Академический Документы
Профессиональный Документы
Культура Документы
Aurkibidea
1.2.3.4.5.5.1.5.2.-
Sarrera.......................................................................................................................................... 3 Konpetentziak. 4 Taldearen egitura ................................................................................................................... 5 Ebaluazioa .................................................................................................................................. 6 Lan gidatua ................................................................................................................................ 7 Gaiak......................................................................................................................................... 7 Gidoia ....................................................................................................................................... 7
1.- SARRERA
Aurten, Graduko titulazioetan ezinbestekotzat jotzen da irakasgai guztien artean konpetentzia batzuk lortzea. Irakasgai bakoitzak bere konpetentzia zehatzak ditu baina horietaz gain badaude zeharkakoak, irakasgai guztietan landu behar direnak. Hauen artean garrantzi itzela hartuko du taldean lana egiten jakiteak eta ahozko aurkezpenak egiten jakiteak. Horretarako, ikasleek moduluko 5 irakasgaien artean proiektu bat garatu beharko dute taldean.
IRUDIA 1. Lehen ikasturteko lehen lauhilabeteko irakasgaiak
Aurrez aurreko eskolak Hezkuntzaren Soziologia / Sociology of Education Hezkuntzaren Teoria eta Historia Irakaskuntza Funtzioa Komunikazio gaitasunaren garapena HH/LH Garapenaren Psikologia eskola adinean 24 24 24 24 24 120
GUZTIRA 60 60 60 60 60
300
Kreditu ECTS bakoitzeko 10 ordu aurrez aurrekoak eta 15 ez aurrez aurrekoak dira.
2.- KONPETENTZIAK
Unibertsitatean Irakaskuntza aldaketa nabarmenak ezagutzen hasi da azken urte hauetan. Europa mailako titulazioen konbergentziarekin hasi zena jada irakaskuntzapraktikaren aldaketa metodologikoa eskatzen hasi da. Hortaz, irakaskuntza metodoen paradigma aldaketa nozitzen ari garela pentsa daiteke eta irakaskuntzaren objektuak ikaslearen ikaskuntza-prozesuan kokatu beharra bada, titulazioari doazkion konpetentziak zehaztu ondoren, konpetentzia hauek lortzeko ikasleek burutu beharreko jarduerak eta bizi beharreko esperientziak diseinatu beharra dago. Dena dela, aurrera jarraitu aurretik, De Miguelek (2005:13)2 zuzendutako lantaldeak proposatutakoa jarraitzea lagungarri suerta dakiguke. Bertan, jorratu beharreko hiru urrats seinalatzen baitituzte, honako hauek: Zer nahi dugun ikasleek ikastea (ezarritako konpetentziak) Ikasleek ikaskuntza horiek barneratzeko zeintzuk ote diren metodologiak egokienak Bukatzeko, zein irizpidek eta prozedurak erabiliz jakingo dugun ikasleek barneratu ote dituzten ikaskuntza horiek.
Diziplinarteko Lan honekin (DILAN) hiru aspektu hauen artean den harremana argitzeko ahalegina egin nahi dugu. Hau guztia, azken finean ondorengo xedea bilatuz: ikasleen ikaskuntzarako ezarri diren konpetentziak barneratzea helburu izanik irakasleek beren irakaskuntza prozesua planifikatzeko eman behar den elkarlana zehazteko. Hau guztiau abiapuntua izanik, Diziplinarteko Moduluaren lanak ondorengo helburuak beteko ditu: Lehen eta Haur Hezkuntzako Graduko lehen moduluan (Irakaslearen zeregina moduluan) parte hartzen duten irakasgaien arteko lan diziplinartekoa eta komuna diseinatzea eta planifikatzea. Diziplinarteko Lan modular hau gauzatzeko proposamen metodologikoa diseinatzea eta beharrezkoak diren gaiak, saioak, zereginak eta jarduerak, bakarkako zein taldeko lan nagusiak identifikatzea eta esperimentatzea. Era berean, ikasleek