Вы находитесь на странице: 1из 28

Naturaren Zientziak

Fisika eta Kimika


I. BLOKEA: KIMIKA (1)

DBH

giltza

Naturaren Zientziak, FISIKA ETA KIMIKA


I. BLOKEA: KIMIKA (1)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza


Proiektua eta argitalpena: giltza-edeb taldea Zuzendari nagusia: Antonio Garrido Gonzlez Hezkuntza-edukien argitalpenaren zuzendaria: Mara Banal Martnez Zientzia eta Teknologia arloko zuzendaria: Josep Estela Herrera Pedagogia-zuzendaria: Santiago Centelles Cervera Ekoizpen-zuzendaria: Juan Lpez Navarro

Giltza-edeb taldea: Koordinatzailea: Libe Arenaza Alvarez Edizioa: Mario Surez Garca, Carlos Prsper Gisbert eta Fernando Mons Ferr Pedagogia: Elsa Escolano Lumbreras Ilustrazioa: Robert Maas Olives Azala: Luis Vilardell Panicot eta Mnica Gonzlez Lpez Kolaboratzaileak: Testua: Toms Garca Pozo Itzulpena eta aholkularitza: Jose Ramon Etxebarria Bilbao eta Maialen Zabaljauregui Marcuerquiaga Marrazkiak: Pedro Luis Len Celma eta Carlos Salom Galofr Argazkiak: Gonzalo Cceres Dancuart, Pedro Carrin Jurez, AGE Fotostock, Latinstock, El Mundo, Jupiter Images, Cover, HighRes Press Stock, Prisma, Stock Photos, Photos.com eta giltza-edeb artxibategia Diseinua: Tecfoto, S. L. Fotokonposizioa: Interlnia, S. L. eta Saioa Belar Iarra Esker ona: Ventus Ciencia Experimental, S. L.

Liburu hau giltza-edeb argitaletxearen proiektuaren parte da, eta Bigarren Mailako Hezkuntzan indarrean dagoen curriculumaren arabera egin da.

OHARRA: Liburu honetako jarduera guztiak norberaren koadernoan egitekoak dira. Jardueretako hutsuneak argigarriak dira, didaktikoak, eta ez dute bestelako xederik. Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Espaol de Derechos Reprogrficos) (www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 45).

Editoreek beren esku zegoen guztia egin dute obra honetan aipatzen diren materialen jabeak aurkitzeko. Gure gogoaren aurka baten bat aipatu gabe geratu bada, posible denean zuzenduko da delako akatsa.

Jabegoa giltza-edeb taldea giltza-edeb taldea, 2011 Zumalakarregi etorbidea, 54 48006 Bilbo www.edebe.com ISBN 978-84-8378-222-4 (obra osoa) Lege-gordailua. B. xxxxx-2011 Espainian inprimatua Printed in Spain EGS - Rosario, 2 - Bartzelona

FISIKA ETA KIMIKA


Naturaren Zientziak
I. BLOKEA: KIMIKA (1)

3
DBH

NOLAKOA DA LIBURU HAU?


Lan honetako edukiak hiru liburutan antolatuta daude, eta horietako bakoitza gai bati buruzko bloke bati dagokio. Bloke bakoitzaren amaieran, oinarrizko gaitasunak eta horiek ebaluatzeko jarduera batzuk aurkituko dituzu. Bigarren blokearen amaieran ohiko konposatu ez-organikoen formulazioa eta nomenklatura lantzeko zenbait orrialde aurkituko dituzu.
Konposatu ez-organikoen formulazioa eta nomenklatura
Konposatuak formulatzeko, lagungarria da pentsatzea ioiz osatuta daudela, nahiz eta badakigun beti ez dela horrela izaten. Elementu bakoitzari esleitzen zaion alegiazko kargari positiboa zein negatiboa oxidazio-zenbaki esaten zaio. Beti bete behar da baldintza hau: konposatu batean parte hartzen duten elementuen atomo guztien oxidazio-zenbakien baturak zero izan behar du. Elementu batek zenbait oxidazio-zenbaki desberdin izan ditzake, zer konposaturen osagai den. Ikus ditzagun elementu esanguratsu batzuek hartzen dituzten oxidazio-zenbaki ohikoenak.
Elementua H Li, Na, K, Rb, Cs +1 Al +3 C, Si Sn, Pb Be, Mg, Ca, Sr, Ba +2 N 3, +1, +2, +3, +4, +5 Fe, Co, Ni +2, +3 P, As, Sb 3, +3, +5 Cu +1, +2 O 2 Ag +1 S, Se, Te 2, +2, +4, +6 Au +1, +3 F 1 Zn, Cd +2 Hg +1, +2 Cl, Br, I 1, +1, +3, +5, +7

Oxidazio-zenbakia 1, +1 Elementua B

Oxidazio-zenbakia 3, +3

+4, 4 +2, +4

Oxidazio-zenbakiak jakinez gero, konposatuaren formula ondoriozta daiteke. Eta alderantziz: konposatu baten formula jakinez gero, osagaien oxidazio-zenbakiak lor daitezke. Ikus ditzagun adibide batzuk.
Sufre trioxidoan sufrearen oxidazio-zenbakia +6 da. Lortu konposatu horren formula. Oxigenoaren oxidazio-zenbakia beti da 2. Beraz, sufrearen zenbakiarekin (kasu honetan, +6) konpentsatzeko, 3 oxigeno atomo beharko dira.
+6 2

Lortu kaltzio sulfitoan (CaSO3) ageri diren elementuen oxidaziozenbakiak.


Ca eta O elementuen oxidazio-zenbakiak beti dira berberak:

+2 eta 2, hurrenez hurren. Hortaz, hauxe izango dugu:


+2 2

S O3 (+6) + 3 (2) = 0

Ca S O3
Oraingoz x deituko diogu S-aren oxidazio-zenbakiari. Oina-

Zenbat atomo behar diren jakiteko, hauxe egin daiteke: lehenik, elementuen sinboloen gainean oxidazio-zenbakiak idatzi, eta jarraian, elkarrekin trukatu, baina azpiindize modura jarrita eta zeinurik gabe. Beharrezkoa bada, balio horiek sinplifikatu egin daitezke. Kasu honetan:
+6 2

rrizko araua kontuan izanik, oxidazio-zenbaki guztien baturak 0 izan behar du. Beraz: +2 + x + 3 (2) = 0 x = +4
Kaltzio sulfitoan Ca-aren oxidazio-zenbakia +2 da, S-arena +4,

eta O-arena 2
+2 +4 2

S2O6

SO3

Ca S O3

Ez dira nahastu behar oxidazio-zenbakia eta karga ionikoa.


Karga ionikoa atomo batek edo atomo multzo batek elektroiak galtzean edo irabaztean hartzen duen karga positiboa edo negatiboa da. Karga hori adierazteko, n+ edo n idazten da ioiaren gainean, eskuinean. Oxidazio-zenbakia karga teoriko bat da, elementu batek konposatu jakin batean duen konbinazio-ahalmena adierazten duena. Zenbaki hori adierazteko, n+ edo n idazten da elementuaren sinboloaren gainean konposatua formulatzeko edo izendatzeko prozesuan, baina ez da utziko behin betiko formulan.

Konposatu ez-organikoen aniztasuna eta konplexutasuna handia denez, honako mota hauetako konposatu ez-organikoen formulazioa eta nomenklatura soilik aztertuko ditugu:
Oxidoak Bi elementuz osatutako konposatuak (bitarrak) Hidrogenoarenak Metala/ez-metala Ez-metala/ez-metala Bi elementu baino gehiagoz osaturiko konposatuak Hidroxidoak Oxoazidoak Oxogatzak

IV

Konposatu ez-organikoen formulazioa eta nomenklatura

UNITATEEN EGITURA Hasierako orrialdeak


Hasierako irudia eta lehen jarduera, fisikak eta kimikak gure inguruan duten garrantziaren adierazgarri. Unitateko edukien antolaera ikusiko duzu.

Oinarrizko gaitasunak
Unitatean garatuko dituzun oinarrizko gaitasunen zerrenda.

Hasi aurretik
Definizioak, adibideak eta jarduerak, unitateari ekin baino lehen gogora ekartzekoak.

Unitatearen garapena
Edukiak ataletan eta azpiataletan antolatu dira. Orrialdeen ertzetan azalpen osagarriak txertatu dira.

Adibideak Jarduerak
Eduki bat landutakoan, ariketa batzuk proposatzen dira orrialdearen behealdean, ikusitakoa finkatzeko. Atalen amaieran, adibide bat edo gehiago, edukiak errazago ikasteko.

Amaierako orrialdeak Saiakuntza


Laborategiko lanetan trebatzeko.

Jarduera eta problema ebatziak


Eredu gisa erabil daitezke, antzeko jarduerak ebazteko.

Ariketak eta problemak


Zenbait jarduera, unitatean ikusitakoen osagarri. Batzuetan, jardueren bitartez zehar-lerroak landuko ditugu.

Jarduera batzuetan, saiakuntza errazak egitea proposatzen zaizu. Ordenagailua lagun ataleko jarduerak egiteko, tresna informatiko eta telematikoak erabili beharko dituzu.

