Вы находитесь на странице: 1из 44

AHOSKERA AZENTUA INTONAZIOA

"Esaten dena nola idatzi behar den jakiteak badu bere axola. Are gehiago, ordea, egun eta gure artean, irakurtzerakoan ikusten dena nola ebaki behar den irakasteak
Koldo Mitxelena

Oinarrizko hainbat arau eta irizpide Ariketa praktikoak Testu eredugarriak

Pako Eizagirre

AURKIBIDEA

SARRERA .......................................................................................................................... 3 1.Sekuentzia didaktikoa.................................................................................................. 3 2.Jendaurreko irakurketan kontuan hartzekoak .......................................................... 4 3.Gaitasun komunikatiboak........................................................................................... 5 4.Zailtasunak ezagutzeko esaldiak ................................................................................ 6 5.Irakurgaiak .................................................................................................................... 9 AHOSKERA.................................................................................................................... 16 1.Bokal-bilkurak eta kontsonanteak ........................................................................... 16 2.Kontsonante-bilkurak ............................................................................................... 18 3.Ariketak....................................................................................................................... 22 AZENTUA ...................................................................................................................... 24 1.Talde fonikoa ............................................................................................................. 24 2.Irizpideak .................................................................................................................... 25 3.Salbuespenak .............................................................................................................. 30 4.Ariketak....................................................................................................................... 31 INTONAZIOA............................................................................................................... 32 1.Hitz-katea.................................................................................................................... 32 2.Hitz-kateak eta intonazioa ....................................................................................... 32 3.Puntuazio-zeinuak ..................................................................................................... 33 4.Esaldi-amaiera ............................................................................................................ 33 5.Etenak eta tonu-aldaketak ........................................................................................ 33 6.Galderak eta zehar-galderak ..................................................................................... 34 7.Harridura-perpausak.................................................................................................. 34 8.Galdegaia eta mintzagaia........................................................................................... 34 9.Ariketak....................................................................................................................... 37 ERANSKINAK............................................................................................................... 39 A.Esatarien idazki-prestakuntza.................................................................................. 39 B.Jendaurreko irakurketa prestatzeko ........................................................................ 40 C.Euskara batuaren ahoskera zaindua........................................................................ 42 BIBLIOGRAFIA............................................................................................................. 46

GASTEIZ pk2011

SARRERA
1. Sekuentzia didaktikoa Azken eginkizuna Norberak hautatutako testu bat edo beste modu egokian irakurri jendaurrean, irakurle onari dagokion eran. Helburuak 1. Euskara jasorako ahoskera-, azentu- eta intonazio-arauak eta irizpideak ezagutu. 2. Esatari egokiaren trebakuntza-urratsak ezagutu eta erabili. 3. Jendaurrean egoki irakurtzen trebatu. 4. Jendaurreko irakurketarekin gozatzera eta gozaraztera iritsi. 5. Jendaurrean euskara jasoan hitz egiterakoan ahoskera, azentu eta intonazio egokia erabiltzeko ohitura hartu. Urratsak Gaitasun komunikatiboak ezagutu eta praktikan jarri. Hainbat arau eta irizpide ezagutu eta praktikan jarri. Prestaketarako urratsak ezagutu eta talde txikitan praktikan jarri. Ereduak aztertu: testu eredugarriak entzun eta irakurri. Norberak hautatutako testu bat edo beste jendaurrean irakurri. Testu motak 1. Narrazioak. Ipuinak. Antzerkiak. 2. Testu literarioak. 3. Saiakerak eta artikuluak. 4. Klasikoak. 5. Testu zientifikoak. 6. Bestelakoak.

GASTEIZ pk2011

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

2. Jendaurreko irakurketan kontuan hartzekoak Jendaurreko irakurketa ekintza komunikatibo sortzailea da. Jendaurrean irakurtzen dugunean, besteentzako irakurtzen dugu. Beraz, testuaren eta entzulearen artean bitartekari lana egiten dugu. Bitartekari lana egiteko, irakurleok seguru sentitu behar dugu testua irakurtzerakoan, eta horretarako ondo prestatu behar dugu. Irakurketa on batek testuak dituen zailtasun linguistikoak (ahoskera, azentua, intonazioa, etenak) era egokian konpontzea eskatzen du. Hori beharrezkoa da, baina ez da nahikoa. Testuari zentzu egokia eman behar zaio. Testua sinesgarria eta estetikoki atsegina izan behar da entzulearentzat. Eta hala izan dadin, irakurleok ere sinetsi eta bizi egin behar dugu testuak dioena; gozatu irakurtzen duguna, emozioak eta sentimenduak adieraziz. Irakurketa onak, beraz, ezaugarri hauek izan behar ditu: ulergarria: hitzak ongi ahoskatu, etenak eta tonuak ongi egin, ahots-bolumen egokia erabili adierazgarria: tonu-aldaketak egin (goi-soinuak eta behesoinuak), hitz garrantzitsuenak nabarmendu edo enfatizatu. zentzuzkoa: unerik garrantzitsuenak aditzen lagunduko duten baliabideak erabili: tentsioa igo ala jaitsi, abiadura azkartu ala moteldu sinesgarria: edozein testu mota dela ere, bizi eta gozatu egin behar da. Jendaurreko irakurketak arriskuan jar lezake irakurlearen irudia eta estimua. Hori gainditzeko, behar-beharrezkoa da testua ongi prestatzea, behin eta berriz praktikatzea eta irakurketa unerako konfiantzazko giroa sortzea.

GASTEIZ pk2011

SARRERA

3. Gaitasun komunikatiboak

GAITASUN SOZIOLINGUISTIKOA

GAITASUN ESTRATEGIKOA

Irakurketa zertarako den erabaki. Entzuleen ezagutza maila eta interesak kontuan izan. Testu egokiak hautatu Irakurlearen eta entzuleen kokapen egokia ziurtatu. Entzulea erakartzeko begiradak, keinuak, galderak erabili.

Keinuak, begirada erabili. Ahotsaren bolumena erabaki. Abiadura azkarragoa edo motelagoa erabiltzen jakin Ideia edo kontzeptu bat. nabarmentzeko, intonazioarekin jokatu. Ideia edo kontzeptu bat nabarmentzeko, ahotsbolumenarekin jokatu. Arreta galtzeko arriskuak ekidin. Irudien edo audioaren laguntza izan. GAITASUN LINGUISTIKOA Ahoskera zuzena erabili. Bokal-bilkurak eta kontsonanteak. Kontsonante bilkurak. Hitz-elkarketak. Azentu zuzena erabili. Esaldien intonazioa: hitz-kateen arteko etenak eta tonuak ongi markatu. Hitz klabeak enfatizatu, nabarmendu. Etenak eta isiluneak egin. Ahotsaren bolumena aldatzen jakin.

GAITASUN DISKURTSIBOA Testuaren egitura orokorra ezagutu. Testuaren zatiak ongi bereizi. Hasiera eta bukaera egokiak eman. Une garrantzitsuak nabarmentzeko, baliabide adierazgarriak erabili. Mintzaira zuzena eta zeharkakoa bereizi. Hainbat markagailu eta lokailu nabarmendu.

GASTEIZ pk2011

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

4. Zailtasunak ezagutzeko esaldiak

Irakurri ahots goraz ondorengo esaldi hauek:

Ahoskera
1. 3. 4. 5. 7. Zapata berriak erosi nituen, Zaragozan. Polit askoak, gainera! 2. Non dago zuk aipatu duzun zentro komertziala? Jokalari horrek maila ona dauka. Makina bat gol sartu ditu. Buruko mina al daukazu? Har ezazu aspirina eta oheratu zaitez. Sagua dago taxiaren azpian. Goxo-goxo dago motorraren epelean. 6. 8. 9. Gure futbol-zelaian belar artifiziala jarri dute. Parke hartan hotz egiten zuen eta, gainera, hots arraroak entzuten ziren. Lehen, Zaramagan bizi izan nintzen, eta, orain, Adurtzan. Nire lagun batek biolina jotzen du, oso belarri fina baitu. ******

10. Mila esker! Bihotz handia duzu, eta, gainera, atsegina zara!

Ahoskera
1. 2. 3. 4. 6. 7. 9. Ez zaitez kezkatu. Ez badago, erosi egingo dugu. Horiek ez dakite nor naizen. Ez daukate ideiarik ere!

Gu ez gaude haserre. Zu hala baldin bazaude, okerrago zuretzat. Haiek ez zekiten zer egin, baina ez zuten jakiteko motiborik ere. 5. Nik ez nekien nongoa zinen. Hala ere, ez nizun galdetu. Atsedenaldia? Ez legoke gaizki! Ez litzaiguke gaizki etorriko! Baietz bada, gustura joan zela etxera. Ez ezazu zalantzan jarri. 8. Zakurra autoak jota hil zen. Ala ez zen hala hil? Har ezazu soka eta goazen sokasaltora, jolas polita da eta. 10. Ez jan maionesa, txarra dago eta! Janez gero, auskalo! ******

GASTEIZ pk2011

SARRERA

Azentua
1. 2. 3. 4. 6. Miren Edurne Etxeberriak fisikari izan nahi du. Atzo Mendizorrotzan jokatu zuen Zaragozak. Aizu, ez daukazu arrazoirik. Coca Cola hori nirea da. 5. 7. 8. 9. Ona dago pastela. Txokolate asko dauka.

Guk ez genekien zer egin behar zen. Ez geneukan informaziorik. Artista zara, Nerea. Primeran dago gaur egin duzun marrazkia. Lagunek deitu didate, eta kalera noa. Gero arte! Bihar arte, Mikel. Lana bukatu arte etxean egongo naiz. 10. Gizarte-etxera joango gara liburutegian ikastera. ******

Zaude geldi, irakaslea hor dago eta. Zuzendaria ere hor dago.

Azentua
1. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. Alejandro diru bila joan da Vital Kutxara. 2. Mikel ate atzean dago gordeta. Aizu, Mikel! Irten hortik, ikusi zaitugu eta! Portatu zara, Maider! Eskerrik asko. Mila esker!

Nire lagunak Salburuan daude. Ni Mendizabalara joango naiz. Nire ama eta zure aita ezagunak dira. Pedagogia ikasi zuten. Andereo horrek primeran abesten du. Mari Karmen du izena.

