izan daiteke. N L edo Rz amaitzen den
hitzekin. TXE erabiltzen da. Erakusle, adjektibo, adberbio eta
partizipioekin erabiltzen da gehien bat
1.1.1 Erakusleekin: erakusle indartuak eratzen dira
1.1.2 Adjektiboekin: kasu gehienetan AGO konparazio-atzizkiarekin
batera: Argazkian gaztexeagoa ematen zuen
1.1.3 Adberbioekin. Leku-aditzondo indartuak: hementxe, hantxe.
Denbora-adberbioekin ere bai: oraintxe. Modu-aditzondoekin
eta berauen gainean eratutako izenlagunekin: Txakur hori bere
jabea bezalakoxea da. AGO konparazio-atzizkiarekin batera
erabiltzen da, ohikoen: Hori geroxeago ikusiko dugu.
1.1.4 Partizipioekin: Ahaztuxea daukat.

1.2 TXO = TXU. Ez dira beti XErekin trukagarriak.


1.2.1 Izenekin: balio txikigarria: umetxo
1.2.2 Adjektiboekin: laztantxo. Maiz, AGO eta EGIrekin batera
erabiltzen da: garestitxoagoa
1.2.3 Adberbioekin: ondotxo dakizu; AGO et EGIrekin ere bai:
arintxoegi goa/ gerotxoago
1.2.4 Bestelako hitzekin: zenbatzaileekin ere erabiltzen da: Hori
askotxo esatea da. Izenordain zehaztugabeekin ere maiz: Nik
ez dut ezertxo ere ulertu.

1.3 TSU. ”batez beste” , “ia-ia” esapideen antzeko esangura du. Hori
nirea bezelatsukoa da.
1.3.1 Gutxi gora beherako kopurua adierazteko: Gaur etxe
gehientsuetan daukate ordenadorea
1.3.2 Galdetzaileekin: Nortsu den badakit, baina ez zelakoa den.
1.3.3 Badu beste erabilera bat, ugaritasuna adierazteko: iletsu,
menditsu ...

BUSTIDURA
Balio txikigarria, edota esangura areagotzeko.
Bustidurarik ohikoenak:
BUSTIDURARIK
OHIKOENAK
Z,S X GOXO, XUXEN
TZ,TS TX TXIPRISTIN
T TT PITTIN
D DD MADDALEN
L LL POLLIKI
N Ñ ÑABAR

1. Kutsu txikigarri edo maitekorra


Mutiko jatorra da, baina langile EXKAXA
2. Haurrekin hitz egiterakoan
XUXEN ibili, bestela ...
3. Zenbait hitzen kasuan, forma bustiak nagusitu dira: txerri, txakur,
gaixo
4. Izen bereziekin ere sarri: Bittor, Kattalin, Bixente
5. Hala ere, mesprezua edo ironia adierazteko ere bustidura:
Horretaz ez fidatu, beti dabil XURIKERIATAN

KONPARAZIOZKO PERPAUSAK
1. N BAINO ...-AGO
2. N BEZAIN/ N BESTE(adina; bezainbat)
3. ZENBAT ETA ... AGO, ORDUAN ETA ... AGO

1) N BAINO ...-AGO. Honek bi osagairen arteko


desberdintasuna adierazten du; nola(ko)tasuna eta zenbatasuna
adieraz dezake.
1.1) Nola(ko)tasuna
A + B + (N) BAINO ... AGO
Adjektibo, adberbio eta partizipioekin.
Maiz menpeko perpauseko aditza ezabatzen da: Guk nahi baino gehiago
luzatu da.
1.1.1) Gutxiagotasuna adierazteko: kontrako adjektibo eta adberbioa
erabili ohi da.
1.1.2) Zu ni BAINO ASKOZ ERE indartsuAGOA zara
1.1.3) Alaba bi zeuzkan, ZEIN BAINO ZEIN politago.
1.1.4) or ari dira biak NOR BAINO NOR

1.2) Zenbatasuna
1.2.1) Osagai biak kasu berean.
1.2.2) Gehiago eta gutxiago-ren aurrean jartzen den hitza, mugagabean,
kasu-markarik gabe: diru_, jende_
1.2.3) Atzo gaur BAINO ASKOZ ERE jende GUTXIAGO etorri zen

2) N BEZAIN/ N BESTE(adina; bezainbat)


2.1 Nolakotasuna
2.1.1 Ordenarik ohikoena/ Batzuetan A osagaia azkenean: Besteak
bezain txarrak dira besteak.
2.1.2 Aditza ezabaturik: Ez zaigu nahi bezain ondo atera
2.1.3 Gazte BEZAIN polita; Luze BEZAIN malkartsua zen bidea.
2.1.4 Mugatzaileari dagokionean, hiru aukera:
a) luze bezain zabal
b) luze bezain zabala
c) luzea bezain zabala
2.2 Zenbatasuna
2.2.1. Ordena : ohikoa eta bestea, A osagaia azkenean
BESTEren ordez: adina, bezainbat, bezainbeste
BESTEren atzetik doan hitza mugagabean.
Sarri, menpeko perpauseko aditza ezabatu egiten da.
Beste/besteko (neurgaitzekin)
Zenbait euskalkitan, forma laburtua erabiltzen denean, subjektua NOREN
kasuan deklinatzen da: Guk ere zuRE BESTE lan egin dugu.
TZEKO BESTE/TZEKO LAIN/TZEKO DOIA: Bizitzeko beste ere ez
zeukan.

3) ZENBAT ETA ... AGO, ORDUAN ETA ... AGO


Normalean, lehen osagaian laguntzailea ezabatu egiten da, partizipioa
erabiliz: Zenbat eta gutxiago hitz egin, orduan eta hobeto. Bigarrenean ere
maiz ezabatzen da aditza. Lehen osagaiko aditz laguntzailea agertzen
denean, N edo BAIT menperagailuak hartzen ditu.
Beste aldaera bat: ZENBAT ETA gutxiAGO esan, HAINBAT ETA arazo
gutxiAGO
Beste bat: ZENBATENAZ gorago, HAINBATENAZ arriskutsuAGO.
Aurrekoaren antzekoa, esanguraz: zaharrAGO ETA zuhurrAGO
15. GAIA. LA
LOCALIZACION EN EL ESPACIO. LUGAR, DIRECCION Y
DISTANCIA.

16.GAIA. LA LOCALIZACION EN EL TIEMPO. DURACION Y


FRECUENCIA.
DENBORA NOZIOA. Gramatika osoa: 813 or.
Denbora adierazteko, lekua adierazteko erabiltzen diren deklinabide-
kasu berberak erabiltzen dira:
1. NOIZ?
Galdera horri NON kasuan deklinatutako IS baten bitartez
erantzun dakioke.
Singularrean. Izenak: AN: urtean
Adberbioak: -: atzo, gaur, beti ...
Plurala: ETAN
Mugagabea: TAN
1.1 Gauean/gauez. Gauean gelditu gara ikasteko/ Gauez
ikasten dut

2. NOIZTIK?:
Singularra: izenak: TIK; adberbioak: DANIK: betiDANIK,
biharDANIK
Plurala: igandeETATIK
Mugagabea: hiru igandeTATIK

3. NOIZKO?. Adiera bi:


NOIZKOA da? Atzokoa. Galdetzeko era bi: Hau NOIZKO ogiA da?/ Ogi
hau NOIZKOA da?
NOIZKO DA? IgandeRAKO. Singularra: igandeRAKO/ Adberbioak KO:
betiko atzoko
Ahozko euskaran aurreko eskema ez da beti betetzen.
Mendebaldeko euskararen forma hauek: *betirako, *etzirako ez
ditu hobesten Euskaltzaindiak, KO bukaeradunak baizik.

4. NOIZ ARTE?
Izenekin: RA ARTE: igandeRA ARTE
Adberbioak: - + ARTE: bihar ARTE
Salbuespenak badira IS zenbaitekin: zazpiak arte, gabonak arte,
hurrengo arte, igande arte, hurrengo arte
4.1 noiz arte VS noraino. Zenbaitetan NORAINO denbora
adierazteko erabil daiteke: gaurdaino, egundaino, azkeneraino ...
Zenbait testuinguru berezitan leku- eta denbora-nozioak nahasi
samar agertzen dira: Agur! Baionara arte!. Hala ere, denbora
adierazteko hobe da NOIZ ARTE erabiltzea, eta NORAINO
lekuetaraino.

MAIZTASUNA
1. NOIZETIK NOIZERA Bi adiera izan ditzake:
a) Astelehenetik ostiralera kanpoan izango naiz
b) Sendagaia lau ordutatik lau ordutara hartu (lau orduoro)

2. NOIZERO?
Noizetik noizera-ren bigarren adiera ematen du. ORO atzizkiaz
baliatuz erantzuten zaio. Erabilienetakoak: asteburuoro, orduoro,
minutuoro, segunduoro ... ORO atzizkiak gehienetan ERO egiten
du.

3. ZENBATETAN? AskoTAN
NON kasuaren mugagabeko marka da TAN: milatan, hogeitan,
sarritan ... Edozein zenbatzailerekin erabil daiteke, “bat”-ekin
izan ezik, honek “behin” egiten baitu.

4. Zenbat ALDIZ (Zenbat BIDER?)


Hiru bider ... eta horrela. Salbuespena: “behin”.
Hamaika aldiz: ugaritasuna adierazteko

5. asteAN BEHIN: noizbehinkako maiztasuna adierazteko:


urtean (NON kasuaren singularra) behin/hiru aldiz.
Denbora –unitatearen aurretik zenbatzaileren bat jartzean, ordea, NONDIK
edo ZEREZ kasuak erabili ohi dira: Bost urteTIK behin etortzen dira
ikuskatzera/Olinpiadak lau urteZ BEHIN egiten dira.

6. Maiztasuna adierazteko esapide zenbait:


egundo, sekula ez, inoiz ez, behin ere ez
inoiz gutxitan, gutxitan
noizean behin, noizik behin, lantzean behin, noizbehinka, zenbaitetan
batzuetan
normalean, eskuarki
maiz sarri askotan
gehienetan, ia beti
beti

MAIZTASUNA: DENBORAZKO PERPAUSAK


1. NETAN
2. N BAKOITZEAN
3. N GEHIENETAN
4. N GUZTIETAN/N ALDIRO
5. N ALDI BAKANETAN

IRAUPENA
1.1 Iraupena adierazten duten zenbait aditzekin (iraun, itxaron,
kosta izan ...) singularreko adizkiak erabiltzen dira: Hiru ordu
iraun du filmak/ Grebak hogei egun iraun zuen. Ez dira benetako
objektuak, honela eman baititzakegu: Hiru orduZ iraun du filmak.
1.2 NOR motako zenbait aditzekin, iraupena adierazteko,
egokiagoa da instrumentala edo inesiboa erabiltzea: Urte
askotan bizi izan naiz berarekin.

17.GAIA. ESPRESION DE LA SIMULTANEIDAD, LA


POSTERIDAD Y LA ANTERIORIDAD.
ALDIBEREKOTASUNA: DENBORAZKO PERPAUSAK
1. NEAN
2. N BITARTEAN/N ARTEAN
3. LARIK
4. TZEAN vs TZERAKOAN/ KERAN
5. TZEAZ BATERA, TZEAREKIN BATERA

AURREKOTASUNA. DENBORAZKO PERPAUSAK


1. BAINO LEHENAGO
2. AURRETIK
3. ORDUKO

GEROKOTASUNA: DENBORAZKO PERPAUSAK


1. ETA GERO
2. ONDOREN
3. TAKOAN /RIKAKOAN
4. NEZ GERO/Z GERO

BEREHALAKOTASUNA: DENBORAZKO ESALDIAK


1. BEZAIN LASTER
2. ETA BEREHALA
3. NEKO

18.GAIA. ESPRESION DEL MODO, LOS MEDIOS Y EL


INSTRUMENTO.
MODU-ADBERBIOAK. Gramatika osoa. 227 or.
1.1 Erakusleetatik eratorritako modu-adberbioak:
NOLA: honela/horrela/hala
NOLAKO: honelako, horrelako, halako.
1.2 Forma indartuak: honela/honelakoxe

MODUA: zenbait esapidetan NONDIK kasuak modua adierazten du:


GogoTIK lan egin dugu.

MODUA: zerez kasua erabilita: Umea negarrez dago/Gogoz egin behar


ez baduzu, hobe duzu ez egitea/
Zinez diotsut

MODUA : NON kasuaren bitartez: Onean ezin bada, txarrean izango


da./Hemendik joan behar dugu ezinbestean.

MODUZKO PERPAUSAK:
1. N BEZALA/N BEZALAKOA
2. N MODUAN/N MODUKOA
3. TZEKO MODUAN
4. NEZ
5. N LEGEZ
6. N ERAN
7. N GISAN
8. N ANTZERA
9. N NEURRIAN/ N HEINEAN
10.AHALA
11.BA ... BEZALA/ BAIT ... N
Moduzko beste zenbait esapide.
Euskaraz modua adierazteko atzizki banaka batzuk erabili ohi dira: LA,
AN, RA, IK, Z

BITARTEKOA
BIDEZ/BITARTEZ POSTPOSIZIOA: NOREN kasuarekin erabiltzen
dira: Sistema honen bidez ezin da egin

INSTRUMENTALA: zerez
Erabilerak:
1. Instrumentaltasuna, hau da, tresna edo bitartekoa adierazteko:
Ezkerreko eskuaz jo dot.
2. Materia
3. Modua
4. Lekua
5. gaia
6. Zenbait aditzekin
7. Postposizioak
8. Partizipioarekin: hitz eginez
9. Zenbait esapide

TRESNATASUNA
19.GAIA. ESPRESION DE LA OPINION, EL DESEO, LA
PREFERENCIA Y EL ESTADO DE ANIMO.

20.GAIA. ESPRESION DE LA CONDICION Y LA HIPOTESIS.

BALDINTZAZKO ADIZKIAK. Gramatika osoa


1. Baldintzazko adizkiak
b. Indikatiboko baldintza
i. Alegiazko baldintzak: hegoaldean: etorriko
banintz/etorriko nintzateke; iparraldean: etortzen
banintz/etor ninteke.
ii. Ez-alegiazko baldintzak: hiru aspektuekin, lehenaldian
eta orainaldian
1. 6.1.2.1 Aprobatuko badu, gogor ikasi beharko du.
c. Subjuntiboko baldintza: “ama hil baledi ze daki zer egingo
nukeen!”
i. Zenbait euskalkitan subjektibotasun hori adierazteko,
aditz-partizipioa errepikatzen da: “Ikusi izan banu,
IKUSI, akabatu egingo nukeen!”
d. Ahalerako baldintza: “Egin badaiteke, zeren zain gaude”

BALDINTZAZKO PERPAUSAK

Perpaus nagusiko baldintza bete dadin, ezinbestekoa da menpeko


perpausak ezartzen dituen baldintzak betetzea. Bi sail daude, adizki
jokatuez edo jokatu gabeez eraikitzen diren.
Adizki jokatuak bi motatakoak izan daitezke: alegiazkoak eta ez-
alegiazkoak
5. BA/BALDIN BA
1.1 Normalean, baldintzazko perpausa ondorioaren aurrean
jartzen da, baina alderantziz ere bai ordenatu daitezke. BA
aurrizkia, menpeko perpausaren amaieran jartzen da,
ezezkoetan ere bai.
1.2 Baldintzazko BA ez da baiezko BArekin nahastu behar
1.3 BALDIN BA ... Baldintza enfatizatzeko. Baren aurretxoan
ala perpausaren hasieran. Perpausaren hasieran ETA hartu
ohi du maiz: Ez dute sartzen uzten, BALDIN ETA
nortasun-agiria erakusten ez Bada.
6. Z GERO.
2.1 Baiezko perpausekin baino ez da erabiltzen.
2.2 Antzeko egitura bat: BEHIN eginEZ GERO, saia zaitez
ondo egiten.

7. EZIK/EZEAN
Ezezko perpausekin bakarrik
EZEAN aldaera dago
Zenbaitetan aditza ezabatu egiten da: besterik ezean, urik ezean ...
IZAN EZIK. “salbu” esapidearen baliokidea da egun. Aurrean doan
sintagmak dagokion kasu-marka hartzen du. Hala ere, ergatiboaren kasuan
zilegi da NOR kasua erabiltzea (jatorrizko forman “izan” aditzak NOR
kasua eskatzen baitu): Denek amaitu dute, zu izan ezik (zuk izan ezik).
“izan “ beti ipini behar da: *zu ezik. “ez ezik” egiturarekin ez nahastu.

8. TZEKOTAN = TZEKO KASUTAN


a) Eginez gero, ondo egiten saiatu
b) Egitekotan, ondo egin (bestela, ez egin)
Baiezko zein ezezko perpausak egin daitezke honekin..
Helburuzko perpausak egiteko ere erabiltzen da.
©) = TZEZ GERO, TZEZ GEROTAN, TZEKOZ. Parekoak dira
beste zenbait euskalkitan: Ez nuke egin nahi baina egiTEKOZ,
patxadaz egin nahi nuke.

9. Baldintzazko zenbait esapide.


Zenbait lokailuk baldintza-kutsu nabarmena dute: bestela,
bertzenaz, osterantzea, ezpabere... Hona zenbait esapide:
HOBE luke ezer jakingo ez BAlu
Perpaus nagusian eta menpekoan subjektu desberdinak daudenean:
NAHIAGO genukeen irakaslea aldatu izan ez BAligute. Bestela,
subjektuak berdinak izanez gero, nominalizazioa.
Baldintza hipotetikoaren ordez: Hau jakiTERA, lehenago etorriko
nintzatekeen.
21.GAIA. ESPRESION DE LA CERTEZA, LA DUDA Y LA
PROBABILIDAD.

ZIURTASUNA: IRITZI-ADBERBIOAK
Jakina, ziur aski, segur aski, ziurrenik, seguruenik, segurutik,
zalantzarik gabe, zalantza barik, ezbairik gabe, noski:
noski (ustea)VS jakina(ziurtasuna)

ZIURTASUNIK EZA: IRITZI-ADBERBIOAK


Badaezpada ere
Izenlagun gisa ere erabil daiteke: KO erantsiz. Bada-ezpadako jende
asko dago munduan

AGIANTASUNA: IRITZI ADBERBIOAK


1.1 Gerta daitekeen baina erabat ziurra ez den zerbait adierazteko:
beharbada, agian, apika, menturaz, ausaz.
1.2 Iparraldean, agian desira edo nahia adierazteko erabiltzen da:
Agian hilko dira!
1.3 Agian (balio positiboa) VS beharbada (kutsu negatiboagoa).
AGIAN irabazi egingo du/ BEHARBADA irabazi egingo du

EGIANTZEKOTASUNA: IRITZI-ADBERBIOAK
Dirudienez, antza (denez), itxura (denez), agidanez, nonbait
22.GAIA. ESPRESION DE LA CAUSA, LA CONSECUENCIA Y LA
FINALIDAD.

KAUSAZKO PERPAUSAK .702 OR.


Kausa edo zergatia adierazten dute.

1. Zergatik?- LAKO
Galdegaia izaten da.. Ezezkoetan ez-ohiko ordena erabiltzen da: Etorri
ez naizelako haserretu da. Laguntzaileari itsasteko, LAk egiten duen
moduan.
HARGATIK: arrazoia azaldu barik: Zergatik egin duzu? HARGATIK
(*Zergatik bai)/Zergatik ez duzu egin? Hargatik (*Zergatik ez)

2. ETA
Normalean ez da galdegaia eta aditzaren atzean jartzen da. Zeharbidezko
zergatiak emateko erabili ohi da.
Batzuetan kausazkoa baino gehiago, azalpenezkoa izaten da: Goazen
etxera, berandu da eta.

3. BAIT
ETA erabiltzen ez den ekialdean, BAIT- erabiltzen dut
Aditz-laguntzailearekin eta trinkoekin lotzerakoan zenbait aldaketa
fonetiko izaten ditu, ez ahantz.
BAI BAITakit: Ez eman dirurik BAI BAITauka.

4. NEZ GERO/ NEZ


Ez da galdera bati erantzuteko zuzenean erantzuteko erabiltzen, bide
batezko edo osagarri gisako arrazoiak emateko baizik
NEZ GEROren ordez batzuek NEZ erabiltzen dute

5. LA ETA. Zer dela eta? Galderari erantzuten dio. LAKO baino


kausaltasun ahulagoa adierazten du. Neska bat zela eta haserretu
ziren.

6. LA BIDE/ LA KAUSA/LA MEDIO


Gutxi erabiliak

7. TZEAGATIK/TZEARREN
Galdegaia-funtzioa dute.
Helburuzko perpausetarako ere balio dute.

8. ZEREN, ZE, EZEN


Batzuek gaitzetsi egiten dituzte, erdal-kutsukoak direlakoan. Ahoz maiz
erabiltzen dira. Baliagarriak gerta daitezke perpaus luze eta
konplexuetan, edota esango duguna oso argi ez daukagunean. Neurriz
eta tentuz erabili behar dira.
ZEREN ETA
Ekialdean BAIT menderagailuarekin, eta mendebaldean Nrekin
ZE
Bizkaieraz, lagun arteko hizkeran. Zenbaitetan, ETA eta LAKO
egiturekin batera erabiltzen da: Ez esan ezer, ZE jende-modu honekin
alper-alperrik da ETA.
EZEN
Batzuetan BAIT hartzen du: Nahi duzuna eskatu, EZEN edozertarako
gertu BAInago

KAUSAZKO LOKAILUAK ( 808 or.) Nolabait, jarraian esaten dena


aurretik esandakoaren zergatia edo azalpena dela adierazten dute.
1. IZAN ERE
Bizkaian eta Gipuzkoan. Bigarren perpausaren hasieran. Perpausak
puntuz edo puntu eta komaz berezi ohi dira
2. ZEREN (ZE, ZEGATIK)
Hegoaldean galduta egon izanagatik, batuaren bitartez zabaldu da
berriro. Gehienetan menderagailu gisa erabiltzen da BAIT/N atzizkiekin
batera. ZE bizkaieraz erabiltzen da.

3. ALABAINA
Aurkaritza adierazi ez ezik kausa adierazi ere egiten du: Zer demontre
gertatu zaio? Alabaina, kolpez beterik dago.
4. BA(DA)
Kausa adierazteko denean, osorik idazten da (ondorioa ere izan
baitaiteke): Gaur gauean izoztu egingo du, BADA, zerua garbi-garbi
dago.

KAUSAZKO ALBORAKUNTZA (654)


1.1 NOLAKO ... HALAKO
Nolako aita, halako semea.
1.1.1 Batzuetan, bigarren juntagaia ezabatu egiten da
1.2 Gaztelaniazko “según”: “Nolakoa da? NORK egina deN”

ONDORIO-PERPAUSAK (771)
1. Ondorio-perpaus menperatuak.

1. A Lokailudunak
Maila-hitzak: kausa mailakatu edo kuantifikatu egiten dute. Hain da polita
non ... (balio enfatikoa)=Hain polita da non ... Hain maila-hitzaren ordez,
sail bereko “honen” eta “horren” ere erabil daitezke
Lokailua: non, ezen, 0; batzuetan ezabatu egiten da. Ezabatzen denean
lokailua BAIT menderagailua erabili ohi da.
Menderagailua: Ekialdean BAIT; mendebaldean N.

Hain maila-hitzaren bidez eratuak. Nolakotasuna mailakatzeko, adjektibo,


adberbio eta partizipioekin erabiltzen da HAIN: Besaulkia hain zen zabala,
non ez zen atetik sartzen.. Sail berekoak diren HONEN eta HORREN ekin:
Honen nekatuta nengoen, NON ez BAIneukan ezertarako gogorik.
HAIN ... NON ... BAIT
HAIN ... EZEN ... BAIT

Hainbeste/hainbat maila-hitzen bidez eratuak


Hainbeste eta hainbat zenbatasuna mailakatzeko balio dute; perpausa
nagusiko kausa kuantifikatzeko
HAINBESTE/HAINBAT ... NON ... BAIT/N. Izen neurgaitzekin:
hainbesteKO indarraz jo du non ... Bestalde, adizkia 1. edo 2. pertsonan
dagoenean, sail bereko honenbeste eta horrenbeste ere erabil daitezke:
Honenbeste haserretu nintzen, non pikutara bidaltzeko zorian egon
bainintzen.
HAINBESTE(TA)RAINO ... NON/EZEN ... BAIT/N: Gogorregi jo du,
HAINBESTETARAINO, NON apurtu egin BAITu.
-hainbatetaraino ... non ... bait-: Oso urrun joan zen,
HAINBATERARAINO, NON begi-bistatik galdu BAInuen
1.3.1. HANBATENAZ (ERE) ... NON ... BAIT: Oso arrakastatsua izan
da, HAINBATENAZ (ERE), NON sarrera guztiak saldu BAITira

Halako moldez eta gisakoak


Gisa honetako ondorio-perpausak MODUA adierazteko erabiltzen dira:
HALAKO MOLDEZ esan du, NON egia zela uste izan BAITut. Beste
zenbait esapide ere erabiltzen dira, tokien arabera: halako suertez,
halako modutan ... NON/EZEN eta N/BAIT elkar trukagarriak dira
binaka, murriztapenik gabe

Erlatiboa balio kontsekutiboarekin:


EZ dago HAIN pertsona gaiztorik, hori egiteko gauza ez deNIK. Ezezkoak
izan ohi dira eta “EZ ... HAIN ... NIK” ereduari jarraitzen diote.
Lokailugabeak:Horietan, BAIT menderagailua erabili ohi da: HAIN zen
handia, ez BAITzen sartzen.

1.B. Lokailu gabekoak

2. Ondorio-perpaus alboratuak. Batzuetan menderagailua ezabatu


egiten da, perpaus alboratuak emanez; batez ere ahozko hizkeran.

1. Lokailudunak: HAIN daude aldatuta, NON ez ditut ezagutu ere


egin./HALAKO MODUZ postu da, EZEN musuka hasi zait.
2. Lokailugabeak: Zenbaitetan, lokailua ere ezabatzen da. Batez ere
ahozko hizkeran. Perpaus nagusia amaieran: Eskuaz apurtu zuen,
HAINBESTEKO indarra zeukan./Dena utzi zuen beragatik,
HAINBESTERAINO maite zuen.

ONDORIOZKO LOKAILUAK (803 or.)


1 Perpausen arteko lotura adierazteko erabiltzen dira, baina ondorio-kutsua
gaineratuz. Bigarren partea da ondorioztatzen dena: Goizean ikusi dut;
HORTAZ, ez dago atzerrian

2 BERAZ. Aurretik esandakoaren ondorio zuzena adierazteko. Eskuarki,


koma artean. Amaieran ere ager daiteke: Atzerrira joango zara,
BERAZ?Aurretik ezer ez daukala ager daiteke, elkarrizketari hasiera
emateko: BERAZ, ile-apaindegian izan zara?. Inoiz zenbait
aditzondorekin batera (orain, horrela, halatan ...) ager daiteke: ORAIN,
BERAZ, pintura apur bat baino ez zaio falta.
3 BA(DA). Ahoz BA, eta idatziz BADA. BERAZ lokailuak baino
erabilera-eremu zabalagoa du.
1.1 Ondorioak ateratzeko (=beraz): Oso hauskorra da; BADA, ez ukitu.
1.2 Kausa adierazteko (=zeren).Joan egin da, BADA, ordubete zeraman
itxaroten
1.3 Hitz indargarri gisa esklamazioetan eta harridura-perpausetan: Ez
zara etorriko? Zer, ba?/Nork egin du? Nik zer dakit, BA!.
Horrelakoetan forma laburtua idazteko joera dago.
1.4 Balio erretorikoa: Jakingo ez dut, BA!
1.5 Ustekabea edo harridura adierazteko: Ez zela ireki behar? BA, nik
ireki dut./Postaz bidali zenidala diozu? BA, z dut ezer jaso.
1.6 Komodin gisa: Ez dakizula nola egin duzun? BA, zeuk ez
badakizu ...

4 HORTAZ, Gipuzkoan eta gainerako Euskal Herrian, BERAZ: Ez


daukagu dirurik; HORTAZ, ezin dugu erosi.

5 ORDUAN. Lokailu edo aditzondo balioak har ditzake, baina esanahi


desberdinez: Orduan ez zekien non zegoen/Orduan, ez zekien non
zegoen. Lokailua denean, atzean koma.
orduan vs beraz. Ez dira baliokideak. Normalean, ORDUANek baldintza-
kutsua izaten du=kasu horretan, hori horrela izanik... Beste zenbaitetan:
hori dela eta, halako batean, bat-batean eta antzeko esapideen esangura
hartzen du. Zenbaitetan , ORDUANen lekuan ezin da BERAZ ipini.
Adibidez hemen: Ziur zaude? Bera da, ORDUAN, oker dagoena.

6 HONENBESTEZ, HORRENBESTEZ, HAINBESTEZ. BERAZ


lokailuaren parekoak. Erakusleetatik eratorriak.: Gau osoa igaro zuen
kalean eta, HAINBESTEZ, hoztu egin zen. Sarri ETA juntagailuarekin
batera agertzen dira. Zenbait euskalkitan, ZEREZ kasuaren ordez,
NOREKIN kasu-marka har dezakete.

7 HALATAN, HALA. HALATAN, HALA modu-aditzondoaren forma


indartua da. BERAZ lokailuaren baliokidea zubereraz; azken aldian
zabaldu egin da: Oso jende gutxik eman zuen izena ETA, HALA,
ikastaroa bertan behera utzi behar izan genuen.

HELBURUZKO PERPAUSAK (698)


Helburu, xede eta asmoa adierazten dute.
1. TZERA
Zertara? Zenbait euskalkitan, honen ordez: TZEN. Aditz zenbaitekin
erabiltzen da: JOAN batez ere, ATERA ...

2. TZEKO
Zertarako? Aditzokin, besteak beste: erosi, balio, izan, etorri (Zurekin
egoteko etorri naiz). Egitura hau perpausa inpertsonala denean edo
menpekokoa eta nagusikoa pertsona bera denean erabiltzen da. Bestela
subjuntiboa: Liburu bat ekarri dizut irakur dezazun.
2.1 TZERA vs TZEKO. Normalean ezin da bata bestearen truke erabili.
TZEKO izen edo izenordeei egokituta agertu ohi da

3. TZEKOTAN/TZEKO ASMOTAN/TZEKO ASMOZ.


Mendira joateko asmotan nago. Partizipioarekin erabiltzeko agertu den
joera ez da zuzena: *ikusi asmoz.
TZEKO ASMOTAN=TZEKOTAN: Hondartzara joatekotan geunden zu
heldu zarenean
TZEKOTAN=TZEKO ZORIAN

4. TZEAGATIK: helburuzko perpausak: Zurekin egoteagatik etorri


naiz. Kausazko perpausak egiteko ere erabiltzen da.

5. TZEARREN: Ez dizut ezer esan ez kezkatzearren. Kausazkoak


sortzeko ere balio du.

23.GAIA. EL NUMERO. DEFINIDO E INDEFINIDO, SINGULAR Y


PLURAL.
Gramatika osoa.
1. Mugatzaileak.
Artikulua
Artikulu zehaztua
Artikulu zehaztugabea
Artikulu zehaztua eta zehaztugabea
Erakusleak
Arruntak
Indartuak

2. Zenbatzaileak
Zenbatzaile zehaztuak: kardinalak, ordinalak, zatikiak, ehunekoak,
banatzaileak, zenbait esapide
Zenbatzaile zehaztugabeak
Zenbatzaile orokorrak

3. Determinatzaile zehaztugabeak: ZEIN: zeintzuk, edozein, zeinahi,


zeingura/ ZER: zertzuk, edozer, zernahi, zergura

24.GAIA. ESTRUCTURA DEL SINTAGMA NOMINAL

PERPAUSAREN OSAGAIAK (Gramatika Osoa)


Izen-sintagma eta aditz-sintagma.
Perpausaren ardatza aditza da, isilpean ala agerian. Perpaus gehienetan
multzo bi bereiz ditzakegu: aditz-sintagma eta izen-sintagma. Aditza da
aditz-sintagmaren ardatza eta aditza aditz-sintagmarena.
“Mutil gazte hori + oinez etorri da”
Izen-sintagmaren osagaiak hiru multzotan sailka ditzakegu, bere
funtzioaren arabera:
1. Ardatz-osagaia: izenak, izenordainak
2. Osagai atributiboak: adjektiboak
3. Osagai determinatzaileak: mugatzaileak, zenbatzaileak ...
“Mutil gazte hori”: izena + adjektiboa + erakuslea. Hala ere, hitzak oso
erraz aldatzen dira kategoriaz. Ardatz-osagairik gabe (Izen edo
izenordain) ez dago izen-sintagmarik.
Betetzen duten funtzio gramatikalaren arabera bost hitz multzo bereiz
ditzakegu:
I.S.: izenak, izenordainak, determinatzaileak
A.S.: adberbioak, aditzak

IZEN SINTAGMAREN EGITURA


1. Izen sintagma
2. Izenaren multzoa
b. Izena.
Izenaren subkategorizapena: 1. Izen arruntak eta bereziak.
2. izenaren beste banaketa asko: abstraktuak, kolektiboak,
+_ biziduna, +_ gizakia, zenbakarriak/zenbakaitzak. 3.
Izenordaina: a. Izenordain pertsonalak. b. Izenordain bezala
funtzionatzen duten elementuak: erakusleak. Beste
izenordain batzuk: norbait/zerbait, inor/ezer/ezein,
edonor/edozer, nornahi/zernahi/zenbatnahi, nor edo nor,
deus, elkar
c. Adjektiboa
1. adjektiboa agertzea ez da beharrezkoa.
2. Erabilera: sindikal arazoak. Adjektiboak izenaren
eskuinetara joan behar dute.
3. Atributua 4. Adjektiboaren aldagarriak: a. –en
atzizkiak. b. –ago atzizkia. c. –egi atzizkia. Adjektiboari
dagozkion beste aldagarriak: aski, oso, nahiko, arrunt,
arras, biziki, dezente ...Erabilera: neska handi samarra;
oso gizon ona (*oso gizon on bat), zenbatzailea jarriz
gero: gizon bat oso ona. Erakuslearen familiakoak:
honen-horren-hain
3. Determinantea
A. Mugatzailea:
a) -a/-ak, -ok. Izen sintagma batek ez dezake mugatzaile bat baino
gehiago eraman., kasu berezietan ez bada: hura bai gizon zintzoa
(aposizioa).
b. bere funtzioa mugatzea da.
c. euskaraz determinantea ( mugatzailearekin edo gabe)
beharrezkoa dugu, izen bereziekin eta izenordainekin izan ezik
: *Andonia.
Izen sintagma mugagabea noiz:
-zenbatzailearen laguntzaz lortzen da: zenbait gizon handi
-izen bereziekin eta izenordainekin
-sintagma inolako determinanterik gabe:
• zenbait aditzekin: bihurtu, izendatu, egon, joan,
gelditu
• zenbait aditzek osagarri mugagabea hartzen dute: parte
hartu, min hartu, lan egin, lur jo ...Adjektiboa hartzen
badute mugaturik hartzen dute: min handia hartu
• I.S,-ak zenbait deklinabide atzizki hartzen dituenean:
batez ere instrumentalarekin eta lekutasuna adierazten
dutenekin: urrez, zurez, oinez .../ belarretan,
bekatutan, uretan ...
Gainerakoetan determinatzailea agertuko zaigu. Izendatzerakoan
adibidez mugatzailea beharrezkoa da: autoa=coche
d. sing./pl. Euskaraz 3 aukera ditugu: I.S. mugagabea; I.S.
mugatu singularra eta I.S. mugatu plurala

B. Erakuslea ere mugatzailea da


-Non: IS-aren eskuin aldean, ezker muturrean agertzen zaigu (salbuespena:
hura gizona!)
-Numeroa: Singularra: hau/hori/hura. Plurala: hauek/horiek/haiek
-Erroak: Deklinabidearekin beste erro batzuk dituzte: hon-, hor-, har-, hai-
-Intentsiboak: ber +; bera ( berau eta berori indargabetuta daude).
Determinante gisa agertuko zaizkigu gainerako erakusleen lekuan.
Aposizio gisa ere: “etxe hau berau”. Desberdintasun bat: “andrea bera” eta
“andre bera”
-Hauxe, horixe, huraxe: intentsiboak. Galdegai izan behar dute: aditzaren
aurrean doaz. “Pertsona berau” eta “pertsona hauxe” ez da gauza bera.
-Erakusleak izenordain izan daitezke: hori mendian bizi da.

C. Zenbatzailea
Zenbatasuna adierazten du. Zenbatzaile guztiak ez dira mota berekoak.
a) zenbatzaile zehaztua. Mugatzailea ametitzen duten zenbatzaileak
“zehaztuak” izenekoak dira. Numeralak zenbatzaile zehaztuak dira.
Zenbatzaile hauek sintagma mugatuak eta mugagabeak osa ditzakete.
b) Zenbatzaile zehaztugabea. Ez dute mugatzailerik ametitzen: asko, gutxi,
zenbait, anitz ...
c) Zenbatzaile orokorra: guzti, dena, oro. “Guzti” mugatzailearekin agertzen
da: “etxe guztiak erre dira”. “Guzti”, bakarrik ez ezik izenaren
multzoari lagunduz ere agertzen da. “dena” bakarrik gehienetan. “oro”
aposizio moduan agertzen zaigu; mugatzailerik ez du
ametitzen:”gizonak oro hilkorrak dira”
d) Erabilera: 1) Izenaren multzoaren ezkerretara, “bat” izan ezik. 2)
Zehaztugabeak ere, ezkerretara. . “Asko” eskuinetara. “Zenbait”
bietara. “Gutxi” eskuinetara. “Anitz” bietara. Gero, baditugu:
gehiago/gehiegi/gehien eta gutxiago/gutxiegi/gutxien. Zenbatzailea
duten ISak prezioa nahiz kantitatea adierazteko erabiltzen ditugunean,
badirudi adizlagunak direla: Etxe horrek bost milioi balio du.
Bat-batzuk.
a) Izen propioek ez dute determinanterik behar. Enfasi balio
batekin bai: “Irujo bat hemen balego”
b) Mugagabetasun berezia adierazteko: “kurpilen bat zulatu zaio”
(kurpiletariko bat), “neskaren batek esan dio”
Batzuk.
-tzuk atzizki honek bizkaieraz bizitza oparoa du. Euskaltzaindiak onesten
du, baina forma markatutzat dauka.

Honenbeste-horrenbeste-hainbeste
Zenbatzaile zehaztugabeak. Mugatzailerik ez dute onartzen. Izenaren
multzoaren aurrean doaz. Erakusleetarik sortuak. Hirugarren graduak
besteak baztertu ditu.

D. Ordinalak
Zenbatzaile zehaztuei -garren atzizkia erantsiz gero, ordinal bihurtzen
dugu.. “zenbat” galdetzaileari ere erants dakioke. Salbuespena: lehenengo
(ez *batgarren). Besteek ere onartzen dute –go: bigarrengo,
hamargarrengo ... Ezkerretara joaten dira: “gure bigarren alaba”
E. Distributiboak
Banaketa zentzua dute. “Nik haiei bina liburu eman nien”

Bakoitz
Distributiboa. Beti mugaturik. Eskuinetara. Mugatzaile singularra hartuko
du
F. Beste determinante batzuk
Beste
Ezkerretara. Ametitzen ditu gainerako mugatzaile, zenbatzaile eta abarrak:
“beste gizon handi hura”. “Bestek” izenordain bezala ere funtziona
dezake:” lan hori bestek egin beza”

4. Izenlaguna
a) atzizkirik behar ez dutenak adjektiboak
dira/atzizkia behar dutenak izenlagunak
dira: harrizko, mendiko (mendi + an + ko)
b) Izenlagunari dagokion atzizkia
1) –en (noren)
2) –ko . Ez zaio izen sintagmari
eransten, bai adizlagunari. Edozein
adizlagun, -ko erantsiz gero,
izenlagun bihurtzen dugu:
mendirako
©) ezkerretara doa

25.GAIA. LA DECLINACION

1. Sarrera
Deklinabide kasuak
Ordena
Numeroa
Mugagabea
1.4.1 Izen bereziak
1.4.2 Izenordainak eta erakusleak eta elkar
1.4.3 Galdetzaileak
1.4.4 Zenbakiak
1.4.5 Zenbatzaile zehaztugabeak
1.4.6 Zenbait deklinabide kasu
1.4.7 Zenbait aditz berezi: bihurtu, izendatu,
aukeratu
1.4.8 Zenbait esapide: urETAN
1.4.9 Beste zenbait kasu: beste(adina), honelako,
horrelako, halako. –ren bat, -ren batzuk

Plural hurbila
Bizidunak/bizigabeak
Fonetika
Diptongoz amaitutako hitzak: GAU (-e- zerez eta leku-denborazko
kasuetan), LAU (izen gisa: datak eta matematika; izenordain + -r), ZEREZ
kasua (silaba bakarrekoak, mugagabez, + -e-: gaiez
-R-z amaitutako hitzak : gehienek bikoiztu egiten dute. Salbuespenak: ur,
zur, paper, plater ...
-Az amaitutako hitzak
1.10.11 –a organikoa
1.10.12 Maileguak: berdin, -a mantentzen dute.
Salbuespenak hitz-elkarketan: kultur aretoa,
natur zientziak, literatur lehiaketa, hizkuntza
politika
1.10.13 –Az amaitutako atzizkiak: asko dira.
Arazotsuenak: -keria, -gintza, -kuntza, -tila.
Erderatikakoak: , euskaraz –a itsatsia
gordetzen dutenak: -aje-tik –aia
(pertsonaia).-ena-tik –ea (harea), -ona-tik –
oa (koroa)
1.10.14 Leku-izen bereziak
1.10.14.1 Izen arrunt gisako leku-izen
bereziak: Bizkaia (salbu:
Bizkaian)
1.10.14.2 –a itsatsia duten leku-izen
bereziak: Donostia
1.10.14.3 -a itsatsirik gabeko leku-izen
bereziak

2. Deklinabide-kasuak
Nor
Partitiboa
Nork
Nori
Noren
Norentzat
Norekin
Zerez/zertaz
Non
Nondik
Nora
Norantz
Noraino
Nongo
Norako
Zertako=zertarako.
Helburua adierazteko, bai NONGO, bai NORAKO:
mendiko/-rako botak
Batuz desberdindu egiten dute Bilboko autobusa eta
Bilborako autobusa, beste batzuek bietan NONGO
NORAKO /NORENTZAT
Norengan
Norengandik
Norengana
Norenganantz
Norenganaino
Norengatik:
Zergatia: Zugatik egin dut. –TEAGATIK
Kontzesiboak
Aurkaritza perpausak: oso gaztea da badu , HORRATIK, zer irakatsirik.
Horregatik (bizigabeak: arrazoi horregatik)/ horrengatik (bizidunak: mutil
horrengatik)
Gauza bera: Lagun batengatik/ puntu bategatik
Nortzat

3. Deklinabidea-laburpena
Kasuen sailkapena
Kasuen logika

26.GAIA. EL ADJETIVO
1. Sarrera

2. Izenondoak
izenondoaren kategoria-aldaketak
izenondoa predikatu osagarrian

3. Izenlagunak
–REN atzizkia
–KO atzizkia
IS + -ko
Adberbioa + -ko: ikus “Adberbioa”
Nola/nolako
Aditzondoak: betiko moduan
Birdeklinabidea
Zerezko. Gutxieneko/gutxienezko
Postposizioak
Zenbait esapide: bat-bateko, alferreko, hil ala biziko
Aditza + -ko
egin beharreko. Balizko
–TAKO/-DAKO
Beste zenbait kasu: -lako osagarria, baiezko/ezezko, dena delakoa, zuk
besteko indarra
–ko atzizki banatzailea: bakoitzeko, fotokopiako
ehun metrora/ehun metrotara: euskalkien arabera

4. Aposizioa
Aposizio ez-murrizgarriak
Aposizio murrizgarriak:
errespetuzkoak: Uriarte jauna, Agirre Lehendakaria
lanbideak: Mitxelena idazlea
ahaidetasuna: osaba Iñaki
Lekuzkoak: Gorbeia mendia
Aposizioak eta kasu-markak

5. Zenbait adjektibo berezi


BER
Errepikatuta: berbera
Bera/berdina
Gizon bera/gizona bera
HUTS. Esanahi anitz du: =oso, guztiz (on hutsa da); aditz-izenarekin:
ikuste hutsarekin igarri zion; zero: hiru eta huts
BESTE. Gehienetan izenlagunaren tokian agertzen da. Izenordain gisa
erabiltzen da maiz.: “hori bestek egin dezala”
Bestea/beste bat. Goazen beste tabernara/goazen beste taberna batera
Besterik ez/ baino ez, baizik ez.
besterik ez: NOR kasuan deklinaturiko izen-sintagmekin. Aditza
singularrean. Beste kasuetan: baino ez, baizik ez. “Lau kutxa besterik ez da
geratzen”. Aditzekin ere: “Zer edo zer behar baduzu, esan besterik ez
duzu”.
Besterik ez/baino ez: NOR kasuan deklinaturiko izen sintagmak direnean,
esanahi honekin: Mikelekin baino ez dut hitz egin.
“Baizik ez” “baino ez” bezala deklinatzen da, objektua plurala denean,
aditza ere pluralean jarri ohi da:”Zureak baizik ez ditut aurkitu”
Beste zenbait esapide
Zu EZ BESTE GUZTIAK
Oraindik ez da zuTAZ BESTE inor etorri
BESTEAK BESTE, hauek dira aipagarrienak
Bestetasuna adierazteko beste zenbait bide: GAINERAKOA/ENPARAUA
27.GAIA. PRONOMBRES Y POSESIVOS. USO DE LAS FORMAS
INTENSIVAS.
1. Pertsona-izenordainak
Pertsona izenordain arruntak
Pertsona izenordain indartuak
Forma indartuen erabilera: NI/NEU. Galdegai denean. Ez da forma
indarturik erabili ohi ezeko perpausetan, zati-galderetan, eta bokatiboetan
Beste zenbait erabilera: NIK NEUK, NEUK ERE, NEUK BEHINTZAT
Forma indartuen genitiboa: NIRE/NEURE. Izenordainak adierazten duen
pertsona aditzean aipatuta agertzen denean, genitibo bihurkariak erabiliko
dira. Haren/bere/beraren=pl. Haien/beraien/beren-bere-euren Hori sistema
bat da. Beste sistema bat: Kepa eta bere aita etorri dira (bihurkaria)/Koldo
aurkitu dut eta bere etxera joan naiz (indartua). Lehen aipatutako egitura
hirukoitz hori beste kasuetan ere gertatzen da: norekin, norentzat kasuetan,
adibidez.
Jon BERE autoen etorri da.
Ni HAREN autoan etorri naiz.
Jon aurkitu dut eta BERAREKIN etorri naiz.
BERAREN aldez aurretik aipatutako pertsona edo izaki bat adierazteko
erabili ohi da.

2. Izenordain zehaztugabeak
2.1 Galdetzaileak : NOR; ZER; NORTZUK; ZERTZUK
(Euskaltzaindiaren araua gogoratu)
Galdetzaileetatik eratorritako izenordainak: inor/nor edo
nor/edonor/norbera. Ezer/zerbait/edozer

3. Bihurkariak: bere burua


“orraztu naiz”
neurekiko, neure artean, neure kolkorako, neure baitan

4. Elkarkariak : elkar
BATA BESTEA:
Bata bestearen barruan/*elkarren barruan
Bata bestearen ondoan=elkarren ondoan
28.GAIA. EL VERBO.ELEMENTOS CONSTITUTIVOS DE UNA
FORMA VERBAL. MARCAS DE PERTSONA, TIEMPO Y
MODO.

EUSKAL ADITZA
1. Aditz-motak
NOR eta NORK motako aditzak
Adizki jokatuak eta jokatugabeak
Adizki perifrastikoak eta trinkoak

2. Aspektua
ETOR
ETORRI
ETORTZEN
ETORRIKO
Aditz trinkoen aspektua
Ikusten dut/ikusten ari naiz
Aspektua kontakizunetan
Aspektu burutua adierazteko beste bide batzuk
egin IZAN dut (egiTEN IZAN dut)
ikusiTA nago, ikusiTA daukat
ikusiA naiz, ikusiA dut
ikusiA IZAN da
Aspektu ez-burutua adierazteko beste bide batzuk
egin OHI dut
egin DAROA/izan DOA
Etorkizuna adierazteko beste bide batzuk
joan behar dut
-TZERA joan/-TZEN joan
–TZEKOA(K) IZAN / UKAN
–TZEKO EGON/EDUKI

3. Aldia

4. Modua
4.1 Sarrera
a) Amaia etorri da
b) Amaia etorri dateke (agian)
c) Xabierrek egin du
d) Xabierrek egin duke (agian)
Moduak honako adizki-bikoteok bereizten ditu: zen/zatekeen,
balitz/litzateke, balu/luke, dadin/daiteke, dezan/dezake, eta abar. Modua
markatzeko, beraz, -KE morfemaz baliatzen da euskaraz.
4.2 Modua adierazteko beste bide batzuk: ahaztu eginGO zitzaion.
Geroaldiaren esangura: ustea, suposizioa,ziurtasunik eza.

