Вы находитесь на странице: 1из 8

TEKNOGRAFIA

1.- ERABILITAKO BALIABIDE NAGUSIEN AZALPENA Gure teknografia lana egiteko erabili ditugun baliabideen artean PhotoPeach programa aurkitzen dugu. Argazkiak eta testu txikiak batu ditugu, bien arteko harremanari helduz. Hasieran, gidoiarekin hasi ginen eta, Google-en bitartez, argazkiak bildu genituen teknografia muntatzen hasteko.Azkenik, musika mota egokiena pentsatu ondoren, Youtube-tik kanta hartu genuen eta mp3 formatura pasa genuen.

2.- GIDOIA Jarraian, teknografiaren bizkarrezurra osatzen duten atalen deskribapena dago ikusgai. 2.1 Izandako esperientzia teknologiarekiko: HH: Ordenagailuetan aritzeko ez genuen ia aukerarik izan. Liburuak ziren gure oinarrizko tresnak. Teknologiarekin geneukan kontaktu bakarra jostailu interaktiboak ziren.

LH: Lehenengo urteetan klaseetan ez genituen ia ordenagailurik ukitzen, hirugarren edo laugarren mailara iritsi arte.

Ordenagailuekin lehenengo kontaktua izan genuen. Lan idatzi batzuk eta marrazkiak baino ez genituen egiten. Euskara eta matematika arloak lantzeko, Axelko eta beleko programa zenbaitetan erabiltzen genuen. Elkarlanean lanak oso maiz izaten ziren. Aisialdirako bideojokoekin jolasten genuen (Game Boy, Tamagochi etab.). Teknologiekin aritzeko momentua oso berezia bihurtu zen, noizean behin egiten genuen gauza zelako. Ez zegoen gure egunerokoan sartuta. Etxean telebista ikusten genuen, eta gurasoen mugikorrak erabiltzen genituen mezuak bidaltzeko.

DBH-BATX: Ordenagailua oso sartuta zegoen gure egunerokoan. Hainbat lan ordenagailuan idatzita edo emailetik entregatu behar genituen. Lanak egiteko bilatu behar genuen informazio gehiena internetetik hartzen genuen. Aurkezpenak Power pointaren laguntzarekin jorratzen ziren. Informatika deitutako ikasgaia geneukan, honetan ordenagailuen programa ezberdinak eta bestelakoak ikasi genituen. Klase ordutik kanpo, ordenagailua denbora-pasa bezala erabiltzen genuen. Sare sozialetan, bideoak, argazkiak eta bestelakoak ikusteko erabiltzen genuen. Mugikorraren erabilera gazteen artean zabaldu zen. Irakasleak ez zeuden oso ondo prestatuta, eta askotan teknologikoki egoera batzuei ez zekiten nola aurre egin. Alde horretan, prestakuntza nahiko eskasa zen.

2.2 Ikasitakoa teknologiekin: HH: Aparatu teknologikoen identifikazioa. Jolas interaktibo bakunen erabilera ezagutzea.

LH: Aparatu teknologikoen funtsezko erabilera: piztu, itzali, artxiboak gorde Ordenagailuen oinarrizko programak ezagutzea eta haien erabilpena maila oso baxuetan: Word-en idaztea eta gordetzea, marrazkiak egitea, joko interaktibo errazak erabiltzea. Teknologiarekin harremanetan jartzea, teknologiari buruzko hiztegia pixkanaka bereganatzen. Baliabide berriak laguntza gisa erabili ikaskuntzarako lagungarriak izateko. Talde-lanean aritzeko gaitasuna.

DBH-BATX Powerpoint-aren bidezko aurkezpenak, Word eta Excell plantilak Programa batetik bestera pasatzea. Email-ak bidali. Sarean nabigatu. Bideoak Internetera igo. Eskolako plataforma interaktiboa. Honekin irakasgaien azken berriak jasotzen genituen, lanak irakasleari entregatzen genizkion, apunteak igotzen ziren, gurasoekin bilerak adosteko kanala bihurtzen zen. Programazioa (html-ren erabilera). Artxiboak gorde euskarri batean.

Mugikorraren erabilera.

2.3 Ikasi beharrekoa: Teknologiaren garrantzia abiapuntutzat hartuta, gizartean gero eta ohikoagoa bihurtzea eta horrek sortzen dituen eraldaketa esanguratsuak aztertzea are eta etekin gehiago lortzearren. IKTek luzatzen dizkiguten baliabideen kudeaketa eskola eremuan, batez ere, teknologia berrien esku-hartze anitzei dagokiona. Aipatutako teknologiak hezkuntzaren osagarri baliagarri bihurtu. Hauen erabilera egokiaren bitartez, ikaskuntza prozesua hobetuz. Eskola 2.0 helmuga lortzea. Elementu digital ezberdinak erabiltzen ikastea eta hurrengo belaunaldiei erakustea. Horretarako, aurretik beharrezko prestakuntza eta formazio planak izan behar dira. IKTen munduan ikaskuntzarako elkar lanerako gaitasuna bultzatzea. IKTen erabilera zuzena sustatzea, ikasleen beharrei erantzunez.

3.- TESTUA > Txikiak ginean ez genituen teknologiak erabiltzen, denbora guztia jolasten ematen genuelako. > Normalean gure lagunekin egoten ginen parkeetan jolasten.