Zertan zabiltza ate ondoan, Ainara? Zertan pasatu duzu arratsaldea? Hor ari da lanean buru-belarri, gero entrenamendua dauka eta. 10. Kalez kale dabil fanfarrea, festak alaitu nahian. ******

GASTEIZ pk2011

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

Azentua
1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. Aizu, andereo, zer egin behar dugu hau bukatutakoan? Tori, laztana! Opari hau zuretzat da, ongi merezia daukazu eta. Kontuz, neska! Ia-ia bota ninduzun lurrera! Tuntuna zara, gero! Zu, Elena! Isilduko al zara behingoz? Kokoteraino naukazu! Lagunok, gaur nire urtebetetzea da eta gonbidatuta zaudete! Ez ahaztu, Kepa, gaur entrenamendua daukagula. Laster arte! dut. Begira, mutiko! Kokoteraino naukazu gaur goizean! Berritsu hori! 9. Zertan ari zara hor, Maite? Ikasi ordez, kontu-kontari? 11. Agur, entzuleok! Bihar gehiago eta hobeto! ******

Aizu, lagun! Utziko al dizkidazu hogei euro? Idiazabal gazta erosi nahi

10. Ai, ama! Hau da tripako mina, hau! Ohe gainean etzango naiz.

Intonazioa
1. 2. Atzo, Mikel mendira joan zen lagunekin, goizean goiz jaikita. Atzo goizean, goiz jaikita, mendira joan zen Mikel lagunekin. 3. 5. 6. Gu primeran gaude; zuek, berriz, leher eginda zaudete. 4. Gaur ikasgelan sortu den kezka aztertuko dugu. Zaude lasai. Behar duzun laguntza emango dizut. 7. 8. 9. Noiz izango da hurrengo bilera? Esango al didazu zer gertatu den? Bukatu duzu agindutako lana?

Zaude lasai. Behar duzun laguntza emango dizut, zuk hala eskatuz gero.

10. Bai jatorra zarela! Zein ederki egin duzun! ****** 8

GASTEIZ pk2011

SARRERA

5. Irakurgaiak DANBOLIN JOLE MAGIKOA


Irakurketa antzeztua

Narratzailea:

Danbolin-jole hura gerratik zetorren. Pobrea zen, hain pobrea ere, danbolin bat besterik ez baitzeukan. Baina, hala ere, pozik zetorren bere etxera hainbat urte gerran jardun ondoren. Urrutitik entzuten zen danbolinaren hotsa: tarrapata, tapata, tan!, tarrapata, tapata, tan! Horrela zihoala, amonatxo batekin egin zuen topo. Aizu, soldatutxo, emango al didazu txanpon bat? Amonatxo! Bat ez, bi ere emango nizkizuke edukiko banitu. Baina nik ez daukat txanponik. Ziur al zaude? Bai! Poltsikoak ongi arakatu ditut gaur goizean, baina ez dut ezer ere aurkitu. Begira ezazu berriz! Begiratu ongi, zerbait izango duzu eta! Berriz begiratzeko? Bai, bai, begiratuko dut, baina ikusiko duzu... Arraioa! Zer da hau? Txanpon bat. Ikusten duzu? Zin egiten dizut ez nekiela! Harrigarria benetan! Tori, zuretzat! Nik baino behar gehiago edukiko duzu eta, har ezazu. Eskerrik asko, soldadutxo! Nik ere zerbait eman nahi nizuke egin didazun mesedea eskertzeko! -Bai? Baina... nik ez dut ezer behar. Nola ezetz! Bai, bai. Sorginkeria iruditzen bazaizu ere, hauxe da nik emango dizudan oparia: zure danbolina jotzen hasten denean dantzan hasiko dira entzule guztiak. Eskerrik asko, amonatxo! Inork ez dit sekula horrelako erregaliarik egin.

Amonatxoa: Danbolin jolea: Amonatxoa: Danbolin-jolea: Amonatxoa: Danbolin-jolea: Amonatxoa: Danbolin-jolea:

Amonatxoa: Danbolin-jolea: Amonatxoa:

Danbolin-jolea:

GASTEIZ pk2011

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

ERREGEREN PORROTA
Diktaketa egiteko edota irakurtzeko

Bazen behin errege bat bere herrian ohar bat ipinarazi zuena: "Niri gezur on bat esateko gai den umeari opari handi bat emango diot". Gorteko aitoren seme eta armadako ofizialek oharra entzun zuten, eta beren semeak erregerengana joan ziren era guztietako gezurrak kontatzera, baina bat bera ere ez zitzaion erregeri gustatu. Hala, bada, eta azkeneko unetxoan, mutiko behartsu bat azaldu zen erregeren aurrean. Eta zu, zertara etorri zara? galdetu zion erregek. Aitak bidali nau zuregana, Maiestate, zuk harekin duzun zor bat kitatzera erantzun zion mutikoak. Zure aitarekin ez dago zorrik, gezurra diozu esan zuen erregek. Benetan gezurra esan badut, benetan zerbait arrazoirik gabea esan badut, orduan emadazu saria erantzun zuen mutikoak. Errege amarruaz ohartu, eta segituan erantzun zuen: Uste dut oraindik ez duzula gezurrik esan. Nik ez badut gezurrik esan, orduan ordain ezazu zure zorra egin zion eraso mutikoak. Erregeri ez zitzaion beste erremediorik gelditu urrea eta fruituak ematea baino, agindu zuen moduan. MONGOLIAKO IPUINA

1 0

GASTEIZ pk2011

SARRERA

HIZKUNTZAREN ZILARGINA Hartu arnasa. Utzi kezkak alde batera. Kendu zapatak, modua baldin badaukazu. Askatu pijamako botoiak ere, ohean baldin bazaude. Orain, patxadan eta jarrera egokian zaudela, heldu esku artean duzunari eta hasi irakurtzen, esperientzia berezi bat deskubritu behar duzu eta.
Xabier Mendiguren Elizegi Unai Elorriagaren SPRAKO TRANBIA nobelari egindako hitzaurrearen lehen pasartea

************* ZALDUNAK Zaldunak herrialde urrun bateko erregea hiltzea hartu zuen helburu. Eta zaldiz ibili zen eguzkipean eta ilargipean. Behin, norabide bera zuen beste zaldun batekin egin zuen topo. Eta jana banatu zuten eta hitz egin eguzkipean eta ilargipean. Gaizkileak ez zuen bere bidaiaren xedea argitu, harik eta erregea bizi zen hiriko harresietara heldu ziren arte, eta orduan esan zion: laguna, ez zaik komeni elkarrekin ikus gaitzaten, erregea hiltzera etorri bainaiz eta harrapatuko banindute heu ere urkatuko hindukete. Lagunak, burumakur, erantzun zion: bete ezak hire betebeharra, neu naiz erregea. Gaizkileak erregea besarkatu zuen eta sorterrira itzuli zen.
Agenda - Jose Hierro. SAUTRELAtik jasoa. Hasier Etxeberriak irakurria (CD)

************* LAPONIARREN AITA Denboraren hasieran, Jainkoak bi anaia munduratu zituen, eta giro epel eta gozoko lurralde menditsua eman zien bizitzeko. Halako batean, elurte bortitz batek lurralde hura astindu zuen, eta bi anaiak elurpean hiltzeko zorian egon ziren. Bata, babestearren, harpe batean gorde zen. Bestea aire zabalean gertatu, eta elur-ekaitzari aurre egin zion. Atertu ostean, biak onik zeuden. Ekaitzari aurre egin zionak munduko lurralderik hotzena hautatu zuen bizitzeko: laponiar guztien aita izan zen.

GASTEIZ pk2011

11

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

LAPUR ADEITSUAK
Bazen behin bikote progre bat. Autoa bere lekutik desagertu zen egunean, sekulakoak eta bi esan zituzten lapurren eta batez ere- horrelako jendea sortarazten duen gizarte-munduaren kontra. Handik pare bat egunera, desagertutako lekuan agertu zen berriro autoa, oso-osorik. Barruan lore-sorta bat eta honako ohar hau: Barkatu autoa eraman izana. Hil edo biziko larrialdia izan dugu, eta zuei egokitu zaizue. Sentitzen dugu. Lore-sorta eta oharrarekin batera, operarako bi txartel: Onar ezazue opari xume hau kalte-ordaintzat. Gizartearekin adiskideturik, abiatu da gure bikotea operara. Handik etxeraturik, etxea hankaz gora topatu dute, baliozko zer guztiak falta direla. Bikote progre bat gutxiago dago, egun hartatik, munduan.
Joxerra Garziaren Egonean doazen geziak liburutik hartua.

***********

CARMEN
Egunsentian benta bakarti batean gelditu ginen, baseliza txiki batetik hurbil samar. Hala esan nion han Carmeni: Begira, dena ahaztu dut. Ez dizut ezer aipatuko; baina gauza bat agindu behar didazu: nirekin Ameriketara etorri eta han lasai egongo zarela. Ez esan zuen berak zapuztuta bezala; ez dut Ameriketara joan nahi. Ondo nago hemen. Lucasen ondoan zaudelako. Baina pentsa ezazu ondo, zeren, sendatzen bada ere, ez baita luzaro biziko. Eta gainera, zergatik botatzen diot errua berari? Nekatuta nago zure maitale guztiak hiltzeaz; oraingoan zu hilko zaitut. Berak, bere begirada basatia nigan jarri, eta hala esan zidan: Beti pentsatu dut hil egingo ninduzula azkenean. Aurreneko aldiz ikusi zintudanean, apaiz bat aurkitu berria nuen nire etxe atarian. Eta gaur gauean, Cordobatik ateratzerakoan, ez al duzu ezer ikusi? Erbi batek bidea zeharkatu du zure zaldiaren hanken artetik. Idatzita dago. Carmencita -galdetu nion nik-, ez al nauzu jadanik maite? Ez zuen ezer erantzun.
P. Merime-ren CARMEN nobelatik hartua. Jose Manuel Goikoetxeak irakurria (CD)