5. Pertsona
Pertsona markak
Forma inpertsonala. Aditz trinkoak ez dute balio horretarako; perifrastikoak
erabili behar.
Egiten da/egiten dute

6. Numeroa
Mugagabea: asko DAGO/asko DAUDE
ETA
BALIO IZAN, KOSTA IZAN, PISATU
PARE BAT, PILO BAT, MAKINA BAT
Iraupena adierazten duten aditzak

29.GAIA. ESTRUCTURA DEL SINTAGMA VERBAL./ADITZ


SINTAGMAREN EGITURA
1. Aditz sintagma (Gramatika bideetan. Goenaga)
AS= (Alg) + (IS) +(IS) + A
b. Erlazio hizkiak
A. Deklinabidea/eratorpena. Hitz eratorriak ba du
erlazioa sorrarazi duen hitzarekin: “hotz” eta
“hoztasun” ardatz paradigmatikoan daude
erlazionatuta. Deklinabideak edo erlazio hizkiak
perpausaren elementuen arteko erlazioak
adierazten dituzte.
B. Erlazio hizki motak:
i. deklinabide atzizkiak edo perpaus mailako erlazio
atzizkiak=beste hizkuntzetako preposizioak
ii. juntagailuak edo koordinazio atzizkiak.
Perpausak nahiz sintagmak elkartzeko, horiek
maila berekoak direnean
iii. subordinazio atzizkiak eta aurrizkiak. i.
Atalekoen antzekoak, eta bi atzizki izan ohi dira
batera: subordinatzailea eta deklinabide atzizkia,
sintagmaren funtzioa adierazten diguna. Atzizki
hauek perpaus osoari dagozkio.
Deklinabide atzizkiaren hiru sailak
1) 0, K, I
2) EN, KO
3) EKIN, ENTZAT, Z, N, TIK, (R)A,
®AINO, ®ANTZ
4) IK: NOR sintagmaren baliokidea,
perpausa baiezko hutsa ez denean
TZAT oso aditz bereziekin

c. NOR eta NORK sintagma


Batzuetan 0 atzizkiarekin, besteetan K. NOR sintagma bi lekutan
ager daiteke: ISan eta ASan. Itxura desberdina dute atzizki
desberdinak dituztelako.
A. 0 atzizkia NOR sintagmarentzat. Mugatua edo
mugagabea izan daiteke, mugatzailerik baduen
ala ez. Subjektu edo objektu izan daiteke.
B. –K atzizkia NORK sintagmarentzat.
Eransterakoan aldaketa morfofonologikoak
gertatzen dira: i. Konts + konts = konts + e +
konts. ii. AK + K = EK. Izen sintagma
kontsonantez amaitzen denean, mugagabea eta
mugatu plurala itxura berekoak dira, idazketari
dagokionez, ez, baina, intonazioa eta azentuari
dagokionez.

d. NORI sintagma
A. bokal + I= bokal + r + I
B. ak + I = ei
NOR, NORI, ETA NORK eta aditza. Hiru sintagma hauek
komunztadura dute aditzarekin.
-NOR sintagma bakarrik agertzen bada hau izango da subjektua,
eta DA erakoa izango da aditza.
-NORK agertzen bada, DU erakoa. NOR objektua izango da.
Batzuetan ez da horietarikoetan NOR agertzen: “urak irakin du”,
adibidez. Beste batzuetan, ez zaigu NORK agertzen: “eguzki
ederra atera du”.

e. Adizlaguna
Alg= IS + erl
A. –EKIN. Bukaerak: -arekin/-ekin/-rekin
B. –ENTZAT. –arentzat/-entzat/rentzat
gaztelaniazko “para”= -arentzat (bizidunekin) edo –
(e)rako (bizigabeekin)
C. –Z. –(e)z.
Ez dira –ekin eta hau nahastu behar: “pilota hau
eskuz josia da” (ez eskuarekin)
Leku-denborazko kasuak:
-TA- infijoa sartzen dute mugagabean eta mugatu pluralean
A. –N atzizkia. –(e)tan/-(e)an/-etan
B. –TIK atzizkia.. NOIZTIK, NONDIK EDO
ZERTATIK galderei erantzuten die.
C. ®A. NORA galderari erantzuten dio.
D. ®AINO eta ®antz. Azpian NORA dute.
NORAINO joatearen mugaz galdetzen du.
NORANTZ galdetzean, direkzioaz
galdetzen da.
E. ®AINO , eta ARTE : orain artekoak izenak
adierazten zuen atzizkiaren esanahia
lekuzkoa edo denborazkoa zen. Gure
hauetan, bukaerak adierazten du.

f. Izenlagunaren deklinabidea
Izlg= IS + en
Izlg= Alg + ko
A. EN izen sintagmari erasten zaio: -aren/-en/-®en
B. KO. Adizlagunari eransten zaio. Izenlagun honek
bi atzizki erasten dizkio izen sintagmari:
adizlagunarena eta izenlagunarena: Bilborako,
zilarrezko, zurekiko (birdeklinabidea)
C. KO izenlagunentzat dela esan dugu. Hala ere:
“Liburu hau gizon horrentzako erosi dut” esaten
da; “hor, “horrentzat” hobetsi beharko genuke,
jatorragotzat joz.
D. NOR, NORK, eta NORI ez dute –KO atzizkia
onartzen

g. Bizidunen deklinabidea
Elementu bat agertzen zaigu: “GAN”. EN atzizkiaren atzetik
dator. ENGA hau bizidunekin erabiltzen da, baina bizidunekin
erabili daiteke besterik: “bihar neskatan/ra noa” (zertan,
zertara)/”bihar neskengana noa”.

h. Erakusleen deklinabidea
IS batzuek, mugatzaileak izan beharrean, erakusleak dituzte.
A. Erakusleek erro desberdinak agertzen dituzte atzizkien
arabera:
Hau-/hon-
Hori-/horr-
Hura/ha-/har-/hai-
B. Lekutasuna adierazten duten atzizkiekin, TA infijoa agertuko
zaigu: “hauetan”
C. Izena biziduna denean GAN erantsi behar zaio: “hauengan”

i. Izen propioen deklinabidea


Ez dute mugatzailerik hartzen, baina aldaketa morfofonologikoak
kontuan hartu behar dira: AndoniRi, IsabelEz. Leku izenetan ez
da TA behar: Bilbon, Parisa

j. Adizlaguna eta adberbioa


A. Alg=IS + erl
Adberbioa kategoria gramatikal bat da. Adberbioa
aditzarekin nahiz adjektibo batekin erlazionatzen den
elementua da: “hori ondo dabil/ondo neska polita da
hori”. Adberbioa aldakaitza eta autonomoa da. Hala
ere, atzizkiak hartzen dituzte: gaurtik, oraidaino ...
B. Adberbio motak:
4. NOIZ galderari erantzuten diotenak: sarri, maiz,
goiz ...
5. NON galderari erantzuten diotenak: urruti,
hurbil ... Ez da jakiten adberbio edo adjektibo
diren. Euskaraz joera dago adberbio hauei
adizlagun egitura emateko, hots, izen bezala
sentitzen ditugu: urrutian, aspaldian...
6. NOLA: ugarienak
–adjektiboa + KI= emeki, ausarki
-aditza + KA: gaizkiesaka, bultzaka
-izena + KA: barreka
4. Galdetzaileetatiko adberbioak:
nola, non, noiz, nora + bait = Non edo non, noiz edo
noiz, nora edo nora
I + nola, non, noiz, nora
Nola, non, noiz, nora + nahi (=edo + ...)

k. Atributua
A. Perpaus kopulatiboetan, aditzak loturazko
zeregina du. AS= SAtr + Alot
B. Atributuak komunztadura du Izen Sintagmarekin.
C. Atributua eta adberbioa: “kafesnea ona
dago”/”Joseba nekatuta dago” (adberbioa?).
“Arrautzak merke daude etxe honetan” (atributu ala
adberbio?). “Itziar neskame dago etxe honetan”
(atributu ala adberbio?).
Dena dela, euskaraz badira zenbait hitz, izen nahiz
adjektibo nahiz adberbio bezala ager
daitezkeenak:”Gaur goizean gose nintzen”. Arazoa
hor dago.
2. Aditza:
A. perifrastikoak/sintetikoak (laguntzailea dutenak). Biek
dute erroa.
B. Sailkapena: NOR-(NORI) erakoak eta NOR-(NORI)-
NORK erakoak. Denek ez dute NORI ametitzen:
“jakin”. “Ekin”-ek beti behar du NORI.
NOR_NORI_NORK erakoa aditz gehienak NORK
gabeko aditz bezala ager daitezke .
C. Loturazko aditzak aparte aipatu beharko ditugu.
D. Laguntzailea: erroaz gain aditz jokatuak baditu beste
osagarri batzuk: aspektua, denbora eta pertsona (bai
aditz perifrastikoetan zein trinkoetan.
b. Aspektua
A. erroa
B. 3 aspektuak (aditzaren bukaeraren arabera):
1. era ez-perfektua: -n eta –ziztukariz=TEN,
gainerakoetan TZEN.
2. era perfektuak hiru aukera bukaeretan:-I, -0, -TU/-
DU:erdarei harrapatutakoak eta sortutakoak azken
bukaera hau dutenak dira –gizondu, kanporatu,
gauzatu .../erreakzionatu, dimititu, inbertitu ...-. Adizki
jatorrei lekua kenduz: ahantzi-ahaztu, irakurri-
irakurtu, egondu ... Azken kontsonantea N edo L
denean DU erabiliko dugu Turen ordez.
3. Gertakizuneko era: KO. N edo Lz bukatzen denean
GO bihurtuko zaigu.
4. Aditz erro hutsa. Hiru modutara ager daiteke:
i. lexema soil bezala: etor ...
ii. lexema deribatu bezala: desegin ...
iii. lexema elkartua: itxuraldatu
Badira zenbait hizki aditzarenak bereziki direnak: a)
erazi b) -ra-: eraman, erakarri
Beraz lexema eta atzizki aspektiboa elkarrekin ageri
zaizkigu.

c. Denbora
A. iragana/ez-iragana
B. iraganaren markak
d. Pertsona
A. Perifrastikoetan bigarren osagaian agertzen dira
pertsona markak
B. Zer desberdintasun dago “Ikusten dut/ Ikusten ari
naiz” artean? Lehena bi eratara uler daiteke: momentu
honetan eta beti.
e. Aditzaren komunztadura
Aditzak komunztadura dauka perpausean ager daitezkeen nor,
nork eta nori sintagmekin.

3. Aditz forma sintetikoak


a) NOR-(NORI) erakoak: izan, egon, etorri, joan ...
Batzuek beharrezkoa dute NORI: “jarraiki”-k
adibidez
b) NOR (NORI)-NORK: ukan, ekarri, eraman ...
c) Paradigmak
1. Aldiaren ezaugarriak
2. Pertsonen morfemak
IZAN:
a) NOR: orain/lehen
b) NOR/NORI: orain/lehen
c) ZU plurala al da? Zu etorri zatzaizkit/hi
etorri hatzait
Zu ikusi zaitut/ hi ikusi haut

EGON:
a) NOR: orain/lehen
b) NOR-NORI: orain/lehen
ETORRI
c) NOR: orain/lehen
d) NOR-NORI: orain/lehen
IBILI
e) NOR: orain/lehen
f) NOR-NORI: orain/lehen
JOAN
g) NOR: orain/lehen
h) NOR-NORI: orain/lehen

UKAN
a) NOR-NORK orain/lehen
b) NOR-NORI-NORK
EKARRI, ERAMAN, ERABILI
c) NOR-NORI
d) NOR-NORI-NORK

EDUKI
NOR-NORK orain/lehen (nor sing.: nindukan, nindukazun ...; pl.:
ginduzkan)
NOR-NORI-NORK: oso gutxi erabiltzen da

JAKIN
NOR-NORK orain/lehen
Jakin aditzak ez du ametitzen nori sintagmarik

4. Aditz forma perifrastikoak


Lag=asp + d + perts

5. Ahalezko jokabidea

6. Baldintza

7. Subjuntiboa

8. Agintera
30.GAIA. NOMINALIZACION VERBAL.
ADITZ-IZENA: etorTZE
1. Zer? TZEA, TZERIK
2. Zertan? TZEN, TZEAN
3. Zertara? TZERA
4. Zerta(ra)ko? TZEKO
5. Zertatik? TZETIK
6. Zerk? TZEAK
7. Zeri? TZEARI
8. Zeren? TZEAREN
9. Zerekin? TZEAREKIN
10.Zertaz? TZEAZ/TZEZ
TZEAZ GAINERA
TEZAZ APARTE. LANDA, KANPO
TZEAZ BATERA
11.Zeragatik? TZEAGATIK, TZEARREN
12.Zertarainoko? TZERAINOKO
13.Aditz izenaren beste zenbait erabilera: TZEKE; TZEAR, TZEKO
ZORIAN
14.Zalantzazko kasuak
Ahaztu
Joan, etorri, ibili: kantatzera (kantatzen, bizkaieraz) etorri naiz. Kantatuz
etorri naiz (nola?)
Erraza/zaila izan. Dirudien baino zailagoa da hori irabazten.( dificil de
hacer)
Utzi

31.GAIA. VERBO SINTETICO Y VERBO PERIFRASTICO.

1. ADITZ TRINKOA
NOR motako adizki trinkoak:
Egon: nor eta nor-nori; -ke eta –ke-rik gabe; oraina, iragana eta alegiazkoa
irregularra.
Esangura bikoitza nor-nori denean: “umeak begira dagozkizu” eta “zuri
dagokizu harrikoa”.
Usteak adierazteko: “Horretan nengoen ni ere!”
“Itxaron” esanahiarekin: “Zaude apur batean!”
“dagokionez/dagokionean (NOIZ)”. “Gai horri dagokionez, esan behar
da ....” (*dagokionean); “Txanda dagokizunean hitz egingo duzu”

joan: nor eta nor-nori: -ke eta –ke-rik gabe; oraina, iragana eta alegiazkoa
aldaera bi: DOAKI-=DIHOAKI-
nor-nori-rekin beste esangura bat: “Ez doakit niri arazo hori erabakitzea”

etorri: nor eta nor-nori; -ke eta –ke-rik gabe; oraina, iragana eta alegiazkoa

ibili, nor eta nor-nori; -ke eta –ke-rik gabe; oraina, iragana eta alegiazkoa

etzan: oraina eta iragana, 3. pertsonak. Natza ... / nentzan

erion: nor-nori; nor 3. pertsona; oraina eta iragana. Darit-darizkit/ zeridan-


zerizkidan. Euskalkien arabera, erion-en ordez, jarin, jariatu eta jario
aldaerak erabiltzen dira.

atxiki: nor-nori formak bakarrik; oraina eta iragana; natxekio/ nentxekion.


“Ikusi duzu eraikuntza berri hori, udaletxeari datxekiona?”. Egon aditzaren
antzekoa.. Oso erabilera mugatua.
Jarraiki. Euskara jasoan: nor-nori jokoa baino ez dauka. Oraina eta iragana:
narraio/ ninderraion. Aditz nagusi bezala: “jarraitu” erabiltzen da.

NORK motako adizki trinkoak.


eduki: oraina/iragana/alegiazkoa; nor-nork; indikatiboa
TE pluralgilea bi aldiz segidan errepikatzen denean, bigarrena ezabatu egin
daiteke:zauzkatete=zauzkate
Nor-nori-nork adizkiak behar ditugunean, ukan aditzaren adizki trinkoak
erabiliko ditugu:”Begirune handia diet itsasoari”

ekarri: nor-nork/nor-nori-nork; oraina/iragana. Nakar/nindekarren


Forma irregularra: zakarzte (zuek)/ zakartzate (zu)
Zakarztete=zakarzte

eraman: nor-nork/nor-nori-nork; oraina/iragana.


Narama/daramakiot/ninderaman/neramakion
*zaramatzate=zaramazte
zaramaztete=zaramate
Zenbait euskalkitan, eraman aditzaren nor adizkiak ohikotasuna
adierazteko ere erabiltzen dira. “Egunero bazkaria berak prestatu daroa”

eroan: oraina/iragana. Nor-nork. Daroat/daroatzat/neroan/neroatzan.

erabili: oraina/iragana; nor-nork/nor-nori-nork


*zarabiltzate=zarabilzte
bi esanahi:
“buruan zerbaiti bueltak eman”: “zer darabilzu buruan?”.
“ibilarazi”: Egun osoan narabilzu gora eta behera”

jakin: oraina/iragana/alegiazkoa.nor-nork. Indikatiboa (-ker-ik gabe, ke-


rekin)

esan (*io)/erran: oraina/iragana/alegiazkoa. Nor-nork/nor-nori-nork.


Alegiazko formak “erran”-etik datoz. Diot/diodaz/ diost(a) /nioen/nioezen/
niotson/ banerra/nerrake
esan/edun=dioen/dion, dioela/diola
aldaketa fonetikoak:
• TS + T= ST: zeniostan
• TS + G=SK:zioskuten
• TS + Z=TS: niotsuen
Euskaltzaindiak, nori-hari marka bi onartzen ditu: -o- nahiz –a-:
diotsat/diotsot
jardun:oraina/iragana/alegiazkoa: dihardut/niharduen/banihardu/niharduke.
Nor-nork
jardun=ari izan. Aditz iragankorrekin bakarrik: “bazkaria prestatzen
dihardute”
zenbaitetan “zerbaitez hitz egiten ari izan” adierazten du: “Mirenen
ezkontzaz geniharduen bera sartu zenean”

irudi: oraina/iragana/alegiazkoa. Nor-nork.Indikatiboa: -Ke-rik gabe, ke-


rekin. Dirudit/nirudien/banirudi/nirudike

iraun:oraina/iragana/alegiazkoa: diraut/nirauen/banirau/nirauke
nor 3. pertsonan eta singularrean doa beti : “zutik diraute”
aditz perifrastikoak esanahi hau du: “egoera berean jarraitu”. Iraupena
adierazteko, aditz perifrastikoak erabili ohi dira: “Zenbat irauten du film
horrek?”
Osagarria plurala izan arren, singularreko adizkiak erabili behar dira:
“Herriko jaiek hiru egun irauten dute”

iritzi: oraina/iragana/alegiazkoa. Deritzot/neritzon/baneritzo/neritzoke. Bi


esanahi:
=”deitu”: “nola deritzu zuri? Niri Joseba derizt”
=”iruditu”: “nik txarto neritzon, baina ezin izan nuen ezer egin”. Azken
adiera honek konpletibak ere onartzen ditu. “Nik neuk txarto dagoela
deritzot”
Aldaketa fonetikoak.
TZ+T=ZT: zeriztan
TZ+G=ZK:zerizkun, derizku
TZ*Z=TZ: deritzuegu
1.2.12.3 3. pertsonako “hari” izan daiteke –o- edo –a-:”Ondo
deritzat/deritzot”

2. ADITZ PERIFRASTIKOA
Aditz nagusia + laguntzailea.
Aditz nagusia: erroa + aspektua
Aspektuak: burutua, burutugabea, etorkizunekoa, puntukaria
Aspektu bakoitzaren morfologia.

Aditz laguntzailea: erregimenak, aldiak, moduak, pertsonak,


erregimena,
Erregimenak: iragankorra, iragangaitza
Moduak: indikatiboa
32.GAIA. CONJUGACION DE LOS VERBOS SINTETICOS.
CONSTITUYENTES: PREFIJOS,INTERFIJOS Y SUFIJOS.

3. ADITZ TRINKOA
NOR motako adizki trinkoak:
Egon: nor eta nor-nori; -ke eta –ke-rik gabe; oraina, iragana eta alegiazkoa
irregularra.
Esangura bikoitza nor-nori denean: “umeak begira dagozkizu” eta “zuri
dagokizu harrikoa”.
Usteak adierazteko: “Horretan nengoen ni ere!”
“Itxaron” esanahiarekin: “Zaude apur batean!”
“dagokionez/dagokionean (NOIZ)”. “Gai horri dagokionez, esan behar
da ....” (*dagokionean); “Txanda dagokizunean hitz egingo duzu”

joan: nor eta nor-nori: -ke eta –ke-rik gabe; oraina, iragana eta alegiazkoa
aldaera bi: DOAKI-=DIHOAKI-
nor-nori-rekin beste esangura bat: “Ez doakit niri arazo hori erabakitzea”

etorri: nor eta nor-nori; -ke eta –ke-rik gabe; oraina, iragana eta alegiazkoa

ibili, nor eta nor-nori; -ke eta –ke-rik gabe; oraina, iragana eta alegiazkoa

etzan: oraina eta iragana, 3. pertsonak. Natza ... / nentzan

erion: nor-nori; nor 3. pertsona; oraina eta iragana. Darit-darizkit/ zeridan-


zerizkidan. Euskalkien arabera, erion-en ordez, jarin, jariatu eta jario
aldaerak erabiltzen dira.
atxiki: nor-nori formak bakarrik; oraina eta iragana; natxekio/ nentxekion.
“Ikusi duzu eraikuntza berri hori, udaletxeari datxekiona?”. Egon aditzaren
antzekoa.. Oso erabilera mugatua.

Jarraiki. Euskara jasoan: nor-nori jokoa baino ez dauka. Oraina eta iragana:
narraio/ ninderraion. Aditz nagusi bezala: “jarraitu” erabiltzen da.

NORK motako adizki trinkoak.


eduki: oraina/iragana/alegiazkoa; nor-nork; indikatiboa
TE pluralgilea bi aldiz segidan errepikatzen denean, bigarrena ezabatu egin
daiteke:zauzkatete=zauzkate
Nor-nori-nork adizkiak behar ditugunean, ukan aditzaren adizki trinkoak
erabiliko ditugu:”Begirune handia diet itsasoari”

ekarri: nor-nork/nor-nori-nork; oraina/iragana. Nakar/nindekarren


Forma irregularra: zakarzte (zuek)/ zakartzate (zu)
Zakarztete=zakarzte

eraman: nor-nork/nor-nori-nork; oraina/iragana.


Narama/daramakiot/ninderaman/neramakion
*zaramatzate=zaramazte
zaramaztete=zaramate
Zenbait euskalkitan, eraman aditzaren nor adizkiak ohikotasuna
adierazteko ere erabiltzen dira. “Egunero bazkaria berak prestatu daroa”

eroan: oraina/iragana. Nor-nork. Daroat/daroatzat/neroan/neroatzan.

erabili: oraina/iragana; nor-nork/nor-nori-nork


*zarabiltzate=zarabilzte
bi esanahi:
“buruan zerbaiti bueltak eman”: “zer darabilzu buruan?”.
“ibilarazi”: Egun osoan narabilzu gora eta behera”

jakin: oraina/iragana/alegiazkoa.nor-nork. Indikatiboa (-ker-ik gabe, ke-


rekin)

esan (*io)/erran: oraina/iragana/alegiazkoa. Nor-nork/nor-nori-nork.


Alegiazko formak “erran”-etik datoz. Diot/diodaz/ diost(a) /nioen/nioezen/
niotson/ banerra/nerrake
esan/edun=dioen/dion, dioela/diola
aldaketa fonetikoak:
• TS + T= ST: zeniostan
• TS + G=SK:zioskuten
• TS + Z=TS: niotsuen
Euskaltzaindiak, nori-hari marka bi onartzen ditu: -o- nahiz –a-:
diotsat/diotsot

jardun:oraina/iragana/alegiazkoa: dihardut/niharduen/banihardu/niharduke.
Nor-nork
jardun=ari izan. Aditz iragankorrekin bakarrik: “bazkaria prestatzen
dihardute”
zenbaitetan “zerbaitez hitz egiten ari izan” adierazten du: “Mirenen
ezkontzaz geniharduen bera sartu zenean”

irudi: oraina/iragana/alegiazkoa. Nor-nork.Indikatiboa: -Ke-rik gabe, ke-


rekin. Dirudit/nirudien/banirudi/nirudike

iraun:oraina/iragana/alegiazkoa: diraut/nirauen/banirau/nirauke
nor 3. pertsonan eta singularrean doa beti : “zutik diraute”
aditz perifrastikoak esanahi hau du: “egoera berean jarraitu”. Iraupena
adierazteko, aditz perifrastikoak erabili ohi dira: “Zenbat irauten du film
horrek?”
Osagarria plurala izan arren, singularreko adizkiak erabili behar dira:
“Herriko jaiek hiru egun irauten dute”

iritzi: oraina/iragana/alegiazkoa. Deritzot/neritzon/baneritzo/neritzoke. Bi


esanahi:
=”deitu”: “nola deritzu zuri? Niri Joseba derizt”
=”iruditu”: “nik txarto neritzon, baina ezin izan nuen ezer egin”. Azken
adiera honek konpletibak ere onartzen ditu. “Nik neuk txarto dagoela
deritzot”
Aldaketa fonetikoak.
TZ+T=ZT: zeriztan
TZ+G=ZK:zerizkun, derizku
TZ*Z=TZ: deritzuegu
1.2.12.3 3. pertsonako “hari” izan daiteke –o- edo –a-:”Ondo
deritzat/deritzot”
33.GAIA. EL VERBO AUXILIAR
ADITZ LAGUNTZAILEAK
1 Sarrera
1.1 IZAN/EDUKI/UKAN
1.2 Laguntzaileen eskema orokorra

2 INDIKATIBOA:
2.1 Indikatiboa: -ke gabeko atzizkiak
2.1.1 NOR
2.1.2 NOR-NORI
2.1.3 NOR-NORK
2.1.4 NOR-NORI-NORK
2.2 INDIKATIBOA: -Kedun adizkiak
2.2.1 NOR
2.2.2 NOR-NORI
2.2.3 NOR-NORK
2.2.4 NOR-NORI-NORK

3 Subjuntiboa
3.1 Helburuzko perpausak
3.2 Guraria edo nahia adierazten duten perpausak
3.3 Aginte-perpausak= TZEKO
3.4 Perpaus osagarriak
3.5 NOR
3.6 NOR-NORI
3.7 NOR-NORK
3.8 NOR-NORI-NORK

4 Ahalera
4.1 Aldaerak: ez dezaket, egin ahal dezaket
4.2 Etorri ahal da=etorTZEN ahal da
4.3 Etor daiteke/etorri AHAL da
4.4 JoaTEA dauka/ ez dauka joaTERIK/ez DAGO
joaterik
4.5 NOR
4.6 NOR-NORI
4.7 NOR-NORI-NORK
4.8 NOR-NORK

5 Agintera
Aditzoina: ETORRI!
Adizki perifrastikoak: ETOR ZAITEZ! Paradigmak: NOR/NOR-
NORI/NOR-NORK/NOR-NORI-NORK:hadi/hakit/nazak-ezak/biezat
Adizki trinkoak: NOR-zaude/zatoz/zoaz/zabiltza. NOR-NORI-NORK:
esadazu, ekardazu, emaiozu, eramaiozu, entzuiozu, utziozu,
galdeiozu,egiozu. (pertsona guztietan)
Agintera adierazteko beste bide batzuk:
Geldi, kontuz, isilik, ospa, kanpora, zutik, aurrera, alde, lasai ...
Jausi barik, erori gabe!
Hori ez da egiten

6 Baldintzazko adizkiak
6.1 Indikatiboko baldintza
6.1.1 Alegiazko baldintzak: hegoaldean: etorriko
banintz/etorriko nintzateke; iparraldean: etortzen
banintz/etor ninteke.
6.1.1 Ez-alegiazko baldintzak: hiru aspektuekin,
lehenaldian eta orainaldian
6.1.2.1 Aprobatuko badu, gogor ikasi beharko du.
6.2 Subjuntiboko baldintza: “ama hil baledi ze daki zer
egingo nukeen!”
6.2.1 Zenbait euskalkitan subjektibotasun hori adierazteko,
aditz-partizipioa errepikatzen da: “Ikusi izan banu, IKUSI,
akabatu egingo nukeen!”
6.3 Ahalerako baldintza: “Egin badaiteke, zeren zain gaude?”

7 Aditz lokuzioak
7.1 Izena + izan:
ari izan, bizi izan, komeni izan, nahi izan, gura izan,gogo
izan,nahiago izan, nahiago izan, gurago izan, ahal izan, ezin
izan, balio izan, behar izan, uste izan, espero izan, merezi izan,
maite izan, gorroto izan, damu izan, falta izan, ezagun izan.
7.1.1 Ordena
8 Ezin izan
9 Ari izan
10 Aditz laguntzailea
11 Ezin izan/ahal izan: aditz nagusiaren araberako
laguntzailea, bakarrik doazenetan izan ezik: “ahal dut/ezin
dut”
12 Behar izan. Nork laguntzaileak , inpertsonaletan
izan ezik eta, era berean, nori sartzean: “Etxera joan behar
natzaizu”
13 Nahi izan, gura izan, gogo izan
14 Ari izan: salbuespena: “euria ari du”
15 Aspektua:
16 egitea merezi du
17 egin nahi dut/egiTEA nahi dut
17.1 Izena + egin, eman, hartu: hitz egin
7.2.1 zoroarena egin

34.GAIA. FORMAS VERBALES ALOKUTIVAS.

ADIZKI ALOKUTIBOAK (hika moldea)


Lau hizkera nagusi daude euskaraz: zuka, berorika, hika eta zuka
alokutiboa. Azken biak hizkera alokutiboak dira, hau da, aditzean
solaskidearen erreferentzia agertzen da.

0.1 ZUKA
Hiztun askorentzat erregistro bakarra. Hizkera hau mendebaldean
neutroa da, baina ekialdean ez da hain neutroa, errespetua eta
nolabaiteko urruntasuna ere adieraz baitezake. Hau da euskara batuan
eskuarki erabiltzen dugun hizkera arrunta. Singularreko 2. pertsonako
izenordain gisa ZU erabiltzen da, eta hizkerarik zabalduena da.

0.2 BERORIKA
Errespetuzko hizkera. Mendebaldeko euskalkietakoa. 2. pertsonako
izenordain gisa BERORI errespetuzko pertsona-ordaina erabiltzen da.
Berorika egitean zukako adizkiak erabiltzen dira; desberdintasun
bakarra 2. pertsonako adizkien ordez 3. pertsonakoak erabiltzean datza.
Errespetua zor zaien pertsonekin erabiltzen zen : familiako senide
zaharrekin (aitita-amamak, izeko-osaba zaharrak ...), Jainkoarekin,
medikuarekin, apaizarekin, alkatearekin. Euskara batuan hizkuntza-
maila formaletan (eskari ofizialetan ...) baino ez da erabiltzen.

0.3 HIKA
Singularreko 2. pertsonako izenordain gisa HI erabiltzen da. Adizki
bereziak erabiltzen dira: izan ere, adizkietan NOR, NORI, NORK
pertsona-markez gain, solaskidearen erreferentzia ere agertzen da. Hau
da, hizkera alokutiboa da. Zukakoaren ondoan zabalduena.

0.4 ZUKA ALOKUTIBOA


Ekialdekoa (BN eta Z). Hegoaldeko hizkera neutroaren pareko erabilera
dauka. Zukako alokutiboko adizkiek hikakoen logika bertsua daukate;
baina K/N marken ordez, ZU jartzen da: Hau DUZU nire etxea. Gero
eta gutxiago erabiltzen da, nahiz eta Zuberoan bizi-bizirik dirauen.
0.4.1 XUKA: BN. Balio afektiboa dauka Eskuarki umeekin erabiltzen
dute. Singularreko 2. pertsonako izenordain gisa XU erabiltzen da, eta
adizkietan ZUren ordez XU agertzen da.

1.0 HIKAKO ADIZKI ALOKUTIBOAK


Nik amari opari bat ekarri diot/Nik amari opari bat ekarri zioat. Azken
hau entzunda, badakigu gizonezko batekin ari dela hiztuna: zioAt (toka).
Neskarekin arituko balitz: zioNAt (noka).
1.0.1 Hikako adizki alokutiboak 1. eta 3. pertsonan baino ez dira
erabiltzen. 2. pertsonakoak adizki arruntak dira. HI izenordainari
dagozkion aditz-formak erabiltzen dira.
1.0.2 IZAN aditza orainaldian:
Ni nauk/n
Hi haiz
Hura duk/dun
Gu gaituk/n
Zuek zarete
Haiek dituk/n
HIKAKO ADIZKI ALOKUTIBOAK NOREKIN ERABILI
Errespetua zor zaien pertsonei ezin zaie hika egin. Neska-mutilen artean
bai. Harremanak formaltzean edo ezkontzean, zuka. Haur txikiei ez zaie
hika egiten kozkortu arte (7-16). Etxeko animaliei ere, hika.
Zenbait tokitan hika moldea mesprezuzko tratamendu gisa ere erabili
ohi da: deabruari edo etsaiari. Menpekoei hika egin ohi zitzaien.
Haserretutakoan ere bai. Garai batean gurasoei hika egitea errespetu-
falta larritzat hartu izan da; gaur egun, harremanak asko aldatu dira.
Gaur egun berpizten aida , antza, eta harremanak errazteko baliabide
gisa erabiltzen da maiz.

HIKA HIKA EZ
Lagunartean Ezezagunekin
Etxekoen artean Haur txikiekin
Nor bere buruarekin Hizketa formalean
Etxeko animaliekin Bati baino gehiagori zuzentzean,
Gauzekin guztiak sexu berekoak izan ezik.
(Emakumeekin ez beste guztiekin,
toka)

HIKAKO ADIZKI ALOKUTIBOAK NOIZ ERABILI


Kasu guztietan erabil daitezke, honako hiru kasuotan izan ezik:
MENPERAGAILUA HARTZEN DUTEN ADIZKIETAN, baina aditz
nagusian hika:Ez zakiat joango naizen. Baldintzako eta subjuntiboko
adizkiek ez dute forma alokutiborik, menderagailua hartzen baitute.
Baldintzaren ondorioak badauzka.
GALDE-PERPAUSAK Aizan, Miren, nor da hori?
HARRIDURA-PERPAUSAK Deabruak eramango ahal du! Azken arau
hau ez da aurreko biak bezain orokorra.

HIKA ETA ZUKAKO ADIZKIEN NAHASKETA. Ezin da egin.


Kasu guztietan, perpaus menderatuak barne, adizki neutroak erabili behar
ditugu: haiz, hintzen.Adibidez: Aizan, oraindik ez zakinat gurekin etorri
nahi DUNan ala ez.
Hika egiten denean, ez da zilegi zukako adizki neutroak erabiltzea (aurreko
atalean aztertutako salbuespenak izan ezik), ezta zu izenordaina ere. Dena
zuka edo dena hika. Adibidez, Galtzerdi hauek hireak ditun.

HIKAKO ADIZKI ALOKUTIBOEN OSAERA


Arruntetatik eratortzen dira, K edo N morfemak gehituz.
NOR>NOR-NORK: NAIZ>NAUK/N
NOR-NORK>NOR-NORI-NORK. –U- letra –I- bihurtzen da eta atzean
K/N eransten zaie (hitz barruan: a/na):dut>diat/dinat
KEdun atzizkiak.Oso erraz. KEren ondoren K/N eransten zaie(hitz barruan
a/na): nuke>nukek/n; nukeen>nukeAn/nukeNAn. Salbuespena: pluraleko
TEren atzean jartzen dira K/N:zezaketek/n
Orainaldiko D>Z: diot>zioat/zionat

1. NOR ADIZKI ALOKUTIBOAK

2. NOR-NORI ADIZKI ALOKUTIBOAK

3. NOR-NORI-NORK ADIZKI ALOKUTIBOAK

4. ADIZKI ALOKUTIBO TRINKOAK.


Iragangaitzak: Egon/joan/etorri/ibili. Iragankorrak:
eduki/ekarri/eraman/jakin.

35.GAIA. ADVERBIOS Y COMPLEMENTOS VERBALES


ADBERBIOA
2. Sarrera

3. Adizlagunak
Kasu-marken bidez sortutakoak: NOR, NORI, NORK, NOREN, NONGO
kasuak izan ezik, gainerako guztiek adizlagunak sortzen dituzte
Postposizioen bidez sortutakoak

4. Aditzondoak
Aditzondoen sailkapen formala: 1. bakunak, 2. eratorriak (-ki, -ka, -ro, -to,
-ik, -la) eta 3. aditzondo konposatuak: lehenbizi, herenegun ...
Aditzondoen sailkapen semantikoa: 1. zirkunstantzia (denbora/leku) 2.
Nozioa: modua(ondo) eta maila (nahiko) 3. Jarrera: iritzia: agian
Kategoria-aldaketak

5. Erakusleetatik eratorritako adberbioak


Leku-adberbio arruntak: hemen. Paradigma.
Leku-adberbio indartuak: hementxe/bertan. Paradigmak.
Modu-adberbioak: honela/honelako. Honelaxe/honelakoxe
Honen, horren, hain. Honenbeste, horrenbeste, hainbeste

6. Galdetzaileetatik eratorritako adberbioak


INOR. Noiz erabiltzen da.
Ezer/deus
Inongo, inolako/ezein: + partitiboa: “Nik ez dut inongo aterik apurtu” +
mugagabea: “Ez dugu inolako istilutan sartu nahi”
Bat ere/batere
Zenbait esapide: “Hori ez duzu inondik ere lortuko”; “Zu ez zara inor hori
esateko”; “Inon direnak esan zituen gobernuaren aurka”
NORBAIT
inor vs norbait. Noiz erabiltzen da. Hor NONBAIT.
nola edo hala
EDONOR
EZER GUTXI, INOR GUTXI
NORBERA: lexikalizaturik: “hori norberaren kontua da”; ala autonomo:”
Nork bere zoroak bizi du”

7. Postposizioak
NOR edo partitiboa eskatzen dutenak
NOREN eskatzen dutenak
NORI eskatzen dutenak
NON eskatzen dutenak
NONDIK eskatzen dutenak
ZEREZ eskatzen dutenak

8. Iritzi-adberbioak
Ustea adierazten dutenak: nire ustez, nik uste, nire iritziz
Ziurtasuna adierazten dutenak: noski (ustea) vs jakina (ziurtasuna)
Ziurtasunik eza adierazten dutenak: badaezpada
Agiantasuna adierazten dutenak: beharbada, agian, menturaz
Egiantzekotasuna adierazten dutenak: dirudienez, antza, itxura denez,
agidanean, nonbait

9. Maila-adberbioak
Erabateko ezeztapena adierazten dutenak: batere
Nahikotasuna adierazten dutena: sano, samar, nahiko
Osotasuna adierazten dutenak: biziki, oso, arras,asko, anitz, itzel
Erabatekotasuna adierazten dutenak: guztiz, erabat, zeharo, arrunt, txit
Gehiegitasuna adierazten dutenak: sobera, larregi, aise
Beste zenbait maila-adberbio: zinez, benetan, erdi, ondo
36.GAIA. CONJUNCIONES

Conjunción=konjuntzio, juntagailu (Hizkuntzalaritza hiztegia,


UZEI)

Ohiko gramatiketan juntagailua, bi perpaus nahiz perpauseko bi atal


elkartzeko erabiltzen den perpaus-atalari deitzen zaio. Azken batean,
lotura adierazten duen zerbait da.
Koordinazio-juntagailuak eta menpekotasun juntagailuak daude.
Euskaraz, hala ere, badirudi benetako juntagailuak koordinaziozkoak
direla., zeren besteak,, menpekotasunezkoak, alegia, ez baitira atal
autonomoak, edo “hitzak”, atzizkiak edo aurrizkiak baizik. Beste
hizkuntzetan ere menpekotasunezko juntagailuek lotura handiagoa dute
preposizioekin koordinaziozko juntagailuekin baino.

Gramatika osoa. I. Zubiri.

Juntadura: juntagailuak:
1. Alborakuntza
Emendiozko alborakuntza:
a. bai ..., bai ...;
b. ez ..., ez ...,
c. ...-la, ...-la,
d. nahiz ..., nahiz ...,
e. hala ..., nola ...,
f. ez ezik, ...ere;
g. ez bakarrik, ...ere: hiru forma:
I. ez
____________bakarrik
II. ___________ez
bakarrik
III. ez bakarrik
______________

Hautakaritzako alborakuntza:
a. edo ..., edo ...;
b. ala ...; ala ...
Aurkaritzako alborakuntza
a. Alde batetik ..., bestetik
b. Batzuek ..., beste batzuek ...
c. Batak ..., besteak ...

Kausazko alborakuntza:
a. nolako ..., halako ...; nora .., hara; non ..., hantxe ...; zer ikusi,
hura ikasi;
b. Zenbaitetan, bigarren juntagaia ezabatu egiten da:
Ona da? NORK egina den.
Zuk erosi egingo zenuke? NOLAKOA den.
Interesatzen zaizu bigarren eskuko auto bat? NOLA dagoen.

2. Emendiozko juntagailuak: ETA


Juntagaiak: maila edo kategoria berekoak izan behar dute. Juntagai
desberdinen kasuan zer ondorio dauzka honek?
I.
Mota bereko perpausak direnean.: “bulegora
heldu da eta lanean hasi da”. Edo mota desberdinekoak: “itxaron apur
batean eta azalduko dizut”
II. Kasu bereko eta ezberdineko
ISak elkartzeko: “Nork eta zertarako
egin duen jakin nahi nuke” (desberdinak
izanagatik, nolabaiteko kidekotasuna
dago)
III. Juntagaiak ISaren osagaiak
direnean: “lehen eta bigarren osagaiak
txarto daude”
IV. ETA juntagailua eta kasu-
markak: aukera bi: sintagma bakoitzak
bere kasu-marka hartzea ala sintagma
biak elkartu eta kasu-marka amaieran
eranstea. “Josuri eta Begori ez diegu
ezer esan/Josu eta Begori ez diegu ezer
esan. Biak ondo. Salbuespenak:
i. izenordainekin. Bietan kasu-marka: zuk eta nik berdintsu
pentsatzen dugu
iii. erakusleak
iv. ISak singularrean daudenean, kasu-marka bietan:
Hori merkea eta polita da.
v. Pluralean, aukera biak dira zuzenak
vi. Zerrendatzeetan, kasu-marka azkenean:
“Postrerako sagar, madari, laranja eta meloiA dago.
vii. Postposizioetan kasu-marka biei ala azkenari
bakarrik eransteko aukera dago: Josu eta Amaiaren artean. Eta izen
arruntak badira: “Emakumea eta gizonaren arteko desberdintasunak.”
Komunztadura
Emendiozko juntadurak aditz-komunztaduran eragiten du. ETAren bidez
elkartutako osagaien juntadura pluraltzat hartzen da: Josuk eta Mirenek
egin dute. Hau ze da beti gertatzen. Ikus ditzagun salbuespenak:
juntagaiak perpaus osoak direnean, juntadura ez da pluraltzat hartzen, ez
nominalizazioekin ez konpletibekin: Nekatuta dagoela eta ez dela etorriko
esan du.
Aditza aurrean denean: Nik badaukat etxe bat, auto bat, familia bat eta
beste
Zenbait esapide: Hau eta hura esango didazu. Hori eta bestea esan
dezakezu.

Osagai-ezabaketa:
Juntaduran, aldez aurretik aipatuta dauden osagaiak normalean
ezabatu egiten dira., testuinguruaren laguntzaz argitu egiten
direlarik: “Zure autoa eta nirea kolore berekoak dira”
1.
Aditz osoa ezabatzen da aditzoina eta aspektua berberak
badira: nik bisigua hartuko dut eta honek txipiroiak
2.
Aditz laguntzailea ezabatzea:
BAIEZKOAK
Eskuinekoa: Berak hondatu zuen eta berak konpondu.
Ezkerrekoa: Lan amaitu, gauzak batu, eta joan egin dira.
3.
Adizki jokatugabeak: Nere gauzak hartu eta alde egiteko esan
zidan./Oihukatu eta negar egiteagatik ez duzu ezer lortuko.
4.
Azken juntagaiaren ezabaketa: Miren eta bihar etorriko dira.

ETAren beste zenbait erabilera


Esapideak: nahiz eta, hala eta guztiz ere,, jo eta ke, hara eta
hona ...
Menderagailua: kausazkoa.Harridurazkoak: “nor eta zu!”, ”nola
egin diozu hori! Zure anaia da eta!”. Indartzaile gisa: askok eta
askok ez daki zer egin”

3. Juntagailu hautakariak
Aukera edo hautaketa adierazteko erabili ohi ditugu. Euskaraz hauek
dira: edo, edota, ala, nahiz eta zein.
EDO: euskalki zen baitetan EDO erabiltzen da erabiltzen den juntagailu
hautakari bakarra, eta blio guztiak har ditzake: orobatasuna (berdintasuna,
kidekotasuna), edota elkarren baztergarri izatea.
ohikoena adierazpen perpausetan ematen da. “Zein nahiago duzu? Berdin
dit: bata edo bestea”
EDO juntagailuaren ondoren, esapide zenbait erabiltzen dira: hobeto esan,
bestela esan, antzeko zerbait ..., bigarren juntagaia lehenengoaren aldaera
edo zehaztapena denean.: “Ez du ezer egin, EDO, hobeto esan, ez du ia
ezer egin.
Gainerako hautakariak ez bezala, EDO ondoko hauetan erabiltzen da.
Sinonimoekin (Honi aiztoa edo ganibeta esaten diogu). Zenbatzaileekin
(Bi edo hiru besterik ez zaigu falta)
Komunztadura: aditza singularrean, beste arazorik gabe
Osagai-ezabaketa
Sintagmak juntatzean, sintagma osoak (kasu-marka eta guzti) elkartzeko
joera da nagusi: Normalean larunbatean edo igandeetan joaten gara.
Azken juntagaiaren ezabaketa: hiztuna zalantzan dagoenean, nola jarraitu
ez dakienean, informazio ez-zehatza adierazi nahi denean, azken juntagaia
ezabatu ohi da: “Norekin joango zara, Amaiarekin edo?

EDOTA: EDOren distribuzio bera dauka, sinonimo eta zenbatzaile artean


ez dela agertzen izan ezik.. Ezaugarriak:
Maila guztietako juntagaiak elkar ditzake.
Adierazpen perpausetan zein galde-perpausetan erabil daiteke
EDOren balio berberak har ditzake: elkarren baztergarri diren aukerak,
orobatasuna eta bigarren juntagaia lehenengoaren aldaera izatea.
Ezabaketak: eskuineko aditza ezabatzeko joera da nagusi:
Azken osagaiaren aurrean, edo osagai bien aurrean.

ALA: maila guztietako osagaiak elkar ditzake. Galde-perpausetan edota


zehar-galderetan erabili ohi da, maizenik elkarren-baztergarri diren
aukerak adierazteko.”Noiz etorriko da gaur edo bihar?”. Maiz
antonimoekin erabiltzen da: “Zein nahiago duzu, handia ala txikia?”.
Ekialdean orobatasuna adierazteko erabili ohi da, bata zein bestea
aukeratzea berdin dela adierazteko: “Legea beti lege, bertokoa ala
kanpokoa izan.”
Komunztadura: Hurrengo kasuetan aditza 3. pertsonan jokatu ohi da: “Nor
joango da, zu ala ni?”
Osagai-ezabaketa: Ezabaketak eskuineko juntagaian gertatzen dira:
“Etorriko zara gurekin ala ez?”
3.3.2.1 Azken juntagaiaren ezabaketa: Galdera erretorikoak egiteko, eta
harridura edo zalantza adierazteko: “Zer uste duzu tontoa naizela, ala?”

NAHI(Z), ZEIN. “Larunbatean nahiz igandean joan gaitezke” Ezaugarri


nagusiak:
Juntagaiak perpausak baino atal txikiagoak izaten ohi dira
Orobatasuna adierazten dute.
IS deklinatuak direnean, kasu-marka bietan jartzen da.. Salbuespenak:
juntagai biei (zenbatzailea, erakuslea, izenondoa) dagokien hitzen bat
egonez gero, edo zerrenda luzeak izanez gero: Iruñea, Baiona, Gasteiz,
Donostia nahiz Bilbon har dezakezu autobusa.
Juntagai bakoitzaren aurrean ere aurki daitezke, balio banakaria hartuz

4. Juntagailu aurkariak
Bi aurkaritza mota: “Ez da merkea, BAINA polita da (bigarren
juntagaiak ez du lehenengoa ezeztatzen) /Ez da merkea, garestia
BAIZIK (bigarren juntagaiak, lehenengoak ezeztatzen duena baieztatzen
du)”
BAINA. Nolabait kontrajarrita dauden bi perpausa kontrajarri ohi ditu, era
guztietakoak (baiezko, ezezko, galde-, aginte-, harridura-perpausak).
Izenondoak, partizipioak eta adberbioak ere elkar ditzake.
Osagai-ezabaketa: amankomuneko osagaiak bigarren juntagaian ezabatu
egin ohi dira: “zuk ondo jokatzen duzu baina nik hobeto”
BAINA lokailu gisa. Hegoaldeko euskalkietan, “ bigarren perpausaren
barruan ere ikus daiteke: "baina”: “Ez didazu, BAINA, txarto dagoenik
esango!”. Beste batzuetan, bigarren perpausaren amaieran jartzen da:
“Zergatik ez zatoz? Ezin dut, BAINA” Hemen, baina=ordea, ez dago
juntadurarik, perpausek beregainak izaten jarraitzen dute.
BAINA menderagailu gisa. Perpausaren amaieran, kontzesiboen
balioarekin: “Joaten utziko dizut, ez duzu merezi baina”

BAIZIK, BAINO, EZPADA, BAINA. Aurkaritza mota honen ezaugarri


nagusiak:
Galdegaien arteko kontrastea adierazten dute.
Lehen juntagaia ezezkoan doa beti: “Zurea ez da hau, hori baizik”
BAIZIK. Hegoaldekoa izanik ere, ez da Bizkaikoa.. bigarren juntagaia oso
luzea denean, aurrean ere aurki daiteke, “Baizik eta” aldaera erabilirik
Baizik=baizen
BAIZIK EZ balio murriztailearekin ere erabil daiteke: “Bi baizik ez ziren
egon”.
BAINO. Bizkaierazkoa batez ere.. Bigarren juntgaiaren atzean beti.: “Ez
dut zugatik egin, amagatik baino”
4.2.4.1 Balio murriztailearekin erabil daiteke: “Bi baino ez ziren egon”
EZPADA. Bigarren juntgaiaren aurrean: “Errua ez da umearena, ezpada
gurasoena”
BAINA. Iparraldean batez ere, bigarren juntagaiaren aurrean: “Ez da hori,
baina bestea”

37.GAIA. LA ORACION SIMPLE


PERPAUS BAKUNA
J.
Perpaus-motak
K.
Perpausaren egitura: hitzen ordena

38.GAIA. ESTRUCTURA DE LA ORACION EN EUSKARA:


AFIRMACIONES, PREGUNTAS, NEGACIONES Y
EXCLAMACIONES.
PERPAUS MOTAK
1. Galde-perpausak
1.1 Zati-galderak
1.2 Aukera-galderak
1.3 Bai-ez erako galderak
2. Adierazpen-perpausak
2.1 Baiezko perpausak: ordena ez-markatua: subjektua
+ osagarria + aditza
2.2 Ezezko perpausak: ordena ez- markatua: subjektua
+ ez-laguntzailea + osagarria + aditza

3. Aginte-perpausak: ezaugarririk nabarmenena


aginterako adizkiak erabiltzea da.
3.1 Ordena: gehienetan aditza perpausaren hasieran
jartzen da baiezkoetan, eta, ezezkoetan, EZ
partikularen atzean.
3.2 Hala ere, beste osagairen bat azpimarratu nahi
denean, berau da aditzaren aurrean jartzen dena:
“Kotxea ekarri, ez motorra!”

4. Harridura perpausak. Harridura-perpausetan hiztunak


zerbait adierazteaz gain, adierazpen horrek beregan
sortzen duen harridura, larritasuna, beldurra, nazka,
mesprezua eta antzeko sentipenak ere ematen ditu
aditzera. Maiz, ordena berezia azaltzen dute: Hau da
mutila!. Beste askotan, loturazko aditza ezabatu egiten
da: Sinestezina, atzo gertatu zena!
4.1 Erakusleak eta eratorriak
4.1.1 Hau da hau!. Erakuslea
perpausaren hasieran. Maiz
errepikatu egiten da erakuslea:
Hau da hau! Zenbaitetan,
erakusle indartuak erabiltzen dira:
Hauxe gauza tristea ikusteko!
4.1.2 Hango zarata!
4.1.3 Alferra halakoa!/Lotsagabeak
halakoak!
4.1.4 Alfer hori!
4.2 Galdetzaileak
4.2.1 Zein ...-N! Izenondo, adberbio eta
partizipioekin erabiltzen da,
aditzik gabe doanean.
4.2.2 A zer-nolako ...-N!
4.2.3 Zenbat ...-N
4.2.4 Zein gutxi ...-N!
4.2.5 Nor eta zeu!
4.2.6 Zer ... eta ... ondo(ko)!
4.2.7 Zer ...-n!
4.2.8 Zer arraio!
4.2.9 Nola demontre!
4.2.10Nolatan ...
4.3 Baiezkoak
4.3.1 Bai ..-la!
4.3.2 Ba- ...!: Banengoen, ba, ni!
4.4 Ezezkoak
4.4.1 Ezta pentsatu ere!
4.4.2 Jakingo ez dut, ba!: baiezko
esangura.
4.4.3 Apurtu ez du, ba!
4.4.4 Ez da izango!: 1. intentsitatea
adierazteko: Ez zaio makal
gertatu! 2. ustekabea, kezka,
beldurra edo antzeko sentipenak
adierazteko: Loteria egokitu zait.
Ez da egia izango! Benetan?
4.4.5 Burua apurtu ez duenean!
Zorionez gertatu ez den zerbait
adierazteko.
4.5 BAIETZ!/EZETZ!: Erronka egiteko.
4.6 EA ...-N! Guraria, nahia edo itxaropena
adierazteko: Ea lasaitzen den!. Ohartarazteko: Ea
noiz ikasten duzun!
4.7.1 ESKERRAK ...-N! Baita ere: Eskerrak ondo
dagoeNA!Eskerrak ondo dagoenari! Eskerrak ondo
dagoela!
4.7.2 BEHARRIK ...-N!: Beharrik esan didazun!
4.7.3 GAITZ ERDI!: izan zitekeen gaitzaren erdia. Hori
baino besterik ez bada, gaitzerdi!
4.7.4 LASTIMA!: gauzak hobeto atera ez izanagatiko
pena edo damua.
4.8 Errepikapena
4.8.1 Anton zen mutila, Anton! Barretan egin genuen,
barretan! Harridura adierazteko.
4.8.2 Ikusi izan bazenu, ikusi! Guraria, kezka,
mehatxua ...
4.8.3 Esan badut, esan dut! Damua. Utzi banion utzi
nion! Harrezkero ez dut berriro ikusi.
4.9 Erlatiboa. Falta zitzaiguna! Harridura.
4.9.1 Erakuslea + erlatiboa: Hau sasoia daukaguna, txo!
4.10 ETA. Harridura. Nola egin diozu hori? Zure anaia da eta!
4.11 ERE. Aditz-izenarekin: Hori sinestea era! Harridura.
4.11.1 Bestelakoekin: Horrelakorik ere! Zuek ere, izatekoak
zarete!
4.12 Atzizki bidez eratutakoak:
4.12.1 -AREN. Andrearen itxura!
4.12.2–AGO. Oso, izugarri eta antzeko maila-adberbioen
antzeko balioa izaten du: Astunago jarri zen
andrea!
4.13 Hitz indargarriak:
4.13.1Gero
4.13.1.1 Perpausaren amaieran: Tontoa zara,
gero!
4.13.1.2 Mehatxua: Kontuz, gero!
4.13.2horratik, horratio. Harridura azpimarratzeko.
Lehenago jakin izan banu, horratik!
4.14 Hitzen ordena.Ordena eta intonazioa aldatzea nahikoa da
harridura-perpausak sortzeko: Mutil ona zegoen Don
Nikasio!
4.15 Aditzaren ezabaketa. Loturazko aditza ezabatzea: Ume
barrabasa1
4.16 Interjekzioak. Harridura perpausetan maiz erabiltzen dira.
4.16.1 Ustekabea adierazten dutenak: Ene! Epa! Kontxo!
4.16.2 Indargarriak Joño!Arraioa! Demontre! Alajaina!
Alafede!
4.16.3 Erreguak egiteko: Mesedez! Arren! Otoi!
4.16.4 Ezinbestekotasuna: Beharko, Zer erremedio!
4.16.5 Haserrea eta mesprezua: Kaka zaharra! Hor
konpon! Hara bestea!
4.16.6 Erlijio gai edo izakiak: Aitaren!Ene Jesus! Jainko
maitea! Jesus!
4.16.7 Poza: Ala! Kar, kar!Iufa!
4.16.8 Garrantzia kentzekoak: Tira! Beno! Bah!
4.16.9 Arreta erakartzekoak: e! Aizu! Hara! Txo! Kasu!
4.16.10 Agurtzekoak: Aupa! Agur! Kaixo!
4.16.11 Ezeztapenak: Bai, zera! Ez horixe!
4.16.12 Baieztapenak: Bai horixe! Jakina, Noski!
4.16.13 Ezjakintasuna: Batek daki! Auskalo! Nik zer
dakit! Ideiarik ere ez!
4.16.14 Errukia: Koitadua! Gaixoa!
4.16.15 Adore ematekoak: Aupa! Aurrera! Hori duk eta!
Eutsi! Jeup!
4.16.16 Guraria: Oxala! Ahal!: Irabaziko ahal dugu!