Zientzia eta gizartea


Atal honek fisikak eta kimikak teknologiarekin eta gizartearekin dituzten harremanen berri ematen dizu.

Laburpena/Ebaluazioa
Unitateko ideia nagusiak lagungarri izango zaizkizu ikasketa antolatzeko. Ebaluazioa, edukiak ondo ulertu dituzun ohartzeko.

Jarduera batzuek esanahi berezia duten ikono edo sinboloak dauzkate: S

Sendotze-jarduerak
Unitateko oinarrizko edukiak sendotzeko eta finkatzeko jarduerak.

Zabaltze-jarduerak
Unitateko edukiak zabaltzeko, sakontzeko eta hobetzeko jarduerak.

AURKIBIDEA
1. Neurketa. Metodo zientifikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6
1. Fenomeno fisikoak eta fenomeno kimikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 8 2. Magnitude fisikoak neurtzeko erak 2.1. Unitateen Nazioarteko Sistema (SI) 2.2. Unitateak nola bihurtu. 2.3. Notazio zientifikoa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9 3. Neurketen doitasunik eza 3.1. Errore esperimentalak 3.2. Zifra esangarriak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12 4. Metodo zientifikoa. Etapak 4.1. Behatzea. 4.2. Hipotesiak formulatzea 4.3. Esperimentuak egitea. 4.4. Ondorioak ateratzea 4.5. Emaitzak jakinaraztea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15 5. Laborategiko lana 5.1. Segurtasuna laborategian . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18

2. Materia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 26
1. Materiaren agregazio-egoerak 1.1. Materiaren eredu zinetiko-molekularra 1.2. Gasen legeak. 1.3. Egoera-aldaketak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28 2. Materiaren sailkapena 2.1. Nahasteak banantzeko teknikak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 34 3. Disoluzioak 3.1. Disoluzio motak. 3.2. Disoluzio-prozesua 3.3. Disoluzioen portaera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 38 4. Elementuak eta konposatuak 4.1. Dalton-en teoria atomikoa. 4.2. Elementu kimikoak 4.3. Izaki bizidunen oinarrizko elementu kimikoak. 4.4. Elementuen sinboloak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 42

3. Atomoak eta molekulak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 52


1. Atomoa 1.1. gaur egungo eredu atomikoa. 1.2. Zenbaki atomikoa eta masa-zenbakia 1.3. Isotopoak eta masa atomikoa. 1.4. Egitura elektronikoa. 1.5. Sistema Periodikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 54 2. Atomoen elkarketak 2.1. Zortzikotearen araua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 62 3. Lotura kimikoa 3.1. Lotura ionikoa. 3.2. Lotura kobalentea. 3.3. Lotura metalikoa 3.4. Substantziak lotura motaren arabera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 64 4. Erradioaktibitatea 4.1. Erradioaktibitatearen aplikazioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 68

Oinarrizko gaitasunak. 1., 2. eta 3. unitateak 4. Substantzia kantitatea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 80


1. Formula kimikoak 1.1. Masa molekularra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 82 2. Mola 2.1. Masa molarra. 2.2. Bolumen molarra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 84 3. Konposizioa 3.1. Substantzien konposizio ehundarra 3.2. Disoluzioen konposizioa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 88

5. Erreakzio kimikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 98
1. Erreakzio kimikoak 1.1. Erreakzio kimikoen osagaiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 100 2. Ekuazio kimikoak 2.1 Ekuazio kimikoak doitzea 2.2. Ekuazio kimikoen esanahi praktikoa. 2.3. Kalkulu estekiometrikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 102 3. Masa, abiadura eta energia erreakzio kimikoetan 3.1. Masaren kontserbazioa erreakzio kimikoetan. 3.2. Erreakzio kimikoen abiadura 3.3. Erreakzio kimikoen energia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 107 4. Erreakzio kimikoen sailkapena. 4.1. Sintesi-erreakzioak. 4.2. Deskonposizio-erreakzioak 4.3. Desplazamendu-erreakzioak. 4.4. Desplazamendu bikoitzeko erreakzioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 110 5. Kimika gure inguruan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 114

Oinarrizko gaitasunak. 4. eta 5. unitateak Konposatu ez-organikoen formulazioa eta nomenklatura 6. Energia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 126
1. Energia kontzeptua 1.1. Energia formak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 128 2. Energiaren transformazioa 2.1 Energiaren kontserbazioa eta degradazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 130 3. Energia-iturriak 3.1. Energia-iturri berriztaezinak 3.2. Energia-iturri berriztagarriak. 3.3. Energiaren erabilera iraunkorra. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 132

7. Elektrizitatea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 144
1. Elektrizitatearen ezaugarriak 1.1. Elektrizazioa. 1.2. Elektrizazio-metodoak 1.3. Material eroaleak eta material isolatzaileak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 146 2. Indar elektrikoak 2.1. Coulomb-en legea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 150 3. Eremu elektrikoa 3.1. Indar-lerroak. 3.2. Eremu elektrikoaren intentsitatea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 152 4. Korronte elektrikoa 4.1. Sorgailu elektrikoak. 4.2. Zentral elektrikoak 4.3. Hargailu elektrikoak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 156

8. Zirkuitu elektrikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 166


1. Zirkuitu elektrikoaren osagaiak 1.1. Zirkuituko korrontearen noranzkoa 1.2. Zirkuituko hargailuen konexioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 168 2. Magnitude elektrikoak 2.1. Korronte elektrikoaren intentsitatea. 2.2. Potentzial-diferentzia 2.3. Erresistentzia elektrikoa 2.4. Ohm-en legea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 170 3. Energiaren transformazioak zirkuituan 3.1. Joule efektua. 3.2. Potentzia elektrikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 178 4. Elektrizitatea etxean 4.1. Korronte elektrikoaren garraioa 4.2. Etxebizitzetako instalazio elektrikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 180

Oinarrizko gaitasunak. 6. ,7. eta 8. unitateak

1. - 3. UNITATEAK

1
Neurketa. Metodo zientifikoa
EDUKIAK
1. Fenomeno fisikoak eta fenomeno kimikoak 2. Magnitude fisikoak neurtzeko erak
2.1. Unitateen Nazioarteko Sistema (SI) 2.2. Unitateak nola bihurtu 2.3. Notazio zientifikoa

3. Neurketen doitasunik eza


3.1. Errore esperimentalak 3.2. Zifra esangarriak

4. Metodo zientifikoa. Etapak


4.1. Behatzea 4.2. Hipotesiak formulatzea 4.3. Esperimentuak egitea 4.4. Ondorioak ateratzea 4.5. Emaitzak jakinaraztea

5. Laborategiko lana

OINARRIZKO GAITASUNAK
Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna Magnitude fisiko bakoitzari dagokion unitatea esleitzea eta neurrien izaera hurbilduaz jabetzea. Eguneroko egoeretan lan zientifikoaren estrategiak erabiltzea, problemak planteatzea, hipotesiak formulatzea eta egiaztatzea, eta emaitzak interpretatzea. Laborategiko segurtasun-arauak eta produktu kimikoetan ageri diren arrisku-sinboloak ezagutzea, eta laborategiko materialak era egokian erabiltzea. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Mezuak adieraztea eta interpretatzea, hizkuntza zientifikoa zehaztasunez erabiliz. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Informazio zientifikoa zabaltzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera balioestea.

HASI AURRETIK
Aipatu ezagutzen dituzun naturaren zientziak, eta azaldu zertaz arduratzen den bakoitza. Erlazionatu magnitude fisiko bakoitza SI sisteman dagokion unitatearekin. luzera kilogramoa denbora metro segundoko abiadura joulea masa segundoa energia metroa Esan eguneroko bizimoduan erabiltzen ditugun magnitude fisikoen bost adibide. Azaldu zer ezaugarri dituen, zure ustez, zientzialari onak. Zure ustez, zein balantzak du sentsibilitate hobea: farmazia-laborategi batekoak ala elikagai-denda batekoak? Arrazoitu erantzuna. Aipatu praktika-laborategian izaten diren zenbait tresna edo material, eta azaldu zertarako erabiltzen den bakoitza. 7

Normalean, zientzialariek laborategietan lan egiten dute. Ikerketan jarduteaz gain, esperimentu ugari egiten dituzte hipotesiak egiaztatzeko. Bai laborategietan, bai etxean izaten ditugun produktu kimiko batzuen ontziek arrisku-sinboloa izaten dute etiketan. Bilatu produktu hauek: likido libra-tzailea, amoniakoa eta alkohola. Ontzia ireki gabe, aztertu etiketa, eta esan zer segurtasun-neurri hartu behar diren produktu horiek erabiltzera-

1. Fenomeno fisikoak eta fenomeno kimikoak


Natura aztertzen duten zientziak gizakiak mundua ezagutzeko duen borondatearen ondorio dira. Gizakiak betidanik izan du inguruko naturari buruzko jakinnahia, gorputzek jasaten dituzten aldaketei erreparatu die, eta aldaketa horiek nola eta zergatik gertatzen diren galdetu dio bere buruari. Geure inguruari begira jartzen bagara, hainbat eta hainbat fenomeno hautemango ditugu; hau da, gorputz materialetan gertatzen diren aldaketez konturatuko gara. Aztertu arretaz honako fenomeno hauek:

Bero-iturri baten eraginpean edukiz gero, urak irakin egiten du, eta ur-lurrun bihurtzen da.

Azukrea erraz disolbatzen da uretan, eta disoluzioak zapore gozoa hartzen du.

Ikatza erre egiten eta errauts bihurtzen da. Prozesu horretan kea sortzen da.

Kanpoan utzitako burdina herdoildu egiten da, eta hasierako propietateak galtzen ditu.

Prozesu horietan, hasierako substantziak eta amaierako substantzia berberak dira. Fenomeno fisikoak dira. Mota horretako fenomenoak fisikak aztertzen ditu.

Prozesu horietan, substantzia edo substantziak hasierakoa ez den beste substantzia bat bihurtzen dira. Fenomeno kimikoak dira. Mota horretako fenomenoak kimikak aztertzen ditu.

Fisika izeneko zientziak fenomeno fisikoak aztertzen ditu; alegia, gorputz materialetan hasierako substantziak beste mota bateko substantzia bihurtu gabe gertatzen diren aldaketak.

Kimika izeneko zientziak fenomeno kimikoak aztertzen ditu; alegia, substantzietan gerta daitezkeen aldaketak, eta baita substantzia horien konposizioa, egitura eta propietateak ere.

Datozen orrialdeetan, naturan gertatzen diren hainbat prozesu fisiko eta kimiko azaltzen saiatuko gara.

JARDUERAK

1. Arrazoitu honako prozesu hauek fisikoak ala kimikoak diren:


a) Hartzidura gertatzean, azukrea alkohol eta karbono dioxido bihurtzea. b) Izozkailuko izotzontziko ura izotz-koskor bihurtzea. c) Klorofluorokarbonato (CFC) motako gasek planetako ozono-geruza suntsitzea. d) Kanpaitxo bat jotzean, soinua ateratzea.

1. unitatea

2. Magnitude fisikoak neurtzeko erak


Auto berria erosterakoan, hainbat ezaugarriri erreparatzen diegu: edertasuna, kolorea, dotorezia, erabilgarritasuna, luzera, altuera, masa, potentzia, abiadura Ezaugarri edo propietate horietako batzuk neurtu egin daitezke; hots, zenbakizko balioak esleitu ahal dizkiegu eskala batean. Horrelakoei magnitude fisikoa esaten diegu.

Magnitude fisikoa gorputzen edozein ezaugarri edo propietate neurgarri da.

Edozein magnitude fisiko neurtzeko, konparatu egiten ditugu magnitudearen balioa eta erreferentziatzat hartu dugun beste balio bat. Erreferentzia-balio horri neurketa-unitate deritzo. Esate baterako, ibilgailu batek 4,05 m-ko luzera badu, horrek esan nahi du erabilitako luzera-unitatea metroa baino 4,05 aldiz luzeagoa dela.

2.1. Unitateen Nazioarteko Sistema (SI)


Mundu zabalean hainbat unitate desberdin erabiltzeagatik sortzen ziren arazoak konpontzeko, Pisu eta Neurrien XI. Batzar Orokorrean (Paris, 1960) Unitateen Nazioarteko Sistema (SI) ezarri zen. Erabaki hauek hartu ziren: Lehenik eta behin, oinarrizko zazpi magnitude aukeratu ziren, eta bakoitzari zegokion unitatea zehaztu zen. Magnitude horiek berez definitzen dira, eta independenteak dira beste unitate guztiekiko. Adibideak: distantzia, denbora. Oinarrizko magnitudeetatik abiaturik, eta adierazpen matematikoen bidez, magnitude eratorriak eta horietako bakoitzari dagokion unitatea zehaztu ziren. Adibideak: azalera, abiadura. Koadro honetan, SI sistemako oinarrizko magnitudeak, bakoitzaren unitate-izena eta unitate-sinboloa adierazi dira.
Oinarrizko magnitudea Luzera Masa Denbora Korrontearen intentsitatea Tenperatura Argi-intentsitatea Substantzia kantitatea Unitate-izena metroa kilogramoa segundoa amperea kelvina kandela mola Unitate-sinboloa m kg s A K cd mol SI-KO UNITATEEN MULTIPLOAK ETA AZPIMULTIPLOAK Aurrizkia jota exa tera giga mega kilo hekto deka dezi zenti mili mikro nano piko ato Sinboloa Y E T G M k h da d c m n p a y Berretura 1024 1018 1012 109 106 103 102 101 101 102 103 106 109 1012 1018 1024

Magnitudeen unitate-sinboloak (oinarrizko magnitudeenak zein magnitude eratorrienak) singularrean eta letra xehez idazten dira beti; salbuespenak dira pertsona-izena duten unitate-sinboloak, hala nola K (kelvin), Pa (pascal) eta W (watt).

jokto

Aurrizkiek adierazten digute hamarraren zein berreturaz biderkatzen den unitatea.

Neurketa. Metodo zientifikoa

2.2. Unitateak nola bihurtu


Batzuetan ez dira SI sistemako unitateak erabiltzen, neurtu nahi den magnitudea handiegia edo txikiegia delako, edo toki horretan unitate zaharrak erabiltzen direlako, SI sistemakoak ez direnak. Hala denean, unitateak aldatu egin behar ditugu, bihurketa-faktoreen bidez. Bihurketa-faktoreak frakzio bereziak dira, bat balio dutenak eta bi unitateren arteko baliokidetza adierazten dutenak. 1km = 1 000 m 1km =1 1 000 m

bihurketa-faktorea Hasierako neurria bihurketa-faktoreaz biderkatzean, haren balioa ez da aldatu, biderketa 1 balioaz egiten delako. Hala ere, hasierako unitatea desagertu egin da, horren ordez beste unitate bat agertu baita: 36 500 m 1km 1 000 m = 36, 5 km

1. ADIBIDEA

Egin itzazu unitate-aldaketa hauek: a) Adierazi metrotan 1 245 cm. b) Adierazi wattetan 124 ZP-ko potentzia (1 ZP = = 735,5 W). c) Zenbat urte dira 20 148 ordu? ( 1 urte = 365 egun) d) Zenbat metro segundoko dira 135 km/h-ko abiadura?
c) 20 148 h = 20 148 h 1d 24 h 1a 365 d = 2, 3 a

a) 1245 cm = 1245 cm
b) 124 ZP = 124 ZP

1m 100 cm

= 12, 45 m

735, 5 W 1 ZP

= 91202 W

d) 135

1h km 1000 m m km = 135 = 37, 5 s 3600 s h h 1 km 3 600 s

2.3. Notazio zientifikoa


Sarritan, neurriek zifra asko izaten dituzte (osoak nahiz hamartarrak). Balio horiekin egin beharreko eragiketak errazteko edo zifra hamartar kopurua argiago ikusteko, komeni izaten da kantitateak notazio zientifikoz adieraztea. Notazio zientifikoz idatzitako balio batek hiru elementu hauek ditu: parte oso bat (zifra ez-nulu bat), parte hamartar bat, eta 10 balioaren berretura bat, berretzailetzat zenbaki oso bat duena. Aztertu arretaz adibide hauek:
Masaren balioa Lurra Petrolio-ontzi zamatu bat Balea bat Ilar bat Hauts-izpi bat Hidrogeno atomoa 5 980 000 000 000 000 000 000 000 kg 100 000 000 kg 100 000 kg 0,001 kg 0,000 000 001 kg 0,000 000 000 000 000 000 000 000 001 67 kg Notazio zientifikoa 5,98 1024 kg 1 108 kg 1 105 kg 1 103 kg 1 109 kg 1,67 1027 kg

10

1. unitatea

2. ADIBIDEA

Adierazi kantitate hauek notazio zientifikoa erabiliz: 773,3448 0,002 98 0,000 0009 4 576 320 0,000 0019 74 000 000

Berriro idatziko ditugu kantitateak, baina orain koma eskuinerantz edo ezkerrerantz mugituta, parte osoa zifra ez-nulu bakarra izan arte. 773,3448 7,733 448 0,002 98 0002,98 Koma ezkerrera edo eskuinera zenbat toki mugitu dugun zenbatuko dugu. 773,3448 7, 733448
bi toki

Koma ezkerrerantz mugitu badugu, berretzailea positiboa izango da; ordea, eskuinerantz mugitu badugu, negatiboa. 773,3448 = 7,733 448 102 0,002 98 = 2,98 103 Gauza bera egingo dugu gainerako kantitateekin. 0,0000009 00 0 0 0 0 0 9 9 107
zazpi toki

4576320 4,5 7 6 3 2 0 4,576 32 106


sei toki

0,00298

00 02,98
hiru toki

0,0000019 00 0 0 0 0 1 , 9 1,9 106


sei toki

Bi hauen arteko biderketa egingo dugu: zenbaki hamartarra eta dagokion 10 balioaren berretura.