1 2

GASTEIZ pk2011

SARRERA

HABANARA
Itsas bazterreko portura itzuli ziren txalupak. Eta hustu zituzten: kendu arrainak, kendu paluak, kendu belak, sareak, otarreak eta guztiak, arraunak ezik. Eta gauzak eraman zituzten herrira. Arrantzale zahar batek erabaki zuen gaua bere txalupan iraganen zuela. Eta hortxe eman zen gauan eta lotan gelditu zen. Gauaren gauean hurbildu zitzaizkion bi andra gona gorriz jantzita; sartu txalupan, hartu arraunak eta formula bat ematen dutela: a cada palada, cien leguas , arraunaldi bakotx, ehun legua. Eta orduan altxatu zen txalupa eta, uraren gainean, haizea bezala urrundu zen. Eta laster heldu zen Habanara. Hara heltzean, bi andrak txalupatik jausi ziren eta beren gauzen egitera urrundu. Gizona ere altxa zen eta txalupatik jausi eta hondartzan ikusi zuen, hantxe, zuhaitz bat. Hurbildu eta abar bat kendu zion. Eta bueltatu zen txalupara, pipa piztu eta itxoiten. Laster itzuli ziren bi andra gonagorridunak. Umm! Tabako usaina? Zer da? Gizon bat badabil hundik ala? Gizona txalupan zegoen aurkituko zutela beldurrez. Orduan, andreak, txalupan sartu, bi arraunak hartu eta, formula berarekin eta abiada berarekin, berriz abiatu zen itsasuntzia uraren gainean. Gaua bukatu baino lehen, portura heltzean, bi andrak, txalupatik jausi ziren eta urrundu eta desagertu, nonbait. Orduan, gizon zaharra, abarra eskuan, herrian zehar, denetan ibili zen Habanako bidaiak kontatzen. Baina herritarrek ez zuten sinetsi. Eta zuk, sinistuko ote zenuen?
Koldo Ameztoy Bixente Martinez BEHIN BAZEN ipuin bildumatik hartua. Koldo Ameztoyk irakurria. (CD)

***********
ARGI BAT ILUNTASUNEAN Izaroko fraile batek kutun bat ei eban Bermeon. Fraile maite-mindu hori, besteak lotaratu ondoren, igerian joaten ei zan gabero, Bermeora. Itsasoan eta inguruan ilun egon arren, zuzen heltzen ei zan bere kutunak kandela-argia ipinten eutsalako leihoan, gidaritzat. Baina behin deabrua sartu ei zan bitartean. Kutunaren krisailuargia amatau, eta askoz urrunagoko auzo batean argia biztu. Eta frailea, indarrak galduta, ezin helduta, ito egin ei zan.
Peru eta Mari Gureak - Agustin Zubikarai (Ondarru, 1914) SAUTRELA saiotik hartua. Hasier Etxeberriak irakurria (CD)

GASTEIZ pk2011

1 3

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

JERTSE INFORMATIZATUA
Pentsa ezazu baduzula zure medikua egun osoan bizkar gainean eramaterik. Antzeko sistema asmatu dute duela gutxi: gure osasuna zaintzen duen jertse informatizatua. Jertse honek gure gorputzaren martxari dagokion informazioa jasotzen du etengabe: gure bihotz-taupadak zenbatekoak diren, arnasaren erritmoa nolakoa den hori dena jasotzen du. Informazio guztia gerrikoan lotuta daramagun ordenagailu txiki batean gordetzen da. Gerrikoan bildutako informazioa, Internet bidez, web batera bidaltzen da, eta bertan dauden medikuek erabiltzailearen osasunean egon daitezkeen aldaketak kontrolatzen dituzte. Sistema hau Marvin Sackner doktoreak asmatu du, eta bere esanetan pertsona lanean ari den bitartean, estres-egoeran edo etxean lasai-lasai eserita dagoen bitartean nola dagoen jakin dezakegu.

EKOLOGIA AKUSTIKOA
Ez al zaizue inoiz gertatu mapan galdutako herrixka batera joan, bertako pentsio bateko gela alokatu eta gauean ezin lorik egitea inguruko erabateko isiltasunarengatik? Edo autopista ondoko zuen etxetik oporretara joan, automobilek sortutako etengabeko zarata hilabete baterako ahaztu nahian eta mendiko herrixka idiliko horretako hotelean gauean begiak ezin itxi eta ohean bueltaka ibiltzea, aldameneko elizaren kanpaien danbatekoengatik?
Ludger Mees EUSKOEUROPA liburutik hartua

IRRIBARREAREN ZIENTZIA
Gure munduan ez dago zientziak ikertuko ez duen gauzarik. Medikuntzak gure gorputzaren zati guztiak aztertu ditu eta horretan darrai. Soziologiak gure arteko harremanak ditu aztergai, psikologiak gure barneko arazoak eta kezkak. Baina zientziak, gaixotasunez eta giza arazoez arduratzeaz gain, guretzat inolako garrantzirik gabeak diren eguneroko gauza txikiak ere aspaldi sartu ditu bere zerrendan. Horrelako bat, irribarre egiteko modua da. Orain dela gutxi aldizkari bateko artikulua irakurri ondoren, nire iritzia aldatu behar izan nuen. Izan ere, lehen garrantzirik ematen ez banion ere, orain badakit, irribarrea munduko gauzarik garrantzitsuenetako bat dela, gizabanakoen portaeran baduelako eraginik. Gainera, irribarrearen azterketa ez da lanik gabe gelditzeko zorian zegoen zientzialari ero bati bururatutako lelokeria izan, ikerketa horrek tradizio luzea baitu. Irribarrearen inguruko lehen teoria Israel Weinbaum frantses sendagileak osatu zuen orain dela 90 urte. Berak aurkitu zuenez, irribarrea, gure arimaren ispilua izateaz gain, gure osasunerako ere oso onuragarria da. Zergatik? Weinbaumek emandako erantzuna oso erraza da: irribarre egiten dugunean, aurpegiaren giharrak lanean jartzen ditugu. Horren ondorioz, odol gehiago iristen da burura, gorputzaren tenperatura igotzen da eta hobeto sentitzen gara.
Ludger Mees EUSKOEUROPA liburutik hartua

1 4

GASTEIZ pk2011

SARRERA

X IZPIEN TRESNA AZKARRAGOA DIAMANTEEI ESKER


Diamante-meategietan langileak X izpiekin behatzen dituzte. Orain, sistema hori medikuntzan hedatzeko asmoa dute. Munduko diamante gehienak Hegoafrikako Errepublikako meategietan eskuratzen dituzte. Eta egunero langile guztiak X izpiekin behatzen dituzte batere lapur ez dezaten. Horretarako, 1980ko hamarkadan garatu zuten sistema digitala erabiltzen dute eta nahikoa dira 13 segundo gorputz osoaren erradiografia egiteko. Orain arte, ezin zen gorputz osoaren erradiografia egin; zatika egin beharra zegoen eta 45 minutu behar ziren horretarako. Meategietarako sistemarekin, ordea, denbora asko irabazten da, irudien kalitatea hobea da eta, gainera, pazienteek ohiko sistemarekin baino % 45 erradiazio gutxiago jasotzen du. Sistema berria jada erabiltzen zuten Hegoafrikako Errepublikako ospitale batzuetan. Orain, lehenengoz herrialde horretatik kanpo erabiliko dute, Maryland-en. Tira, meategietatik ospitaleetara doan teknologia dugu, beraz. Batzuetan bai zaila dela aurrerapenak nondik etorriko diren igartzea!
Elhuiar

BOTIKAK LENTILLEN BIDEZ


Askotan, botika dosi txikian baina etengabe ematea da egokiena, baina hori ez da beti erraza erietxean egon ezean. Hori ahalbidetuko duten pilulen bila dabiltza, baina, bitartean, lentillen bidetik etor daiteke aukera. Medikuntzan batzuetan arazoa izaten da botikak nola eman, zenbat denboraz, botiken albo-ondorioak, gorputzean nola hedatu, baita botikak dosi txikian, baina etengabe, ematea ere. Azken hori lortu nahian, botika pixkanaka askatuko luketen lentillak ari dira ikertzen. Begian tantak bota ordez, lentillatik askatuko litzateke pixkanaka tantetan egon ohi den botika. Hain zuzen ere, Floridako Unibertsitatean horrelako lentilla bigunak egitea lortu dute. Botika mikrokapsula ikusezinetan dago. Egin dituzten lentillek ez dute balio bista zuzentzeko, oraingoz, helburua botika ematea baita. Dena den, bista zuzendu eta botika askatuko luketen lentillak egitea ere posible litzatekeela diote. Begietako gaitzak sendatzeko botikekin egin dute proba, normalean tanten bidez botatzen diren botikekin, baina, beharbada beste botika batzuk edota antibiotikoak emateko ere balioko dutela diote ikertzaileek.
Elhuiar

GASTEIZ pk2011

1 5

AHOSKERA
Hizkera-maila zainduetarako Euskaltzaindiak emandako arauak gogoratuz

1. Bokal-bilkurak eta kontsonanteak Bokalak idazti bezala ahoskatu behar dira. Bokal-bilkurak idatzi bezala ahoskatu behar dira: etxea, atea... Silaba batean eman behar dira beheranzko diptongoak: ai, ei, oi, au, eu, ui ai-ta, gau-za, neu-rri, ba-loi, eu-ro, Sui-tza... Bi silabatan eman behar dira hiatoak: ia, ie, io, ua, ue mundi-ala, Itali-a, pazi-entzi-a, egu-erdi, negu-alde, di-eta... erne ibili behar da, beraz, ondorengoekin eta antzekoekin. CION SION XION ION CIAL IA-IE-... UA-UE... erlazi-oa, klonazi-oa... sesi-oa, okasi-oa... erreflexi-oa, flexi-oa... kami-oia partzi-ala, komertzi-ala.. anbulantzi-a, Arri-eta, sozi-ala Muru-a,Salburu-a

H letra tartean dagoenean, bokal bakoitza silaba batean eman behar da: e-hun, na-hiago, ge-hiago, a-hizpa, Hitz-elkarketa denean, biak ontzat ematen dira. ama-alabak amalabak laranja-azalak laranjazalak

GASTEIZ pk2011

16

AHOSKERA

Oro har, arauen arabera, idatzi bezala ahoskatu behar dira. Dena den, kontuan hartzekoak dira abardura hauek: G Z TZ TS IL IN J X Mailegu berriak geologia, ginekologoa, biologia... gin, gintonic yin, yintonic (maileguetan) zapata, Zaragoza... ofiziala, artifiziala... bihotza, partziala... hotza, komertziala... hotsa, ahotsa, lotsa... otsoa, indartsua, eutsi... mila, zaila milla, zalla maila, hila malla, hilla baina, mina baa, mia laino, keinu lao, keu joan, jausi yoan, yausi bisaje, masaje, aje bisaje, masaje, aje Xabier, goxo, moxolo, sexu, taxi seksua, taksia (maileguetan) idazkera software croissant bullyng zapping ahoskera software softwarea kruasan kruasana bulin bulina zapin zapina

Bestelakoak: -(e)Z GERO EZKERO ikusiz gero ikusi ezkero otsailaz gero otsaila ezkero ona zenez gero ona zen ezkero ETA Ez, badut eta! Ez, badut eta! Jo eta su, jo eta ke Ui! Ordua da eta! Ordua da eta! Ehun eta bi! Ehun eta bi! BADA Oro har, bada ahoskatu behar da. Zer duzu, bada? Zer duzu ba? (antzerkietan eta..) Zatoz, bada! Zatoz ba!

