Вы находитесь на странице: 1из 14

AIXERROTA BHI Euskara Saila H IZTEGIA — Gorrotoa lege. J. Etxaide. Elkar.

Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea

adabegi «Oñaztar gazte zainbihurria ez ezik, Jaun Petri Urtiz ere ohartu zen (...)
'adarbegia, adarrondoa' Abendañotarren aizkorak topatu zuen adabegi desegokiaz.» (193)
adatsa urdindu «Berrogeita bost urtetsu zituen eta adatsa sobera urdintzen hasia, beharbada
'adinagatik ilea kolorgetu' (...) bere izakera zainbizi eta sukorrak eraginda.» (183)
adimin «...jakingurak hazkura eraginik, lotara joan beharrean, ate gibelean gelditu zen
'zelatan bezala, jakinminez' adimin.» (211)
aditzea izan «—Aditzea dudanez, berak hil erazi omen zuen Azeari Landetako bizkarretik.
'entzutetik jakin edo ezagutu' (322)
agindunahi «Hau ez baitzen batere agindunahia eta otxan-otxan makurtu zitzaion bere
'agintaria,aginduak eman zalea' amonari.» (46)
agintari «Andre Mari Urtiz aiurriz latza zen eta agintaria biziki.»
'aginduak eman zalea' (29)
ahoragarri «Olasoko etxekoandreak janaririk zaporetsuenak eta ahoragarrienak atera
'gustagarria' zituen, edaririk gurienez lagundurik...» (27)
aienatu «...zurbil, margul eta mutu gelditu zen, bizia gorputzetik aienatu balitzaio
'uxatu, aldendu' bezala...» (220)
aihetz «...eta hau esanaz, gerritik zintzilik zeraman aihetz bat eskuratu zion.»
'aihotza, ganibet handia' (115)
aitatxulo «Hiru alabak aitatxulo bilakatu ziren eta Matxin, berriz, amatxulo.»
'aitazuloa, aita oso maite duena' (156)
aitatzako «Ikas ezan hire anaia nagusi eta aitatzakoa denari begirunea edukitzen.»
'aitordea' (337)
aitzi «...baina Otxoak, bidez edo bidegabe (...) bazizun aitaren aitzi errebelatzeko
'aurka' eragingarri bat...» (264)
aiurri «Andre Mari Urtiz aiurriz latza zen eta agintaria biziki.»
'izaera, nortasuna' (29)
akiakula «Beren buruei sendo erizten zienean, edozein aitzakia edo akiakula aski
'aitzakia' izaten zuten etsaiaren gainera ustekabean erortzeko.» (119)
alaena «Aurpegiak salatzen hau, hire usakume aurpegiak hain zuzen ere, itxurati
'halakoa' alaena!» (93)
alazan «Alazan koloreko bere zaldi lirain eta bikainean zihoalarik, haizeak leunki
'gorria, kanela kolorekoa' zerabilkion ertze gorriz apaindutako kapa sendoa.» (30)
amilka erori «Areago: gezi edenduek ez zuten ikutu ere egin, bere etsaiek hala uste izanarren
'bilin-bolaka, iraulka jausi' amilka erortzen ikusi zutenean.» (232)
antxintxika «...hura Mondragoera iritsi baino lehen, bagoazke denok antxintxika, bi su
'lasterka, korrika' artean sakailduak izan gura ez badugu...» (278)
antze «...Jaun Gomiz, ostera, indartsu izateaz gainera, maltzurkeria, legunkeria eta
'trebea, jaioa' nahastakeria antzeetan maisu zen...» (112)
antzi egin «—Nork daki Jaun Matxin Ganboakoaren bitartez barkamenik iritsiko ote
'hasperena egin' genukeen! —antzi egin zuen Joanikotek errukarri.» (311)
apentza «Halakoxea izanen da Butroeren apentza! Harririk ez harri gainean!»
'mendekua' (127)
apeta «...kunplimentu eta opaespen klase guztiak izan zituen berarekin (...) Jaun
'kapritxoa' Matxinen gurari eta apeta guztiak mukuru bete araziz.» (100)
aratz «Ene hitzak elur malutak bezain aratzak izanen dira.»
'garbia' (215)
arba «...oinazetan lehertzen hasitako arba kimu samurrak etengabe eta oldartsu
'abar xehea, palua' hazten ari ziren bizibeharraren kemenak eraginda.» (265)

¦ 1 ‹
AIXERROTA BHI Euskara Saila H IZTEGIA — Gorrotoa lege. J. Etxaide. Elkar.

Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea

arranbel «...zuzi irazekiek —guztiz ere arranbelen eraginez jaurtikiak—, (...) leihoetan
'arkua' sartuz bete ohi zuten beren egitekoa.» (302)
arranditsu «...arnasa lasai hartu zuen Jaun Txeru Beleiz bere gudariekin hirian arranditsu
'harro' sartzen ikusi zuenean...» (240)
arre «...Jaun Petri Urtizi biderik bihurrienak eta arreenak zilegi zitzaizkiola bere
'iluna, kolorgea' handigoseak agindutako helburura iristeko.» (223)
aspilera «...leiho luze-estuekin konbinaturik, aspilerak eta tronerak zituen txairoki
'leiho gisako begiratokia' sakabanatuta.» (252)
atotsi «...emakume ezkonduak oro kalean, edo etxean, arrotzik atotsi behar bazuten,
'hartu' buru-janzkiren bat gabe ez baitzitezkeen ager...» (96)
atzendu «...ederki mintzatu zen euskaraz hamar-hamabi urtetara arte. Gero (...) baldartu
'ahantzi, ahaztu' egin zen, baina ez zitzaion erabat atzendu sekula.» (72)
atzipetu «Baina Eneko Kanpain atzipetua izan zen, zeren (...) surtatik atera ziren
'iruzur egin, ziria sartu' zaldunen artean ez baitzegoen Jaun Gomiz Butroeko.» (307)
ausiabartza «Aldi hartako bertsolari batek (...) honela kantatu zuen Ahaide Nagusiaren
'hondamena/nahastea,korapiloa' ausiabartza...» (168)
auzi-mauzi «...mintzagaia (...) laster asko pipertu zen (...) auzi-mauziak eta herriko
'gatazka,eztabaida,nahastea' eskandalurik nabarmenenak gozaro lardaskatuz...» (30)
axanpa «Domikuk agindu zion (...) beren mendekua jausten zen unetik, kezka eta
'ardura, larritasuna' axanpa guztiak aienatuko zitzaizkiola.» (222)
axut egin «—Hain zuzen ere, horregatik ez dut ezpata zorrotik atera axut egiteko.»
'erronka jo, ahaikatu' (50)
azkon «Butroetarrek, beren luebaki eta oholesietatik,azkonak, geziak eta tankerako
'eskuz botatzeko gezi txikia' iskilo jaurtigarriak zaparradan botaz egin zien harrera.» (58)
aztal «Zaldunek aztalei eragin zieten eta abereek ere, irrintzi batzuk egin ondoren,
'ezproina, zaldiak ziztatzekoa' gazteluko bideari ekin zioten zakur taldeari jarraiki.» (69)
baiarte «...baiarte batean ipiniz —denen artean zekarten bakarra behar estu
'ohatila, gaisoak eramateko' baterako—, bi gizonen artean eraman zuten.» (308)
balizko «...haren balizko erauntsietatik defendatzeko, gazteluak sendotu eta gogortzea
'posiblea, litzatekeena' zen lehendabiziko egitekoa.» (320)
baratxe-baratxe «...trostan alderatu zen eta hemendik gaztelurainokoa baratxe-baratxe egin
'poliki, astiro, emeki' zuten, zaldiei sosegu eta patxada ematearren...» (252)
baratz «Atzerrian —otserri delarik—, oina baratz ipini behar, labainduko ez bada...»
'emeki, geldiro' (84)
begietsi «Ekaitz ugaldeak pasako dituk eta zume landareak tinko iraunen dik,
'so egin, begiratu' bazterretako hondamena irriabar iskiriotsu batez begietsiz.» (231)
behaztopo egin «...ibili zen zaldiz ilargipean (...) trosta bizi batean, nahiz eta abere kupigarriari
'estropozu egin' behaztoporik ugari egin erazi.» (175)
behazun «...bere jazki liluragarriaren azpian, ezti gozo ordez, sarritan, behazuna egoten
'gibelaren isurkari mingotsa' baita gorderik.» (90)
behinbat «...abagune honetan ere lortu zuen Jesus Jaunaren parabolako belar gaiztoa
'beste behin, berriz' behinbat gehiago garaile irtetea.» (57)
behinola «Behinola, gurdi bat egurrez txit zamatua lohietan josita gelditu omen
'behin batean, behin' zitzaion baserritar bati eta egin ahalak eginda ezin atera...» (179)
beinepein «Hark, beinepein, ez baitu aurpegirik estaltzen honek bezala...»
'behinik behin, behintzat, (192)
belaunez belaun «Sarritan, Ahaide Nagusien arteko haserregaiak belaunez belaun lerratzen
'belaunaldiz belaunaldi, gizaldiz ziren...» (59)
i ldi'