39.GAIA. ORDEN DE CONSTITUYENTES: TEMA Y REMA

1. Sarrera: mintzagaia eta iruzkina (Gramatika osoa)


Mintzagaia. Hiztuna zertaz ari den zehazten du.
Iruzkina: mintzagaiak zehaztutako marko horren barruan eman nahi
dugun informazioa
1.1 Mintzagaia. “Mintzagai hanpatua: Mintzagaiaren osagairik
garrantzitsuenak perpausaren hasieran jartzen dira eta, bigarren
mailakoak, perpausaren amaieran: JON mendira joan da GAUR.
Euskara mintzatuan etenaldi bat egiten da mintzagai hanpatuaren
ondoren Batzuetan mintzagaia isilpean manten daiteke; ez beti,
adibidez, informazio berria ematen duenean: Etorriko zarete
afarira? Ni bai/Nor joango da umeekin? Aitorrekin neu joango
naiz. Azken esaldi bietan mintzagaia ezinbestekoa da.
Perpausaren osagai guztiak izan daitezke mintzagai: baita aditza
ere: Jan ere bertan jango dugu.
1.2 Iruzkina beti agertu behar da, bestela ez dago komunikaziorik.
Zenbaitetan perpaus osoa da iruzkina: Zer gertatu da? Jonek
istripu bat izan du. Zatiak ere izan daitezke, aditzaren aurrean
jarririk.

2. Galde-perpausen ordena
2.1 Zati-galderak eta aukera-galderak. Non dago Miren?
2.2 Bai-ez erako galderak. Galdegaia aditzaren aurrean jarriz,
informazio bat egiaztatzea da helburua: Mikelekin joango zara?
Galdegaia baieztapena bera denean, aditza aurrean jarri ohi da:
“Etorriko zara bihar?”, eta aditz trinkoa bada BA- aurrizkia hartuko
du:”Badaukazu boligraforik?”.

3. Baiezko perpausen ordena


Iruzkina perpaus osoa denean: ordena ez-markatua: Ama etxean dago.
Galdegaia perpausaren osagai bat denean
Galdegaia baieztapena bera denean
Adizki perifrastikoak
Adizki trinkoak
Galdegaia aditza bera denean:
Aditz perifrastikoa: Zer egin duzue? IRABAZI EGIN dugu (beste toki
batzuetan: IRABAZI). Aspektua “egin” aditzak hartzen du.
Aditz trinkoetan: aditza bera errepikatu ohi da: Eguna JOAN DOA. Hori
forma gutxi erabilia da. BA- erantsi ohi zaio errepikapenari: JAKIN
BAdakit.

4. Ezezko perpausen ordena: ezezkoetan edozein hitz izan daiteke


galdegai; hala ere, galdegaia ezeztapena bera denean, zein osagarriri
dagokion zehaztu beharko da. Hiru ordena aurki ditzakegu
ezezkoetan: 1. Irakaslea, ez da etorri 2. Irakaslea ez da etorri 3. Ez da
irakaslea etorri
Irakaslea, ez da etorri. Galdera: “Etorri da irakaslea?”. Ezeztapena da
galdegaia. Aditzaren ekintza da bigarren galdegaia. EZ-laguntzailea +
ADITZA
Irakaslea ez da etorri. Komarik ez etenaldirik ez baita. Galdera: “Nor ez da
etorri?”. GALDEGAIA +EZ-laguntzailea + aditza
“Irakaslea etorri da? Ez, ez da irakaslea etorri. EZ-laguntzailea + 2.
GALDEGAIA + aditza

5. Aginte-perpausen ordena
Baiezkoak. Aditza aurrean eta gainerakoak atzean: Zatoz hona oraintxe
bertan! Osagai bat azpimarratzeko edo aditzarekin bat egiten duenean:
Kontuz ibili! Isilik egon!
Ezezkoak. EZ partikula aditzaren aurrean: Ez esan txorakeriarik!.
Perifrastikoetan, aditz nagusia amaierara: Ez ezazu txorakeriarik esan!

6. Harridura-perpausen ordena. Azpimarratu nahi den osagaia


aditzaren aurrean ez ezik, askotan perpausaren aurrean ere jartzen da:
HAU da mutila!

7. Menpeko perpausen ordena. Horien ordena maiz aldatu egiten da


menderagailua amaieran uzteko. Bi esaldi multzo daude: Esaldi
batzuek ordena aldatzen dute menderagailua atzean jartzeko, batez
ere ezezkoetan. Besteek ez.
Ordena aldatzen dutenak
Kausazkoak: Jonek etorri nahi ez zuenez gero, Josuri esan diogu.
Baldintzazkoak: Jonek esan ez badizu, nork esan dizu?
Denborazkoak: Hemen lan egiten ez duenetik ...
Kontzesiboak: Partida irabazten ez badugu ere ...
Moduzkoak: Mikel etorri ez denez, ezin izan diogu esan
Erlatibozkoak
Ordena aldatzen ez dutenak
Osagarriak: -LA. Bihar ez dela lanera etorriko esan dit.
Zehar-galderak. Ea ez naizen afarira joango esan dit.
Kausazkoak: Ezin dizut esan ez baitut gogoratzen

8. Salbuespenak eta kasu bereziak.


Kontakizunetan, ekintza hurrenkera bat deskribatzen denean, aditza
hasieran: ALTXATU DA ohetik, JANTZI DITU prakak, JOAN DA
atera ...
Bera DUT maite. Ekialdean.
Galdegai luzeak: aditzaren eskuinaldean emateko joera dago: Irakasleak
ESAN DU , datorren asterako oporretako ... Hala ere, galdegaia oso luzea
denean edo esan nahi dena adierazteko hitz egokien faltan:zera, hauxe ...
Nik zera ekarri dut: lehengo egunean erosi nuen joko berria.
Euskara mintzatua. Intonazioaren bitartez azpimarra daiteke galdegaia,
askatasun handixeagoa baitago galdegaiarekiko.
Aditz-lokuzioak.
Galdegaia aditzaren aurrean jartzen da, eta izena atzera pasatzen da: Zeri
egiten diozu barre?
Berdin ARI aditzarekin: Nor ari da kantatzen?

40.GAIA. LA ORACION COMPUESTA: (I) .COORDINACION.


5. Alborakuntza
Emendiozko alborakuntza: bai ..., bai ...; ez ..., ez ..., ...-la, ...-la, nahiz ...,
nahiz ..., hala ..., nola ...,ez ezik, ...ere; ez bakarrik, ...ere.
Hautakaritzako alborakuntza: edo ..., edo ...; ala ...; ala ...
Kausazko alborakuntza: nolako ..., halako ...
6. Alborakuntza
Emendiozko alborakuntza:
h. bai ..., bai ...;
i. ez ..., ez ...,
j. ...-la, ...-la,
k. nahiz ..., nahiz ...,
l. hala ..., nola ...,
m. ez ezik, ...ere;
n. ez bakarrik, ...ere: hiru forma:
I. ez ____________bakarrik
II. ___________ez bakarrik
III. ez bakarrik ______________
Hautakaritzako alborakuntza:
c. edo ..., edo ...;
d. ala ...; ala ...

Aurkaritzako alborakuntza
d. Alde batetik ..., bestetik
e. Batzuek ..., beste batzuek ...
f. Batak ..., besteak ...

Kausazko alborakuntza:
a. nolako ..., halako ...; nora .., hara; non ..., hantxe ...; zer ikusi,
hura ikasi;
b. Zenbaitetan, bigarren juntagaia ezabatu egiten da:
Ona da? NORK egina den.
Zuk erosi egingo zenuke? NOLAKOA den.
Interesatzen zaizu bigarren eskuko auto bat? NOLA dagoen.

7. Emendiozko juntagailuak: ETA


Juntagaiak: maila edo kategoria berekoak izan behar dute. Juntagai
desberdinen kasuan zer ondorio dauzka honek?
L.
Mota bereko perpausak direnean.: “bulegora
heldu da eta lanean hasi da”. Edo mota desberdinekoak: “itxaron apur
batean eta azalduko dizut”
V. Kasu bereko eta ezberdineko
ISak elkartzeko: “Nork eta zertarako
egin duen jakin nahi nuke” (desberdinak
izanagatik, nolabaiteko kidekotasuna
dago)
VI. Juntagaiak ISaren osagaiak
direnean: “lehen eta bigarren osagaiak
txarto daude”
VII. ETA juntagailua eta kasu-
markak: aukera bi: sintagma bakoitzak
bere kasu-marka hartzea ala sintagma
biak elkartu eta kasu-marka amaieran
eranstea. “Josuri eta Begori ez diegu
ezer esan/Josu eta Begori ez diegu ezer
esan. Biak ondo. Salbuespenak:
i. izenordainekin. Bietan kasu-marka: zuk eta nik berdintsu
pentsatzen dugu
viii. erakusleak
ix. ISak singularrean daudenean, kasu-marka bietan:
Hori merkea eta polita da.
x. Pluralean, aukera biak dira zuzenak
xi. Zerrendatzeetan, kasu-marka azkenean:
“Postrerako sagar, madari, laranja eta meloiA dago.
xii. Postposizioetan kasu-marka biei ala azkenari
bakarrik eransteko aukera dago: Josu eta Amaiaren artean. Eta izen
arruntak badira: “Emakumea eta gizonaren arteko desberdintasunak.”
Komunztadura
Emendiozko juntadurak aditz-komunztaduran eragiten du. ETAren bidez
elkartutako osagaien juntatura pluraltzat hartzen da: Josuk eta Mirenek egin
dute. Hau ze da beti gertatzen. Ikus ditzagun salbuespenak:
juntagaiak perpaus osoak direnean, juntadura ez da pluraltzat hartzen, ez
nominalizazioekin ez konpletibekin: Nekatuta dagoela eta ez dela etorriko
esan du.
Aditza aurrean denean: Nik badaukat etxe bat, auto bat, familia bat eta
beste
Zenbait esapide: Hau eta hura esango didazu. Hori eta bestea esan
dezakezu.

Osagai-ezabaketa:
Juntaduran, aldez aurretik aipatuta dauden osagaiak normalean
ezabatu egiten dira., testuinguruaren laguntzaz argitu egiten
direlarik: “Zure autoa eta nirea kolore berekoak dira”
1.
Aditz osoa ezabatzen da aditzoina eta aspektua berberak
badira: nik bisigua hartuko dut eta honek txipiroiak
2.
Aditz laguntzailea ezabatzea:
BAIEZKOAK
Eskuinekoa: Berak hondatu zuen eta berak konpondu.
Ezkerrekoa: Lan amaitu, gauzak batu, eta joan egin dira.
3.
Adizki jokatugabeak: Nere gauzak hartu eta alde egiteko esan
zidan./Oihukatu eta negar egiteagatik ez duzu ezer lortuko.
4.
Azken juntagaiaren ezabaketa: Miren eta bihar etorriko dira.

ETAren beste zenbait erabilera


Esapideak: nahiz eta, hala eta guztiz ere,, jo eta ke, hara eta
hona ...
Menderagailua: kausazkoa.Harridurazkoak: “nor eta zu!”, ”nola
egin diozu hori! Zure anaia da eta!”. Indartzaile gisa: askok eta
askok ez daki zer egin”

8. Juntagailu hautakariak
Aukera edo hautaketa adierazteko erabili ohi ditugu. Euskaraz hauek
dira: edo, edota, ala, nahiz eta zein.
EDO: euskalki zen baitetan EDO erabiltzen da erabiltzen den juntagailu
hautakari bakarra, eta blio guztiak har ditzake: orobatasuna (berdintasuna,
kidekotasuna), edota elkarren baztergarri izatea.
ohikoena adierazpen perpausetan ematen da. “Zein nahiago duzu? Berdin
dit: bata edo bestea”
EDO juntagailuaren ondoren, esapide zenbait erabiltzen dira: hobeto esan,
bestela esan, antzeko zerbait ..., bigarren juntagaia lehenengoaren aldaera
edo zehaztapena denean.: “Ez du ezer egin, EDO, hobeto esan, ez du ia
ezer egin.
Gainerako hautakariak ez bezala, EDO ondoko hauetan erabiltzen da.
Sinonimoekin (Honi aiztoa edo ganibeta esaten diogu). Zenbatzaileekin
(Bi edo hiru besterik ez zaigu falta)
Komunztadura: aditza singularrean, beste arazorik gabe
Osagai-ezabaketa
Sintagmak juntatzean, sintagma osoak (kasu-marka eta guzti) elkartzeko
joera da nagusi: Normalean larunbatean edo igandeetan joaten gara.
Azken juntagaiaren ezabaketa: hiztuna zalantzan dagoenean, nola jarraitu
ez dakienean, informazio ez-zehatza adierazi nahi denean, azken juntagaia
ezabatu ohi da: “Norekin joango zara, Amaiarekin edo?

EDOTA: EDOren distribuzio bera dauka, sinonimo eta zenbatzaile artean


ez dela agertzen izan ezik.. Ezaugarriak:
Maila guztietako juntagaiak elkar ditzake.
Adierazpen perpausetan zein galde-perpausetan erabil daiteke
EDOren balio berberak har ditzake: elkarren baztergarri diren aukerak,
orobatasuna eta bigarren juntagaia lehenengoaren aldaera izatea.
Ezabaketak: eskuineko aditza ezabatzeko joera da nagusi:
Azken osagaiaren aurrean, edo osagai bien aurrean.

ALA: maila guztietako osagaiak elkar ditzake. Galde-perpausetan edota


zehar-galderetan erabili ohi da, maizenik elkarren-baztergarri diren
aukerak adierazteko.”Noiz etorriko da gaur edo bihar?”. Maiz
antonimoekin erabiltzen da: “Zein nahiago duzu, handia ala txikia?”.
Ekialdean orobatasuna adierazteko erabili ohi da, bata zein bestea
aukeratzea berdin dela adierazteko: “Legea beti lege, bertokoa ala
kanpokoa izan.”
Komunztadura: Hurrengo kasuetan aditza 3. pertsonan jokatu ohi da: “Nor
joango da, zu ala ni?”
Osagai-ezabaketa: Ezabaketak eskuineko juntagaian gertatzen dira:
“Etorriko zara gurekin ala ez?”
3.3.2.1 Azken juntagaiaren ezabaketa: Galdera erretorikoak egiteko, eta
harridura edo zalantza adierazteko: “Zer uste duzu tontoa naizela, ala?”

NAHI(Z), ZEIN. “Larunbatean nahiz igandean joan gaitezke” Ezaugarri


nagusiak:
Juntagaiak perpausak baino atal txikiagoak izaten ohi dira
Orobatasuna adierazten dute.
IS deklinatuak direnean, kasu-marka bietan jartzen da.. Salbuespenak:
juntagai biei (zenbatzailea, erakuslea, izenondoa) dagokien hitzen bat
egonez gero, edo zerrenda luzeak izanez gero: Iruñea, Baiona, Gasteiz,
Donostia nahiz Bilbon har dezakezu autobusa.
Juntagai bakoitzaren aurrean ere aurki daitezke, balio banakaria hartuz

9. Juntagailu aurkariak
Bi aurkaritza mota: “Ez da merkea, BAINA polita da (bigarren
juntagaiak ez du lehenengoa ezeztatzen) /Ez da merkea, garestia
BAIZIK (bigarren juntagaiak, lehenengoak ezeztatzen duena baieztatzen
du)”
BAINA. Nolabait kontrajarrita dauden bi perpausa kontrajarri ohi ditu, era
guztietakoak (baiezko, ezezko, galde-, aginte-, harridura-perpausak).
Izenondoak, partizipioak eta adberbioak ere elkar ditzake.
Osagai-ezabaketa: amankomuneko osagaiak bigarren juntagaian ezabatu
egin ohi dira: “zuk ondo jokatzen duzu baina nik hobeto”
BAINA lokailu gisa. Hegoaldeko euskalkietan, “ bigarren perpausaren
barruan ere ikus daiteke: "baina”: “Ez didazu, BAINA, txarto dagoenik
esango!”. Beste batzuetan, bigarren perpausaren amaieran jartzen da:
“Zergatik ez zatoz? Ezin dut, BAINA” Hemen, baina=ordea, ez dago
juntadurarik, perpausek beregainak izaten jarraitzen dute.
BAINA menderagailu gisa. Perpausaren amaieran, kontzesiboen
balioarekin: “Joaten utziko dizut, ez duzu merezi baina”

BAIZIK, BAINO, EZPADA, BAINA. Aurkaritza mota honen ezaugarri


nagusiak:
Galdegaien arteko kontrastea adierazten dute.
Lehen juntagaia ezezkoan doa beti: “Zurea ez da hau, hori baizik”
BAIZIK. Hegoaldekoa izanik ere, ez da Bizkaikoa.. bigarren juntagaia oso
luzea denean, aurrean ere aurki daiteke, “Baizik eta” aldaera erabilirik
Baizik=baizen
BAIZIK EZ balio murriztailearekin ere erabil daiteke: “Bi baizik ez ziren
egon”.
BAINO. Bizkaierazkoa batez ere.. Bigarren juntgaiaren atzean beti.: “Ez
dut zugatik egin, amagatik baino”
4.2.4.1 Balio murriztailearekin erabil daiteke: “Bi baino ez ziren egon”
EZPADA. Bigarren juntgaiaren aurrean: “Errua ez da umearena, ezpada
gurasoena”
BAINA. Iparraldean batez ere, bigarren juntagaiaren aurrean: “Ez da
hori, baina bestea”

41.GAIA. LA ORACION COMPUESTA (II). SUBORDINACION:


CLAUSULAS SUSTANTIVAS Y ADJETIVAS.
SARRERA
Perpaus bakunak konbinatu egiten dira perpaus elkartuak sortuz.
Zenbaitetan maila bereko perpausak elkartzen ditugu, juntagailuez
baliatuz. Beste batzuetan, perpaus bat beste baten barruan txertatzen
dugu menderagailuez baliatuz: Horrelakoetan, txertatutako perpausa
menpekoa dela esaten dugu eta perpaus-elkarketa mota horri
menperakuntza deitzen diogu.
Hona menperakuntzaren ezaugarri nagusiak:
1. Txertatutako perpausari menpekoa esaten zaio eta nagusiaren osagai
bilakatzen da.
2. Menperakuntza menderagailuen bidez gauzatzen da.
3. Menperagailuak atzizkiak dira, salbuespenak badirelarik: ba-, bait-
4. Menperakuntza errekurtsiboa da. Menpeko perpaus baten barruan
beste bat txerta daiteke. Eta hau, zenbat nahi aldiz.
5. Menderagailua menpeko perpausaren amaieran jarri ohi da,
6. Menpekoen aditza jokatugabea izaten da, eta jokatuak direnean, ez
dute adizki alokutiborik hartzen.

1. Perpaus osagarriak
–LA/-NIK
–NIK noiz: ezezkoetan eta galdera erretorikoetan: “Benetan uste duzu
irabaz dezakezunik?”
Batzuetan eLA/eNIK eta beste batzuetan -LA/-NIK edo –DALA/-DANIK
Iraganeko adizkietan -N kendu eta –LA jartzea nahikoa da.
–la-rekin osotatutako osagarriak, ISak ez izanik, ez dira deklinatzen. Dena
den, ZEREZ kasua eskatzen duten zenbait aditzek: ohartu, oroitu, ahaztu,
konturatu ... .LA har dezakete: "Apurtuta dagoela ohartu da.”
Osagaien ordena: ezkerretara eta luzea denean eskuinetara. Galde-hitza
daukaten perpaus osagarrien kasuan, bi aukera: Nor naizela uste duzu?/Nor
uste duzu naizela?
–LA ezezkoetan: esan, entzun, ikusi, jakin ... Desberdindu: ez dut esan Jon
etxean dagoeLA (Jon etxean dago)/dagoeNIK
Zenbait aditzekin, eskuarki -NIK: ez dut uste ..., ez pentsa ..., ez dirudi ...,
ez du ematen ...
Beste zenbaitekin: -LA: ahaztu, egia izan, duda izan ...
Perpaus osagarria subjektua denean, -LA edo –NA. Ez da egia nik hori
esan dudala
Labur: ezezkoetan, gehienetan –NIK, beste batzuetan –LA eta beste
zenbaitetan, biak.

–NA. Bizkaieraz batez ere.


12.1 osagaien ordena aldatu egiten da: Badakit etorri dena/ez dena.
12.2 Egitura hau zenbait aditzekin: jakin, ikusi, ezagutu ... eta zenbait
esapide eginekin horixe, ziur egon, argi egon ...). Adierazitakoa,
hiztunaren ustez gauza ziurra dela adierazten du.

–T(Z)EKO
Aginte perpausak, osagarriak direnean bi eratara egin daitezke: subjuntiboa
(ohera joan zaitezela esan du amak) ala nominalizazioa. Subjuntiboa
gutxitan. Nominalizazioan, anbiguotasuna saihesteko, izenordea erabili ohi
da: Amak zu joateko esan du.
Erregua edo nahia adierazten duenean, -TZEKOren ordez, -TZEA:
Alkatearekin hitz egitea eskatu dugu. Azpian ez dago aginte-perpausarik.

–LAKO USTEA
-LA menderagailua + -KO = izenlaguna
-LAKO = -N
–LAKOA
Maiz, izena ezabatu egiten da: Txarto dagoelakoa = txarto dagoelako ustea
Batzuetan erakusleekin erabiltzen da: Ezin izan duelako hori ez du inork
sinesten.
Delakoa/direlakoak = izeneko: Liburu bat idatzi du “Jet Set” delakoari
buruz.

–LAKOAN
1.6.1 ustea adierazteko erabiltzen da. Maiz egon aditzarekin, baina ez
beti:
Lagun bati deitu nion berak jakingo zuelakoan.
1.6.2 Izen-ezabaketa beste batzuetan ere agertzen da: Ni ere horretan
nengoen

–LA ETA EGON


ustea adierazteko, egon aditzarekin: Bera han egongo zela eta joan
nintzen.

BAIETZ/EZETZ
Perpaus osagarria bai eta ez partikulen gainean eraikitzen denean.
Baietz uste dut, baina ez nago guztiz ziur.
Zenbaitetan, forma hauek ere –KO har dezakete: Baiezko erantzuna
bada, ondo.

2. Zehar-galderak
Perpaus osagarrien antzekoak dira, azpian galde-perpausa dutelarik.
“Zer?” galderari erantzuten diote eta osagarri zuzenaren lekua hartzen
dute.
–N. Batzuetan –eN erabiltzen da.
bai-ez erako zehar-galderetan baiezko ba- aurrizkia aurki daiteke adizki
trinkoekin: “Badakigun galdetu digu”. Aukerakoa da.
Zehar-galdera zenbait esapide eginekin erabiltzen da ere: auskalo, Batek
daki, horra, hara, kontuz, berdin dit
Esangura desberdinekin, -LA zein –N erabil daitezke:
Anak joango dela esateko deitu du/Anak joango den esateko deitu du
(ez dakigu zer esan duen)
zehar-galderak/erlatiboa. Zer? eta Zenbat? Galdetzaileekin egindako
perpausak, erdaraz erlatibo itxurakoak dira, ez euskaraz: Kontatu dizut zer
gertatu zaidan? (*gertatu zaidana)
EA ...-N
Zati-galderetan, perpaus nagusia falta denean edo berau aginte-perpausa
denean: Galdetu ea zenbat den guztia.

–N ALA EZ/ -NETZ Baietza ala ezetza azpimarratu nahi denean erabili ohi
dira, bai-ez erako galde-perpausekin.
–NENTZ baliokidea da

Ez dakit ZER EGIN


Alegiazkotasun kutsua: ez dakit zer egin nezakeen. Zenbait euskalkitan,
partizipioaren ordez, aditzoina erabili ohi dute: Ez dakigu nola joka.
Zenbait galdetzailea eta aditz-partizipioa lexikalizatu egin dira: zeregin,
zerikusi, zeresan, zerizan ...
Egon eta eduki-aditzekin, aditz-partizipioari partitiboa eransten zaio: Ez
daukat non gorderik.
Ez duzu zertan etorri: motiborik eza edo beharrik eza adierazteko.
Zenbaitetan partitiboa eransten zaio
Batzuetan behar izan aditzaz baliatzen gara beharrik eza adierazteko: hori
argi dago ; ez dago esan beharrik
Ez dago zer eginik/ ez dago ezer egiterik

Zenbait esapide zehar-galdea erabilita


Beldur naiz galduko ez ote den
Ama noiz etorriko zain nago

3. Erlatibozko perpausak
IS baten menpe. Izen-lagunaren funtzioa betetzen dute.
–N. Ondokoa desagertu daiteke eta dagozkion kasu-marka guztiak –N
menderagailuaren atzean eransten dira: ikusi ditugunentzat
Erlatibozko perpausen ordena. Batzuetan –N beste batzuetan –eN. –
ELAren taula gogoratu.
Erlatiboaren mugak. Ondokoa edozein kasutan joan daiteke. Isilekoak
zenbait muga dauzka. Zein kasutan egon behar du isilekoak erlatibo bihurtu
ahal izateko?
biak kasu berean: Zoaz etorri zaren bidetik!
Isilekoa Nor-Nork_Nori denean arazorik ez
Leku-denborazkoetan, aditzak argitzen duenean isilekoa zein kasutan
dagoen, ez dago eragozpenik: Agurtzane bizi den etxetik nator.
Gainerakoetan ezin da erlatibozkorik egin. Horrelakoetan, menpeko
perpausa aldatzea nahikoa da: *Zu bizi zaren laguna=Zurekin bizi den
laguna.
Erlatiboa aposizioan. Ahozko euskaran oso erabilia. Ezezkoetan partitiboa
erabiltzen da: Ez da inor munduan hori nik baino hobeto dakienik.

–NEKO. Isilekoa NON kasuan dagoenean eta ondokoa beste kasu batean:
Hauxe duzu ni txikitan bizi nintzeneko etxea. Leku zein denbora adieraz
dezake. Argigarria izan daitekeen egitura hau erabiltzea aukerakoa da.
Maiz, ondokoa ezabatu egiten da: Zein argazki da biok gaudenekoa?
Denborazko perpausak egiteko ere erabiltzen da

–TAKO (-RIKO)
Ekintza burutuak adierazteko. Iparraldean, aditz-partizipio hutsa
erabiltzen dute: Amak eman diru guztia.

ZEIN(A) ... BAIT-


Euskara mintzatuan ez da inoiz erabiltzen, ordez erlatiboa aposizioan
erabili ohi da. Hauek ez-murriztaileak dira.
Bi eredu: ZEIN ... BAIT (Ekialdean); ZEINA ...-N mendebaldean.
Leku-denborazkoetan: non ... bait
BAIT- erlatibo ez-murriztaileak egiteko ere erabiltzen da.

Erlatibozko zenbait esapide.


Zer ikusi, hura ikasi; Nork apurtu, harexek konpon ditzala
Gogoratzen duzu atzoko mutila? Ba, berak esan dit
Jonen autoa, gorria bera, oso polita da. Erlatibo ez-murriztaileak egiteko.

42.GAIA. LA ORACION COMPUESTA (III). SUBORDINACION:


CLAUSULAS ADVERBIALES
Helburuzko perpausak
Kausazko perpausak
Denborazko perpausak: perpaus nagusiak zer gertatzen den esaten digu
eta denborazko perpausak ekintza hori denboran kokatzen du.

1. NOIZ: AURREKOTASUNA: perpaus nagusiko ekintza erreferentzi


puntu horren aurretik kokatzen da.
BAINO LEHENAGO. Ekintza erreferentzi puntua baino zertxobait
lehenago kokatu nahi denean: -TXO eta -XE atzizkiak eransten zaizkio:
1.1.1 Izenlagun gisa ere erabil daiteke: horiek ni jaio baino lehenagoko
kontuak dira
AURRETIK. Izenlagun gisa ere: Horiek lanean hasi aurretiko kontuak dira
ORDUKO. Hiru adiera:
baino lehenago: Egin orduko ondo aztertu behar dugu
bezain laster: Heldu orduko, zutaz galdetu du
–nerako: Konturatu orduko, umea kalean zegoen

2. NOIZ: GEROKOTASUNA
ETA GERO
ONDOREN (OSTEAN)
TAKOAN, RIKAKOAN
NEZ GERO, Z GERO. Gutxitan, baina izan dezake denborazko esanahia:
ikasketak amaitu nituenez gero ez naiz hara itzuli./Hau amaituz gero joango
naiz.
2.4.1 Z GERO izen-sintagmekin postposizio gisa erabil daiteke.
Holakoetan “ezkero” ere idatzi daiteke: Atzo ezkero ez dut berriro
ikusi./Hamarrak ezkero/Igandea ezkero. (Izenak mugatzailea hartzen
du)

3. NOIZ: BEREHALAKOTASUNA. Ekintza erreferentzi puntuaren


ondorengo etorkizun hurbilean kokatzen da
BEZAIN LASTER(azkar, agudo, arin, pronto, fite)
ETA BEREHALA ( eta atoan, eta laster, eta behingoan
NEKO. Esan zueneko igarri nion gezurretan ari zela.
3.3.1 Berehalakotasuna azpimarratu nahi denean, -XE erabili ohi da.
Bera heldu zenekoxe hasi ginen lanean.

4. NOIZ.ALDIBEREKOTASUNA
NEAN. Honen azpian erlatiboa dago.
NEAN perpausaren amaieran, ezezkoetan ere bai: ikusten ez duzunean
Etorkizunean kokatu nahi denean, TZEN eta ez KO: Jon etortzen denean
Batzuetan erlatibozkoaren ondokoa ez da ezabatzen: Jon etorri zen egunean
galdu zitzaidan
Bakantasuna adierazteko bat zenbatzailea erabiltzen da ondoko gisa:
Berarekin egon nintzen batean esan zidan.
N BITARTEAN, N ARTEAN. NEAN egokia da aldibereko
puntukaritasuna azaltzeko, eta hauek iraupena adierazteko
Ezezkoetan, menderagailua azkenean
N ARTEAN berdin erabiltzen da.
Partizipioa + bitartean: Itxaron hemen nik autoa atera bitartean
LA(RIK). Aldiberekotasuna adierazten du. Iraupena edo prozesua
adierazten du: Zazpi urte zituelarik ama hil zitzaion. Beste batzuetan
gerundioa adierazteko erabili ohi da.
TZEAN VS TZERAKOAN
KERAN = TZEAN: Etxetik urtekeran lurrera jausi da

TZEAZ BATERA, AZ BATERA (Irakurriaz batera) = TZEAREKIN


BATERA

5. NOIZ. MAIZTASUNA
NETAN
N BAKOITZEAN
N GEHIENETAN
N GUZTIETAN, N GUZTIAN, N ALDIRO
N ALDI BAKANETAN

6. NOIZKO(A)
NEKO(A)

7. NOIZKO
NERAKO
TZERAKO Zu itzultzerako, gu lotan egongo gara

8. NOIZTIK
NETIK = nik hona, netik hona ... Bost urte zituenetik aurrera ez dut berriro
ikusi
NEZ GEROZTIK. Prozesu baten hasiera zehazten du.
8.2.1 Zenbaitetan aditza ezabatu egiten da: Atzo ezkeroztik ez dut ikusi

9. NOIZ ARTE
N ARTE = N ARTIO, N ARTERAINO. Josu etorri arte(an) ezin gara
mugitu
N ARTEAN
HARIK ETA ... ARTE. Enfasia. Ez mugitu harik eta nik esaten dizudan
arte.

Perpaus kontzesiboak

Moduzko perpausak
Perpaus nagusiak adierazten duen ekintza nola burutzen den adierazten
du. Nola? Edo Zelan? Galderari erantzuten diete. Hauek dira ohikoenak:
1. N BEZALA / N BEZALAKOA
esan duen bezalakoa vs esan duena bezalakoa
ez bezala/ ez bezalakoa
izenlagun gisa bezalako erabili ohi da. Hala ere, nominalizazioarekin
“bezala” erabili: Biografia idaztea jendearen aurrean biluztea bezala da. Eta
beste kasu batzuetan “bezalako” erabili behar da: Etxean jatea bezalakorik
ez dago. Beste batzuetan, “bezalako”ren ordez, bezala erabili behar da:
Hauek, horiek ez bezala oso politak dira.
2. N MODUAN/ N MODUKOA
esan duen modukoa vs esan duenaren modukoa
zure moduan vs zure modukoa. Dena den, denbora edo lekua adierazi nahi
denean, NONGO kasuan deklinatu ohi dira: betiko moduan
Aldaerak: bere modura/esandako moduan/esaniko moduan

3. TZEKO MODUAN

4. NEZ
Zenbait esapide eginetan ere: Dirudienez, Gai horri dagokionez, Bistan
denez ...
nik dakidanez (datuak ditu ) vs nik dakidala (ez du inolako daturik)

5. N LEGEZ/ TAKO LEGEZ.


Aditza ezabatu deneko zenbait esapidetan: BetiKO legez

6. N ERAN= N moduan

7. N GISAN = N gisan
GISA moduzko esapideetan: ondorio gisa, gisa berean, nor bere gisa dabil

8. N ANTZERA/ N ANTZEKOA
barre antzean, haserre antzean

9. N NEURRIAN/ N HEINEAN / maila edo neurria

10. AHALA. Prozesua


Kontzesiba : kosta ahala kosta
Ezin esan ahala
Ekin ahalean: intentsitatea eta ugaritasuna. Itxaron atertu arte, euria bota
ahalean ari du eta/Ekin ahalean lan egin nuen, baina ezin izan nuen amaitu

11.BA ... BEZALA, BAIT ...-N


Bigarrena aditz laguntzaileari BAIT aurrizkia eta N atzizkia erantsiz
eratzen da. Taula eman. Bi menderagailu harturik, nahiko bitxia da
egitura hau. ·. Pertsonako adizkiekin erabiltzen da maizenik.
12.MODUZKO ZENBAIT ESAPIDE: gerundioaren antzekoak
- Kristala apurtuta sartu ziren
- Zer esan ez dakiela geratu da
- Zer egin ezean nago
- Poz batean zihoan mutikoa
- Amaitu ezinik nabil
- Blai-blai eginda eta arnas-estuka
postposizioez baliatzen gara moduzko perpausak egiteko:
- Medikuak esan duenaren arabera
- Arrapalada batean etorri ziren
- Zoro baten pare jarri zen.

Euskaraz modua adierazteko atzizki banka batzuk erabiltzen dira : LA,


AN, RA, IK eta Z
Ondorio perpausak

43.GAIA. EUSKAL LEXIKOA (I).


EUSKAL LEXIKOGRAFIAREN EZAUGARRI OROKORRAK.

EZAUGARRI OROKORRAK (ZIRRIBORROA)


IDEIA BATZUK:

Latinetikako maileguak; arabieratikoak. Lexiko jatorra %30 (Caro Baroja)


Axular/Leizarraga
Klasikoen ustezko mordoilokeria.
Larramendi.
Aranaren garbizalekeria eta gaur egungo aztarnak.
Azkueren hiztegia. Lexikoaren zenbait ezabaketa?
P. Mujikaren HIZTEGIAren hitzaurrea. Neologismoak.
Krutwigen bidea
UZEI
Eukaltzaindia: Arantzazu; HIZTEGI BATUA: onomastika normalizatua.
Leku-izen arrotzak
Sarasolaren ajeak.
Orotariko hiztegia.
Bizkaieraren ekarria. Labayrukoen hitzen zerrenda.
Kike Amonarriz eta kaleko hizkera.

Bibliografia: Sarasoala: Euskararen ajeak. /Villasante: Palabras comp y


derivadas.
1.HAUTAGARRITASUNAREN ONDORIO SEMANTIKOAK:
Hitzaren hiru ezaugarri:
1. Artikulatua
2. Aurpegibikoa
3. Hautagarria
Adierazleak eta adieraziak zerikusirik ez izatearen ondorioak:
• Sinonimia
• Polisemia
• Homonimia
• Antonimia

2. HITZAREN EREMU SEMANTIKOA.


Hizkuntzak errealitatea sailkatu egiten du. Adibidez senidetasunaren
eremua: anaia, neba ...

3. LEXIKOA SORTZEKO BIDEAK.


Hizkuntzak bere ondare lexikala etengabe eraberritu behar du:
teknologia arloan kasu eta abar... Neologismoak behar ditugu.
6 dira lexikoa eraberritzeko bideak:
d. mailegutza
e. hitz-elkarketa
f. eratorpena
g. zabalkuntza semantikoa
h. berrezarpen lexikala
i. berrikuntza fonologikoa
Lehenengo hirurak erabiltzen dira gehien.

LEXIKOA (Textos 31)


Lexikoak hizkuntzaren historiaren berri ematen digu. Sorkuntza lexikoko
bideez gain (eratorpena, mailegutza, elkarketa, neologismoak ...) beste
ikuspegi batzuk ere ageri zaizkigu: esamoldeak, esaera zaharrak, siglak.,
akronimoak...
Lexikoa hainbat giza-talderen aniztasunaren erakusgarria da. Aldaera
geografikoen islada da; gizarte aldaeren isla da:lanbide-hizkerak, gaste-
hizkerak, gizarte-maila bati loturikoa, sexu bati loturikoa). Funtzio
aniztasunaren isla da: komunikazio egoera formal eta ez-formalak.
Hitzen bidez interpretatzen dugu mundua eta bideratzen dugu gure
jokabidea eta irudimena.

“Diccionario castellano-vasco”. Mujika. “Hitzaurrea”. Neologismoari eta


mailegutzari buruz. Alemanian zer egin duten; espaniarrek zer, latindarrek
zer ... H-ari buruz

HITZ-ERAKETA: LEXIKO-SORKUNTZARAKO BALIABIDEAK. M.


Zalbide. Hizkuntzalaritza hiztegia.

Lexikoa beti mudantzan ari da. Ikusi besterik ez dugu guk egiten dugun
hizkuntzan bertan nolako aldaketak izan ditugun. Hitz batzuk galbidera
joan dira, eta beste batzuek zabalkundea lortu dute. Inguruko aldaketekin
batera: lanbideena, bizimodu, lekuak, harreman-moldeak eta hiztun ororen
pentsakera ... gure hizkuntza ere aldatu egin da. Nahiz eta aldaketa horiek
ez diren beti berdinak. Gizarteak premia berrietara egokitu beharra dauka,
eta lexiko-berrikuntza beste bizilagunekin egiten da, gutxi baitira
gizabanakoaren bere kabuzko izendapen-hautespenak.
Lexiko-berrikuntza edozein hizkuntzaren da, ez bakarrik galtzear
dagoenarena.
Berrikuntza, orokorra izanik ere, desberdina da hizkuntza batetik bestera.
Horren faktore bi:
a. hitz-eraketarako, hizkuntzek dituzten baliabide
desberdinak eta berak jartzen dituen garatzeko
lehentasunak
b. historiaren arabera sortzen diren beharrak. Euskal
Herrian XIXtik hona egituratze politikoak eta
industralizazioak, euskarak administrazio,
eskolan eta teknikan erabili beharra izan da.
Noizbait esan izan da euskarak garai modernoetara egokitzeko ezintasuna
duela, mende-hasieran batez ere. Galdera da ea euskarari epe motzean
berebiziko hitz-erabilerazko ohitura-aldaketa eskatzea onuragarria den.
Erantzun operatiboa ematea zaila da. Euskarak dituen lexiko-
berrikuntzarako baliabideak ez dira alboko hizkuntzetakoen ondoan hain
desberdinak. Horien erabilera oparo edo murritzagoan legoke berezitasuna.
Hemen 6 baliabide aipatuko dira hitz-eraketa nahiz lexikoaren
eraberriketarako: mailegutza, eratorpena, konposizioa, zabalkuntza
semantikoa, berrezarpen lexikala eta berrikuntza fonologikoa. Klasifikazio
klasikoa hau zen: mailegutza, eratorpena eta konposizioa; adierazlearen
aldetiko berrikuntzari soilik begiratzen zaio. Badirudi hitz-eraketazko
azalpide batek esanahiaren aldeko berrikuntzak ere kontuan hartu beharrak
lituzkeela. Neologigintza ez da hizperrigintza soilik, daukagun ondare
lexikalaz adierazpen-behar berrietarako baliatzen jakitea ere bada.

45 .GAIA. EUSKAL LEXIKOA (II).


MAILEGUAREN GARRANTZIA.
Maileguak. UZEI.
MAILEGUTZA:
1. Definizioa eta ezaugarriak:
kanpoko hizkuntzatik jasotzen da hitza, bere adierazle eta
adieraziarekin, eta mailegu-hartzaileak bere fonetikara moldatzen du:
lat. Causa: gauza
fr. Grève: greba
gazt. Verso: bertso

Mailegu irentsigabeak ere badaude: jazz, rock, handicap ...


Euskarak hauei die zor: zeltei, arabierari, latinari, erromantzeei ... Azken
urteotan ingelesari zor diogu, eta. Nola ez, frantses eta gaztelerari. Baita
urruneko hizkuntzei ere tele-komunikabideen bitartez: taboo, kiwi, robot
...
Auzo frantses eta gaztelerak emaile handi ditugu. Arazoa da zeinetarik
jaso. Soziolinguistikak gaztelerarantz balantzatzen gaitu, hala ere,
iparraldekoak galtzaile aterako lirateke, guregandik gehiago urrunduz.
Arazo larria. Irtenbideak bilatzen ari gara:
a. mailegutza baztertu eta euskararena
hobetsi: geltoki eta ez estazio
b. bietan ezagunak direnak hobetsi: auto eta
ez kotxe
Horrela Euskaltzaindia ari da honelakoak hobesten: greba eta ez huelga,
populazio eta ez poblazio
2. Euskarak mailegaturikoak:
• Latinaren aurretik: zeltar hizkuntzatik: zilar, leku-izenak
(Deba, Ultzama ...). Latinezko hitzen atzean maskaratuta:
gona, landa ...
• Latina: kultur-osin aipagarria zegoen erromatarren alde eta
beren hizkuntza emaile handi suertatu zen. Hortik ditugu hitz
asko eta atzizki zenbait: a) atzizkiak: -tu,-zio, -(l)ari ... b)
hitzak: administraziokoak, erlijiokoak, eskolakoak, hitz-
abstraktuak, merkataritzakoak, eraikuntza ...
• Latinaren ondotik arabieratik eta erromantzeetatik.
Arabieratik: alkandora, alkate, azoka.... Erromantzetik: zeru,
leku, erregu, gutizia...
• Harrezkero: ingl, fr esp, eta urrutikoak:

3. Mailegugai diren osagaiak:


Ez dira beti hitzak. Bestelakoak ere.
a) Kultura-erroak: latin edo grekotik: tele-, mikro-,
super-, hiper- ...
b) Aurrizkiak eta atzizkiak, autonomiarik gabekoak:
-zio, -ante, des-, -turia...
c) Hitz osoak: eskola, informatika, mundu ...
d) Hitz mordoak: fosildutako erdarazko esamoldeak:
doministiku, auskalo ... Zabarkeriaz beste batzuk
ere gaur egun: kajakanbiosa (buatabiteza),
tortillapatata ...
e) Kalkoak: Adierazlea ez baina adierazia
mailegatzen da. “Ebakia” eta ez kafea esne sorta
batekin.

Hitz-eraketa: lexiko-sorkuntzarako baliabideak. M. Zalbide.


Hizkuntzalaritza Hiztegia.
MAILEGUTZA
Definizioa: Hizkuntza baten hitz-altxorrera beste hizkuntza batetik
hartutako elementu lexikalak baitaratzea. Euskaraz maileguak dira:
erregina, duda, butano, transformadore ... Batzuetan hitz-multzo osoak
eskualdatzen dira: auskalo, mesanotxe, fildeferra ... eta beste batzuetan
morfema edo hitz-atalak: -zio, des- ...
Mailegutza hizkuntza interferentziaren emaitzarik ezagunenetarikoa da.
Hizkuntza bietatik bat izaten da gehienetan indartsua. Interferentziaren
beste alderdi bat kalkoak dira: lexikalak nahiz morfosintaktikoak. Oso tratu
desberdina jaso ohi dute: hitz-mailegatuak samaldan datozenean begi
txarrez iksusiak izan ohi dira. Kalko sorkariek aldiz ateak zabalikago
aurkitzen dituzte garbizaleen artean.
Mailegutzak ez bakarrik semantikako ezaugarrietan eragiten du; hitzak eta
hitz-multzoak maileguz hartzean, hasieran oharkabean bada ere, geure
hizkuntzaren sistema beste sistema baten araberako egitura fonologiko eta
morfosintaktiko batez kutsatzen ari gara. Kontua da, halere, mailegutza
noiz eta nola zehaztekoa, ez mailegutza bai ala mailegutza ez.
Euskaltzalerik saiatuenak ere, maileguzko hitzetara jo ohi du. . Eta nolakoa
finkatzerakoan, maileguzko hitzen ebakera eta idazkera beste ororen
gainetik kontuan hartzekoak dira. (Euskaltzaindiak eman ditu. Ikusi
webgunean.)
MAILEGUEN IDAZKERA: Gramatika osoa
Beste hizkuntzetatik jasotako hitzek, euskarara igarotzean zenbait aldaketa
jasaten dituzte.
1. Aldaketa orokorrak.
1.1 Hasierako p-/t-/k-, b-/d-/g- bihurtzen ziren aspaldi: bake, denbora,
gaztelu ... Orain ez: politika, kimioterapia, telebista ... Aspaldiko
mailegua izan arren, beronen eratorriak aldaketarik gabe jasoko
dira: “gorputza” baina “korporazio”.
1.2 Mailegu zaharren s>z: ezpata, zapore ...
1.3 Erdaratiko ©, ch, q, v, y, w ... letrak euskarazko baliokideez
ordezkatuko dira: birus, Kanada, Jugoslavia ... Salbuespenak, azken
orduko maileguak, siglak edo arrotz-itxuran eman nahi diren izen
bereziak: darwinismo, windsurf, quark, New York ...
1.4 Jatorrizko hitzean x kontsonante baten aurrean joanez gero s
idatziko dugu: testu, espreski ... Beste kasu guztietan gorde egingo
da: xenofobia, fenix, taxi, oxigeno ...
1.5 G letra soinu leunaz ahoskatzen da beti, eta ez dago u idatzi
beharrik: *guillotina, *Guinea ... Honen ondorioz, soinu gogorreko
mailegu zaharrak j-z idazten dira, jatorrizko hizkuntzan g-z idatzi
arren: jende, jeneral, imajina, jiratu, jeinu ... Hitz kultuetan g idaztea
hobesten da: genero, pedagogia... soinu leunaz ahoskatu behar
direlarik.
1.6 Jatorrizko hizkuntzan y duten maileguek:
1.6.1 Bokal artean i: proiektu, maiuskula
1.6.2 Hitz hasieran j: jade, jogurt, jugular
Hala ere, berriki jasotako zenbaitek hasierako y mantendu egiten dute:
yoga, yanki, yuppie ...
1.7 sc/sk + i/e = sz +i/e euskaraz. Hitz-hasieran bokal bat hartuko dute
aurretik : eszeptiko, aszetika ... Tradizio zaharretikoak, berriz, z:
diziplina, dizipulu ... Mailegu berriagoetan ere z: zientzia, ziatika ...
1.8 sch/skh + i/e = sk + i/e euskaraz Hitz hasieran bokal bat hartuko
dute aurretik: eskema, eskizofrenia. Mailegu zaharretan, bestera :
zisma
2. Hitz hasieran:
REL > ERL: erlatibo, erlazio. erloju
Jatorrizko hizkuntzan: r-/s- hasten diren hitzek bokal bat (a,e edo i) hartzen
dute aurretik euskararatzean: arratoi, errege, errugbi, eski, estatu,
izpiritu ... Hitz elkartuetan, bokal bat aurretik izanez gero, ez dute bokalik
hartzen: kontrarreforma
3. Hitzaren erdian
Kontsonante multzoak, bi edo hiru, jarraian agertuz gero, mantendu egiten
dira eskuarki: subjektu, instantzia ... Mailegu zaharretan salbuespenak:
fruitu, erretore ...
R/n/l + s/z > r/n/l + ts/tz: pertsona, kontzepzio, faltsu
Mb/mp>nb /np: denbora, anbiguo, inbutu ... dv>db: adverbio
Ie>e: gobernu, infernu...ue> o: deskontu, esfortzu, koba, proba ...
4. Hitz amaieran
Maileguen amaierarik ohikoenen zerrenda:
-CION> -ZIO: formazio
-SION> -SIO: presio
-ON > -OI: kamioi
-ADO > -ATU: estatu
-AJE> -AIA: lengoaia
Badira beste aldaketa batzuk:
1. –a itsatsia duten maileguek a mantenduko dute euskarara igarotzean
2. Latinetik edo grekotik hartutako –o/-u bukaera duten maileguak
zalantza iturri dir–.
2.1 –TU: aparatu, gustu ... Salbuespena: -EKTO: arkitekto, dialekto ...
baina aspektu ... Beste salbuespen batzuk: tanto, alfabeto ...
2.2 –DU: soldadu,
2.3 -ULU: kalkulu
2.4 –MO: alpinismo, minimo
–TRO: neutro
–TSO: unibertso
–BO: artxibo
–ITIS: otitis
–I(S): analisi, krisi, psikosi, metropoli ...
Normalean –s amaiera galdu egiten da., -ITIS atzizkiaren kasuan izan
ezik: metropoli baina apendizitis. Salbuespenak dira silaba bateko eta
biko hitzak: iris, atlas, kosmos ...
Laburbilduz:
-U: -TU, -DU, -ULU (gainerakoek –O egiten dute)
-IS: -ITIS eta silaba bakarreko eta biko hitzak.
Eskema honen salbuespenak: -TO ( grekerazko –EKTO) eta, -U:
mailegu zaharrak: gobernu, infernu, gatibu ...