GASTEIZ pk2011

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

2. Kontsonante-bilkurak EZ+B EZP Ez baduzu ekarri, ez kezkatu, neuk utziko dizut. Ez badakar dirurik, ez diot ezer ere emango. Ez bazenekien, galdetzea zeneukan! Ez badago etxean, geroago deituko diot. Ez bazenu galdetu, ez nizun erantzungo, aizu! Ez bazabiltza argi, ikusiko duzu zer gertatuko zaizun! EZ+D EZT Ez daukate lotsarik, egun osoa alferkerian! Gaurko egunkariak ez dakar berri txarrak besterik. Zaude isilik aizu, ez duzu arrazoirik eta! Ez dirudi euririk egingo duenik datozen egunetan. Ez dago eskubiderik, 300 euroko isuna jarri didate! Utziozu, berak ere ez daki zer nahi duen eta! EZ+G EZK Ez genekien hona etortzekoa zinenik. Horrelako erabakiekin ez goaz inora, aizu! Nahi duzuna esango duzu, baina gu ez gaude konforme. Azkenean ez ginen enteratu zer gertatu zen. Zu eta biok ez gatoz bat ia inoiz, baina ez gara haserretzen. Etxera joan ginen, ez geneukan zer eginik eta!

18

GASTEIZ pk2011

AHOSKERA

EZ+Z ETZ Dirudienez, ez zaude batere gustura gure artean. Zer egin ez zekitela zeuden ni joan nintzenean. Joan ginen jaialdira, baina ez zegoen aparteko girorik. Ez zegoen gustura, eta ez zuen ezer esan. Ez zeukan arrazoirik. Halere, bereari eusten zion. Ez zuen lagunik, eta ez zegoen txantxetarako.

EZ+N EN Ez nuen ulertu. Beraz, ez nekien zer egin. Antartidara? Ez nintzateke sekula santan joango! Ez nengoen ziur, eta ez nintzen ausartu erantzutera. Ez noa afaltzera, ez nago ondo eta! Ez ninduzun ikusi ala? Ez nuen zure agurrik jaso. Belauniko eskatuta ere ez nizuke emango.

EZ+L EL Irteera bat egitea? Ez litzateke batere gaizki egongo. Egizu igerian. Ez lizuke batere kalterik egingo. Zertarako eman azalpenak. Ez liguke ulertuko seguruenik. Atsedenaldi bat? Aizu, ez litzaiguke gaizki etorriko. Gonbidatuta ere ez lirateke etorriko. Ariketaz aldatzea? Ez legoke gaizki, honekin nekatuta gaude eta!

GASTEIZ pk2011

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

L+Z LTZ Isil zaitez behingoz, astakeriak besterik ez duzu esaten eta! Nire aitona-amonak aspaldi hil ziren. Erabil ezazu nire bizikleta eta eraman ezazu zurea konpontzera. Bil ezazu lurrean dagoena, zeuk bota duzu eta! Nire katua hil zorian egon da bi aste, eta azkenean bizirik atera da. Nire lagunaren zakurra autoak harrapatuta hil zen. R+Z RTZ Har ezazu atsedena, lan handia egin duzu eta! Ekar ezazu apalean dagoen hiztegi lodikote hori. Sar ezazue material guztia armairuan. Ohar zaitezte zer gertatzen den ura gatzarekin nahasten denean. Sar zaitezte lasai, badago lekua eta. Biharko saiorako, ekar ezazue nahi duzuen kontakizuna. N+Z NTZ Ez zuela ezer ulertu esan zidan. Halere, zerbait egin zuen. Jan ezazu, mesede egingo dizu eta! Kokoteraino naukazu eta joan zaitez popatik hartzera! Bukatu eta gero, egin ezazue nahi duzuena. Hura poza eman zidana! Bi musu eman zizkidan! Zer esan zion zozoak beleari? Eta zer erantzun zion?

Sanson zein zan? Sanson Sanson zan! Eta Sanson Sanson ez bazan, Sanson zein izango zan? Sanson Sanson ez bazan ez zan Sanson izango!

20

GASTEIZ pk2011

AHOSKERA

6. Ariketak

Saia zaitez egoki ahoskatzen ondorengo esaldi hauek:


Milaka ikasle ofizial daude ingeniaritza eskoletan. Jakina! Zaila da maila oneko jokalaria izatea. Begira, sagu bat dago taxi horren azpian. Ahots atsegina du horrek, bihotza hunkitzeko modukoa. Bihotzekoa izan, eta anbulantzia batean eraman zuten. Era guztietakoak dira klonazioari buruzko balorazioak. Bi eta batekoa ez da azken emaitza, partziala baizik. Etxe komertzial batean hasi da lanean; gustura, gainera. Izugarrizko afizioa du kamioiak gidatzeko. Sexuari buruzko informazioa gero eta aberatsagoa omen da. Zaila egiten zait existentzialismoaz mintzatzea. Atentzio handia jartzen du jolasean, baina trakets samarra da. Faxez bidaliko dizut eskatutako informazioa. Arnasketa artifiziala egin, eta anbulantzian eraman zuten. Atzo ez, baina gaur indartsu ikusten zaitut. Jan ezazu, on egingo dizu eta! Honezkero han egongo dira, gu baino lehenago irten dira eta! Emango ez dizut, bada, arrazoia? Jakina, bada! Arrazoi duzu eta! Aukera izanez gero, neu ere joango naiz, bada! Ez nizun agurrik egin, ez zintudan ikusi eta! Etxez etxe eta atez ate ibili ohi dira inkestak egiten. Zoaz, ikasketaburua zure zain dago eta! Ez bada! Ez dut jango, ez dut gustuko eta! Etxe barrura sartu da, atea irekia zegoen eta! Baietz bada! Egia da, lagun batek kontatu dit eta! Zoaz pikutara, kokoteraino naukazu eta! Utzidazu zure arkatza, nirea etxean ahaztu zait eta. Irakasle-eskolan ezagutu nuen, eta harrezkero ez dut ikusi. Goazen, bada! Irakaslea ez da agertzen eta. Zer dela eta suspenditu da futbol-partida?

GASTEIZ pk2011

AZENTUA
1. Talde fonikoa Talde fonikoa edo azentu-unitatea silaba batez edo gehiagoz osatutako hitza edo hitz multzoa da, eta etenik gabe irakurri behar da. Talde fonikoan azenturik markatuena egoki ematerakoan bi zailtasun ditugu batez ere, biak gaztelerak eraginda: Gaztelanian hitz bakoitzak du bere azentu markatua eta beti silaba berean egon ohi da, esanahia aldatzen ez den bitartean. Adibidez: o sala o profesores o sala de profesores (hitz bakoitzak bere azentua du eta silaba berean mantentzen du). Euskaran, ordea, askotan bi hitzek edo gehiagok osatzen dute talde fonikoa eta hitz bakarra balitz bezala irakurri behar da. Azentua silaba batetik bestera alda daiteke. Adibidez: o irakasleak o gela o irakasle gela (biak etenik gabe irakurri behar dira, hitz bakarra balitz bezala). Gaztelanian hitz gehienetan azken aurreko silaban ematen da azentua (llanismoa). o Mendizorroza / caminaron / astronoma Euskaran, ordea, ezkerretik hasi eta bigarrena markatzen da gehien, eta azkena ere bai. o Mendizorrotzan ibili ziren o Astronomia irakatsiko dute unibertsitatean

+2..-1 _ _ _ _ _ _

Etxea Etxebizitza Etxe ondoan Etxean dago Etxean dago eta!

GASTEIZ pk2011

22

INTONAZIOA

2. Irizpideak Talde fonikoa edo azentu-unitatea BI SILABAKOA baldin bada, lehenengo silaban zein bigarrenean jarriko da azentua. Nortzuk joan dira oporretara? ama, ama, aita, Iker eta aita, Iker eta Nere Nere

Zer egin duzu zapatarekin? hartu, jantzi eta lotu

hartu, jantzi eta lotu Talde fonikoak HIRU SILABA baldin baditu, ezkerretik hasi eta bigarrenean eramango du azentua. (Lehenengoan ere jarri ohi da zenbait
zonaldetan)

Beraz, hiru silabakoekin...


Andonik esan dit, baina gaizki ez... Bernardo etorri omen da. Hernanin izan dira festak. Bilbora joan da. Ez dator gurekin. (?) Badauka arrazoirik. (?) Non dago zure laguna? (?) Han dago zure zain. (?) Leihotik behera bota du. Har ezazu nahi duzuna. Lur mota asko dago inguruan. Su-festak izango dira gero Andonik esan dit. Bernardo etorri omen da. Hernanin izan dira festak. Bilbora joan da. Ez dator gurekin. Badauka zer esana. Non dago zure laguna? Han dago zure zain. Leihotik behera bota du. Har ezazu nahi duzuna. Lur mota asko dago inguruan. Su-festak izango dira gero.

GASTEIZ pk2011

23

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

Talde fonikoak LAU SILABA EDO GEHIAGO baditu, geroxeago ikusiko ditugun salbuespenak salbuespen, hasi ezkerretik eta bigarren silaba markatuko da gehien, bukaerakoarekin batera. (*) ezkerretik, bigarren silaba +2..............-1 Hitz bakunak Alejandro Albacete Mendizorrotza medizina internauta maitagarria Urrunaga Estibalitz Hitz konposatuak Miren Edurne Coca Cola Ines Mari Costa Rica Jose Manuel Euskal Herria Unamuno Orinoko Zaramaga aspirinak fisikaria Ametzaga Arroiabe Arkonada Venezuela Mendizabala anbulantzia pedagogia Ilarduia Ulibarri eskuinetik, azkena

EZ edo BA +Aditz trinkoa: Ez dakizu nor naizen. Bagenekien lehendik ere. OTE, OMEN...+Aditz trinkoa: Afaria omen dauka. Noizkoak ote dira? Zertara ote dator? Dena omen dakite. Ez dakarte berri onik. Badirudi hala dela.

************************* Oharra:
Ondorengo adibideetan bakarrik azenturik markatuena (+2) nabarmenduko da, eta ez azkena (-1), azentu markatuena ongi ematean baitago kontua.

24

GASTEIZ pk2011

INTONAZIOA

izena, izenlaguna, aditzlaguna... +ADITZ TRINKOA: Amak dauka, ez nik. Ona dago pastela. Gainera, asko dauka. Ondo daukazu jertsea.