konpetentzia orokorren garapena emateko, egungoak diren gaiak hautatzea eta garatzea, beti ere ikaskuntza kooperatibo eta dinamikoa dela medio (IKD); hala nola, bizikidetza, generoa eta hezkidetza, kulturartekotasuna, familia eta hezkuntza. Lan modular, diziplinartekoa eta komuna ebaluatzeko, behar diren irizpide eta prozedura egokiak seinalatzea eta beren balidezia bermatzea. Helburu hauek guztiz uztartzen dira Lehen eta Haur Hezkuntzako Graduko Titulazioan aurreikusi diren zeharkako konpetentziekin, ondoko taulan ikus daiteke zeharkako konpetentzia hauen definizioa batetik eta konpetentzia horiek modu eraginkorrean lan egiteko zehaztutako deskriptoreak bestetik:
De Miguel (dir.) (2006): Modalidades de enseanza centradas en el desarrollo de competencias. Orientaciones para promover el cambio metodolgico en el Espacio Europeo de Educacin Superior. Servicio de Publicaciones Universidad de Oviedo
2
diseinatzea eta arautzea, herritarren heziketa-balioa osatzen dituzten generoen berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideen errespetua landuz. G005. Ikasgela barruan eta ikasgelatik kanpo bizikidetza sustatzea, diziplina-arazoak konpontzea eta gatazkak bakegiroan konpontzen laguntzea. Ikasleen artean ahalegina, iraunkortasuna eta diziplina pertsonala sustatzea eta balioestea. G006. Lehen hezkuntzako eskolen antolamendua eta horren funtzionamenduak eskatzen dituen ekintzen dibertsitatea ezagutzea. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza eta orientazioaren funtzioak betetzea, ikasleek dituzten hezkuntzapremia bereziak kontuan izanik. Bizitzan zehar irakaskuntzalanak hobetzen eta zientzia, pedagogia eta gizarte arloan gertatzen diren aldaketetara egokitzen joan behar duela onartzea. G007. Hezkuntza-komunitateko eta gizarte-inguruneko sektore desberdinekin lankidetzan aritzea. Irakaskuntza-lanaren hezkuntza-dimentsioa onartzea eta herritartasun aktibo baterako hezkuntza demokratikoa sustatzea. Euskara eta gaztelania eta, gutxienez, atzerriko beste hizkuntza bat menderatzea, hizkuntza egoki eta zuzen sortzeko eta ulertzeko gaitasuna frogatuz bere lanbidea hizkuntza anitzeko hezkuntza-testuinguru batean gauzatu ahal izateko, baina betiere, hizkuntzen nahiz kulturen dibertsitatea errespetatzeko jokabideak garatuz.
G013.
4.- EBALUAZIOA
Bi ebaluazio mota egongo dira: Klasera etortzeko aukera dutenek moduluko proiektua egin beharko dute. Asistentzia kontrolatuko da eta gutxienez ere aurrez aurreko eskola orduetatik %75an etorri behar da. Ikasgai bakoitzak bi atal ezberdinduak izango ditu eta biak gainditu beharko dira. Doziplinarteko Lanari dagokionez 4 puntutik gutxienez 2 lortu eskuratu behar dira.
Ostera, etortzerik izango ez dutenek proiektuari dagokion kalifikazioa konpetentziak erakusten duen azterketa bat egin beharko dute irakasgai bakoitzean.
Hemen jasotakoak ez dira ulertu behar ikasleen lanen izenburu gisa, abiapuntu gisa baizik. Ikasleen lantalde bakoitzak jorratu nahi duen gaia hautatu ondoren, lan baten diseinua proposatu beharko du (ikus. 5.3 puntua) eta irakaslearekin adostu.
5.2.- GIDOIA
Talde lanaren egitura orientagarria honako hau izan daiteke:
5.3.- URRATSAK
Gure proposamenari hasiera emateko ikas-talde bakoitzeko IRAKASLE ARDURADUN izendatzea egokia ikusten dugu, batik bat, lehenengo, bigarren eta hirugarren urratsak betetzeko. Beraz, honako kideak proposatzen ditugu: Haur Hezkuntzako 31 taldea: Justo Bereziartu Haur Hezkuntzako 46 taldea: Maite Eceiza Lehen Hezkuntzako 31 taldea: Inaki Karrera Lehen Hezkuntzako 32 taldea: Ainhoa Ezeiza Lehen Hezkuntzako 46 taldea: Juan Aldaz
Lan modularra egiteko ikasgai bakoitzak saio ezberdinak erabiliko ditu. Hala ere, gogoratu beharreko datak honako hauek dira: