Вы находитесь на странице: 1из 19

GOOGLE IKASGELAN

ELKARGELA

JARDUNALDI DIGITALAK 2009


LEIOAKO BERRITZEGUNEA

PILAR ETXEBARRIA
GOOGLE: BILATZAILEA BAINO GEHIAGO
Guztiok ezagutzen dugu Google, arakatzaile famatu eta erabiliena delako. Baina Google ez
da bilatzaile bat soilik; askoz ere gehiago da, enpresako marka bat, Google Inc., Larry Page eta
Sergey Brin-en eskutik, jaio zen Stanfordeko Unibertsitatean eta enpresak askoz ere produktu
gehiago ditu eta oso erabilgarriak irakaskuntzan.

Google bilatzailean sartu eta gero, begirada bat botatzen badiogu, goiko hegaletan zerbitzu
batzuk aipatzen direla: irudiak, bideoak, berriak, taldeak, Gmail, liburuak, blogak, itzultzaileak,
egutegia, argazkiak, dokumentuak, feed-irakurlea, Weborria egiteko tresna (Sites) ... Google-ren
zerbitzu batzuk euskeraz ere daude, baina ez guztiak. "Todavía mas” sakatzen badugu, produkto
gehiago daudela ikusten ditugu

Ikusten denez, Google eskaintzen digun aplikazioen zerrenda luzea da baina abantaila ezin
hobea, haien artean integrazio ziurtatuta dagoelako. Aplikazio hauek atal batzuetan banatuta daude.

• Bilatu (buscar): bilaketa zehatzak egiteko tresnak


• Arakatu eta berriztu (explorar e innovar): Googleren produktu berriak progatzeko
• Muginkortasuna (movilidad) : eskuko telefonoetarako aplikazioak
• Optimizatu (optimizar): Googleren produktuen paketea deskargatzeko
• Komunikatu, erakutsi eta konpartitu (Comunicar, mostrar y compartir): informazioa
sortzeko eta elkartrukatzeko tresnak

Azken hau da gehien interesatzen zaiguna irakaskuntzan eta ikasgelan. Oinarrizko aplikazio
batzuk ikusiko ditugu eta aplikazio hauek ondo antolatuta izateko beste bat, non begirada batean dena
eskuragarria izango ditugun, hain zuzen ere, i-google. Hau izango da gure ikasgelako hasierako orria
Produktoa Erabilera didaktikoa
Gmail Posta elektronikoa, txata eta bideokonferentziak garatzeko. 7Gtik gorako espazio
txundigarria. Ikasgelako e-maila eta ikasle bakoitzarena
Calendar Egutegi komuna antolatzeko eta elkarren arteko berriak elkartrukatzeko. Data
garrantzitsuenak markatu ahal ditugu: azterketak, lanen epeak, jaiak, txangoak.... Gusaroei
ere sarbidea eman ahal zaie
Groups Taldeak sortu edota talde batean parte hartzeko. Ikasleen arteko eztabaida foruak sor
ditzakegu, bai proiektu edo lan komunei buruz eztabaidatzeko, bai ikasgelako asambladak
edo arau komunak adoztatzeko
Reader Blogak, wikiak eta weborrien sarrera berriak kontrolatzeko, bai Ikasleen blogen edo wikien
berriak , bai interesatzen zaizkigun beste webtokiak
Docs Testu-dokumentuak, diapositiben aurkezpenak eta kalkulo-orria komunak izateko.
Ikasgelako lanak on line egon daitezke edonon kontsultatzeko koaderno birtual moduan.
Gainera, testu kolaboratiboak, galdesortak eta koebaluazioak egiteko ere interesgarria da.
iGoogle Googleren aplikazio guztiak toki berean eskura izateko orria,Ikasgelako orri nagusia

Hauetaz gain, beste aplikazio interesgarriak irakaskuntzan:

Produktoa Zertarako
Google Bilatzailerik optimazatuena, oso bilaketak zehatzak egin daitezke, hala nola, irudiak,
blogak, liburuak, testu akademikoak…
Cómo buscar en Google / Consejos para mejorar tus búsquedas
Blogger Blogak eraikitzeko. Googleren aplikazio guztiak integratzen dira gadget moduan
Bideotutoriala/ Tutorial en vídeo
Wikispaces wikiak garatzeko. Hezkuntzako wikiak badira, publizitate barik egin dezakegu.
Bideotutoriala / Tutorial en vídeo
Google dictionary guztiontzako hiztegia eta hizkuntza ugaritan
Google translate web orri edo testuen itzulpen zerbitzua. Web orriren bat badugu, gure erabiltzaileei
gure orria beste hizkuntza batzuetara itzultzeko aukera eskaintzea interesa dakiguke.
Videotutorial
Google Earth Google Earth-aren bidez gure planeta hiru dimentsioetan begi bistan dugu, satelite-
irudiak erabiliz, edonora erraz hurbiltzeko aukera ematen du errealitearen
sentsazioarekin. Etengabe hobetzen doa, hainbat paseo birtual egiteko moduan,
ilargitik, ozeanoetatik, zenbait herriko kaletik, munduko historia-irudiak, 3Dko
eraikuntzak…Era berean erabiltzaileei honen gainean ibiltzen diren azpiaplikazioak
egiteko aukera ematen zaie (adibidez: educational) . Bisitatutako tokiak gorde
ditzekegu baita beste pertsona batuzekin elkartrukatu ere. Videotutorial
Google Mars Marte, ilargia eta zeruko azaleraren mapak, irudisortak eta informazioa dauzka.
Google Moon
Google Sky
Google maps Google Earth-aren mapak aprobetxatzen ditu, hauen gainean, toki-markak erabiliz,
gure mapa propioak sortzeko. Tutoriala / Tutorial
Google Sites weborria burutzeko aplikazioa, Googleren produkto guztiak integraturik. Tutorial
Picasa Web Álbum argazkiak eta irudiak igo, gorde eta sailkatzeko tokia (argaki-albumak) Tutorial
Programa bat ere doan eskeintzen digu gure ordenagailuan izateko: Picasa
Google Académico dokumentazio akademiko/zientifikoa bilatzen du. Tesiak, laburpenak, espezialistek
eginiko ikerketak… bilatzea eta topatzea ahalbidetzen du.
Google Book liburu bilatzaile bat da. Googlek berak digitalizatu eta bere datu basean bildu dituen
Search liburuetan (izenburuak eta edukia) bilatzen du.
Google Notebook Nabigatu bitartean notak berehala hartu eta artxibatzea ahalbidetzen du eta, nahi
izanez gero, idatziak besteekin partekatzeko aukera eskaintzen du. Idatzi publikoen
(beste erabiltzaile batzuenak) bilatzaile bat ere badu.
YouTube Mundu mailan ospe handia duen zerbitzua da. Bideoak ikusteko eta partekatzeko
sortua.
GOOGLE-REN MUNDUAN SARTZEKO GILTZA: GMAIL KONTUA
Gmail kontua izatea ezinbesteko urratza da Google-ren munduan ibiltzeko.

Gmail kontua nola sortu ikusiko dugu. Oso erraza da. Google orrialde nagusian:

1) Gmail hegalari eman

2) “Crear una cuenta”-ra joan

3) Agertzen diren datuak bete.


-Izena eta abizena: gure izena eta
abizena.
-Erregistro izena: gure kontuari eman
nahi diogun izena. Erabilgarritasuna
ziurtatu beharko dugu libre dagoela esan
arte
-Aukeratu pasahitza eta berraukeratu.
Gutxienez 8 hitz edo zenbaki izan behar
ditu. Gure pasahitzaren ahulezia zein den
markatzen joango da
-Pasahitza ez ahazteko galdera.
Pasahitza ahazten badugu,
berreskuratzeko aukera izateko galdera
sartuz, dagokion erantzunak gogoaraziko
digu
3) Datuekin jarritzen:

-Beste posta elektronikoaren baten


kontua. Sor dezakegu beste bat edo
hutsik utzi
-Hitzaren egiaztatzea: irudian jartzen
duena idatzi behar dugu. Modu honetan
Googlek ziurtatzen du kontuaren
eraikitzailea pertsona bat dela eta ez
makina-robot bat.
- “Acepto, crear mi cuenta” botoari
eman eta listo

4) Sortu dugu kontua eta orain bertan lan


egitea besterik ez zaigu falta. Oinarrizko
atalak :

-Mezu bat hasteko : « redactar »


-Bidalitako mezuak ikusteko :
« enviados »
-Kontaktuak sartzeko : « contactos »
-Txat egiteko. « Chat »
-Bideokonferentzia egiteko tresna
instalatzeko : « probar el chat de vídeo »

Erabilpena beste korreo elektronikoko


sistema batzuekiko oso antzekoa da.

5) Gmail euskeraz izateko:

-“Configuración” jo

-Hezkuntza aukeratu

-Gorde

Gmail aren ezaugarri nagusiak :

• Spam-ak oso ongi kontrolatzen ditu


• 7Gtik gorako postontzia hasteko; egunetik egunera handitzen doa.
• Birus kontrakoa barneratua dauka
• Publizitatea: doako posta izanik, publizitatea du, baina beste sistema batzuk baino diskretuagoa.

Sakontzeko: Gmailen Erabilpen Eskuliburua


GOOGLE CALENDAR: EGUTEGIA ANTOLATZEKO
ERABILERA DIDAKTIKOA

• Ikasle bakoitzak bere egutegi propioa izan ahal du bere eskola-jarduerak apuntatzeko agenda
moduan.
• Ikasleen talde batek ere sortu ahal du berea bere bilerak, lanen epeak eta abar apuntatzeko.
Honela, inork ezin izango du esan akordio bat ahaztu duela. Gainera, beste lagun gonbidatu ahal
dute.
• Ikagelak ere egutegi komuna badu, Ikasgelako arduradunak astero kudeatu ahal du klaseko
ekitaldi garrantzitsuenak apuntatzeko azterketak, lanak entragatzeko epeak, irteera didaktikoak,
jaiak eta ospakizunak, ebaluazioak.... Gainera, ikastetxeko Webean txertzatzen badugu, gurasoek
ere ikus ditzakete.

Aukera hauek eta askoz gehiago ematen dizkigu Google Calendarrek, beraz, ikustera goaz:

1) Google-ren orri nagusira jo eta “mas”


hegala klikatu. Han “Calendar” aukeratu.

2) Sortu dugun kontua eskatzen badigu,


datuak sartu eta « acceder » klikatu.
Sisteman sartuta eginez gero, urratza
hau ez dugu egin behar
3) Calendar erabili baino lehen oinarrizko
datu batzuk: izen-abizenak, kokalekua
eta ordutegiaren zonaldea. Bete, “Madrid”
jarri eta “continuar” klikatu

4) Behin Google Calendar barruan,


ondorengo ikuspegia daukagu

-Denboran aurrera edo atzera egiteko

-Hila osoko bistaratzeko gunea, nahi


dugun eguna zuzenean aukeratzeko

-Bistaratzeko modua: eguneko, asteko


edo hileko. Egunekoa begirada batean
ikusteko prestatuta dago

-Zure beste egutegiak edo besteen


egutegiak ikusteko (Espainako jaiei
buruzkoa berez agertzen da)
5) Sarrera bat egiteko prozedura
azkarra :

-Eguna aukeratzen dugu

-Sarrerari dagokion ordua aukeratu,


klikatu eta, agertzen den laukian idatzi

-« Crear evento » sakatu

6) Punteroarekin nahi dugun ordutegi arte


luzatzen dugu sarrera
7) Sarreran gainean bi aldiz klikatzen
badugu, sarrera editatzeko menua dugu.
Hemen, nahi badugu:

-Suprimitu ahal dugu


-zehaztatzen dugu gehiago (tokia,
deskripzioa)
-errepikatzen bada, maiztasuna markatu
ahal dugu (egunero, hilero...)

Aldaketak behin eginda, “guardar” botoia


sakatu

Gehiago sakontzeko :

• Google Calendar: eskuliburua

• Google Calendar: diapositivas


GOOGLE GROUPS: DENOK ADOS
ERABILERA DIDAKTIKOA
Google groups eztabaida foroak dira eta bertan gai interesgarriak edo gure arazoetarako
irtenbideak topa ditzakegu. Interes berberak ditugun jendearekin kontaktuan egoteko taldeak sor
ditzakegu. Baita sortutako talde bati lotu edota besterik gabe talde bat kontsultatu ere. Talde motaren
arabera, funtzionalitate anitzak izango ditugu:

• Ikasgelan, taldeka lan egiten badugu, talde bakoitzak bere group izan dezake bere lana
aurrera eramateko
• Ikasgela osoak, talde bezala, berea badu, gai komunei buruz eztabaidatu eta akordioak
heltzeko toki aproposa da (klaseko arauak, asanbladak eta abar)
• Gurasoek ere bere taldea sor dezakete
• Nahi badugu, eratuta dauden beste taldeetan parte har dezkegu

1) Groups orrira joan eta « crear un grupo


en tres sencillos pasos » ageri izango
zaigu

2) Eskatzen zaizkigun datuak bete behar


ditugu:

-Taldeari izena eman


-Taldearen posta elektronikoa sartu.
Defektoz, taldearen izena bera
proposatzen dizu aplikazioak, baina alda
dezakezu. E-mail honen “abizena” beti
izango da: …….@googlegroups.com
-Taldearen deskripzio txiki bat egin
-Sarbide maila aukeratu. Gure kasuan
“restringido” jartzea komeni zaigu
- ikusten ditugun hizkiak sartu behar
ditugu

“crear mi grupo” sakatu


3) Segituan, taldekideak gonbidatu ahal
dituzu. Horretarako beren e-mailak idatzi
eta mezu txiki bat

4) Taldea sortu da. Taldearen


informazioa eskura dugu:

-Orri nagusia:
http://groups.google.com/group/googlelan
tegia
-Taldearen posta elektronikoa:
googlelantegia@googlegroups.com

“Visita tu nuevo grupo”

5) Orain sortutako taldearen


administratzailea zara eta hona hemen
dituzun aukerarik garrantzitsuak:

-Gai berri bat hasi

-Kideak gonbidatu

-Artxiboak igo (100Mg arte)

6) Kideak gonbidatzeko bi aukera ditugu:

-Posta elektronikoaren bidez:


gonbidatuek bere e-mailean gonbidapena
jasoko dute

-Zuzenean: ikasgelako talde bada,


normala denez, ikasleen e-mailak idazten
baditugu, zuzen moduan partehartzaileak
izango dira
Kide berriak gaineratu joango dira

7) Gai berri bat sortu

-“asunto”-n gaiari buruzko galdera edo


esaldi bat jarri

-Mezua idatzi

-Mezua bidali. Taldekide guztiek jasoko


dute.

Gaia agertzen da eta, honen gainean


klikatuz, eztabaida jarraitzeko edo
erantzuteko prest dago

Bukatzerakoan, bidaltzea ez ahaztu

8) Artxibo bat erantsi:

-“Archivos” atalera jo
-“Cargar archivo” sakatu
-“Examinar”, bilatu artxiboa
ordenaigailuan
-Klik bikoitza egin
GOOGLE READER: BERRIAK BETI BERRI
ERABILERA DIDAKTIKOA

Hainbat aldiz weborri interesgarri bat aurkitzen dugu eta faboritosean gordetzen dugu beste momentu
batean berrikusteko. Baina gero, normalean, nolabait, izkutaturik dagoenez, momentu hau inoiz ez da
heltzen, ez da? Gaur egun, gainera, weborri ugari dinamikak dira (blogak, wikiak, sare sozialak...), hau
da, toki hauetan informazioa etengabe aldatzen da, egunero gauza berriak kaleratzen. Gordetzen
baditugu, informazio ugari galtzen dugu. Ikasgelan ere, gure ikasleek edo klase osoak blogak edo
wikiak izatea maiztasun handiko praktika bihurtzen ari da, beraz, sarrera berri bat egiten den
bakoitzean, berehala honen berri izatea komeni zaigu.

Hau gauzatzeko RSS sistemak erabili behar ditugu, hau da, interesatzen zaizkigun weborriak
“sindikatuta” ( harpidetza elektroniko modu bat da) izateko beharra dugu. Google Reader sistema
hauetariko bat da, nahi dugun webtokiaren helbide elektrokikoa (URL) jarri eta gero, harpidetzea
ahalbidetzen du.

1) Reader orrira jotzen dugu lehendabiziz

2) Behin bere txokoan sarturik, “añadir


una suscripción” joan
3) Agertzen den hutsunean ezagutzen
dugun bloga edo orri baten URL
(Webhelbidea) sartu.

Adibidez: Leioako berritzeguneko


blogaren helbidea jartzen badugu...

4) Readerrek Blogaren harpidetza egiten


du eta:

-azken sarrerak ikusgai geratzen dira


(defektoz 10 )

-Sarrera berriak negritaz ikusiko ditugu


irakurri arte. Behin irakurrita, kolorez
aldatzen da

-Harpidetza Readerren biltokian geratzen


da

5) « lista » ikusmira erabilgarria da, dena


jarraituan ikusten delako.

-Irakurri gabeko sarrerak

-Irakurritako sarrerak

6) Sarrera batean sartuz gero, aukera


batzuk ematen dizkigu aplikazioak.
Inportanteenak :

-Sarrerara zuzenera joatea, honen


gainean klikatuz

-« Destacar » : esagurantsua bada,


aparte koka dezakegu. « elementos
destacados » tokian geratzen da

-« Correo e » : gure lagun bati bidaltzeko


aukera

Sakontzeko : Tutorial de Google Reader


GOOGLE DOCS: DOKUMENTU KOMUNAK EGITEN
ERABILERA DIDAKTIKOA:

Google Docs Google-ek eskaintzen digun beste zerbitzu bat da. Kasu honetan ofimatika on-lineko
suite bat da, zer esanik ez, irakaskuntzan erabilgarriena. Hauexek dira beren ezaugarriak:

• Dokumentu berriak sor ditzakegu: testuak, ekuazien editorea, kalkulo orriak, dipositibak eta
formularioak (galdesortak)
• Karpetak egin ditzakegu
• Dokumentuak denon artean egin ahal dugu
• Disko gogorrean ditugun artxiboak igo (25 Mg arte) eta baita besteekin partekatu ere.
• Dokumentuak weborri bezala argitaratu
• Dokumentuak beste formato batean jaitsi: testua, word, pdf, Ppt

“Mas acciones” sakatuz, “publish” komandoaren bidez gure


dokumentuak guztiz publikoak izan daitezke, guztiok ikusteko

Gehiago jakiteko: didáctica google docs en educacontic


i-GOOGLE : DENA TOKI BEREAN IKUSGAI
ERABILERA DIDAKTIKOA

Zer da i-Google? Normalean Google modu batean ikustera ohituratuta gaude, baina badu beste
ikusmira bat elementu gehiagorekin. Ikusmira honetan bilatzailearen hegalaz gain, beste elementuak
“lehio” moduan antolatzen dira. Lehio bakoitza “gadget” bat da, hau da, beste aplikazio baten lotura,
aplikazioaren zatitxo bat ikusarazten digun lehioa. Orain arte ikusitako aplikazio guztiek ( G-mail,
Calendar...) beren gadget dute Ikusmira honen bidez, are gehiago, ikusmira honetara aldatzerakoan,
batzuk berez sartuta daude. Era honetan, orri bakar batean eta begirada baten bitartez, elementu
guztiak izan ditzakegu. Oso erabilgarria da gure ikasgelako hasierako orri bezala.

Honetaz gain, orria aberaztu ahal dugu Googlek berak dituen gadget bilduma izugarriarekin

1) i-Google-ra joateko, Google-ren orri


nagusira bueltatzen gara eta i-google-ren
ikusmirara joko dugu

2) Google bilatzaile bera da, baina beste


modu batean antolatuta.

-Bilatzailea

-Ikusmira pertsonalizatzeko gaiak

-Gadgetak

- Gadgetak gehitzeko. Reader, Gmail eta


Calendar jada jarrita ditugu, orain
besteak gaineratzera goaz, gadget
moduan. Horretarako “añadir mas”
hegala sakatzen dugu
3) “buscar” hutsunean nahi duguna
idazten dugu, Google groups esate
baterako, honi buruzko gadget batzuk
ditugu txertatzeko.

4) Egokiena aukeratu eta gainean


klikatuz, gaineratzeko prest dago

-“añadir ahora”

- eta “volver a la página principal de


Google”

5) Hemen dugu gure taldearen lotura


gadget honen bidez

6) Era berean, docs ere jartzen dugu


7) Gadget guztiak gure moduan antolatu
ahal ditugu, adibidez, “El país” –ena
kentzeko, bakarrik bere goitibeherako
menuan “suprimir” aukeratuz,
desagertzen da.

8) Baita ere, gadgetak tokiz mugitzeko


aukera dugu, bakarrik honen gainean
punteroa jartzearekin.
Gadget guztiak hiru zutabetan kokazten
dira

9) Ikumiraren itxra ere kustomizatu ahal


dugu. « cambiar tema predeterminado »
joan eta gero, gai pilo daude gure
gustoko bat jartzeko

10) Azkarragoa joateko, “buscar temas”


hutsunean bilatu nahi duguna idatzi
behar dugu, adibidez, “school” sakatuz,
eskolari buruzko gaiak hautatuko dira
11) Gure orriak forma hartzen du.
Orri honetan hiru zutabe ditugu. Gadget
gehiago sartu nahi baditugu, beste
hegala sor dezakegu

12) Orri desberdinak ireki ahal dira eta


bakoitza gai bati buruz, esate baterako,
bat hiztegiekin, beste bat egunkariekin,
beste bat bilatzaile guztiekin (wikipedia
barne), beste bat argazki eta bideoekin....

Gure nabegadorean hasierako orria


bezala markatzea besterik ez zaigu
geratzen eta, ordenagailua pizten dugun
bakoitzean, den dena eskuragarria
izango dugu.

I-googlean sartu ahal ditugun beste gadget interesgarri batzuk:

• Google Dictionary
• Google Translate
• Google Notebook
• Google Book Search
• You tube
• Picasa
• Wikipedia
• Egunkariak (Correo, Deia, Gara...)

Egin proga!
BESTE GOOGLEREN PRODUKTU INTERESGARRI BATZUK:
• Google Analytics zure web orriak ikertzen ditu eta bisitarien gaineko denetariko estatistikak
gordetzen ditu.
• Google Bookmarks: erabiltzaileei markatzaileak, tituludun faboritoak eta nahi diren etiketak
gordetzea ahalbidetzen dien zerbitzua, hau da, del.icio.us "made in" google bat, baina
eskasagoa
• Google Desktop : nabegadorena jartzeko barra Googleren zerbitsu batzuekin.
• Google Mobile : Google, Google Maps, Gmail, YouTube eta beste Google produktu batzuen
bilaketa zure sakelako telefonoan.
• Google SMS sakelako telefonoaren bidez, bilatzailearen hainbat zerbitzutara sartzea
ahalbidetzen du.
• Google Pack Windows XP edo Vista duten ordenadoreentzako software bilduma da.
• Google Talk bideokonferentziak egiteko programa doan da. Instalatu eta gero, Gmailarekin
bat egiten du.
• Orkut sare sozial bat da. Bertan gonbidapen bidez soilik sar daiteke edo Google kontu
batekin.
• SketchUp 3D ereduak sortzea, aldatzea eta partekatzea ahalbidetzen du. Beste edozein 3D
diseinu programa baino errazagoa da erabiltzen.

WEBGRAFIA
• Erabiltzaileentzako Google-ren tresnak. Elgoibarreko Makina erremintaren institutoa
• Educacontic: entradas sobre Google
• Blog Onio

Вам также может понравиться