Galdetzailea / erakuslea / ... +ADITZ TRINKOA: Non daukazu mina? Hortxe daukazu behar duzuna. Zertan zabiltza ate ondoan? Nola dakizu nor izan den? Aditz nagusia + laguntzailea: Atzo ikusi nuen. Handik hartu zenuten. Lagunek deitu zidaten. Zuk esan zenidan. Gustura joan zineten. Berehala ikusi zaituztet.

Oharra: Aditz nagusia eta laguntzailea luzeak direnean bi azentu-unitate daudela onar genezake, eta honela irakurri beharko genituzke ondorengoa bezalakoak:

irakurriko zizkigutelakoan

Aditza+ honelako partikulak:


Ikasi ezean, jai duzu! Ikasiz gero , alde ederra! Ekarri arte, nola jakingo duzu? Gauzak esan bezala gertatu ziren.

Aditza + BEHAR, NAHI, EZIN, AHAL:


Hori ere entzun behar! Zein da horren esan nahia? Ai, ama! Ulertu nahi, eta ezin! Ez daukat gogorik, baina egin behar!

Beste hitz bat + ERE:


Aita etorri da. Ama ere bai. Atzo ere ez zen etorri. Ikusita ere, ezin dut sinetsi. Izan ere, gaixorik dabil aspaldian.

Izena, aditza + ETA: Miren eta ikusi ditut lehen. Goazen, bukatu du eta. Hitz elkartuak: Gizarte etxera joan da. Giza Zientziak ditu gogoko. Zezen plazara doaz. Musika eskolan ikusi dut. Vital Kutxan sartu da. Kontu-kontari egon dira. Idiazabal gazta nahi nuke! Informatika gelan egon naiz. Aita eta etxean gelditu dira. Dirua dela eta haserretu da.

GASTEIZ pk2011

25

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

Izena+posposizioa: Etxe ondoan gorde da. Diru bila joan da. Izena+determinatzailea: Neska batek esan dit. Mutiko horrek badaki. Bestelakoak: Ederki asko irakurtzen du! Arrazoia du ziur aski. Gaizki samar omen dabil. Nahikoa larri ikusi dut. Ezer gutxi esan dezaket. Nekatu gabe bukatu zuen.
Oharra: Gauzak horrela, lau silaba edo gehiagoko talde fonikoekin kontuz ibili behar dugu. Gazteleraren eragina nabarmena da eta, "llanismoa dela eta" ezkerretik hasita BIGARRENA markatu ordez eskuinetik hasita AZKEN AURREKOA markatzeko joera zabaltzen ari da. Hainbat kasutan lehengo silaba markatzeko joera ere hor dago, eta onargarria da. Adibide gisa: Non daukazu? Zer zabiltza? Horrek daki, ez nik.

Kalez kale ibili gara. Laguntza eske etorri zaigu.

Txakur hori izan da. Mesede gutxi egingo dizu!

Beraz, kontuz honelakoetan! andereo esan behar da, Mendizorrotza ikastola Eskerrik asko Kaixo, aspaldiko! Unibertsitatea Nire ama Zure lagunak Joan ginen Salburuan dago Medikuntzan ari da Sukaldaritza Miren Edurne Venezuela Babilonia eta ez eta ez eta ez eta ez eta ez eta ez eta ez eta ez eta ez eta ez eta ez eta ez eta ez eta ez eta ez andereo Mendizorrotza ikastola eskerrik asko Kaixo, aspaldiko! Unibertsitatea nire ama. zure lagunak. joan ginen. Salburuan dago. medikuntzan ari da. Sukaldaritza Miren Edurne Venezuela Babilonia

26

GASTEIZ pk2011

INTONAZIOA

AZENTU UNITATE BAKARREAN SARTZEN DIREN HITZ MULTZOAK

Miren Edurne Jose Ignazio Costa Rica Coca Cola San Donato Giza eskubideak Irakasle gela Hizkuntz ereduak Literatura lanak Ortografi arauak Kultur astea Garapen maila Iragarki taula Behi esnea Esne behia Jaiotza data Bilera eguna Gari irina Egur pila Azukre koskorra Metro erdi Kilo laurden Hanka arrastoa

Arrain-zopa Sagar-tarta Ardi-gazta Sagardo-botila Haragi-salda Seme-alabak Senar-emazteak Zuri-gorriak Sartu-irtena Joan-etorria Tarteka-marteka Nahaste-borrastea Zehatz-mehatz Banan-banan Plisti-plasta Kezka aurpegia Gaizto itxura Lelo aurpegia Zikin fama Pausoz pauso Kalez kale Kalerik kale Mendiz mendi

Liburu bila Diru eske Lotsa falta Santa eskean Etorri berria Bukatu berria Egin beharra Ikasi ezina Ulertu nahia Kale bazterrean Etxe aurrean Armairu azpian Ate ondoan Gaizto samarra Eder askoa Seguru asko Azkar asko Ez dakigu Badakigu Zer dakigu? Asko dakigu Al dakigu! Omen dakigu Ote dakigu Esan zidaten Ikusi zaituztet Etorri da eta! Hartu zutelako

GASTEIZ pk2011

27

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

3. Salbuespenak Orokorrean ondokoa betetzea bada ere, ezkerretik, bigarren silaba +2..............-1 Hitz markatuetan lehenengo silaban eman ohi da azentua: Besteak beste:
Erroa silababakarra denean: gairako deitzerakoan aurreko euskaraz datu bat testurako Gai gaiarekin gaiarentzat Dei deitzeko deituta Lehen silaba diptongoa denean: Aurre aurretik aurrera euskara euskarari euskaragatik Hainbat maileguetan: Datu datuarekin datu hori Testu testuan testutik

eskuinetik, azkena

Baita hauek ere: sekula, makina, musika, bankua, litroa...

Bokatiboak azken silaban eraman ohi du azenturik markatuena.

Adibide gisa hemen dituzu ondorengoak:


Aizu, Eneko! Zer nahi duzu? Kontuz, neska! Ia erori zinen! Horrelaxe dira gauzak, adiskide! Kontuan izan, entzule, ondorengoa. Aupa, neskatxa! Hori hori, Maite! Ondo dakizue, lagunok, nola diren gauzak. Ikasle maiteok, gaurkoz nahikoa da. Ea ba, Mikel eta Edurne, zatozte hona! Zer zabiltza hor, Enrike? Lagunok, gaur nire kontu izango da kafea! Ez ahaztu, aizu, ogitartekoa ekartzea! Zu, Begoa! Zaude isilik! Eta zuk, Mertxe, kontatu zerbait! Aupa, Luisma, gutxi falta da eta! Lehen ere esan dizut, mutiko, ez nagoela txantxetarako. 28
GASTEIZ pk2011

INTONAZIOA

4. Ariketak

Saia zaitez ahoskera eta azentu egokia erabiltzen ondorengo esaldiak irakurtzerakoan:

Ez dago esan beharrik, birziklatzea beharrezkoa da irakaskuntzan. Aizu, adiskide, nora zoaz kezka-aurpegi horrekin? Kontuz, neska, hartu duzun ardura ez da nolanahikoa eta! Han zebilen gure laguna, eskolarako liburu bila. Ondo asko dakizu zer gertatzen den hemengo neska-mutilekin. Armairu gainean dagoen aldizkari-sorta ez dakit nork utzi duen. Zergatik duzu hainbesteko beldurra kobazuloan sartzeko? Aizu, Ana, nola dakizu nire seme-alabak dantza-eskolara doazela? Ez liguke kalterik egingo mendi-buelta bat emateak. Giza Zientziak ikasi nahi ditu eta hor dabil buru-belarri. Ate ondoan egon omen zen diru eske, zer janik ez zuen eta. Gure ikasleak perretxiko bila joan ziren baso barrura. Jator askoak dira horren seme-alabak. Ia sekula ez dira haserretzen. Aizu, adiskide, zer zabiltza ordu hauetan egunkari bila? Har ezazue goxoki bana, eta utz nazazue bakean! Rosa Mari, non dago Mari Joseren lore-sorta? Zer zabiltza hor ate ondoan? Noren zain zaude ordu hauetan? Vital Kutxara joan nahi nuke, ez baitaukat xentimorik! Aupa, neska, ia bukatu duzu eta zure lana! Ba al duzue galderarik atseden ostean argitzeko? Ez dakizu zuk zer gertatu den Florida kalean! Kalez kale ibili nintzen ogi bila, egin berria erosi nahian.

GASTEIZ pk2011

29

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

INTONAZIOA
1. Hitz-katea Kontuan izan behar dugu hitzak ez direla, askotan, bakarka eta isolaturik ahoskatzen, aurrekoekin edota atzekoekin lotuta baizik, etenik egin gabe. Etenik gabe esan behar den hitz multzoari HITZ KATEA esaten zaio. Adibide gisa: ehun eta zortzi etxe txiki bat daukat erori egin delako egin duzun lan hori duela hamarren bat egun 2. Hitz-kateak eta intonazioa Hitz-kateen bukaerako etenetan INTONAZIO ezberdinak eman behar dira, testua ulergarria izan dadin. Honela: Galdegaia eta aditzaren aurreko hitz-kateak gorantz Joan zen astean Ander nire laguna berandu etorri zen gure etxera afaltzera.

ehundazortzi etxetxikibatdaukat eroriegindelako eginduzunlanhori duelahamarrenbategun

Galdegaia eta aditzaren ondorengo hitz-kateak beherantz Joan zen astean berandu etorri zen Ander nire laguna gure etxera afaltzera.

Esaldiaren bukaerakoak behera Joan zen astean berandu etorri zen Ander nire laguna gure etxera afaltzera.
Irakurri beste hauek:

Euri zaparrada ederra egin zuen atzo, etxera nindoala. Atzo etxera nindoala, euri zaparrada ederra egin zuen. Nik egin nuen azterketa, zalantza handiak izan arren. Nik egin nuen azterketa zurearen antzekoa izan zen. Nik egin nuen azterketa, ez nire lagunak. 30
GASTEIZ pk2011

INTONAZIOA

3. Puntuazio-zeinuak Puntuazio-zeinuak ez datoz beti bat etenarekin. Koma bat egon arren, batzuetan ez da etenik egin behar. Eta komarik egon ez arren, egin behar dira etenak. Ni ongi nago; zuk, berriz, ez duzu itxura onik.

Hemengoak ziren batzuk; besteak, ordea, kanpotik etorritakoak. Aizu, Ixone! Ni zurekin joango naiz afaltzera. Patxo ez, ordea! Lasai, neska! Gaur neuk lagunduko dizut etxera. 4. Esaldi-amaiera intonazioaren bidez adierazten dugu esaldia amaitu dugun ala ez. Gaur igeritokira joango naiz. Gaur igeritokira joango naiz
Irakurri beste hauek:

biok elkarrekin joatekotan.