Mitxelena. Euskal hitzak zein diren


Mitxelena. Hitz mailebatuez.
Mailegu berrien idazkera. MEIG VII

46 .GAIA. EUSKAL LEXIKOA (III). HITZ-


ELKARKETA ETA ERATORPENA. LEXIKO
SORMENA (creatividad léxica).
Villasante. Palabras compuestas y derivadas.

HITZ-ELKARKETA:
1. Definizioa eta sailkapena.
Autonomia osoa duten bi osagai lexikalen elkartuz sortzen den esanahi
batasuna da: udaberri, liburu-denda...
• Kategoria gramatikala kontuan hartuta sailkatuko ditugu.
Gehienak izenak edo izenondoak dira, halere badira aditz
elkartuak eta aditzondo elkartuak:
1. Izena + izena: behi-esne, bilketa-lan.... Hau da motarik emankorrena.
Gaztelaniaz A de B itxura hartzen dute: leche de vaca ... eta euskaraz
B-A: haur-festa. Aposizioaz egindakoak ere badira: B-a euskaraz A-
B gazteleraz: Gorbeia mendia/ monte Gorbea, Getaria kalea, Bikain
erretegia ...
2. Aditzoina + izena: sorleku, jaiotegun, idazlan
3. Izena + izenondoa: gibelurdin, sudurluze
4. Aditzoina + izenondoa: ulerterraz, ezkonberri
5. Izena + aditza: gainbegiratu, itxuraldatu ...
6. Hitz-elkarketa kopulatiboa: ETA juntagailuaren elipsiz:
A) aita-ama
A) joan-etorri
B) gazi-geza
C) han-hemen

2 Arau morfofonologikoak:
Hitz-elkartean eta eratorpenean soinu elkarteetarako arau batzuk daude
(ezagunenak):
1. T eta K gehitzea: suTondoa, suKaldea ...
2. azken bokala edo –n/-r galtzea: hargin, eguerdi, lubizi
3. azken bokala –a bihurtzen da. AstAkeria
• -n}-r:eguraLdi
• -n}-t: jaTetxe
• -r}-h: uHarte
4. Ezabatzea eta gehitzea:
-di, -gi, -gu} –t-: arTalde, beTondo, saTabi
5. Ezabatzea eta aldatzea:
• -ra, -re, -ri}-l: abelgorri, euskaldun ...
• -ts,-tx-,-tz} b/d/g:Aizkorri, bihozkada, hiztun. Mahasti,
hizpide, ahoskabe ...

3.Hitz-elkarketako idaztarauak:
Marratxoa erabili beti 4 kasu hauetan:
1. errepikan: gorri-gorri
2. bikotean: senar-emazteak, zuri-beltzak
3. Leku-izen batzuetan: Gernika-Lumo
4. anbiguotasuna gainditzeko: andre-sendagilea vs andre sendagilea.

Gainerakoak ez dute behar marra nahitaez: lo turik, bereiz edo marrarik


gabe edo marrarekin idatziko dira.
ERATORPENA. HIZKUNTZALARITZA HIZTEGIA 1. Zalbide.
Definizioa: autonomia lexikal osoa duen erro edo oinarri lexikal bati
posizio jakin batean autonomia lexikalik gabeko elementu bat(zuk)
eranstea.
Hizki horiek euskaraz, ia beti atzetik eransten zaizkie erroei. LuzaGARRI,
lotsaTI, transformaEZIN ...
Batzuetan aurretik: DESagertu, BIRloratu, METAhizkuntza,
MIKROegitura
Artizkiak ere badira: -RA-: eragin, eraman, erakarri ... Batzuek aurrizkitzat
jo ohi dituzte: basa-, aurre-, goi-, sasi-
Eratorpenaz aritzean, bi azalbidek dute garrantzi berezia: hizki bakoitzaren
esanahi eremua eta, batez ere, hizki horrek kategori aldatzaile gisa berekin
daraman eginkizuna.
ERatorpenaren ikuspegi gramatikalista: hitz eratorria oinarrizko esaldi-
eskema baten azalgaineko ordaintzat hartzen den neurrian, ekonomia
sintagmatiko handiz jokatzeko aukerabidea ematen du:
itzulezintasuna=atzera itzultzeko duen gaitasunik eza. Ikuspegi honen beste
ekarpen bat da hizkiak aplikatzeko segurtasun handiagoa: “disimulakor”
ala “disimulakoi” beharko lukeen nekez erabaki daiteke irizpide
semantikoen laguntzaz.
Bereiztu genitzake hizki emankorrak: edertasun, erabilgarri, adierazkor ...
eta elkorrak : dendari, erakutsi, arramaiatz ...

Oharra: atzizkiak aipa daitezke banan-banan

KONPOSIZIOA. Zalbide.
Definizioa: hizkuntzaren baitan autonomia osoa duten bi elementu lexikal
elkartuz sortzen den esanahi-batasuna.

I. menpetasunezko izen konposizioa


gazta-fabrika, artzain-zakurra, gari-meta ...Konposizio-mota
garrantzitsuena bere adibide-ugaritasunagatik eta baliabidearen
beraren erabilgarritasun morfosintaktiko oparoagatik. Osagai biak
substantiboak dira. Eraikuntza sintagmatikoaren gunea bigarrena da,
“mugakizun” deituko duguna.

II. aditz-erroa + izena:


idazmakina, salneurria, ikasgela, etorbidea
III. Konposizio sintetikoa
III.I eragile konposizio sintetikoak: -zin, -gin, -dun ... eratorpenaren
sailean sartzeko joera dago., bigarren osagai horiek bere hartan
autonomia lexikalik ez dutenaren aitzakian: itxuraz forma zaharrak
diren: atezain, okin, gaizkile, dirudun ... Berriagoak dira hauek: negar-
eragile, kilometro-kontagailu, ardo-saltzaile ...
III.II ekintza-konposizio sintetikoak. Itxuraz forma zaharrenak diren
artajorra, diru-eskea, logalea ... Eta gaur eguneko: etxe-zuriketa, diru-
bilketa, tenperatura gorapena ...
Badirudi jatorriz konposizio sintetiko hauek gehienetan osagarri zuzen
+ aditz (erro) sekuentzia sintagmatiko finkoaren nominakizazioz
sortuak direla.

IV. Konposizio posesiboak


Sudurluze, betoker, ipurterre ... Substantibo + adjektibo: hankamotz,
begiurdin... Edo substantibo + partizipio: zinegotzi. Edo zenbatzaile +
izen: lauburu, hatzamar ...

V. Atributuzko konbinazioak
Zerrama, , soldadulaguna, arkumea ... Ezaugarri nabarienak:
a) gunea
lehenengo osagaia da, ez bigarrena, (gazta-fabrika)
b) beren
artean subjektu-atributu harremana dago.

VI. Konposizio kopulatiboa


a) aita-amak, ogi-ardaoak, on-gaitzak ... Biak
substantiboak. Pluralezko erabilera bakarrik
onartzen dute. ETA edo ALA bidezko klausula
konjuntziozkoetatik eratorriak dirudite.
b) Joan-etorri, hartueman, . Azaleko eraikuntza
nominalizaturik ageri da. Singular zein plural.
c) Txuri-gorri, gazi-geza, hori-baltzak ... ETA edo
ALA konjuntzioetatik eratorriak, baina numero
aldetiko murriztapenik gabe. Adjektibo gisa
dihardute azaleko eraikuntzan.
Ba daude beste zenbait motako elkarketa-motak, hitz hauetan ageri denez:
-sinesgogor
-jaioberri
-Pello Errota
-oinutsik
Badaude HITZ-ANDANA IHARTUAK. Desgramatikalizaio edo
monolexematizazio bat jasan dute, eta azentuazio mailan ere askotan
halako eraketa berezi bat ageri dutenak: neskazaharra ez da neska zaharra;
kanposantua ez da kanpo santu bat, eta horrela ...( gal-eperra ez da eperra?).
Konposizio jator eta hitz-andana ihartuen artean, bada ADITZ-
KONPOSIZIOA dei genezakeena: onetsi, hitz egin, galdegin, sinetsi ...

ZABALKUNTZA SEMANTIKOAZ
Definizioa: segmentu fonologiko jakin baten baitan esanahi berri bat
agertzea. Lehendik bazuen bat. Har dezagun Azkueren hiztegitik “ardatz”
hitza: eje material ... Auzo-hizkuntza gehienetan baditugu bestelako
“ardatzak”: eje de simetría, eje de rotación ... eta, hortik: koordenatu-
ardatzak, biraketa-ardatza ... Hori da zabalkuntza-semantikoa. Horrelakoak
ditugu: elektroi-talka, erro kubikoa, mekanika saileko indarra eta lana;
bizkartzaina; Gurutze Gorria; Pantera Beltzak; Kafe ebakia ... Zein dira
zabalkuntza semantikoaren abantailak?
-analogiak eta kalko semantikoak eskaintzen duten erraztasuna dago hor
tartean. Horrek hiztunen aho-lumetaratzea errazten du.
-oroimen-gordailua arintzen du.
-hizkuntzaren “euskal fisionomia” zaintzen du
Eta kalteak?
-kalkoaren ondorioz, hizkuntzaren ohiko kontzeptu-sarea ahuldu egiten da.
-polisemia areagotzen da. Zientzia-tekniketarako hitzen informazio-
gaitasuna murriztu egiten da, monosemikotasunaren kontra.

BERREZARPEN LEXIKALA
Gutxitan aipatu ohi da. Azkueren hiztegian ageri diren hitz asko galtzear
dago egunerokoan:
-adierazten zuten kontzeptu, tresna, lanbide edo funtzioaren gizarte mailako
gainbeheragatik.
-geografiaz edo dinamika geografikoaz hitz horiek alboratuta egoteagatik
(albo-euskalkietatik maiz)
Posible izaten da zenbait kasutan euskaldun gehienentzat galdurik dagoen
ondare lexikal hori berreskuratu eta, esanahi berritua adieraziz, kaleratzea.
Hor ditugu: oreka, garatu, garden ...
Berrezarpen lexikalaren abantaila bi:
-belaunez belauneko transmisioa etendura gutxiagorekin burutzen lagun
dezake, hainbat elementu lexikal jator birbaliotuz
Kalte nagusia:
-gizarte-kostu handikoa, jendeari inolako “arrazoi” ageririk gabeko
erabilera-ohitura lexikalak buru-muineratzea eskatzen duen aldetik.
Ezarpen-kanal indartsuak behar dira hitza indarrean berrezartzeko.
LEXIKO SORMENA?

46.GAIA.HITZA ZEINU LINGUISTIKOA DA.


HOMONIMIA. SINONIMIA. ANTONIMIA.
POLISEMIA.

HIZKUNTZAREN ALDERDI LEXIKALAK. Eskola gramatika. Alberdi

1. HITZAREN AURPEGIBITASUNA
Hizkuntz zeinu guztiak aurpegibiko “txanponak” dira. Alde batetik hots-
multzoa –adierazlea- baitute, eta, bestetik, kontzeptua edo ideia –adierazia.
Konparatu ditzakegu: beso (gazt.)/beso (eusk.)
2. HITZAREN ARBITRARIETATEA
Bi planoen arteko lotura ez da beharrezkoa, alegia, hiztunen multzoak
hautatua edo erabakia baizik.
3. ARBITRARIETATEAREN ONDORIO SEMANTIKOAK
3.1. sinonimia
adierazlearen eta adieraziaren artean derrigortasunik ez dagoelako;
adibidez, burua>meloia; mozkorraldia>aitzurra ...
3.2. polisemia
hitz multzo bat berak ideia bat baino gehiago aditzera ematea:
aditu=jakintsu/aditu=entzun, aditu=somatu (usaina aditu zuen);
garai=aro, “hórreo”, altu; bare; ...
3.3. homonimia
hitz batek, beste bat bezala ahoskatu edo idatzi arren, zentzu desberdina
hartzen duenean. Homonimia eta polosemiaren arteko mugak lausoak
dira: aran (fruitua)/haran (ibarra): ari (aditza)//hari (jostekoa)//hari
(nori)//ahari(adarduna)
3.4. antonimia
Hitz baten aurkakoa aditzera ematen duen beste hitz bat topatzen
dugunean: luzea/laburra; goia/behea ...
4. HITZAREN EREMU SEMANTIKOA
Hitzaren bidez sailkatzen du errealitatea gizakiak. Adibidez, euskaraz,
senidetasunaren eremua, arrainean, zuhaitzena. Hizkuntza bakoitzak bere
erara sailkatzen du errealitatea.
5. LEXIKO SORKUNTZARAKO BIDEAK
Hizkuntza batek etengabe eraberritu behar izaten du bere ondare lexikala,
aldian aldiko gizarteari erantzun ahal izateko.
HITZEN KATEGORIA SEMANTIKOAREN ARABERAKO
LANKETA PEDAGOGIKOA.
Sinonimoak: irakur-liburuan, kontestuaren arabera: esaldiak ematen
izan ditugu bertan hitz bat sinonimoaz ordeztu behar delarik: Balizko
sinonimoak beheko zerrendan ematen ditugu. Kontuan izan behar da,
sinonimo bakoitzak bere ñabardura izaten duela, eta kontestuaren
arabera baino ezin dela erabaki bere egokitasuna.

HITZA ZEINU LINGUISTIKOA DA..


Garai batean, itzulpen-gramatika metodoarekin, lexikoa erruz lantzen zen.
Gero, estrukturalismoarekin eta gramatika generatiboarekin, bazter utzi
zen. Eskola horiek hizkuntzalaritza sintaxian ardaztu zuten (eta
fonologian). Behabiorismoak bere onenak emanak zituen. Badirudi, berriz
dagoela berataz arduratzeko kezka.

“HIZTEGIA ETA HIZKUNTZALARITZA”. 1.atala. In Hiztegia


hizkuntza arrotzen ikaskuntzan. Bogaards. HABE.
1) Alderdi semantikoak
1.1) Hitza banako semantiko gisa
1.2) Unitate lexikala
1.3) Hitzen esanahia
1.4) Esanahiaren izaera
1.5) Esanahiaren erlazioak
1.5.1) SINONIMIA
1.5.2) ANTONIMIA
1.5.3) Hiponimia
1.6) Eremu lexikalak

2) Gramatikaren alderdia
2.1) Lexikoa eta sintaxia
2.2) Hizkuntzalaritza teorikoaren joera batzuk.
2.3) Unitate lexikoen sintaxia
2.4) Hitz beteak eta hitz tresnak
2.5) Unitate lexikalen morfologia

3) Alderdi pragamatikoak:
3.1) Lexikoa diskurtsoan
3.2) Lexikoa eta testua
3.3) Lexikoa testuinguruan

4) Ondoriobidetik.

HOMONIMIA. Ikus Lewandowsky-ren hiztegia


SINONIMIA
ANTONIMIA
POLISEMIA.
47.GAIA. LEXIKOAZ JABETZEA
ETA BERORREN INPLIKAZIO DIDAKTIKOAK.
LEXIKOA (Textos 31)
Lexikoak hizkuntzaren historiaren berri ematen digu. Sorkuntza lexikoko
bideez gain (eratorpena, mailegutza, elkarketa, neologismoak ...) beste
ikuspegi batzuk ere ageri zaizkigu: esamoldeak, esaera zaharrak, siglak.,
akronimoak...
Lexikoa hainbat giza-talderen aniztasunaren erakusgarria da. Aldaera
geografikoen islada da; gizarte aldaeren isla da:lanbide-hizkerak, gazte-
hizkerak, gizarte-maila bati loturikoa, sexu bati loturikoa). Funtzio
aniztasunaren isla da: komunikazio egoera formal eta ez-formalak.
Hitzen bidez interpretatzen dugu mundua eta bideratzen dugu gure
jokabidea eta irudimena.
Ezagutzan aurrera egiteak ñabardurak egitea dakar berarekin. Zehaztapenak
ezartzea;argi adieraztea; jator azaltzea; horra lexikoaren egitekoa.

Estrategia didaktikoak: (propuestas para la enseñanza del vocabulario en


el aula, Textos 31)
Lexikoa, bai idatziz, bai ahoz ikasgelan lantzeko bide batzuk landuko
ditugu.
Ohiko jarduerak:mekanikoak izan ohi dira, eta kontestualizaziorik gabe.
Errepikatuz gero aspergarriak izan ahal dira:
Hitzak eta definizioak lotu; Hitzak eta irudiak lotu; cloze testa; arlo
semantikoka sailkatu; polisemia azaldu; homonimia azaldu; zailtasun
ortografikoa duten hitzak erabili; esamoldeak edo esaera zaharrak azaldu;
hitzak konnotazioaren arabera sailkatu (mutur positibotik mutur
negatibora); aditza eta bere ohiko osagarriak lotu, azentuaren arabera
sailkatu hitzak; familia lexikoak osotu; hitz orokorrak edo omnibus
deiturikoak zehatzagoen bitartez ordezkatu; alfabetikoki ordenatu hitzak ...
Jolasak: mekanikoak eta kontestugabeak izan ohi dira. Tradizionalak dira
eta zenbaitetan talde txikietan erabiltzen dira: gurutzegramak eta letra-
sopak; hitzak ekintzetatik ondorioztatu (hitza mimoaren bidez aditzera
aman); errimaren bitartez hitz egokia aukeratu (kantak/mihiluze); hitz talde
batean sarkina identifikatu; collageak egin hitz berriekin; Kaligramak egin;
iragarkietarako leloak sortu; Urkatuaren jokoa: hitza asmatu behar, eta huts
bakoitzeko urkatuaren lerro bat osatzen da; pictograma: esaldiak irudien
laguntzaz ateratako hitzekin osotu; asmakizun klasikoak; berba kateatuak:
hitzaren azken silabarekin beste barri bat eratu amaigabeki; Hitz bat asmatu
bai edo ez soilik erantzunez..
Kontestu barneko jarduerak: idatziriko testu baten irakurketa eta ulermena
egitea; egunkaritik arloka atera hitzak: kirolak, politika, ekonomia ...
(hiztegia atereaz gero fitxak egin daitezke; oporretako bidaia bati buruzko
solasaldia: irakasleak, aurreko zundaketa baten ondotik zein lekutatik ibili
diren aipatuz ikasleek bidaia kontatu ahala, arbelean hitzak aipatuko ditu:
berauen harreman lexiko, ortografiko eta morfosintaktikoak aipatuko ditu...
Realiaekin egindakoak: gizartean dabiltzan dokumentuekin: iragarkiak,
egunkariak, pegatinak, elektrodomestiko baten jarraibideak ...edo
objektuak:
Kartel edo argazkiak: behaketa eta solasaldi batetik abiatuz, atera horien
inguruko hiztegiak eta hitz egin edo idazkia egin.
Pertsonak: zerbait berezia kontatuko duena (bidaia, zaletasuna,
gertakaria ...). Gero hiztegia landu daiteke.
Objektuak: ohikoak edo apaingarriak. Harremanen bitartez, behaketaren
bitartez, inferentzia eta berbaratzearen bidez hiztegia atera dezakegu.
Konstelazioekin egindako jarduerak: estrukturalismoan oinarrituta dago.
Hitz guztiek dituzte harreman hauek: sinonimia, antonimia, hitz elkarketa,
asoziazioa eta eratorpena. Prozedura: hitz eragilea hautatu. Ikasleek
taldetxoka harremanak bilatuko dizkiote (10 mn) aipatutako mekanismo
linguistikoen bitartez. Honek baloreak eta jarrerak komentatzeko aukera
emango digu. Azkenik irakasleak iruzkin gramatikalak edo lexikalak
egingo ditu.
Antzezpen teknikak: prozedura: 1. aurretiko beroketa egin: musika,
erlaxaketa...2. Hiztegi bat hautatuko dugu, eta minidrama bat egingo dute
ikasleek taldetxoetan.. Gero antzeztu egingo dute. Korapilo bat egongo da
eguneroko egoera batean eta askatu egingo da. Gero aipatutako hiztegia
erabili izanari buruzko ebaluaketa egongo da.
LEXIKOA. Enseñar lengua. Cassany
1 Sarrera
Hiztegia eskuratzea eta bere erabilera, banakoak jasotako irakasketa
formalaren araberakoak dira, baina are gehiago bere esperientzien
araberakoak, eta materia eta gaiekiko bere harremanaren araberakoak

2 Gaitasun lexikoa
Hitz bat ezagutzeak zera esan nahi du:
- ahoskera eta ortografia ezagutzea: bere fonemak eta doinuak.
Ahoz antzematea eta idazten jakitea
- morfologia: bere forma guztiak ezagutu eta erabiltzea bere
osaera ezagutzea: eratorpena, hitz-elkartuak...;
familia bereko hitzak ezagutzea
- sintaxia: kontestuan erabiltzen jakitea; erabilera-arauak
ezagutzea
- semantika: hitzaren konnotazioa eta denotazioa ezagutzea;
kontestuaren arabera esanahia ulertzea; ideko hitzak
ezagutzea;
- pragmatika: kontestuaren arabera erabiltzea; helburu bat
lortzeko erabiltzea
- soziolinguistika: erregistroa eta euskalkia ezagutzea; egoera
komunikatiboan ondo erabiltzen jakitea
Lexikoa baloratzeko desberdintasun hauek egin daitezke:
Lexiko aktiboa /pasiboa
Lexiko orokorra/berezitua

3 Ikuspuntu didaktikoa
3.1 helburu lexikoak eta hizkuntza: helburu orokorra ikaslearen
adierazkortasuna eta ulermena hobetzea da. Erabilera irizpideak
zorroztu behar ditu.
3.2 Murgilduta ikastea: garrantzitsuak dira ikaslea bere eguneroko
inguruaz besteko errealitateekin, lexiko eta kontzeptu berriak ekartzen
dizkietenak
3.3 Aukeraketa lexikoa: ikaslegoaren behar pertsonalak eta taldekoak ere
aztertu behar dira.
3.4 Hiztegia:
3.4.1 hiztegi-motak ezagutzea: sinonimoena, elebidunak, elebakarrak,
entziklopediak ...
3.4.2 hiztegiaren egitura ezagutzea
3.4.3 informazio semantikoa eta gramatikala interpretatzen jakitea
3.4.4 adibideak eraldatzen jakitea
3.4.5 informazioa bilatzeko jarrera aktiboa izan; zehaztasunerako interesa
izatea

4. baliabide didaktikoak.
Zenbait jarduera:
- jarduerak irudiekin
- hitzen morfolexikologia aztertzea
- eratorriak bilatzea
- cloze testak: aukerak emanez ala eman gabe; ezabatutakoa
irizpideren bati jarraituz aukera daiteke: adjektiboak,
adberbioak ...
- harreman semantikoak: sinonimoak, antonimoak,
hiperonimoak bilatu hitz bakartuan; hitz polisemiko baten
esanahia bilatu
- kontestuko sinonimia: testu batean bostpasei hitz azpimarratu
kontestuan sinonimoak aurkitu behar dizketelarik
- Mapa sematikoak osatzea gai bati buruz; adibidez, ahozko edo
idatzizko jarduera baten atarian.

4.1 joku linguistikoak


- letra-zopak
- hitz-kateak egin : irizpideak badaude; semantikoak: frutak
izatea, txikitik nagusira ...; formalak: aurreko hitzaren azken
silabaz hastea, azken letraz ...
- pitufatu: aditz bat asmatu behar dute galderazk eginez: zenbat
aldiz pitufatu zenuen atzo?
- Hitza asmatu: galderak eginez, erantzuna bai/ez izango
delarik. Gero definizioa idatzi beharko dute.
- Gurutzegramak erredaktatzea. Edo beste barik, taldetxoka
egitea klasean
- Multzo batean soberan dagoen hitza atera; forma zein esanahi
aldeko arrazoiagatik
- asmakizunak

4.2 atazak hiztegiekin


- hitzak alfabetikoki ordenatzea: zailagoa izan daiteke, hasiera
bera badute
- lemak atera hitz batetik
- sarrera lexiko bat analizatu: ugaria izan behar du. Definizioaz
gain, honakoak bila ditzakete: adierak, gramatika-kategoria,
iragankor edo iragangaiztasuna aditz batean.
- Hiztegiak aztertu klasean txandaka, eta desberdintasunak
aztertu
- Hitz baten definizioak aukeratu askoren artean
- Definizioak elaboratu, (5-6) ikasleek benetako zein den
adierazi dezaten.
5 Ebaluaketa
Lexikoaren ebaluaketa hizkuntza eskolan.
Idatziz idazlanetan eta irakurketa-liburuan: sinonimoak, hitz eratorriak, hitz
elkarketak ...
Ahoz: oinarrizko eta ohiko hitzen ezagutza arrunta, GZan. Ahoskera ona
eskatzen da (tz/tx) eta dudarik ez

LEXIKOAREN IKASKUNTZA. In “Hiztegia hizkuntza arrotzen


irakaskuntzan” Bogaards
LEXIKOAREN IRAKASKUNTZA.

48.GAIA. EUSKARAREN SISTEMA


FONOLOGIKOA(I): BOKALE ETA
DIPTONGOAK.
Ikus UBI-ko Elgoibarreko liburua. Ikus Hizkuntzalaritza hiztegia. Handik
ikasi.
1. Hizkuntza zeinua artikulatua da.
Hizkuntza zeinu txikiagoetara ekar daiteke, edo, zeinuak elkartuz, luzatu.
1.9 Monemak: esanahia duten unitaterik txikienak. Lehen artikulazioko
unitateak. Adibidez, esaldi honetan: “Begi beltzak ditu”: begi
(ikusmen organoa)/beltz (kolorea)/ ak (mugatzaile plurala)/d- (3.
pertsona)/ it (pluralgilea)/ u (ukan aditzaren erroa)
1.10 Fonemak: “Begi beltzak ditu” oraindik unitate txikiagoetan zati
daiteke: /b/, /e/, /g/, /i/ ... Soinua badutelarik ere, ez dute esanahirik.
Bigarren artikulazioko unitateak dira, fonemak. Fonemen
konmutazioa kontuan hartu.

2. Letra vs soinua vs fonema


Letra: fonemak idatziz errepresentatzeko hizkuntza baten zeinu grafikoak
dira. Alfabeto bateko elementuak ere badira. Letrak ikusi egiten dira, nahiz
eta ez diren entzuten. Elementu fisikoak dira.
Soinua. Entzun egiten dira baina ikusi ez. Dardara entzungarriak ditugu.
Soinuen bidez hartzen dute gorputza fonemek. Soinuak hizketako unitateak
dira.
Fonema. Ez dira entzuten ezta ikusten ere. Buruan existitzen diren imajina
akustikoak dira. Ahoskatu nahiko litzatekeen soinu teorikoa. Hizkuntzako
unitateak dira.
2.4 Gerta liteke desberdintasun horiek errealitatean demonstratzea:
2.4.1 /h/: idazten den zerbait ez da ahoskatzen
2.4.2 gerta daiteke letra bakarra bi soinuz ematea: x=[k´s] gaztelaniaz
2.4.3 posible da bi letra soinu bakarrez ahoskatzea: Pello [pelo]
2.4.4 fonema batek soinu bat baino gehiago edukitzea: /j/=[x], [y] ...

5. Fonetika vs fonologia. Gizakiak ez ditu sortu daitezkeen soinu


guztiak erabiltzen. Konkretu batzuk baino ez ditu erabiltzen.
Mintzaira soinuak dira. Hauek bi ikuspuntutatik azter daitezke,
hizketa soinu eta hizkuntza soinu gisa.
Fonetika. Bi n alofono azter ditzagun: [n] eta [m]. Bi hitz hauetan agertzen
zaizkigu: “nerea” eta “enbor” Soinu idealaren aldakin fonetikoak dira,
hizketa soinuak dira edo alofonoak. Fonemen errealizazio konkretu hauetaz
fonetika arduratzen da. Fonetika aldaerak [ ] zeinuez agertuko ditugu.
Fonologia. “urde/urte” esanahi desberdinekoak dira. Soinua ez ezik,
fonema bera ere aldatu egin da. Fonologiak zeinu linguistikoak osatzeko
balio duten edo ez aztertuko du.

6. Fonemen funtzioa:
Zeinu linguistiko berriak osatu. Hiztuna, zeinu linguistiko bat osatu nahi
duenean, bere hizkuntzak eskaintzen dizkion fonemez bakarrik baliatuko
da.
Zeinu linguistikoak berezi. Fonema unitate bereizlerik txikiena delako:
zorri/zerri/zirri.

Ahoskuntza organoak.
Birikak
Laringea
Ahots kordak
Aho barrunbea eta barruko organoak
Geldiak
Goiko hortzak
Albeoloak
Ahosabai gogorra
Aktiboak
Ahosabai biguna
Mihia
mihi punta
mihi bizkarra
Ezpainak
5.1.5 Sudur barrunbea

5.2 Fonemen sailkapena: faktoreak


5.2.1 ahots korden ekintza: soinu ahostun eta ahoskabeak
5.2.2 sudur/aho barrunbea den berezi: sudurkariak eta ahokariak
5.2.3 Ahoskunea: ezpainetakoak, hortzetakoak, sabaikoak ...
Ahots moldea: herskari edo oklusiboak, igurzkariak ...

6. Ezaugarri fonologikoak: bereizleak eta ez-bereizleak. Adibidez: /p/


fonema=ezpainetako herskari (ahokari) ahoskabea. Eta /b/
fonema=ezpainetako herskari (ahokari) ahostuna. Ahoskabe edo
ahostun da hemen bereizketako ezaugarria.

7. Aurkakotasun fonologikoa. Fonema ez da definitzen beste


fonemekin dituen aurkakotasunagatik baizik.”banda/labe” horko b
fonemak, lehena leherkaria da eta bigarrena igurzkaria. Baina
bereizketarik badagoen arren, aurkakotasunik ez dago. Ez da gauza
bera gertatzen “laka/laga” zeinu linguistikoetan: /k/ ahoskabea da eta
/g/ ahostuna; eta aurkakotasuna dago.

8. Neutralizazioa. Bi soinu zenbait inguramendu fonikotan bakarrik


bereiztea gerta daiteke. zori/zorri bikotean bai, baina silaba azkenean
ez: ardo/arto. Beste bat: /p/ eta /b/ren aurrean m/n arteko
aurkakotasuna neutralizatu egiten da. Beste bat: oso/otso, baina ez
dago “*hutstu”-rik
9. Transkripzio fonetikoa. Ahozko zuzeneko komunikazioan gertatzen
diren soinu ezberdinen errepresentazio grafikoa da transkripzio
fonetikoa. Hemen Alfabeto filologikoa darabilgu (Fil.)

EUSKAL BOKALAK, DIPTONGOAK ETA HIATUSAK.


1. Bokalak eta kontsonanteak bereizteko bi irizpide:
1.1 Fonetikoa: a) fonema kontsonantikoen ahoskeran aireak oztopoa
aurkitzen du. b) inolako trabarik aurkitzen ez duenean fonema
bokalikoak ditugu.
1.2 funtzionala: fonema kontsonantikoak silabarik edo hitzik osa ez
ditzaketen fonemak dira; bokalikoak ba dira horietarako gauza.
Fonema kontsonantikoak eurak bakarrik hitzak edo silabak
osatzeko gauza direnak dira.
1.3 Bokalen sailkapena: denak ahokari eta ahostunak dira. Ez dago
euskaraz bokalik, ez ahoskaberik ez eta sudurkaririk. Bakarrik
hartuko dira kontuan artikulazio puntua (ahoskunea) eta artikulazio
era (ahots moldea).
A=irekia eta erdikoa
E= erdi-irekia eta aurrekoa
I= itxia eta aurrekoa
O= erdi-irekia eta atzekoa
U= itxia eta atzekoa
1.4 Euskara eta gaztelaniaren sistemak fonologikoki berdinak dira,ez,
baina fonetikoki. Bada fenomeno bat euskal alternantzien
ugaritasuna argitzen duena: euskararen [a] gaztelaniarena baino
itxiagoa da; eta euskararen [i], [e],[o],[u] ostera, irekiagoak. Tinbre
alternantziak euskalkien euren artean ere gertatzen dira: a/e:
barri/berri; o/u: ontsa/untsa, i/u: ile/ule; e/i: erten/irten
1.5 /e/-k eta /o/-k alofono nabarmenak dituzte:
/i/ren alofonoak: a) i itxia, silaba irekian: idi, liburu ...;b) i irekia: silaba
trabatuetan eta rr-ren aldamenenean eta tz-ren ezkerretara: txistu; irrati,
itzal ... ©)i bokalerdia: diptongoen bigarren elementua denean: aita,
sei ... d) i kontsonante-erdia: maileguetan eta bokalarteko
egokitzapenetan: ez zekiat, pielezko ... Arraroa da euskaraz.
/e/ fonema bokalikoa. a) E itxia: bi egoeratan i-raino lerratuz. I) –a
artikuluarekin agertzen denean=kalia, II) kontsonante sabaikoen
ezkerretara: etxe (=itxe) b) e irekia: rr-ren aldamenean, ts-ren
ezkerretara: etsai eta l batez trabaturiko silabetan: heldu. ©) e erdikoa:
ondoren t ets s dituenean, besteak beste: meza, amesti ...
/a/ fonema bokalikoa: a) a itxia: au diptongoa denean: gaur (geur) eta l
batez trabaturiko silabetan (alde) b) a irekia: ahoskerarik ohikoena da.
/o/ fonema bokalikoa: o itxia: -a artikuluarekin doanean itxi egiten da:
astoa=astua. O irekia: rr-ren inguruan, silaba trabatuetan ...:zorra,
alkondara ... o erdikoa: bestelakoetan.
/u/ fonema bokalikoa: a) u irekia, gehienetan b) u bokalerdia:
beheranzko diptongoetan: gauza, heu... ©) kontsonante-erdia. Urria
euskaraz; goranzko diptongoetan: eguerdi, goazen (guazen)

1.6 Zubererako [ü] ez da arkaikoa, berrikuntza baizik.


Baxenafarrerazko hainbat tokitan ere entzun daiteke. Frantsesezkoa
baino irekiagoa da. Berria da. Akitaniako inskripzioetan ILVNO
agertzen da, zubereraz: ülhün agertzen da. Gainera ü zubererazkoa
ingurune konkretuetan baino ez da agertzen. Gertakari fonetikoa da,
ondorio semantikorik gabea, beraz, seigarren fonema bokalikorik
ez dago ezta zubereraz ere.

1.7 DIPTONGOAK: euskal diptongo jatorrak beheranzkoak dira (ai, ei,


oi, au, eu), nahiz eta goranzkoak gero eta sartzenago ditugun [je,
,je, jo, wa, we]. Mendebaleko euskalkiek, ekialdekoek ez bezala
goranzkoak ekiditera jotzen dute. Definizio bat: i eta u bokalek
beste bokalekin silaba berean konbinatuz osatzen duten talde
fonikoa. Bokal batek itxia behar du izan, eta besteak irekia edo erdi-
irekia (edo alderantziz), edo biak itxiak. Bokal irekien eta erdi-
irekien arteko bikoteek hiatusak sortzen dituzte. Diptongoan bi atal
daude: azentua daramana eta bestea, silabikoa ez dena.
1.7.1 Diptongo beheranzkoa: hots irekitik beheranzkora. Euskarazko
bost hauek dira betidanikoak: ai, ei, oi, au, eu.
1.7.2 Lehenengo kontsonate-erdia eta bigarrena bokale egiazki
silabikoa. Azkueren ustez, erdararen eraginez sorturikoak dira.
Hala ere, gaur egun erroturik ditugu eta ekialdean (Z eta R)
topa daitezke bereziki. Mendebaldeko joera horiek ekiditekoa
da 3 modu hauetan:
1.7.2.1 Monoptongazioa: suelto>solte, siquiera>sikira
1.7.2.2 Kontsonante baten epentesia: novio>nobiyo,
violín>biboliña ... Euskarazkoetan ere bada epentesia:
buruan>buruban, nuen>nuben
1.7.2.3 Azentu-silabaren aldaketa: erdal kutsurik gabekoen
joera: cien>[síen], diez>[díes]
Bukatzeko, derragun ui [wí] seigarren diptongo goranzkoa ere
bada euskaraz, euskal nahiz erderatiko hitzetan: higuin, fruitu ...
Mailegu ez direnetan jatorrizko oi zahar baten ondorio dirudi.
Triptongorik ez dago euskaraz, Z eta R-ko sekundario batzuk izan
ezik.
1.8 Hiatusak: beti dira bisilabikoak. Bi bokal beren balore silabikoa
galdu gabe, bata bestearen ondoan diptongorik eratu gabe
suertatzen direnean hiatusa dela esaten dugu.
Hiru testuingurutan:
1.8.1 diptongo goranzkoetan. Honelakoak euskaraz normalean bi
silabatan ahoskatzen dira: ia, ie, io, ua, ue. Hauek gaztelaniaz
diptongo normalak direnez hurbil zaigu horiek erdal erara
irakurtzeko joera. Adibidez: Ansuátegui lau silabatan, bostetan
izan beharrean. Alderantzizkoa ere gertatzen da: gure diptongo
normalak hiatus eta bisilabiko eginez: Elgoibar: lau silabatan,
Zarautz : 3 silabatan, Beasain 4 silabatan (euskaraz 3
silabatan).
1.8.2 bokal ireki edo erdi-irekietan. Deklinabidean, hitzaren
lexemari artikulua gehitzen zaionean: /ea/, /oa/, /oe/, /eo/...:
etxea, astoa ... Bizkaiko Arratian eta Gipuzkoako Goierrin
hiato horiek mantentzen dira, baina gainerako eskualdeetan
eskuarki: [ia], [ua], [ue ], [io]
1.8.3 bokal berdinen artean. Honelako irtenbideak topa ditzakegu:
a + a =a (EB) >alaba + a = alaba
a + a = á(Zub, R) >alabá
a + a = ea (B), alabea

e +e = ee

o + o = oo

i eta u errepikatuak ez dira maiz ageri.


i + i = i (mihi>mi)
u + u = u (zuhur>zur)
49 GAIA. . EUSKARAREN SISTEMA
FONOLOGIKOA(II):
KONTSONANTEAK
Ikus UBI-ko Elgoibarreko liburua. Ikus Hizkuntzalaritza hiztegia. Handik
ikasi.
AHOSKUNEA
Ahots-mol Ezpai Ezpain- Hor Bizkar- Goi- Sabai Belo Glotis
dea netako hortze Tze hobie hobie ko ko ko
tako tako tako tako
Leherkari P T TT K
Gorrak
Leherkari B D DD G
ozenak
Sudurkariak M N Ñ
Frikariak F (J) H
Frikariak Z S X
Txistukariak
Afrikariak TZ TS TX
Albokariak L LL
Dardarkari R
bakuna
Dardarkari RR
askotarikoa

FONEMA KONTSONANTIKOAK
1. AHOSKUNEA KONTUAN HARTUTA
-EZPAINETAKOAK: /p/, /b/,/m/
-EZPAIN-HORTZETAKOAK: /f/
-HORTZARTEKOAK: gaztelaniazko /c/ e, i
-HORTZETAKOAK: /t/, /d/
-BIZKAR-HOBIETAKOAK: /z/, /tz/
-GOI-HOBIETAKOAK: /n/, /s/, /ts/, /l/, /r/, /rr/
-SABAIAURRE ETA SABAIKOAK: /tt/, /dd/, /ñ/, /x/, /tx/,/ll/, /j/
-BELOKOAK: /k/, /g/, /j/
-GLOTISKOAK: /h/

3. AHOTS MOLDEA KONTUAN HARTURIK


-LEHERKARIAK: haizea, momentu batean ez da pasatzen: /p/, /t/,
/k/, /b/, /d/, /g/, /tt/, /dd/
-FRIKARI EDO IGURZKARIAK. Haizea igurtziz pasatzen da: /f/,
/z/, /s/, /x/=[š], /j/=[y], /h/, /j/=[x]
-AFRIKARIAK: haizeak denbora bi: /ts/, /tz/,/tx/
-ALBOKO EDO SAIHESKARIAK: /l/, /ll/
-DARDARKARIAK: haizea pasatzean mihiak bibratu egiten du: /r/, /rr/

4. BOKALE KORDAK KONTUAN HATURIK


-GORRAK: /p/,/ t/,/ tt/, /k/,/ ts/, / tz/, / tx/, / f/,/ s/, /z/,/ x/=[š], x=[x], h/
5. SUDUR-ZULOA KONTUAN HARTURIK
-SUDURKARIAK: sudur-zuloak parte hartzen du./m/, /n/, /ñ/
-AHOKOAK: sudur-zuloak ez du parterik hartzen. Beste soinu guztiak

EUSKAL KONTSONANTEAK
HERSKARIAK EDO LEHERKARIAK.
Ahoskunea:
-ezpainetakoak: /p/, /b/
-hortzetakoak: /t/, /d/
-sabaikoak: tt, dd
-belareak: /k/, /g/
ERREALIZAZIOA
• Ahostunak (/b/, /d/, dd, /g/ bokalartean igurzkari bihurtzen
dira. /b/, /d/, /g/ bokalartean suntsitzea ere gertatzen da: eguzki
[éuski], nagusi [nausi]
• Iparraldeko ahoskabe aspiratuak [ph, th, kh] ahoskabeen aldaki
fonetikoak besterik ez dira.
• dd eta tt fonemak benetako fonemak dira, maiztasun urrikoak
izan arren. Zenbait euskalkitan automatikoki gertatzen dira
bustidurok, hau da, ondorio semantikorik gabe. Leherkari aurreko
i bokalaren eraginez gertatzen da bustidura, baina fonema /t/
eta /d/ dira, ez tt edo dd: “dittut”, “deittu” ... Hitz hipokoristikoak,
bihozkorrak, afektiboak, haur izenak sortzeko joera dago
euskalkietan; ez da gertaera automatikoa, beste balio semantiko
desberdinez osaturiko aukera baizik: potolo vs pottolo (gure
pottolo), tente vs ttentte (oso ttenttea da hori)
• DISTRIBUZIOA
• Antzina, hitz hasieran ahostunen aldeko neutralizazioa
erabatekoa zen, gaur ez: puntu, kanpo, polio ... nahiz eta
ahostunak askoz ugariagoak diren.
• Hitz erdian aurkakotasunak tinko eusten dio: pacem>baKe
• Hitz bukaeran, orain eta lehen, ahoskabeen aldeko neutralizazioa
mantentzen da. Euskaraz ez dugu: pareD (bai pareta), ez dugu
MadriD (bai Madrile), ez BagdaD ... p ere ez bukaeran, bai t eta
k.
• /l/ eta /n/ren atzetik, ahostunaren aldeko neutralizazioa dago.
Andoaingo, hilgo
• Txistukarien atzetik ahoskabeen aldekoa: hiztun, [eztakit],
hozkailu
• DIAKRONIA
• Latinekoak euskarara horrela pasa dira: p-t-k>b-d-g:
pacem>bake. Mailegu berrietan ahuldu egin da joera hau, lehen
esan dugunez.

SUDURKARIAK
ERREALIZAZIOA
• Herskariak dira.
• /n/ berak bost alofono ditu.
• Euskaltzaindiaren erabakia, b eta p aurrekoak beti n idaztea
erabaki arrazionala da, fonema bera baitira hemen [n] eta [m].
• Ñ idatzitako fonema euskal fonema ere bada, frekuentzia urria
badu ere. Bizkaieraz eta, batez ere, gipuzkeraz ñ asko entzuten da,
gehienetan –in- baten ondorio fonetiko automatikoa, baina ez
beti. Hauetan bai: baina, baino, muino ... Baina denak ez dira
horrelakoak: *inabar idatzi beharko genuke ñabar dena
DIAKRONIA
• Bokalarteko /n/ fonemaren galera: ohore, katea, koroa
• Bukaerako –n>-r: jauregi, oihartzabal (oihan + zabal)
• N-/l- alternantzia: nasai/lasai, narru/larru
• Disimilazioa bi sudurkari hitz batean daudenean (ezkerrekoa [l]
bihurtzen sarri): laranja, lumero, pelizilina
• [x] eta [f ] igurzkariaren aurrean /n/ ezabatu: moja, ifernu
• Euskal lexikoan: ardao, baina elkarketan ardan- (ardandegi,
ardanetxe). Gazta> gaztan- (gaztanapal, gaztanbera ...)

TXISTUKARIAK.
Igurzkariak dira, bai aspirazioa, /j/ eta /f/, eta txistukarien saileko s, z, x
idazten direnak. Aire pasaiari bidea erabat itxi gabe ebakitzen dira.
1. ERREALIZAZIOA: s ortografiakoa hortzobietako txistukari
ahoskabea da. Z ortografiakoa bizkar-hobietako txistukari ahoskabea da.
X ortografiakoa, sabaiko txistukari ahoskabea. Ts, tz eta tx
ortografiakoak afrikatuak dira, aurrekoen parekoak, lehen partean
herskarietan bezala itxidura bat gertatzen da eta ondoren leherketarik
sortu gabe, igurzkarien antzera amaitzen da soinua.
Bizkaieraz, Deba arroan, eta Gipuzkoako Beterrik ez dute balio
fonologikorik, baina bai besteetan: atso vs atzo, hesi vs hezi ...
Diglosia dela eta, euskarazko txistukari ugariak, albo-erdaretan eman
nahi izan direnean, aterabide xelebreak bilatu izan dira: Alcibar,
Etcheberry ... Arazo beraren ondorio dira gertatutako neutralizazioak: s
eta z neutralizatu dira zenbaitetan, lehenaren alde; ts eta tz neutralizatu
dira, bigarrenaren alde. Interferentziak itota dabiltzanak, nekeak dituzte
ts, tz eta tx bereizteko, euskaldun berriak kasu.
2. DISTRIBUZIOA:Antzina oso zen zorrotza: hitz haseran, igurzkarien
aldeko neutralizazioa (zikin, senar, xori); hitz barruan, ordena biak:
(oso/otso, Hezi/etzi...); hitz bukaeran, afrikatuen aldeko neutralizazioa
(hitz, hits, txepetx ...). Hitz zaharretan horrela da: gorputz, bortitz,
martzitz(ena)... Orain hitz hasieran tx ageri da (txakur, txerri: balio
bihozkorrarekin zenbaitetan), x-rekin batera; bukaeran bai afrikatuak
eta, bai igurzkariak ( gehienetan mailegu modukoak: solas, jolas, kapaz,
poz, relax, pix ...).
3. NEUTRALIZAZIOA.
• Sonanteen (l, n, r) ondoko igurzkariak afrikatu egiten dira
maileguetan: verso>bertso, alzar>altxatu
jatorrizkoetan: Arantzazu, Altzibar
kate mintzatuan: [alcuen bezala]
• Herskari aurreko afrikatuak igurzkari bihurtzen dira: huts + tu=
hustu; mahats + ti= mahasti
• Hitz andanan bi igurzkarik afrikatua sortzen dute: ez zaigu>[ecaigu]
4. DIAKRONIA
• Euskal s ez da ondoko erdaren berdina, mailegu zaharretan
ikusten den bezala. Erromatarren hori bizkar-hobietako gisa
entzuten zuten euskaldunek :[s]=z: solu>zoru, spatha>ezpata ...
• Bi txistukari elkarren ondoan gertatzen direnean, normalean,
asimilazioa: incienso>intsentsu, chanza>txantxetan . Hau da,
maileguetan; eta hitz zaharretan ere: zotz edo txotx, zitz edo sits,
zozo edo xoxo

IGURZKARI AUTONOMOAK
1. /j/ . Autonomoak korrelazioan ez baitaude
1.1 ERREALIZAZIOA. Bost alofono ditu. N-rekin batera euskaraz
ahoskerarik ugarien dituen fonema
1.1.1 Gipuzkerazko ahoskera :[x]. Belareko igurzkari ahoskabea.
Gaztelaniazko j. Jauna [xauna] . Markinaldean eta Hego-
Nafarreran ere bai honela. Duela bizpahiru mende hasi zen
sartzen, eta gero eta hedatuago dago.
1.1.2 Nafarrerazko ahoskera [y]: sabaiko igurzkari ahostuna.
Gaztelaniazko y. Ahoskerarik zabalduena. Bizkaiko lurralderik
gehienetan, lapurteraz, baxenafarreraz eta nafarrera-mota zen
baitetan.
1.1.3 Nafarroako mendialdeko ahoskera: [š]. Sabaiaurreko igurzkari
ahoskabea. Euskarazko x bezala edo frantsesezko ch modura. Jan
[šan]. Erronkariera, zaraitzuera eta aezkerakoa.
1.1.4 Zubererazko ahozkera: sabaiurreko igurzkari ahostuna[ž].
Frantsesezko gilet, Gironde ...
1.1.5 Bizkaiko kostaldeko ahoskera: [ž] bokalartean eta [dž] hitz
haseran: sabaiaurreko afrikatu ahostuna
1.2 DIAKRONIA. Honenbeste ahoskeraren argibidea, itxura denez,
antzinako aldaketa batzuetan dago.*e>*i>j-a-kin. Azken urratsean
aurreko parteak bere silabatasuna galdu du. [j-] kontsonante erdiak
bideratu du gaurko grafian (j) ezagutzen diren aldakiak: [j]> [dž]>
[ž]> [š]>[x]. Horregatik jotzen da zahartzat [dž] Nafarroakoa. [x]
ahoskerari dagokionez, soinu sistiman sarrerarik ez zuenez,
ordezkatu beharra zegoen; horrelkaok ditugu: kikara (jícara), Josefa
(Koxepa), juzgado (kuzgau), Kijon (Gijón)

2. /f/
2.1 ERREALIZAZIOA Ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabea. Behe
ezpainaren barneak goiko hortzen puntak ukitzen ditu aireari bidea emanez
2.2 DIAKRONIA: /f/ XVI mendetik honako testuetan ez ezik Ertaroko
dokumentuetan ere agertu arren (Naffarrete, Zuffia), nahiko berritzat eman
behar da. Antzina ez omen zegoen; albo-erdara indartsuen eraginez ari da
hedatzen. Berantiarra izanik, sarritan eztabaidatu da bere euskaltasuna.
Bada euskalkirik /f/-ren ordez /p/ erabili duenik: pormal, pama, enpin, peria
.... gaur egun fonema jatortzat ematen da: funts, fits, franko, xafla, afari ...
Baina erdaratikakoetan erabiltzen da gehienbat: fede, flatsu, fidatu,
fresko ... Latin-erromantzeetiko hitz hasierako maileguetako f-ak
honakootara iritsi dira: f-> b-, m-, p(h), f-, h-, Ø. Horrela: bago, pago,
fago/biku, piku, fiku, iku ...