74000000 7,4 0 0 7,4 107 0 0 0 0


zazpi toki

3. ADIBIDEA

Laborategi batean azido baten 8 mg pisatu dituzte, eta ondoren 5 cL ur dituen matraze batean disolbatu dituzte. (Uraren dentsitatea =1 000 kg/m3) a) Adierazi bi substantzien masak SI sistemako unitatetan. b) Kalkulatu solutuaren masaren ehunekoa (Gogoratu: masaren % = msolutua
mdisoluzioa 100 )

Datuak:

msolutoa = 8 mg

Vura = 5 cL

dura = 1000 kg/m3 = 1 kg/L

a) Solutuaren masa SI sistemako unitatetan adieraziko dugu.


msolutua = 8 mg 1g 1000 mg 1kg 1000 g = 0, 000 008 kg =

mura = 5 cL

1L 100 cL

1kg 1L

= 0, 05 kg = 5 10 2 kg

b) Solutuaren masari dagokion ehunekoa kalkulatuko dugu.


= 8 10 6 kg 8 msolutua + 2 masaren = = 10 6 ( 2)100 ==1, 6 10 2 102 % 2 5 mura 5 10 kg

= 8 10-6 kg Uraren masa kalkulatuko dugu.

JARDUERAK

2. Esan SI sistemako zer unitate dagokion magnitude fisiko


bakoitzari. azalera bolumena dentsitatea indarra presioa abiadura azelerazioa

c) 0,36 m3, dm3-tan

f ) 50,4 km/h, m/s-tan

3. Eman unitate hauek:


a) 454,6 cm, metrotan tan b) 25 500 g, kilogramotan d) 7 egun, segundoe) 3 824,6 W, zaldipotentziatan
Neurketa. Metodo zientifikoa

11

3. Neurketen doitasunik eza


Magnitude fisikoak neurtzean beti egiten da errore bat, ezustean egina, neurgailua gaizki erabili delako, edota neurgailuak berak mugak dituelako. Horregatik, neurri baten baliagarritasuna zein den jakiteko, errore esperimentala eta zifra esangarrien balioa zehaztu behar ditugu.

3.1. Errore esperimentalak


Sortzen dituzten kausaren arabera sailkatzen ditugu erroreak.

Bereizmen-errorea

Neurgailuek ez dute ematen emaitza zehatzik. Neurketa ahalik eta ondoen eginik ere, neurgailu guztiek dute mugaren bat eta, horren ondorioz, errorea gertatzen da. Esate baterako, luzera bat neurtzeko zentimetro-erdiko zatiketak dituen zinta metrikoa erabiltzen badugu, 0,5 cm inguruko zehazgabetasuna izango dugu.

Ezusteko errorea edo errore aleatorioa

Ezustean edo halabeharrez gertatzen da. Adibidez, masa bat balantzaz neurtzean, erroreak gerta daitezke une horretan aire-korrontea izan delako edo ingurumenaren egoera (presioa eta tenperatura) aldatu delako. Errore horiek direla-eta, batzuetan neurriak desbideratu egiten dira, txikiagora edo handiagora. Mota horretako erroreak saihestezinak dira.

Errore sistematikoa

Desegokia

Neurgailuaren akats baten edo tresnak gaizki erabiltzearen ondorioa da. Adibidez, zeroaren errorea, neurgailuaren zeroa gaizki doituta dagoelako gertatzen dena. Beste errore sistematiko bat paralaxia-errorea da. Esate baterako, likido baten maila gainazalaren azpitik begiratuta neurtzen dugunean gertatzen dena. Horrelako erroreak beti gertatzen dira handiagora edo txikiagora, baina erroreaz ohartuz gero, erraz zuzen daitezke.

Egokia

Zero ez-doitua

12

1. unitatea

Errorea kalkulatzean, errore absolutua eta errore erlatiboa bereizi behar ditugu.

Errore absolutua

Errore erlatiboa

Neurketan lorturiko emaitzaren eta neurriaren benetako balioaren (edo balio zehatzaren) arteko kendura da, balio absolutuan hartua. Neurtutako magnitudearen unitate berberetan adierazten da.
E a = |a x|

Ea = errore absolutua a = neurketaren emaitza x = benetako balioa (balio zehatza)

Errore absolutuaren eta neurriaren benetako balioaren (edo balio zehatzaren) arteko zatidura da. Ez du dimentsiorik, eta magnitudea neurtzean unitate bakoitzeko egin den errorea Er = errore erlatiboa adierazten du. Ea = errore absolutua a = neurketaren emaitza x = benetako balioa (balio zehat-

Substantzia baten 20,25 g (benetako balioa edo balio zehatza) pisatzean 20,21 g-ko balioa lortu dugu. Kalkulatu neurtzean egindako errore absolutua. Datuak: a = 20,21 g x = 20,25 g Ea = 20,21 g 20,25 g = 0,04 g Errore absolutua 0,04 g-koa da.

5. ADIBIDEA

4. ADIBIDEA

Kalkulatu aurreko neurketan eginiko errore erlatiboa. Datuak: Ea = 0,04 g


Er =

x = 20,25 g 100

0, 04 g = 0, 002 0, 2 % 20, 25 g

Errore erlatiboa 0,002koa da, hots, % 0,2koa.

Neurri baten zuzentasuna edo kalitatea ez datza errore absolutuaren balioan, errore erlatiboarenean baizik. Errore erlatiboa zenbat eta txikiagoa izan, hainbat eta hobea izango da neurria. Errazago ulertzeko, aztertu adibide hau: A esperimentatzaileak 1 m-eko errore absolutua egin du 10 m-ko neurri bat hartzean. Errore erlatiboa 0,1ekoa da (neurtutako neurriaren hamarrena); hots, nahiko handia. B esperimentatzaileak, berriz, 10 m-ko errore absolutua egin du 1 km-eko neurri batean. Errore erlatiboa 0,01ekoa da (neurtutako neurriaren ehunena); alegia, lehenak egindakoa baino txikiagoa. Horren arabera, bigarren esperimentatzaileak lorturiko neurria lehenengoak lorturikoa baino hobea da, nahiz eta errore absolutua handiagoa izan.

ADI
Neurri baten zehaztasuna lorturiko balioaren eta balio zehatzaren arteko hurbilketa-maila da.
Errore erlatiboa zenbat eta txikiagoa izan, hainbat eta zehatzagoa da neu-

Bereizmena eta doitasuna


Neurriak zehaztasun osoz lortzeko lehenbiziko muga neurtzeko erabilitako tresna bera da. Neurgailuek bi ezaugarri garrantzitsu dituzte: bereizmena eta doitasuna.
Neurgailuak magnitude batean hauteman duen aldakuntza minimoari neurgailuaren bereizmen edo sentikortasun deritzo. Adibidez, balantza batek 0,1 g-ko aldakuntzak hautematen baditu, baina ez hori baino txikiagoak, balantza horren bereizmena 0,1 g-koa da. Neurgailu batez magnitude beraren zenbait neurketa modu berean egitean neurrien artean izandako hurbilketa-mailari neurgailuaren doitasun deritzo. Esate baterako, amperemetro batez zenbait aldiz neurtu dugu zirkuitu batetik zirkulatzen ari den korrontearen intentsitatea, eta emaitza hauek lortu ditugu: I (mA) 2,5 2,4 2,5 2,5 2,4 2,5 2,5 2,4 Amperemetroa doitasun handikoa da, balio guztiak daudelako (2,4-2,5) mA tartean. Hala ere, horrek ez du esan nahi tresna hori oso zehatza denik, intentsitatearen benetako balioa tarte horretatik kanpo egon bailiteke, errore sistematiko baten kausaz.
Benetako balioa edo balio zehatza Lorturiko balioak

Tresna doia, baina ez zehatza

Neurketa. Metodo zientifikoa

13

ADI
Kantitate baten parte osoa zero baliokoa bada, zero hori eta komaren ondorengo zeroak ez dira zifra esangarritzat hartzen. 2,403 m = 0,00 2403 km
lau zifra esangarri

3.2. Zifra esangarriak


Dakizunez, neurketa orok izaten du errorea. Horregatik, zifra kopuru mugatu batez adierazi behar dira neurriak. Zifra horiei zifra esangarri deritze. Neurrien zifra esangarriak ziur dakizkigunak dira, gehi zalantzazko beste bat; beraz, errore-tarte bat dute. Demagun erabiltzen ari garen zinta metrikoak milimetroetarainoko bereizmena duela, eta egindako neurketa baten emaitza 2,403 m-koa izan dela. Kasu horretan zifra esangarriak lau dira. Horietatik, 2a, 4a eta 0a ziurrak dira, eta 3a, zalantzazkoa.

lau zifra esangarri

Zeroak nahasgarri ez gertatzeko, notazio zientifikoa erabiltzea komeni da, notazio horretan zifra esangarri guztiak hamarraren berreturaren aurretik ageri baitira. 1,141 10-3 4,72 103
hiru zifra esangarri

lau zifra esangarri

Neurri bat adieraztean, zenbakizko balioa eta horri dagokion errorea unitate berberetan adierazi behar dira, eta gainera, bai bataren eta bai bestearen azken zifra hamartarrek ordena berekoa izan behar dute. Inoiz ez dugu emaitza adieraziko neurgailuak hauteman dituen baino zifra gehiagorekin, horiek ez direlako esangarriak. Adibideak: (2,403 0,001) m a = 2,403 m; Ea = 0,001 m (9,81 0,01) s

ADI

Neurri esperimentalen adierazpena


Balio zehatza ez dakigunez, tarte baten bidez adieraziko dugu neurketaren emaitza, tarte horren barruan ziur dagoela jakinda. Tarte hori bi balio hauek determinatzen dute: batetik, neurketan lorturiko zenbakizko balioak eta haren zifra esangarri guztiek, eta bestetik, errore absolutuak, zeinak neurgailuaren bereizmenaren baliokidetzat jotzen baitugu. Hortaz, honela adieraziko dugu neurri esperimentalen emaitza: (2,403 0,001) m

lorturiko errore zenbakizko balioa absolutua Horrenbestez, neurriaren balio zehatza 2,402 m-tik 2,404 m-ra bitarteko ziurgabetasuntartean dago.
x Ea

Ziurgabetasun-tartea
Ea x Ea x + Ea

Lorturiko balioa

JARDUERAK

6. Izendatu errore motak, haien kausaren arabera. Azaldu


zertan datzan bakoitza, eta idatzi adibide bana.