¦ 2 ‹
AIXERROTA BHI Euskara Saila H IZTEGIA — Gorrotoa lege. J. Etxaide. Elkar.

Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea

belzkeria «...haren azkeneko hitzak zorrotzak ez ezik zemaikorrak izan baziren ere, ez
'azpikeria' zuen zalantzarik (...) egin zion belzkeriaz.» (220)
beratu «Zorigaitz ikaragarri haren eragitez, Butroeko jaunaren bihotz idortua, zaildua,
'bigundu' gogortua, beratu zen haur batenaren antzo...» (126)
berebiziko «Horra, bada, Butroeko etxekoandre xaharra Muxika jauregiko aginte-makilaz
'apropos, ederki' jabeturik berebiziko!» (46)
berinaki «...gazteluaren hormalde nagusira jotzen zuten arkudun berinakiak,
'beirazko egitura' Testamentu zahar eta berriko irudiz apaindurik.» (96)
bertan behera utzi «Ez zuten lortu gazteluak egiteke bertan behera uztea, baina bai (...)
'bere hartan utzi, abandonatu' Abendañotarrik eta ez Butroetarrik lurralde haietan agertzea.» (56)
betizu «...lagunartean bere burua agertzeko lehiarik agertzen ez bazuen ere, ez zen
'hezikaitza, basatia' herabez gordeka ibiltzen zenetako betizua.» (291)
bidez besteratu «Honek, aurreneko galdealdian, neure jakingurari igarririk, ez jakinarena
'itzuri, aldendu' eginaz, mintzagai periltsua bidez besteratu zian.» (299)
bilbatu «Begoñatik Butroeraino inorekin mintzatu gabe joan zen, zeharo lelotua, bere
'asmatu eta ondu' mendeku ikaragarria bilbatu nahian.» (129)
bilin-bolaka «...Joane erraldoiaren gorputza errekako amildegian behera bilin-bolaka
'iraulka, biraka bezala' jausi zen ikaragarrizko abiadan.» (232)
bilintzi-balantza «Bazekien, Jaun Matxin Ganboako aspaldian zebilela bilintzi-balantza, erdi
'duda-mudatan, ezbaian' posturan iraun nahirik, ez honen ez haren alde.» (250)
biloiz «...beso biloizak mutilaren lepora luzatuz, laztanka eta musuka hasi
'biluzia' zitzaion, maiteminez etsita dagoenaren zoramenez.» (292)
bipil «—Jaun prestuak, Butroetar eta Guraiatar aitonen seme eta gudari bipilak!»
'ausarta,kementsua,adoretsua' (243)
buru egin «Jakin al duk erasoa noiz hasi zen eta noiz bukatu? Gaztelarrek etsaiari buru
'aurre egin, aurka egin' egin zioten ala ez?» (120)
deiadarka «...alaitasunak eta baikortasunak berpizturik (...) deiadarka aditzera eman
'oihuka, agirika' nahirik ari zen bere gaztetasun joana.» (48)
derrior «...hiru semeak ezkonarazteko (...) gizonezkorik sortu ez zen jaurgoak begiz jo
'nahitaez, ezinbestean' behar derrior.» (81)
deslai «Madalenako ate inguruan abere deslai ugari aurkitu zuten...»
'abandonatua, bere hartan utzia' (310)
desordu «—Nor zaitugu eta zerk zakartza desordu hauetan?»
'ezordua, desgaraia' (114)
dirdai «...Jaun Ardoren berotasun dirdaiak eraginik, bertsoak ere oparo kantatu
'distira' zituzten arrats luze hartan...» (47)
dobla «...honetarako dirua behar zuen, dirua barra-barra, eta bere aitagiarrebari ezin
'sos, txakurrandi' zion "dobla" bat atera.» (125)
donetsi «Baina, arba donetsiok ez zuten ahalmenik izango Arrasateko hiria egur-ikatz
'saindua, santua' bihurtzetik libratzeko...» (300)
edendu «—Ez al din beste esanbeharrik hire mihingain edenduak?»
'pozoitsua' (77)
edoski «Ahaide Nagusien eskolako irakaspide txarrak oro edoski zituen Jaun Gomizek
'xurgatu, edan' txipi-txipitandik...» (59)
egoiliar «...giro tristatu honetan oturuntz aldietako isiltasunak hilobietako egoiliarrena
'biztanlea' zirudien...» (130)
elbi «...eta bazirudien elbiak azukretan bezain gozo zebiltzala elkarri
'eulia' (gipuzkeraz) kunplimenduak eginaz...» (252)

¦ 3 ‹
AIXERROTA BHI Euskara Saila H IZTEGIA — Gorrotoa lege. J. Etxaide. Elkar.

Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea

eleguri «Gainera, Begi Urdinarekin ere eleguri eta pipertsuak erabili zituen...»
'hitz gozoa, leuna' (326)
eli «... gero Aramaion sartu zen su eta gar, baserriak eta etxeak erreaz, eliak ostuz
'abere taldea' eta uztak hankapean hartuz.» (166)
elkor «Tankera honetan jaso zuen bere ahots sumindua, baina bere kexa oihuak oro
'antzua, fruiturik ematen ez lur elkorrean jausi ziren.» (236)
ematen egin «Handikan laster, Lazkaotarren gudariek ematen egin zuten, nik ahal dakit
'errenditu, etsi' zenbat jende galdu ondoren".» (23)
endore «Jaun " Endorea"k behean espero zaitu hilotzekin zer egin behar den
'alkatea' erabakitzeko.» (120)
enuldurik «...seme honen eginak bizi-bizian ikusten baitzituzten eta beronen aurrekoenak
'kolorgeturik, zurbildurik' marguldurik, enuldurik, ahuldurik...» (60)
erabili «—Zure aitari buruz kezkaren bat al darabilzu?»
'gogoetatu' (102)
eragingarri «...bazen beste eragingarri nagusi bat elkarrenganako konfidantza kamozteko
'eragilea, bultzagarria' eta (...) zuka mintzarazteko.» (37)
erauntsi «...alegia, ezkontza bidez hurbiltzeko asmoari, honela ekin zion erauntsian
'berriketa, "zaparrada" osoro berotua...» (105)
erdietsi «Gurenda gehienak bere berotasunari, jaiotasunari eta bularkoitasunari esker
'lortu' erdietsi ziren...» (139)
ernai «Izan ere, deabrua beti ernai baitago urritz oloa nola ereingo...»
'erne, adi' (56)
erpin «...eguzkiaren izpi txepel eta pattalak zelai zabaletan, muino gainetan eta
'muturra, punta' mendi erpinetan bakarrik kokatzen ziren nagiro...» (122)
errebera «...Leizamongo gaztelua —zuhaitz enbor errebera bailitzen— tximista
'erraz erretzen dena' kiskalgarriek hausterre bihurtu zuten.» (125)
erreta «—Baina, ez al diat esaten errugabe dela? —anaiak arrebari erreta.»
'haserre, suminduta' (336)
errezel «...etxetik ateratzen zenetan bezala zimurrak ezin disimulatu baldin bazituen
'zapi beltza' (velo) ere errezel baten azpian...» (48)
eskualdi «...gutxiesten zituzten (...), zeren leinargiz eta eskualdiz beren goi-mailarik ez
'boterea' zutenekin ez baitzuten berdin zurrean ari nahi.» (14)
eskuarki «Bidea, eskuarki, laua da, nahiz eta tarteka, muino apal batzuk zeharkatzeko,
'gehienetan,arruntean,normalean' zenbait gorabehera leun eduki.» (66)
espa «...amore eman zuen, nahigabe haundiz, ordea, eta aitaganako espaz beterik,
'jelosia, inbidia, bekaitza' zeren bere ametsa (...) ospea irabaztea baitzen.» (118)
espatsu «...galdetu zion lasaituagoxe Ugartezabalgo jaun espatsuak.»
'jeloskorra' (76)
etsaitzako «...bere bi etsaitsakoak hilez geroztik —etsai titulurik ere ez baitzezaketen
'etsaitzat hartzen dena' merezi—, satorrak antzo gordetzen zuen bere burua...» (358)
etsigaizto «—Osaba —ekin zion Presebalek etsigaizto—...»
'temati, petral' (131)
eutsi «—Urde alaena! (...) Eutsi, ba! —deiadar egin zuen arrebari amorraturik
'hartu, tori' masaileko bat emanaz.» (337)
exolezarena egin «...erantzun zien Butroetarrak exolezarena eginaz...»
'axola gabearena egin' (171)
gabetanik «—Ez, Oneka (...), gurasoek agindu gabetanik nahi genuke zure baiezkoa...
'gabe, barik' Bihotzak aginduta, alegia.» (109)

¦ 4 ‹
AIXERROTA BHI Euskara Saila H IZTEGIA — Gorrotoa lege. J. Etxaide. Elkar.

Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea

gailen «...hots, mendekua, dorreetxetako zapelaitz haien ohorezko legerik gailenena


'gorena, nagusiena' baitzen.» (81)
gaitzitu «—Hiri barrutik alde eragiteraino gaitzituko dizkiagu Butroeko saikumeak.»
'haserre erazi, molestatu' (230)
gal-gal «Butroek eta Abendañok, elkarrenganako gorrotoz gal-gal, zakurkatu ziruditen,
'irakiten, sutan' nork nori ausiki egingo...» (64)
galaia «Baina, Mari Gabonek, mutilekin txoratil jostatu arren, ez zituen aintzakotzat
'gorteatzailea' ere hartzen bere galaiak...» (328)
galanta «...gau erdi afari hau ez zen orritsetan eman ohi zuten otordu luze eta astun
'itzela, izugarria' horietakoa, tripajai galanta zeritzaiokeena, alegia...» (181)
galdatu «...bere bidaiderik leialena zeraman, hots, Toledoko altzairuz galdatutako
'arragoan egina' ezpata distiratsua; beronen helgailua eta zorroa...» (95)
galetsi «...erabat galetsi behar izan zuen hainbeste aldiz euskaldun zentzugabe haien
'galdutzat eman edo eduki' odolak gorritutako eskualdea.» (204)
galgarri «Emakumeak, hain dira buru galgarriak!»
'kaltegarria' (324)
gandu «Baina, zorigaitzez, gandua gero eta argiagotzen ari zait eta nik nahi ez
'lausoa' nukeena nagusiagotzen.» (103)
garaitia «...ekin zion Jaun Matxinek barruan sentitzen zuen garaitiaren atsegina ezin
'garaipena' gorderik—.» (53)
gaurgero «Zin egiten diat, bada, neure larrurik ez dukela ikutuko gaurgero.»
'gaurdanik, gaurkora, jadanik' (77)
gerizatu «Jaun Peru Abendañokok eskualdi osoa eman baitzion beronen eskubide eta
'babestu' interesak gerizatzeko...» (223)
geroxe «Geroxe, bere guda-mutilengana zuzenduz, honelatsu deiadar egin zien...»
'apur bat geroago' (122)
gezi «Butroetarrek, beren luebaki eta oholesietatik, azkonak, geziak eta tankerako
'eskuz/arkuz jaurtikitzeko iskilo jaurtigarriak zaparradan botaz egin zien harrera.» (58)
gomitatu «...Gomiz Onzalutxek Ugartezabalgo jaun-andre gazteak Aramaioko bere
'gonbidatu' dorretxera gomitatu zituen bolara bat pasatzeko...» (75)
gurenda «Gurenda gehienak bere berotasunari, jaiotasunari eta bularkoitasunari esker
'garaipena, garaitia' erdietsi ziren...» (139)
guri «...janaririk zaporetsuenak eta ahoragarrienak atera zituen, edaririk gurienez
'leuna' lagundurik, arrotzen omenez emandako afarian.» (27)
gutiziagarri «...ez zeuden (...) jangar, baina, hala ere, luzaro samar itxaron behar izan zuten
'gutiziatua, desiratua' oilo zopa bero eta gutiziagarria atera arte...» (66)
guztizko «Muxikako amona-bilobek prestatu zuten oturuntza Jaun Matxin Ganboakoaren
'ezer falta ez duena' omenez, guztizkoa izan zen.» (47)
habaila bizian «...Elgeta eta Angiozartik behera zetozen habaila bizi-bizian Mondragoeko
'abiada handian, arrapaladan' hiria hesitzera.» (249)
haga «Ziur naiz (...) geronen begiko haga ikusten eta aitortzen bageneki eta ez
'habea' hurkoaren begiko lastoa, aspaldi lirakeela eginik onezkoak.» (52)
handiputz «...konde zeritzoten beren buruei eta hartarako irritsak eraginda, hala
'harroa, harroputza, hantustea' esanarazten zien beren menpekoei kondenahi handiputzok.» (239)
hanpatu «...jarraitu zuen Andre Elbirak garaipenaz hanpatua—.»
'puztu' (108)
harilkari «Aldamenean, harilkari bat zeukan edergarriz apaindua...»
'harirako tresna' (96)

¦ 5 ‹
AIXERROTA BHI Euskara Saila H IZTEGIA — Gorrotoa lege. J. Etxaide. Elkar.

Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea

hazkura «...jakingurak hazkura eraginik, lotara joan beharrean, ate gibelean gelditu zen
'hazgalea' adimin.» (211)
herabe «...lagunartean bere burua agertzeko lehiarik agertzen ez bazuen ere, ez zen
'lotsa, ahalkea' herabez gordeka ibiltzen zenetako betizua.» (291)
hilduratu «Izan ere, mirestekoa baita zure amak zenbateraino hilduratu duen bere burua
'mindu, mortifikatu' gure zorionbide malkortsua lautzeko.» (268)
hilkintza «Nik, ordea, ezin dezaket hilkintza onetsi eta goretsi, eta gure alderdikeria (...)
'hilketa' krudelak erabat bukatzea da ene helburu bakarra.» (51)
horratx «Horratx, bada, haren asko makurra...»
'horra hor' (57)
hotsandiz erabili «...mandatu egin zien bere esanekoei, bere larre eskubideak hotsandiz
'aldarrikatu, ozenki agerterazi' erabiltzeko...» (227)
hurko «Ziur naiz (...) geronen begiko hagea ikusten eta aitortzen bageneki eta ez
'norberaren hurrengoa, bestea' hurkoaren begiko lastoa, aspaldi lirakeela eginik onezkoak» (52)
hurrenez hurren «Hots, Itxusko eta Burde zure zerbitzuan har ditzazula. Orain hemeretzi eta
'bata bestearen ondoren' hamazazpi urte dituzte hurrenez hurren...» (325)
ibar-jaun «Izan ere, Ibar-jauna justiziaren izenean ezin zitekeen sar inoren etxean
'merinoa, epailea' indarrez eta are gutxiago gauez.» (236)
igorri «Baiezkoan, zalgurdia berak igorriko zien, berei zegokien handikitasunean eta
'bidali' erosotasunean egin zezaten txangoa.» (326)
ihesliar «Gizasemerik erraldoienek eta indartsuenek muga bat izaten dutela jatenean
'iheskaria' pentsatzen zuen Butroeko ihesliarrak...» (182)
ilunkara «...kaputxadun dominozko kapa zabal eta ilunkara bat zeraman...»
'kolore ilunekoa, iluna' (327)
inda «Kalez kale eta indaz inda ihesean doazelarik, (...) erretzen ari diren etxeak
'bidezidorra, bideska estua' oso-osorik eroriko zaizkie burutik behera.» (285)
inguru-minguru «...hogeita bost urteak inguru-minguru zituen gizasemea zen...»
'gutxi gora-behera, hortxe-hortxe' (83)
inude «Amak ekarri zien inudea Oiha haranekoa zuten.»
'hazama, umeak hazteko (72)
k '
iraka «Izan ere, gutartean iraka ereiteari biderik egokiena baderitzok...»
'belar kaltegarria/gorrotoa' (217)
iraka erein «Izan ere, gutartean iraka ereiteari biderik egokiena baderitzok...»
'gorrotoa, ezinikusia hedarazi' (217)
irakin-irakinean «Hain zuzen ere, garenak garelako, iraun du gure arteko gorrotoak
'bol-bol, bizi-bizi' irakin-irakinean.» (52)
irazeki «...zuzi irazekiek —guztiz ere arranbelen eraginez jaurtikiak—, (...) leihoetan
'biztua, sutan' sartuz bete ohi zuten beren egitekoa.» (302)
irazle «Gaztelako lurretan, irazle hilezkor baten irudimenean, Quijote ameslari hura
'idazlea' sortu baino mendetsu bat lehenago...» (261)
irmo «Azken hitz bikotea, "hitzez hitz" alegia, ahots sendoagoz oguzi zuen, bere
'tinko, gogor' salaketari irmo eusten ziola adierazi nahian.» (21)
irriabartsu «—Ene, baina! —ekin zion irriabartsu Onekak—.»
'irribarretsu' (90)
irrits «...konde zeritzoten beren buruei eta hartarako irritsak eraginda, hala
'gutizia, gogo bizia' esanarazten zien beren menpekoei kondenahi handiputzok.» (239)
iseka egin «Izan ere, nor dela uste duk Gomiz Onzalutx Butroeko bere lepotik horrela
'burla egin, trufatu' iseka egiteko?» (96)

¦ 6 ‹
AIXERROTA BHI Euskara Saila H IZTEGIA — Gorrotoa lege. J. Etxaide. Elkar.

Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea

isilpeko «—Ene isilpekoa agertuko diat, bada, ni nor naizen ezaguturik, oraindik igarri
'sekretua' ez badiok.» (295)
iskilo «Indarra zuen bere iskilo bakarra...»
'arma' (112)
iskiriotsu «Ekaitz ugaldeak pasako dituk eta zume landareak tinko iraunen dik,
'isekaria' bazterretako hondamena irriabar iskiriotsu batez begietsiz.» (231)
isla «Eguna urratzen hasia zen dagoeneko Laintza ibarreko mendien isla gainetik
'soslaia, perfila' (...) ihesari eman zion...» (176)
istatsu «...eguzkiaren aurpegi eder-iritziari bere gailurraldi istatsuan laino zuri eta
'distiratsua, dirdaitsua' mehe batzuk tartekatzen zitzaizkion noiz behinka...» (215)
itoiti «Baina bazitekeen (...) gordeleku honetara aldatzea itoiti beldurgarria estali
'itaxura, itogina' beharrez.» (310)
itun «Ondorengo egun batean, Mungiako iskribauaren aitzinean, hiru zatidun itun
'hitzarmena, paktua bat firmatu zuten.» (110)
itxurati «Aurpegiak salatzen hau, hire usakume aurpegiak hain zuzen ere, itxurati
'itxurak egiten dituena' alaena!» (93)
itzul egin «...baratzeko pikupe batean gorde ziren bakartasun zurrian eta begiratu
'ekidin, itzuri egin' desegokiei itzul egiteko.» (154)
izorra gelditu «Neskaren gurasoek beren alaba etxetik bota zuten, hau izorra gelditu zela
'haurdun, umedun geratu' jakitean.» (31)
izorrakeria «Sabelkeria eta izorrakeria —edo hizketa modu leunagoz, jalekeria eta
'sexurako gehiegizko joera' lizunkeria— zituen bizilege...» (124)
janaritu «Emakumeak eta fraideak janaritzen dituk horrelako zuntzunkeriez.»
'elikatu, bazkatu' (128)
jangar «Gure zaldunak ez zeuden, inolaz ere, jangar, baina (...) itxaron behar izan
'gose gabe' zuten oilo zopa bero eta gutiziagarria atera arte...» (66)
jarrai hakit «Baina, ken ezak longaina astun hori eta jarrai hakit mainu gelara.»
'segi iezadazu' (hika) (178)
jatenean «Gizasemerik erraldoienek eta indartsuenek muga bat izaten dutela jatenean
'jateko orduan' pentsatu zuen Butroeko ihesliarrak...» (182)
jaurgo «...gerora (...) bere babesean bilduko zituen Butroeko, Muxikako eta
'jaun lurraldea, inperioa' Aramaioko jaurgoak.» (72)
joanaldi «...bere egitekoek erakarrita hirira zuenean joanaldi, ez zen etxeratuko bere
'txango, bidaia' amarekin gutxienez egun pare bat pasatu gabe.» (213)
josita «Behinola, gurdi bat egurrez txit zamatua lohietan josita gelditu omen zitzaion
'itsatsita, lotuta' baserritar bati eta egin ahalak eginda ezin atera...» (179)
kadentsu «Behin Errigoitiko mendatea igaroz gero, erreka kadentsu honi jarraitu beste
'malenkoniatsua' lanik ez dago Gomiz Onzalutxen gaztelura iristeko...» (66)
kalakari «...lagundu besterik ez omen zion egin gurdia bultzaka eta tiraka, eta
'hitzontzia, berbalapikoa' gainerakoak atso kalakarien berriketak omen ziren.» (180)
kamotz «...hiriaren antzinako izena Leibai omen zen; euskara galtzearekin etorri omen
'motza, laburra' zitzaion, gerora, aldaketa kamotz hau...» (71)
kamoztu «...bazen beste eragingarri nagusi bat elkarrenganako konfidantza kamozteko
'kamustu, gutxitu, urritu' eta (...) zuka mintzarazteko.» (37)
kaparetasun «Aberastasunean eta kaparetasunean Mendiolatarrek ez zuten Olasotarren
'noblezia' mailarik iristen.» (13)
karranka «Zurezko pasadizua jaisten zen artean, beronen ontzek karranka latz eta bizi
'kirrinka' bat atera zuten...» (114)