ASPIRAZIOA
/h/
1. ERREALIZAZIOA: ahoa zabalik dagoelarik, mihia ondoko
bokalearen modura jarri ondoren, diafragmaren kontrakzio bat gertatzen
da; orduan entzuten den haize soinu horri esaten diogu hasperenketa.
Hiru alofono ditu. Iparraldeko euskalkietan ahoskatzen da.
1.1 Hedadura:
1.2.1 Lapurdiko kostaldean ia galduta dago
1.2.2 Zubero alderantz gehien, Lapudin gutxien; baserri aldean gehien,
kaletarren artean baino.
1.2.3 Hegoaldean Zugarramurdi inguruetan eta Baztanen
1.2.4 Gainerantzekoek ez.
Benetako fonema da? Bai, aurkakotasun fonologikoak daudenez. Ar vs
har, aran vs haran, iltze vs hiltze
2. DISTRIBUZIOA. Euskalki batzuetan, hegoaldekoetan ez du fonema
baliorik, agertu ez baita egiten.
Distribuzio tinkoa du:
-hitz hasieran: harri, herri, hotz
-bokalartean: ohe, zahar ...
-diptongoen ondoan: mahai, oihan, leiho ...
-sonanteen (n,l,r) ondoren: alhaba, senhar ...
-herskari ahoskabeen ondoren
Ez da inoiz agertuko:
-/m/ren ondoren
-herskari ahostunen ondoren
-txistukarien ondoren
-hitz bukaeran
Euskara batuaz lehen hiru posizioetan ez da agertuko, salbuespenak
salbuespen.
3. DIAKRONIA ETA HEDADURA
-Akitaniako euskal izen zaharretaraino jo behar dugu: Harbelex, Bihoxus ...
-Erataroko lehen dokumentuetan ere: Elhorriaga, Basahuri, Harrieta ...
-XIII mendean euskalki guztietan ezaguna izango zen hasperenketa. XVI
garrenean jada ez zen erabiliko hegoaldean, galera, Goi-Nafarreran hasiz,
aragoiar erromantzearen ukipenagatik.
-Gaurko euskara batuko h-ak jatorri hauek izango zituen:
• protoeuskara: hatz, harri, bihotz
• antzinako bokalarteko n-ren bilakaera: anatem>ahate, onorem>ohore
• antzinako herskari ahoskabeak: kabia>habia; akitu>ahitu
• galdu den tokietan aztarnak utzi ditu: oge, ago nari (nahi), egun
(ehun), legor (lehor)

ALBOKARIAK
1. ERREALIZAZIOA: airea ahoaren alboetatik ateratzen delako ematen
zaie izena, mihia hortzekin eta aho-sabaiarekin ukipenean jartzen
delarik
- bi fonema izanik, l eta ll ortografiadunak, hiru ahoskera:
hortzetakoa , hobietakoa eta sabaikoa.
- -ll euskalduna ote? –il- multzoaren ondorioz sortzen da
gehienetan ll idazten duguna, automatikoki.. Baina ez da hori
beti gertatzen: [ll] in llabur vs labur, pelo (=azkazal) vs Pello
2. DIAKRONIA ETA BESTE
2.1 Latinetiko l- euskaraz mantendu egiten da: laku, lege, liburu
2.2 (lat.) –l-> (eusk.) –r- : gula>gura; vigilatu>begiratu; galesti>garesti,
Alaba>Araba
2.3 lat. –ll->-l-: ballena>balea; castellum>castelu
2.4 Alternantziak ugari dira: elur/edur, belar/bedar, zilar/zidar,
divertirse/libertitu
2.5 Eratorpenean eta hitz-elkarketan, lehen elementuko azken silaban
aldaketa gertatzen da: bazkaldu/bazkari, abelazkuntza/abere...
2.6 Konts + l= l:
2.6.1 Euskal morfologian:bailitzateke, lehenbailehen
2.6.2 Maileguetan: pluma> luma, plantare>landare, placet> laket
2.6.3 Mailegu berrietan ahuldurik dago joera hau: plaza, plan, plagio,
pleura ...

DARDARKARIAK
1. ERREALIZAZIOA:
[r] sinplea, biguna, xamurra. Hortzobietakoa. Mihipuntak hobietan
jotzen duela, airearen korronteak bultzatuz aurrerantz etortzen da.
[ř] azkarra eta anitza. Mugimendua hiruzpalau aldiz egiten du.
[R] dardarkari ubularea. Frantsesetiko interferentziaren bidez. Alofono
hutsa izanik, [r]/[R] aurkakotasunak ez du balio fonologikorik. Honek
nahasketa ekarri die iparraldekoei, batzuetan [r] eta [ř] nahsten
dituztelarik
2. DISTRIBUZIOA
[r] eta [ř] bokalartean kausitu daitezke aurkakotasunean; hitz bukaeran
neutralizazioa baitago
2.1 Hitz –hasieran bokal proteiko bat jartzen da. A- edo e-
ra: arratoi
re: errege
ro: Erroma
ri: errioxar
ru: Errusia
Mailegu berri eta teknikoak hasierako [ř] gortzen dute: radiografia,
robot ...
2.2 Hitz-barruan, aurkakotasun tinkoa: hari/harri
2.3 Hitz bukaeran biak posible baina aniztuna ahoskatzera lerratzen dira
gazteak: ur/ ur(urra, [ř]), zur/zuhur (zuhurra). Denak berdin idazten dira,
deklinabidean eta hitz-elkarketan arretaz ibili beharko dugu: *platerra,
*ezerrekin ...
2.4 Neutralizazio nabarmenenak
2.4.1 [-r]> [-ř] : ur, zur, plater, nor, zer ...
2.4.2 Kontsonante aurreko r guztiak [ř]: arte, gogortu
2.4.3 Kontsonante ondoren ez da oposiziorik [r]/ [ř]. Andre, prakak
2.4 Diakronia eta beste.
2.4.1 –r-/-rr- alternantziak gertatzen dira: ateri/aterri
2.4.2 bokalarteko r, ahulatsunagatik galtzen da: gero>geo, kalera>kalea
2.4.3 Antzina konts + r multzoaren hausketa gertatzen zen: giristino,
forogatu, liburu
2.4.4 Metatesiaktrabena, presuna,
2.4.5 –d-> -r-
2.4.5.1 maileguetan: miriku, endreru
2.4.5.2 euskararen baitan: edo [ero], edan [eran], agudo [aguro]

ORTOGRAFIA. KONTSONANTE TXANDAKETAK. Gramatika


osoa.
Euskaraz kontsonanteen arteko txandaketa ugari gertatu ohi da. Jarraian,
euskara baturako hobesten direnak.
1. b/p txandaketa: b hobesten da: bake, barre ... ; badira zenbait
salbuespen: piztu, pipi, piper
2. f/p txandaketa: eskuarki f hobesten da: alfer, feria, Nafarroa ...
Salbuespen zenbait badira: prakak, Iparralde ...
3. j/i txandaketa:
Hitz-hasieran j: ja, jadanik, jogurt ... Salbuespenak : iaio, iodo
Bokal artean i beti: laia, leial, saiatu, proiektu ...
Diptongoa egiten ez duten hitzak i-rekin: ia, ia-ia, ioniko, ihartu ... baina
jardun
4. g/k txandaketa: g hobesten da: gitarra, gonbidatu, golko ...
Salbuespen ugari: kartzela, konpromiso, koilara ...
5. x/j txandaketa: x zaharragoa hobesten da: xaboi, lixiba, axola ...
6, ts/tz/tx txandaketa:
Hitz hasieran ts eta tz ez; tx sarriagotan: txalo, txalaparta ...
Zenbaitetan, hitz hasierako tx/z oposizioak esangura aldatzen du:
zalaparta/txalaparta, zoro/txoro; zakur/txakur(?)
Batzuetan ts eta tz digramak tx idazten dira balio txikigarria emateko

50.GAIA. AZENTUA.

AZENTUA in Hizkuntzalaritza hiztegia. (ikus “intonazioa”)


Hitz batean edo morfema batean silaba bat gainerakoen ondoan
berrindartzeari deritzo azentu; beste horiek azenturik gabe geratzen dira.
Berrindartze hori honela gerta daiteke:
-intentsitate edo indarrez (intentsitatea: soinu baten intentsitatea, soinu
hori ahoskatzerakoan egiten den arnasbehera energiari dagokio batez ere,
eta uhin-anplitudearen araberakoa da. Katea mintzatuko intentsitate-
aldaketak desberdin erabiltzen dira hizkuntza batetik bestera, helburu
bereizle nahiz adierazkorrekin.)
-altuera edo tonuz ( tonua: hizkuntza baten morfemak ezaugarritzen dituen
soinuaren altuera edo maiztasuna da tonua)
-kantitate-azentua. (eskuarki denboran barrena fonema batek hartzen duen
iraupenari deritzo kantitatea. Segundoetan neurtu daiteke: fr. Mettre/maître)
Tradizioz, halere, intentsitatezko berrindartzeari deitu izan zaio “azentu”.
Beste biei kantitate edo tonu deritze. Maiz prosodi ezaugarri-sorta izaten
da, ikertzen zaila, adibidez serbo-kroazieraz.
Azentuari dagokionez, honela sailkatzen dira hitzak (edomorfemak):
-azentudunak
-klitikoak, azenturik ez daramatenak, nahiz eta zenbait testuingurutan
azentua har dezaketen.
Hitzean edo morfeman daukan lekuguneagatik, berez daiteke.
-azentu finkoa: frantsesa, txekiera
-azentu askea: espainiera, italiera.
Azkeneko hauek funtzio fonologikoak bete ditzakete.

Ikus. FHV. Mitxelena.


AZENTU MODERNOA. DESKRIBAKETA
1. Euskarak azenturik ez duela esan ohi da. Salbuespen gisa zuberera
aipatu ohi da. Izan ere, erdialdeko eta mendebaldeko euskalkietan
intentsitate, altuera edo iraupen aldetiko aldeak oso txikiak dira..
Bertsogintzak ez du kontuan hartzen, ezta zubererak ere. Bazirudien,
alboko erromantzeen antzeko ezer ezin zitekeela izan euskararena. Egia da,
mailegu latindarrak ikertzerakoan, ez dirudiela balizko azentuaren eragina
nabarmena denik., nahiz eta zubereraz antzinako kontrakzioak deskubritu
ditzakeen antzinako kontrakzioak.
3. Azentu prehistorikoaz hitz egingo dugu.
Konpara ditzagun ekialdeko euskalkia erdiguneko-mendebaldeko izan
daitekeen beste batekin. Gipuzkeraz hitzek ez dute ia indibidualtasunik:
silaba da, ia, fonema eta perpausaren arteko errealitate fonetiko bakarra.
Ekialdean, Erronkarikoen ustez, hitz bakoitzak azentua du.
Badirudi hizkuntza zaharra hurbilago zegoela ekialdeko eredutik. Hori
erakusten digu soinuen bilakaerak, desberdina izan dena hasiera edo
bukaeran eta erdian, batez ere azken hau bokalartekoa zenean.. Azken
guneari dagokionean, erroa eta atzizkien lotura ezin ziteen izan hain
trinkoa; izan ere –a mugatzailea aski berria da, eta erakusleetatik dator,
erromantzeetan bezala. Gauza bera ikusten da mugatzailea izen
sintagmaren bukaerara doala osagarriak eransten zaizkionean izenari.
Beraz, badirudi lotura hori ez zela estuegia.
4. Erdialdeko eta mendebaldeko ereduan intentsitate eta tonu aldeak sos
txikiak dira. Navarro Tomásen arabera, perpaus enuntziatibo batean
bukaerako inflexioak du nolabaiteko munta. Galderazkoetan azken
silaban gorantz egiten du. Hitz solteetan, azken silaba indartsuagoa da.
Hiru silaba edo gehiagodunetan, lehen edo bigarren silaban azentua
dago: erábillí, begíratú ...
Azentuak adierazkortasuna agertzen du: útzi (erregua) /utzí (agindua)
5. Azken paragrafokoa fonetikari zegokion.
6. Zubereraren azentuera ikus
Ikus Euskal fonologia. Txillardegi
Euskaren azentuerak. J. I. Hualde: agian tokiko hiru azentuera laburtu
daitezke: zub, Baztan eta Gernikakoak. Gero euskara batuarenak.

Gramatika osoa. Zubiri

LABURPENA
1.1. Euskal azentua ez da gaztelaniakoa bezain markatua
1.2 Salbuespenak salbuespen, hitzek bigarren eta azkeneko silaban
hartzen dute azentua, azkeneko azentua lehenengoa baino
ahultxoagoa bada ere.
Silaba bat: azenturik gabeak (ez_dákit)
2 silaba: (_´_) (geró arté)
3 silaba: (_´_´_) (ikúsì, lagúnà)
4 silaba: (_´_ _ ´_) (autóbusà, ikástolà)
5 silaba: (_ ´_ _ _ ´_) (emákumeà, askátasunà)
1.3 Aditzek ere, bigarren silaban hartzen dute azentua, silaba bakarreko
aditzoina duten aditzak izan ezik:
Silaba bakarrekoak: sáldu, hártu, kéndu, sártu ...
Gainerakoak: egín, esán, etórri, harrápatù
1.4 Silaba bakarreko eta bi silabako hitzek pluralean silaba bat
ezkerretara mugitzen dute azentua: (gizónà/gízonak; horrék/hóriek;
etxéà/étxeak ...)
1.5 Pertsona izenordainak tonikoak edo azentudunak dira: (niré lana,
zuré emaztea ...)
1.6 Badira azentua lehenengo silaban daramaten zenbait hitz markatu:
(éuskara, dénbora, láu, áurrean ...)
51.GAIA. EUSKARAREN GAURKO EGOERA.
1. HIRU LURRALDE.
2. EAE, NAFARROA, IPARRALDEA
3. ARLO PUBLIKOA: IRAKASKUNTZA
(LEHEN, BIGARREN ETA
UNIBERTSITAEA), ADMINISTRAZIOA,
POLITIKA ARLOA/ARLO PRIBATUA
4. KULTUR EKOIZPENA: LITERATURA,
KAZETARITZA, ZINEMA, BERTSOLARIAK,
TELEBISTA.
5. UNESCOREN AZKEN DIAGNOSIA TOPA
INTERNETEN
6. ERAKUNDEAK: EKE, AEK, EHA,
BEHATOKIA ...
7. KURRIKULUAREN ALDERDI
SOZIOKULTURALA:
Ikaslearen hizkuntzaz jabetzea bi errealitate hauek ere eragiten dute:
c) alderdi soziala:
Soziolinguistikak esparru zabala betetzen du: hizkuntzaren zeregin soziala,
eleaniztasuna, diglosia, hizkuntza jarduerak, hizkuntzaren hautaketa, nola
aldatzen den hizkuntza bat eta nola irauten duen, hizkuntza planifikazioa
eta normalizazioa, zer hizkuntza erabili hezkuntzan ... Hemen
normalizazioa eta motibazioa aipatuko ditugu:
a. Normalizazio soziala: Euskal Herrian 3
hizkuntza daude. Euskara berezkoa izanagatik ez da herritarren
hizkuntza komuna, frantsesa iparraldean eta gaztelania hegoaldean
baizik. Euskara, populazioaren laurden batek baino ez du ezagutzen.
Ordea, euskara biziberritzeko saioak egin dira EAEn eta Nafarroan,
gutxiago. Iparraldean egoera galerazkoa da. Honek badu eraginik
euskararen irakaskuntzan. Euskalduntzearen helburua euskaldun osoak
lortzea da, ez erdi-bidean gelditzen direnak (aukeraz edo ezinagatik)
Euskaltegiaren ingurua erdalduna bada, eremu euskaldunetan gizarteari
dagokion zeregina euskaltegiak egin beharko dugu: euskara ikasteko eta
erabiltzeko aukera.
b. Normalizazio linguistikoa:normalizatzen
ari den hizkuntza bat ikastea bestelako gauza bat da. Gizarte-esparru
guztietan ez dago zabalduta, eta horietan erabiltzea ez da beti posible.
Euskara idatziaren eta ahozkoaren artean tirabirak daude, beren
berezitasunak kontuan ez hartzeagatik. Euskara idatziaren eredua
sarritan itzulpen edo erdal kutsukoa da.Irakaskuntzan ahozko
erregistroak landu beharko dira, zenbaiten euskara artifiziala gozatzeko.
Esparru zientifikoa: gauza bat da emaitzak euskaraz eman nahi izatea eta
beste bat, horiek euskaraz eginak izatea, gehienetan ingelesez eginak
baitira.. Ez dezagun ahantz UZEIk egin duen lan terminologikoa, eta
baliabideak eskura daudela interneten. Ikaslegoaren ezaugarrien arabera
interesgarria izan daiteke euskara zientifikoa lantzea: adibidez, definizioak
nola eman, etab.
Euskarak baditu bere esparruak, eta horietan normalduta dago: etxea,
lagunartea, kalea ...horietan oinarrituz ari da zabaltzen gainerakoetara.
Lehenik aipatutako esparruetan irakasleak ez du asmatzen ibili beharrik.
Irakaslea normalizatzailea ere izango da, jakitun delarik noiz den irakasten
ari dena esparru normaldukoa eta noiz ez.
c. Normalizazioa eta motibazioa: euskarak
gizartean duen rolak ere eragina izan du euskara ikasteko motibazioan.
Euskara herri xehearena zen, jakitunak erdaraz baliatzen ziren. Euskara
testimoniala zen; herriarekiko atxekimenduak sorturiko
konpromezuaren fruitu. Badirudi, euskara, zorionez prestigioa
eskuratzen ari dela. Elebitasunaren balioa aldarrikatzen ari da, han eta
hemen, aberasgarria delakoan. Euskara ikasteak beste euskal hiztunekin
harreman sendoagoak izateko bidea eskaintzen du, eta horien
kulturarekin bat egiteko egokiera ematen. Lana lortzeko baliagarria da.
Ikasketa zenbait burutzeko ere bai. Baina maila sinbolikotik haratago ez
doa kontua. Honek eragina du ikasteko motibazioan eta, ondorioz
emaitzetan.

d) alderdi kulturala: kultura, giza


talde baten ezaugarrien adierazpena da. Bizitzeko era.
Hizkuntzak, balio komunikatiboaz gain, errepresentazioarena.
Hiztunen errealitatearekin bat egiten da: errealitatea ikusteko eta
erabiltzeko baliabidea. Kontua ez da kultura irakastea edo
filologia, baizik eta euskara irakastea, izari edo alderdi kulturala
barne. Euskarak bere ikuspegi linguistiko kultural berezia du.
Beste hizkuntzetako ideiak ezin dira zenbaitetan hitzez hitz
aldatu. Hau atsotitzen eta esamoldeen esparrua baino zabalagoa
da. Irizpideak:
Eduki kulturalak integratu egingo ditugu ikas-materialetan, ez
aparte.
Jarduera didaktikoak osagai kulturalez “bustita” egongo dira.
Topikoak eta estereotipoak baztertu eta errealitera jo.
Kontuan izan alderdi soziokulturalarekiko ikasleen integrazio-
maila.
Ikasleen jatorrizko kultura baztertu gabe, erreferentzi gune izango
da atazak eta gaiak aukeratzerakoan.
Ikasleen beharretara moldatuko dugu irakas-jarduna: tokiko egoera
soziolinguistikoa, normalizazio soziala nahiz linguistikoa,
hizkuntzaren funtzio errepresentatiboa, motibazioa, gaitasuna eta
ikas-estiloa kontuan izango ditugu.

52.GAIA. EUSKARA MUNDUKO HIZKUNTZEN


ARTEAN.
BERE GENEALOGIARI BURUZKO TEORIAK.
EUSKARA MUNDUKO HIZKUNTZEN ARTEAN
Mitxelena: La lengua vasca. “Relaciones de parentesco”
Munduan ez da hain arraroa ahaidetasun ezagunik ez duten
hizkuntzak aurkitzea; euskara da horietariko bat.
Guregandik hurbilen dauden garaietan, antzekotasunak edo
interferentziak dei genitzakeenak inguruko hizkuntzekin ditu
euskarak: latinarekin eta bere ondorengoekin, azken bi milako
honetan eten ez dena. Horietatik hartu ditugu zenbatnahi hitz eta
horrela jarraitzen dugu. Harrigarriki, eragin indoeuropeo
prelatinoaren ondorioz lexikoan froga ziur gutxi ditugu.
Interferentzia latino-erromanikoa beste agerpen ez hain materialetan
dugu: artikulu mugatua zeinarekin batera dator izenaren pluraltasuna
adieraztea, atzetik jarrita errumanieran eta beste hizkuntza batzuetan
bezala, hizkuntzaren izaera sufijatzailea dela kausa. Aditzaldi
konposatuak ditugu, aditz nagusiak eta laguntzaileak osatuak (etorri
da, il est venu bezalakoa da; ikusi du, he has seen bezalakoa da).
Etorkizunerako perifrasia dugu (Ikusiko du=ha de ver).
Galdetzaileak eta zehazgabeak ditugu menperakuntza egiteko,
arrakastatsuak gutxi asko, etab. Eragina zenbakaitza da, baina
erraldoia. Era berean, antzinagotik geratu dena, asko eta
garrantzizkoa da.
Bestalde, antzinako sistema berreraiki egin behar da, barne-
berreraikuntza eta konparazioa eginez, nahiz eta euskalkien arteko
diferentziak txikiak izan konparatistarentzat. Mailegurik zaharrenek,
jatorrizko forma ezaguna dutenek, berreraikuntzarako oinarri sendoa
dira: bake/pacem, bike/picem, goru/colum ...)
Beste hizkuntzekiko ahaidetasuna erakusteko hiru saio izan dira
garrantzitsuenak:
5. iberikoa
6. hizkuntza hamito-semitikoak
7. kaukasikoak
Iberikoarekin: horretaz hitz egiterakoan hizkuntza eta idazkera bereiz behar
dira. Idazkera semialfabetikoa da eta semisilabikoa. Hispanian erabilia izan
da, Narbonatik, evanteko kostaldean, Ebroko ibarrean eta mesetan. Orain
50 urte deszifratu zuten, eta irakur dezakegu nahiz eta ezin ulertu. Bi
sistema daude idazkera honetan. Bata, zeltiberikoa eta indoeuropearra eta
beste bat, txartoago ulertua, hegoaldekoagoa eta irakurtzeko zailagoa
guretzat.
Vasco-iberismoa, euskara historikoa iberikoaren gaurko forma bat besterik
ez dela dioena gaur egun defendaezina da. Horren arabera, euskarak
iberoaren nolabaiteko ulermenera eramango gintuzke, eta ez da horrela
izan. Hala ere, kanpoko batetortze formalak badaude, nolabaiteko
ahaidetasuna badelakoa iradokitzen dutenak. Iberoaren sistema fonologikoa
( bi r- eta s-duna) protovascoarenaren antzekoa da. Egitura silabikoa, eta,
berarekin, esanahiena (hitz edo morfemak) oso antzekoak dituzte. Hitz
elkarketa, izen bereziei kasu egiten badiegu, mota berekoa zen, etab.
Adierazi zenbait amankomunak dituzte, baina ez dakigu zeinu bera ote
diren, esanahi iberikoak ez baititugu ezagutzen.. Tovarrek indize
gramatikal batzuetan bat etortzeak badirelakoa aurkeztu du.

Hizkuntza hamito-semitikoekin (akadioa, hebraiera, arabiera batetik;


egipziera zaharra eta Koptoa, libikoa eta hizkelki berebereak ...)
ahaidetasunik? Schuchardten teoria da, baina ez du orain jarraitzailerik.
Bat etortze lexikoak ez dute komentzigarritasunik. Egitura aldetik urrun
daude. Aipa dezakegu hamitiko-semitikoaren “barne flexioa”: “idatzi”
esanahia= ktb (perfektua: kataba, inperfektua: yaktubu; kitab:libro, pluralez
kutub), bokalismo mugikorra, duena adierazi nahi dena izena edo aditza
den, egokitu egiten dena. Horrelakorik ez da euskaraz, eta iberieraz ere ez.
Azken hau irakurri besterik ez da egin behar; iberierak ez du jatorri
afrikarrik.

Hizkuntza kaukasikoekin: izen horrekin, Kaukasoan hitz egin eta familia


jakinetan (oseta iranioa kasu) sailkatu gabeko hizkuntzei gagozkie. Aita
Fita izan zen horretan lehena. Gero Trombetti bere hizkuntzen
monogenesiari buruzko bere teoriaren barruan. Eta Uhlenbeck, Dumézil,
Bouda eta Lafon.
Egiantzekotasun orokorra badu hipotesia honek: antzinako familia
linguistiko bat han babes baitzitekeen, euskara bere mendebaldeko azken
aztarna izanik, babestoki izan baita Kaukasoa. Tipologia aldetik, ez dago
kontrako zantzurik, nahiz eta frogak ez izan. Ipar-mendebaldeko hizkuntza
zenbait, eta hegoaldekoak (georgiera eta bere taldea) euskal ezaugarriak
dakartzate gogora.
Horrek ez du esan nahi inola ere, ahaidetasun genetikoa dagoenik. Barneko
ahaidetasun harremanak argitu beharko lirateke lehenik. Hegoaldeko
hizkuntzak edo Kartvelikoak beren artean harremanduta daude.
Iparraldekoen artean ere ziur aski bada horrelakorik. Baina bi multzo hauen
arteko harremana ez da batere argia.
Edozein euskalkitik ateratako osagai lexiko eta gramatikalak hizkuntza
kaukasikoetako edozeinekin konparatzea, bakarrik irizpide
probabilistikoekin izan daiteke baliagarria, alegia jatorri bera izatea
postulatzea.
(Hizkuntza kartvelikoen barneko harremanak arrakastaz aztertu dira).

TEORIAS SOBRE SU GENEALOGIA.


Bibliografia: Mitxelena: La lengua vasca. “Antzinekotasuna”
Tovar: Mitologia e ideologia sobre la lengua vasca”
Hizkuntzalaritza hiztegia 1
El euskera y las lenguas vecinas antes de la romanizacion” Javier de la Hoz
“Origenes del euskera: parentescos, teorías diversas”. A. Tovar artikulua
laburtuko dugu.
Euskara, mendebaldeko Europan, kontinentearen indoeuropeizazioari
gainbizi dion bakarra izan da; zeltiera, latinera, germanikoa nagusitu dira.
Badakigu lehengo euskararen lurraldea zabalagoa zela.
Larramendik, euskararen bitartez, Italiako leku-izen ugariren azalpen
behartua eta onartezina egin zuen. Teoria honek arrakasta izan zuen, eta
Lorenzo Hervasek, beraren eraginez latina izan beharrean hizkuntza matriz
edo jatorrizkoa (grekera, eslabiera eta germanikoaren pareko), euskara jarri
zuen, kantabresa izenarekin grekera eta zeltierarekin batera. Larramendiren
ezpalekoa da penintsulako toponimoen sistematizazioa egin zuen
Humboldten lana (Basko-iberismoa, euskara eta iberiera bat direla dioena.
Ordea, arakatu ditzakegun arorik zaharrenetan, hainbat hizkuntza
mintzatzen ziren, eta euskararen eremua zabalagoa izanik ere lehen, ez zen
horrenbesterako hedatua. Badirudi, mendebaldean, Bilboko ibaitik aurrera,
Kristo aurreko lehen milurtekoaren hasieratik hizkuntza indoeuropearrak
zituzten herriak kokatu zirela. Bestelako aztarnak badaude, baina ez dira
oso ziurrak.Ekialderantz bai, beharbada Kataluñaraiño hedatu zen euskara.
Corominasek bere lanean frogatu nahi du hori.
Hegoaldetik, Nafarroa eta Arabaren hegoaldean, zaila da euskal aztarnak
aurkitzea. Izen bereziak Kastilla barnekoak bezalakoak dira. Badaiteke
Karistioak eta Barduliarrak gutxiengo etorkin indoeuropearrak izatea, gero
bertakotu egingo zirenak. Hegoaldean euskarak iberierarekin zuen muga
zehazgaitza da. Iparraldean, Akitanian harrian zizelkatuak aurkitu dira
garai hartako euskarazko hitzak. Iberierazko gorde diren 1000 hitzak
erakutsi beharko lukete euskararekiko harremanik, balego. Basko-iberiera
beste era batera ulertu behar da: hor dagoen oinarritzat hartuz, eta horrek
esplikatuko luke –tar lekuzkoa edo –en edutezkoa zabalduta egotea
Montpellierretik Andaluziaraino.
Iberiera iraungi egin zen Tiberiorekin, eta euskara hizkuntza
indoeuropearrek inguratua geratu zen. Erromatartzea Iruñeara, Baionara,
Zaragozara, Daxera heldu zen. Ekialderantzako eremua, Ertaroan murriztu
zen.
Haatik, bakartuta egonagatik, hizkuntza indoeuroparren arrastoak aurki
daitezke euskaran bertan : Hartz/arktos, gr./ art, irl.
Mundu aurreindoeuropearra bakar-bakarrik ordezkatzen duen euskarak
mundu zabaleko hizkuntzekin konparazioak izan ditu, serioak hainbaten,
oro har funts gabekoak: japonierarekin, hungarierarekin ... Sailkapen
benetako bakarra genealogikoa da, zioen Meilletek, jatorri amonkomunean
gauzatzen dena, erregulartasunez antzekotasunek demonstratzen dutena.
Bestelako teknika gloto-kronologikoak ere erabili dira hizkuntzen arteko
antzekotasunak neurtzeko, baina teknologia hori hastapenetan dago.
Hizkuntzalaritza konparatzailea milaka urte batzuk baino ezin dezake
atzerantz egin, eta hori gutxi da euskararako.

53.GAIA. EUSKARA ETA INGURUKO


HIZKUNTZEN ARTEKO HARREMANAK.
“Euskara eta inguruko hizkuntzak historian zehar” A. Irigoien

“Euskara eta beste hizkuntzak” X. Kintana


a) GAIA. EUSKALKIAK
Ikus UBI-ko Elgoibarreko liburua. Ikus Hizkuntzalaritza hiztegia. Handik
ikasi.

SARRERA.
Hizkuntzaren bilakaera eta bere baitako borroka.
Diakronian aztertzen badugu hizkuntza aldaketak izaten dituela ikusiko
dugu. Adibidez aditz trinkoen galera: dager, demagun...Lexikoari
begiratzen badiogu, zer esanik ez: ildo, ardatz, hausnartu ...
Hizkuntzaren baitan bada joera banatzailea eta bateratzailea. Lehena,
distantziak, orografiak, komunikabideek sortua, euskalkien fenomenoaren
azpian dago. Indar bateratzailea, elkar ulertu beharra (komunikabideak,
hedabideak ...) hizkuntza zaintzearen alde dago.
DIALEKTOLOGIA:
hizkerak deskribatu, sailkatu eta geografikoki kokatzen ditu. Hizkerak
euren artean alderatzen ditu ere. Euskalkiak, azpieuskalkiak eta hizkerak
sailkatzen ditu ere. Dialektoa hizkuntza baten aldaera da sistema fonetiko,
lexiko eta morfosintaktikoan ezaugarri bereziak dituena eta lurralde mugatu
batean mintzatzen dena. Gauza bera esan genezake azpieuskalkia edo
hizkera definitzerakoan.
ISOGLOSAK: hizkuntza desberdintasunak mugatzeko isoglosak erabiltzen
dira. Zenbat eta isoglosa gehiago metatu puntu batean, orduan eta
handiagoa izango da, hizkera horien arteko aldea. Dialektoen arteko
elkarreragina ohikoa denez, tarteko hizkerak sortzen dira (adibidez Sakanan
Zuazoren sailkapenean)
DIALEKTALIZAZIO PROZESUA:
Orografiaren (eskualde menditsuetan), zatiketa administratiboaren (mugak)
eta komunikazio sareen (merkatu eta feriek berrikuntzen erdigune) eragina
dago.
EUSKAL DIALEKTOLOGIAREN HISTORIA LABURRA:
Idazle zaharrek (Axular, Leizarraga, Etxeberri Sarakoa...) bazuten
mintzamoldeen ugaritasunaren kontzientzia.
Larramendik bere koreografian, euskalkien lehen sailkapena egin zuen. 5
euskalki nabarmendu zituen eta beren ezaugarri nagusiak.
XIX. mendean, Bonaparte printzeak metodo zientifikoa baliatu zuen
lehenengoz euskalkiak sailkatzeko. Gero etorri ziren Van Eys, Vinson,
Lacmbe, Azkue eta Mitxelena.
BONAPARTE PRINTZEA:
XIX. garren mendearen erdi aldean hiru sailkapen saio egin zituen. Inkesta
eta bibliaren itzulpenak erabili zituen. 3 dialekto andana bereizi zituen
(mendebaldekoa, erdialdekoa eta ekialdekoa), zortzi euskalki (bizk, gip,
lap, iparraldeko eta hegoaldeko goi naf, mendebaldeko eta ekialdeko behe
nafarrera eta zub) hogeitabost azpieuskalki eta 50 hizkera.
AZKUE
Morfologia, Hiztegia eta "Erizkizundi irukoitzan" jaso zituen herriz herri
bildutako datuak. Berezitasunak Bonaparterekiko : Erronkariera ez dauka
Zubereraren ataltzat, baizik eta euskalkitzat; eta bi nafarrera bereizten ditu,
ez lau, iparraldekoa eta hegoaldekoa.
MITXELENA
Bonapartek sailkatu gabeko lau euskalki bereizi zituen:
Erronkariera, zaraitzuera, aezkera eta hegoaldekoa (Arabako euskalki
zaharra)
ZUAZO
6 euskalki. Mendebala, erdialdekoa, nafarrera, nafar-lapurtera, ekialdeko
nafarrera(zaraitzuera eta erronkariera) eta zuberera.
2. DBHO. EUSKARA ETA LITERATURA. Ibaizabal.
1. SARRERA
Hizkuntza bat banatzen den era nagusietako bakoitzari dialektoa deritzo.
Arlo fonetikoan, lexikoan eta morfosintaktikoan ezaugarri bereziak izaten
ditu eta lurralde jakin batean erabiltzen da. Nagusiki hauexek dira
dialektoak: mendebalekoa, erdialdekoa, nafarrera, nafar-lapurtera,
ekialdeko nafarrera (zaraitzuera eta erronkariera) eta zuberera.
1.1. Euskalariak: Gogoratu Luis Luziano Bonaparteren sailkapenak.
Euskal Herriaz kanpoko inork egin duen lanik sakonena egin zuen.
Euskalkiak ikasi zituen. Euskalkietan idatziriko testu pila bat argitaratu
zituen sortu zuen laguntzaile taldeari esker. Sailkapen bat baino gehiago
egin zituen.
Beste ikertzaile batzuk ere izan ziren: Van Eys, Kanpion, Vinson,
Mitxelena. Hemen Azkue aipatuko dugu bereziki. Honek Bonaparteren
lanak osotu zituen, eta moldatu. Erronkariera euskalki berezitzat hartu zuen
eta bi goi-nafarrerak eta bi behe-nafarrerak bat egin zituen.
1.2. Euskalkien sailkapena Zuazoren arabera: mendebalekoa: Bizkaian,
Deba Arroan eta Arabako iparraldean erabiltzen da. Bere ustez Araba
gehienean, Burgosko iparraldean eta Errioxan hitz egin zena da. Erdialdeko
euskalkia: Gipuzkoan eta Nafarroaren mendebaldean. Nafarrera: Nafarroa
garaian hitz egiten dena ... eta, besteak, izenei dagozkien lurraldeetan.

2. MENDEBALDEKO EUSKARA:
Hiztun gehien duen euskalkia da. Eremu honetan asko dira batua dutenek
hizkeratzat, hala ere. Hiru azpieuskalki ditu: mendebaldekoa, Markinakoa
eta Deba Arrokoa.
5.1 Fonetika-fonologia
5.1.1 Bokalak: 5 bokal ditu.
5.1.1.1 Diptongoak: bost beheranzkoak ditu. Zenbaitetan, bigarren i hori
desagertu egiten da hurrengo kontsonantea bustiz: elexa, atxa
5.1.1.2 Hiatusak: bi bokale elkarren ondokoek silaba bat osatzen
dutenean, tartean kontsonante bat gara daiteke: aurreko bokala u
denean, b kontsonantea (subertea), eta, i denean, j, s edo z:
mendija ...
5.1.1.3 Bokal-elkarketak: hitzaren azken bokala eta –a mugatzailea
elkartzean: -a + -a>-ea/-ia/-ie ... (alabea); -e+ -a> -ea/-ie ...
(semea, semie...); -i + -a>-ia/-ixa/-i ... (begixe); -o + -a> -oa/-u ...
(besu ); -u + -a>-ua/-ue ... (eskua, esku ...)
5.1.1.4 Bokal txandaketak: e>a, batez ere –r eta –l aurrean: barri, txarri ...
i>u: ule, urten, urun ...u>i: gitxi, itxi ...
5.1.2 Kontsonanteak
5.1.2.1 Herskariak: Ahoskabeak agertzen zaizkigu zenbaitetan ahostunen
ordez: parkatu, denpora, kerexa...
5.1.2.2 Txistukariak: euskararen sistiman 6; bizkaieraz lau. S eta z ez dira
ezberdintzen eta ts eta tz ere ez.
5.1.2.3 J-ren ahoskera: eremu honen ekialdean [x], mendebaldean [y] eta
kostaldean[dz]
5.1.2.4 Bustidura. Adierazkorrik ez dago; automatikoa bai: olloa,
haxea ...
5.1.2.5 Aspirazioa: antzina bazegoen hemen.
5.1.2.6 Kontsonante txandaketak: l/n>nasai, narru; l/d>edur, bedar;
d/r>ero(edo), eran (edan)
5.1.2.7 Kontsonante galerak: /r/ galdu egiten da galdetzaileetan: nok, zek,
ze

5.2 Morfologia
5.2.1 Deklinabidea. Beste euskalkietako atzizkiak. Hala ere, badira
desberdintasun batzuk.
5.2.1.1 Nork: ez du pluralez atzizki berezirik. Batzuek azentuaren bidez
desberdintzen dituzte: gizónak (sg)/gízonak (pl.)
5.2.1.2 Norekin/nogaz: ekialdean lehena eta mendebaldean bestea
5.2.1.3 Nondik: -tik eta –ti. Ablatibo zaharra ere bai: txikitarik ...
5.2.1.4 Norantz/noruntz: -rantza eta –runtz: etxeruntz
5.2.1.5 Norgatik (motibatiboa): -gaitik eta ez –gatik: zergaitik
5.2.2 Erakusleak. Hau, hori, ha/hónek, hórrek, hárek. Galdegai denean –xe
hartu ahal dute: hauxe, horixe ...
5.2.3 Izenordainak.
5.2.3.1 Indartuta erabiltzen dira galdegai direnean.
5.2.3.2 Bizkaieraren ezaugarri dira: nor edo nor (nonor), non edo non, zer
edo zer
5.2.4 Aditza da euskalki honen berezitasunik handiena.
5.2.4.1 Pluraleko 2. eta 3. pertsonek ez dute –te hartzen, eta bai –e: zarie,
deustie
5.2.4.2 Pluralgilerik erabiliena: -z-: dagoz, deutsoz
5.2.4.3 Iraganaldiko –en amaiera –an da:neban, genduan
5.2.4.4 Iraganaldian, hasierako 3. pertsonak z- desagertu egiten da: eban,
egoan ...
5.2.4.5 Ahaleran eta subjuntiboan, aditz erroaren ordez, partizipioa.
Ahalerazko hipotetikoak orainaldikoak baino erabiliagoak dira:
ikusi neike/ikusi daiket.
5.2.4.6 Aditz arazleak-erazo edo eragin erabiltzen dira
5.2.4.7 Aditz laguntzaile bizkitarraren paradigma: N, N-Nk (orain/lehen),
N-Ni, N-Ni-Nk.

5.3 Sintaxia:
5.3.1 Galdegaiaren legea ondo betetzen da: izenordain indartuak,
aditzondo indartuak ... Aditza galdegai denean : egin eta “joan doa”
formakoak
5.3.2 Erakusleen kokagunean aldatzen da: hau mutil hau
5.3.3 Etxe bi: bi zenbatzailea ezker aldean.
5.3.4 Perpaus txertatuak:
5.3.4.1 Erlatibozkoak -an lotura: erakutsi dauskuzan gauzak
5.3.4.2 Konpletiba : -na. Badaki hasarratuta nagoana. Aditz nagusia
ziurtasunezkoa denean.
5.3.4.3 Denborazko –keran: Sartukeran ikusi neban (sartzean)
5.3.4.4 Moduzkoak: gura dauan legez
5.3.4.5 Helburuzkoak: zertan: Filmea ikusten doa.
5.3.4.6 Kausazkoak: bait- ez da erabiltzen. –elako,

1.4 Lexikoa
Euskara batuak altxor ederra du mendebaldeko lexikogintzan. Batzuek esan
arren erdal euskara dela: zarratu, bajatu, bentanea... Ikus zerrendatxoa:
1.4.1 Senitartekoak: anaia, neba, arreba, ahizta bereizketa. Lehengusu
/lehengusina bereizketa; izeko = izeba
1.4.2 Koloreak: beilegi, urdin (ogi edo ulea)
1.4.3 Hilabeteak: urtarrila, zezeila= otsaila, martia edo epaila= martxoa,
jorraila=apirila, orrila=maiatza, bagilla=ekaina, garagarrilla=
uztaila, dagonila= abuztua, agorrila=iraila, urria,
zemendia/azila=azaroa, gabonila= abendua
1.4.4 Astegunak
1.4.5 Beste zenbait hitz: aldats, arteza, arineketan, atondu, behargin, bits,
elai, gorpu/gorputz bereizketa, horma, itaun, jaramon egin, jagon
laga, lantzean behin, lei, okaran, okela/haragia, otu, sats, sein,
urregorri/urrezuri, zantzo, zilbot (sabela)
1.4.6 Eratorpen atzizkiak: -to: ondo ...; txu (txo-ren ordez): mutiltxu;
1.4.7 Egitura bereziak: zelan: edozelan, zelangura ...; nahi Hitzean
oinarrituta: nahinor, nahinoz ...
1.4.8 Lotura hitzak: bere, ezkero, barik, bako, osterantzean, ezpabere,
halandaze ...
3. ERDIGUNEAREN GARRANTZIA
Gipuzkoan (Deba Arroa eta Oiartzun ingurua kendurik) eta Nafarroako
atal batean (Leitza ingurua) mintzatua. Larramendi jaso zuen hizkelgi
literarioaren mailara; bertako idazle garrantzitsuenak: Kardaberaz,
Agirre, Iturriaga, Iztueta eta Lardizabal
3.1 Fonetika/fonologia:
3.1.1 Bokalak: mendebaldeko eta erdialdeko euskalkien artean ez da
desberdintasun handirik
3.1.1.1 Diptongoak: batzuetan diptongoen osagaiak aldatu egiten dira:
eu>eb: ebiya (euria), elbi (euli)
3.1.1.2 Hiatusak: i bokalaren ostean [j] tartekatzea ohikoa da: biyotz,
txoriya, biyak ...
3.1.1.3 Bokal harmonia: zenbait tokitan u eta i bokalen ondoan edo
ostean dagoen a bokala e ahoskatzen da: herrie, giltze, lurre ...
3.1.1.4 Bokal elkarketak: Mendebaldekoaren antzera: -a +-a> -a: errekea,
errekia ...; -e + -a> -ea/-ia ....etxie ...; -i + -a> -iya, -ie: zaldie ...;
-o + -a> -a, -ua: basoa, basua ...; -u + -a> -uba, -ue: eskuba, eskue
...
3.1.1.5 Bokal txandaketak: a/e: gera, alkar ...; e/i : agiri, isiri (eseri)
3.1.2 Kontsonanteak
3.1.2.1 Herskariak: ahostunen aldeko joera: gorputz, denbora, garesti
3.1.2.2 Txistukariak: azken urteetan zu/su bereizketa ez da egiten,
zenbait tokitan; antzera ts/tz joera tz egitea delarik.
3.1.2.3 J-ren ahoskera: gaztelaniaren antzeko hots gogorra
3.1.2.4 Bustidurak: i-ren ondoko t, l eta n busti egiten dira: dittu, illoba,
laiñoa
3.1.2.5 Aspirazioa: ez da gauzatzen : artu
3.1.2.6 Kontsonante bilakaerak: d>r: ero (edo); f>p: aparia, Naparroa
3.1.2.7 Kontsonante galtzeak: r>Ø (bagea, eaman, ai (ari); g>Ø: ein,
badeu (badegu). Ezaugarri hau euskalki guztietakoa da.
3.2 Morfologia
3.2.1 Deklinabidea:
3.2.1.1 Nork: azentuaren arabera desberdintzen dira sing eta pl:
Gizónak egin du/ Gízonak egin due.
3.2.1.2 Nori: pluralean :-ai: gizonai
3.2.1.3 Norekin: -akin=-arekin: umeakin=umearekin. Zerez kasuaren
ordea maiz.
3.2.1.4 Nondik: atzizkirik erabiliena: (e)tik. –(e)tikan ere entzun daiteke
3.2.2 Izenordainak: bereziak dituzte forma indartuak. Neu/nerau/neroni,
heu/herori/herorri, zeu/zerori/zerorri, geu/geurok/gerok/geok,
zeuek/zeurok/zerok/zeok. Nor izenordain galdekaria zein galdekariaz
trukatzeko joera: Zein etorri da?
3.2.3 Aditza
Gipuzkera eta euskara batua oso hurbil daude. Hona zenbait
desberdintasun:
3.2.3.1 N-NK 3. pertsonako osagarriarekin e hartzen du: det, degu ...;
Nor orainaldian berdin: zera, gera ...
3.2.3.2 Ekarri dezute, zuek ni ikusi ninduzuten ...
3.2.3.3 Aginteran, ahaleran eta subjuntiboan partizipioa erabiltzen da:
hartu dezaket, etorri zaitez ...
3.2.3.4 JOAN aditzaren forma bereziak: nijoa, dijoa ...
3.3 Sintaxia
3.3.1 Galdera osoetan al partikula: etorriko al zera?
3.3.2 Batzuetan perpauseko osagaien hurrenkera ezabatu egiten da: nola
izena dezu?
3.4 Lexikoa
3.4.1 -a organikoa galtzeko joera: giltz, hizkuntza...
3.4.2 Hilabeteak: ilbeltza, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, garagarrila,
uztaila, abuztua, agorra, urria, azaroa eta abendua
3.4.3 Hiztegia: lokatz, lerde, sabel, karnaba, arkakuso, garo, marrubi,
txermen

4. NAFARRERA
4.1 Sakanan (Altsasu, Etxarri-Aranatz), Bortzirietan, Aezkoan mintzatua
besteak beste. Hedadura:
Burundan ez: hor hiru euskalkiren nahastea (B, G eta N), antzinako
Arabako lautadakoa egiten omen da Zuazoren ustez.
Bonaparteren iritziz, Hondarribia, Oiartzun, Irun eta Lezo ingurukoa
nafarrera da ere.
Bonapartek bitan banatu zuen euskalki hau, hegoalderantz zabalduagoa
zegoen
Aezkera, inoiz, Nafarroa Behereako euskararekin baturik aurkeztu da.

Fonetika-fonologia
Bokalak
Diptongoak. Zabalduenak beheranzko diptongo orokorrak dira.
Zenbaitetan, hala ere, laburtu egiten dira: ai>a (hurrengo konts bustiz): gañ,
laño ...; ei>e: jeki, leho...; ei>i: bitu<begitu. Goranzko diptongoak ere
entzun daitezke: ésnya, béswa, gósya ...
Bokal elkarketak, beste euskalkietakoak bezalakoak: esnea, ésnia, esnie...;
iturria, iturrie, iturrii, iturrí ...; besoa, bésua, besue; burua, búrua, burue
Bokal txandaketak
i/e>iguzki, iduki
i/u:
i-ren aldekoa: izigarri, duzie, sartiko (sartuko)
u-ren aldekoa: ukuilu (ikuilu), txurrundula (txirrindula)
Bokal galtzeak
Hitz hasieran kontsonante baten aurrean: (e)karri, (e)torri, (e)man, (e)san,
(i)kusi, (e)baki, (i)sildu
Hitzaren erdian ere bai: abratsa, bedratzi, abrea, txokoltea

Kontsonateak
Herskariak : zenbait tokitan herskari ahoskabeak hitz hasieran: koroldio,
pake, pago ... Hala ere, ahostunen aldeko joera ere ikus daiteke: bago, bake,
garraio...orobat maileguetan: gostatu, gonbidatu
Bustidura
Bustidura fonetikoa: i bokalak ondoko zenbait kontsonante bustitzen
du:erre(g)iñe, illia (ilea), opille, itturrie, ixuri
Bustidura semantikoa bada, baina ez da orokorra: hitz bustiek balio
adierazkorra hartzen dute. “Nexka” eta “gixon” balio txikigarria dute. Oso
zabalduta dago haur hizkeran. Alda daitezkeen soinuak: z,s>x; ts,tz>tx;
t>tt; l,r>ll, rr; n>ñ. Adibideak: batt, ekalli, etolli, palla, amoña, xartu ...
/j/: hiru ebakera jaso ditzake euskalki honetan. Agian hedatuena: [y] leuna;
Sakanan [x], gaztelaniaz bezala; [š] Erron, x kontsonantearen hurbilekoa.
Dardarkariak
–rtz->-st-: bortz, bertze, ortzegun
Beste euskalkietakoak: d>r: aguro, eran; r>d: edaztun, edeki (ireki),
edakutsi (erakutsi); r>l: solo (soro); l>r: iruntze , berarri; r>Ø: eaman,
eosi ...
Txistukariak:hitz amaieretan z>s nafarreran; Zerez kasuan nabarmena:
euskaras, eskus, gaues, ahos, -elakoz (=-elakoz)
Hasperena galdu izanaren aztarnak: agoa, bigar (bihar)

Morfologia
Deklinabidea
Nork: pluralez atzizkia –ak da, hegoalde guztian bezala, Aezkoan izan ezik
(-ek); azentuaren bitartez bereizten da: gizónak egin du/gízonak egin dabe.
Noren: -n: semen/semeain
Zerez = -s
Norekin: -eki: zureki, gizonareki ...
Norentzat: -endako/-entzat: gizonandako
Erakusleak. Aspirazio gabekoak dira. Aezkoak, hala ere, honelakoak ditu:
gau, gori, gura. Adberbioak ere horrela: gen/gemen, gor, gan, gona
Aditza
Etorkizunerako –en/-ren: erranen, emanen... Ildo horretatik –in ere bai:
yain (yanen). Halere, -ko ere erabiltzen dute.
Hi izenordainari dagozkion adizkiak [j] hots leunaz hasten dira: i yaiz, i
guri yatzaigu, i yago, i yabille ...
Pluralgilea adizkietan: -tt- izaten da, batuan –it- denean.
Gaur egun desagertutako euskaran, Bonaparteren arabera, iraganeko
formetan ez da –n markarik : nue (nuen), nintze (nintzen)

Sintaxia
Kausazkoetan –(e)lakoz eta bait- dira menderagailuak: jostailua hautsi
duelakoz, txikia bainaiz, mina egiten du (e)ta...
Denborazkoetan: -(e)larik, -(e)nean>-(e)nin. Bazkaltzen ari zirelarik etorri
ziren .
Helburuzkoetan –tzekoz menderagailua jaso daiteke: gurasoak ikustekoz
Behi baten erostera= behi bat erostera

Lexikoa
Hilabeteak: izotzil, otxeil, martxo, apiril, maietz, garagartzaro, garil,
agostu, urri, lastail, azaro, abendu
Astearen egunak: ortzegun, ortziral, besteak batuazkoak bezalakoak
Beste zenbait : gan (joan), aiher (joera) iruzki (eguzki), heldu (etorri),
erauntsi (ekaitza), ortots (trumoi)
Aezkoako eleak: baratu (gelditu), edeki (ireki), egotzi (bota), igan (igon),
oildura (ikara), zetako (zergatik), xaz (iaz)

5. IPARRALDEKO HIZKERAK: NAFAR LAPURTERA, ZUBERERA,


Iparraldeko euskalkirik hedatuena. Lapurdi eta Behenafarroan elestatzen
da. Lapurtera izan da XVIII. Mendera arte, euskalki literariorik
garrantzitsuena. Bi eredu biltzen ditu: Leizarragarena arkaismoz josia eta
grekera eta latinerazko hitzekin osotutakoa, elitista; eta, bestea Sarako
Eskolarena, bere herriko euskaran oinarritua, baina beste euskalkietakoek
ere uler zezaketena.
5.1 Fonetika-fonologia
5.1.1 Bokalak: ohikoak. Zuberoako muga inguruan ü zerbait
erabiltzen da.
5.1.2 Diptongoak. Beheranzkoak dira garrantzitsuenak.
5.1.2.1 Hauetarikoak, hasperenaren ondorioz, hainbatetan bi
silabatan ahoskatzen dira: ahuntz ...
5.1.2.2 Diptongoetako aldaketak: ai>ei: heien, ezkongeia
5.1.2.3 Diptongoen murrizketak: ai>i:jinko, zitut ...; eu>u: uri,
uli (euli)
5.1.3 Hiatusak: bokal bi elkartzean, tartean bokal bat garatzen da:
duyen
5.1.4 Bokal-elkarketak: bidia, bihotzian; usua (usoa), haizegua
(haize hegoa)
5.1.5 Bokal-txandaketak
5.1.5.1 Kontsonante sudurkari (n, m, ñ) baten aurrean o>u :
hungi, unsa, hunek (honek)
5.1.5.2 I/u elkarren alternantzian: izigarri, luluratu, izigarri ...
5.1.5.3 E>i ondoko kontsonantea n denean: ginduen (genduen)
5.1.5.4 Kontsonante bat galdu ondoren, zenbait bokal aldatu
egiten dira: izain (izanen), amain (amaren), uai (orain)
5.1.5.5 Hitz askoren azken bokala galtzen da: balios, berant...
Hitz barnekoa ere bai: ertor (erretor), abrats, andre
(andere)...
Kontsonanteak
Herskariak: ahoskabeek badituzte aldaki hasperenduak: phagoa, arthoa,
zakhurra
Bustidurak.
Bustidura automatikorik ez.
Bustidura adierazkorra: honddo, xoriño, xoko, ttipi, llilluratu, beltx ...
Txistukar frikariak soilik hitz hasieran: xori, zakurra
Hasperena
Hitz hasieran: hil, herri
Bokal artean: ahoa, zuhur
Diptongo eta bokal artean: oihan, oihal
R, l, n ondoan: anhitz,elhe, orhoitu ...
Dardarkariak
Hainbat kasutan frantsesezko r ubularea egiten da
Askotan bokal arteko r galtzen da: delaik, eakuts
Hitz amaierako jatorrizko zaharrak gorde dira: hirur, laur, haur
5..1.2.5.1 rtz/rz talde kontsonantikoak: st-ren ordez: bortz,
ortzadar, bertze, ortzegun ...

