Академический Документы
Профессиональный Документы
Культура Документы
HELBURUAK
1. Atmosferak eguzki-erradiazioak iragaziz zer funtzio egiten duen ulertzea. 2. Ur-laster ozeanikoak, haizeak eta haize kirriak zerk sortzen dituen ulertzea. 3. Meteorologia-mapa sinpleak interpretatzen ikastea. 4. Agente geologikoak zer diren ikastea eta zer energiak mugiarazten dituen jakitea.
EDUKIAK
KONTZEPTUAK
Eguzki-energia eta atmosfera. (1. eta 2. helburuak) Eguzki-energia eta hidrosfera. (2. eta 5. helburuak) Eguzki-energia eta agente geologikoak. (4. helburua) Eguzki-energiaren erabilera. (6. helburua) Eskema grafikoak eta argazkiak aztertzea eta interpretatzea. Hainbat fenomenoren arteko loturak aztertzea. Meteorologia-mapa sinpleak interpretatzea. (3. helburua) Albedoaren eta goranzko haize-lasterren arteko lotura aztertzeko saiakuntzak egitea (7. helburua)
JARRERAK
Gure planetaren ezaugarri bereziak zein diren jakiteko interesa izatea. Beroketa globala eta ozono-geruzaren murrizketa ez areagotzea lortzeko aldeko jarrera gogotsua izatea.
BALIOETAN HEZTEA
Osasunerako hezkuntza
Hitz egin ikasleekin, eta adierazi zein garrantzitsua den begiak eta azala eguzki-izpi kaltegarrietatik babestea. Unitate honetan, hainbatetan aipatu da Eguzkia energiaeta osasun-iturri dela. Eguzkiari esker, D bitamina sintetiza daiteke, eta odolak gorputzean zirkula dezake. Bestalde, atmosfera erradiazio arriskutsuen iragazkia denez, erradiazio horiek ez dira Lurraren gainazalera iristen. Nolanahi ere, erradiazio gutxi batzuk iristen dira, eta horien eraginpean luzaroan jartzea kaltegarria litzateke bai larruazalerako bai begietarako. Eguzkierradiazioek larruazalean eragiten dituzten kalteak metatu egiten dira. Horregatik, oso garrantzitsua da txiki-txikitatik larruazala zaintzen hastea, hainbat gaixotasun ez izateko; esaterako, larruazaleko minbizia. Gure larruazala Eguzkitik behar bezala babesteko, baliagarria zaigu jakitea, batetik, nola erantzuten duen gure larruazalak Eguzkiaren eraginpean; horrela, eguzkia gehienez ere zenbat denboran har dezakegun jakingo dugu, larruazal motaren eta haren sentsibilitatearen arabera. Eta bestetik, garrantzitsua da zer latitudetan eta altitudetan gauden jakitea, bai eta eguneko zer ordu den ere. Atmosferako iragazkia eraginkorra da egunsentian eta iluntzean, batik bat. Nolanahi ere, eguzki-erradiazioetatik babesteko, onena arropak, itzalkinak eta kapelak erabiltzea da, horrela ez baitugu Eguzkia zuzenean hartuko. Eguzkia hartu nahi badugu, izpi ultramoreetatik babesteko babesfaktoredun eguzkitako kremak erabili behar dira. Faktore zenbaki handiak erabiliz hastea komeni da, eta ondoren, faktore txikiagoak erabiltzea. Faktore-zenbakiak hau adierazten du: babes-denbora zenbaki horren eta Eguzkitan jartzeko gehienezko denboraren biderkadura.
218
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
EBALUAZIO-PROBAK EBALUAZIO-IRIZPIDEA 1. probako ariketak a) Atmosferak zer funtzio betetzen dituen azaltzea, batetik, eguzki-erradiazioen iragazkia den aldetik, eta bestetik, berotegi-efektuari dagokionez. (1. helburua) b) Lurraren kanpoko energia-iturria deskribatzea, bai eta atmosferan eta hidrosferan ere zer eragin duen. (2. helburua) c) Meteorologia-mapa sinpleak interpretatzea. (4. helburua) d) Erliebea modelatzen duten agente geologikoak zein diren jakitea, bai eta haiek zerk eragiten dituen ere. (5. helburua) e) Klimaren eta ur-laster ozeanikoen arteko lotura azaltzea. (6. helburua) f) Gizakiak eguzki-energia nola erabiltzen duen azaltzea. (7. helburua) g) Lurreko albedoa eta goranzko haize-laster termikoak lotzea. (8. helburua) 3, 8 1, 2 6 9 4 5 7 2. probako ariketak 1, 6 8, 9 2 3 5 4 7
GAITASUNAK LANGAI
Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna
ZIENTZIA ZURE ESKU ataleko Aldagaien kontrola. Lurreko albedoa eta goranzko haize-laster termikoak testuan (137. or.), laborategian naturako fenomeno bat birsortzea proposatzen da, eta horretarako, hainbat parametro ezarriko dira: bat aldagai independentea izango da, bestea mendeko aldagaia, eta gainerakoak aldagai kontrolatuak. Horrela, fenomeno hori aztertu ahal izango dugu, bai eta aldez aurretik ezarritako parametroen artean loturarik dagoen jakin ere. Unitate honetan, eskemak eta meteorologia-mapak interpretatzen ikasiko dugu, eta horrela, aztertutako kontzeptuak ulertuko ditugu. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna AZTERKETA ZIENTIFIKORANTZ ataleko Golkoko ur-lasterra eta Europako tenperatura testuan (139. or.), testuaren irakurrizko ulermena lantzen da. Galderei zuzen erantzuteko, beharrezkoa da behar bezala irakurtzea eta geografia-mapa baliatzea. JAKINGARRIAK ataleko Berogailu eta hozkailu naturalak testua (136. or.) lantzeko, beharrezkoa da testu zientifikoak ulertzeko gai izatea. IRAKURLEAREN TXOKOA ataleko Denerako funtsezkoa
den astroa testua (141.or.) dibulgaziozko testua da eta gai zientifiko bat denok ulertzeko moduan azaltzen du. Irakurtzetik ulertzera ataleko galderen bidez, testuan informazio espezifikoa bilatzeko gaitasuna lantzen da, bai eta ingurumen-arazo global bat azaltzeko eta gizakiok arazo horren aurrean zer jarrera dugun ohartzeko ere.
55., 56., 57. eta 59. ariketen bidez, ideiak idatziz adierazteko gaitasuna lantzen da, bai eta laburpenak idazteko eta naturako fenomenoei buruzko azalpen arrazoituak egiteko gaitasuna ere. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna IRAKURLEAREN TXOKOA ataleko Denerako funtsezkoa den astroa testuari esker (141. or.), giza jarduerak berotegi-efektuan zer eragin sortzen dituen ulertuko dugu, bai eta horrek zer ondorio eragiten dituen beroketa globalean ere (ondorio horiek nabarmenak dira, dagoeneko). 64. ariketan, planeta honetako biztanle garen aldetik arazoa gutxitzeko zer jarrera eta konpromiso ditugun aztertuko dugu, eta horiei buruzko gogoeta egin. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna 53., 54., 58. eta 59. ariketetan, ikasleak bere gaitasun plastikoak baliatzea proposatzen da, hainbat azalpen-marrazki egiteko, eta horrela, zientzia-ezagutza hobeto ulertu eta adierazteko.
219
1. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
EGUZKIA
EGUZKIAREN EGITURA
Nukleoa: hor gertatzen dira fusio-erreakzio nuklearrak. Tenperatura 15 milioi gradu zentigradukoa da, eta presioa, 250.000 milioi atmosferakoa. Nukleoa da Eguzkiaren sortzailea. 600.000 km-ko diametroa duela uste da. Eremu erradioaktiboa: energia Eguzkiaren kanpoaldera irteten da geruza honetatik zehar, eta horretarako, milaka urte behar ditu. 380.000 km inguruko lodiera du.
Koroa: kanpo-kanpoko geruza da eta eguzki-eklipse osoa gertatzean soilik ikusten da. Hedadura handia du, eta forma aldakorra. Tenperatura altuan arrarifikatutako gasez osatuta dago.
Eremu konektiboa: energia kanpora irteten da, konbekzio bidez. 140.000 km inguruko lodiera du.