¦ 7 ‹
AIXERROTA BHI Euskara Saila H IZTEGIA — Gorrotoa lege. J. Etxaide. Elkar.

Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea

kizkurbera «...baina orduko adats kizkurbera lautu egin zitzaion.»


'kirrua, kiribildua, kizkurra' (262)
koipe lustre hori «—Zu beti losintxetan emakumeekin, koipe lustre hori!»
'lausengaria halakoa' (154)
kontakatilu «Izan ere, nik Ganboatarren artean barreiaturik dauzkadan zelatari eta
'hitzontzia, berbalapikoa' kontakatiluek ustegabeko albisteak ekarri baitzizkidatek.» (85)
kordokarazi «Jaun Eneko Muxikaren ezkontzak Butroeko jaurgoa indartu ez ezik, etsaiaren
'kolokan jarri' indarrak kordokarazi zituen...» (81)
kozkortu «...aitak bide bazter batean galdua eta goseak akabatzen aurkitu zuela etaetxera
'handi samar egin, hazi' ekarriz mutil kozkortu eta hazi zela.» (31)
kukutu «...bere zurabula gorriak bota luze batzuren barrukaldean kukutzen ziren.»
'ezkutatu, ostendu, gorde' (30)
kupigarri «...ibili zen zaldiz ilargipean (...) trosta bizi batean, nahiz eta abere
'gaixoa, gizarajoa, koitadua' kupigarriari behaztoporik ugari eginarazi.» (175)
laido «...zaldun batek bere bizian laido baten mendekua hartzeko abagunerik
'mesprezua, iraina' aurkitzen ez bazuen, semeak hartzen zuen bere gain...» (59)
laidogarri «...Ahaide Nagusi batentzat apalgarri eta laidogarri da horrela mintzatzea,
'laidagarria, iraingarria' giristino izatetik oso urruti baikabiltza...» (52)
lain «Hain zuzen ere, kaparetasunean Butroeren laingo denik ez zegok...»
'beste, adina' (85)
laineza «...Andre Elbirari lainezaz jakin erazi zion, Elgoibarrera txango joateko
'jarrera harroskoa' prestaerak egiten hasteko garaia heldua zela.» (151)
lainoki «—Desafio egin nahi badidazu, eskubidean zaude —esan zion orduan Jaun
'azpikeriarik gabe' Matxinek lainoki.» (51)
lainotasun «Bere aurpegian ez zen nabari euskaldun arrazari hain bere zaion lainotasun eta
'zintzotasuna, apaltasuna' prestutasun erakusgarririk.» (240)
lantegia eman «...ezkon-saritzat jasotako ondasun meheak lantegi urria ematen zioten eta
'bizibidea, ogibidea eman' bere aitarenak, lodiak izan arren, deus ez...» (351)
lardaskari «Lardaskari jaioa, auzilari argia eta konponketari trebea zen...»
'nahastaria' (60)
lardaskatu «...hauen arteko auzi-mauziak eta herriko eskandalurik nabarmenenak gozaro
'nahasi, mordoilatu' lardaskatuz eta komentatuz.» (30)
lauhazka «...zalduna egin ahalean zetorren, aztalak jo eta zizta, lauhazka bizian, abere
'trostan, arrapaladan' gaixoa akabatu beharrez.» (113)
lautu «...albisteok egiazkoak baldin badira, gure egitekoa asko lautuko duk.»
'erraztu' (85)
leinargi «...gutxiesten zituzten (...), zeren leinargiz eta eskualdiz beren goi-mailarik ez
'linajea' zutenekin ez baitzuten berdin zurrean ari nahi...» (14)
leinargitasun «Aipatutako leinargitasun arrazoiaz gainera, bazen beste eragingarri nagusi bat
'noblezi maila' elkarrenganako konfidantza kamozteko...» (37)
lekore «...hiri harresiz lekore gelditzen zen andre Antigoakoaren elizaz jabetu ziren.»
'kanpo, at, bereiz' (57)
lera «...lera guztiok bere aurrekoetan baino garatuago, haziago eta hanpatuago
'akatsa, ajea' omen zeuden Gomiz Onzalutxen ariman.» (60)
leratsu «...poztasun eta alaitasun anaiakor bat zabaldu zuten Ahaide Nagusi leratsu eta
'sutsua, pasiozkoa' oldartsu haien artean.» (47)
lermatu «...ez zezakeen laga seme zaharrenaren senipartea lermatzen, bigarrenkume
'ahuldu' batek horrela eskatzen ziolako.» (162)

¦ 8 ‹
AIXERROTA BHI Euskara Saila H IZTEGIA — Gorrotoa lege. J. Etxaide. Elkar.

Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea

lerratu «Sarritan, Ahaide Nagusien arteko haserregaiak belaunez belaun lerratzen


'irristatu, labandu' ziren...» (59)
limurtu «Jaun Gomizek, bi gazteak limurtu samartuak zeuden batean elkarri eztiki
'goxo-goxo egon' mintzatuz, zirikatu nahi izan zion...» (154)
liztor «Loreok, liztor-mihiztoak nahikeriazko gozoa zurrupatu ondoren, bide
'intsektu mihiztoduna' bazterrean gelditu ziren, zimeldurik...» (83)
lohi «Behinola, gurdi bat egurrez txit zamatua lohietan josita gelditu omen
'basatza' zitzaion baserritar bati eta egin ahalak eginda ezin atera...» (179)
longaina «Baina, ken ezak longaina astun hori eta jarrai hakit mainu gelara.»
'soingainekoa, abrigoa' (178)
losintxa «Aitor dezagun, gainera, Jaun Estibarizek ez zizkiola losintxaz esan bere
'lausengua, gezurrezko laudorioa' ahotik isuri ziren hitz eztiak baizik eta (...) miretsita.» (28)
luebaki «Jauregia gudu gaztelu bihurtu zuten luebakiz eta oholesiz inguraturik...»
'lurrean eginiko lubana, zulo (57)
mahuka «...upulurda berde-ilun bat zeraman soinean mauka zabalekikoa eta txapela
'manga' hegaldun bat luma batez gailendurik.» (32)
maizter «...dorretxea birreraikitzen ari ziren langileak preso hartuz eta Jaun Gomizen
'errentan dagoena' maizterrei kalteak eta hondamenak eginaz.» (61)
maiztu «...saten beltzezko soineko dotore baina maiztu samar batez jantzirik etorri
'ajatua, gastatua' zen...» (327)
makur «...ezin dezaket hilkintza onetsi (...), eta gure alderdikeria setatsu, makur eta
'azpikeriazkoa' krudelekin erabat bukatzea da ene helburu bakarra.» (51)
malmutz «—Ez hago hi azeri txarra —bota zion aldarte onez Butroeko jaun
'maltzurra' malmutzak—.» (87)
marguldurik «...aitonen seme honen eginak bizi-bizian ikusten baitzituzten eta beronen
'kolorgeturik' aurrekoenak marguldurik, enuldurik, ahuldurik...» (60)
martzal «Olasoko jaunaren giza-tankera martzalak, zaldizkako ibilera lirainak eta
'noblea' gorputzaren lerdentasunak miretsirik utzi zituen...» (90)
mataza «...gure ipuin matazari ez genioke askotan zentzurik aurkituko, aurretikako
'hari nagusia' albisterik nagusienak eman ez bagenitza.» (74)
maxio egin «Erauntsiari burua garaiz makurtu behar zaiok, zume landareak ohi duenez, eta
'maiseatu, iseka egin, trufatu' gero (...) tantai sustraitsuari maxio egin.» (229)
mehargune «...Eibarko mehargunean sartuz, irudi zaio bidaztiari kaiola baten barruan
'estunea' sartzen dela...» (33)
menia «Menia bolara hartan, Ihoanes Abendañoko, gudu prestaketan edo, Gernikara,
'su etena, tregua' Arteagara eta Bermeora heldu zen laurogei gizonekin.» (57)
mihizto «Loreok, liztor-mihiztoak nahikeriazko gozoa zurrupatu ondoren, bide
'narraztien bi puntadun mihia' bazterrean gelditu ziren, zimeldurik...» (83)
mirabe «...bere biloba bialdu zuen Butroera bere mirabeak eta tresnak erakartzeko...»
'otseina, zerbitzaria' (46)
morroilo «Morroilopean egindako ilunaldiaren ondoren, beretzat zitekeen ametsik
'kandatua, giltza' zoragarriena...» (75)
moxal «Onean nahi ez badu, txarrean izango da. Neure zigorrak aguro heziko du
'zaldi gaztea' moxal urruza.» (338)
mukuru «...kunplimentu eta opaespen klase guztiak izan zituen berarekin (...) Jaun
'erabat, guztiz' Matxinen gurari eta apeta guztiak mukuru betearaziz.» (100)
mustupil «Mustupilez, luzatua baino borobildua hobeto zen eta ilez beltz eta kizkurra.»
'aurpegiera, itxura' (240)

¦ 9 ‹
AIXERROTA BHI Euskara Saila H IZTEGIA — Gorrotoa lege. J. Etxaide. Elkar.

Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea

musu «Eguna urratzen hasia zen dagoeneko Leintza ibarreko mendien isla gainetik eta
'aurpegia' ilargi bete musu zurbilak (...) ihesari eman zion...» (176)
nagusikeria «...grina klase guztiak (...), baina harrokeriaren seme direnak bereziki
'agintekeria' —nagusikeria, ankerkeria, zurikeria, norkeria...» (60)
naharotasun «...baina badituzu, euren ordez, ibai zabalak darion eztitasun paregabea eta
'emankortasuna' naharotasun miresgarria.» (36)
no to izan «Olaso dorrean, egia esan "no zen to", "oiloa oilar".»
'emakumezkoa gizon izan' (29)
norbaiten galde egin «Eneko Kanpain alderatu zen hurren zeukan sailera eta Gomiz Onzalutxen
'norbait ote dagoen galdetu' galde egin zien.» (304)
norbere buruaz beste egin «...ezezkoa ematen baldin bazion kapaz izanen zela bere buruaz beste egiteko
'norbere burua hil,suizidatu' edo komentu batean lurperatzeko...» (292)
nork bere opilari su eman «...auzi asko erabili zituzten eskuartean, bakoitzak bere opilari su emanaz.»
'nork bere aldera egin, mesede..' (225)
norkeria «...grina klase guztiak (...), baina harrokeriaren seme direnak bereziki
'norberekeria' —nagusikeria, ankerkeria, zurikeria, norkeria...» (60)
ñarro «—Etsai ñarroa Butroeko, Muxikako eta Aramaioko jaunarentzat. Alde
'exkaxa, garrantzi gutxikoa' horretatik ez diagu arriskurik.» (347)
oguzi «Azken hitz bikotea, "hitzez hitz" alegia, ahots sendoagoz oguzi zuen, bere
'ahoskatu, pronuntziatu' salaketari irmo eusten ziola adierazi nahian.» (21)
oguzkera «...baina done izenar ez zion bere asabaren oguzkera berbera erasten, honek
'ebakera, ahoskera' Peru baitzeritzan bere buruari.» (239)
oholesi «...beren luebaki eta oholesietatik, azkonak, geziak eta tankerako iskilo
'oholezko hesia, babeserako' jaurtigarriak zaparradan botaz egin zien harrera.» (58)
okitu «Arrasateko jatetxe batera, eta ardoz ongi okitutako batean agindu zion
'asebete, bete-bete egin' eskatzen zion testigutza eginen zuela...» (221)
oldartsu «...poztasun eta alaitasun anaikor bat zabaldu zuten Ahaide Nagusi leratsu eta
'ausarta, kementsua' oldartsu haien artean.» (47)
omen «—Gertatuak gertatuta, ezkontza hori onartuko bagenu, gure ohorea eta omena
'ospea, ohorea' zikindua geratuko litzateke.» (336)
onibar «...legeak erauziak edo geldituak baitzeuden honen onibarrak.»
'ondasuna' (351)
ontz «Zurezko pasadizua jaisten zen artean, beronen ontzek karranka latz eta bizi bat
'ate orpoa' atera zuten...» (114)
oraindik orain «...Ganboako etxearen deitura daramatela eta, oraindik orain, (...) Jaun
'duela gutxi / oraindikan' Matxin buruzagitzat aitortzen dutela.» (84)
oroiz «Bigarrenari Onzalu zeritzan (...). Hirugarrenari, Otxoa, Otsandion hildako
'oroipenez' osabaren oroiz.» (72)
orrits «...gau erdi afari hau ez zen orritsetan eman ohi zuten otordu luze eta astun
'jaialdia, ospakizuna' horietakoa, tripajai galanta zeritzaiokeena, alegia...» (181)
ortu «Ortuari kontu egiteko grinarik ez zait sekula sortu, ez baita Aitonen Seme
'baratzea, soloa' baten lanbidea...» (101)
osin «Ate nagusia osin gainean zegoen eta bikotea zen.»
'putzua' (68)
otezko «...andrearekin eztabaidan iharduten zuen, euren seme-alabentzako otezko
'balizkoa, alegiazkoa, posiblea' ezkontideen alderdi onak eta txarrak doi-doi neurtuaz.» (80)
oturuntza «Muxikako amona-bilobek prestatu zuten oturuntza Jaun Matxin
'janaldi ugaritsua' Ganboakoaren omenez, guztizkoa izan zen.» (47)

¦ 10 ‹
AIXERROTA BHI Euskara Saila H IZTEGIA — Gorrotoa lege. J. Etxaide. Elkar.

Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea

otxan-otxan «Hau ez baitzen batere agindunahia eta otxan-otxan makurtu zitzaion bere
'otzankiro, apaltasunez' amonari.» (46)
panpin «Butroeko alabatxo panpinak soineko urdin baten estalgarri, gonagaineko
'txukuna eta dotorea' zuri bat zeraman urrez bordatua...» (109)
patal «Azaroa amaitzen ari zenez, eguzkiaren izpi txepel eta pattalak zelai zabaletan,
'geldoa' muino gainetan (...) kokatzen ziren nagiro...» (122)
patxadan «—Zuen albiste eta aholkuak hausnartuko ditut patxadan —izan zen
'astiro, lasaikiro' otsandiotar gazte sutsuaren erantzupen zuhurra—.» (52)
pendiz «Harkaitz gainetik ederki ikus zitezkeen etorkinak beren buruak gordeak
'malda, goiunea' edukirik, ezkutune onak baitzituen pendiz hark.» (224)
periltsu «Pausu periltsu hau emateko, Txorgorik jakin erazi zion (...) perretxikotara
'arriskugarria' zihoala eguerdian itzultzeko.» (222)
pilpiragarri «...beretzat zitekeen ametsik zoragarriena, ehize jolas pilpiragarriaz horditzea
'emoziozkoa' zen...» (75)
pipertsu «Gainera, Begi Urdinarekin ere eleguri eta pipertsuak erabili zituen...»
'pikantea' (326)
pipertu «Izan ere, mintzagaia txepelki hasi bazen, familiakoen eta ahaideen albisteak
'interesgarri bihurtu' elkarri emanaz, laster asko pipertu zen...» (30)
pitotxa «...kaputxadun dominozko kapa zabal eta ilunkara bat zeraman, barrutik
'lepahoria' (marta) pitotxa larruz forratua.» (327)
pozkidagarri «...Oneka (...) zen, inguru guztian somatzen zuen ustelgiro kiratsean, (...) neke
'pozgarria, alaitasuna ematen aringarri eta lore usaintsu pozkidagarri.» (261)
progotxu «...eta bere adiskiderik zintzoena eta leialena saldu ere bai, bere progotxuak
'probetxua' hala eskatuz gero.» (60)
progu «Jaun Gomizen bihotz ikara guztizkoa izan zen halako leialtasuna eta jarraigoa
'hileta prozesioa' nabaritu zuenean proguan.» (127)
pulunpatu «...alderdien arteko gudu zitaletan buru-belarri pulunpaturik, (...) errukiari
'murgildu' bere bihotzeko ateak sorgor bihurtu zitzaizkion.» (209)
sabel zorri «Bart ez nian afaldu eta hainbesteko mendibidean neka-neka egin ondoren,
'tripa zorriak, gosea' igarri diezaiokek ene sabel zorriari.» (177)
sabelkeria «Sabelkeria eta izorrakeria —edo hizketa modu leunagoz, jalekeria eta
'janarirako gehiegizko joera' lizunkeria— zituen bizilege...» (124)
sakaildu «...hura Mondragoera iritsi baino lehen, bagoazke denok antxintxika, bi su
'sakailatu, suntsitu' artean sakailduak izan gura ez badugu...» (278)
sarraski «...nolanahiko haize bolada sortu orduko, ustez itzalia zegoen txinparta, sutzen
'triskantza, txikizioa' zen berriro, ikaragarrizko sarraskiak eginaz.» (59)
satsu «...aberastasunak ezin eros zezakeen bere indar satsuaz izpirituaren dohainik.»
'zikina, lohia, saskela' (54)
sen «Zakurrak (...) maldan behera abiatu ziren, (...) beren jo mugaren berri senak
'berezko zentzua, joera' jakinarazten ziela aditzera emanik.» (69)
sendoetsi «—Bai, hau da Bizkaia —sendoetsi zion Estibariz Mendiolakok...»
'baieztatu' (34)
sesioan aritu «...Presebal zenuten zuen begikoa eta hirurok sesioan aritzen zineten ene
'eztabaidan, liskarrean' lehengusu begi urdinak nori egiten zion txera hobea...» (90)
setatsu «...ezin dezaket hilkintza onetsi(...), eta gure alderdikeria setatsu, makur eta
'tematia, egosgogorra' krudelekin erabat bukatzea da ene helburu bakarra.» (51)
sinestargal «—Noiz eta nola? —galdetu zion Abendañoko jaunak sinestargal—.»
'mesfidati, sinestu gabe' (280)

¦ 11 ‹
AIXERROTA BHI Euskara Saila H IZTEGIA — Gorrotoa lege. J. Etxaide. Elkar.

Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea

talai «Dorre nagusi honek aitzin-gibeletara hiruna talai zituen eta saihetsetara bina»
'begiralekua' (67)
tantai «Baraxuengo tantaiak bete zuen bere eginkizun tristea.»
'erraldoia' (198)
topa egin «...gurenda honen eragile izan zareten guztiokin ene ardo kopa jo nahi nuke.
'brindisa egin' Topa, beraz, guztion osasungarri!» (243)
trosta «Butroeko seme kementsua gau guztia ibili zen zaldiz ilargipean; ez, noski,
'trotea' arrapaladan (...) baina bai trosta bizi batean...» (175)
txairoki «...leiho luze-estuekin konbinaturik, aspilerak eta tronerak zituen txairoki
'dotore, ederkiro' sakabanatuta.» (252)
txanbelin «...harrizko mahai biribil eta txanbelin batek apaindura berezi eta bizigarri bat
'apaina, itxura dotorekoa' ematen zioten...» (251)
txango «Baiezkoan, zalgurdia berak igorriko zien, berei zegokien handikitasunean eta
'bidaia' erosotasunean egin zezaten txangoa.» (326)
txango joan «... jakin erazi zion Elgoibarrera txango joateko prestaerak egiten hasteko
'bidaian joan' garaia heldu zela.» (151)
txastatu «—Pobretasunaren garratza txastatu ez duenak ez daki haudiki izateak zer balio
'dastatu, probatu' duen...» (93)
txatxala «—Andre txatxala aho zikin hori!»
'txoriburua' (76)
txera egin «...hirurok sesioan aritzen zineten ene lehengusu begi urdinak nori egiten zion
'abegia, harrera' txera hobea...» (90)
txiki-arraio egin «...batak bestea txiki-arraio egitea zuten helburu bakar.»
'zeharo suntsitu, ezereztu' (62)
txinparta «...nolanahiko haize bolada sortu orduko, ustez itzalia zegoen txinparta,
'su pindarra' sutzen zen berriro, ikaragarrizko sarraskiak eginaz.» (59)
txirrika «Kateok horman egindako bi zulotatik ateratzen ziren eta txirrika batzuen
'polea' bitartez barrutik jaisten edo altxatzen zuten zubia.» (68)
txirtxilatu «...Lekutioko gaztelua hartzen saiatzen baldin bagara, guztiok txirtxilatuko
'zirtzilatu, birrindu, txikitu' gaituzte Jaun Peruren gudariek.» (131)
txitean-pitean «Janaririk zaporetsuenak, leher eta zapart egiteko ugaritasunean, txitean-pitean
'une oro, eten gabe' ateratzen zituzten mahaira.» (47)
txolin «Uste dut ene alabarekin konponduko naizela. Ez al nau amodio zoro baten
'txoriburua, kaskarina' truk salduko txolin horrek.» (322)
txoratil «Baina, Mari Gabonek, mutilekin txoratil jostatu arren, ez zituen aintzakotzat
'apur bat txoro, buruarin' ere hartzen bere galaiak...» (328)
txuliatu «Bazirudik, ordea, gu txuliatu nahian ari haizela zirika.»
'norbaitekin jolastu, adarra jo' (256)
ualanor «Zezen-zakur eta ualanorek kupidagabe jazarririk, ehiztarien gordelekuetara
'txakur mota' (alano) urduri eta larri hurbiltzen ziren basahuntz..» (98)
ubegi «...egiaren zalantza apurrik ez edukitzeko, beharrezkoa zuen iturri ubegira
'sorlekua' jotzea...» (221)
ugalde «Ekaitz ugaldeak pasako dituk eta zume landareak tinko iraunen dik,
'uholdea, uriola' bazterretako hondamena irriabar iskiriotsu batez begietsiz.» (231)
unto «...patio erdian unto baten gisa kokaturiko harrizko mahai biribil eta
'ontoa' txanbelin batek apaindura berezi (...) bat ematen zioten...» (251)
upulurda «Olasoko gaztelu-jauna, urdin koloreko upulurda batez jantzirik zihoan.»
'kasaka' (30)