Morfologia
Deklinabidea
Nork: pl.: -ek
Nori pl: -eri, -er: gizoner/gizoneri
Norekin: -rekin eta –rekilan
Nora: -ra/-rat: zerbitzurat
Bizidunak: -ga- artizkiaren ordez noren baithan
Norentzat: harendako,
Prolatiboa: -tako. Haragitako hartu du harri hori.
Nondik: mendietarik pluralean=mendietatik
Erakusleak. Nor kasuan: haur, hori, hura/hok, hoik, hek
Izenordainak. Erakusleak indartuz: nihaur, hihaur, zuhau eta pluralez:
berauk, berok
Aditza
Etorkizuna adierazteko: aditz partizipioa + -ren: ikhasiren
–n amaitutako aditz ez perfektuek –iten amaiera egiten dute: emaiten,
egoiten...
Pluralgilea: zki-ren ordez tza: dakitza
Iraganeko 3. pertsonako erroa: a: zagoen, zaraman
Aditz lokuzioak: Nahi izan = gogo izan
Aditz lokuzioak: iragankorretan batez ere: uste ukhan, behar ukhan ...
Aditz tratamentuak: bi dira hegoaldekoek erabili gabeak
Zuka: hikako K/N eta a/na ren ordez zu erabiltzen da: Euria ari duzu
Xuka: umeei hitz egiteko aurrekoaren aldakia

Sintaxia
Galdegaiaren legea erruz apurtzen da.: Baina zen asmo giristinozkoa. Zen
apaza.
ISren ezkerretara harrigarriki zenbatzaile hauek: asko diru, frango jende
Nori sintagma izan arren, aditza Nor edo N-NK eran:Elkarri erraten
dituzte.
–a galdetzailea: Nik dakita? (=Nik al dakit?)
Osagarri zuzena noren kasuan: armen hartzera
Perpaus txertatuak
Baldintzazkoak: protasian –tzen eta ez –ko; apodosian edo ondorioan
ahalezko aditz forma: Jiten baladi hobeki egin lezake.
Zehargalderak: esan egia denentz
Kausalak: bait-, -lakotz, ezen. Dohatsu nigarrez daudenak ezen
kontsolatuak izain die
Erlatibozkoak: -en; non ... bait-; zein ... bait-
Helburuzko perpausak: -kotz. Elkarrekin bizitzekotz elkarreratu ziren.
Kontsekutiboak: hain/hainbertze ... non ...bait-

Lexikoa
Galdetzaileetatik: nehoiz, nehon, nehola, nihor
Beste zenbait hitz: larrazken, auzapez, oren, so, ezko, urzo, sagarroi,
ihardetsi, libera, tenore

6. ZUBERERA.

Herrialde txikiena (8100 euskaldun) eta euskaldunena da (%60).


6.1.1 Historian zehar, Bonapartek bi zatitan partitu zuen:
zuberera eta erronkariera
6.1.2 Hasiera literario distiratsua izan zuen Tartas eta
Oihenarterekin. Gerora, ahozkoan, elizarakoan eta
eginkizunetan baino ez da erabiltzen izan. Gaur hango
koblakariak eta pastoralak ezagunak dira.
6.2 Fonetika-fonologia
6.2.1 Bokalak. Zubererako ü frantsesezkoa baino irekiagoa da.
6.2.1.1 Diptongoak: goranzko diptongoak azentu
gogorrak eragiten ditu: Khakuéta
6.2.1.1.1 Diptongo txandaketak: au>ai: gai, gaiza; ai>ei:
beit-, geia;
6.2.1.1.2 Diptongo laburdurak: ai>a: hanbat; ai>e: bena,
apez; eu>ú: úskara
6.2.1.2 Bokal elkarketak: korajia, buria, herrikua, duzie
6.2.1.3 Bokal txandaketak
6.2.1.3.1 u>ü beti, r eta s aurrean izan ezik: ükhatü,
egün... baina: ikusten, gure
6.2.1.3.2 u>i: Xiberua
6.2.1.3.3 o>u n-ren ondoan: un (on), espainula
6.2.2 Kontsonanteak
6.2.2.1 Hasperena. Euskalkietan ugariena. Non?
6.2.2.1.1 Hitz hasieran: herri
6.2.2.1.2 Diptongo eta bokalen artean: oihan
6.2.2.1.3 Bokal artean: nahi
6.2.2.1.4 R,n,l ondoan: erhi
6.2.2.2 /r/ fonema sistematikoki desagertzen da bokal
artean eta h-ren aurrean: pastuala, eho (erho)
6.2.2.3 Leherkariak. N-ren ostean beti ahoskabeak:
abentia, hunki, berant, kontent
6.2.2.3.1 Badira ahoskabe hasperenduak:ph, th, kh
6.2.2.4 Bustidurak: automatikoak badira: kanpaña, milla,
adixkide, bakhotx
6.2.3 Azentua.Euskalkietan azenturik azkarrean. Oso erregularra:
plurala eta maileguetan izan ezik (hitz markatuak) beste
guztietan azentua paroxitonoa da.

6.3 Morfologia
6.3.1 Deklinabidea
6.3.1.1 Nori: pluralean –eri eta –er: sohueri (soroei)
6.3.1.2 Nora: -la eta –lat aurretik –a mugatzailea dutela:
mendialat
6.3.1.3 Norekin: -ki/-kila: zurekila, eneki
6.3.1.4 Nondik: -rik amaiera: horietarik
6.3.1.5 Norentzat: amarentako
6.3.1.6 Non: -ean>in: batin (batean)
6.3.2 Aditza
6.3.2.1 Etorkizuna aditzari –ren erantsiz: eginen,
ikhasiren
6.3.2.2 Aditz erro berezia, IRO, ahalerarako: niro
(nezake), diro (dezake)
6.3.2.3 Aditz oina “zuzen” erabiltzen da: aphur ditirotzie
6.3.2.4 Nahi=gogo: sartu gogo nizun
6.3.2.5 Iraganeko –a- erroa lehenaldian: zagoen

6.4 Sintaxia
6.4.1 –a atzizki galdetzailea: Orhit düka? (Oroitu al duk?)
6.4.2 Nori izan arren aditzek ez dute kontuan hartzen:
literaturari lotu zen
6.4.3 Nominalizazioaren osagarri zuzena zeren kasuan doa:
breskaren egiteko (aberaska egiteko)
6.4.4 Galdegaiaren legea apurtzen: Ürrüntik dütü ikus erazten.
6.4.5 Erlatiboak: aditz partizipio hutsez: gertatu hilkheta

6.5 Lexikoa
6.6 Hitz zenbait. Bedatse, agorril, askazi(ahaide, kosi (lehengusu),
eritarzün,
6.7 Beste batzuk. Ber-: bergaiza=gauza bera, -kal: bost libera
ollaskokal (oilasko bakoitzeko), arra- : arra har ditzagun (birrar
ditzagun)

EKIALDEKO NAFARRERA (ZARAITZUERA.ERRONKARIERA)


7. ZARAITZUERA.
Galtzeko zorian dago Ezaugarri behinenak:
7.1. Fonetika-fonologia:
7.1.1 Hasperenketa: galdu den arren erakusleek eta hauetik
eratorritakoak k- dute hasieran
7.1.2 Bokal galerak batzuetan kontsonante artean
7.2 Morfologia
7.2.1 Deklinabidea:
7.2.1.1 Ergatibo pl.: -ek
7.2.1.2 Norentzat: -arendako da hondarkia
Aditza
aditzoina erabiltzen dute
Sintaxia
Galderetan –a eransten zaio aditz laguntzaileari
Tratamentuak: xuka, hika ...
Lexikoa
Ordoki (zelai), atso (amona), akartu (haserretu), ogatze(ohea),
xardoki (mintzatu)

8. ERRONKARIERA
Hildako euskalkia da. Erronkari ibarrean mintzatzen zen.
Euskararen galera, antza, Bardeetara zihoazen artzainek eragin
zuten, antza. Ezugarri zenbait:
8.1 Fonetika –fonologia:
8.1.1 Bokal erortzeak kontsonante artean: zren, dra, amestan
(ametsetan)
8.1.2 Kontsonanteak:
8.1.2.1 Aspirazioa: Erakusleek eta eratorriek hasieran k-
kontsonantea daukate
8.1.2.2 J-ren ahoskera x hizkiaren antzekoa [š]: xakin,
xarri
8.2 Morfologia
8.2.1 Deklinabidea: Nora: -ara sing/-etra pl.:
mendiara/mendietra
8.2.2 Aditza
8.2.2.1 Nik subjektuaren morfema: -d/-r da: dud/dur
8.2.2.2 Aspektu burutugabea: -tan: pensatan, erretan ...
8.3 Lexikoa:
8.3.1 Zenbakiak:bat, bi, iror, laur, borz, zazpi, zortzi, bedratzu, amar,
ameka
8.3.2 Zenbait hitz: ñabla: aizto, argite: egunsenti
b) GAIA. EUSKARA ESTANDARRA.
Euskararen araugintza berria: Alberdi. Hitzaurrea.

1.HISTORIA:
1.1 CORPUSA
-lapurtera klasikoa: Axular: Villasante eta Leizarraga: Krutwig (hitz
kultuen grafia eta forma)
-Euskalki literarioak: Gipuzkera (Larramendi: Kardaberaz, Agirre;
Lardizabal), Zuberera (Tartas, Mogel), Bizkaiera ( Mogel, Agirre,
Añinarro...)
-Aranaren eginahala
-Azkueren gipuzkera osotua
1.1 ESTATUSA
Iparraldearen indarra. Beherakada.
Hegoaldearen gorakada

3. GAUR
2.1 CORPUSA
-Arantzazuko bilera.
Ortografia
Arauak
Gramatika
Hiztegia: batua eta orotarikoa
Ahoskera zaindua
Bizkaieraren ekarria: hiztegia
Terminologia: zientifikoa eta humanitateetakoa

2.3 ESTATUSA
EAE: eskola (LH) eta unibertsitatea, administrazioa,
komunikabideak, enpresa pribatua. Bizkaieraren estatusa
(udalak, eskola, Eliza). HEOko egoera.
Nafarroa: 3 eremuak. EH irratia
Iparraldea: departamentua? Ofizialtasunikez. Turismoa.
Zuberoa. Galera. Ahaleginak (Kantuketan). Eliza

3. ETORKIZUNA

CORPUSA
Itzulpengintza. Bizkaieraren estandarizazioa
Literatura ugaria baina gutxi irakurria. Euskarazko komunikabideak gora.
Kaleko eta gazteen hizkera.

ESTATUSA: epaitegiak, lege-arloa. Politika arloa.


Internet.
HAUSNARGAIA: EUSKARA BATUA ETA TOKIAN TOKIKOA.
Euskaltzaindia eta euskararen batasuna. 1918ko Eusko Ikaskuntzaren
biltzarra euskal irakaskuntza bultzatzeko asmoz. Euskaltzaindia sortu
zuten. Euskara estandarra sortzeko zeregina esleitu zitzaion. Zenbait
proiektu izan ziren: Azkueren gipuzkera osotua, Krutwig-en Leizarragaren
eredutzat hartzekoa, Villasanteren Axularren eredua hartzekoa (herri-
hizkera kontuan hartu beharra onartzen zuen). 1968 Mitxelenak nafarrera-
gipuzkera bat idatzizko hizkuntza gisa egokia izango litzatekeela ebatzi
zuten. Euskara batuari buruzko erabakiak hartu ziren: ortografia (tartean h
letra), hiztegia eta morfologia.
Bizkaiera eta zuberera bazter gelditu ziren, baina beren ekarpenak
aurrerantzean aintzat hartu beharrekoak dira, hala eskatzen baitute
hiztunek.
AHOSKERA BATASUNA.
Hedabideetan beharrezko da ahoskera batasuna.
Euskal sistema fonetiko-fonologikoa: soinua, fonetika, fonologia, letra.

EUSKARA BATUAREN AHOSKERA ZAINDUA.


Ia ahoskera guztiak dira onargarriak, eta kasu gehienetan, testuinguruaren
arabera hautatu beharko da ahoskera.

Bokalak: (a,e,i,o,u); [u] eta [ü] onartzen dira.

Bokal-bilkurak:
• idatzi bezala ahoskatuko dira maila zainduan:
• -ea, -oa: bestelako ahoskerak ere onartuak gainerako hizkera
mailetan: etxia, geruago, etxie ...
• -ia,-ua: bestelako ahoskerak ere onartuak gainerako hizkera mailetan:
mendiya, mendixa ...mendi, mendie ...
• Bi bokal segidan daudenean, lehena i edo u delarik, bi silabatan
ahoskatu: abi.an, zi.ur. Silaba bakarrean ahoskatzea (diptongo gisa),
zaindutzat hartuko da Iparraldean eta Ekialdean.
• -h- bokal artean idazten denean, maila zainduan, denek bi silabatan
ahoskatuko dute, fonema hori ahoskatu ez arren: za.harra, na.hi,
a.hula

Kontsonanteak:
• Digramak barne, kontsonanteak idatzi bezala ahoskatuko dira maila
zainduan.
• G letra beti berdin ahoskatuko. Mailegu berrietan salbuespenak
daude : gin.
• S eta z, ts eta tz bereiztu egingo dira ahoskera zainduan. z txistukaria
bere horretan ahoskatuko da, eta ez gaztelerazko θ bezala:
soziologia, eskizofrenia
• B d g r bokal artean badaude ahoskatu egingo da maila zainduan,
nahiz eta beste maila batzuetan: egon, oain ahoskatu (egon, orain)
• R, rr: beti hortzobikariak eta ez frantsesezko ahoskera belarra: rue
• H :Iparraldean hostuna bezala ahoskatu. Hegoaldean maila zainduan
ez da ahoskatuko.
• Il, in: bustidurak egokiak dira maila zainduan; baina milla ez miya.
• J letra y ahoskatu hitzaren hasieran bereziki, ahoskera zainduan.
Dena den, gaztelerazko j egokia da hasiera zein bukaeran hitz
batzuetan: jertse, jipoi, garaje
• X ;hitzaren hasieran ahoskera sabaikaria dagokio: xenofobia;
bokalartean, ordea, ks: taxi, sexu

Kontsonante bilkurak:
• eZ +b d g: ahoskabe ez adberbioaren atzetik, ahoskera zainduan:
ezpada ( ez bada), ezta (ez da), ezkara (ez gara).
• eZ+z= afrikatua; etzara ( ez zara)
• nz, lz, rz eta ns, ls, rs bilkuretan z, s letrek tz, ts egin ohi dute.
Elkarren ondoko hitzetan ere onartua, euskara zainduan: esantzuen,
behartzuen.
• Zn, zl, zh: z ahoskatzea edo ez onartuko da ahoskera zainduan:
enuke/eznuke, eluke/ezluke.

56. GAIA. EUSKAL KULTURAREN AHOZKOTASUNAREN


GARRANTZIA.
Begiratu in “La comunicacion oral y su didáctica” Reyzabal)
SARRERA: literatura berantiarra. Erromantizismoaren herriaren
gorazarrea Alemanian, eta herri-literaturaren balioestea.
Lekuonatarren, Azkue eta Barandiaranen eskua. Orain Zavala,
Kaltzakorta, Etxebarria ...

o POESIA
 Dekorazio olerkiak. Eske-kantak. Marijesiak.
 Koplak: itxurazko koherentzia falta.

 Erromantzeak: lirika kortesaua (Arrosa xuriaren azpian);


ahaide nagusien ibilerak : Bereterretxe, Arrasateko erreketa,
Aldaz-torrea; kalitatezkoak eta inguruko herrietako
eskualdeetako gai beretsukoak.

a. Bertsolariak.
a) Pernando Amezketarra. Xenpelar eta Txirrita. Bilintx.
Basarriren bertsolaritzaren berriztapena. Xalbador.
Amuriza eta bertsolaritza soziala. Egaña (BEC).
Bizkaiko eskola (Iturriaga, Elorza, Enbeitatarrak)
b) Bertsoa. Zortziko txikia eta handia; bederatzi puntukoa,
koplak. Errimak : zailak eta errazak. Poto egitea.
c) Aritzeko moduak: puntuka, ofizioka. Antzinako
desafioak. Bertso-paperak. Bat-batekotasunaren teknika
d) Soziologia: bertsolaria sortu ala egin? Bertso-eskolak.
Bertsolari unibertsitarioak. Performanceak (Izagirre&
Tapia, 7 eskale, Maia...). J M Lekuonaren iritzia
bertsolaritza eta olerkia kontrajarriz. Abertzaleen
bultzada hasierakoa.
e) Erabilera didaktikoa: kantak klasean errima ateratzeko,
lehengo ohiturak ezagutzeko (txarri-hilketa, misioak,
neska-zaharrak, errentadoreak, edaria, Alemaniako
gerra, Foruen galera, huelgak, feriak, pelota partiduak
eta beste kirolak: traineruak ..., fauna, jaiak, janariak
(Bilintx, ardoarekikoak), maitasuna (Bilintx), teknologia
(Norteko ferrokarrila), ezkonta (Juana Bixenta Olabe) .
Herri-hizkera ahozkoa ezagutzeko.

Herri-kantak: gudak, umoretsuak (Oskorri).

Euskal kanta berria.

 TEATROA
 Pastoralak. Zaharra (gai biblikoak edo sakroak, eta gai berri
abertzaleak (Arana, Agirre, Harispe...) edo historiak (makisa,
Xaho ...). Egitura eta deskribaketa: lekua, antzeslariak,
ekintza, giroa, antzes-tokia, hizkuntza, garapena eta musika.
 Maskaradak. Ihauteri-antzerki irrigarria pertsonai zehatz
batzuekin.
 Antzerkia: Arrasateko ikuskizuna. El borracho burlado.
Gabon sariak. Actos para la Nochebuena.
 Elizetako misterioak.
 Ihauterietako tragikomediak.
 Xaribariak: kontu moralak salatzen zituzten: bigarren
txandak ezkondutakoak, adin-desberdintasunagatik ...
Ezkontza bitxiengatik herrikoen eskandaloa adierazteko.

5. KONTAERAK
5.1.1. 3.1 Laburrak:
5.1.2. Mitologia. Mari, Tartalo; Axular; sorginenak; jentilak;
Basajaun. Martin-txiki, Apaiz-beltza,

5.1.3. Ipuinak: (Jesusenak, S Pedrorenak ...): izkirimiriak.


Barbierrek, Errose Bustintzak jasoak.

5.1.4. Umoretsuak: Kirikiño, Zamarripa, Pernando Amezketarra.


Lazkao-txiki, Izkirimiriak: Zamarripa, Abeletxe. Txisteak
(Amunarriz, Iraola)

5.1.5. Pertsonai ospetsuen esan –eginak: Aralarko S Migel eta


herrensugea.

5.2. Luzeak: oroitzapenak


5.2.1 Nobelak: “Neronek tirako nizkin”. “Kalifornia ku-ku”. “On
egiñaren hobaria:

5.2.2 Autobiografia Auspoaren arnasa: herriko semeak idazle. Herri


euskara joria. Zavala ez abertzalea. Biografiak. Txirritarenak, Pello-
Errotarena. Uztapideren “Lehengo egunak gogoan”. Basarrirena.
“Baso-mutilak”. Gutxi ikertuak literaturaren aldetik: eurek landu
duten kontaera modua gaur eguneko narraziogintzarako balio
lezakete; horregatik euren estilistika ikertu beharra dago. (Lekuona
gaztea)

5.2.3 Ohiturak
6 ESALDIAK ETA ESAERAK

Esaera zaharrak.. Erabilera didaktikoa. Gai bati buruzko eztabaida


sortzeko. Erabilera mugatua gaur egun Garateren esanetan.
Garibay, Saugis, Bela, Lopez de isasti; Azkue, Gotzon Garate.
Alboko herrikoekin gonbaratuz itzulpengintzarako baliagarriak izan
daitezke (JM Lekuona)

Igarkizunak eta ume hizkera (euskara ikasi berrien mugak):


bustidura adierazkorra zenbait euskalkitan. Onomatopeiak. Erabilera
didaktikoa.

Esamoldeak: iragankorrak noraino. Hoberena kontestuan ematea:


Letrak kale-kantoitik. Lertxundi. Euskararen egoera kaxkarrak badu
esatekorik hauen urritasunean. Mokoroak jaso ditu eta Azkuek.
Bada esan duenik esamoldeotan datzala hizkuntzaren jeinu eta
zentzu bizieailea.
Gaur egun, helduen irakaskuntzan zalantzan jartzen dira esamoldeak
irakasteko beharra eta esaera zaharren praktikotasuna orobat.

Ahozkotasuna gaur egun: kale-neurkera (kale-hizkera: mihiluze).


Sexu-kontuak eta Azkueren zentsura.
58.GAIA. TESTUAREN EZAUGARRIAK ETA
EGITURA:
NARRAZIOA, DESKRIBAKETA, AZALPENA (EXPOSICION),
ARGUMENTAZIOA.

TESTUA.
Duela gutxi arte analisi unitatea hitza eta perpausa ziren: fonologia,
morfologia, sintaxia eta semantika.
Ez zen kontuan hartzen intentzionalitaterik, hartzailearen eta igorlearen
ezaugarririk, egoera komunikatiborik, tokirik, unerik ...
Ordea, komunikazio egoera desberdinetan sortzen direnak testuak dira, ez
perpausak. Hauetan kontestua ere kontuan hartzen da.
Kontestu jakin batean, idatziz nahiz ahoz osatutako komunikazio unitatea
da testua.
Ahozkoan( pasadizoak, elkarrizketak, hitzaldiak, debateak...), testuak dira
bere parte diren: atsedenaldi, eten, imintzio erritmo eta abarrekin.
Idatzizkoek (ipuin, eleberri, komiki, iritzi artikulu, iragarki, idazlan ...)
beren ezaugarriak dituzte: antolatzaileak, literatur baliabideak, puntuazioa,
paragrafoetako banaketa ...
TESTUAREN EZAUGARRIAK:
6 dira:
Egokitasuna: Hizkuntzak eskaintzen dituen aukera linguistiko guztietatik
komunikazio egoera bakoitzeko egokiena aukeratzen jakitea da: hika/zuka,
idatziz/ahoz, batua/euskalkia, erregistroa, pertsona, haur hizkera ....

Koherentzia: informazioa modu argi, logiko eta lotuan ematea. Progresioa.


Informazioaren garrantzia, errepikapenak ekiditea. Sarrerak, ondorioak,
atalak tentuz kalkulatzea.

Kohesioa: Testuko esaldi desberdinek eraman behar duten lotura


sintaktikoari deritzo juntagailuak, menderakuntzako hizkiak, elipsiak,
lokailuak, antolatzaileak, deklinabide atzizkiak, puntuazioa ... Testuaren
osagaiak josiz horrela.

Zuzentasuna: gramatikaltasuna: komunikazio erosoa lortzeko beharrezkoa


da arauen aplikatzea.

Aurkezpena: hartzailearekiko.
Ahoz: ahotsaren kontrola, etenak, intonazioa, jestoak, begirada ...
Idatzizkoan: formatoa, marjinak, lerro kopurua, kaligrafia, kuxidadea ...
Estilistika: aberastasun eta zehaztasun lexiko-gramatikala. Figura
erretorikoak, baliabide literarioak ( dialogoak, poemak ...), testuaren tonu
eta ahotsak (ironia, umorea ...) eta horietatik sortzen den estiloa.

TESTU MOTAK:
Testu mota hainbat osagairen bilduma:
1) Igorlearen asmoa edo intentzioa.
2) Erabilera eremua edo marko soziala.
3) Forma konbentzionala:3 Osagai paratestualak 4 Testu tipoa
5) Erregistroa.

T. TIPOA MARKO PARATESTUALITATEA ERREGISTROA


SOZIALA
NARRAZIOA Solasaldietan, Ahozkoa eta idatzizkoa Arrunta/formala
kazeta, (lehenagotik aipatua)
literatura
DESKRIBAKETA Solasaldietan, Ahozkoa eta idatzizkoa Arrunta/formala
kazeta,
literatura
AZALPENA akademikoa Liburua, aretoa Arrunta/formala
ARGUMENTAZIOA Politikoa, Plaza, jendetza, aretoa, Arrunta/formala
judiziala, legebiltzarra ...
erlijiosoa,
kazetaritzazko
a

Testu tipoak nahastuta agertu ohi dira: adibidez editorial batean, argudioa
eta azalpena. Ipuin batean: narrazioa eta deskribapena eta instrukzioa .
Testu mota ≠ testu tipoa. Testu mota = generoa (filme, erreportaia,
komiki, ipuin...)

NARRAZIOA:

Definizioa:
Denbora tarte jakin batean eta toki batean gertatzen diren ekintza erreal edo
asmatuen kontaketa. Ardatza denbora da (denborazko antolatzaileak).
Pertsonaiak egon ohi dira: kontalariak eta parte-hartzaileak.
Testu motak: ipuina, albistea, akta, eskutitza, problema edo buruketa
matematiketan ...
EGITURA:
Tradizionalki hiru urrats: aurkezpena, korapiloa eta konponbidea. Orain
berriz bost urratsetan atalkatu ohi da: Hasierako egoera-
arazoa+ekintzak+ondorioa- bukaerako egoera.
Hasierako egoera: egoera egonkorra. Zenbait osagairen aurkezpena: noiz,
non, nortzuk, egoeraren nondik norakoak.
Arazoa: hasierako egoera aldarazten duen ekintza. Arazo bat konpontzea,
desio bat betetzea, kontu bat argitzea...
Ekintzak: arazoari aurre egiteko pertsonaien zailtasunak, arriskuak,
haserreak, ibilerak, erabaki berriak... Narrazioaren zatirik luzeena.
Ondorioa edo erresoluzioa: arazoak sortarazitako ekintzei gailurra ematen
dien gertaera.
Bukaerako egoera: egoera egonkor berri batera iristen da kontaera.
Azken egoera, narrazio berri baten abiapuntua izan daiteke.

NARRAZIOAREN OSAGAIAK:
1. KONTAKETA-TEKNIKA: NARRAZIOA.
ELKARRIZKETA, DESKRIBAPENA, PENTSAMENTUAK
2. ARGUMENTUA
3. GAIA
4. NARRATZAILEAREN IKUSPUNTUA: OROJAKILEA,
OBJEKTIBOA, AKTOREA
5. LEKUA
6. DENBORA: FIKZIOARENA ETA NARRAZIOARENA
7. ERRITMOA
8. PERTSONAIAK: PROTAGONISTA/ANTAGONISTA.
BIGARREN MAILAKOAK.
9. POLIFONIA: AHOTSAK
10.BERBALDI-MODUAK: ESTILO ZUZENA, ZEHAR-
ESTILOA, ZEHAR-ESTILO LIBREA.
11.SINESGARRITASUNA

DESKRIBAPENA:
Ikus: Euskal Hizkuntza eta Literatura 1: ELKAR (3. liburukia)

7 EGITURA :

Deskribapen motak:
a) Helburuaren arabera: zientifiko-teknikoa (testu zientifikoa, teknikoa
edo soziala)/literarioa
b) Objektuaren arabera: egoera edo (fisikoa: garaiak, tokiak, gauzak,
pertsonak .../psikikoa: sentimenduak, izaera...)/ prozesuaren arabera
(nola egiten, erabiltzen, egikaritzen den)

Egitura:
Gaia :(aurpegi polit baten deskribapena):
Markoa (9 urte)/aspektuak (ilea, begiak,sudurra, ahoa)
Aspektuen hedapenak horixka, nabarrak, zuzena, polita.
Gaia: deskribagai den osagaia
Aspektuak: gai nagusiaren inguruan deskriba daitezkeen azpiatalak.
Hedapenak: Kalifikatzaileak (literatur hizkuntzako metafora,
konparaketa eta adjektiboak) / funtzionalak (testu teknikoetako funtzio,
ekintza eta erabilerak).
Markoa: denbora eta espazioa.

Egiturako igorlearen interesen arabera taxutzen dira.


Deskribapenaren plana edo ordena: orokortasunetatik
xehetasunetara,xehetasunetatik orokortasunetara, errealitate fisikotik
psikikora ...

Deskribapenaren osagaiak ordenatzeko: espazioaren ardatzean izan ohi


da ,
( leku antolatzaileak erabiltzen dira ) eta ordenik espazialik erabilienak
hauek dira: begiradaren desplazamendua, zoom, zatikako azterbidea,
denboraren dimentsioan.

Deskribapenen denbora narrazioan:


1. gerta daiteke narrazio guztiko aditzak orainaldian egotea
2. lehenaldian eman zitezkeen: ekintzak lehen planoan, lehenaldi
burutuan, eta deskribapenak, bigarren planoan, lehenaldi
burutugabean.

Deskribapen teknikak:
1. estatikoak/dinamikoak
2. inpresionista/espresionista
3. sinesgarriak/fantastikoak
4. sinesgarriak/fantastikoak

8 EZAUGARRIAK:
DESKRIBAPENAREN HIZKUNTZA EZAUGARRIAK
• Izena edo adjektiboa. Testu estatikoak, aditz gutxi. Doitasun
lexikal handia ( testu teknikoan, adibidez).
• Esaldi bakunak gehienetan. Puntuazioa ikur ugari: puntu, puntu
eta koma ... Juntagailuz lotzen dira. Erlatibozko perpausak: -n,
-tako, bait-, -riko. Konparazioa: bezain bezala, bailitz ...
• Aditza: orainaldia/lehenaldi burutugabea
• Literatur baliabideak: konparazioak, metaforak, sinestesiak ...
DESKRIBAPENAREN EZAUGARRI TESTUALAK:
A) leku-antolatzaileak: espazioaren ardatzean eratutako testuetan:
ezker/eskuin, goi/behe...
B) denbora antolatzaileak: denboraren ardatzean: ordu, urtaro,
datak ...

AZALPENA EDO ESPOSIZIOA.


EGITURA ETA EZAUGARRIAK
Euskal hizkuntza eta literatura 2. (1. liburukia). Hor informazio gehiago.
EGITURA
12.SARRERA: helburuaren eta gaiaren azalpena.Ongi egituratua
izan behar: erakargarria eta interesgarria, zuzena, gaiaren
gaurkotasuna azaldu, definizioak, aipuak, anekdotak, galdera
erretorikoak ...
13.GARAPENA: informazioa eta arrazoiak. Koherentzia zaindu:
progresio tematikoa, hurrenkera logikoa ...
14.ONDORIOA: ondorioen iruzkina. Sintesia. Norberaren iritzia.
Bi prozesu mental azalpenezko testuaren inguruan:
a) arazoaren planteamendua: zergatik? Errealitate
kontraesankorra. Sarreran edo garapenaren hasieran
joaten ohi.
b) Arazoaren soluziobidea: hori da garapenaren
betekizuna. Demonstrazioa edo zergatia ematen da
hizki hauen bitartez: -lako, -nez, -ren ondorioz ...
EZAUGARRI MORFOSINTAKTIKO ETA TESTUALAK
• Testualak:
• informazio berri asko. Tema/rema
jokoa.Ordenamendu logikoa. Ideien hierarkizazioa. Paragrafoa
egituratu beharra. Hitz batean, koherentziaren nagusitasuna.
• Antolatzaileak: zergatia (beraz ...), kontrajarpena
(baina ...), azalpenak (izan ere ...), gehiketa ( bigarrenik ...), etsenplua
ematekoak ( hala nola ...)
• Baliabide ez linguistikoen garrantzia: izenburu,
grafika, argazki oinak ...
• Hartzailearen munduaren ezaguera.

• Morfosintaktiko eta lexikalak:


• Konkreziorik gabeko orainaldia (ez “orain” baina
“betiko”): lege bildumak, esaera zaharrak, definizioak ...
• Joskera zehatza: Hurrenkera normala eta logikoa
mantenduz; erlatibozko perpausak definizio eta azalpenetan.Aditz lagun
funtzioko menderakuntzak..
• Lexikoa doia eta abstraktua: zientifikoa,
teknikoa ...
• Denotazioa: errealitatea subjektibismorik gabe.
ARGUMENTAZIOA
Definizioa:
Gertakizun, arazo edo fenomeno baten inguruan dagoen tesi bat
egiaztatzeko nahiz errefusatzeko ematen diren aldeko edo kontrako
arrazoiez osatutako testua.
Helburua: hartzailearen ikuspegia moldatzea. “Alegiek” helburu bera
dute, baina narrazioak dira.
Motak: saioa, editoriala, errekurtsoa, eztabaida, zientzi artikulua ...

EGITURA:
A. Hasierako tesia: gaiaren aurkeztea. Abiapuntu den afera. Testu
zientifikoetan: hipotesia.
B. Argudioen gorputza: hipotesia justifikatzeko ideia, datu eta
frogak. Errefutazioa izango da tesiaren kontra egiten bada.
Gertatzen da itxuraz amore ematea norbere argudioei indar gehiago
emateko gero.
C. Tesi berria edo ondorioa: tesi berria. Ondorioen azalpena.
Hasierako tesiarekin kausalitate erlazioan, hura aberastuz, edo, dela
kontrakoa aldeztuz. Azken tesia baino lehen, konklusio partzialak ager
daitezke.

EZAUGARRI MORFOSINTAKTIKOAK ETA TESTUALAK:


1 1. pertsona: aditzetan eta izenordainetan ageri igorlea.
2. Funtzio apelatiboaren kariaz hartzailea ere agertu ohi testuan.
3. Tonu subjektiboa: iritziak
4. Maila abstraktua: argudioak eta arrazoitzeak.

Ezaugarri morfosintaktikoak:
• Esan, uste, iritzi, argudiatu ... bezalako aditzak enuntziatuetan.
• Honelako adierazpenak: ene aburuz, deritzot, gure ustez ...
• Menderakuntza ugari: kausazkoak, kontzesiboak, kontsekutiboak;
koordinazio adbertsatiboa: baina, baizik ...
Ezaugarri testualak:
• Lokailuak: arrazoiak lotzekoak eta konklusioak ematekoak.
• Hartzaileari egiten zaion deia eta tratamendua.
• Tesien eta argudioen gorputzaren pisua.
• Aipu, erreferentziak, iruzkinak ugariak dira.
i. GAIA. EL LENGUAJE
PERIODISTICO
Y EL LENGUAJE PUBLICITARIO.
EUSKARA KOMUNIKABIDEETAN.
Euskal Hizk eta lite 2; 6 liburukia : publizitatea (Elkarlanean)

TESTUAK ETA KOMUNIKAZIOA


Testu-tipologia: kazetaritza eta ikus-entzunezko hedabide nagusiak
Sarrera.
Alde sozialari begiratuz gero, bitartekari ahaltsu eta protagonista nagusi
bilakatu dira hedabideak, gertakarien eta hartzaileen zubi-lanean.
Mass mediak bi zatitan bana ditzakegu:
a) tradizionalak: prentsa, zinema, irratia, telebista
b) euskarri berrietakoak: satelite bidezko telebista, kable bidezkoa, bideoa,
telematika, teletestua, internet, DVDa ...
1. Kazetaritza.

1.1 Kazetaritzako modalitateak


Bi eduki mota nagusi dira gizarte-hedabideetan:
a) publizitate- eta
b) erredakzio-testuak.
b.1 ikuskizuna
b.2 informazioa
b.3 iritzia
Hedabideen arabera, bata edo bestea gehiago: txatak interneten, beraz,
eztabaidagune gehiago (foroak) egunkarietan baino; irratian eta
egunkarietan telebistan baino informazio gehiago ...
a) Publizitatea: publizitatea bilakatu da hedabide gehienen euskarri
ekonomiko nagusia; horren falta da aldizkari alternatiboen amesgaiztoa.
b) Ikuskizuna: atseden eta denpora-pasarako programak. Propagandarako
euskarri lotsagabeak dira, eta horren azpian mundu-ikuskera jakin baten
aztarnak daude. Gaur egunekoetan bistakoak dira: sexismoa, matxismoa,
indibidualismoa, arrazakeria, uniformismoa, kontsumismoa etab
c) Informazioa eta iritzia. Bien arteko bereizketa egingo dugu: zaila da
egungo kazetaritzaren praxian interes ekonomiko, ideologiko eta
partidistak handiak dira eta. Hedabideek etengabe bidaltzen dute mezu
hezitzailea –iritzia, alegia- gizabanakoari bere burua definitzen lagungarri
gertatzen zaiona.

1.2 Iritzi publikoa


Interes orokorreko gai bati buruz jendeak duen uste zabala. Aukera politiko
edo sozial zein sindikal baten edo besteren alde ager daiteke. Hortik
hedabideen garrantzia iritzi publikoan eragiteko.
Demokraziarekin infomazio- eta iritzi-askatasuna bideratuak daude
errealitatearen ezagutza handiagoa lortzeko. Botereen kontrola eta kritika
bidera daiteke, baina komunikabideek beti bideratzen dute iritzi publikoa.
Enpresa handiek bitarteko horiek bereganatzera jotzen dute.
Kontzentrazioak manipulazioa dakar., interes partikular, instituzional edo
estatalen alde. Kontzentrazio hori handitu egin da (Berlusconi).
Eskatu behar dugu iritzia informazioz ez dezatela mozorrotu, oso zail
ikusten dena, mezu hezitzaile bat zabaltzen baitu komunikabide bakoitzak
bere ideologiaren arabera. Horregatik da zaila informazioa eta iritzia
desberdintzea.
Informazioa Tartean iritzia
Albistea Kronika Editoriala
Erreportaia Elkarrizketa Artikulua

1.3 Kazetaritza-komunikazioaren ezaugarri


orokorrak
Idatzizko zein ikus-entzunezkoak izan, hona hemen ezaugarriak:
1.3.1 Marko sozialarenak:
 Norabide bakarrekoa: hartzailearen erantzuna ez da posible.(masa-

hedabidea)
 Artifiziala: euskarri tekniko sofistikatuekin

 Masiboa: hartzaile-jende anonimo bati zuzentzen zaio

 Zeharkakoa: hartzaileak ez daude igorlearen aurrez-aurre

 Konplexua: igorlea sistema konplexu eta interesatu batean ardaztuta

dago.
1.3.2 Komunikazio-elementuen ezaugarriak
 Igorlea enpresa pribatu edo erakunde publiko bat da, ideologia

jakin bateko interesekin


 Hartzailea erantzun-gaitasunik gabekoa da.

 Mezuaren itzala bitarteko teknikoek ahalbidetzen dute;


horrelakorik ez duen mezuak ez du garrantzi sozialik lortzen.
 Kanal teknologikoki konplexua da

 Kode bat baino gehiago baliatzen da artatsuki

 Erreferentea edo aipagaia da testu informatzaileen bidez kontatua

edo iritzizkoen bidez iruzkindua.


1.4 Informazio-kazetaritza beregaina al da?
Gertakariak herri edo erkidegoarentzat baliagarri diren heinean dira albiste.
Xehetasun hauei erreparatzen dio kazetariak gertakari bat argitara emateko
modukoa den jakiteko: berritasuna, interesgarritasuna eta berezitasuna.
Munduan gertatzen diren albisteen artean aukera bat egin behar izaten da:
-egunkari bakoitzaren politikaren arabera. Horrek erabakiko du berria
emateko moldea.
-albiste-agentziek noren alde egingo dute?
- Anitz erakunde gobernu, parlamentu, enpresa handi ...) daude albiste-
iturri direnak: inpartzialak izango ote dira?
Irakurleak ere bere hautu ideologikoa du egunkari bat edo beste
aukeratzean. Hala ere, beti komeni da kritikoa izatea.

1.5 Informazio-kazetaritzaren estiloa


Nork bere pentsamenduak adierazteko moduari deritzo estiloa. Eleberrietan
eta ipuinetan amaierako egoeraren zain egoten gara. Kazetaritzazkoetan,
informazio garrantzitsuenak hasieran ematen dira. Bost dira kazetaritza-
estiloaren ezaugarriak:
-Argitasuna: ideiek koherentzia logikoa eduki beharko dute; esaldiak, ahal
izatera, xeheak eta konplexutasun handirik gabekoak.
-Zehaztasuna: ziurtasuna. Dirudienez, antza, nonbait, itxuraz, omen,
bide ....eta gisako modalizatzaileak ez dira albisteetarako.
-Erraztasuna: hitz eta esaldi guztiz ulergarriak erabiltzea. Jendearen hitz
ezagunak hobesten dira.
- Naturalitatea: hitz egoki, erraz eta doiak. Hizkuntzak berezko dituen
moldeei jarraiki. Dotorekeriarik ez.
1.6 Iritzi-kazetaritzaren ezaugarriak
-informatzeaz gain funtzio deitzailez edo eragilez jokatzen du.
-hedabideek gune eta emanaldi jakinak dituzte horretarako.
-informazioak baino gehiago interpretazioak du garrantzi handiagoa
-interes politiko handia gordetzen dute
-baldintza estilistikoen morrontzatik libre dago

1.7 Kazetaritza-generoak
1.7.1 Informaziozkoak
1.7.1.1 albistea:
1.7.1.1.1 edukia. kontaera objektiboa. Baloraziorik ez. Datuak elkarren
segidan: zer, non, zergatik eta nola
1.7.1.1.2 hizkuntza ezaugarriak3. pertsona. Izenondo gutxi (baloraziorik
ez). Modalizatzailerik ez. Idazketa arina. Titulua/leada/gorputza.
1.7.1.2 kronika
1.7.1.2.1 edukia: gertakari baten kontaketa, balorazio eta guzti. Mota
askotakoak: kirol-kronika, gizarte-kronika, atzerriari buruzkoa ...
Adituak edo korrespontsalak egiten du.
1.7.1.2.2 hizkuntza ezaugarriak: 1. edo 3. pertsonan. Kronika-egilea ez da
protagonista, ikusle edo jasotzailea baino. Balorazio
subjektiboarekin: modalizazioa eta izenondoak. Idazketa erraza.
Titulua/leada/gorputza.
1.7.1.3 erreportajea
1.7.1.3.1 edukia: gaurkotasunik gabeko gertakari edo gai interesgarri bati
buruzko informazio zabala. Albistea jorratzea eskatzen du
erreportajeak: desKripzioak, pertsonak, beren iritziak, giroa ,
lekua; baina ez kazetariaren balorazioa. Aldez aurreko lana
eskatzen dio kazetariari: bibliografia, hiztegiak, entziklopediak,
Internet .... Bi mota: gertakari-ekintza moldekoak eta
elkarrizketa-erreportajeak.
1.7.1.3.2 Hizkuntza ezaugarriak: 3. pertsonan. Hizkuntza-maila dotorea:
baliabide literarioak bai akaso; hizkuntza argia, zehatza eta
ulergarria.
1.7.2 Iritzizkoak
1.7.2.1 editoriala
1.7.2.2. iritzi-artikulua
1.7.2.3. eskutitzak
Editoriala Iritzi-artikulua eskutitza
Egilea Zuzendaria edo Artikulugile Edonor
editorialgile- jakina, idazlea
taldea edo espezialista
bat
Edukia Aktualitatea, Gai librea. Edozein
egunkariaren Tratagai den
ildoko gaiaz idazlearen
ideologiarekin iritzia
Diskurtso-modua Argudioa. Estilo Argudioa edo Librea: sinatua, 1.
eta estiloa librea. Sinatu azalpena. Estilo pertsonan eta
gabe. 3. librea. Sinatuta. laburra
pertsonan 1. pertsonan
egitura Librea. Epaiketa Librea, moldez Librea
baten moldea. eta neurriz.
Bukaera Hasiera eta
iradokitzailea bukaera
iradokitzaileak

TESTUAK ETA KOMUNIKAZIOA


1 Testu-tipologia: Publizitatea: Informatu ala manipulatu?
2.1 Definizioa: Eskema
2.1.1 ez da propaganda
2.2.2 ez da publizitate instituzionala
2.2 Komunikazioa: funtzioak:
1) deitzailea 2) poetikoa 3) hunkitzailea 4) aipatzailea
2.3 Eraketa: kanpaina, agentzia eta baliabide formalak (marka, logotipoa,
eslogana)
2.4 Eginkizunak: informazioa, ekonomia, ordezkatzea, estereotipatzea,
desproblematizatzea, arriskua: manipulazioa
2.5 Kodeak: ikonikoa eta berbazkoa (eginkizunak, abantailak eta
bitartekoak: linguistikoak, erretorikoak eta diskurtsiboak)
2.6 Konnotazioa/denotazioa: estereotipoak eta publizitate subliminala
2.7 Iruzkina:
 ekonomiazko berezko jarduera da: bi eratara: enpresen jarduera
ekonomikoaren alderdi garrantzitsua da; eta lan-eremua publizitatea
bera duten enpresak daudelako.
 Giza komunikazioko teknika-bilduma da. Ikerketa luze eta eta

sakonak daude atzean. Hartzaile-kontsumitzailearen berri ondo daki


iragarlariak.
 Hartzailea informatu, limurtu eta kontsumora akuilatzea du helburu.

Propaganda hitza bereziki politika eta erlijio-gaietarako erabiltzen da.


Horrek ez du esan nahi publizitateak zama-ideologikorik ez duenik. Giza-
ikuskerak ustiatzen dira. Ideien transmisioak, gustuak, aztura berriak ...
eragiten ditu.
Besterik da ere, publizitate instituzionala: giza intereseko informazioa da –
GKErena, esaterako. Hainbat jarrera kaltegarriri aurre egiten die:
arrazakeria, sexismoa, hezigabeko portaera ... edokalteetatik gordetzen
gaituzte: trafiko-istripu, gaixotasunen zabaltze ...

3 Komunikazioa publizitatean
 Hartzailea: haren gustuez, joerez eta isuriez ikerketak eginak ditu

igorleak
 Mezua: irudi, hitz eta soinuz osatua. Hainbat argudioren

konbinazioak osatzen du mezua.


 Ikus-entzunezkoa izan ohi da

 Kanala: mass-mediak eta beste euskarria batzuk: bolaluma, pegatina,

posta ...
 Erreferentea: ekoizkina

 Funtzioak

a) deitzaile deo eragilea: Helburua konbentzitzea da.


b) poetikoa: mezuak deigarri gertatu behar du
c) hunkitzailea: mezu erakargarri eta ustegabekoak
d) aipatzailea: ekoizkinaren ezaugarriez

4 Iragarkien eraketa
Publizitate-kanpainen eraketa:
 Ekoizkinaren analisia bere balioak goraipatzeko

 Hartzaile-tipoaren azterketa

 Iragarkien planifikazioa: hedabideak eta orduak

 Iragarkiak sortzeko estrategia: erakargarriak eta artistikoak

 Kanpainaren jarraipena eta ondorioen azterketa.

Lan hau publizitate-agentzien esku utzi ohi da.


Iragarkien eraketan erabiltzen diren baliabide formalak:
 Marka: ekoizkina izendatzeko: esanahi gabekoak, familiako

deitura (Intxausti altzariak), siglaz osoturikoak ...


 Logotipoa: ETBren txoritxoa
 Eslogana

5 Hartzaile-kontsumitzailea. Publizitatearen eginkizunak


Argudio logikoak erabiliko dituzte gu konbentzitzeko, argudio
psikologikoak gu hunkitzeko. Produktua kontsumituz gero, balio edo
ezaugarri hori lortuko egingo dugula dirudi: edertasuna, gaztetasuna,
indarra, boterea, sex-appella ... Premiazkoa ez duen hori beharrezko senti
dezan.
Publizitateak informazio-eginkizuna betetzen du. Eginkizun ekonomikoa
ere bai, jende askorentzat diru-iturri baita. Edukiei buruz eta horiek
aurkezteko erari buruz, beste hiru eginkizun ditu:
 Ordezkatze-eginkizuna: alde onak neurriz gora nabarmentzen edo

berez ez dituen ezaugarriak esleitzen zaizkio: Balio erantsi bat


darama beti.
 Estereotipatze-eginkizuna: giza-jokamolde irudiak sortzen ditu: balio

batzuk indartzen ditu eta beste batzuk gutxietsi: perfumeetan,


kotxeetan ..., Gabonetako kanpaina ...
 Desproblematizatze-eginkizuna: bizitzaren alde atsegin eta

dibertigarria: jende asebetea eta irribarretsua, gatzakrik gabeko


gizarte eta munduak: fikziozko mundu bat sortzen du.
Bi kontsumitzaile-mota: burutsua eta inpultsiboa.Kontsumitzailearen
babeserako legeak egin behar izan dira: alkohola eta tabakoaren gainean,
gerra-jostailuen gainean, publizitate iruzurtia dela eta ...
Manipulazio salaketari buruz, zer? Batzuek diote informazioa dela
(aukerak zabalduz) publizitatea eta produktuaren merketzaile, salmenta
handituaren bitartez. Beste batzuek diote: kontsumitzailearen gogoa
atzipetzen du, produktua garestitu egiten duelarik.

6 Kode ikonikoa eta berbazkoa


6.1 Kode ikonikoa
 Irudi finkoa: a) Fotografia: gehienetan trukajea dute. B) Marrazkia:

estiloaren arabera konnotazio kultural jakinak bereganatzen ditu.


 Irudia mugimenduan. Dinamikotasuna eta erakargarritasuna ditu bi

zutabe nagusiak, efektu bereziak eta imajinaren distortsioarekin


batera.
6.2 Berbazko kodea. Tipografiak garrantzi handia hartzen du. Hona hemen
testuak imajinarekiko betetzen duen eginkizuna:
-Testuak imajinaren polisemia saihesten du
-Identifikazioa: marka zehazten du
-Eginkizun erretorikoa: Testuak eta imajinak beren artean erlazio
-metaforiko, metonimiko, analogiko, paradijiko ... bat dute.
-Eginkizun erredundantea: testua imajinaren informazioa berrestera dator.
-Eginkizun osagarria: Testua imajinak eskaintzen duen interpretazio-aukera
aberastera dator.
Irudi finkoko publizitatearen abantailak:
 Mezua sakontasunez garatzeko aukera ematen du

 Merkatua eta irakurlea aukeratzeko modua du. Aldizkaria

automobilari buruzkoa, ekonomiari buruzkoa, edo zernahiri buruzko


den.
Irudi finko zein mugimenduzkoan bi ezaugarri gehiago:
 Hainbat orrialdetan zehar jarraipena duten iragarkiak daude

boladan gaur egun. Telebistan, errepikapenak.