Kromosfera: kolore gorriko geruza da eta oso tenperatura altua du (500.000 C-tik gora). Geruza horretan gertatzen dira distirak; hots, eguzki-energiaren leherketa izugarrien ondorioz sortutako sugarrak, 200.000 km-rainokoak. Bestalde, protuberantziak ere sortzen dira; alegia, materia-arkuak. Horiek eremu magnetikoaren lerroei jarraitzen diete.
Fotosfera: geruza mehea da, 300 km inguruko lodierakoa. Gas goriz osatuta dago, 5.000 C-an. Eguzkitik iristen zaizkigun argia eta beroa igortzen ditu. Geruza horretan ageri dira eguzki-orbanak; hots, tenperatura baxuagoak dituzten zonak.
220
2. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
LURREKO ATMOSFERA
ATMOSFERA-IRAGAZKIA
Eguzkiak energia igortzen du norabide guztietan. Lurrera iristen dena Eguzkiak igortzen duen energia osoaren zati txiki bat baino ez da. Dena den, goiko atmosferara iristen den erradiazio kantitate guztia ez da Lurraren gainazalera iristen. Zati bat islatu egiten da, eta bestea, atmosferak xurgatzen du. Beraz, atmosferaren funtzioa eguzki-erradiazioak iragaztea da. Nolanahi ere, atmosferak eguzkierradiazioak iragaztean hautespena egiten du; izan ere, ez ditu uhin-luzera guztiak era berean xurgatzen. Atmosferak iragazten duen eta biziarentzat kaltegarria den erradiazioetako bat erradiazio ultramorea da; izan ere, hilgarria izan daiteke. Erradiazio hori hiru motatakoa da, uhin-luzeraren arabera: UV-A erradiazioa. Jarraitua da argi ikusgaipean, eta mota hau da energia gutxien duena, uhin-luzera handiena duelako (400 eta 320 nm bitartean). Kalteak eragin ditzake larruazalean, intentsitate handikoa baita. UV-B erradiazioa. Ozono-geruzak iragazten du. 320-380 nm bitarteko uhin-luzera du. Arriskutsua da izaki bizidunentzat. Gizakiongan azala gorritzea eta erredurak eragin ditzake, bai eta zimurrak, larruazaleko minbizia, begi-lausoak eta immunitate-sistema ahultzea ere. UV-C erradiazioa. Hiruretatik arriskutsuena da, baina zorionez, oxigenoak erabat xurgatzen du. Industria-prozesuetan baliatzen da, desinfektatzeko.
03 00 , 0
04 00 , 0
05 00 , 0
06 00 , 0
07 08 09 1 00 00 ,00 ,00 , , 0 0 0 0
15 00 , 0
2 00 0,
4 00 01 0, 0,
Uhin-luzera mm-tan
EGUZKI-ERRADIAZIOA
Erradiazio estralurtarra
Hodeiak daudenean
Landarediaren azpian
221
7
Energia
3. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
HAIZEAK
HAIZEEN JATORRIA
Atmosferak makina termiko baten moduan dihardu. Eguzki-energia baliatzen du aire-masak mugiarazteko. Horri haizea esaten zaio. Haizearen funtzioa energia termikoa planeta osoan banatzea da. Hori guztia ulertzeko, aztertu grafiko hau:
90
60
30
0 Lurreko latitudea
30
60
90
Grafikoan ikus daiteke ekuatore inguruan, 0 eta 30 artean, energia-superabita dagoela (Lurrera iristen den eguzki-energia kantitatea handiagoa da, Lurrak espazioa bidaltzen duena baino). Aitzitik, eremu horretatik at energia-urritasuna dago; izan ere, Lurraren gainazalak energia gehiago igortzen du espaziora, Eguzkitik jasotzen duena baino. Egoera hori egonkorra balitz, ekuatore inguruko eremua kiskalita egongo litzateke, eta eremu horretatik at, planeta izoztuta egongo litzateke. Zorionez, haizeek bai eta itsasoko ur-lasterrek ere ekuatorera iristen den energiaren zati bat poloetara eramaten dute. Horrela, tenperaturak ez dira asko aldatzen latitude batetik bestera. Bestela, tenperatura-aldeak nabariagoak lirateke. Laburbilduz, aire ekuatorialen masak berotu egiten dira, atmosferara igo, eta iparraldera mugitzen. Era berean, poloetako aire hotza lurrazalera jaisten da, eta horren ondorioz, haize hotzak sortzen dira, eta eremu epeletara mugitzen. Ekuatoretik datorren aireak eta poloetatik datorrenak ez dute zuzenean bat egiten, baizik eta eskualde epelen gainean dagoen konbekzio-zelula baten bitartez elkartzen dira. Iparretik hegoaldera doazen aire-mugimendu horiek trabatu egiten dira planetaren errotazio-efektuaren eraginez. Horren ondorioz, haizeak erlojuaren orratzen noranzkoan ibiltzen dira
ipar hemisferioan, eta aurkako noranzkoan, hego hemisferioan. Horretaz gainera, mugimendu arrunt horiek aldatu egiten dira hainbat geografia-faktoreren eraginez; esaterako, orografia, ur-masak izatea, etab.
A
Eguzki-haize polarrak 60
Fron te
B
po la a rr
B
Perturbazio polarra
Mendebal-haizeak 30
Aska ekuatoriala
Haize eta barealdi ekuatorialen gerrikoa Haize eta barealdi ekuatorialen gerrikoa
KZIT
30
A
Fronte
Mendebal-haizeak
60
B A
222
4. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
ZENBAKIA
0 1 2 3 4 5
HAIZEA
Barealdia Aire arina Haize kirri arina Haize kirri gozoa Haize kirri bizia Haize kirri freskoa
ABIADURA (KORAPILOAK)
1etik behera) 1-3 4-6 7-10 11-16 17-21
ZEHAZPENAK
Itsasoak ispilua dirudi. Itsasoa izurtzen hasten da. Olatu txikiak, lehertzera iristen ez direnak (haize ahula). Olatuen gandorra lehertzen denean hasten da (haize arina). Ardi zuri gutxi batzuk sakabanatuta. Olatu luze samarrak (haize alaia); ardi zuri asko. Olatu ertainak eta luzeak (haize hozkirria); ardi zuri ugari, eta batzuetan, zenbait zipriztin. Olatu handiak sortzen dira (haize gogorra); apar zurizko gandorrak edonon ikus daitezke. Zipriztin kopurua areagotu egiten da. Itsasoan nabigatzea arriskutsua da itsasontzi txikientzat. Haizeak bere norabidean eramaten du aparra (haize-boladak); itsaso zakarra. Olatu handiak; aparra hodei zuritan eramaten da (haizetea). Olatu zabalak. Aparra geruza loditan eramaten da (haizete gogorra). Itsasoa marru egiten hasten da. Zipriztinek ikustea galarazten dute. Oso olatu zabalak eta gandor motosduna (ekaitza). Itsas azala zuria da. Gutxi ikusten da. Itsasoak ozen egiten du marru. Olatu ikaragarriak (ekaitz gogorra), Edukiera ertaineko ontziak begien bistatik ezkutatzen dira. Itsaso zuri-zuria. Gutxi ikusten da. Nabigatzea ezinezkoa da. Airea aparraz eta zipriztinez beteta dago (urakana). Ia ez da ikusten. Urakanak ez du uzten nabigatzen.
22-27
7 8 9
10
48-55
11
Ekaitza
56-63
12
Urakana
64-71
Oharra: korapilo bat orduko itsas milia baten baliokidea da; hots, 1,852 km/h balio du.
223
5. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
IZENA
Abrego haizea
JATORRIA
Hego-mendebaldea
ERAGIN-EREMUA
Andaluzia Gaztela-Mantxa Gaztela eta Leon Extremadura Ebroren harana Ebroren harana Bizkaiko golkoa Bizkaiko golkoko kostaldea Dueroren harana Kataluniako itsasertza Valentziako itsasertza Gibraltarko itsasartea Alboran itsasoa Murtzia Murtziako itsasertza Alacant Kataluniako itsasertza Balearrak Cdizko golkoa Lengo golkoa Zaragoza Ebroren harana Portugalgo itsasertzetik sartzen da penintsulara. Gaztela-Mantxa Extremadura Empord Menorca Guadalquivirren harana Cdizko golkoa Levanteko itsasertzak Murtziako itsasertza Balearrak
EZAUGARRIAK
Haize epela eta hezea.
