Вы находитесь на странице: 1из 11

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK 2009ko UZTAILA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD JULIO 2009

MARRAZKETA TEKNIKOA
Irakasgaia / Asignatura

DIBUJO TCNICO
Ariketa Kode / Cdigo ejercicio

Data / Fecha
..n, ...(e)ko ....aren ......(e)an En ., a ... de . de ...

Kalifikazioa / Calificacin

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK

2009ko UZTAILA MARRAZKETA TEKNIKOA

2009 II Galdera-sorta A atala Orrialdea: 1 (4)

Ariketa Kode: Azterketariak A edo B aukera hartuko du eta oso-osoan ebatziko du. A AUKERA (hiru ariketa ditu) 1. ARIKETA: (A aukerakoa. 3 puntu balio ditu). Elkarren tangente izan eta zentroak zuzen berean dituzten hiru zirkunferentziak osatzen duten triangelu kurbilineoari (irudian ilundutako tartea, AB, AC eta CB diametroko erdizirkuluek mugatuta, AB segmentuko edozein puntu dela C, A eta B puntuak izan ezik) antzinako grekoek arbelos esaten zioten. Arbelos berbak esan gura du zapatagin-hortza, antz handia du eta zapataginek larrua ebakitzeko erabiltzen duten tresnarekin. Antza denez, Arkimedes izan zen lehenengoa irudi hori ikertzeko orduan. Eremu horrek baditu propietate bitxi batzuk. Sinpleenei (perimetroa eta azalera) oratuko diegu. Zera egin behar da: 1. Era analitikoan, demostratu eremuaren perimetroa AB diametroko zirkuluaren perimetroa halako dela. 2. Era analitikoan, demostratu eremuaren azalera CD diametroko zirkuluaren azalera halako dela. (Bigarren galderari erantzuteko, Pitagorasen teorema erabil daiteke CAD, CBD eta DAB triangelu angeluzuzen bakoitzean, edo Altueraren teorema DAB triangelu angeluzuzenean).

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK

2009ko UZTAILA MARRAZKETA TEKNIKOA

2009 II Galdera-sorta A atala Orrialdea: 2 (4)

Ariketa Kode: 2. ARIKETA: (A aukerakoa. 4 puntu balio ditu). Pieza poliedriko baten bi bista oso (Altxatua eta ezker Profila) eta perspektibaren lerro batzuk ematen dira. Zera eskatzen da: marraztu Goitiko bista eta osatu perspektiba.

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK

2009ko UZTAILA MARRAZKETA TEKNIKOA

2009 II Galdera-sorta A atala Orrialdea: 3 (4)

Ariketa Kode: 3. ARIKETA: (A aukerakoa. 3 puntu balio ditu). 1 irudian, besaulki bat agertzen da perspektiba batean erakutsita. 2 irudian, Aurretiko eta Profileko bista diedrikoak ematen dira. Neurriak zentimetrotan ematen dira. Zera egin behar da: 3 irudian, marraztu 1/10 eskalan besaulkiaren perspektiba isometrikoa, kontuan izan barik laburtze-koefizienteak.

1 irudia

2 irudia

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK

2009ko UZTAILA MARRAZKETA TEKNIKOA

2009 II Galdera-sorta A atala Orrialdea: 4 (4)

Ariketa Kode: 3 ARIKETA: (jarraipena)

3 irudia

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK

2009ko UZTAILA MARRAZKETA TEKNIKOA

2009 II Galdera-sorta B atala Orrialdea: 1 (6)

Ariketa Kode: Azterketariak A edo B aukera hartuko du eta oso-osoan ebatziko du. B AUKERA (hiru ariketa ditu) 1. ARIKETA: (B aukerakoa. 3 puntu balio ditu). 1 irudian, eguzki-sukalde bat agertzen da, konzentratzaile paraboliko motakoa. Eguzki izpiek pantaila erreflektore parabolikoan islatu eta fokua jotzen dute. Bertan irakin beharreko ura edo kozinatu beharreko jakiak ipintzen dira. Horretariko sukaldeak aukera ona izan daitezke garapenbidean dauden herrialdetarako. Fokuan, 250-ko tenperatura lor daiteke; beraz, kontuz erabili behar da eta komenigarria da eskularruak eta betaurrekoak erabiltzea. 2 irudian, profileko bista bat ematen da eta bertan ondo ikusten da erreflektorearen itxura parabolikoa. Platerak 1,4 metro du diametroa eta 0,4 m da sakon. Zera eskatzen da: 3 irudian, eskalan marraztuta, irudikatu inguru parabolikoa. Zehaztu hiru puntu erpinaren eta mugako puntu bakoitzaren artean. Bide batez, zehaztu fokuaren posizioa.

1 irudia

2 irudia

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK

2009ko UZTAILA MARRAZKETA TEKNIKOA

2009 II Galdera-sorta B atala Orrialdea: 2 (6)

Ariketa Kode: 1 ARIKETA: (jarraipena)

3 irudia

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK

2009ko UZTAILA MARRAZKETA TEKNIKOA

2009 II Galdera-sorta B atala Orrialdea: 3 (6)

Ariketa Kode: 2. ARIKETA: (B aukerakoa. 4 puntu balio ditu). 1 irudian, bi piezak (I eta II) osatutako lotura agertzen da. Pieza bakoitzaren geometria perspektiba isometriko batez ematen da, neurriak milimetrotan daudela (2 irudia). Behin muntatuta, orekan daude plano horizontalaren gainean ertz bitan ezarrita, pieza bakoitzeko banatan. Eskatzen den oreka-posizioan, I piezaren ardatzak 45 egiten ditu plano horizontalarekin. 3 irudian, AB ezartzeertzaren proiekzioak ematen dira, baita multzoaren simetria-planoa ere Goitiko bistan. Zera egin behar da: marraztu multzo lotuaren A bista lagungarria eta Goitiko eta Aurretiko bistak.

1 irudia: Lotura

2 irudia: I (ezk.) eta II (esk.) piezak

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK

2009ko UZTAILA MARRAZKETA TEKNIKOA

2009 II Galdera-sorta B atala Orrialdea: 4 (6)

Ariketa Kode: 2 ARIKETA: (jarraipena)

A bista

3 irudia

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK

2009ko UZTAILA MARRAZKETA TEKNIKOA

2009 II Galdera-sorta B atala Orrialdea: 5 (6)

Ariketa Kode: 3. ARIKETA: (B aukerakoa. 3 puntu balio ditu). 1 irudian, arnasbide bat erakusten da (agertzen den neurria milimetrotan dago). Arnasbidea altzairuzko xaflaz dago eginda. 2 irudian, Altxatua eta ezkerreko Profila ematen dira. Zera egin behar da: 1. Era grafikoan, zehaztu eta planoen egiazko magnitudeak. 2. Kalkulatu milimetro karratuetan arnasbidearen azalera osoa. 1 irudia

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK

2009ko UZTAILA MARRAZKETA TEKNIKOA

2009 II Galdera-sorta B atala Orrialdea: 6 (6)

Ariketa Kode: 3 ARIKETA: (jarraipena)

2 irudia

Вам также может понравиться