Nik esandako orduan etorri zen. Nik esandako orduan etorri zen nik agindutako lekura. Ni ez naiz afaltzera joango. Ni ez naiz afaltzera joango, zu joan ezean. 5. Etenak eta tonu-aldaketak egoki egiteak garrantzi handia du esaldiaren kohesioa eta ulergarritasuna ziurtatzeko. Gaur gure ikastetxera etorri den irakasle berriak Gaur gure ikastetxera etorri den irakasle berriak sekulakoak esan ditu. sekulakoak esan ditu.

Irakurri beste hauek:

Joan zen astean, ikastetxean idatzitako ipuina galdu nuen. Joan zen astean, ikastetxean, idatzitako ipuina galdu nuen. Barkatu, baina nik egin nuen azterketa. Barkatu, baina nik egin nuen azterketa.

GASTEIZ pk2011

31

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

6. Galderak eta zehar-galderak Galdera egiteko partikula bat baldin badaukagu, partikula horretan eman behar da enfasia, eta esaldiaren bukaeran tonuak behera egin behar du. Aizue, noiz egin behar dugu hurrengo afaria? Etorriko al zarete gure etxera?
Bukatu duzu lana?
Irakurri beste hauek:

Hartuko dugu zerbait? Hartuko al dugu zerbait? Begira ea nor datorren. Zuk ba al dakizu nongoa naizen? Nork esan dizu horrelako astakeria?

7. Harridura-perpausak Harridura-perpausetan ere harridura-partikula nabarmentzen da, eta ez harriduramarka. Bai jatorra zarela! Zein ederki egin duzun! Baietz asmatu zenbat urte dituzun! 8. Galdegaia eta mintzagaia Galdegaia eta mintzagaia zer diren argi edukitzea oso garrantzitsua da esaldi batean intonazioa nola egin behar den jakiteko
Galdegaia: Esaldian, informazio berria daraman edo dakarren perpausaren zatia. Bereziki azpimarratu nahi den osagaia, sintagma. Mintzagaia: Esaldian, aldez aurretik ezagutzen duguna errepikatzen duen atala. Anek lore-sorta bat ekarri dio Kepari. Zer ekarri dio? Bai, ekarri dio Anek lore-sorta bat. Ekarri dio, bai ala ez? Anek esan du lore-sorta bat ekarri diola. Zer esan du Anek? Beste sintagmak mintzagaik dira. Adibideak:

G +A Ag A +G
32

GASTEIZ pk2011

INTONAZIOA

Beraz, hona hemen JOKABIDEA etenak egoki egiteko: 1. Esaldi nagusiko aditza aurkitu. -Jon gaur joan da Bilbora. -Irratiak esan du bihar euria egingo duela. 2. Galdegaia aurkitu.

Horretarako, GOGOAN EDUKI ondorengo hiru kasu hauek: 1. Galdegaia den hitz-katea (sintagma) ADITZAREN AURREKOA izan ohi da. Horrelakoetan, aditzaren aurreko galdegaiari eman behar zaio enfasia, eta aditzarekin batera irakurri behar da, inolako etenik gabe.
Jonek auto berria erosi du, lehengoa saldu eta gero. (Zer erosi du Jonek?) Auto berria erosi du Jonek, lehengoa saldu eta gero. (Zer erosi du Jonek?) Jonek erosi du auto berria, lehengoa saldu eta gero. (Nork erosi du?) Auto berria Jonek erosi du, lehengoa saldu eta gero. (Nork erosi du?) Irratiak esan du bihar euria egingo duela. (Zeinek esan du hori?) Oharra: galdegaiaren ezkerraldera dauden hitz-kateek (mintzagaiek) gorantz dute intonazioa; galdegaiaren eta aditzaren eskuinaldera daudenek, aldiz, beherantz.

2. Galdegaia ADITZA BERA izan ohi da hainbat kasutan. Hala da, bai ala ez?, zer egin du?, zer gertatu da? bezalako galderei erantzuten ari gatzaizkienean. Horrelakoetan, aditza bera denez galdegai, aditzari berari eman behar zaio enfasia.
Jonek erosi du auto berria, nahiz eta zalantzak izan. (Erosi du, bai ala ez?) Jonek erosi egin du auto berria, ez du alokatu. (Zer egin du, erosi ala alokatu?) Irratiak esan du bihar euria egingo duela; telebistak ez dakit. (Esan du, bai ala ez?) Oharra: galdegaiaren ezkerraldera dauden hitz-kateek (mintzagaiek) gorantz dute intonazioa; galdegaiaren eta aditzaren eskuinaldera daudenek, aldiz, beherantz.

GASTEIZ pk2011

33

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

3. Galdegaia ADITZAREN ONDORENGOA izan ohi da beste hainbat kasutan, batez ere, galdegaia luzea denean eta informazio ugari ematen duenean. Horrelakoetan, aditzaren ondorengoari eman behar zaio enfasia, subjektuaren eta aditzaren intonazioa gorantz eginik (intonazioa, gorantz zintzilikatua) Besteak beste, honelakoetan onartzen da galdegaia aditzaren ondoan jartzeko lizentzia: Perpaus konpletiboetan (adierazpen aditzak darabiltzagunean): Gaur goizean irratiak esan du bihar euria egingo duela. (Zer esan du irratiak?) Irratiak horixe esan du. Zuzendariak adierazi du datorren astean izango dela hurrengo bilera. (Zer?) Zuzendariak hala adierazi du. Definizio luzeak ematerakoan: Upela da ardoa nahiz beste zenbait likido gordetzeko

edo garraiatzeko erabiltzen den zurezko ontzi gerri zabala.


Astrofisika da astroen izaera fisikoa, sorkuntza eta

bilakaera, eta Unibertsoaren egitura oro har aztertzen duen fisikaren adarra.
Baita honelakoetan ere: Kontua da nik esandakoa ez zela behar bezala ulertu eta

berriro adierazi behar izan nuela.


Arazoa da ez dakidala zer egin behar den gauzak behar

bezala bideratzeko.

Oharra: subjektuaren eta aditzaren ezkerraldera dauden hitzkateek (mintzagaiek) gorantz dute intonazioa; aditzaren ondoren ere gorantz mantentzen da, eta hortik eskuinaldera daudenek, aldiz, beherantz.

34

GASTEIZ pk2011

INTONAZIOA

9. Ariketak Eman intonazioa egokia, azpiko galdera kontuan izanda:

1.

Ikasleak idatzi zuena irakurri zuen. (Zer irakurri zuen?)

2.

Ikasleak idatzi zuena irakurri zuen. (Irakurri zuen, bai ala ez?)

3.

Irakaskuntzari buruzko gaiek izango dute lekua irratsaio honetan. (Zeintzuk izango dute lekua?)

4.

Irakaskuntzari buruzko gaiek izango dute lekua irratsaio honetan. (Izango dute lekua gai hauek?)

5.

Ama haserretu da, etxeko lanetan inork lagundu ez diolako. (Zein haserretu da?)

6.

Ama haserretu da, etxeko lanetan inork lagundu ez diolako. (Haserretu da ama, bai ala ez?)

7.

Alkateak jakinarazi du aurtengo jaietan ez dela su-festarik izango. (Zer jakinarazi du?)

8.

Alkateak jakinarazi du aurtengo jaietan ez dela su-festarik izango. (Zeinek jakinarazi du?)

9.

Alkateak jakinarazi du aurtengo jaietan ez dela su-festarik izango. (Jakinarazi du? Seguru?)

GASTEIZ pk2011

35

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

Aztertu zein galderari erantzuten dioten esaldi hauek eta irakurri ahots gora informazio garrantzitsuena nabarmenduz: 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. Errezilgo (Gipuzkoa) mendi gailur batean izan zen istripua. Korrikalari asko, herrialde guztietatik etorriak, bilduko dira Elgoibarren. Korrikalari asko bilduko dira Elgoibarren, herrialde guztietatik etorriak. Venezuelako gorabeherak direla eta, gutun bat idatzi zidan joan den astean Sabinek. Sabinek gutun bat idatzi zidan joan den astean, Venezuelako gorabeherak direla eta. Venezuelako gorabeherak direla eta, joan zen astean gutun bat idatzi zidan Sabinek. Venezuelako gorabeherak direla eta, Sabinek idatzi zidan gutun bat joan zen astean. Venezuelako gorabeherak direla eta, joan zen astean idatzi zidan gutun bat Sabinek. Venezuelako gorabeherak direla eta, idatzi zidan gutun bat Sabinek joan zen astean.

10. Neska bat, egun asko ez dela, hona etorri zen unibertsitatea non zegoen galdezka. 11. Geunden goialde hartatik, toki isil eta sosegu baten traza hartzen zitzaion munduari. 12. Landetxe hartan ez zuten mutil bat beste seme-alabarik. Mutil horren gurasoek, jakina denez, beren seme bakar horrengan zeukaten etxeari jarraipena emateko itxaropena. 13. Badira pertsonak, irribarre egiten dizutenean zer pentsa ez dakizula uzten zaituztenak. 14. Badakit abesti bat, zuk aipatu duzun gai hori primeran jorratzen duena. 15. Badakit arazo hori ez dela atzo goizekoa, baina saiatu gaitezen konpontzen. 16. Aitortzen dut ezer gutxi dakidala atera berri duen gai horretaz.

36

GASTEIZ pk2011

ERANSKINAK
A. Esatarien idazki-prestakuntza
Esatari, aktore, bikoiztaile eta hizlari guztiek aldez aurretik prestatu behar izaten dute irakurgaia. Testua nork bere erara landuko du, jakina, langintza bakoitzak bere ezaugarriak dituenez eta langile bakoitzak bere joerak. Hala ere, aldarrikapen mota edozein delarik ere, komenigarria deritzogu ondoren adierazten diren oinarrizko aholkuak pausoz pauso jarraitzeari:

1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13.