 Gehien irakurtzen diren ataletan, edo gehien ikus-entzuten diren

programen tarteetan txertatzen dira iragarkiak.

7 Iragar-hizkuntza
Iragrkiaren osagaiak hauek dira: ekoizkinaren ikonoa, izena eta iragar-
testua. Eslogana da adierazpiderik behinena. Iragarlariak hizkuntzaren
baliabide guztiak erabiltzen dituzte.. Berbazko kodean bi testu ezberdin
bereizten dira:
a) testu informatiboa, denotatiboa
b) testu konnotatiboa, iradokitzailea, limurtzailea.
Zama konnotatiboa honela honela banatzen da:
A) Maila grafiko edo fonikoan:
 Pareatua: Panderiko pentsuak, ez merkeenak, bai onenak

 Aliterazioa: Bono bueno, Bono bus

 Paranomasia: antzeko hitzak elkarren ondoan ematea: Petronor,

aurrerapide berrian, aurrendari


 Onomatopeia: Avecrem .. chup, chup

B) Maila morfosintaktikoan
 Elipsia. Hartzailea ez nekatzeko: Opel Astra. Tu coche. Tu mundo.

 Antitesia: Eros laster, ordain mantso

 Hurbiltasuna adierazteko: zeuretzat eta zureentzat

 Erredundantzia: enpresario ez geratu egonean

 Agintera: Zatoz bisitatzera

 Galde eta harridura perpausak: ¿Viva la gente sin alkohol!

 Superlatibo-mota guztiak: Txoria inoiz baino gorago (ETB)

c) Maila lexiko-semantikoan:
 Izenondoak: apartekoa, berezia, bikaina...; Adizlagunak: merke,

eroso, luzarorako...
 Latin do grekotik hartutako aurrizkiak eta markak: super-, mini-,

bio-, ultra-, mikro- eta produktuen izenak er bai: Beta (bideoa),


Omega (erlojua)... Berrikiago euro- eta eusko- moldekoak ari dira
ugaritzen.
 Publizitatetik eguneroko bizitzara lexikalizazioak iragan dira: biterra,
spraya, uralita, porlan...
D) Balaibide erretorikoak
Paralelismoa, anafora, katafora, sinestesia (Este otoño tendrás dulces
sorpresas), pertsonifikazioa(Carlos III. Un amigo), antitesia, metonimia,
metafora, hiperbolea (las rebajas mejores que nunca)
e) Diskurtso-aldaerak: kultura-heziketaren arabera, bakarrik hartzaile jakin
batzuek egin dezakete iragarkiaren deskodetze osoa:
 Atzerriko hzikuntza batean ematea: World champons Jeans

 Gazte-argota: Estáte al loro

 Bibliako aipamenak: levántate y anda

8 Konnotazioa eta denotazioa


Iragargilea mezu bakoitzak eraman lezakeen indar ebokatzailea maneiatzen
saiatzen da:. Konnotazioak (askatasuna, abentura, ospea, maila sozial jakin
bat ...) produktuaren osagarri direla saldu nahi digu.
“Geure” eta “geurea” bezalako edutezkoak asko erabiltzen dira. Balizko
euskalduntasunaren konnotazio-xarmari atera nahi zaio probetxu. Honelako
deiak egiten dira:
 Moda: kanpoko itxura

 Interes ekonomikoa: merke-merke

 Erosotasuna. Libertatea

 Maitasun-gertutasun-afektibotasuna

 Segurtasuna

 Harrotasuna edo handinahia

 Gaztetasuna

 Exotikotasuna eta abentura

 Erotismoa, sentsualitatea

 Dibertimentua eta jolasa

 Ekologismoa

Gizarte estereotipoetara jotzen dute iragarkiek. Gatazkak eta diferentziak


sinpletzen dituzte. Aldaketak badira, baina gizartearen ikuskera klasista eta
sexista erakusten dute, rolak nabarmen banatuta. Emakume objektua
agertzen da. Hartzailea maiz, emakume asebete eta bere buruan baino
pentsatzen ez duena da.
Publizitate subliminala ere aipatu behar da.

9 Publizitatea euskaraz
Euskara publizitate komertzialaren %14ra baino ez da heltzen.
Euskaraz egiten den publizitatea, sarritan, ez da publizista-talde burutsu eta
zuhurrek antolatua izaten, erdaratik aldatua baizik.
Euskarazko publizitatearen ezaugarri nagusiak:
 Heldutasunetik urruti, konnotazio, hitz-joko eta adiera-
ugaritasunaren falta du
 Euskal publizitateak geuretasuna edo euskalduntasuna darabil
 Publizitate instituzionala da zati handienean. Bada hala ere, herri-
aldizkarien publizitatea.
 Itzulia izanik, ez euskaraz eta ez euskaldunentzat berariaz diseinatuta
 Produktu-izen euskaldunaz ordaindu nahi izaten da zor hori.

60.GAIA. HIZKUNTZA TIPOAK:


ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOA,
MERKATARITZAKOA (COMERCIAL) Iragarkiak?
ADMINISTRATIBOA
Ikus Definizioa in Euskal Hizkuntza eta Literatura 1: ELKAR (4
liburukia. 184 or)
Administrazio-testuen ezaugarriak:
Homogeneotasuna: monotonia gorabehera, testu administratiboa beti era
batera antolatua egoteak atalak identifikatzen eta aiseago irakurtzen
laguntzen du.
a) egitura berdintasuna: irakurketa arintzeko.
Hortik, inprimakien erabilera zabaltzea.
b) hizkera berdintasuna: zaharkitua gelditu da beste
hizkuntzetan administrazio-jerga. HAEE ordain
ulergarriagoak proposatzen ari da.
Objektibotasuna: egilearen iritziek ez dute hemen lekurik (kargu batetik
hitz egiten du), nahiz eta gehiegizko inpertsonaltasuna testua hotzegia
egiten duten.
Gizatasuna: administrazioa herriaren zerbitzura egonik, zuzentasunez eta
gizatasunez jokatu behar du. Halere, testuetan egia esan behar du,
eufemismorik gabe, eta iritziak ematen direlarik diren bezala. Erregistro
formala eta adiskidetasunezko baino, erregistro neutroa gomendatzen dute,
agurretan, hasieran eta bukaeran. Zenbait forma zaharkituta gelditu dira.
Esaten denarekiko inplikazioa agertzeko edo ñabardurak adierazteko
modalizatzaileak erabili ohi dira: ziurtasuna adieraztekoak (jakina ...),
posibilitatea (beharbada ...), eginbeharra (derrigorrez ...), balorazioa
adieraztekoak (zorionez, gure ustez ...)
Argitasuna: testu ulergarriak, hartzailearen mailara egokituak izango
dira.Hiru osagai zaindu behar dira testuaren eraginkortasuna zaintzeko:
egokitasuna, koherentzia eta kohesioa.

• Egokitasuna: komunikazio egoera aintzat hartzen duena: hartzailea,


testuingurua, gaia, kanala ...
Hartzaileari buruzkoan: herritarren kultur eta hizkuntza-mailara egokitu
behar dira. Minoiek gerarazi vs poliziek gerarazi; hiri hondakin solidoa vs
zaborra.
Testuinguruari buruzkoan: hirietan euskara baturako joera dago, han
euskaldunberri gehiago baitago. Hizkera mailak ulergarritasuna lortu behar
du, nahiz eta ez jakin ondo norentzat idazten den eta bere egoera.
Gaia: administrazio testuak gai berezitu asko jorratzen ditu; teknizismoak
eta kultismoak, batzuk ezagunak egin dira: errekurtso, curriculum ...
Gainerakoak irtenbide baten bitartez azaldu beharra dago: sinonimoak,
azalpen gehigarriak, orripeko oharrak ... Horrek ez du esan nahi
administrazio hizkeraz kargutu behar ez garenik, hein batean.
Kanala: jende-multzo zabalari zerbait komunikatu behar bazaio, boz-
gorailua idazkia baino eraginkorragoa izan daiteke.
Testuaren egokitasuna eta baliabide tipografikoak: ulergarriago egiten dute
idazkia: gogoratu gutunaren ofizialaren antolaketa.

• Koherentzia: ideiak logikoki hautatu eta egituratu behar dira.


Horretarako testu-mota eta testuingurua aintzatetsi behar dira.
Idazki-motak esango digu zein den egitura. Paragrafoak ez gehiegi
kopuruan eta ez luzeegi ere; ideia nagusi bat izaten du eta zenbait
bigarren mailako. Testuon barne egitura askotarikoa da:
kausa/ondorioa, kronologia, azalpena edo deskribapena dira
maizenik. Sakonduko dugu kohesioaz aritzean.
• Kohesioa: ikus gorago edo beherago nola azaldu dugun
Zoritxarrez, oraindik, euskarazko testu administratiboetan baditugu
itzulpen txarrak, kalkoak, esaldi arrotz edo harrotuak ... HAEE hizkera hau
modernizatzeaz eta garatzeaz arduratzen da.
ADMINISTRAZIO HIZKERAREN ESTILO ARAZOAK. Argiro
1. SARRERA
1.1 Administrazio hizkera. Gure administrazioetan, erdara izan da, eta da
nagusi. Tradizio urria dugu eta hutsuneak bete behar dira
1.1.1 Ezaugarriak
1.1.1.1 Zuzentasuna. Administrazio hizkera, estandarraren gainean
oinarritu eta eraikita dago. Corpusaren normalkuntza, ezin esan
guztiz egina dagoelarik. Areago, erabaki asko oraindik ere guztiz
gizarteratu gabe daude.
1.1.1.2 Zehaztasuna. Terminologia: termino asko oso berriak dira eta
hiztunak ez ditu oraindik bere egin. Edota kontzeptu bera
adierazteko aldaera asko daude, eta ez dituzte beti ñabardura
berberak adierazten.
1.1.1.3 Argitasuna. Askotan eskura dugun erdararen estilobidea imitatzen
dugu, baita oker dagoena ere. Testu korapilatsuak, ilunak eta
naturaltasunik gabekoak ateratzen zaizkigu.
1.1.2 Erronka: kalitatea. Hizkuntza bakoitzak berezko bideak ditu
informazioa esaldi-modu egokietan antolatzeko. Horiek erabili
ezean, irakurleak, testua nekez ulertu, eta gaztelaniazko zutabera
lerratuko da
1.2 Estilo arazoak. Ez gara gramatikaz ariko. Esaldi bat zuzena izan arren,
ulergaitza izan daiteke. Irakurgarritasuna azpimarratu nahi dugu.
Psikolinguistikako adituek honako bideak erabiltzea aholkatzen dute:
- hitz laburrak eta ezagunak
- esaldi laburrak
- hizkera konkretua eta ez abstraktua
- esaldian informazioa aurreratu
- errepikapenak neurriz, kohesioa indartzeko
- testu-antolatzaileak
- aditza leku logikoan
- tipografia aberatsa: zenbakiak, letra tipoak ...
Badira ere, hizkera argiaren aldekoen hainbat gomendio:
-diseinatu idazkia modu argi eta funtzionalean
-egituratu lerroaldeak
-eman adibideak, egoera ulerterrazak erabilita
-erabili tipografia
-egokitu hizkera maila hartzaileari eta gaiari
Komunikazio-zailtasunak mesfidantza sortzen du eta administrazioa
herritarrengana hurbiltzeko ahalegina oztopa dezake.

2. HAINBAT ARAZO
2.1 Betelanak: putz eta putz, mezuak huts. Askotan, testua dotore jantzi
nahirik, esaldiak puztu, luzatzeko eta trinkotzeko ohitura izaten dugu..
Apaingarriekin, irakurlea erakarri beharrean, litekeena da kontrakoa
egitea: irakurlea uxatzea
2.2 Perifrasiak: ez hitz bitan esan bakar batean esatekoa Askotan, aditz
soila erabili beharrean, behar ez diren perifrasiak egiten ditugu, erdaraz
ere baztertu nahi den ohiturari atxikita.:
Udalbatzak biltzeari ekin dio/ Udalbatza bildu da
2.3 Nominalizazioa: eman haizea aditzari. Administrazioan ez bakarrik,
zientzian ere, estilo nominalerako joera handia dago. Askotan, aditza
izen bihurtzen dugu. Abstraktuago ematen ditugu kontzeptuak.
Baliagarria da testuari objetibitatea, inpertsonaltasuna eta halako maila
jasoa emateko. Gehiegikeriak ere badira: beharrik gabe jotzen dugu
honetara. Idazki gehienak berdinegiak eta hotzegiak dira.
Itxumendiko iturriaren ur-probetxamenduari buruzko hitzarmena>
Itxumendiko urak ustiatzeko baimena
2.4 Egitura pasiboak ez du mezua aktibatzen. Informazio gutxiago ematen
dute, askotan ez delako argi gelditzen subjektua zein den. Luzeagoak
izaten dira eta erritmoa moteldu egiten dute. Esaldi aktiboak hobesten
dira. Euskararen berezko joera dirudi.
Legea Legebiltzarrean onartua izan da> Legebiltzarrak legea onartu du
2.5 Ezezko esaldia, baiezkoa baino ilunago.Baiezko esaldiek alde positiboa
azpimarratzen dute. Ezezko esaldi asko elkarren segidan jarrita,
irakurlea nahastu egingo dugu.
Ez al diezu zure seme-alabei behar beste denbora eskaintzen?>Zure seme-
alabei nahi baino denbora gutxiago eskaintzen diezu?
2.6 Perpaus txertatuak: irakurketa oztopo-lasterketa denean.
Administrazioko idazkietan esaldi luze bakarreko lerroalde potoloak
aurkitzea normala da. Horiek behin baino gehiagotan irakurri behar
izaten dira.. Haria galtzeko arriskua sor daiteke. Areago, euskaraz
aditza edo esaldien arteko loturak perpausaren amaieran kokatu ohi
baitira. Hori dela eta, erdarak iustaposizioa erraz onartzen duen arren,
euskarak koordinazioa.
2.7 Ez pilatu aposizioak. Erdarazko testuaren egiturari jarraituz, erruz
gerta ohi da aposizioen metaketa. Euskaraz, perpausen arteko loturak
esaldiaren bukaeran joan ohi direnez, ulergaitz bihurtzen dira menpeko
esaldiez osatutako katea luzeak.. Horregatik, euskarak aiseago
onartzen ditu esaldi laburragoak.
Bi zutabeko ereduan, hizkuntza bakoitzak bere autonomia izan behar du.
Eta tipografia ere autonomoa izan, testu antolaketa ere bai,, hizkuntza
bakoitzean helburua mezua komunikatzea delarik.
2.8 Atzerakarga: ez zamatu esaldia. Esaldi laburretan aditzak esaldiaren
azkenean ondo funtzionatzen du. Atzerakargarekin atzeratu egiten
dugu informazio nagusiaren perzepzioa. Euskarazko prosagintzan
hainbat bide jorratu dira honi aurre egiteko:
- esaldi laburragoak egitea
- lokailuak erruz erabiltzea
- menpekoetan zenbait lotura-partikula aurreratuta erabiltzea:
nahiz eta, baldin eta, baizik eta, harik eta ...
- Klasikoen forma hauek erabiltzea: zein, ezen, non eta, zeren
eta ...
Aholkuak:
- subjektua eta aditza ahalik eta hurbilen jarri elkarrengandik
- galdegai denean, aditza aurreratu
- galdegai faltsua jarri: “honekin batera bidaltzen dizut ...”
- aditz deklaratiboak aurrera pasa: “Esan digute ...”
- baiezko esaldiak ezeko bihurtu ...
- kataforak erabili: “Izangaiak honako baldintza hauek bete
behar ditu ...”
2.8.1 Erlatibozko esaldien kasua. Erlatibozko katea luzeak egina ere,
gaztelaniak erraz eman ditzake mezu argiak. Partikulak (que, cual, de
quien, a la que ...) aurrean jartzen baitira. Horiek ez dira nahitaez
erlatibozkoekin euskaratu behar, ulergarritasun arazoak sortu
bailitezke.
2.9 Lexikoa: kontuz erabili hitzak! Arazoak izaten ditugu erdaraz zeharo
arrunta eta zehatza den hitz baten ordaina emateko: egokitasuna dela,
garbizaletasuna dela, kalkoa dela, batasunik eza dela ...
2.9.1 Hitz desegokiak baztertu: particular réjimen financiero>ogasun
errejimen bitxia
2.9.2 Hitz ez-adostuak laga, ulertzean bat egiteko. Nork bere kaskotik
ateratako aldaerak ateratzen ditugu: Hiztegira jo: Osasunaren
Munduko Antolakuntzak> Osasunerako Mundu Erakundeak.
2.9.3 Polisemia: esanahiak bi, gaizki-ulertuak hamabi. Batez ere,
testuingurua argia ez denean. GIBen bidezko kutsaduraren espektroa
> GIBen bidezko kutsaduraren mamua.
Legez euskaldun izatea> Legez euskal herritarra izatea
2.9.4 Hitz ezagunena erabili, guztiok ulertuko badugu. Euskalkietakoa edo
maila jasoa lortu guran: Agitz sistema inmuneak nola dihardu?
>Normalean sistema inmuneak nola dihardu?
2.9.5 Ohikoak ez diren hitzak: jatortu nahi, testua arroztu bai: denbora
asko eman al zuten zu artatu bitartean?> zenbat denbora eman zuten
zuri jaramon egin arte?
2.9.6 Hizkera sexista baztertu: Erregeek Zamudioko elkartegia ezagutu
zuten> errege-erreginek ... Gizonaren odola> gizakiaren odola.
2.9.7 Kalkoak: itxurak iruzur. Bi hizkuntzatako adierak nahasteari kalko
semantikoa esaten diogu.: 25ean ospatuko da osoko bilkura>egingo.
aldaketak jasan>aldaketak izan. Elkarrizketak
mantendu>elkarrizketak izan
2.10 Gerundioa: zaindu euskararen sena. Gaztelerazko gerundioa
itzultzeko, ZERTAN galderari erantzunez egiten dugu, NOLA
(partizipioa + z) galderari erantzunez edo –ELA(RIK) erabiliz.
Estiloari begira esaldi luzeegiak eta euskararen izaerarekin zerikusi
gutxi daukatenak osatzen ditugu. Era desegokian erabiltzen ditugu.
Instrumentala + z noiz: bi ekintzak une beretsuan gertatuz gero, edo bestela
zerbait lortzeko erabili dugun bidea adierazteko: “bi hizkuntzen erabilpena
bermatuko dute, beroien ofizialtasuna arautuz” (ondo)
-ELA(RIK) noiz. Denbora eta modua adierazteko. Denbora: “Enpresa
ordezkaria bertan bileran zegoelarik ezezko erantzuna eman zitzaion.
Moduzkoa: Parlamentarioak hitza ahoan zeukala sartu ziren manifestariak.
Bestelakoetan “eta” proposatzen dugu: “Enpresa ordezkaria bertan zegoen,
eta ezezko erantzuna eman zitzaion. Bestela ere, etena egin daiteke:
“Kaltetutako ondasunen jabeei jakinaraziko zaie erabakitakoa. Halaber,
erantzunik jaso ezean ezarritako kalteordaina onartutzat joko da.”
2.11 Puntuazioa lagun:
2.11.1Koma: gutxieneko gomendioak:
2.11.1.1 Ez jarri komarik subjektuaren eta aditzaren artean:
2.11.1.2 Esaldi barruko esaldiak eta hitz osagarriak edo betegarriak koma
artean. Tarteki hauek perpaus hasieran, amaieran edo erdian jar
daitezke: “Hortaz, zuzenbidea lengoaia da, egokiago esanda,
zuzenbidearen izatea ere lengoaiatik sortzen da.
2.11.1.3 Elkarren kideko zatiak komaz bereizten dira elkarren segidan
badaude eta esaldi berean.”Eragile juridikoak, besteak beste,
honako hauek dira: abokatuak, eskribauak, funtzionarioak,
epaileak eta magistratuak.
2.11.1.4 Norbaiti edo zerbaiti deitzeko erabiltzen dugun deikia: “zuek,
epaileok, jakin beharko zenukete...”
2.11.1.5 “eta” juntagailuak esaldiak lotzen dituenean koma eska dezake:
(Gaur egun udalerrien arabera zatitu da Nafarroa, eta ez euskarak
bizirik dirauen zonaldeen arabera” “eta” juntagailuaren atzetik ere
egon daiteke koma. Esaldiaren zergatia emateko: “Batzuetan
baldintza soziolinguistikoek eraginda, beste batzuetan
euskaldunon prestakuntza juridiko eta linguistiko esakasak
eraginda eta, nagusiki, plangintza amankomun bat martxan jarri
ez delako”.
2.11.1.6 Gauza bera egin behar dugu “edo, ala, baina, baizik”
juntagailuekin.
2.11.2Puntu eta koma: esaldi baten zatiak puntu eta komaz bereziko
genituzke baldin eta zati horien barruan komarik balego.
Administrazioko zerrendak egiteko balio du.
2.11.3Puntua
2.11.4Bi puntuak: bi puntuen ondoren datorrenak aurrekoa zabaldu eta
argitu egiten du. Adibide eta osagarrien zerrendak egiteko ere bi
puntuak erabiltzen ditugu. Bi puntuen ondoren letra larria erabili
beti:
2.11.4.1 Hitzez hitzeko aipamena bada: “eta hauxe izan zen Ansola
jaunaren erantzuna: “Guk ez dugu onartzen sozialistek 17.
artikuluari egindako zuzenketa”
2.11.4.2 Lerroalde berria hasten bada:
“Euskaltzaindiak euskal hiztegigintzaren alorra mugatu zuen:
a) Euskal hiztegigintza nagusia
b) Hiztegi hiritar arauemailea
c) Espezialitate-hiztegiak”
2.11.5Galdera eta harridura markak. Bukaeran jarri behar dira. Bi marka
hauen ondoren ez idatzi punturik: koma eta puntu eta koma idatz
ditzakezu
2.11.6Parentesi eta marra luzeen erabilera. Esaldiari erantsitako argibide
gehigarriak marra artean idatzi. Argibideak eranskin kutsu nabaria
badu, parentesi artean hobeto.

ADMINISTRAZIO TESTUAK EUSKARATZEN. Argiro 209 or.


3. SARRERA
EHan maiz itzuli izan da: doktrinak kasu. Hala ere, hor bada kontuan hartu
izan den hizkuntza. Kontua buruan gaztelania duela egiten duela maiz gure
itzultzaileak lana. Horren ondorioz honelakoak ikus ditzakegu: perpaus
pasibo ugari, aditz-erroaren ordez izena, menpeko perpaus gehiegi. Egoera
diglosikoak bere eragina du, eta euskarak berezko ez dituen esamoldeak
sortuko zaizkigu. Honek ez du esan nahi euskarak ez duenik eguneratzeko
beharrik.
Errejistroen arazoa ere hor dago. Erdarak oso landuta ditu maila bateko eta
besteko diskurtsoak, adierazpideak, estiloa ... Guk, esaldi luzeak, osagarri
piloa hartzen ditugu goragokoaren ezaugarritzat.. Ordea, hizkuntza
bakoitzak bere historia, joskera eta erabilera ditu eta ezin dira horiek
inolako egokitzapenik gabe estrapolatu.
4. NONDIK NORA
2.1 Itzultzea zer den. “Itzultzea da abiapuntuko testuak dioen guztia esatea,
ez dioen ezer ez esatea, eta esaten dena ahalik eta hizkera natural eta
jatorrenean adieraztea”. Hizkuntza normaltzeko eta eguneratzeko beste
tresna bat ere bada.
2.2 Itzultzeko jarraitu beharreko urratsak
5. ITZULPEN PROZEDURAK
3.1 Gauza bera esateko modu ezberdinak
3.2 Zuzeneko eta zeharkako itzulpenak
6. ARAZOEI AURRE EGITEN
4.1 Desegin eta berregin
4.2 Erredakzio elebiduna
4.3 Jendaurrean irakurtzeko testuak
4.4 Publizitate-kanpainetako leloak
4.5 Formatoen egokitzapenak
4.6 Jatorrizko testutik hurbilegi itzultzearen arazoak
5. AZKEN BEGIRATUA

EUSKARA ZIENTIFIKO-TEKNIKOA
Euskara zientifikoaren normalizazioa: hizkuntzalarien ekarpena.
Zabala/Elordui. Labayru 2005

1. Euskararen normalizazioa eta hiztunen hizkuntza-gaitasuna.


Hogeigarren mendearen erdian euskara erabilera pribatuetara mugatuta
zegoen neurri handian. Industrializazio eta modernizazio garian, diglosia
honek euskararen prestigioa eta baliagarritasuna kaltetu zituen. Horrek
ekarri zuen, besteak beste (arrazoi soziopolitiko, ekonomiko eta
kulturalak), hizkuntza-ordezkatze masiboa. Orain erabilgarritasun publikoa
gero eta gehiagok aitortzen diote.
Lehengo euskaldunen profil homogeneoa aldatu egin da.
Hetereogeneotasuna dago orain, bai hizkera aldetik, erabilera esparruagatik
eta abar.
Euskal komunitatearen trinkotasun falta nabaria da.
Esparru berrietan euskarak erabilera murritza du. Hiztun askori hurbileko
erabilera esparruko errepertorioa ez dute ezagutzen. Beste askok esparru
publikoei dagokien errepertorioa. Zaila da erregistroetan eta estiloetan
egituratua den hizkuntza-eredu hetereogeneo baten garapena eta hedapena.
Komunitateko hiztun askok esparru gutxi batzuetara mugatuta dagoen
errepertorio linguistikoa baino ez dute ezagutzen.
2. Zientzilarien euskara eta euskararen
normalizazioa
Testu-mailan eta terminologian normalizazio ezak arazo linguistikoak
dakartza.
2.1 Normalizazio ezak zientzilarien diskurtso-komunitateari ezartzen
dizkion baldintzak
Zientzilariak askotariko historia soziolinguistikoak dituzten hiztunak dira.
Izan ere, hizkuntza orokorraren ezagutzatik atera behar dira erregistro
funtzionaletan jarduteko hizkuntza-baliabideak.
Zientziaren euskara hizkuntzaren kodifikazio- eta estandarizazio-
prozesuarekin batera garatzen ari da. Estandarizazio-prozesuaren hutsuneek
eragin handiagoa dute hizkera berezituetan.
Zientziaren euskararako askoz urriagoak dira ereduzkotzat har ditzakegun
testuak. Familiarteko erregistroetan edota literaturan ereduak badituzte
hiztunek. Belaunaldiak beharko ditugu konpontze bidean jartzeko.
Zientziaren hizkerak testuinguru didaktikoetan garapen nabarmena izan
badu ere, askoz ere mugatuagoa da adituen arteko komunikaziorako
erabilera.

2.2 Zientzilariek sortzen dituzten testuak eta euskararen normalizazioa


Zientziaren eredurik ezak, erabilera mugatuak eta adituen arteko harreman-
sareen geldotasunak zaildu egiten dute zientziaren erreferentzia-terminoen
eta esparru desberdinetako diskurtso-baliabideen egonkortzea, finkatzea eta
hedatzea. Termino-sortzaile diren erakundeak badaude, baina zientzilariek
termino horiek onartu egin behar dituzte. Egoera soziolinguistiko ez-
egonkorretan bizi diren hizkuntzetan, sistemarik gabeko aldakortasunaren
gradu altua aurkitzen dugu. Zehaztasuna, sistematikotasuna eta
trinkotasuna dira testuen espezializazio mailaren arabera aldatzen diren
ezaugarriak. Horiek arriskuan jartzen dira.
Euskararen presentzia nabariki handitu da azken urteotan testu
didaktikoetan eta dibulgaziozkoetan,, alegia, ez-adituei zuzendutako
testuetan, baina askoz neurri txikiagoan adituen arteko komunikazioa
biderazteko testuetan.
Bestetik, espezializazio maila desberdinetako testuek garrantzi handia dute
hizkuntza-komunitateak partekatzen duen ezagutza lexikoa garatzeko.
Testu didaktikoek, dibulgaziozkoek eta testu entziklopedikoek garrantzi
handia dute normalizazio bidean dagoen hizkuntza baterako. Testu
didaktikoak oso garrantzitsuak dira espezialitate-eremu bakoitzaren
diskurtso-komunitatea trinkotzeko: baliabide horiek baliatuko ditu ikasleak
gero eta espezializazio maila altuagoetara iristeko.
3. Euskararen hizkuntza-sistema eta zientziarako
erabilera.
3.1 Hiztegia eta konbinazio arauak. Hizkuntza komunikazio-
tresna modura erabili ahal izateko, infinitu konbinazio egitea
posible egiten digun gramatika-sistema behar dugu, baina
horretaz gain, hizkuntza-komunitate batean hizkuntza-
esperientzia partekatuaren bitartez garatzen diren hotsen eta
esanguren edota zentzuen arteko konbinazio arbitrarioak, eta
testuinguru pragmatiko jakin baterako finkatzen diren
errutinak ere ikasi behar ditugu.

3.2 Hizkuntzaren erabilera berriak eta hizkuntza sistema.


Aktibatu egiten dira elementuen balio berriak eta konbinazio-
arauak.Bigarrenik, erabilerak hots-esangura (-zentzu) lotura
berriak sortzen ditu.Azkenik, erabilerak hiztegi-elementuen
eta konbinazio-arauen erabilera-maiztasunari eragiten dio.
Ikuspegi lexikalistatik abiatuta: gramatika-sistema osoaren
abiapuntua izango da hiztegi-ezagutza: ahoskera, gramatika-
kategoria, aspektu-ezaugarriak, argumentu-egiturak .... Hemen
pragmatikak hizkuntzaren gainean duen eragina aztertzen
saiatuko gara. Hor dugu gailu eta tasun atzizkiak, erabiltzaile
batzuek balio independientea eman dietelarik. Euskalkiek hitz
berezituak sortzeko bide izan daitezke: “eroale” Fisikan eta
“eraman” gainerakoan. Baldintza pragmatiko berriek hala
eskaturik, aukera bat gauzatzen ari gara maiz: geneak
adierazten dira (proteinak kodetzeko informazioa kodetzen
dutenean). Honelako auziek semantika- eta sintaxi-ezagutza
sakona eskatzen dute, hiztunen sortze-ahalmen bera ez
oztopatzeko, hizkuntzaren garapena eta iraupena ez
oztopatzeko.

3.3 Jakintza berezitua eta testu berezituak: Munduari buruz dugun


jakintza orokorra jakintza berezituarekin erkatuz, eskema
berria (berezituagoa), sistematikoagoa eta zehatzagoa lortzen
dugu errealitatearen gainean.Jakintza berezitua
sistematikoagoa izanik, hiztegi-elementu gehiago behar
ditugu. Hiru bide ditugu horiek lortzeko: mailegutza, lehenik.
Bigarrenik: hizkuntzaren eraketa-arauak erabili, eta, askotan,
analogiaz sortuko ditugu etiketak: erresistikor, deformakor.
Eta, hirugarrenik: etiketei esangura zehatzagoa eman: malgu,
hauskor (soken propietate mekanikoei buruz ari
garelarik).Nozioak etiketa trinkoetan enkapsulatzeko ohikoa
da nominalizazioa erabiltzea: termino gehienak izen
kategoriakoak dira. Adibidez: “trakziopeko propietate
mekanikoak”

4. Hizkuntzalarien balioztatzeak testu tekniko-zientifikoei buruz.


4.1 Hizkuntzalaritzaren metodologia eta hizkuntzaren erabilera berriak
Hizkuntza-sistema deskribatzeko bi tresna nagusi ditugu: corpusa eta
hiztunen hizkuntza-intuizioa. Corpusean agertzen ez diren aukerak
baliteke gauzatzea hizkuntza bestelako egoera pragmatikoetan.. Ez da
erraza erabakitzen hiztuna sistematik kanpo ari den, edo, bere sortze-
gaitasuna erabiliz, balio berriak aktibatzen ari den. Barne-intuizioari
dagokionez 3 faktore kontuan hartu behar: batetik, intuizioa lotuta dago
hizkuntza-esperientziarekin; bigarrenik, besterik ezean, beste hizkuntza
batean dugun esperientzia baliatzen dugu, are gehiago, gure kasuan,
komunitate guztiak egiten du hori. Eta, hirugarrenik: hizkuntzalariaren
intuizioa ez da beste hiztunena baino egokiagoa.

Testu zientifiko-teknikoen egokitasuna


Bi ezaugarri: baliagarritasuna eta asegarritasuna. Bliagarritasuna:
testuak eginkizun komunikatiboa betetzen badu. Asegarritasuna:
hizkuntzaren eraketa-arauen araberakoa izatea, semantikoki egokia
izatea, testuaren estilorako baliagarria izatea, testuinguru pragmatikoan
kontraesanik edo harridurarik ez sortzea, e. a.
Hizkuntzalariek, badute zeresanik gramatikaren araberako
asegarritasunari dagokionez, baina muga gehiago izango dituzte alderdi
kognitibo eta pragmatikoei dagokienez. Zientzilarien komunitatean
“hiztun oso”ek jarriko dute asegarritasunaren muga. Baina diglosia
egoeran etiketa hori badaezpadakoa da.
5. Ondorioak: hizkuntzalarien ekarpena euskara tekniko-zientifikoaren
normalizaziorako.
Hizkuntzalaritza aplikatuaren eginkizuna: edozein baliabide baztertu
aurretik hizkuntza-komunitatean sortaraz dezakeen oreka aztertu behar da
Erabilerak ziurtatzen du hizkuntza baten iraupena eta esparru berrietan
erabiltzeak ziurtatzen du hizkuntzaren garapena. Erabilerak ziurtatzen du
diskurtso-komunitatearen trinkotzea, eta trinkotze horrekin lotuta dago
testuak gero eta asegarriagoak izatea.
Testuen egokitasuna epaitzeko diskurtso-komunitateko kideak dira, eta
horien artean “hiztun osoak”. Bi ezaugarri dituztelako: euren gaitasun
orokorra eta lan-esparruaren baldintza pragmatikoak ezagutzea.
Hizkera berezituak hizkuntza-sistemari eragiten diote: balio berriak
aktibatzen dituzte, tasun semantikoen hautapen finagoa egiten dute,
hizkuntza-baliabideen eta konbinazio-arauen erabilera-maiztasuna aldatzen
dute.
Bestelako erabilera-esparrutik ateratako datuak erabiltzea zuzena izan
daiteke hizkera berezituei hutsuneak konpontzen laguntzeko, baina ez
hizkera hauetarako baliagarriak diren erabilerak oztopatzeko: Adibidez,
“begibakar”-etik “begianitz” ateratzea.
Terminoek hiru alderdi uztartzen dituzte: linguistikoa, kognitiboa eta
soziala. “liseritu” alderdi linguistikotik oso asegarria ez bazen ere, onartua
zen eta praktikoa. Euskaltzaindiak baztertu egin du.
Normalizatu gabeko hizkuntzetan erreferentzia-terminoak falta zaizkigu eta
aldakortasun asistematikoaren maila altua da.
Funtsezkoa da finkatuta dagoen sistematikotasuna deskribatzea eta
hedatzea, interbentzioa harmonizazioan oinarritu ahal izateko eta ez
preskripzioan eta balizko gramatika-irizpideetan oinarritutako zuzenketa
itsuan.
Hizkuntzalariek beren ekarpena egin dezakete alderdi linguistikoa
asegarriago egiteko, baina zientzilarien ekarpena behar da ezinbestean
alderdi kognitiboa eta soziala asegarriagoak egiteko.

Euskara hizkera zientifiko-tekniko homologatuaren premia. Txurruka


Nolakoa izango litzateke goi-mailako termino perfektu edo ideala?
1. Monosemikoa: esangura bakarra duten morfemak edo hitzak
7. Unibokoa: terminoen multzoko elementu bati kontzeptuen
multzoko elementu bakarra badagokio
8. Motibatua: termino baten eta berorren esanguraren artean
erabiltzaileak jartzen duen nahitaezko erlazioa da motibazioa..
Erabat motibatua den termino berria proposatu duenaren arabera,
kontzeptu hau izendatzeko nahitaez termino hau erabili behar da.
9. Espezialitate-eremu bakarrekoa: termino jakin bat ondo
bereizturiko giza-jarduera edo espezialitate jakin batean baino
erabiltzen ez denean.
10. Konnotaziorik gabe: konnotazioa erabiltzaileak bere hitz edo
mezuari ezartzen dion berezitasuna da. Ezaugarri hau oso kontuan
hartzekoa da kontzeptu teknikoak izen datzeko hitz “arruntak”
erabiltzen direnean. Horregatik : “polar tails of fatty acids”
itzultzeko “isats” eta “gantz” hobesten ditugu “buztan” eta
“koipetsu” hitzen aurrean.
11. Laburra eta gardena: benetako zientzilariek ez dute hizkera
teknikoa erabiltzen irakurlea edo entzulea txundituta uzteko
12. Eratorpenerako aukera ematen duena:
Fraseologia ere guztizko garrantzitsua da.
61.EUSKALKIEN USTIAKETA
(EXPLOTACION Y APROVECHAMIENTO DEL
HECHO DIALECTAL).

Bibliografia: Ikus Mendebalderen jardunaldiak. Bizkaieraren leku gaur


liburuxka dugu Bilbon (Deustuko Unibertsitatea).
Ikus Jaurlaritzaren Yolandak ekarritako liburua: bizkaierari buruzkoa.
Ume-kantak, mitología, ipuinak, esaera zaharrak, kanta folklorikoak.
Bizkaiera: hiztegia ekarri euskara batuari.
Erregistroak ekar diezazkioke euskara ikasleari euskalkiak. Bertsolarien
bitartez, hiztunen bitartez, idazkien bitartez (Agirre, Kirikiño, Barbier,
Etxepare medikua ...). Euskara badakienari hurbilago eta samurrago izango
zaio zubi-hizkera bat baturantz (M Zarateren bidea: ez dakigunetik
badakigunera)
MENDEBALDEKO EUSKARAREN EKARRIA: AÑIBARRO, FRAY
BARTOLOME
GIPUZKERA: LARDIZABAL
IDAZLE KLASIKOENA? AXULAR, ETXEBERRI ZIBURU ETA
SARAKOA
• “BATUA, EUSKALKIEK OSATU, INDARTU ETA JORITU
BEHARREKOA” MANU ORMAZABAL ETA KAXILDO
ALKORTAREN ARTIKULUA.
Ikastoletako euskara traketsa eta baserritar eta arrantzaleen euskara erraz
eta sueltua. Azken hauek bere burua eskolagabe eta arlotetzat daukate.
Aitona-amona eta iloben arteko ezin ulertua. Akademiek erabilera idatzia
hartu dute gure hizkuntzaren arauak ateratzeko, baina ahozko erabilera ere
kontuan hartzekoa da, zalantzarik gabe. Euskararen transmisioa maiz
ahotik ahorakoa da, guraso eta seme-alaben artean.
Nabarmena da euskara batua hutsik erabiltzen dutenen euskara traketsa, ez
euskara batua traketsa delako, baizik eta inguruko hizkuntzen pleguek
hartzen dituztelako. Gazte eta haurren hizketa hartuko dugu aintzat, eurena
baita geroa.
Hots sistemari gainbegiratua:
• Beheranzko diptongoak omen dira jatorrak (Txilardegi): ai, au, ei, eu
... Goranzko diptongoak: ia, ua, ie, ue ... erdararen eraginez sartu
zaizkigu. Bizkaierak azken hauek saihestu egin ditu:
 Monoptongazioa bitartez: cuerda=kordela,
almuerzo= armozu
 Epentesiaren bitartez: suberte, orduba,bibolin ...

 Azentuaren bitartez: Manúel, Xabíer, Urkíola ...

Ahoskera gehiago landu beharko litzateke gure eskoletan, frantsesarena


bezala, kasu.
 C/Z lehen seseoa zegoen (Gonsales, Peres), orain, alderantziz :
Zaragoza, Barcelona, centimetroa, gozada... Solozabal, Larrainzar
gaztelerazko hotsez ahoskatzen dira
 J, y bezala ahoskatzea, ez da beti samurra. Kanpoko hitzetan ez ezik

(apareju, majo, mojojoi ...), non gazteleraren antzera ahoskatzen


baitugu, gure artean joera dago ere, bizkaitarron artean, kanpokoa
hobea delakoan beti, euskaraz j erabiltzera. Ahoskera batzuk zail
zaizkigu: guenealogia, gueografia ... Argitu beharra dugu, kanpoko
ikasleek jakin dezaten nola egin. Hitzen ondoan jarri behar da nola
ahoskatu, hiztegietan bereziki.
 Ll ahoskatzerakoan, yeismoan erortzen gara, gazteleraz bezala.
 -r, erre- bihurtu da orain arte. Hala ere, eskolako umeen artean,
radioa eta ruedea entzuten dugu, terminook oso tekniko eta berriak
izan gabe.
 Tx eta tz arteko neutralizazioa: Arantxa, Garikoitx, Itxiar ...

Joskerea eta deklinabidea:


• Esaldi sinpleen ordena, trakestuta dagoelarik euskalkiari begiratu
behar dio hiztunak:
Leihoa? Zarratu, ba, leihoa
Dago ongi. Oraintxe ixten dut.
Galdegaiaren informazio-antolaketa ere batuan txerta daiteke:
baiezkotasuna galdegai, edo osagai bat, edo aditza bera.
• Menpeko esaldi zuzen bat entzutea euskaraz eskolatutako umeei ia
ezinezkoa da. Maiz, gaztelerari, euskalkiari baino gehiago egiten
zaio kasu.
• Esamoldeak maiz, gazteleratik hartzen ditugu, kalkoaren bitartez edo
bere horretan, gazteleraz. (Mokoroak egina du bilduma)
HELDUEN EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEA. BIZKAIAN ZER
HIZKUNTZA EREDU? GONTZAL LOPEZ
Euskara batua euskararen eredu kultua da, edonongo euskaldunak
komunikatzeko. Horregatik irakasten da. Hala ere, batzuk konturatu gara
pobrea dela sarri. Arauak gutxi dira, hala ere euskalkien ekarria txikia izan
da. Honek erretena sortuko du identifikazio faltaz jatorrizko hiztunen eta
berriagoen artean; gerta leiteke ere euskalkiak galtzeko bidean jartzea.
Euskaltzaindiak onartuak dituen adizkiak, deklinabidea, lexikoa
bizkaierazkoak direnean bultzatzeko konpromezua hartu zuen AEKk
(1998) eta, eskabidearen arabera, ez bakarrik bizkaiera estandarra,
azpieuskalkiak ere irakasteko asmoa dauka.

MENDEBALDE ELKARTEAREN HIZTEGI BATURAKO


EKARRIA. Bizkaierazko hitz andana proposatu dio Euskaltzaindiari
(1998) inongo kalifikaziorik gabe, hau da hitz orokortzat hartuz, bere
hiztegi batuan txerta dezan.

ZER JASO MENDEBALDEKO IDAZLE KLASIKOENGANDIK


LEGE-HIZKERARAKO.(1998)
Badirudi Euskaltzaindiak onartutako bizkaierazko edo lekuen lekuko hitzak
erabiltzea gomendatzen duela IVAPek. Batzuek urrunago joan gura dabe,
Urrutiak besteak beste, eta dagokionean, bizkaiera erabiltzea administrazio
eta hiritarren artean.

• BIZKAIKO EUSKARAREN ESALDI ETA TESTU EREDUAK.


GIDA LIBURUA. (J.L.Goikoetxea)
OINARRI TEORIKOAK
Eskola umeek euskara urria egiten dute. Gazteleraren distira eta ospe
handiagoagatik da. Ez da corpusa kaxkarragoa delako. Sendabidea ez dago
osorik gure esku. Hiztuna erkidego trinko eta osasuntsu batekoa bada,
euskara jatorra erabiltzea da berezkoena.
Ingeles ikasleak Londresera joan ohi dira, benetako ingelesa ikastera.
Horrela, hemen ere euskaldun zaharrek daukate konpetentzia, eta
berebiziko garrantzia du horiek hitz egiten jarraitzeak.
Euskara batuarekin batera Larrabetzuko neskatilari bizkaiera erakutsiko
zaio, baita zuberera ere, baina ez neurri berean. Bizkaiera lantzea D
ereduko erdaldunentzat ez (murgiltze eredua), baizik eta atxikitze
eredukoentzat da, material didaktiko honetan: ez dakigunetik dakigunera
metodologiaren bitartez. Lehendik badakitena sakonduko dute : ikasketa
esanguratsua. Hau erabili daiteke euskal eremuko hizkuntza eskoletan,
etxetik euskara dakitenekin (!? hizkuntza eskolan; bizkaiera lantzeko
moduluak sortu)). Lehen hezkuntzatik abiatuta, estrategia desberdinak
erabili behar dira atxikitze eredukoekin eta murgiltze eredukoekin.
Murgiltze eredukoek, etxekoa aberastu dezakete, euskalkia entzunik.
Murgiltze-eredukoak, ulertuko du ingurukoen hizkera, eta bere ahozko
batuaren ondoan, euskalki sundakoa ere egingo du: hiztegia
(galtzua=lastoa) eta sintaxia ere (bi etxe=etxe bi). Euskararekin batera
kultura dator: sineskeriak, ideiak uztartzeko teknikak, ospakizun kantak ...
miragarriak dira begi zoli eta zuhurretarako.
Euskalkia eta euskara batua diglosiako ukipenean daude hiztun
bakoitzarengan. Kontuan izan behar da bizkaierazko formak ez direla
urrutiratzen beti euskara batutik (kasu aditz erroek eta ginen formak -ez
gintzazan- dira lehenagokoan bizkaitarrak) eta bizkaiera ez dela H4, baizik
eta euskara. Bizkaiera literarioaren aukera baliatu behar da hiztunek
ahozkotasuna arautu dezaten, eta horrela, bizkaiera batu batetik, posiblea
izan dadila joskera, lexiko eta morfologia ekarriak egitea euskara batuari.
Euskara batutik bizkaiera hiztuna alfabetatzea lortu beharko genuke.
Hizkuntzak ahalmen komunikatiboa handitzeko, erabilera zabaltzeko,
hizkuntzaren gaineko hausnarketaz gain, komunikazio egoerak baliatzea
beharrezkoa da. Bizkaierak hori eskain dezake.
Euskalkiaren bitartez bi iturritik edan dezake ikasleak:
i. egoera errealeko testuak erabiliaz
ii. testu horien gaineko hausnarketa
eginez.
Euskalkien gaineko edukiak:
Kontzeptuak: euskara eta erregistroak.Testuingurua eta
hizkuntza.Hizkuntzaren barruko aniztasuna. Corpusari eta lexikoari
dagozkionak.
Prozedurak: euskalkidunarentzat, produzitzea. Ez duenarentzat, ulertzea.
Hizkelkien arteko ukipenetik datozen fenomenoak ulertzea. Igorlearen
asmoak, inguruarekiko dituzten loturak ezagutzea.
Ekoizpena:
Ahozko testuak planifikatu eta ekoiztu.
Ulermenean eta ekoizpenean eragina duten prozedurak:
Euskalkitik batura eta alderantziz egitea, egoeraren arabera.
Jarrerazko edukiak:
Hizkuntza eta aldaera guztientzako errespetua izatea.
Hausnarketak mintzatzeko jokabidea eratzeko duen balioa ezagutzea.

Ebaluazioa:
Ezagutza erabilerarekin nola uztartzen duten ikasleek ebaluatuko da;
nabaria baita ikasleek ezagutza eta erabileraren artean duten aldea.
Ebaluazio frogak:
-arrantzale eta nekazaritza arloko testuetan, ea oinarrizko mezua jaso duten.
-batua eta euskalkia bereiztea eta interferentziak saihestea.
-ze testu mota den desberdintzea: narratiboa, deskriptiboa ...
-EHko hizkuntza ukipenak identifikatu: erdarekin, euskalkien artean eta
batuarekin ...
-errealitate hurbilari erreparatzea; kontaktuan bizi den jendea ia ezagutzen
duten ikustea.
-hizketaren barianteen erabilpen sozialaz ohartuko da.
-jariakortasunaren eta zuzentasunaren arteko oreka bilatuko da.
Erroreak askotarikoak izan daitezke,corpus aldekoak, status aldekoak
ikasleen aldetik. Mailakatze edo sekuentziazio errorea edo eredu txarra
ematea metodo edo irakaslearen aldetik. Zuzenketak, konfiantza giroan
egingo dira: akatsak baino, erroreak.
Estrategia metodologikoak.
Irakaslea: euskalkian bezainbat, batuan ere trebatua behar du. Bi arloetan
jakingura duelarik. Helburua komunikazio gaitasuna handitzea da,
harremanean egongo da ikasleekin. Curriculumean aipatutako gaiez eta
esanahiak konpartituko dituzte.
Ikaslea: interakzioa egon behar du. Ikaslea aktiboa izango da eta “input”-
aren iturburu izango da bera ere
Ikasgelaz kanpoko mundua:Hizkuntzaren iturri benetakoa da, eta
ikasgelatik bideratutako ekintzak burutu ditzakete ikasleek (elkarrizketak,
inkestak, material bilketak ...). Euskalkiaren erabilerari erreparatu
diezaiokete: komunikabideetan, elizan, aitita-amamek ...
Aniztasunaren trataera: ingurua ukipen egoerazkoa bada, bada hor
dibertsifikazioarako eta aniztasunerako biderik.
Erdal testuinguru batean, azpieuskalkia gabe euskalki batua erakutsi
beharko litzateke.
Ebaluazioa: Autozuzenketa bultzatu behar da. Euskalkiarekiko
bermedunak etxetik euskalkia dakitenak dira; eta euskara batuarekiko
horrelakoxe guraso euskaldunak dituztenak edo erdaldunak, baina inor
baztertu gabe.
Idatzizkoez gain ahozko frogak egitea ere beharrezkoa da metodologia
honetan.
Ariketa zehatzak: entzun ondoren, batuko esalditxoari euskalkiko
transkripzioa erantsi. Testu idatzien zein ahozkoen gaineko itaunak. Berba
egiteko ariketak: errepikatu entzundakoa azentua eta intonazioa plagiatuz.
Hiztegi ariketak: helburua euskalkiko, batuko eta bietako hitzak
desberdintzen trebatzea.

A) IKASGELAN
B) HIZKUNTZA UMOTZEKO
61.GAIA. EXPLOTACION DIDACTICA DE LOS
TEXTOS LITERARIOS.

Generoak: epika, dramatika.


Kantak: lirika (Euskal kanta berria EHko historia hurbila ezagutzeko),
hutsuneak bete. Errimak atera hiztegia lantzeko; euskal kultura eta historia
ezagutzeko: misioak, balearen arrantza, Muñagorri, Matalas, Pasaiako
huelga, Betroiarena, euskarari buruzkoak (Xalbador), Lauaxeta ...
Gabonetako kantak, Santa Ageda
Literatura landua :Ipuinak: zatika elkarri kontatu eta antolatu (ipuin
orientalak, linealak).
Irakur-liburuak: ipuinak. Aipatu irakurritakoak: 16 ipuin amodiozko,
Literatur antologia : egokia euskal autoreak ezagut ditzaten gero, euren
gustuaren arabera irakurtzeko. Baina bihotzak dio. Eta kitto!. Kirikiño
euskalkiak ezagutzeko.
Polizia kontakizunak: hiltzailea nor den aurkitu taldean, eta, bide batez,
gizartea ezagutu: Loidi, Gotzon Garate, X. Gereño.
Susako webgunea ezagutarazi eta zubitegia. Klasikoen gordailua: Bixenta
Mogel, Sarrionaindia...
Ariketa posibleak: zeharestilora pasatu elkarrizketa bat. Ikuspuntua edo
narratzailea aldatu

Herri-literatura: bertsolariak Lazkao txiki, Pernando amezketarra, Txirrita


(sagardotegien inguruko eztabaida sortzeko, bideoa). Mitologia: taldetxoka
kontatu elkarri pertsonaia mitologikoei buruzko datuak; lamien ipuinei
bukaera asmatu (Rodari). Asmakizunak: taldetxoetan elkarri kontatu: .
Esaera zaharrak: eztabaidari hasiera emateko (gaika: lana, dirua, egia,
loa ...) Ume-kantak.
Laborategian: txisteak, alegiak, berri sinplifikatuak, trikimailuak,
errezetak ...
RESOURCE BOOKS FOR TEACHERS:LITERATURE.
Gramatika eta itzulpena metodoaren garaian, literatura ondo idaztearen
eredua zen, eta, era berean, arau gramatikalen adibidea.
Estrukturalismoaren sasoian, literatura metodo zaharkituarekin lotzen zen.
Ezin zitekeen erraz justifika, mailakatutako hiztegia eta egituren garai
horretan.
Mugimendu komunikatibo funtzional-nozionalak ere literaturari muzin
egiten zion. Komunikazio eraginkor eta pragmatikoa zen helburua,
apaingarririk gabekoa. Ezdeuskeria bat zen literatura.
Literaturarekiko interes barri bat nabari da. Helburu bi proposa daitezke:
ikasleek erreparatzea gehiagotan testuari, eta besteekin elkarreraginean
aritzea testuaren gainean. Hau da, klasean atazak sortzea testu literarioekin,
beste ikasleekin eta irakaslearekin.
a. Gure liburuan testua izango da garrantzitsu, ez testuari buruzkoak. b.
Ikaslea aktiboa izango da, ez hartzailea. c. Bere izaeragatik, testuek
ikasleek esperientzia aditzera eman dezaten laguntzen dute. d. Testu
bakoitzak bere ariketa iradokiko du, ez da beti galdetegia izango, baina
beraren ulermena eskatuko du. e. Testuak manipulazioak jasan ditzake:
ebakitzea, ikus-entzunezkoekin bat egitea ... f. Testua beste ekintza
batzuekin lotuko dugu: idaztea, eztabaidatzea ... g. Testuak ez dira
literatura ona zertan izan, ikasleek lan egiteko behar dituzte; idazlan
kaxkarrek joko gehiago ematen dute.
ZERGATIK HAUTATU LITERATURA? HIRU ARRAZOI:
1. Literaturak zailtasun, erregistro, estilo eta testu-tipo askotarikoak
eskaintzen ditu.
2. Literatur lanak, direna direlako, interpretazioa aniztasuna
ahalbidetzen dute, eta hortik elkarreragina sor daiteke.
3. Pedagogizatu gabeko testuak dira, tribialak ez direnak, eta idazlea
bultzatua izan denez horri buruz idaztera, ikasleak ere bere ekarpena
egin dezake.
Zertan datza testu literario baten zailtasuna?:
• Hizkuntza aldekoa: lexiko aberastasuna, testu-antolaketarena,
sintaktikoa.
• Luze-laburraren araberakoa: testu laburra errazagoa iruditurik
ere, kontestualizazio handiagoa dakar luzeak.
• Kulturaren araberakoa. Ekin behar zaion bidea da; bestela
itzulpenak ez lirateke ulergarriak.
• Erreferentea zehazteko zailtasuna: interpretazio aniztasuna
bideratzen du.
• Kontzeptu arloko zailtasuna: sinple dirudiena korapilatsua izan
daiteke.
• Ikasleen testuen onarpena: gaur egungo testuak ulergarriagoak
izan litezke. “Zailegi” direnak bazter utz ditzagun. Testuaren
zailtasuna, ariketaren zailtasunarekin ezkontzen da. Testu
erraza, ariketa zailarekin, edo alderantziz edo biak zailak edo
errazak.
• Guk hemen, literatur kanona ez dugu jomugan; maiz hortik
datorkigu literaturarako errezeloa. Bestelako literatura dugu
gogoan.

10 prozedura sortzaile hizkuntza atazak sortzeko literaturarekin:


1. Berreraikuntza: testua itxuragabetua aurkezten da; ikasleek
lehenengo tankerara ekarri behar dute.
b. Nahaspilatu hitzak esaldian, lerroak edo
esaldiak testuan, lerroak olerkian,
paragrafoak artikulu edo istorioan, atalak
edo atal-buruak nobelan.
c. Hasiera-korapiloa-bukaera egiturako
osagaiak kendu eta ikasleek asma ditzatela
erauzitakoa: bukaera bakarrik eman,
bukaera eta hasiera ...
d. Puntuazioaren zati bat kendu edo osorik.
e. Poesia atala bat hitz-lau eran azaldu. Edo
alderantziz. Ikasleek zein den jatorrizkoa
asmatu beharko dute.
f. Bi testu edo gehiago konbinatu: poemak,
testuak, paragrafoak. Ikasleek bereiztu
beharko dituzte.
g. Cloze test.
h. Antzes-lan batean, eleberri edo ipuin
batean pertsonaien izenak ezabatu. Ikasleek
elkarrizketa soiletik atera beharko dute
nork zer esaten duen.
i. Idazlearen mintzalarien saioei buruzko
iruzkinak ezabatuko ditugu. Ikasleek
asmatu beharko dituzte.

2. Murrizketa: ikasleek testuak laburtuko dituzte, zenbait osagai


kenduz:
a. Gramatika atal zehatzak kentzeko esan: izenondoak,
aditzondoak, perpaus adberbialak edo sintagma deklinatuak.
b. Eskatu ikasleei testua zerora murrizteko, aldian-aldian osagai
bat ezabatuz. Bertsio bakoitza gramatikala eta esanahia duena
izan behar du. Azken esaldia zabaldu egin daiteke (espanditu)
c. Esan ikasleei hauek kentzeko: idazlearen iruzkinak,
deskribapenak eta barne-bakarrizketak.
d. Genero markak ezabatzeko eskatu: : maitagarrien ipuinarenak,
polizia-istorioarenak, beldurrezko istorioarenak, egunkari
erreportaiarenak ...
e. Pertsonaia bat kendu; honek berridazketa zenbait eskatzen du.

3. Espansioa: ikasleek gehiketak egingo dituzte.


a. Gramatika atalak gehitu: adjektiboak, adberbioak
b. Deskribapenak, barne-bakarrizketak, idazlearen bakarrizketak
gehitu.
c. Pertsonaia jakin bat gehitu: atso zantar bat, gazte jator bat...
d. Gertakari bat gehitu; edo bazterrekoa den beste bat garatu.
e. Narrazioa luzatu, aurretik edo ostekoa gehituz.
f. Lerroak gehitu poema bati.
g. Izenburu bat, iragarki-slogan bat, artikulu buru bat garatu
dezatela poema, istorio, antzerki-lantxo bat edo prentsa-
artikulua sortuz.

4. Ordezkaketa:
a. Aditz aktiboak pasiboekin ordezkatuko dituzte.
b. Aditzaren aldia edo tenpusa aldatuko dute. Lehenaldi bukatua
orainaldi historikoaz ordezkatu. Lehen aldiak
etorkizunekoarekin ordezkatu.
c. Ahalik eta sinonimo gehien erabiliz ordezkatu hitzak. Ahalik
eta antonimorik gehien erabiliz ere bai.
d. Pertsonaiei kontrako sexua eman.
e. Ikuspuntua aldatu: lehen pertsona hirugarren bihurtuz eta
alderantziz.
f. Giltza hitzak aldatuz, poema edo pasarte koloretsua eraldatu.
g. Testua genero batetik beste batera pasatu, genero markak
aldatuz.
h. Idazlearen iruzkin baten, barne-monologo baten, deskribapen
baten tonua aldatu: optimistatik pesimistara, entusiastatik
zinikora, kanpotik begiratutakotik konprometitura.

5. Ezkonketak edo egokipenak: bi osagai sailen artean antzekotasunak


bilatu:
a. Zenbait hasiera eta bukaera aurkeztu. Asma dezatela zein
bukaera egokitzen zaion bukaera bakoitzari.
b. Izenburuak edo artikulu-buruak hasierekin, bukaerekin edo
aipuekin lotu beharko dituzte.
c. Aipuak eman, zein pertsonaiak esan dituen asmatu beharko
dute .(ospetsuen aipuetan, lotu aipua autorearekin).
d. Ikasleek idazlearen iruzkinak testuko hutsuneetan sartu
beharko dituzte
e. Ikasleek elkarrizketa baten atalak elkartu beharko dituzte
f. Argazkia izenburu, aipu, edo testu-txatal batekin lotu.
g. Ikasleek ezkondu beharko dituzte atalen izenburuak eleberrien
izenburu eta argumentuekin.
h. Hitz deskribatzaileak testuko pertsonaia batekin lotu.
i. Misteriozko testuak horietako azalpenekin lotu.

6. Media transferentzia: medio batetik bestera pastu testu bat.


a. testuetatiko informazioa (pertsonaiak, argudio, gai, hitz-
klabeak ...), mapa, diagrama, argazki, esketx ... bihurtu.
b. Pertsonaien eta argudioaren informazioa baliatu iragarkiak,
liburu azalak, posterrak eta kolajeak egiteko.
c) Testutik ateratako informaziotik ikasleek
“wanted” kartelak, mediku txostenak, heriotza
gaztiguak, egunkariak ... atera ditzatela.
d) Testu genero bat bestelako bat bihurtu: egunkari
artikuluska olerki bihurtu, barne-monologoa
eskutitz, antzezpena narrazio (eta alderantziz),
narrazio gidoi edo irrati-nobela eta abar.
e) Idatzizko testua ahozko bihurtu. Ahozko
testuaren osagai guztiak zainduko dira:
modulazioa, espresioa ....

7. Aukeraketa:
a. Ikasleek zeintzuk diren olerkien lehen lerroak eta zeintzuk
hitz-lauzkoak beharko dute erabaki.
b. Testu baten parafrasiak aurkeztuko ditugu. Ikasleek doiena
zein den hautatu beharko dute.
c. Ikasleek izenburu gisa erabil daitekeen aipu bat aurkitu arte
testuan zehar orrazten ibiliko dira.
d. Ikasleek pertsonaia baten dialogoari erreparatu eta gero,
pertsonaia hori hobeki definitzen duen aipu bat aurkitu
beharko dute.
e. Zenbait testu txapelketara eramango ditugu -arauak emanez-;
irabazlea zein den esan beharko dute eta zergatik.
f. Ikasleek zein testu diren iturri literariokoak eta zeinez erabaki
beharko dute.
g. Ikasleek hiru estraktu duten testuak izango dituzte. Hiruko
bakoitzean zein ez den egokia aurkitu beharko dute.

8. Hurrenkeraketa:Testuak landu beharko dituzte, helburu baterako


egokienetik, ezegokienera.
a. Edozein testu serietik, testuen hurrenkera burutu beharko dute
honela:
-Euskara normalenetik gutxien duenera.
-formalenetik gutxienekora
-literarioenetik abiatuz
-hizkuntza garaikideena duenetik ...
-lexiko aberatsena duenetik ...
-pertsonalenetik...
-ulergarrienetik ...
-interesgarrienetik ...
b. Irizpide zehatzagoekin zein testu egokiena:
-emakume aldizkari baterako
-Igandeko koloredun gehigarrirako
-irratsaio baterako
-politikako mintzaldi baterako
-eta abar

9. Konparazioa eta kontrastea: bi testu paralelo izango dituzte pareko


gai edo mintzagai bati buruz. Antzekotasunak eta ezberdintasunak
topa beharko dituzte.
a. gertakari berari buruzko bi egunkari artikulu konparatuko
dituzte
-zein da hunkigarriagoa edo koloretsuagoa
-zeinek erakusten du joera bat nabarmenago (bias)
b. Bi olerki erabilita:
-hitz amankomunak
-bataren bestean dauden ordainak (sinonimoak, baliokideak)
-bietan dauden ideiak edo irudiak
-zeintzuk diren neurkerak, eta berdinak direnentz
-zeintzuk dira errimak; berdinak diren edo ez.
-zein poemak uzten du irudi bisual gardenagoa
-zein da atseginagoa entzuteko
-zein errazagoa ulertzeko
-zein dute nahiago eta zergatik.

10. ANALIZATU: mikroskopiopean jarriko dugu testua. Zenbaketa hutsa


edo efektuak nabarmentzea.
a. Ikasleek kontatu beharrekoak:
-izenorde zehaztuak eta zehaztugabeak.
-izenondoak dituzten izenak eta ez dituztenak.
-agertzen diren aditzaldiak eta aspektuak
-zuzeneko eta zeharkako estiloen proportzioa
-aditz perifrastikoen eta trinkoen proportzioa
-bataz besteko esaldien luzera.
-perpaus zenbatekoen kopurua
... eta abar
b. Hizkuntza atal berezien behaketa:
-eguneroko hitzen esanahi aniztasuna: ekarria, eramana ...
-hitz formalak eta ez-formalak zenbatu
-testuko hitz guztien sinonimoak atera
-testuko zein hitz dira neutralak eta zeintzuk emotiboak
-kontu bati buruzko hitz guztiak atera testutik (adibidez:
beroa)
-zeintzuk dira giltza-hitzak: tonua edo gaiaren
erabakitzaileak
c. kolokazioak:
-hitz batzuen aurreko eta osteko 4 hitzak jaso. Zerrendatu
eta analizatu. Ordenagailuarekin aukera gehiago.
-konbinaketa bitxiak atera eta beste zenbait “ohiko”-
agoak eman: “ilerik gabeko tomatea”, “hondamendia
izerditzen zuen”
-pertsonaien esaera bereizgarriak atera.
d. analisia pragmatikoa:
-ironiaren erabilera... Noiz adierazten dute esan nahi
dutenaz bestelakorik. Pertsonaien intentzioez hitz egin.
-estraktu batetik inferitu daitezkeen datu guztiak

LITERATURA, in “Enseñar lengua” Cassany.


SARRERA: hizkuntza irakasleak dagokion kulturako
literatura ezagut dezaten bultzatu beharko lituzke ikasleak.
Irakurketarako zaletasuna bultzatzea ere, egokia litzateke,
zeren, nahiz eta eskolan bereganatua izan behar gaitasun hori,
literaturak pertsonaren osaerarako duen garrantzia ezin dugu
ahaztu. Eta, literaturak, euskararen bitartez hizkuntza horretan
agertzen den kultura era zabalagoan ezagutzeko parada
eskaintzen du. Euskararen unibertsoan kokatzeko laguntza,
alegia.
Literatura lantzearen helburua ikasleari mezu literarioa
ulertzen laguntzea da, batetik, eta, bestetik, bere gaitasun
hartzaile eta ekoizleak, ulermena eta mintzamena/idazmena
garatzen laguntzea
GAITASUN LITERARIOA. Helburu zenbait, hauek izan
litezke ikaslearentzat, hau da, ikasten ari den hizkuntzaren
erabiltzaile ona izango bada( goi mailetan batez ere):
- gaur eguneko autore zenbait ezagutzea –ezagunenak.
- Testu literarioa irakurtzen eta interpretatzen jakitea
- Testuinguru kulturala eta tradizioa ezagutzea
- Liburu bat hautatzeko irizpideak dauzka bere gustu eta
interesen arabera
- Egunerokotasunean txertatzen du euskal literatura
- Literaturarekin gozatzen du.
TRADIZIO LITERARIOA
Literatur lanaren ingurune soziala, ekonomikoak edo
historikoak ezagutzen lagundu behar zaio akaso. Horrek bere
ingurua eta errealitatea interpretatzen lagunduko dio. Bere
burua errealitatean kokatzen ere lagundu beharko lioke.
Iraganaldiko literatur lanen mezua jasotzea nekezagoa egiten
zaiolakoan ikasleari, klasean ez da jorratuko berariaz. Batez
ere, iragan hurbilari eta orainari lotuko gatzaizkio. Ahozko
literaturaren generoak (ipuin, mitologia, txiste, kanta,
ahokorapilo, igarkizun eta horrelakoak) ere egokiak dira beren
zuzentasunagatik eta lainotasunagatik, eta beheragoko
mailetan landu daitezke.
Ez da ahaztu behar literaturaren erabilera ez dela liburuen
irakurketa ixila eta soila; antzerkira joatea, poesia
emanaldietara joatea, hitzaldiak entzutea, telebista saioak
ikustea (Sautrela), eztabaidak jarraitzea (Bizkaia irratiko
idazleei egiten zaizkien elkarrizketak) ...
LITERATUR GENEROAK
Literaturaren garrantzia esateko moldean ere badatzala
azpimarratu behar zaie ikasleei; hortik ereduak atera
ditzaketela: esamoldeak, metaforak, sinonimoak, egiturak,
erregistroak, hiperboleak, hizkuntza erabilerak oro har ... eta
beste eguneroko hizkuntza erabilpenerakoak. Hauek ikaslearen
hizketa aberastuko dute, eta nortasuna emango diote bere
espresioari. Sarri, Ikasleen hizkera nahiko mugatua izan ohi
da.
GAITASUN LITERARIOA NOLA ESKURATU
Gaitasun hau, pertsonaren osaketa orokorraren atala da.
Hizkuntzaz jabetzeko ikaslea aldeko testuinguru batean garatu
behar den ber, gaitasun literarioa eskuratzeko inguruaren
eragina erabakigarria da.
IKUSPUNTU DIDAKTIKOA
Ikuspuntu zaharrak edukien metaketa zuen helburu
garrantzitsutzat. Orain zera hobesten da: tradizio literario
batean txertatzea, testu literarioen tipologiak ezagutzea eta
baliabide zenbaitez jabetzea. Irakurtzeko ohitura sustatu nahi
da helduetan ere.
Hauek dira ikuspuntu berriaren beste ardatz batzuk: testu
hurbilak lantzea; denetariko literatura lantzea (ahozkoa,
gazteena eta umeena, herrikoia eta kontsumozkoa...); sormena
eta gaitasun ekoizleak bultzatzen ditu; ikasleen interesen
araberako testuak aukeratzea (HEOetan umorezkoak eta
maitasunezkoak); hizkuntza-eredu bat baino gehiago islatzen
duen literatura; irakurketa ohitura bultzatzea; ulertze eta
interpretatzeari garrantzia ematea (formazio gehiago eta
informazio gutxiago).
Irakasleak ez du hitzaldi berezitu bat emango, aldiz, bere
taldearekin jarduerak koordinatuko ditu: liburutegira joatea,
liburudenda edo azoka batera joatea, gelan irakurtzea,
errezitazio jarduerak egitea, testu iruzkinak, antzespenak;
prentsako kritikak irakurtzea, testuak idaztea, liburuak
elkarrekin trukatzea, pelikula bat ikustea, idazle bati eginiko
elkarrizketa entzutea ...
LITERATURA IRAKASTEAREN HELBURUAK
Ikasketaren helburuak:
- askotariko testu literarioen laginak ulertzea, gutxi asko.
- gauzak ikasi: gizarteari buruz, historia, kultura
- mundu eta norberaren ikuskera moldatzea
- aisialdi jarduera ludiko eta aberasgarriaren iturritzat izatea
literatura
- ikaslearen nortasun literarioa sendotzea xede hizkuntzan, jakin
dezan zer, nola eta noiz irakurri nahi duen
IRAKURKETA LIBURUAK
1. Liburuak aukeratzeko bi helburu:
1. testuak plazer eta norberaren aberaste iturritzat
jotzea
2. testuen ezaugarri estetiko eta linguistikoak
ezagutzea.
Nori dagokio testu liburuak hautatzea: irakasleak ezin du
ikasleen iritzia baztertu. Ikasleek erabaki behar dute,
irakasleak gaiari, idazleari edo argudioari buruz informazioa
eman eta gero. Horretarako egokia izan daiteke kritikak edo
iruzkinak irakurtzea, katalogoak errepasatzea eta zerrenda
irekiak ematea.
Taldeko denek ez dute liburu bera irakurri behar. Informazio
trukea edo edo liburu trukea egin daitezke. Taldetxoetan lanak
edo eztabaidak bultza daitezke ikasleek elkarri liburuak
gomendatzeko.
Beste modu bat da idazlea ikasleengana hurbiltzea, HEOetan
egiten den bezala. Euskal astean hain zuzen. Galderak egin
ahal dizkiote. Hau ezinezkoa denean, egin berri den
elkarrizketa bat eskuratu ahal zaie.

2. Irakurketa ohitura sortzeko liburuak aukeratzea:


Zeintzuk dira ikasleari hurbil zaizkion liburuak?
2.1 gaiak: ikasleari gogoko zaizkion gaiak aukeratu, bere
adin, gizarte-inguru, interes eta gustuen arabera.
Irakasleak sundaketak egin ditzake ikasle bakoitzaren
kutunak ezagutzeko: kirolak, abenturak, pertsonaia
fantastikoak, abereak, umorea, musika, sexua...gizarte
auziak: gosea, droga ... eta honela aukeratzera lagunduz
ikasleari.
2.2 Pertsonaiak: adin berekoak izatea eta antzeko arazo eta
jarrerak izatea
2.3 Hizkuntza: zailegiak ekidin. Hizkuntza zuzena izango da,
eta, aldi berean, aniztasun sozio-linguistikoa emango du
aditzera.

3. Gaitasun literarioa garatzeko liburuak


aukeratzea:
Ekintzaz haratago doazen gogoeta eta gaiak ulertaraztea
onuragarria litzateke. Euskal irakurle berria literaturaren gai
unibertsalekin konektatu behar da: maitasuna, bizitza,
harremanak, denboraren joana, oroitzapenak, ni-errealitatea
harremana...Helburua, ikaslea euskarazko irakurle autonomoa
bilaka dadin lortu beharko litzateke.

4. Irakurketa liburuekin egin ahal diren lanak:


Beharbada, ikasleak liburua irakurri duenentz egiaztatu behar
da. Izan daiteke, ikasleak egin beharreko lana zikiratzailea
izatea, alimalekoa eta konplexuegia delako, alegia. Ikasleak
lanak eginez ondo pasatuta, adibidez, inolako lanik eskatzen ez
dion feed-backa planifikatu daiteke: ikaskideekin liburua
ikasgelan komentatzea.
Irakurketa gidatzeko edo idazketa lantzeko ariketak molda
daitezke:
4.1 Liburutik abiatuta testu pertsonalak sortzea:
protagonistari gutuna
idazleari gutuna bere iritziarekin
pertsonaia batekin elkarrizketa asmatu
bukaera amaitu
pertsonaia gogogabetu baten gutuna idazleari bere eginkizuna aldarazteko
liburuko zer hauen zerrendak: kolore, usain, jantzi, paisaia ...
zerrenda bikoitza: gustuko eta gustatu gabeko gauzen bi zerrenda.
Protagonistaren balizko amets bat
Azaldu dezatela eurek egingo lituzketen aldaketak

Zatikako ulermen analitikoa lantzekoak. Ikaslearen arreta liburuaren


alderdi batean pausaraztea. Pertsoanaia nagusia edo bigarrenkaria
karakterizatzea; hiztegi-mota bat erauztea; giroak deskribatzea ...
Galdeketak: bere ulerketa maila erakuts dezan ikasleak.
Erreseinak edo aipamenak: atal hauek ditu: laburpena, biografia eta iritzi
pertsonala. Lan baliotsua, irakurri, laburtu, kontsultatu eta bere iritzia eman
behar baitu.
Irakurketa-gidak. Ikasleak informazioak bilatu behar ditu liburuan.
SORTZE LITERARIOAREN LANTEGIAK
Abaguneak sortu behar dira, ikasleak idazteko bultzada eta mezu
originala sortzeko kinada izan dezan. Irakasleak lagundu behar dio
ikasleari autoexigentzi gehiegizkoa gainditzen, horrek bere ekoizpena
oztopa ez dezan. Rodarik honelakoak diseinatu zituen. Hona hemen
beste batzuk:
1. Hasierako hiruzpalau lerrotik istorio laburra sortaraztea
3. Bukaera duelarik, ikasleak ipuina sortuko du.
4. Elkarrizketa asmatzea solaskide baten txandetatik abiatuz
5. testu batetik erauzitako 12 bat hitz ordenaturi jarraiki istorioa osatu
6. Poema txiki batetik abiatuta istorioa idatzi
7. Poema batean, adibidez, adjektiboak kontrako beste batzuekin
trukatu.
8. Idazle anitzeko narrazioa: bost minuturo ikaslez aldatzen da
narrazioa. Azkenean bakoitzak aldaki bat jorratu beharko du osorik.
(Egin dugu irudiekin)
9. Kendutako atalak berrasmatu ipuin labur batean
10.Objektu bati bizitza ematea: pentsakera eta biografia idatzi
11.Bi objekturen arteko elkarrizketa irudikatua
12.Komiki bateko puxikak bete
13.Naturaren elementu batek iradokitzen diguna idatzi.
14.Ohiko ipuin baten aldakia idatzi: otso barazkijalea Txano
Gorritxurekin, Edurzuri feminista...
15.Izenburu aldrebes batekin berria idatzi
16.Argazki batetik biografia bat asmatu
17. Haurtzaroko oroitzapen bat idatzi
18. Mendeko lapurketa egin duenari despedidako gutuna idatzi
19.Irudimenezko gutuna idazten dio antigualeko pertsonaia batek oringo
bati: Mozartek Beatles-ei
20.Iragarkiak erredaktatzea ekoizkin alperreko eta aldrebesentzat
21.Alderdi, talde, elkarte ... baten oin-arauak zehaztea: mentazko
gozokien elkartearenak adibidez.
Ikasleek euren ikaskideenak ezagutzea oinarrizkoa da. Honela plazerra
gehitzen da, eta taldeak idazkiak balioztatzea bermatzen.
Lehiaketak, aldizkarietako argitalpenak eta irakurketa publikoak
berebizikoak dira.
Ahozko jarduerak ere irudikatu ahal dira.
EBALUAKETA
Ikasleari bere euskara-ikaslearen paperean, idazmena ebaluatuko zaio,
eta han erabiltzen dituen tornu linguistikoak eta estilistikoak. Hau
literatura garaikidea ustiatzearen fruitu ere izango da. Dituen euskararen
ganako jarrerak aldatzea ere bidera dezake, euskal mundu literarioaren
ezagutzak.
KOMENTATU ESKOLAN EGITEN IZAN DUGUN LIBURUAREN
LANKETA:
- nola aukeratzen dugun liburua: gaia (umorea, alaia,
maitasunari buruzkoa)
- nolako lanketak egiten ditugun: ulermen galderak,
sinonimoak, erdarazko esamoldeen euskarazko baliabideak,
berridazketak, atzizkiak erroekin lotzen, deklinabide
bukaerak ...
62.GAIA. EXPLOTACION DIDACTICA DE LOS
MEDIOS AUDIOVISUALES
KOMUNIKABIDEAK: IRRATIA ETA TELEBISTA. Enseñar lengua.
Cassany. 521 or.
SARRERA.
Komunikabideek informazioa ematen dute, eta baita informazioa ere.
Badute akatsik, ordea, eredu kultural masifikatuak transmititzen dituzte,
despertsonalizazioa dakarte; bere bizitza nola antolatu, bere dirua nola
gastatu eta bere denbora nola antolatu esaten diote gizabanakoari.
Beraz, jarrera kritikoa eta selektiboa izan behar dugu.
IRAKASKUNTZA ETA AISIA
Eskaintza auditibo eta bisuala gero eta handiagoa da. Irakaskuntza, ez
bakarrik idatzizkoaren bitartez, ikus-entzunezkoen bitartez ere egiten da,
eta ahalegin gutxiagorekin. Ikasleek bitarteko hauek erabiltzeko duten
joerari etekina atera behar diogu. Horrek ez du esan nahi, informazioa
bitarteko idatzien bidez jasotzeko trebatu behar ez ditugunik, jarrera aktibo
eta erreflexiboak izanik ikasleek. Helburua, euskarazko komunikabideen
aurrean irizpideak, autonomia eta iritzi propioa izatea da, komunikabideen
eduki eta diskurtso ideologikoen aurrean.
KOMUNIKABIDEAK HIZKUNTZAREN IRAKASKUNTZAN.
Eredu linguistikoen hornitzaileak dira. Hizkera estandarra aberasten dute
(Bertatik bertara, Bizkaia irratia).
Komunikabideak irakaskuntzaren barruan kokatzean, helburu orokor hauek
ditugu:
- euskal errealitate eta gaurkotasunezkoetara hurbiltzeko
erabiltzea
- komunikabideen informazioa interpretatu eta baloratu
- aisirako eta plazerrerako erabili
- komunikabide bakoitzaren ezaugarri orokorrak ezagutu.
- Bertako testuen ezaugarri linguistikoak ezagutu
- Eskaintzaren aurrean izpiritu kritiko eta selektiboa garatu
Ikasleen mundua zabaltzeko balio dute, hainbat arlotan barneratzen
direlarik.
Gaitasun linguistikoak praktikan jartzea ahalbidetzen dute, eta laguntzarako
material gaurkotu eta erakargarriak eskaintzen dituzte.
KOMUNIKABIDEAK BALIABIDE DIDAKTIKO GISA
Lau erabilera esparru:
a. Material linguistiko gisa: testuen erakuskarien ugaritasunari
laguntzen diote, horiekin lan egingo baita klasean
b. Ezagutu beharreko baliabideak dira: egiten duten eskaintza ezagutu
behar da. Euren produkzioek ikasleen ekoizpena bultza dezakete:
film batek foruma sor dezake, erreportaia baten gaiak eztabaida sor
dezake.
c. Partehartze gune gisa: irakurlea mintzo atala, telefono deiak,
eztabaidak, txapelketak...
d. Ekoizpena egiteko bultzatzaile gisa: komunikabideetan egiten
direnen antzeko testuak sor daitezke: irrati-programak, iragarkiak,
bideoclipak, espotak, eskolako aldizkariak ...
Irratia da lehena berria ematen, telebista dokumentu bisualak ematen eta
kazeta sakontasunean aztertzen .
IRRATIA
Informazioa ziztu bizian heltzen zaio honen bitartez entzuleari.
Gehien laguntzen duen bitartekoa da. Helburu hauek dira
garrantzitsuenak:
- ahozko jardun formalaren ezaugarri orokorrak ulertzea
- irrati-programa motak banan banan ezagutzea: berriak,
elkarrizketak, erreportaiak, literatura-saioak ...
- hizkerak ezagutzea: euskalkiak, zuzenekoa/grabatua,
publikoaren arabera (Euskadi gaztea, Kurkuluxetan, Dona
dona katona)
Hiritarren partehartzerik handiena irratiak izaten du. Ikasleek
irrati-produktuak errazki sor ditzakete: gogokoen duten diska
aurkeztea, gaurkotasun musikalari buruzko saioa egitea,
eztabaida bat antolatzea, iragarki tartea antolatzea, kantari bat
elkarrizketatzea, informazio-saioa egin eskolako
txutxumutxuekin.
TELEBISTA.
Hartzaile gehien duen bitartekoa da, eta iragarkientzako bitartekorik
eraginkorrena.
Telebistako eduki eta hizkuntzarekiko helburuak hauexek lirateke:
- telebista-programen generoak desberdintzea:
berriak, erreportaiak, eztabaida-saioak, zinema,
txapelketak, umeentzakoak
- programaren araberako entzulego, gai eta
funtzioak desberdintzea
- programa interesgarriak eta baliagarriak
nabarmentzen ikastea
- programa piloaren aurrean, jarrera kritikoa eta
analitikoa garatzen jakitea
- Iragarkiak hizkuntza konnotatiboaren erakusgai
ezin hobea dira. Hala ere, gaitasun kritikoa eduki behar
da horien aurrean.
Egunkaria eta telebista batera erabil daitezke. Pelikula baten kritika, fitxa
teknikoa eta sintesisa baliagarriak izango dira filma ulertzeko; idatzizko
edo ahozko jarduerak bultzatzeko akuilu izango dira.
Komunikabideetan, badira artxiboen imajinak publikoaren eskura jartzen
direnak. Ikasleek bideoa erabil lezakete.

KANTAK NOLA ERABILI IKASGELAN EUSKARA IKASTEKO.GAIZKA


AURTENETXE. Hizpide
Ikasleei kanta bat eramaten zaienean, pozik geratzen badira, guk ere hori
pentsatzen dugu: gustatu egin zaie! Baina komeni da lanketaren pausuak
zehatzago ezartzea. Eman dezagun kanta bat; pausu hauek eman ditzakegu:
1. Galdetegia: musikari buruz: gustuak, modak, taldeak, mitoak, motak,
gertakari sozialak: festibal, kontzertu...
3. Dokumentu erreala kantaren artistei buruz: historia, diskografia,
taldearen bilakaera ... Egia/gezurra galdetegi bat aurreko
irakurgaiari buruz
4. Entzuketa: datuak jasoko dituzte: hitzak, errimak, gaia.
Elkarretaratze saioa ikusteko zein datu jaso den. 2. entzuketa:
5. Autoebaluazioa, ikasleari letra emanez
6. Gramatikaren lanketa: lexikoa, gramatika ...mailaren arabera
7. Gaiaren inguruko eztabaida, gaia ideologikoa bada. Etnografikoa
bada, lehengo ohiturei buruz. Eta abar.
8. Ikasleak autoebaluazioa egingo du: “Bi minututan pentsatu zer ikasi
duzun kanta honetatik eta apuntatu taula honetan:
SINTAXIA/MORFOSINTAXIA LEXIKOA

BIDEOAREKIN HIZTEGIA LANTZEN. Millar. Hizpide


Bideo baten laguntzarekin ariketak egin daitezke hiztegia lantzeko, besteak
beste.Hona hemen, aukera egiteko irizpideak:
 ikasleen interes orokorra
 aurrez ikasgelan egin den lana eta solasaldiak
 Bideo-materialaren kultur-edukia
 materialaren ulergarritasuna
Ikusi aurreko jardunak:
f) hiztegi-ariketak
g) eztabaida
h) irakurraldia
1.1. Eman bideoko hitzak ikasleei arbelean horiek lan ditzaten:
1.2. agertuko diren hitz zenbaiten zerrenda eman: aurki ditzatela
sinonimoak, antonimoak, eratorriak ... Hiztegia izango dute; 20 mn
1.3. hitzen zerrendak sailkatu izenburu baten azpian
1.4. hitzen kategoriak aukeratu eta ikasleei kategoria horretako hitzak
idaztaraztea. Lehiaketa alaigarri bat ere proposatu daiteke:
adibidez, agertutako hitzak ezaba ditzatela euren zerrendatik eta
txapelduna hondarreko hitz gehien duena izango da
2. Eztabaida: bideoko solasaldiari buruzko solasaldia. Testua zaila bada,
galdera zenbait eman dakizkieke, bideoa ikusi gabe oraindik. Gero,
bideoarekin zuzenduko dituzte. Galderak eztabaidarako oinarri izan
daitezke.
3. Irakurraldia: irakurgai ez da oso luzea izango, ezta oso zaila ere. Hitz
berriak azaldu eta eztabaida ere sor daiteke
4. Bideoa ikusi: galderen erdiak gutxienez erantzuteko modukoak izango
dira
5. Ondoren: nork bere ikuspegiaren aldeko hitzaldi bat idatzi beharko dute.
Azkenean eztabaida orokor bat.
Ondorioa: zenbat eta sortzaileago, edo aktiboago, edo umoretsuago izan
ariketa, orduan eta seguruago ikasleak arreta jarriko duela eta ariketa hori
buruan gordeko duela.
OHARRA: entzumenekin berdin egin daiteke.

ZER EGIN AUDIOEKIN KLASEAN. Ros/Ortiz de Pinedo

Ariketa hau bai Oinarrizko Zikloan eta bai Goi Zikloan erabili izan dugu.
Lehenik gaia eta mailaren araberako audio dokumentua aukeratzen da:
gehienetan Ikasbil izeneko atarikoa. 6 minutu ingurukoa. Egia/gezurra
tankerako esaldiak prestatzen dira, hamar bat. Bi aldiz entzunaraziko zaie.
Zuzenketa egingo da. Galderetan dokumentuan agertzen diren esamoldeak
edo hiztegi berezia sartzen ahaleginduko gara. Esamolde horiekin esaldi
zenbait egingo ditutze. Hurrengo, atsotitzak landuko dituzte hiru modutan:
euskarazkoak erdarazkoekin lotuz, euskarazkoak kideko euskarazko beste
batzuekin, eta, azkenik, euskarazkoen lehen atalak bigarren atalekin.
Atsotitzok gaiarekin lotuta egongo dira. Ondoren ikasleei euren uztako
galderak edo iritziak idaztea eskatzen zaie, euren ikaskideei planteatzeko.
Irakasleak zabal dabiltzan beste ideia batzuk ere ezar ditzake orrialdean.
Eztabaidari ekingo zaio taldetxoka. Azkenean boz-eroale batek aipatutakoa
laburbil dezake.

63.GAIA. EXPLOTACION
DIDACTICA DE LA
PRENSA ESCRITA.
EGUNKARIEN LANKETA
Idatzitako kazetaritza xede duten hizkuntzaren gizartea ezagutzeko balio
die ikasleei: bere kezkak, aurriritziak, pentsamoldeak... Erronka bat da
ikasleentzat. Irakasleok kazetaritza-testuen bilduma izaten dugu, gaika
antolatuta. Hiru eratara erabili ohi dugu:
1. ulermena edo lexiko eta gramatika lantzeko.
2. xede den kultura edo gizartean arreta jartzeko.
3. artikuluek aipatutako gaiez eztabaidak sortzeko.

Arazo bat egunkarietako artikuluei dagokienez, euren iragankortasuna da.


Helburua ikasleak euskal kazetak irakurtzera zaletzea da.

Euskaraz eskura daitezkeen egunkari eta aldizkariak:


Egunkariak: Berria, eskualdetako Hitza izenekoak, Gara, Deia, El Pais
egunkarietan artikulu banaka batzuk ..
Aldizkariak: Argia, Gaztetxulo, Elhuyar, Herria, Habe, Aizu, Idatz eta
mintz, Nabarralde, Zabalik...
Internetekoak: consumer, eitb, Eusko-Ikaskuntzarena...

Informazio bila irakurtzen.


Ikasleek euren hizkuntzan kazetak irakurtzeko duten ohitura euskarazkora
transferitu behar dute.
Irakurtzen dugunean estrategiak erabiltzen ditugu: hasten gara artikulu
batekin eta interesgarritasuna galdu arte jarraitzen dugu: esanahiaren
araberako irakurketa. Beste batzuetan, zer edo zeren bila gabiltza: ataza
bidezko irakurketa. Ikasgela, ikasleak aldez edo moldez, baina lotsarik
gabe irakurtzeko lekua da.

Edukia:
Prentsa idatziak ikasgela eta kanpoko mundua uztartzen ditu.

Trebetasunak elkarrekin landu:


Maiz elkarri ozenki irakurtzen diogu egunkaria besteari; gure iritzia
egunkarietatik ateratako txataletatik abiatuz osotzen dugu. Irakurri, entzun,
hitz egiten dugu prentsatik abiatuz.

Benetako erantzuna:
Irakurritakoa benetakoa da, eta hortik aterako dugun gure erantzuna ere bai.

Testuen iragankortasuna
Honi aurre egiteko, giza interesa duten berrien bankua sortzea komeni da.
Ez dira hain pasakorrak; horiek lantzeko jarduera jakin batzuk izango
ditugu finkatuta.
Kultura eta gizartea.
Akulturatzeko bidezidor bat da prentsa idatzia: gizarteko ospetsuak,
telebista eta irratiko programei buruzkoak jasoko dituzte prentsa irakurzale
egiten badira.

Zailtasuna:
Ikasleetan gehienek zailtzat dauzkate idazki hauek. Kultura aipamenak
arrotzak zaizkie: kirol gertakariak, jende ospetsua ...

Laburbilduz:
egunkariak merkeak dira. Eskura errazak dira. Askotariko testuak dituzte.
Bigarren hizkuntzako irakurketa trebetasunak garatzen laguntza dira.
Benetako erantzunak sortzen dituzte eta akulturaziorako laguntzen dute.

Metodologia:
Ariketa zenbait:
Aldizkari batetik atera horko euskal pertsonaia famatuak zerrenda batean.
Asmatu zergatik diren ospetsuak orain.
Interesgarri deritzen saio edo produktu kultural bi atera: dela tb edo irrati
saioa, antzerki-lana, liburua ...
Giza intereseko bi istorio atera berrietatik.
Lehen orrialdeko izenburu nagusiari buruz ikasleak bere benetako iritzia
eman beharko du. Lehen orrialdekotik ez bada, beste orrialdeetako
izenburuetatik.
Berri bat norberaren esperientziarekin lotu.
Eskutitza idatzi egunkarira.
Lotu irudiak eta berriak.
Egunkaria irakurtzeko ohiturei buruzko inkesta.
Euskaraz bizi den mundua isladatzen duen berri bat atera.
Konparatu berri bat euskarazko prentsan eta gaztelerazko prentsan nola
erabili duten.
Dauden aldizkariak ezagutarazi eta konparaketa egin dezatela ikasgelan,
bakoitzari iruzkin bat eginez.
Politikari buruzko joerak antzeman aldizkarietan.
Berri beraren trataera ezberdinak aldizkariaren arabera.
Argazki oinak jarri argazkiei.
LOS MEDIOS DE COMUNICACION COMO RECURSO
DIDACTICO: LA PRENSA.
in Enseñar lengua. Cassany. 528 or.

KOMUNIKABIDEAK BALIABIDE DIDAKTIKO GISA:


Lau ildo zehatz ditzakegu:
a) hizkuntza-material gisa: hizkuntza ikastean
lantzen diren testuen lagin kopurua handitzen da.
b) Ezagutu beharrekoak dira, edukiak ezagutzeko
eta beren ezaugarriei erreparatzeko. Hartzaile
lana eta ekoizle lana egiten lagunduko diote
ikasleari. Film batek forum bat era dezake;
erreportai bat eztabaidagai izan daiteke.
c) Partehartzeko gunea izan daiteke. Gutunak,
telebista interaktiboa, eztabaida eta lehiaketak ...
d) Sormena lantzeko: komunikabideen antzerako
testuak egin: irrati-programak, iragarkiak,
espotak ...
PRENTSA
Prentsak, modu merkean, gizakia inguruarekin eta gizartearekin lotzen du..
Irakaskuntza zabal, irekia eta kritikoa bideratzen du. Gaurkotutako
informazioa dakar, liburuetan baino gehiago. Prentsa-motak:
- orokorra: nazionala, eskualdekoa; astekaria, hilabetekaria,
egunkaria; gai orokorrekoa eta irakurlego
hetereogeneoarentzat.
- Arloko edo berezitutako prentsa: taldeena, jakintza-gai
batekoa. Baliabide oso aberatsa da materiale eta gaien
aniztasunagatik
Egunkariak dakarren materialea bitarikoa izan daiteke:
gaurkotasunezko edo denboraz kanpokoa. Honek badu
garrantziarik programaziorako.
Heziketa helburu batzuk jarriko ditugu prentsari begira:
a) egunkari baten atalak ezagutu:
kirolak, ikuskizunak, kultura
b) kazetaritza-generoak ezagutu:
editoriala, iritzia, kritikak,
berriak ...
c) berri baten atalak ezagutu
d) iritzia eta informazioa desberdindu
e) egunkaria informazio eta idatzizko
dokumentu gisa erabili.
f) Irakurleei irekitako ataletan parte
hartu
g) Eskola-agerkari batean parte-hartu
KOMENTARIO LIBREA:
Euskal Herriko prentsari buruz: Gaztetxulo, Administrazio euskaraz, Argia,
Herria, Berria, Idatz eta Mintz, Hitza-k, Habe, Aizu ...

EGUNKARIEKIN MODU SORTZAILEAN LAN EGITEN:. In Newspapers. P.


Grundi.
SARRERA. Azken helburua ikasleek euskarazko egunkariak eta
aldizkariak irakurtzea izango litzateke.
Prentsak jarrera kulturalak eta politikoak islatzen ditu, eta ikasleek
euskarazkoak ezagutzea interesgarria da.
Ikasleak egunkaria benetako bizitzan bezala erabiltzen ikasten badu
ikasgelan, gero bere bizitzan ohituta hatzeko bide-erdia egina dauka.
Hona egunkariak erabiltzearen alderdi batzuk:
- eskuragarritasuna: badira euskaraz egunkariak eta aldizkariak,
aberatsak dira eta ez hain garestiak
- aniztasuna: badira hainbat motatakoak, geure txikian
- irakurtzeko ohitura. Ikasleek euren jatorrizko hizkuntzan duten
egunkarietarako gertutasuna, euskara ere lortu beharko genuke
- irakurtzeko modu asko daude: gainetik, zerbaiten bila,
esanahiari jarraituta ...
- prentsak ikasgela lotzen du kanpoko munduarekin
- prentsarekin gauza pilo bat egiten dugu: albokoari irakurri,
gure iritzia oinarritu, gure iritzia eman ...
- guk prentsari ematen diogun erantzuna pertsonala da,
benetakoa baita.
- prentsaren interesa izan daiteke gizakiari buruzkoa edo
gaurkotasunezkoa. Giza-intereseko atalekin banku bat egin
dezakegu, interesduna izaten iraungo duena.
- kultura eta gizartea: prentsa xede-gizartean eta horko jende
garrantzitsua ezagutzeko iturririk onena da.. Gainera ikus-
entzunezkoei hurbiltzen lagun dezake. Egunkariak eta
aldizkariak kultura berrian txertatzeko modurik onenetarikoa
dira.
- zailtasuna: askotan egunkarietako izenburuak eta aipuak
ilunak zaizkie ikasleei. Irtenbidea, ikasleei eurei zer irakurri
aukeratzen uztea izan daiteke.
Berripaperak eta metodologia. Prentsa atal batekin irakasleak ondo pentsatu
behar du zer egin behar duen.
Egunkariekin orain arte egin dugun lana:
- berriak elkarri kontatu.
- Cloze testak abiatu
- Eztabaidak abiatu, ikasleek, taldetxoan, ideko atalak dituztela
gai baten inguruan (Eztabaida in Administrazioa euskaraz)
- Iritzi artikuluak erabiliko dira ulermena lantzeko HEOko GZ
azterketan
Zertarako erabili daitezke beste egunkarien atalak?
- Adibidez horoskopoak sortuz, aurrean egunkariko eredua
dutelarik. Gero klasekideei pasatu.
- Eguraldiaren iragarpena: gaurkoa, biharkoa eta etzikoa,
taldetxoka komentatu ikasleek.
- Inkestak eta kaleko galderak, puri-purian dagoen gaia
jorratzeko
- Interneteko edizioa ere erabilgarria izan daiteke: bideoak,
audioak, blogak, inkestak (eitb24.com, berria.info, argia ...)
- Artikulua irakurri ondoko ulermen galderak egin daitezke;
hortik eztabaida abiatu; sinonimoen lanketa eta berridazketak.
Esamoldeen lanketa egin daiteke: erdarazkoaren parekoa
aurkitu testuan euskaraz. (literatur testuak landu ditugun
moduan)
- gaurkotasunezko gai bat hartuta, artikulua irakurrita,
taldetxoetan solasa abiatu, galdera pare bat ontzen dutelarik
aurretiaz ikaskideei egiteko.
- Role play: Zapatero eta Otegi.
- Irakurlearen txokoa(zuzendariari gutunak)
- Iragarkiei erantzun
- Paragrafo nahastuak berrordenatu
- Komikien puxikak bete
- Komikiak berrantolatu
- Lan eskaintzei erantzun

Egunkarietako kontakizunak (adibidez ezkontza-hauste bat


ezkontideen kexuengatik).
Berriaren protagonistak direnekin, jokatu egin daiteke:
ikuspuntuak aldatuz, lehen pertsonan, elkarrizketak irudikatuz
pertsonaia solteei, topiko kulturalak aipatuz ( “senar ideala”).

Garrantzitsua da, ez bakarrik testuak ulertzea, hitz egiteko,


idazteko eta gogoeta egiteko erabiltzea ikasleek ere, batez ere,
eurei garrantzizko zaizkien gaietan.

GOGOETA SORTZAILEA
Zer egin?:
- Berriekin: hortaz aurretik irakurri dutena kontatu; euren iritzia
- Argazkiekin: argazki-oinak asmatu; argazki-oin nahaspilatuak
egokitu; asmatu zer gertatu den
- Iragarkiekin: role-playing: bezeroa-iragarlea
- Komikiekin: ordenatu; puxikak bete; bat asmatu
- Artikulu luzeekin: laburtu eta albokoari kontatu
- Iritzi-artikuluekin: erantzun desadostasuna adieraziz
- Telebista-programekin: astekoa balitz, ikusgarriak direnak
hautatu, norberaren iritziari jarraituz; kritika bat idatzi
programa bati buruz
- Zuzendariarentzako gutunekin: auzo edo herriko konturen bat
salatuz
- Eguraldi-iragarkiarekin: planak egin astebururako
- Gehigarriekin: ekonomiazkoarekin (boltsako inbertsioak
planifikatu), Larrun (pil-pilean dauden gaiei buruz solaskideen
aipuak atera eta eztabaidatu)
- Agendarekin: bi hautatu eta zergatik esan
- Elkarrizketekin: sortu galderak; erantzunak suposatu
- Kirol atalarekin: igandeko partidua komentatu. Euskal kirola
jarraitu
- Berri laburrekin: anplifikatu, xehetasunak emanez
- Atsotizak: azaldu egoera batekin
- Tertulia bat egin : gaurkotasunezko gai zabala
Nola egin?:
Saiatu irakasleari lan gutxien ematen dioten ariketak hautatzen eta
egokitzen.
64.GAIA.: EXPLOTACION DIDACTICA DE LAS
NUEVAS TECNOLOGIAS
INTERNET:
Sorrera: EEBBko militarrak.
Gaur egungo komerzializazioa
Edukien zama eskerga filtratzen jakin behar
E-POSTA: informazio piloa bidaltzea posible egiten du; hori manipulatzea
ere; azkar; merke.
FOROAK:
BLOGAK: Sustatu, berria, eitb24.com
POSTA-ZERRENDAK: zientzia.net; zernola
ALDIZKARI ELEKTRONIKOAK: consumer, susa
KONTSULTA-ZERBITZUAK: corpus arakatzaileak; atsotitzak;
azterketak; hiztegiak; toponimia; euskalterm; esamoldeak; testu literarioak
AISIA: umeentzako; musika; mendia euskaraz
INFORMAZIOA: egunkariak, aldizkariak
MP3
BALIABIDE PEDAGOGIKOAK: Ikasbil, Habenet, Aizu, zalantza
kontsultak (ivap, euskaltzaindia)
EROSKETAK: liburudendak ...
EGIN DITUGUN ARIKETAK:
- Eskualdeko toponimia normalizatua aztertu
- Ikaslearen lanbideko terminologiara iritsi
- Webguneak baloratu
- Aldizkari elektronikoetan ikasleak bere burua harpidetu
- Bizkaierazko webguneak bisitatu
- Atsotitzak bilatu gai konkretuen inguruan, horretarako
bilatzailea baliatuz
- Esamolde jakinen itzulpena eta erabilerak ikusi , euskalkiz
euskalki (Inza proiektua)
- EGAko azterketak egin eta autozuzenketa egin
- Jakinarazi ikasleei webguneen direktorioak non dauden.
- Euskarazko bilatzaileak erabilarazi
EGIN DAITEZKEENAK:
- idazlanetan ageri diren kolokazioak zuzenak diren ikustea
korpus arakatzaileetan
- txango bat antolatzea Euskal Herrian turismoa egiteko,
horretarako garraioak, jatetxeak,aisiako baliabideak (mendia,
jatetxeak, jaiak ...) euskaraz kontsultatu beharko dituztelarik
- idazleak eginiko zenbait obra edo poesia lokalizatu Susa-ren
webgunean: poesiak entzun.
- Webkuesta: informazioa bilatzea interneten, irakasleak
emandako jarraibide bati segika, eta, adibidez, artikulu bat
idatzi herri bati buruz, argazkiekin, naturako ibilbideekin eta
abar; edo gazteriaren egoerari buruz. Bilaketa oso mugatua
egon behar du, bestela denbora-galtzea gerta daiteke interneten
- Teleikasketa: tutorea dutelarik, jada hiru. Com webgunean
eskuragarri daude hizkuntza-ikastaroak: ingelesa, euskara,
alemanera. Iruñeako HEO ofizialean badabiltza jadanik.

Вам также может понравиться