> Parkeak eta jolasak alde betera utziz eta eskolara joateko momentua iritsi zen! > Hasiera batean, teknologiak ez genituen erabiltzen, liburuak baizik, irakasleak ezagutzak azaltzen zituen eta guk azalpenak jarraitzen genituen. > Urteak aurrera egin ahala, teknologia munduan murgiltzen hasi ginen, nahiz eta gure klasean ordenagailu bakar bat egon, batzuetan Word-en lantxo txikiak egiten genituen. > Egia esan, irrikaz joaten ginen informatika gelara ez ohiko jarduerak egiten genuenez, erabat motibatuta joaten baikinen. > Guretzat, ordenagailuan idaztea idazteko makinan bezala idaztea zen, horretarako besterik ez baikenuen erabiltzen. > Aitorrek ordea, matematika eta euskara lantzen zituen ordenagailuan, Axelko eta Beleko bezala programen bidez. > Askotan irakasleek ez zuten ordenagailuaren funtzionamendua ezagutzen eta ikasleok zalantzak gure artean argitzen genituen. > Gure garaian disketeak erabiltzen genituen lantxo horiek gordetzeko, gero gure etxeko ordenagailuan jarraitzeko. > Gure aisialdi denboran honelako teknologiekin jolasten hasi ginen: Game boy, Tamagochi, Walkman eta nola ahaztu tetrisa! (Pixkanaka) > Lehen hezkuntzako amaieran eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako hasierarekin batera, Word, Excel eta Power point programak ezagutzen, erabiltzen eta sakontzen hasi ginen.

> Horrekin batera, irakasleek taldeka ordenagailuan egiteko lanak bidaltzen hasi zizkiguten. > Bidalitako lanak ondo garatzeko, interneten informazioa bilatzen jakitea berebiziko garrantzia zuen, gero informazio hori lantzeko eta laburbiltzeko. > Zorionez, disketearen egunak atzean gelditu ziren eta gaur egun ezagutzen ditugun Pendrive-ak erabiltzen hasi ginen, hauek memoria gehiago dutelako eta erabilgarriagoak direlako. > Mugikorrek ere garrantzi handia izan dute gure bizitzan, lehen deitzeko eta mezuak bidaltzeko bakarrik erabiltzen genituen, gaur, aldiz, gauza anitzetarako erabiltzen ditugu: internet, informazioa > Gaur egun, gure aisialdirako arrakasta gehien duten komunikazio kanalak sare sozialak dira. Aisialdiaz aparte, sare hauek enpresen munduan erabiltzen hasi dira. (Zertarako?) (-Lan elkarrizketak egiteko / -Euren enpresen sustapena egiteko) (Eta teknologia hauek zer nolako eragina izan dute hezkuntzarekiko?) > Eskola 2.0 plana abian jarri dute eskolek teknologien munduan murgiltzeko. > Eskola 2.0, berez, multialfabetizazioa sustatzeko helburua duen jarrera bat da. Horretarako teknologien erabilpena bultzatzen du, baita haurren interakzioa ere. (Gure kasuan) > Txikitatik ezagutu dugu irakasle paperaren garrantzia. Horrek guri ere irakasle izateko nahia edukitzea eragin digu.

> Gaur egungo eskolako irakasle onak izan nahi dugunez, teknologia munduko alde guztiak aurrez ezagutu behar ditugu. (Irakasle ona?) > Arbela digitala dugu, erabiltzen ikasi behar dugun baliabide teknologikoetako bat. > Aipatutako guztiaren arabera honako ondoriora iristen gara. (Eskuragai izango ditugun baliabideak ondo erabiltzeko gai izaten bagara, irakasle onak izatekok aukera paregabea izango dugu, egoera anitzei aurre egiteko gai izango baikara).

4.- ARGAZKIEN ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK http://www.portalpirata.com/taxonomy/term/5 http://www.eleconomista.es/noticias-email/252053/Secondrotationcom-una-webpara-poder-vender-su-viejo-movil http://www.v2msoft.com/empresa-desarrollo-aplicaciones-iphone.php http://www.vinagreasesino.com/articulos/usb-el-dispositivo-que-nos-facilito-lavida.php http://b06blogaikasiz.blogspot.com/2011/02/arbel-digitala-1-ataza.html http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest http://arantzabela.blogspot.com/2010/03/eskola-20-5mailakoen-iritziak.html http://www.cucaluna.com/wpcontent/uploads/HLIC/7542dcc40041d1c9d536b27d8 c9c1bcc.jpg http://imagenesanimadas.co/imagenes-de-ninos-jugando.html

http://www.juguetes.es/ordenador-para-ninos/ http://edumarviq.wordpress.com/2008/06/04/el-saber-al-instante-los-librosengendrados-en-internet/ http://www.stockphotos.mx/image.php?img_id=16938506&img_type=1 http://keko8.blogspot.com/2009/03/problema-con-un-disquete.html http://es.wikipedia.org/wiki/Game_Boy http://portal.obraenlinea.com/2010/01/microsoft-y-los-precios-del-2010/ http://mariis.blogia.com/2011/010701-el-trabajo-en-grupo.php http://cuecaconsentimiento.blogspot.com/2010/04/que-informacion-debe-recogerun-docente.html

Вам также может понравиться