Idazki osoa gaingiroki irakurri (irakurketa isila). Berriro irakurri, astiro oraingoan, hitz ezezagunak eta zalantzazkoak azpimarratuz (irakurketa isila). Hiztegia erabiliz, hitz ezezagunen esanahia begiratu eta zalantzak uxatu, mezuaz jabetu eta idazkia ongi ulertu arte. Ahots gora eta arretaz irakurri irakurri ahalean entzunez zailtasunez ohartzeko. Ahoskerari dagokion lotura, bustidura eta abarrak markatu. Hiatoen eta diptongoen ahoskera seinalatu. Hitzen azentua markatu. Puntuazio-marken funtzioari erreparatu eta haien tonu-aldaketa markatu (harridura, azalpena, galdera...). Perpaus nagusiari eta menpekoari erreparatu eta haien arteko harremanaz jabetu. Etenaldiak seinalatu, sintagmaren osotasunaz erreparatuz. Galdegaia markatu, etena non egin behar den jakiteko. Ahots gorako bigarren irakurraldia egin, seinalatutako ohar guztiak kontuan harturik. Ahots gorako azken irakurketa: aldarrikapena. Aktore-lana izanez gero, bizpahiru tonu dramatiko ezberdinetan saiatzea komeni izaten da. Irrati-telebistako albisteemankizunetan, aldiz, recto tono deritzana erabili behar da; hau da, batere gorabehera dramatikorik gabea.

Esatari trebeak aldi berean ematen ditu hamahiru urratsok; batik bat, berak idatzi badu testua. Nolanahi ere, ez ahaztu esaera zaharra: Azkar eta ondo, usoak hegan. Aholku hauek ITZULIDATZ lan-taldeak prestatuak dira.
GASTEIZ pk2011

37

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

B. Jendaurreko irakurketa prestatzeko (kontuan izan beharrekoak)


1.- AHOSKERAN Hainbat kontsonante: baina, maila, taxi, jakina, geologia.... Hiatoak: anbulantzia, ofiziala, komertziala, afizioa. Kontsonante bilkurak: ez daukat, ez nuen entzun, ez litzateke gaizki egongo... irakurriz gero, ibiliz gero, aztertuz gero... ehun eta hogei, seiehun eta hamar... bezalakoak. Bestelakoak: horrela bada, nekatuta nago eta... 2.- AZENTUAN Izenak, izen lagunak, aditz lagunak...: Andereoa, unibertsitatea, astronauta, Unamuno, Maria Luisa, Mendizorrotza... Aditz trinkoak: Ez daukagu, ez zekitelako, ez dakite eta, badaukagu... Aditz trinkoa+galdegaia: Hortxe dago, asko daki, ona dago, berehala dator... Aditz konposatuak: Deitu zidaten, eramango nuke, begira ezazu, ikusiko duzue... Galdera+aditz trinkoa: Zertan zabiltza, nora zoaz, zertara zatoz, zer daukazu... Posesiboa+izena: Nire lagunak, gure ama, zure bizitza... Posposizioak: Etxe ondoan, bide ertzean, etxetik gertu, diru eske, liburu bila, kalez kale... Hitz konposatuak: Giza Zientziak, ikasketa-burua, buru-belarri, irakasle-gela... Behar, nahi, ezin, ahala...: Ikasi behar, ikusi nahia, ulertu ezina, egin beharra... Ere, omen, ote...: Igandean ere, asko omen daki, hala ote da?... Izena+erakusleak: Neska hori, kale horretan, mutiko hauek... Deikariak: Aizu, Edurne; Kaixo, lagunok; Zatoz hona, Andoni!... Hainbat hitz markatu: Primeran, benetan, auskalo, utikan, sekula, euskara, testua...

38

GASTEIZ pk2011

3.- INTONAZIOAN Galderak: Nork esan dizu horrela dela? Ekarri al duzu eskatutakoa? Harridurak: Zein ondo ulertu dizudan azalpena! Bai ondo egiten dituzula marrazkiak! Hitz kateak: Nire ondoan eserita, lasai asko eserita gainera, dagoen honek primeran irakurtzen du. Gaur goizean gosaltzen ari nintzela irratian entzun dudanak harrituta utzi nau. Galdegaia+aditza: Ama etorri da. (etenik gabe eta galdegaia nabarmenduz) Zuk emandako liburua irakurri dut, ez Patxik emandakoa. Aditza galdegai denean: Ama / etorri da. (etenarekin eta aditza nabarmenduz) Zuk emandako liburua / irakurri dut, baina ez zait gustatu. Zuk emandako artikulua gorde egin nuen, ez bota. Aditza+galdegaia: Irakasleak esan du arretaz irakurri behar dela artikulu osoa. Kontua da oraindik ez dudala eskuratu zorioneko artikulu hori. Komak: Ni ongi; zu, berriz, ez dakit nola zabiltzan. Testu bat jendaurrean ahots gora irakurri behar dugunean, nolabaiteko prestaketa teknikoa egiteko eman behar diren pausoez aparte, ondorengo hauek ere kontuan izan behar dira testuari beharrezko sinesgarritasuna eta aldarrikapena emateko: Zer-nolako testu mota den ikusita (azalpena, iritzia, narrazioa, ipuina, antzerkia) eta zer-nolako entzulea daukagun aurrean kontuan izanda: o Ahotsari dagozkionak: Ahoskatze garbia, bokalizazioa... Intentsitatea edo bolumena Abiadura Tonua: alaia, tristea, serioa, ironikoa, urruna, hurbila Geldiuneak eta isiluneak: suspensea o Gorputzari dagozkionak: Jarrerak eta mugimenduak Eskuen eta besoen keinuak Aurpegiera eta keinu-imintzioak Begirada Irakurketa antzeztua?
GASTEIZ pk2011

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

C. Euskara batuaren ahoskera zaindua


Atarikoak Batasuna zertarako Arantzazuko Biltzarrerako prestatu zuen txostenean, Euskara Batua euskara idatzirako zela mugatu zuen Koldo Mitxelenak eta, euskara idatziaren barrutian, irakaste lanetarako. Irrati eta telebista euskaldunak ditugunetik bereziki ahoskeran ere batasunerako irizpideak ematea beharrezko iruditzen zaio bati baino gehiagori. Eskari horri erantzunez ematen ditu ondoko arauak Euskaltzaindiak, beti ere gogoan izanik hizkera zaindua, maila jasokoa, erabili behar denerako direla, irrati-telebistetako berri-emanaldietarako, jendaurreko hitzaldietarako, eskolako azalpenetarako eta horien antzeko egoeretarako. Bestalde, ahoskera-kontuetan ohiturak aldatzea zein zaila den kontuan izanik, ohartzen gara oraingo arau hauek denbora gehiago eskatuko dutela idatzirako ematen direnek baino. Zer da Euskara Batuaren ahoskera zaindua Euskara Batuaren ahoskera zaindua (EBAZ) ahozko hizkuntza estandarra izango da, alegia hiztun ororen erreferentzia tresna, hizkuntzaren maila formaletan erabili beharko dena. EBAZ ez da orain arteko hizkeren ordezkotzat hartu behar, osagarritzat baizik. Ez da Euskara Batua ahoskatzeko modu bakarra eta are gutxiago, noski, euskalkiak ahoskatzeko era. Besteak beste, horrek esan nahi du EBAZ ingurukoaz edo irakaslearen ahoskera biziaz gainera irakatsi beharko dela eta ez haren ordez. Era berean, on da, komunikabideek ere askotariko eredua edo eredu malgua ematea. Ahoskeraren aniztasuna eta arauen malgutasuna: Arauak nola ulertu behar diren Arauak ematean, aintzat hartu dira: 1. Euskalki ezberdinetatik datorkigun nahitaezko aniztasuna eta, EBAZ erabiltzean, ezberdintasun minimoak izango direnak (<hau> esatean, <h> ahoskatzen dutenak eta ahoskatzen ez dutenak; <agian> esatean, <ia> silaba bakarrean ahoskatzeko erritmoan hitz egiten dutenak eta hitz hori hiru silabatan neurtzen dutenak; <garaje> esatean, <j> belarra egiten dutenak egungo gaztelaniaz bezala eta egungo frantsesaren erara egiten dutenak). Aniztasun hori gaindiezina da hizketa berri bat asmatzen ez bada behintzat eta ez da euskara berri bat asmatu nahi, duguna erabilera zaindurako baliabidez jantzi baizik. Ahoskera arauak euskalki- edo hiztegi-eremuaren araberako gutxieneko aldakortasuna islatzen du. Ahoskera zaindurako artamendatuan aukera bat baino gehiago daudenean, aukera horiek adierazten dira. 2. Bada hizkuntzaren bizi-iturri den aniztasunaren beste alderdi garrantzitsu bat: hiztun bakoitzarengan gertatzen dena. Hizkuntzaren funtsezko ezaugarri da, izan ere, hizketa gertatzen den egoerara, gai duen edukiari, entzulearen ezaugarriei, hizketa-lagunen arteko distantziari eta abarri egokitzea. Horregatik, hizketa egokia hizketa malgua da: ahoskerari dagokionez oso garrantzitsu da (eta erabat beharrezko EBAZak euskara aberastuko badu) ongi ulertzea euskaraz ere, beste edozein hizkuntza osotan bezala, ez dela berdin ahoskatu behar testu akademiko baten jendaurreko irakurketan eta adiskide edo senideekiko elkarrizketan, berrien mikrofono aurreko aurkezpenean eta ama eta haurraren arteko elkarrizketan. EBAZen lekua lehenengo erabilera horietan dago ez bigarrenetan. Horrela, hizkuntza baten ahoskera behar bezala ezagutzea esaldi beraren ahoskera bat baino gehiago ezagutzea da. Esaldiak formaltasun mailari egokitzeko gaitasuna guztion esku egon dadin, beharrezko dirudi erabilera zaindurako arauekin batera, gainerako mailetarako proposamenak ere ematea. Oso da aintzat hartzekoa asko direla gure artean hizkuntza etxean ikasi edo ikasten ez dutenak eta, horretaz gainera, hizkuntza maila formal gehienetan lehen aldiz ari garela erabiltzen gure belaunaldietan. Aniztasuna, dena den, ez da kaosa eta hizkera zainduenetatik arduragabeagoetarainoko mailak gauzak nahasi gabe egin behar dira. Horregatik arauetan ematen diren adibideak lekuan lekuko edo norberaren sistemaren arabera hartu behar dira. Esaterako, ahoskera zainduko etxea etxea, erabilera arduragabeagoan etxia izango da ea > ia ordezkatzea egiten den euskara batean, bokal bilkura horretan ordezkatzerik egiten ez den euskaran etxea etxea izango da hizkera maila guztietan. Era

40

GASTEIZ pk2011

berean mila mila eta maila malla esaten duen baztandarraren ahoskera bere horretan uzten du VII. Arauak. Beraz, ahoskera malgua eta askotarikoa dela esatean ez da esan nahi edozein nahaste egokitzat ematen dela. Hizkera zainduenetik (EBAZrako arauak erabiltzen dituenetik) informalagoetarainoko mailaketa euskalkietan barrena egingo da. Adibidez, II.b Arauak ez dio inori baimenik ematen batzuetan ogixa, beste batzuetan ogiya nahasirik hitz egiteko hizketa arduragabearen aitzakian.