9. Seinalatu kantitate hauen zifra esangarriak:


a) 4,19 b) 5,610 102 c) 29,5750 d) 8,9700 103 e) 0,000 112 f ) 4,3 104

7. Baskula batean irakurri dugunez, pertsona baten masa


67,2 kg-koa da, nahiz eta benetako balioa 67,85 kg-koa izan. Kalkulatu neurri horren errore absolutua eta errore erlatiboa.
Sol.: 0,65 kg; 9,58 103

10. Hona zer neurketa egin ditugun 0,01 s-ko bereizmena


duen kronometro batez: 9,79 s, 10 s, 14,5 s. Adierazi neurri horiek bakoitza bere zifra esangarriekin eta dagokion errorearekin.
Sol.: (9,79 0,01) s; (10,00 0,01) s; (14,50 0,01) s

8. Azaldu zer alde dagoen neurgailu baten bereizmenaren


eta doitasunaren artean. Neurgailu bat oso doia dela esatean, zehatza dela esan nahi dugu?

14

1. unitatea

4. Metodo zientifikoa. Etapak


Gaur egun gizateriak naturaren zientziei buruz duen jakituria zientzialarien ikerketen fruitua da, gehienbat. Zientzialariek beren langintzan erabiltzen duten prozedurari metodo zientifiko deritzo. Metodo zientifikoa prozedura zurruna ez izan arren, zenbait etapa edo fase ditu: behatzea, hipotesiak formulatzea, esperimentuak egitea, ondorioak ateratzea eta emaitzak jakinaraztea.

4.1. Behatzea
Zientzialarien ezaugarri nagusiak natura ezagutzeko gogo bizia eta jakin-mina izaten dira. Zientzialariek gertaera edo fenomeno interesgarri bat topatzen dutenean, lehenik eta behin arreta handiz behatzen diote.

Behatzea naturan gertatu eta zentzumenen bidez hauteman daitezkeen gertaerak eta fenomenoak arretaz aztertzea da.

Adibidea: Zientzialari bat ohartu da ontzi itxi batean dagoen gasaren bolumena tenperaturaren menpe dagoela, tenperatura handiagotuz gero gasaren bolumena handiagotu egiten delako. Zientzialariak idatziz jasoko ditu garrantzia izan lezakeen gertaera horren xehetasunak: gasaren presioa, ontzian dagoen gas kantitatea, hasierako eta amaierako tenperaturak eta bolumenak

4.2. Hipotesiak formulatzea


Behin behaketa eginda, zientzialariak bere buruari galdetzen dio nola eta zergatik jazo den gertaera hori, eta horren azalpena eman lezakeen hipotesi bat formulatzen Hipotesiak formulatzea behaturiko gertaeren eta horien kausen behin-behineko azalpena ematea da.

Zientzialariak hipotesi hau formulatu du gertaturikoa azaltzeko: Presio konstantean dagoen gasaren bolumena handitu egiten da tenperaturaren arabera.

Neurketa. Metodo zientifikoa

15

4.3. Esperimentuak egitea


Hipotesia formulatu ondoren, zientzialariak hipotesia zuzena den ala ez egiaztatu behar du. Horretarako, hainbat esperimentu egiten ditu, prozesuan parte hartzen duten faktoreak aldatuz. Esperimentatzea aztergai den gertaera edo fenomenoa hainbat aldiz errepikatzea eta behatzea da, kasu bakoitzean komeni diren baldintzak edo egoera aldatuta. Esperimentuak egin bitartean, zientzialariek hainbat aldiz neurtzen dituzte orotariko magnitude fisikoak, horien arteko erlazioak aztertu ahal izateko.

Termometroa

Ur-bainua

Pistoia

Gure adibideko zientzialariak aztertu nahi du zer erlazio dagoen ontziko gasaren bolumenaren eta tenperaturaren artean, gasa presio konstantean egonik. Esperimentuan poliki-poliki handiagotuko du tenperatura, eta gasaren tenperaturaren balioak eta gasaren bolumenaren balioak idatziko ditu. Jarraian, bi pauso garrantzitsu eman beharko ditu: datuak tauletan antolatzea eta datuak grafikoki adieraztea.
Tenperatura berogailuaren bidez erregulatzen da, eta termometroaren bidez irakurtzen. Gasaren bolumena eskalan irakurtzen da.

Berogailua

Gasa

Termostatoa

Datu esperimentalen antolakuntza tauletan

Oso garrantzitsua da esperimentuetako datuak tauletan jasotzea. Taulak lagungarriak dira esperimentuan parte hartzen duten magnitude fisikoak elkarren artean erlazionatze-

Tenperatura (K) Bolumena (mL)

285 684

300 720

315 756

330 792

345 828

360 864

Adierazpen grafikoak

Grafikoak oso garrantzitsuak dira, horien bidez ikus baitezakegu esperimentuko magnitude fisikoen arteko erlazioa. Grafikoak paper milimetratuan marraztu ohi dira. Lehenik eta behin, koordenatuen ardatzak marrazten dira, eta ardatzetan, magnitudeen izenak eta neurketa-unitateak. Gero, eskala egoki bat aukeratzen da, grafikoak erabilgarri dugun espazio gehiena bete dezan. Gure adibidean, tenperatura abzisa-ardatzean adieraziko dugu, eta bolumena, ordenatu-ardatzean. Jarraian, datuen taulako puntuak markatzen dira, bananbanan. Puntu guztiak markatu ondoren, ea lerrokaturik dauden aztertu behar da. Lerrokaturik badaude, horietako gehienak biltzen dituen lerro zuzen bat marrazten da, ahal dela lerroaren bi aldeetan puntu kopuru berbera utzita.
V (mL)
880 860 840 820 800 780 760 740 720 700 680 280 300 320 340 360

Grafiko horretatik zuzenaren ekuazioa lortzen da. Kasu honetan, lerroa luzatuz gero, koordenatu-jatorritik pasatzen dela ikusiko genuke; hortaz, hauxe da zuzenaren ekuazioa: V = k T (non k konstante bat den)

T (K)

16

1. unitatea

4.4. Ondorioak ateratzea


Datu esperimentalen azterketak ahalbidetu egiten dio zientzialariari hasierako hipotesia zuzena zen ala ez egiaztatzea, eta behaturiko gertaera edo fenomenoaren azalpen zientifikoa ematea. Ondorioak ateratzea behaturiko gertaerak interpretatzea da, datu esperimentalak kontuan hartuta.

ADI
Teoria zientifikoak zuzendu egin daitezke denbora pasatu ahala; are gehiago, kasu batzuetan, behaketa esperimentalen emaitzekin bat ez badatoz, baztertu ere egin daitezke. Esate baterako, neurgailuen doitasun gero eta handiagoak erakutsi du gas errealen portaera ez datorrela guztiz bat Charlesen eta Gay-Lussac-en legeak dioenarekin.

Batzuetan, behaturiko gertaera edo fenomenoetan behin eta berriz errepikatzen dira joera batzuk. Kasu horretan lege bat enuntzia daiteke. Lege zientifikoa gertaera edo fenomeno natural batean behaturiko erregulartasunen formulazioa da. Oro har, era matematikoan adierazten da. Lege zientifikoak teorietan integratzen dira. Teoria zientifikoak elkarrekin erlazionaturik dauden behaketa eta legeen azalpen orokorra ematen du.

Gure adibidean, zientzialariak bere hipotesia egiaztatu du esperimentuak eginez, eta orain prest dago lege zientifiko bat formulatzeko. Jarraian aipatuko dugun legea bi pertsonak enuntziatu zuten, bakoitzak bere aldetik: Jacques Alexandre Csar Charles fisikariak (1746-1823) eta Joseph Louis Gay-Lussac (1778-1850) kimikariak, biak frantziarrak. Charles-en eta Gay-Lussac-en legea deritzo. Presio konstatean dagoen gas kantitatea finkoa denean, gasaren bolumenaren eta tenperaturaren arteko zatidura konstantea da, eta V = k konstante horren balioa gasaren kantitatearen eta tenperaturaren T mende dago, baina ez gasaren izaeraren mende.