Haize hezea. Haize hotza eta lehorra. Lurzorutik gertuko haize zakarra eta nabarmena, itsas ekaitz bizia ekartzen duena. Haize hotza eta parrastatsua. Haize hotza eta parrastatsua. Haize iraunkorra, apur bat hezea eta parrastatsua. Haize hezea, sargori-sentsazioa sortzen duena. Haize freskoa eta hezea, itsasoko ekaitz gogorra ekartzen duena. Haize iraunkorra, apur bat hezea eta parrastatsua. Haize parrastatsua, itsasoko ekaitza ekartzen duena. Haize hotza eta lehorra. Atlantikoko ekaitz gogorrak eramaten ditu. Udan, eguzki-erradiazioak sortutako haize terrala. Haize hotza eta nahasia. Haize parrastatsua eta apur bat hezea; udaberrian eta udazkenean, batzuetan, urakana. Haize beroa eta apur bat hezea, Saharatik datorrena.
Xaloc haizea
Hego-ekialdea
224
6. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
Eguzkia aztertzea
Hasi baino lehen, ohar garrantzitsu bat: INOIZ EZ BEGIRATU EGUZKIARI ZUZEN-ZUZENEAN, eta are gutxiago, prismatikoen eta teleskopioen bidez. Eguzkia aztertzeko, proiekzio-metodoa balia dezakegu. Horretarako, teleskopio bat behar dugu, eta hari okularra askatu. Ondoren, Eguzkiari begira jarri (zuzenean begiratu gabe) eta irudia paper-orri edo kartoi mehe zuri batera eraman. Eguzkiaren irudia orrian proiektatuko da, eta horrela, haren gainazaleko hainbat xehetasun aztertu ahal izango ditugu; esaterako, eguzki-orbanak. Hainbat egunetan aztertuz gero, eguzki-orbanei buruzko jarraipena egin ahal izango duzu, eta Eguzkiaren errotazio-abiadura zer-nolakoa den ondorioztatu.
Berotegi-efektua
Atmosferaren berezko berotegi-efektua aztertzeko, nahikoa da neguan zeruari begiratzea eta meteorologia-informazioa aztertzea. Zure herriko tenperatura minimoak eskuratu behar dituzu, eta hori ezinezkoa bada, inguruko herri batekoak. Bertako edo eskualdeko egunkarietan aurkituko duzu informazio hori. Komeni da gutxienez hil osoko datuak izatea. Aztertu hilabetez hodeiak ilunabarrean. Hodeirik ezean, ezarri 0; zerua estalita dagoenean, 2; eta zerua gutxi lainotuta dagoenean, 1. Horrek adierazten du, zenbat ur-lurrun dagoen atmosferan. Azterketa-aldia amaitutakoan, kalkulatu gaueko tenperaturak, zerua oskarbi zegoenean, estalita zegoenean eta gutxi lainotuta zegoenean. Interpretatu emaitza horiek.
225
7. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
EGUZKI-PANELAK ERAIKITZEA
Materiala
Eskura zer dugu, material bat edo beste erabil dezakegu. Hona hemen aukera bat: Zurezko listoiak. Neurri bereko bi beira. Artelazkia edo beste mota bateko isolatzaileak. Hodi malgu bat (hobe kolore ilunekoa bada).
Helburua
Eguzki-panel bat egitea, eguzki-energia jaso eta ura berotzeko.
PROZEDURA
1 Egin zurezko kutxa handi bat, gutxi gorabehera 0,5 m2-ko gainazala eta 10 15 zentimetro
txiki bat uzteko. Horretarako, banandu bi beirak, tartean zurezko listoi meheak ezarriz eta horiekin marko bat osatuz. Beira itsasteko, silikona erabil dezakezu, baina kontuan hartu silikona ondo lehortzen utzi behar dela.
6 Lotu hodi malgua iturriari, bete urez, eta ondoren, itxi irteera kortxoz. Hartu termometroa
eta neurtu hodi malgua betetzeko erabili duzun uraren tenperatura. Jarri panela eguzkitan, eta handik bi ordura, hustu hodi malgua. Ondoren, neurtu uraren tenperatura termometroaz. Egin berriz saiakuntza bera, panela eguzkitan lau orduz eta sei orduz utziz, eta aztertu uraren tenperatura kasu bakoitzean.
226
8. FITXA
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
IRAKURGAIAK
227
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
1. ESKEMA MUTUA
992
1000 996
B
1000
99 6
04 10
1004
1008
228
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
2. ESKEMA MUTUA
HODIBIHURRA
229
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
3. ESKEMA MUTUA
230
7
SAREAN
IKASGELARAKO BALIABIDEAK
IRADOKIZUNAK
Los reinos del mar. KENETH BROKER. National Geographic Society. RBA Publicaciones, S. A. arg. Ozeanoek Lurrean zer eragin duten eta haien ezaugarriak deskribatzen dira. El efecto invernadero. TONY HARE. SM argitaletxea. Tierra Viva bilduma. Berotegi-efektuari buruzko koloretako argazkiak eta irudiak ditu, bai eta bitxikeriak, jarduerak eta lexiko zehatza ere. Misin Verde: Salva tu planeta! ANTONIO CALVO ROY eta IGNACIO FERNNDEZ BAY. SM argitaletxea. El Barco de Vapor Saber bilduma. Ipuinak, galderak eta erantzunak, jolasak, galdera-sorta eta oharrak; hots, gure planeta ez hondatzeko izan behar den oinarrizko ezagutza.
Artikuluak
La ira del Sol. Espacio. 5. zk., 2005eko maiatza. El Sol, que se cuece en este horno. Espacio. 1. zk., 2005eko urtarrila. El Sol. National Geographic. 2004ko uztaila. Fotografa Solar. Espacio. 12. zk., 2005eko abendua, 86.-87. or. Construye un horno solar. Espacio. 9. zk., 2005eko iraila, 98. or.
METEREOLOGY ON LINE
http://library.thinkquest.org/C0112425/main.htm Webgune interaktiboa, meteorologiari buruzko oinarrizko kontzeptuak eta aurrerapen nagusiak ikasteko.
LIBURUAK
Exploremos el tiempo y las estaciones MAURICETTA VIDAL. Edelvives argitaletxea. Exploremos bilduma. Liburu honek atmosferan zer gertatzen den aztertzen du, bai eta eguneroko eguraldia zer baldintzaren araberakoa den ere. La meteorologa, el tiempo y las estaciones. PIERRE KOHLERS. SM argitaletxea. Liburu honetan, hainbat azalpen ematen dira, fenomeno meteorologikoak ondo ulertzeko. El tiempo y el clima. JAVIER PEJENANTE GOI. Octaedro argitaletxea. Testu honetan eguraldiari eta klimari buruzko kontzeptu nagusiak azaltzen dira, bai eta zalantzak argitu ere, hizkuntza argia eta soila erabiliz.
DVD/FILMAK
El Sistema Solar. DidaVisin bilduma. 7. filma. Didaco. Una verdad incmoda. Zuzendaria: Davis Guggenheim. Film honetan, Al Goreren eskutik Estatu Batuetako presidenteordea beroketa-efektuari buruzko mitoen eta ideia okerren berri izango dugu, eta arazoari nola aurre hartu jakingo dugu. Twister. Zuzendaria: Jan de Bont. Warner Home Video. Banantzear dagoen bikote bat biak zientzialariak noizik behin biltzen da, biak tornadoen atzetik dabiltzalako, haiek ikertzeko asmoz.
231
EBALUAZIOA
1. EBALUAZIO-PROBA
1 Zergatik da Eguzkia ezinbestekoa, Lurrean bizitzari eusteko? 2 Aipatu zer fenomeno atmosferiko gertatzen diren kilometro gutxiren barnean
6 Zer dira isobara-mapak? Zertarako erabiltzen dira? Marraztu isobara-mapa bat. 7 Azaldu zer lotura dagoen lurreko albedoaren eta goranzko haize-laster termikoen artean. 8 Zer eragin du berotegi-efektuak Lurreko bizian? Onuragarria ala kaltegarria? Arrazoitu erantzuna. 9 Zer dira agente geologikoak? Zer energiak mugiarazten ditu? Nola eragiten du Eguzkiak,
232
EBALUAZIOA
2. EBALUAZIO-PROBA
kezka nagusia; izan ere, ondorio kaltegarriak eragin ditzakete gure planetako bizian. Zein dira bi arazo horiek? Azaldu banan-banan.
2 Zer da isobara-mapa bat? Zertarako
1000 996
992
1000
B
04 10
99 6
1004 1008
3 Zer fenomenok modelatzen dute paisaia? Horretarako, energia behar da. Nondik dator energia hori? 4 Esan zer gailu den
5 Zer fenomeno sortzen dira Lurreko atmosferan eta hidrosferan, Eguzkiaren eraginez? Azaldu fenomeno horiek. 6 Azaldu zer funtzio egiten duen atmosferak, eguzki-erradiazioari dagokionez. 7 Azaldu nola dabilen marrazki
honetan adierazitako gailua, bai eta zer ikertu nahi den ere, saiakuntza honen bidez.
a) b) c) d)
233
ANIZTASUNAREN TRATAERA
ZABALTZEKO
1 Eguzkian, hainbat fusio-erreakzio gertatzen dira. Gertatu al daitezke erreakzio horiek Lurrean?
a) Zer gertatuko litzaioke Lurreko klimari errotazio-ardatza zuzenean Eguzkiari begira balego? b) Eta ardatz hori eta Lurraren errotazio-planoa Eguzkiarekiko zutak balira?
10 Arrazoitu adierazpen hau: Ikatza eta petrolioa eguzki-energia fosilak dira. 11 Adierazi, irudi pare bakoitzean, bietako zein den mesedegarria berotegi-efektua murrizteko, eta zergatik.
1a
2a
3a
1b
2b
3b
234
ANIZTASUNAREN TRATAERA
FINKATZEKO
1 Zer da Eguzkia? Zer garrantzi du gizakiontzat? 2 Non sortzen da Eguzkiaren energia? 3 Zer funtzio egiten du atmosferak, Eguzkitik iristen den energiari dagokionez? 4 Azaldu zergatik eta nola sortzen diren mugimenduak atmosferan eta hidrosferan. 5 Zertan dira berdinak eta zertan desberdinak itsas haize kirria eta haraneko haize kirria? 6 Definitu hitz hauek:
a) b) c) d) e)
7 Zer zerikusi dute Eguzkiak eta ibai batek eragindako higadurak? 8 Eskuarki, itsasertzean haizeak beroagoak dira, latitude berean dauden barnealdeko zonetan baino.
Hala ere, uda hotzagoa izaten da. Azaldu zergatik den hori horrela.
9 Zer eguzki-erradiazio arriskutsu iragazten ditu atmosferak? 10 Eguzkiaren energia:
a) Zer eragin du Eguzkiak atmosfera-lasterrengan? b) Zer eragin du Eguzkiak uraren zikloan? c) Nola aldatzen du Eguzkiak Lurraren erliebea?
11 Zergatik kezkatzen gaitu bereziki berotegi-efektuak azkenaldian, beti gertatu izan den fenomeno
naturala bada?
12 Eguzki-energia zuzen-zuzenean baliatzeko bi modu daude. Azaldu zein diren. 13 Zergatik ez da bizirik Eguzki Sistemako beste planetetan? 14 Zertan dira desberdinak zona tropikalera iristen diren eguzki-izpiak eta poloetara iristen direnak?
a) b) c) d)
Atmosfera-lasterrak eta ur-laster ozeanikoak. Goranzko haize-laster termikoak eta inbertsio termikoak. Elurra eta txingorra. Zelula fotovoltaikoa eta eguzki-panela.
235
7
IZENA:
ANIZTASUNAREN TRATAERA
dituenak?
eguzki-erradiazioen artean?
Noiz jotzen du Eguzkiak gehien, goizean, eguerdian ala arratsaldean? Arrazoitu zure erantzuna.
2 Definitu.
Berotegi-efektua:
236
7
IZENA:
ANIZTASUNAREN TRATAERA
1 Osatu uraren zikloa adierazten duen eskema hau. Horretarako, erabili hitz hauek:
Eguzki-energia Ibaiak
Hidrosfera:
Lurrunketa:
Itsasoko ur-lasterra:
Prezipitazioa:
237
7
IZENA:
ANIZTASUNAREN TRATAERA
a) Inbertsio termikoak:
b) Haizeak:
e) Hodeiak:
Lurrikara
Lurpeko urak
Izaki bizidunak
Haizea
Sumendiak
Meteoritoak
Erradiazioa
Metamorfismoa
Kometak
Izozmendia
Geiserra
Harea
Ibaiak
Glaziarrak
Urakanak
238
ANIZTASUNAREN TRATAERA
KULTURANIZTASUNA
EGUZKIA ETA AGENTE GEOLOGIKOAK
Errumanieraz
Arabieraz
Txineraz
239
ERANTZUNAK
7.10. Isobarak elkarren artean oso hurbil dauden guneetan; alegia, 1. gunean, Galizian. 7.11. Isobara. Meteorologia-mapa batean presio atmosferiko bereko puntuak lotzen dituen lerroa. Kurba txikiak dira. Balio distantziakideen bidez adierazten dira, eta ez dute elkar mozten. Grezieratik dator, isos (berdina), eta baros (presioa). 7.12. 1. zona Depresioa. 2. zona Antizikloia. 3. zona Depresioa.
1
900
90 904 8
2 91 6 91
GOGORATU ETA ERANTZUN 1. Landareek eta algek fotosintesia egiten dute, Eguzkiaren argia erabiliz; alegia, materia ez-organikoa materia organiko bihurtzen dute, eta hazteko eta garatzeko erabili, gero. 2. Gizakiok beroa sortzeko eta elektrizitatea ekoizteko erabiltzen dugu eguzki-energia. 3. b) Atmosfera berotzea da, atmosferako karbono dioxidoak beroari eusten diolako. Bilatu erantzuna Haize katabatikoa haize gozo eta freskoa da. Ilunabarrean haranean behera joaten da. ARIKETAK 7.1. Astronauten espazio-jantziek blindaje-geruza lodia dute, eguzki-erradiazioen eraginetik babesteko. 7.2. Sutan dagoen ontzian urak mugitzen jarraituko du, eta ez bestean; izan ere, suari esker, uretan tenperaturaaldeak daude, eta horrek eraginda mugitzen da ura. 7.3. Ez, ur beroak azalera igotzeko joera duelako, eta kasu horretan, ur beroa azalean dago. 7.4. Ez, haize-laster atmosferikoak eta ur-laster ozeanikoak tenperatura-aldeak izateagatik sortzen direlako, eta kasu horretan ez litzateke tenperatura-alderik izango. 7.5. Errotazio-higidurak haize-lasterrak desbideratzen dituelako, eta horren ondorioz, makurtu egiten dira. Haize-lasterren masa eta abiadura zenbat eta handiagoa izan, orduan eta makurragoak izango dira eta kiribilak osatuko dituzte. 7.6. Egun eguzkitsuetan, Lurraren gainazaletik zenbait metrotako altueran aire hotza dagoenean, lurra beroa metatuz doanean eta, aldi berean, haren gaineko airea berotzen duenean, aire bero hori lurretik bereizi eta goranzko haize-laster horietako bat sortzen da. Igotzean, airea hoztu egiten da, eta haren ur-lurruna kondentsatu eta tanta txiki-txikiak sortzen dira. Orduan, hodei txiki bat sortzen da. 7.7. Itsas haize kirria klima beroko itsasertzeko lekuetan sortzen da, lurzorua ura baino askoz azkarrago berotzen den lekuetan. Horren ondorioz, lurzoruaren gaineko airea goranzko haize-laster termikoetan igotzen da. Gora egiten duenean, itsasoaren gaineko aire freskoagoa sartzen da, eta horren ondorioz, kontinenterantz jotzen duen haize kirri bat sortzen da. Gauez, prozesua alderantzizkoa da; izan ere, lurra itsasoa baino azkarrago hozten da, eta beraz, uraren gaineko aireak gora egin, eta horren ordez, kontinentearen gaineko airea sartzen da; horren ondorioz, itsasorantz jotzen duen haize kirri bat sortzen da. 7.8. Hiri handi bateko airearen kutsadura-maila handiena da haren inguruan antizikloi bat dagoenean; alegia, inbertsio termikoak sortzen direnean. 7.9. Meteorologoek urrats hauei jarraitzen diete: 1. Satelite meteorologikoek bidalitako argazkiak baliatzea. 2. Presio atmosferikoari, tenperaturei eta prezipitazioei buruzko datuak jasotzea (datu horiek munduko behatoki meteorologikoek ematen dituzte). 3. Isobara-mapak egitea.
916
0 92
92 4
928
7.13. Ur tantak izozten direnean, txingorra sortzen da. Eta izotzezko kristaltxoak osatzen direnean, elur-malutak sortzen dira. 7.14. Ihintza. 7.15. Harri-jasa txingor-harriak dira eta kumuloninboek sortzen dituzte. 7.16. Hondeatzeko makinak ez dira sistema naturalak. 7.17. Eguzkiak ura lurruntzen du eta haizeek kontinenterantz bidaltzen dute. Ur horrek elikatzen ditu glaziarrak. 7.18. Itsasertzeko erkidegoetan, nahiz eta iparralderago egon, klima epelagoa da, barnealdean baino. Izan ere, itsasoak airea berotzen du, eta horrela, itsasertzeko giro-tenperaturak epelak dira. 7.19. Urak aireko beroa xurgatzen duelako, eta horrela, giroa freskatu. 7.20. Hodibihurra hodi metaliko fina eta luzea da, kolore beltzekoa eta biribilkatua. Eguzki-berogailuetan, hodibihurritik igarotzen den likidoa berotzeko erabiltzen da. Beltzak dira, kolore horrek beroa xurgatzen duelako. 7.21. Zelula fotovoltaikoak argia jasotzean elektrizitatea ekoizten duten gailuak dira. Panel fotovoltaikoak elkarrekin konektatutako zelula fotovoltaiko askoz osatuta daude. 7.22. Klima-aldaketa Lurreko klimaren aldaketa globala da. Aldaketa horiek naturak eragiten ditu, eta azken mendeotan, giza jarduerek ere bai. Klima-aldaketaren ondorioz, Lurraren beroketa globala gertatzen ari da, eta horrek oso ondorio kaltegarriak izan ditzake gure planetako bizian; esaterako, poloetako kaskoak urtzea, itsas maila igotzea, aldaketa meteorologikoak, etab.
240
ERANTZUNAK
7.23. Aerosol horien konposizioan CFC gasik ez dagoela esan nahi du. 7.24. Kartoi mehe beltza duen metagailuko hariak askoz ere gehiago mugitzen dira, kartoi mehe zuria duen metagailukoak baino. Kolore beltzeko gainazalaren albedoa txikiagoa da, bero gehiago xurgatzen du, eta horren ondorioz, airea gehiago berotuko du. Horri esker, goranzko haize-laster termikoa sortzen da. Metagailuaren gainazalaren albedoa zenbat eta txikiagoa izan, are eraginkorragoa izango da goranzko haize-laster termikoen eraketa. 7.25. Goranzko haize-laster termikoak eraginkorrak izateko, lurreko airearen eta atmosferaren tenperaturen arteko aldeak handia izan behar du; alegia, udazkenean eta udaberrian, ilunabarrean, lurzorua egunean zehar berotu denean. 7.26. Goranzko haize-lasterra eratu da, tximiniako airea beroagoa delako kanpokoa baino; ondorioz, gora igotzeko joera du, eta horrela, goranzko haize-lasterra sortzen da. 7.27. Eguerdian, Eguzkiak errazago erretzen du larruazala, une horretan Lurrera iristen diren izpiak Lurraren gainazalarekiko zutak direlako; horrenbestez, izpiek aire-lodiera txikiagoa zeharkatzen dute, eguneko beste orduetan baino. Airea da, hain zuzen, erradiazioen iragazkia. 7.28. Bete bi ontziak ur beroz. Lehen ontzian, bero-iturririk gabekoan, ura geldirik dago. Bigarren ontzian, kanpoko bero-iturri baten gainean dagoen ontzian, gora eta behera egiten duten lasterrek mugiarazten dute ura. Lehen ontzian, uraren tenperatura bera da azalean eta hondoan. Bigarrenean, kanpoko beroak tenperatura aldeak eragiten ditu, eta horren ondorioz, ur beroak azalera igotzeko joera du, azaleko ur hotza baino arinagoa delako. Horrenbestez, ur-lasterrak sortzen dira.
7.30. Poloetan, hotz handia egiten du, Eguzkiaren izpiak Lurraren gainazalarekiko zutak direlako, eta horrenbestez, aire-lodiera handia zeharkatu behar dutelako. 7.31. Ur-laster hotzak itsas hondotik joango lirateke, eta urlaster beroak, itsas azaletik. 7.32. Laster atmosferikoak ikustea erraza da, beraiekin eramaten dituzten hodeiei esker. 7.33. Korronte atmosferikoek eta ozeanikoek espiralak sortzen dituzte, Lurraren errotazioa dela-eta. 7.34. Goranzko haize-laster termikoa gora igotzen den airelasterra da, eta Lurraren gainazalaren airearen beroa eta hainbat metrotara dagoen airearen hotza arteko tenperatura-aldearen ondorioz sortzen da. Aire beroa Lurretik bereizi eta goranzko haize-laster bat sortzen da. 7.35. A Zirrostratua ; B Kumuloninboak. 7.36. Hegazti askok haize-laster atmosferikoak baliatzen dituzte, hegoak astindu gabe hegan egiteko, eta goranzko haize-laster termikoak, airean gora egiteko. 7.37. Fenomeno atmosferiko horiek kumuloninboek eragiten dituzte. 7.38. Itsas haize kirririk biziena kostalde harritsu batean sortuko da, batetik, bertan lurrak bero gehiago metatzen duelako, basoz estalitako eremu batean baino; eta bestetik, beroak gora egiten duenean, itsasoaren gaineko aire freskoagoa xurgatzen duelako. 7.39. Barrualdeko laranjondo-sailetatik datorren laranjondoloreen usaina ilunsentian iristen da kostaldera, itsas haize kirriak egunez egiten duen prozesua alderantzikatu egiten delako gauez. Itsasoaren gaineko aireak beroa gora egiteko joera du, bai eta kontinentearen gaineko airea xurgatzeko ere, eta horren ondorioz, itsasorantz jotzen duen haize kirri bat sortzen da. 7.40. Fabrikak egunez soilik funtzionatuko badu, hura egiteko leku egokia ibaian gorako herri bat da; izan ere, egunez, haize kirri bat ibiltzen da haranaren goiko aldean. 7.41. Inbertsio termikoa esaten zaio goiko airea lurzorutik hurbil dagoena baino beroago dagoenean sortzen den fenomeno atmosferikoari. Horren ondorioz, ez da goranzko haize-lasterrik sortzen. Haize-lasterrek garbitzen dute kutsatutako airea, hain zuzen. 7.42. Meteorologiak atmosfera aztertzen du eta ehunka kilometroko eremu batean zer portaera izango duen iragartzen saiatzen da. Aerologia geruza atmosferikoak aztertzen dituen meteorologiaren zati bat da.
7.29. a) Korronte bat sortuko da, ur hotzak pisu handiagoa duenez, hondora jaisteko joera duelako, eta ur beroak, igotzeko. b) Ur urdinxka erretiluaren hondotik igaroko da, ur beroak baino pisu handiagoa duelako.
7.43. Haizea atmosferan sortu den aire-lasterra da, zonen arteko presio-aldeak eraginda. Haize kirria esaten zaio kilometro gutxi batzuen barnean gertatzen den fenomeno atmosferikoari.
241
7
7.44.
ERANTZUNAK
900 90 904 8
2 91 6 91
0 100
7.53. Eguzkiak ekuatorean berotzen du gehien, eguzki-izpiak lurrarekiko zut iristen direlako hara; poloetara hotz handiagoa egiten duen lekura, aldiz, izpiak zeiharka iristen dira eta aire-lodiera handia zeharkatzen dute. Atmosferak egunsentian eta ilunabarrean iragazten du eguzki-erradiazioa eraginkortasunik handienez, eguzki-izpiak behe-behetik iristen direnean.
10 08
04 10
1012
7.45. Haizea jasotzen duen erliebearen aldean (haizealdean) sortuko dira hodeiak. 7.46. Agente geologikoak materialak higatu, garraiatu eta jalkitzen dituzten sistema naturalak dira. Horrenbestez, paisaia modelatzen dute. Eguzkiaren energiak, grabitate-indarrekin batera, lurrazala modelatzen duten agente geologikoak mugiarazten ditu. 7.47. Tenperaturak desberdinak dira, airea ura baino azkarrago berotzen delako. 7.48. Haranean pilatzen den airea goi-ibarrerantz igotzen da; horrela, haraneko haize kirria sortzen da. Haranak hodi modukoak dira, eta haietan behera egiten du aireak.
7.54. Hondoko urak azalera igotzeko joera du, azaleko ur hotza baino arinagoa delako. Horrela, gora eta behera egiten duten lasterrak sortzen dira.
7.49. Ozono-geruzako zuloa adierazpidea ez da oso zuzena, ez delako zulorik sortzen: egiaz, geruzaren lodiera txikitu egiten da, bai eta ozonosferak argi ultramorea iragazteko eraginkortasuna ere. Hori gertatzen da CFC gasek (kloro-, fluor- eta karbono-konposatuak) oxigenoarekin kimikoki erreakzionatzen dutelako, eta horrenbestez, ozonoa eratzea eragozten dutelako. 7.50.
Amerika Norvegia Eskandinaviako penintsula
7.55. Itsas haize kirria itsasotik lehorrera ibiltzen da, egunez; izan ere, lurzoruaren gaineko aire beroak gora egiten du, eta itsasoko aire freskoa xurgatu. Gauez, haize kirriaren norabidea alderantzizkoa da: lehorretik (aire hotzagoa) itsasora (aire beroagoa) ibiltzen da. Haranean, haize kirria goi-ibarrerantz igotzen da, egunean zehar, eta haranean pilatutako aire beroa eramaten du. Gauez, prozesua alderantzizkoa da: haize kirri freskoago batek haranean behera egiten du. 7.56. Depresioetatik hurbil hodeiak sor daitezke, han azaletik alde guztietatik iristen den airea igo eta hozten denean. Aire-masa hezeak erliebe menditsuetara iritsi eta gora joaten direnean ere beste mota batzuetako hodeiak sor daitezke. Lainoa hodei mota bat da; lurzorutik gertu sortzen da, aire hezea hozten denean eta lurrak beroa galtzen duenean. 7.57. Agente geologikoak materialak higatu, garraiatu eta jalkitzen dituzten sistema naturalak dira; esate baterako, haizea eta itsasoa. Prozesu horien ondorioz, paisaia modelatzen dute. Mugitzen den ura edo mugitzen den airea dira agente geologikoak. Eguzkiaren energiak haizeak sorrarazten ditu, eta haizeek, olatuak. Gainera, Eguzkiaren energiak ura lurruntzea eragiten du, eta horrek ur- edo elur-prezipitazioak sortzen ditu. Haien bidez elikatzen dira ibaiak eta glaziarrak.
Karibe itsasoa
Britainiar uharteak
Iberiar penintsula
7.51. Ikus goiko mapa. 7.52. b) Golkoko korronteak Europarantz garraiatzen du Karibe itsasoan metatutako beroa.
242
7
7.58.
ERANTZUNAK
Ur beroaren irteera Ur hotzaren sarrera Tanga
handia denean sortzen dira, eta horren ondorioz, goranzko haize-laster termikoak bortitzak dira. Itsas haize kirria: lurzoruaren gaineko aire beroak gora egiten du, eta haren ordez, itsasoaren gaineko aire freskoagoa sartzen da. Haraneko haize kirria: egunez, aire beroak ibaien goiibarrerantz gora egiten du. Inbertsio termikoak: goiko airea lurzorutik hurbil dagoena bainoa beroago dagoenean gertatzen da. 3. Atmosferak Eguzkiak igortzen dituen erradiazio kaltegarriak xurgatzen ditu, eta horri esker, ez dira Lurraren gainazalera iristen. Zenbat eta handiagoa izan erradiazioak zeharkatu beharreko aire-lodiera, orduan eta eraginkorragoa da atmosferaren iragazpena. Hori dela-eta, iragazki-efektu hori bereziki eraginkorra da egunsentian eta ilunsentian, eguzki-erradiazioak aire-lodiera handia zeharkatu behar duelako. 4. Ekuatore inguruko zonetako ur beroa poloetarantz doanean, ur-laster ozeaniko beroak sortzen dira. Eta poloetan, berriz, laster hotzak sortzen dira, eta ekuatorerantz lekualdatzen. Orduan, ur-laster ozeanikoak sortzen dira. 5. Argazkian, eraikinen teilatuetan ezarritako panel fotovoltaikoak ikusten dira. Panel horien bidez, eguzki-energia baliatuz, energia elektrikoa ekoizten da, gizakiok kontsumitzeko. Era berean, panelak zelula fotovoltaikoz osatuta daude. Energia ekoizteko modu hori ez da kutsagarria, eta era berean, irtenbide aproposa da, ia egun osoz eguzkitan dauden etxe txikientzat. 6. Isobara-mapetan, presio atmosferiko bereko puntuak lotzen dituzten lerroak ageri dira, eta haiei esker, haize, hodei eta prezipitazioei buruzko iragarpenak egiten dira.
Isobara 992 Presio atmosferikoa Depresioa
Hodibihurra
7.59. Atmosferari esker, Eguzkiaren energia Lurrera iristen da, eta lurzoruak, urak eta beste elementu batzuek igorritako energiaren zati bat atmosferan zehar igaro eta espaziora irteten da. Beste zatia atmosferan gordetzen da eta Lurreko tenperaturari eusten dio (batez beste, 15 C). Horri esker, Lurrean bizia garatu da, gaur egun den bezalakoa izan arte. Giza jardueren ondorioz, berotegiefektua eragiten duten gasen kopurua handitu egin da; karbono dioxidoa, batik bat. Hori dela-eta, berotegi-efektu naturala areagotzen ari da, eta ondorioz, Lurreko tenperatura ere igotzen ari da. Horrek beroketa globala eragin du; hain zuzen, beroketa globalak oso ondorio kaltegarriak eragin ditzake gure planetako bizian. IRAKURTZETIK ULERTZERA 7.60. Identifikatu. Eguzki-izpiek erritmo biologikoengan eragina dute loaldian, esaterako, bai eta munduko herrien izaeran eta pertsonon gogo-aldartean ere. 7.61. Erlazionatu. Atmosferako gas molekulek uhin-luzera txikienak dituzten argi-erradiazioak zabaltzen dituztelako. 7.62. Makroideiak. Berotegi-efektua atmosferako CO2-tik sortzen da eta tenperatura igotzea eragiten du; horren ondorioz, izotza edo elurra urtu eta ur maila handitzen da. 7.63. Aplikatu. Planeta horren zerua koloregabea dela. 7.64. Hausnartu. Ezinbestekoa da atmosferan gehiegizko karbono dioxidoa (CO2) murriztea. 1. EBALUAZIO-PROBA 1. Eguzkia ezinbestekoa da Lurrean bizitzari eusteko; izan ere, Eguzkiaren energiak, batetik, atmosfera eta hidrosfera mugiarazten ditu, eta bestetik, ur-zikloa eta paisaia modelatzen duten agente geologikoak funtzionarazten dituelako. Era berean, bizia izateko tenperatura egokiari eusten dio. Eta eguzki-izpiei esker, izaki fotosintetikoek materia organikoa sortzen dute, konposatu ez-organiko bakunak erabiliz. 2. Kilometro gutxiren barnean gertatzen diren fenomeno atmosferikoak hauek dira: Goranzko haize-laster termikoak: lurzorutik zutabe ikusezinen moduan igotzen diren aire-zorrotadak. Ekaitzak: Lurzoruaren gaineko aire beroaren eta goiko geruzetako aire hotzaren arteko tenperatura-aldea oso
1000 996
1000
B
04 10
99 6
1004 1008
Haizeen noranzkoa
Antizikloia
7. Gainazal baten albedoa gainazal horrek islatzen duen argiportzentajea da. Goranzko haize-laster termikoak sortzen dira lurzorutik aire beroak gora egiten duenean eta lurzorutik metro gutxi batzuetara dagoen aire hotza jaisten denean. Orduan, aire-zorrotada beroak sortzen dira eta gora egiten dute. Lurraren gainazalaren albedoa baxua bada, horrek esan nahi du beroa xurgatzen duela eta eraginkorra dela, lurzorutik gertu dagoen airea berotzeko. Horrela, aire bero hori lurretik bereizi eta goranzko haize-lasterrak sortzen dira.
243
ERANTZUNAK
3. Agente geologikoek modelatzen dute paisaia. Agente geologikoak materialak higatu, garraiatu eta jalkitzen dituzten sistema naturalak dira. Eguzkiaren energiak, grabitate-indarrarekin batera, agente geologikoak mugiarazten ditu. 4. Eguzki bidezko ur-berogailua da. Eguzki-energiaren bidez beroa sortzeko erabiltzen da.
Ur beroaren irteera Ur hotzaren sarrera Tanga
8. Atmosferak modu naturalean berotegi-efektua eragiten du, eta hori onuragarria da Lurreko biziarentzat; izan ere, berotegi-efektuari esker, Lurraren gainazaleko tenperatura zerbait igotzen da, eta gauez, tenperatura-jaitsiera arindu. Arazoa, ordea, gizakiak sortu du, atmosferan berotegi-efektua eragiten duten gasen kontzentrazioa areagotzen ari delako, eta horren ondorioz, berotegi-efektua ere areagotzen delako. Horrek guztiak ondorio kaltegarriak eragiten ditu bizian. 9. Agente geologikoak materialak higatu, garraiatu eta jalkitzen dituzten sistema naturalak dira. Horrenbestez, paisaia modelatzen dute. Agente geologikoak hauek dira: ibaiak, uhaldietako urak, glaziarrak, haizea, itsasoa eta lurpeko urak. Mugitzen den ura edo mugitzen den airea dira agente geologikoak. Eguzkiaren energiak haizeak sorrarazten ditu, eta haizeek, olatuak. Gainera, Eguzkiaren energiak ura lurruntzea eragiten du, eta horrek ur- edo elur-prezipitazioak sortzen ditu. Haien bidez elikatzen dira ibaiak eta glaziarrak.
Hodibihurra
2. EBALUAZIO-PROBA 1. Munduko ingurumen-arazo nagusiak bi hauek dira: Ozono-geruzaren narriadura. CFC gasek konposizioan kloroa, fluorra eta karbonoa dutenek oxigenoarekin kimikoki erreakzionatu eta ozonoa eratzea eragozten dute. Hozkailuetan, aire girotuko tresnetan eta aerosoletan erabiltzen dira CFC gasak. Klima-aldaketa. Zenbait gas adibidez, karbono dioxidoa atmosferan gehiegi pilatzen ari dira, giza jarduerak eraginda; batik bat, erregai fosilak erabiltzeagatik. Gehiegi pilatzearen ondorioz, atmosferaren berotegiefektu naturala areagotzen da, eta, beraz, atmosfera komeni baino gehiago berotzen da, eta klima aldatzen. Horrek oso ondorio kaltegarriak izan ditzake. 2. Isobara-mapetan, presio atmosferiko bereko puntuak lotzen dituzten lerroak ageri dira, eta haiei esker, haize, hodei eta prezipitazioei buruzko iragarpenak egiten dira.
Isobara 992 Presio atmosferikoa Depresioa
5. Eguzkiaren energiak airea berotzen du; hala ere, ez du berdin berotzen. Horren ondorioz, haize-laster atmosferikoak eratzen dira, eta haiek aire beroa eramaten dute ekuatoretik poloetara, eta aire hotza, poloetatik ekuatoreraino. Ozeanoetan, gauza bera gertatzen da: ekuatorean, poloetarantz doazen ur-laster ozeaniko beroak sortzen dira, eta poloetan, berriz, ekuatorerantz lekualdatzen diren laster hotzak. 6. Atmosferak, lehenbizi, eguzki-energiaren zati handi bat gelditu eta espaziora itzultzen du. Ondoren, Eguzkitik iristen den erradiazio infragorriaren zati bat xurgatzen du. Eta azkenik, Lurraren gainazalak igortzen duen erradiazio infragorria xurgatzen du. 7. Irudiko gailuak eguzki-energia jaso eta pilatzen du. Gailuaren azpiko aldean aire hotzaren sarrera dago. Airea Eguzkitan jarritako bero-metagailuan dabil. Gailuaren goiko aldetik irteten da airea, eta aireak, era berean, zintzilik dauden hariak mugiarazten ditu. Saiakuntza horren bidez, Lurraren albedoaren eta goranzko haize-laster termikoen arteko lotura aztertuko dugu. 8. a) Itsas haize kirria: Klima beroko itsasertzeko lekuetan sortzen da, lurzoruak berotzen duen airearen eta itsasoak berotzen duenaren arteko tenperatura-aldea dela-eta. Lurzoruaren gaineko airea itsasoaren gaineko airea baino beroagoa denez, goranzko haize-laster termikoetan igotzen da, eta horren ordez, itsasoko aire freskoa sartzen. b) Inbertsio termikoa: Goiko airea lurzorutik hurbil dagoena baino beroago dagoenean sortzen da fenomeno hau. Horren ondorioz, ez da goranzko haize-lasterrik sortzen. c) Haizea: Airea presio atmosferiko handiko guneetatik presio atmosferiko txikiagoko guneetara mugitzen da, eta horren ondorioz, haizeak sortzen dira. d) Haraneko haize kirria: Haranean sortzen dira horrelako haizeak. Egunez, aireak haraneko goi-ibarrerantz jotzen du. 9. Depresioetan, aireak gainazalean elkartzeko eta gora egiteko joera du. Igo ahala, hoztu egiten da, eta hodeiak sortzen dira.
1000 996
1000
B
04 10
99 6
1004 1008
Haizeen noranzkoa
Antizikloia
244
ERANTZUNAK
11. Garraio publikoa (1b), haize-energia (2b) eta basoa (3b) mesedegarriak dira, berotegi-efektua murrizteko. Garraio publikoari esker, pertsonok joan-etorriak egiteko behar ditugun erregai fosilen kantitatea murrizten da. Haizeenergia energia berriztagarria da, eta ez du karbono dioxidorik ekoizten; hain zuzen, karbono dioxidoak berotegiefektua areagotzea eragiten du. Basoa karbono dioxidoen hustubidea da, eta horren ondorioz, karbono dioxido gutxiago izango da atmosferan. FINKATZEKO 1. Eguzkia izar bat da, eta Eguzki Sistemaren ardatza. Energia igortzen du, eta horri esker, Lurrean bizia izatea eta bizirik irautea posible da. Gainera, Eguzkiaren energiak atmosfera eta hidrosfera mugiarazten ditu, eta ur-zikloa eta paisaia modelatzen duten agente geologikoak funtzionarazten ditu. 2. Eguzkiaren energia Eguzkiaren barnean gertatzen diren erreakzio nuklearretan sortzen da. 3. Atmosfera iragazki baten modukoa da; izan ere, Eguzkitik iristen diren erradiazio arriskutsuak xurgatzen ditu. Era berean, atmosferak Eguzkitik iristen den energiaren zati handi bat gelditu eta espaziora itzultzen du. Lurzoruraino argi ikusgaia soilik iristen da. Eta lurzoruak eta urak argi hori xurgatzen dute. 4. Atmosferan eta hidrosferan lasterrak sortzen dira, aire- eta ur-masen arteko tenperatura-aldeak direla-eta, hurrenez hurren. Atmosferako haize-lasterrek aire beroa eramaten dute ekuatoretik poloetaraino, eta aire hotza, poloetatik ekuatoreraino. Ozeanoetan, ekuatorean, poloetarantz doazen ur-laster ozeaniko beroak sortzen dira, eta poloetan, berriz, ekuatorerantz lekualdatzen diren laster hotzak. 5. Itsas haize kirria klima beroko itsasertzeko lekuetan sortzen da, eta haraneko haize kirria, berriz, ibaien haranetan. Bi haize kirri mota horiek oinarri berbera dute: aire beroak arinagoa denez igotzeko joera du. Itsas haize kirriaren kasuan, lurzoruak bere gaineko airea berotzen du, eta airea goranzko haize-laster termikoetan igotzen da, eta horren ordez, itsasoko aire freskoa sartzen. Haraneko haize kirriaren kasuan, egunean zehar, haranean pilatzen den aire beroak ibaien goi-ibarrerantz gora egiten du. 6. a) Hodeiak: Atmosferan dauden ur-lurrunak dira, eta euria, elurra eta txingorra sor dezakete. Hodeiak depresioetan sor daitezke, bai eta mendi-hegaletan eta lurzorutik hurbil ere. b) Txingorra: Kumuloninboetan sortzen diren ur tanta izoztuak, izotzezko esferaren itxura dutenak. c) Haizeak: Atmosferan sortzen diren aire-lasterrak dira. Airea presio atmosferiko handiko guneetatik (antizikloiak) presio atmosferiko txikiagoko guneetara (depresioak) mugitzen da, eta horren ondorioz, haizeak sortzen dira. d) Prezipitazioak: Atmosferan sortzen den ura, Lurrera egoera likidoan nahiz solidoan iristen dena. e) Lainoa: Hodei mota bat da; lurzorutik gertu sortzen da, aire hezea hozten denean. Lurzoruak beroa galtzen duenean gertatzen da hori.
ZABALTZEKO 1. Eguzkian bezala, Lurrean ere fusio-erreakzioak gertatzen dira; erreakzio horiek nuklearrak dira eta zentral nuklearretan egiten dira, energia sortzeko. 2. Hidrogenoa agortuko litzateke, eta Eguzkia iraungiko. 3. Larruazaleko minbizia erradiazio ultramoretan jartzeagatik sortzen dela uste da, batik bat. Eguzkitan jartzearen ondorioz, eta batez ere, txikitan larruazalean erredurak izatearen ondorioz, helduak izatean larruazaleko minbizia izateko arriskua areagotzen da. Kasu kopurua nabarmen areagotu da azken urtetan; izan ere, pertsonok gero eta gehiago jartzen gara eguzkitan, aisialdirako denbora gehiago dugulako, arropa gutxi janzten dugulako (eta horrela larruazala babestu ez) eta ozono-geruza murrizten ari delako, besteak beste. 4. Estratosferako ozonoa aire-kutsagarria da, eta arnas aparatuan eragina du, batik bat. Horren ondorioz hainbat ondoez gertatzen dira; besteak beste, eztula, eztarria lehortzea, mukosak kaltetzea, biriken gaitasuna % 20 murriztea, nekea, itolarria, zorabioa, buruko mina eta ahultzea. Eragina du, halaber, beste izaki bizidunengan. Esaterako, landareen kasuan, zelula-paretak erasaten ditu, fotosintesi-jarduera murrizten da, eta landareen hazkuntza oztopatzen. Horren ondorioz, naturako landaredia murrizten da, eta era berean, nekazaritza-ekoizpena ere bai. 5. Lurrean, ez lirateke hainbat klima izango, eta eguzkitan dagoen Lurraren aldean, tenperaturak altuak izango lirateke, eta aldiz, eguzki-izpi gutxi iristen diren aldean, oso baxuak. 6. Atmosferak berotegi-funtzioa egiten du; hots, egunez, Lurrean beroa metatzen da, eta gauez, erradiazio moduan igorri. Atmosferak bero horrek guztiak ihes egitea eragozten du. Erradiazio horren zati bat gelditu egiten du, eta horren ondorioz, Lurrean batez besteko tenperatura konstantea da (15). 7. Lantegiek nitrogeno oxidoa eta sufre dioxidoa igortzen dute. Elementu horiek atmosferako ur-lurrunarekin erreakzionatzen dute, eta azido nitrikoak eta sulfurikoak sortzen dira. Substantzia kimiko horiek lurrera erortzen dira, prezipitazioen bidez, eta izugarrizko narriadurak eragiten ditu ingurumenean. Horri euri azidoa esaten zaio. Horren ondorio batzuk hauek dira, besteak beste: urak, ibaiak eta itsasoak azidotzea; basoak suntsitzea; eta metalen eta eraikinen korrosioa. 8. Horrek esan nahi du urak denbora behar duela berotzeko; alegia, bero asko eman behar zaiola, haren tenperaturak gora egin dezan. Urak bero asko xurga eta eman dezake, eta horrela, inguruko airea hoztu eta berotu. Hori guztia lotuta dago hidrosferaren efektu erregulatzailearekin. 9. a) Eguzkiari begira legokeen poloko klima tropikala izango litzateke, eguzki-izpiak Lurrarekiko elkarzut iritsiko liratekeelako. Beste poloa ilunetan egongo litzateke, beti, eta oso hotza izango litzateke. b) Urtaro-aldaketarik ez litzateke izango. 10. Ikatza eta petrolioa eguzki-energia fosilak dira. Fosilak, antzina, bizitzeko eta materia organikoa sortzeko eguzkienergia baliatzen zuten izaki bizidunak zirelako.
245
ERANTZUNAK
oso gailu sinpleak dira. Bi osagai dituzte: batetik, hodibihurra, eta bestetik, ur beroa pilatzeko tanga bat. Zelula fotovoltaikoak Eguzkiaren argia jasotzean elektrizitatea ekoizten duten gailuak dira. 13. Beste planetetan ez da bizirik, planeta horietan ez dagoelako atmosferarik, bizia Eguzkiaren izpi kaltegarrietatik babesteko eta tenperaturari konstante (15) eusteko, besteak beste. 14. Tropikoetan, Eguzkiaren izpiak oso zut iristen dira Lurraren gainazalera; aire-lodiera txikia zeharkatzen dute, eta beroketa oso eraginkorra da. Poloetan, ordea, Eguzkiaren izpiak oso zeihar iristen dira eta aire-lodiera handia zeharkatzen dute; hori dela-eta, poloetan hotz handia egiten du. 15. a) Atmosferako lasterrek aire beroa eramaten dute ekuatoretik poloetara, eta aire hotza, poloetatik ekuatorera. Bestalde, ozeanoetan, ekuatorean, poloetarantz doazen ur-laster ozeaniko beroak sortzen dira, eta poloetan, berriz, ekuatorerantz lekualdatzen diren laster hotzak. b) Goranzko haize-laster termikoak sortzen dira Lurraren gainazalaren gaineko airea beroa denean eta zenbait metrotako altueran aire hotza dagoenean. Orduan, aire beroak gora egiten du, eta goranzko haize-lasterra sortzen da. Inbertsio termikoak sortzen dira goiko airea lurzorutik hurbil dagoena baino beroago dagoenean. c) Elurra izotzezko kristaltxoz osatuta dago, eta txingorra, izotzezko esferaz. d) Zelula fotovoltaikoak Eguzkiaren argia jasotzean elektrizitatea ekoizten duten gailuak dira. Panel fotovoltaikoa elkarrekin konektatutako zelula multzoa da, eta horren bidez, elektrizitate kantitate handiagoa lor daiteke.
7. Eguzkiaren energiari esker, ibaia mugitu egiten da eta hainbat partikula eramaten ditu (higadura-prozesua). Eguzkiak itsasoko ura lurruntzea eragiten du, eta horrela, uraren zikloa funtzionarazten. Haizeek hezetasuna eramaten dute kontinenteetarantz, eta han erortzen dira, uredo elur-prezipitazio moduan. Prezipitazio horiek ibaiak elikatzen dituzte. Horrenbestez, ibaiek lurrazala modelatzen dute. 8. Itsasertzeko lekuetan, udan tenperaturak epelagoak dira barnealdean baino, itsasoak bero ugari hartzen duelako. Itsasoaren tenperaturak pixkanaka gora egiten du, Eguzkiaren bero-energia eta itsasoaren gaineko airearen beroa hartu ahala. Egunean zehar, lurzoruko aire beroak gora egiten du, eta horren ordez, itsasoko aire freskoa sartzen da. Horren ondorioz, kontinenterantz jotzen duen itsasoko haize kirria sortzen da. 9. Atmosferak X izpiak eta gamma izpiak iragazten ditu atmosferako kanpoko aldean, eta izpi ultramoreak, ozonosferan. 10. a) Eguzkiak eragina du atmosferako lasterrak sortzeko; izan ere, aire-masak berotzen ditu. Horiek aire-masa hotzekin topo egitean, mugimenduak sortzen dira. b) Eguzkiak ura lurrundu, eta horrela, uraren zikloa martxan jartzen du. Haizeek hezetasuna kontinenteetarantz eramaten dute, eta han prezipitazio moduan erortzen da. Horrela, ibaiak eta glaziarrak elikatzen ditu, eta horiek, era berean, ura itsasora eramaten dute. c) Eguzkiaren energiak, grabitate-indarrarekin batera, lurrazala modelatzen duten agente geologikoak mugiarazten ditu. 11. Berotegi-efektua azkenaldian oso kezkagarria da, atmosferaren efektu naturala izan arren, izugarri areagotu delako, Industria Iraultzaren garaitik hasita eta giza jardueren ondorioz. 12. Eguzkiaren energia beroa sortzeko eta elektrizitatea ekoizteko balia daiteke. Eguzki bidezko ur-berogailuak
246