ARAUAK Bokalak I. <a, e, i, o, u> Idatzi bezala ahoskatu: [a, e, i, o, u]; sei bokaleko sistema duten Iparraldeko euskaretan <u>ren ahoskera biak onartzen dira ([u] eta []) hala eskatzen duten hitzetan eta baita ere euskalkiaren erabilera zainduan. Bokal bilkurak II. Bokalak bokalen ondoan daudenean ere idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera maila zainduetan: etxea etxea, geroago geroago, mendia mendia, burua burua. Gainera aintzat hartu behar da: II.a. <ea, oa> idazten direnen bestelako ahoskerak egoki eta zuzen direla gainerako hizkera mailetan (hala nola: etxia, etxie; geruago, telefonua eta kidekoak). II.b. <ia, ua> idazten direnen bestelako ahoskerak egoki eta zuzen direla gainerako hizkera mailetan (hala nola, zerbait tartekatuz: mendiya, mendixa, mendiza; buruba eta kidekoak edo, bigarren bokala aldatuz edo kenduz: mendie, mendi; burue, buru eta kidekoak). III.1. Bokal bi elkarren segidan daudenean, lehenengoa <i> edo <u> bada, bokal bilkura bi silabatan ahoskatuko da (hala nola: abi.an, sozi.ala, zi.ur). Dena den, badira hitz batzuetan ui diptongoak. III.2. Bokal bilkura hauek silaba bakarrean (diptongoan) ahoskatzen dituzten Ekialde eta Iparraldeko euskalkietako hiztunengan hizkera zaindutzat hartuko da ahoskera hori. IV. Bokal biren artean <h> idazten denean, <h> ahoskatzen ez den euskalkietako hiztunek ere bokal bakoitza silaba batean ahoskatzera joko dute hizkera maila zainduan (hala nola: za.harra; na.hi du; bi.hurturik; a.hula; be.hi). Kontsonanteak V. Idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera maila zainduan <b, d, f, g, k, l, ll, m, n, , p, r, rr, s, t, ts, tx, tz, z> Beraz: 1. <g> <e> eta <i> bokalen aurrean beste bokalen aurrean bezalaxe ahoskatu behar da ahoskera zainduan behintzat (hala nola geologia). Azken orduko maileguetan, salbuespenak bananbanan markatuko dira. Esaterako, dagoeneko onartua dugun gin (edaria). 2. <s, z> eta <ts, tz> Hizkera zainduenetarako pare hauek bereiztea hobetsiko da. Bestalde <z> euskaraz beti (eta areago hizkera zainduetan) txistukaria da eta gaitzetsi egin behar da gaztelaniazko ahoskera hortzartekaria (gaztelerazko zapato hitzaren lehen kontsonantea, alegia). Beraz, eskizofrenia hitzaren lehen eta hirugarren kontsonanteak txistukariak dira (bata apikala eta bestea bizkarkaria); halaber soziologia hitzaren lehena eta bigarrena.
GASTEIZ pk2011

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA

ETA INTONAZIOA

3. <b, d, g, r> bokal artean gertatzen direnean, hurrenkera honetan handiagotzen den oparotasunaz desager edo alda daitezke hizketa arduragabean (hala nola: ari naiz ai naiz, horiek (h)oiek, egon eon, edan ean, eran, etab.). Ahoskera horiek erabat egoki eta bidezko dira gainerako hizkera mailetan, baina hizkera zainduan bokalarteko kontsonanteak ahoskatu egin behar dira. 4. <r, rr> euskaraz beti (eta areago hizkera zainduetan) hobikari dira eta gaitzetsi egin behar da frantsesezko ahoskera ubularra (frantsesezko rue hitzaren lehen kontsonantea, alegia). VI. <h> Letra hau hosduna den Iparraldeko euskalkietako hiztunek idatzi bezala ahoskatuko dute hizkera zainduan. Letra hoskabea den Hegoaldeko euskalkietako hiztunen ahoskera zainduan ere <h> ez da ahoskatuko. Letra horren mututasunaren salbuespen bakarra Hegoaldekoen ahoskeran zihoan, zihoazen bezalakoetan gertatzen da, hor <h> [x] belarraz ahoskatzen delarik (gaztelaniazko jamn hitzaren lehen kontsonanteaz, alegia). <h>az esanak berdin balio du <ph, th, kh> ahoskeretarako: erabat egoki da ebakera hasperenduna halakoa duten Iparraldeko euskalkietako hiztunengan (hala nola eperra epherra eta kidekoak). VII. <il, in> letra bilkura hauek <(i)ll> eta <(i)> (hala nola: mila milla edo mailua mallua, bina bia edo baino bao) ahoskatzen diren euskalkietako hiztunengan bustidura hori ahoskera zainduan ere egoki da (ahoskera zaindua <ll> milla da eta ez <y> miya). Bustidura hori ez duten euskalkietako hiztunengan, noski, bustidurarik gabea izango da ahoskera zaindua ere (hala nola: mila mila edo mailua mailua, bina bina edo baino baino). VIII. <j> letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa <y> da eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera oro har. Halaz ere eta beraz: VIII.1. <j> hitz hasieran <y> ahoskatuko da (hala nola jateko yateko, jokalariak yokalariak). Badira [x] belarraz ere ahoska daitezkeen hitzak. Hitz horietako batzuk hizkera maila zainduetan gertakortasun urrikoak dira, beste batzuk (Heg. marka daramatenak) Hegoaldean erabiltzen dira (hala nola jertse, jipoi, jira). VIII.2. <j> hitz barruan gertatzen denean, <y> izango litzateke ahoskera zainduena. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko [x] belarra (gazt. jamn) eta Iparraldeko < > sabaiaurrekoa ere (fr. jambon) onartzen dira hizkera zainduan garaje, ijito bezalako hitzetan. IX.1. <x> Ahoskera sabaikaria du lehengo euskal hitzetan: xagu, xoxo, Xabier. IX.2. <x> Maileguetan bokalartekoa <ks> ahoskatzea hobesten da hizkera zainduan (hala nola: sexua seksua, taxian taksian, faxez faksez). Hitz amaieran oso gutxitan agertzen da eta hitz bereziak dira. Horietan ere [ks] ahoskera egin daiteke. Kontsonante bilkurak X. <zb, zd, zg> Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren ondoren ondorengo <d> kontsonantea (aditz formen hasieran agertuko dena) ahoskabe ebaki behar da (hala nola ez da: ezta). Ez adberbioaren ondorengo <b, g> kontsonanteak ere ahoskabe ebakitzea hobesten da (hala nola: ez gara: ezkara; ez bada: ezpada). Hortik kanpo ere <z> eta <b, d, g> ahoskeran biltzen diren guztietan ahoskabetzea onargarria da hizkera maila zainduan ere. XI. <zz> Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren azkeneko <z> kontsonantea eta ondorengo <z> (aditz formen hasieran agertuko dena) batera ebaki behar dira afrikatua osatuz (hala nola: ez zara: etzara; ez zetozela: etzetozela; ez zenion: etzenion; ez zuen: etzuen). XII. <nz, lz, rz> eta <ns, ls, rs> Letra bilkura horietako txistukaria (<z, s>) afrikatu (<tz, ts>) egin ohi da euskaraz (hala nola unibertsitate, Frantzia, faltsua). Hitz mugan ere ordezkatze hori egiten den euskaretan afrikatzea onartzen da ahoskera zainduan (hala nola esan zuen: esantzuen; eman zion: emantzion).

42

GASTEIZ pk2011

XIII. <zn, zl, zh> Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren ondoren <n, l, h> kontsonantez hasitako aditz formak agertzen direnean, euskara batzuetan <z> ez da ahoskatzen. Ahoskera zaindutzat hartuko da horrelakoetan <z> ahoskatzea eta baita ez ahoskatzea ere (alegia, ez naiz: eznaiz edo enaiz; ez luke: ezluke edo eluke; ez haiz: ezaiz edo ehaiz).

1. Adibideetan hitzen forma ortografikoa letra etzanean agertzen dena da: jateko yateko. Bigarren formak ahoskera adierazten du. Batuaren ortografian ez dauden ikur batzuk erabili behar izan dira ahoskera islatzeko: < >: sabaiaurreko ahostuna (Lekeitioko ogi a azken kontsonante hori); <y>: <j> letraren ahoskera sabaikaria adierazteko gardentasunaren izenean eta askotan egiten den <j>-[x] belarrarekiko loturaren haustea grafikoki nabarmentzeko; [x] igurzkari belarra da (gazt. jamn hitzaren lehen kontsonantea). 2. Arauaren zenbaki erromatarraren ondoan zenbaki arabiarrak ematen dira, ulerterraztasunagatik araua zatitu denean (esate baterako, III. eta III.a). 3. Arauaren zenbakiari letrak gehitu zaizkio, ulerterraztasunagatik araua zatitu denean (II.a eta II.b). (Euskaltzaindiak, Donostian, 1998ko ekainaren 26an onartua)

GASTEIZ pk2011

BIBLIOGRAFIA

1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 1999. 8. 9. 1993. 10. 11.

EUSKALTZAINDIA: Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua (EBAZ) EUSKALTZAINDIA: EGLU I eranskina, 15-41. orr. 1987. ALBERDI, ANDRS: Eskola Gramatika, Elkar GIE, Donostia, 1996. ALCOBA, SANTIAGO: La expresin oral, ARIEL, Bartzelona, 2000. GAMINDE ,IAKI: Euskaldunen azentuak, Labayru ikastegia, 1998. HUALDE, JOSE IGNACIO: Euskararen azentuerak, Gipuzkoako Foru SOSA, JUAN MANUEL: La entonacin del espaol, CTEDRA, Madril, TXILLARDEGI: Euskal Azentuaz, Elkar, 1994. ZUBIMENDI, J.R.; ESNAL, P: Idazkera liburua, Eusko Jaurlaritza, ZUBIMENDI, J.R.; ESNAL, P: Irakurbideak, Sendoa, 1997. ZUBIRI, ILARI ETA ENTZI: Euskal Gramatika Osoa, Didaktiker, 1995. Bibliografia hau ITZULIDATZ lan-taldeak prestatua da.

Euskaltzaindia. ARAUAK, 2. karpeta, 87.araua / 805-808. orr.

Aldundia eta EHU, 1997.

12. GARMENDIA JUAN GARZIA: Joskera lantegi, IVAP, 1997

GASTEIZ pk2011

44

Вам также может понравиться