4.5. Emaitzak jakinaraztea


Zientzialariek lege bat enuntziatu edo hobetzen dutenean, edo gertaera esperimental berri bat aurkitzen dutenean, txosten zientifiko baten bidez aurkezten dute. Txostenak lan zientifikoaren etapa guztiak bildu behar ditu: behaketak, hipotesiak, datu esperimental antolatuak eta emaitzen interpretazioa, azken hori lege zientifiko baten bidez, hala badagokio. Garai batean, aurkikuntza zientifikoak ikertzaile gutxi batzuen eskuetara baino ez ziren iristen. Gaur egun, Internetek, telebistak, prentsak eta irratiak hedatu egiten dituzte aurrerapen zientifikoak gizartean. Beste bitarteko espezializatuago batzuek (zientzia-aldizkariek, liburuek, ikertzaileen biltzarrek eta abarrek) esparru zientifikoan zabaltzen dituzte.

JARDUERAK

11. Ordenatu prozesu hauek metodo zientifikoaren arabera:


datu esperimentalak antolatzea; teoria lantzea; hipotesiak formulatzea; ondorioak ateratzea; komunikatzea; behatzea.

13. Ikertzaile batek honako datu hauek lortu ditu A eta B


magnitudeen arteko erlazioa aztertzean: A: 5,00 B: 75,00 10,00 37,50 15,00 25,00 20,00 18,75 25,00 15,00

12. Proposatu prozedura egokiak honako hipotesi hauek


iker-tzeko: a) izotza tenperatura finkoan urtzen da; b) aske erortzean, gorputzek hartzen duten abiadura beren masaren araberakoa da. Izan kontuan metodo zientifikoaren faseak.

Ikertzaileak dio A eta B alderantziz proportzionalak direla. Zuzen al dago? Adierazi datuak grafikoki, aztertu emaitzak eta atera ondorioak.

Neurketa. Metodo zientifikoa

17

5. Laborategiko lana
Metodo zientifikoaren fase gehienak laborategian gauzatzen dira, bereziki esperimentuak egitea. Hona hemen zenbait aholku esperimentazioa arrakastaz burutzeko eta laborategiko saiakuntzetan denbora aurrezteko. Eraman beti lan-gidoi bat, zer egin behar den, nola egin behar den eta zergatik egin behar den azaltzen duena. Saioari ekin aurretik, irakurri arretaz. Eraman praktika-koaderno bat ere, eta idatzi bertan saiakuntzaren data, erabilitako materiala eta tresnak, prozesua, behaturiko gertaerak, lorturiko emaitzak eta ondorioak. Egiaztatu erabili beharreko tresnak eta materiala eskura dituzula, garbi eta egoera onean. Jarri lan-mahaiaren atzeko partean, soilik saiakuntza egiteko behar dituzun tresnak eta materiala. Ontzi altuenak atzealdean jarriko dituzu, nahiezta apurtu edo jausi ez daitezen. Etiketa aurrera begira dutela egon behar dute ontziek, bakoitzean zer material dagoen une oro jakiteko. Jardun arretaz eta arduraz, ordenan eta txukun lan eginez. Eduki mahaia garbi. Praktika egiten ari zarela likidoren bat isurtzen bazaizu, garbitu berehala eta ez itxaron amaitu arte. Amaitzen duzunean, garbitu tresnak, eta gorde gauza bakoitza bere tokian, behar den moduan iraun dezaten. Lana amaitu ondoren, garbitu eskuak beti.

5.1. Segurtasuna laborategian


Laborategiko tresna eta produktu batzuk arriskutsuak izan daitezke egokiro erabili ezean. Arriskuak saihesteko, ontzietako etiketetan ageri diren sinboloei erreparatu behar zaie eta segurtasun-arauak bete behar dira.

Produktu kimikoen arrisku-sinboloak


Zenbait produktu kimikoren ontzietan sinbolo edo ikur bereziak agertzen dira, produktu horien arriskuez ohartarazteko. Ohikoenak ikusiko ditugu hemen, produktu horien efektuak zein diren eta horrelakoak erabiltzean zer neurri hartu behar duzun ohartu zaitezen.

Leherkorra

Sukoia

Toxikoa

Kaltegarria edo narritagarria

Korrosiboa

Arriskutsua ingurumenerako

Adibideak: bolbora, Adibideak: alkohola, Adibideak: merkurioa, Adibideak: amonia- Adibideak: salfuma- Adibideak: agoarranitroglizerina, pota- azetona, aerosolak kadmioa, beruna, koa, lixiba, kloroa, tin- na, (azido klorhidri- sa, intsektizidak, pessio nitratoa intsektizidak duak koa), soda kaustikoa tizidak

18

1. unitatea

Produktu mota Leherkorra Sukoia Toxikoa

Ondorioak Lehertu egin daitezke berotuz, kolpekatuz edo igurtziz. Erraz hartzen dute su. Kantitate txikian arnastu, irentsi edo azaletik sartuz gero, asaldura funtzionalak sor ditzakete, eta batzuetan heriotza bera ere.

Segurtasun-arauak Ez kolperik jo, ez igurtzi eta ez ukitu. Sutatik eta bestelako bero-iturrietatik urrun eduki. Sua piztu daitekeen tokietatik urrun eduki.

Kaltegarria Narritagarria Korrosiboa Arriskutsua ingurumenerako

Kantitate txikian arnastu, irentsi edo azaletik sartuz gero, Ez ukitu haiekin azala, begiak, ahoa eta ez arnastu haien lurruna. Erabil babesgaasaldura funtzional arinak sor ditzakete. rriak, hala nola eskularruak, betaurrekoak, Azala edo mukosak ukituta, hantura eragiten dute. maskaratxoak Material degradagarriak edo ehun biziak ukituz gero, suntsitu egin ditzake. Airera, uretara edo lurrera zabalduz gero, hondatu egin Ez isuri horrelakorik atmosferara. Ez bota ditzakete ingurumeneko elementuak. ontziak uretara, eta ez utzi zuzenean lurra ukitzen ere.

LABORATEGIKO SEGURTASUN-ARAUAK Arau orokorrak Ez erre, ez jan eta ez edan laborategian. Jantzi txabusina arroparen gainean. Gorde zure jantziak eta gauzak armairuan edo takilan, eta ez inoiz utzi lan-mahaiaren gainean. Tresnak eta produktuak erabiltzeko arauak Ez erabili tresnarik edo makinarik erabilera, funtzionamendua eta ziurtasun-arauak ezagutu gabe. Tresna edo instalazio elektrikoak manipulatu aurretik, deskonektatu sare elektrikotik.

Ez piztu zirkuitu elektrikorik irakasleak instalazioa ikuskatu arte. Kendu bufandak, zapi luzeak eta eroso mugitzen uzten ez dizuten gauzak. Ile luzea baduzu, bil ezazu. Kontuz erabili material hauskorra; adibidez, beirakiak. Ez egin alferreko joan-etorririk laborategian. Eduki beti eskuak garbi eta lehor. Zauriren bat baduzu, lotu edo babestu. Ez probatu produktuak, irentsi ere ez. Material apurturik edo hondatutakorik badago, esan irakasleari. Erreparatu produktu kimikoen flaskoetan ageri diren arrisku-sinboloei. Konturatu gabe zipriztintzen bazara, garbitu alde bustia ur askorekin. Mahaia zipriztindu baduzu, garbitu urez, eta gero lehortu zapi batez.

Egin kasu irakasleari, soberakinak nola kudeatu jakiteko. Istripurik, erredurarik edo lesiorik gertatzen bada, Praktika amaitutakoan, garbitu eta ordenatu erabilitako materiala. esaiozu berehala irakasleari. Eduki dena ordenaturik eta garbi.

JARDUERAK

14. Esan ezazu portaera hauek zuzenak diren ala ez praktika-laborategia. Ez badira, azaldu zergatik.
Mikelek ogitartekoa jan du, eta Maialenek zukua edan du, laborategian substantzia kaltegarriekin lanean ari direla. Praktika amaitutakoan, Iratiren taldekideek alde egin dute laborategitik, mahai gainean materiala zikin eta desordenaturik utzita, eta produktu batzuen flaskoak itxi gabe.

Neurketa. Metodo zientifikoa

19

SAIAKUNTZA

Laborategiko materiala
Fisikako eta kimikako jarduera praktikoak laborategian egiten dira, berariazko materialak erabiliz. Komeni da zertarako balio duten jakitea. Material horiek argiago erakusteko, erabileraren arabera sailkatuko ditugu.

Neurketak egiteko tresnak


Laborategian ohikoak dira erregela, zinta metrikoa, errege-oina, kronometroa, dinamometroa, balantza eta termometroa.

Milimetrotan graduaturiko erregela

Errege-oina Balantza Kronometroa Termometroa Dinamometroa Zinta metrikoa

Erregela graduatua, zinta metrikoa eta errege-oina, luzera neurtzeko. Kronometroa, denbora neurtzeko. Dinamometroa, indarrak neurtzeko. Balantza, masa neurtzeko. Termometroa, tenperatura neurtzeko.

Material elektrikoa
Material hauek zirkuitu elektrikoak muntatzeko eta zirkuitu horien magnitude elektrikoak neurtzeko erabiltzen dira. Pilak eta hornidura-iturriek korronte elektrikoa sortzen dute.
Hornidura-iturria

Lanparak argi bihurtzen du energia elektrikoa. Etengailuak bi posizio ditu: batak korrontea pasatzea oztopatzen du, eta besteak, aldiz, utzi egiten dio pasatzen.

Voltmetroa

Amperemetroa

Hari ek eta kable ek zirkuituko elementuak lotzen dituzte, korronteak zirkula dezan. Erresistentzi ek korrontea ibiltzea eragozten dute, intentsitatea mugatuz.

Hariak eta kableak Pila Erresistentzia Lanpara Etengailua

Amperemetroak eta voltmetroak korronte-intentsitatea eta potentzial-diferentzia neurtzen dute, hurrenez hurren.

20

1. unitatea

Likidoen bolumena neurtzeko tresnak


Multzo honetan tresna hauek ditugu: matraze bolumetrikoak, pipetak, buretak, probetak eta tanta-kontagailuak. Matraze bolumetrikoek, bolumen jakinekoak direnez, bolumen zehatzak lortzeko balio dute: 25 mL, 50 mL, 100 mL, eta abar. Pipeta k graduatuak edo bolumetrikoak izaten dira, eta haiei esker, ontzi batetik bestera pasatzen den likidoaren bolumena neur daiteke. Bureta k mililitrotan graduatuta daude, eta gil tza bat dute behealdean, likidoa gradualki isurtzeko. Probetak ere mililitrotan graduaturik daude, eta bolumenak neurtzeko balio dute. Tanta-kontagailua k likido kantitate txikiak tantaz tanta isurtzeko erabiltzen dira. Haiekin egindako neurketak gutxi gorabeherakoak izan arren, oro har 20 tanta 1 mLren baliokidetzat jotzen dira.
Tanta-kontagailua

Matraze bolumetrikoa Pipeta

Probeta

Bureta

Erreakzioak eragiteko tresnak


Jarraian aipatzen diren tresnez baliatuz, hainbat erreakzio desberdin eragin daitezke: saio-hodiak, Erlenmeyer matrazeak, hauspeakin-ontziak, erloju-beirak, portzelanazko kapsulak eta arragoak. Saio-hodietan erreakzioak eragin daitezke, eskala txikian.
Saio-hodiak Erlenmeyer matrazeak Arragoa

Erlenmeyer matrazeek ahoa behealdea baino estuagoa dute, edukia isuri gabe astindu edo irabiatu ahal izateko. Hauspeakin-ontziak disoluzioak prestatzeko, likidoak berotzeko eta abar erabiltzen dira. Erloju-beirek, azalera handia dutenez, erraztu egiten dute haien gainean jarritako likidoak lurruntzean. Portzelanazko kapsulak erreaktibo solidoekin erabiltzen dira edo erreakzioan bero handia askatzen denean. Arragoek, material errefraktarioz eginda daudenez, sutan eta oso tenperatura altuak jasan ditzakete.

Portzelanazko kapsula

Hauspeakin-ontziak Erloju-beira

Neurketa. Metodo zientifikoa

21

JARDUERAK

Fenomeno fisikoak eta kimikoak


15. Noiz esaten dugu fenomeno bat fisikoa ala kimikoa dela?
S

23. Soniak 248 g-ko balioa lortu du benetan 252,4 g-ko balioa
duen masa bat neurtzean, eta Josek 430 g-ko balioa lortu du benetan 425,4 g-ko balioa duen beste masa bat neurtzean. Zehaztu bakoitzak egindako errorea neurtutako unitate bakoitzeko. Bi neurrietako zein da egokiena?

16. Esan prozesu hauek fenomeno fisikoak ala kimikoak


diren. Arrazoitu erantzuna. a) Dutxatik irteten den ur beroa lurrun bihurtzen da eta lurrunak komuneko ispiluak lausotzen ditu. b) Ibilgailuen motorretan gasolina erretzen da, eta errekuntzaren ondorioz sorturiko kea ihes-hoditik kanporatzen da.

24. Aztertu irudi hauek eta esan zein den erloju bakoitzaren
bereizmena edo sentikortasuna:

Magnitude fisikoak neurtzeko erak


17. Idatzi sei magnitude hauei SI sisteman dagozkien unitateS en izenak eta sinboloak: luzera denbora masa tenperatura energia korronte-intentsitatea

18. Erabili bihurketa-faktoreak, eta eman honako hauek:


a) 0,048 m, cm-tan b) 6 205m, km-tan c) 84 ZP, W-etan d) 5 687 dm2, m2-tan e) 0,009 741 m3, cm3-tan f) 70,2 km/h, m/s-tan g) 33,5 m/s, km/h-tan h) 9 aste, h-tan

25. Seinalatu zein diren kantitate hauen zifra esangarriak:


a) 11,1685 b) 7,830 104 c) 6 121,854 d) 3,100 103 e) 0,000 000 7 f) 9 102

26. 11,99 mm-ko luzera lortu dugu 10 m-ko bereizmena duen 19. a) Adierazi kantitate hauek, notazio zientifikoa erabiliz:
576 254 000 3 569,0019 0,000 000 061 23 b) Adierazi kantitate hauek era hamartarrean zifra guztiekin: 4,5 107 7 103 1,14 1012 mikrometro bat erabilita. Eman neurri hori bere zifra esangarri guztiekin eta dagokion errorearekin.
Sol.: (11,99 0,01) mm

20. Espazio-ontzi batek 1,35 milioi kilometroko bidea egin


du 5 egun eta 15 orduan. Adierazi bi kantitate horiek SI sistemako unitatetan, eta kalkulatu espazio-ontziaren batez besteko abiadura.
Sol.: 1,35 109 m; 4,86 105 s; 2,78 103 m/s

Metodo zientifikoa. Etapak


27. S Aipatu, ordenan, metodo zientifikoaren etapak, eta azaldu
zertan datzan bakoitza.

28. Z Iradoki prozedura bat hipotesi hau egiaztatzeko: Pendulua-

Neurketen doitasunik eza


21. Aipatu errore absolutuen eta errore erlatiboen arteko bi
desberditasun.

ren oszilazio-periodoa penduluaren masaren eta sokaren luzeraren menpe dago. Jarraitu metodo zientifikoaren faseei.

29. Zientzialari batek hainbat datu lortu ditu V eta I magnitudeen arteko menpekotasuna aztertzean, eta taula hau osatu du haiekin: V (V) I (A) 1,2 0,05 3,6 0,15 6,0 0,25 8,4 0,35 10,8 0,45 13,2 0,55

22. S Kronometro batek 19,4 s markatu du atletismo-proba ba-

tean. Jakinik benetako balioa 19,78 s izan dela, kalkulatu neurriaren errore absolutua eta errore erlatiboa.
Sol.: 0,38 s; 0,019

Adierazi grafikoki datu horiek, aztertu emaitzak, eta interpretatu nolakoa den bi magnitude horien arteko mendekotasuna.

22

1. unitatea

30. Grafiko hauek bi magnituderen arteko erlazio matematikoa


adierazten dute:
a c

33. Azaldu zer esan nahi duten etiketetan agertu ohi diren sinS bolo hauek, eta esan nola jokatu behar den mota horretako produktuak erabiltzean.

34. Esan zertarako erabiltzen diren laborategiko tresna hauek:


balantza, amperemetroa, Erlenmeyer matrazea, pipeta, arragoa.

@ Erlazio matematiko hauetako zein dagokio goiko grafiko bakoitzari? Erantzuna egiaztatzeko, esleitu balioak K eta x parametroei.
y = K ;y = K x;y = K x 2 ;y = a + K x x

Ordenagailua lagun
t (s) s (m) 0 0 1 1,5 2 6,0 3 13,5 4 24,0 5 37,5

35. Z Ikertzaile batek idatziz jaso ditu higitzen ari den objektu ba-

31. Praktika hau egitean ohartuko zareZ nez, likido batek bere barruan murgilduriko gorputz bati egiten dion goranzko bultzapen-indarra likidoaren beraren dentsitatearen araberakoa da. Bete ezazu edalontzi handi bat urez, barruan oilo-arrautza bat nasai sar-tzeko adina bete. Sartu uretan oilo-arrautza fresko bat. Ikusiko duzu hondora doala. Bota urari bi edo hiru koilarakada gatz, eta eragin hagaxka batez gatza erabat disolbatu arte. Ikusi ea arrautzak flotatzen duen. Horrela ez bada, gehitu gatz gehiago eta eragin hagaxkarekin disolbatzeko, harik eta arrautzak flotatu arte. Interpretatu gertatutakoa. Handiagoa al da bultzapenindarra uretan gatza disolbatuz gero? Zergatik? Idatzi saiakuntzari buruzko txosten zientifiko bat.

ten posizio eta denbora hauek:

Ikertzaileak jakin nahi du ea ibilitako espazioa proportzionala den denboraren karratuarekiko. Egiaztatu hipotesia zuzena den ala ez. Horretarako: Kalkulu-orri bat erabiliz, jaso taula batean posizioaren eta denboraren karratuaren balioak. Adierazi grafikoki posizioa (ordenatuetan) denboraren funtzioan (abzisetan). Erabili lehengo kalkulu-orria edo irakasleak proposatzen duen programa informatikoa.
)5 Grafikoa aztertuta, atera zeure ondorioak.

36. Sartu web-orri honetan: http://www.ctv.es/USERS/vaello/

Laborategiko lana
32. Berrikusi laborategiko segurtasun-arauak, 19. orrialdean.
S Esan ezazu hurrengo jokabideotako zein diren ezegokiak, eta azaldu horrelakoen arriskuak. a) Irakaslea beste talde batekin dagoen bitartean, Unai eta Salim laborategiko materialarekin jolasten egon dira. b) Karmelek ogitartekoa jan du laborategian, produktu kimikoak erabiltzen ari zela.

manual/c-cientifica.htm. Begiratu nola sartzen diren zenbakiak, notazio zientifikoa erabilita, zure kalkulagailuan. Ondoren, egin eragiketa hauek:
a) 2, 5 10 5 6, 9 10 3 b) 3, 3 1010 5 10 6 c) (7, 3 10 4 )5 d) 2,116 10 9

37. Metodo zientifikoaren aldiak ageri dira web-orri honetan:


Z http://www.aibarra.org/investig/tema0.htm. Sar zaitez orrian, eta erantzun galdera hauei:
a) Zein dira hipotesi bat lantzeko urratsak?

Neurketa. Metodo zientifikoa

23

ZIENTZIA ETA GIZARTEA

NEURKETA-PATROIAK
Neurri baten balioa konparatzeko erabiltzen ditugun erreferentzia-unitateak dira neurketa-patroiak. Metro patroia honela definitu zen hasiera batean: platino-iridiozko barra batean grabaturik dauden bi marken arteko tartea edo luzera, 0 C-an neurtua. Barra hori Svres-en (Paris) dago, Pisu eta Neurrien Nazioarteko Bulegoan, eta barraren bi marken arteko luzera hori Paristik pasatzen den meridianoaren koadrantearen hamarmilioirena da, gutxi gorabehera. Gerora, beste patroi errazago batzuen bidez definitu da metro patroia. Gaur egun, hain zuzen ere, metro patroiaren definizioa argiak hutsean 1/299 792 458 segundoan betetzen duen bidea edo distantzia da. Kilogramo patroia honela definitu zen: Svres-en gordeta dagoen platinozko prototipo baten masa. Masa hori urlitro batek 4 C-an eta 1 atm-eko presioan duen masari dagokio. Gaur egun ere horixe hartzen da masaren patroi unibertsaltzat, ez baita erraza patroi egokiagorik topatzea. Segundo patroia honela definitu zen: eguzki-egunaren 24renaren 60renaren 60rena. Gaur egun erabiltzen den definizioa, ordea, honako hau da: Cesio133 atomoaren oinarrizko egoeraren bi maila hiperfinoren arteko trantsizioari dagokion erradiazioaren 9 192 631 770 periodoren iraupena.

NEURRI ANGLOSAXOIAK
LUZERA - UNITATEAK Unitatea Milia* Yarda Oina Hazbetea Mult./Azpimult. 1760 yarda 36 hazbete 12 hazbete SIko baliokidea 1,609 km 0,9144 m 30,48 cm 25,4 mm

EDUKIERA - UNITATEAK Unitatea Galoia** Galoi-laurdena Pinta Mult./Azpimult. 1/4 de galoi 1/8 de galoi MASA - UNITATEAK Unitatea Libra Ontza Mult./Azpimult. 16 ontza SIko baliokidea 453,6 g 28,35g SIko baliokidea 4,546 L 1,137 L 0,568 L

* Milia ingelesa da. Itsas miliak 1,852 km ditu eta. ** Galoi ingelesa da. Galoi amerikarra 3,786 L-ren baliokidea da.

EREDU ZIENTIFIKOAK
Zientzietan, hala nola fisikan eta kimikan, errealitatea eredu zientifikoen bidez sinbolizatu ohi da. Eredu horiek sistema edo fenomeno baten adierazpen sinplifikatuak dira, behaturiko gertaerak modu onargarrian azaltzen dutenak, eta saiakuntzen bidez egiazta daitezkeen aurreikuspen edo iragarpenak egiteko balio dutenak. Ereduak baliagarriak dira gertaerak azaltzeko balio duten bitartean. Horregatik, etengabe gertaerak aztertu behar dira, eta behar izanez gero, berritu edo al-

LASER-METROA EDO LASER BIDEZKO DISTANTZIA-NEURGAILUA


Azken teknologiako metroa dugu. Segundo-frakziotan neurtzen ditu, doitasun handiz, 5 cm eta 200 m bitarteko distantziak. Laser-ziriari esker, zehatz jakin dezakegu non egiten ari garen neurketa. Bere arazo bakarra tresna honen prezio handia da.

Eredu atomikoak.

24

1. unitatea

LABURPENA
Fisika izeneko zientziak fenomeno fisikoak aztertzen ditu; alegia, gorputz materialetan hasierako substantziak beste mota bateko substantzia bihurtu gabe gertatzen diren aldaketak. Kimika izeneko zientziak fenomeno kimikoak aztertzen ditu; alegia, substantziek jasan ditzaketen aldaketak, eta baita substantzia horien konposizioa, egitura eta propietateak ere. Magnitude fisikoa gorputzen edozein ezaugarri edo propietate neurgarri da. Oinarrizko magnitudea Luzera Masa Denbora Unitatea metroa kilogramoa segundoa Laburdura m kg s A K cd mol 5 980 000 000 000 000 000 0,000 000 000 001 67 5,98 1018 1,67 1012 Errore absolutua: neurketan lorturiko emaitzaren eta neurriaren benetako balioaren (edo balio zehatzaren) arteko kendura da, balio absolutuan hartua.
Ea = |a x |

Errore erlatiboa: errore absolutuaren eta neurriaren benetako balioaren (edo balio zehatzaren) arteko zatidura da.
Er = |a x| Ea = x x

Neurrien zifra esangarriak ziur dakizkigunak dira, gehi zalantzazkoa den beste bat; beraz, errore-tarte bat dute. Neurri esperimentala bi balio hauek determinatzen dute: batetik, neurketan lorturiko zenbakizko balioak eta haren zifra esangarri guztiek, eta bestetik, errore absolutuak, zeinak neurgailuaren bereizmenaren baliokidetzat jotzen baitugu.

Korrontearen intentsitatea amperea Tenperatura Argi-intentsitatea Substantzia kantitatea kelvina Kandela mola

Bihurketa-faktore izeneko frakzioek bat balio dute, eta bi unitateren arteko baliokidetza adierazten dute.
36 500 m 1km 1000 m = 36, 5 km

(4,50 0,05) g lorturiko zenbakizko balioa errore absolutua

Notazioa zientifikoz idatzitako balio batek elementu hauek ditu: parte oso bat (zifra ez-nulua), parte hamartar bat eta berretzailea osoa duen 10 balioaren berretura bat. Balioa Notazio zientifikoa

Metodo zientifikoa prozedura zurruna izan arren, zenbait etapa edo fase ditu: behatzea, hipotesiak formulatzea, esperimentuak egitea, ondorioak ateratzea eta emaitzak jakinaraztea. Laborategiko tresna eta produktu batzuk arriskutsuak izan daitezke egokiro erabili ezean. Arriskuak saihesteko, ontzie-

1. Zein da tenperatura-unitatea SI sisteman? 2. Zer bihurketa-faktore behar dituzu asteak segundotara


pasatzeko?

magnitudearen aldakuntza minimoari?

EBALUAZIOA

7. Mutil baten garaiera neurtzeko, 1 mm-eko bereizmena


duen zinta metriko bat erabili dugu. Emaitza 151,7 cm izan bada, zein da neurri horren adierazpena? a) (151 0,1) cm b) (151,7 0,1) cm c) (151,70 0,01) cm

3. Kalkulatu zenbat metro segundoko den 27 km/h-ko


abiadura.

4. Idatzi kantitate hauek notazio zientifikoaren bidez:


a) 421 000 000 b) 0,000 288 3 c) 0,000 000 460 50

8. Nola deritzo gertaera edo fenomeno natural batean


behaturiko erregulartasunen formulazio matematikoari?

5. Substantzia baten 2,456 g (benetako balioa edo balio


zehatza) pisatzean 2,57 g-ko balioa lortu dugu. Kalkulatu neurketan egindako errore absolutua eta errore erlatiboa.

9. Zer adierazten du
sinbolo honek ontzi batean?

6. Nola deritzo neurketa-tresna batek hautematen duen

Neurketa. Metodo zientifikoa

25