¦ 12 ‹
AIXERROTA BHI Euskara Saila H IZTEGIA — Gorrotoa lege. J. Etxaide. Elkar.

Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea

uren «Eta nork ideia hau burutik ken hirurogeita hamar urtetik gorako andre uren
'noblea' bati?» (46)
urritz olo «Izan ere, deabrua beti ernai baitago urritz oloa nola ereingo...»
'iraka' (belar txarra) (56)
urrumaka «Ez dituzu ikusten usoak bezalatsu u r r u m a k a ari direla elkarren
'kurruka' maiteminez?» (157)
urruza «Neure zigorrak aguro heziko du gure moxal urruza.»
'urrixa, emea, emakumea' (338)
urte joana «Adatsa (...) urdintzen hasi zeukan baina, urte joanaren ezaugarri honek
'iragandako urteak, denbora' helduaroari dagokion lilura berezi bat ematen zion...» (28)
urtetsu «...Jaun Matxin baino sei-zazpi urtetsu zaharragoa zen.»
'urte inguru' (32)
usnaka «Zakurrak, isatsak dantzari eta ahoak zaunkari, poz jarioka eta muturrak lurrean
'usaina hartzen' usnaka, maldan behera abiatu ziren...» (69)
utikan «—Utikan gugandik bekaitzak, gorrotoak, mendekuak eta gainerako grina
'ken(du), alden(du), uxa(tu)' gaiztoak...» (267)
uztarri «Oñatiarrek behin baino gehiagotan urratu nahi izan zuten Gebaratarren
'menpekotasunezkoa' agintaritzak ezarri zien uztarri anker eta azpiratzailea...» (206)
xehe «...gudu makur eta zitalez nazkatuak zeuden guztiak, nahiz jende xeheak,
'arrunta' nahiz goituak...» (259)
zabal-antxa «Beheko atea, ostera, zabal-antxa zen, abere eta zalgurdiak kabitzeko laingoa
'zabaltxoa' eta gazteluaren patiora zeukan sarrera zuzenki.» (251)
zabalekikoa «Jaun Estibarizek upulurda berde-ilun bat zeraman soinean mauka zabalekikoa
'zabalduna, zabalekoa' eta txapela hagaldun bat luma batez gailendurik.» (32)
zain «...Ahaide Nagusien adiskiderik minenak ziren eta euren bihotzetan inon ez
'erroa, sustraia, susterra' bezala egin zituzten zainak.» (60)
zain-zain jarri «...berebiziko zartakoa hartu zuen Butroetarren azpi joko honekin eta (...)
'zelatan bezala' zain-zain jarri zen...» (64)
zainbizi «...adatsa sobera urdintzen hasia, beharbada, urte aldiak baino gehiago bere
'urduria' izakera zainbizi eta sukorrak eraginda.» (183)
zamari «Hurrengo goizean goiz atera ziren (...) beren ezkutari, morroi eta zamariez
'zama eramalea' lagunduta...» (48)
zapelaitz «...hots, mendekua, dorreetxetako zapelaitz haien ohorezko legerik gailenena
'gabiraua' baitzen.» (81)
zaputz egin «...urduri eta kezkati jartzen ziren, nagusien dei ekintsuei zaputz eginik ,
'kasurik ez egin' ostera bideari lot zekizkien.» (33)
zarrastagarri «...laster, oso laster, Arrasate guztia sute bihurtuko duk, Doniane bezperako
'urragarria, txikiziozkoa' suterik zarrastagarriena...» (294)
zarri «...zamari edo zaldi isatsetara lotu eta espartzuzko zarrietan ipinirik,
'otzare gisakoa' arrastaka eramanak izan daitezela...» (357)
zartako «Jaun Peru Abendañokok berebiziko zartakoa hartu zuen Butroetarren azpi
'kolpea' joko honekin...» (64)
zauli «—Dirudienez, Olasokoari ezpalik zauliena eta leunena deritzozu.»
'flexiblea' (87)
zemaikor «...haren azkeneko hitzak zorrotzak ez ezik zemaikorrak izan baziren ere, ez
'mehatxuzkoa' zuen zalantzarik (...) egin zion belzkeriaz.» (220)
zer «Ez zen, noski, ahuntzaren gauerdiko eztula jauregitar dama goitarrok edozein
'gauza (definitu gabeko edozer)' txangorako behar zituzten zer guztiak antolatzea.» (151)

¦ 13 ‹
AIXERROTA BHI Euskara Saila H IZTEGIA — Gorrotoa lege. J. Etxaide. Elkar.

Hitza - Esanahia Testuingurua Orrialdea

zinkide «...Jaun Bikendi Arexolakok zelatu zuen bere zaldia eta Lekutioko bideari ekin
'konjuratua' zion zinkide guztien aitzindari.» (181)
zizailu «...Andre Elbira zizailu batean eseria zegoen...»
'zitzailua, besaulkia' (96)
ziztatu «..zenbat giza-bihotz ez ote dituk heuk zauritu (...) hire gorrotozko pozoia
'sastatu' giza-bihotz horietan ziztatuz, zorigaitza (...) ereinaz?» (55)
zoronga «Adatsa bere soinekoarekin txit ederki zetorren zoronga batean bildurik
'emakumezkoen ile zapia' zeukan, (...) aurpegiaren ederra nabarmenagotuz.» (109)
zuntzunkeria «Emakumeak eta fraideak janaritzen dituk horrelako zuntzunkeriez.»
'papaukeria, lelokeria' (128)
zurabula «...bere zurabula gorriak bota luze batzuen barrualdean kukutzen ziren.»
'galtza' (30)
zurikeria «...grina klase guztiak (...), baina harrokeriaren seme direnak bereziki
'faltsukeria' —nagusikeria, ankerkeria, zurikeria...» (60)
zurrian «...baratzeko pikupe batean gorde ziren bakartasun zurrian eta begiratu
'itxuran, gisan, bezala' desegokiei itzul egiteko.» (154)
zuzi «...zuzi irazekiek —guztiz ere erranbelen eraginez jaurtikiak—, (...) leihoetan
'tortxa' sartuz bete ohi zuten beren egitekoa.» (302)

¦ 14 ‹

Вам также может понравиться