You are on page 1of 3

Working Paper

2015ko urtarrilak 8

LAN MERKATUA:
ADINAGATIKO DISKRIMINAZIOA
LABOR MARKET: AGE DISCRIMINATION

MERCADO DE TRABAJO: DISCRIMINACIN POR


EDAD

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center,
nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may
have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single
factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON
TEL: 943250104
VITORIA-GASTEIZ 639641457
LEKEITIO 675701785
DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICentre
scribd.com/EKAICenter

LAN MERKATUA: ADINAGATIKO


DISKRIMINAZIOA

1.

Egungo lan merkatua oso baztertzailea


da. Bazterketa arrazoien artean adina aurki
genezake.
Gaztetasuna
ezeren
gainetik
goraipatzen duen gizarte narzisistarentzat
heldutasunak eta zahartzaroak balio eskasa dute.

2.

Lan eskeintza askotan formalki edota


informalki adin-muga ezartzen da, eta beste
askotan gazteak lehenesten dira. Hautu hori
justifikatua ez dagoenean eta gizalegezkoa ez den
kasuetan adinagatiko diskriminazio baten aurrean
aurkituko ginateke.

3.

Adina mugatzaile denean adineko


langabetuei lan merkatura itzultzeko aukerak
murriztu egiten zaizkie, merkaturatzeko berezko
zailtasunak areagotuz.

4.

Lan merkatuan adineko langabetuekiko


estigma modukoa oso errotuta agertzen zaigu
egunerokoan. Sarri autoestigma bihurtzeraino.
Balio-egitura normalizatuak diosku adina kaltea
baino ez dela. Lan merkatuan eta jendartean gero
eta
onartuagoa
dagoen
adinagatiko
diskriminazioa gehientsuenetan aurreiritzietan
dago oinarritua.

5.

Lan eskubidearen arloan dihardugula,


garrantzizkoa izan daiteke aipatzea lan arloan
adinagatiko diskriminazioa legez dagoela arautua.
Europa mailan, 2000ko azaroak 27ko 2000/78/CE
zuzentarauan. Eta estatu mailan, langilearen
estatutoan eta abenduak 30eko 62/2003 Legean,
neurri fiskal eta gizarte ordenari buruzkoan.

7.

Adinagatiko diskriminazioa babesten


duten
zenbait
diskurtso
oso
eredu
merkantilistatik abiatzen dira. Hasteko, erabiltzen
den hizkuntza eta mintzaira ekonomiatik
eratorriak dira. Esate baterako, gazteengan
inbertitzeak etorkizunera begira emaitza oparoak
eta inbertsioaren amortizazioa dakarrela
entzuten da maiz.
8.

Esan gabe doa, honi jarraiki, adineko


langabetuak ez direla errentagarriak eta beraz,
zilegi dela merkatuak ez onartzea. Gisa honetako
diskurtsoek bazterketari legitimazioa ematen
diote, hau da, jendartean onargarri egiteko
saiakera dira eta uste baino hedatuagoak daude.

9.

Merkatu-askatasuna
medio,
lan
merkatutik kanporatzen ditu gizarteak berak
adineko langabetuak, jendartean onartuta
dauden balio kultural eta sozialen izenean.

10.

Balio kontua ere badelako, diskriminazioa


zigortzen duten legezko neurriak ez dira nahikoak
arazoari aurre egiteko. Are gehiago, adineko
pertsona langabeen laneratzea sustatzeko egun
indarrean dauden neurri politikoak, hobariak,
diru-laguntzak edota pizgarriak ez dira nahiko
kolektibo honen gizarteratze sozio-laborala
gauzatzeko, hauek guztiak balore eta jarrera
aldaketa batekin ez badatoz.

11.

Adierazi nahi dena zera da: neurri horiek


eraginkortasun mugatua izango dutela ez badira
etortzen adinarekiko jarrera baikorrago batekin
batera.

6.

Bazterketa eta eskubide urraketaren


artean konexio ugari daude, eta elkar elikatzen
dira biak, baina kontzeptualki bi eremu
ezberdindu genezake: bata, zuzenbidearen
eremua eta bestea, gizarte balioena.

12.

Horregatik, adinagatiko diskriminazioa


gainditzeko neurriak ezinbestekoak dira. Balore
eta jarrera aldaketak eman daitezen bereziko

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center,
nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware
that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider
this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2
MONDRAGON
TEL: 943250104
VITORIA-GASTEIZ 639641457
LEKEITIO 675701785
DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICentre
scribd.com/EKAICenter

LAN MERKATUA: ADINAGATIKO


DISKRIMINAZIOA

garrantzia dauka adina errespetatzeko diskurtso


eraikitzaileak lantzen hastea lan merkatuan.

13.

Eginkizun horretan, nola ez, erakunde


publikoek lidergoa hartu beharko lukete.
Erantzukizunez eta arduraz jokatuz eta
gizartearentzat eredu izaten. Giza baliabideen
kudeaketa berdindua eta dibertsitatearen
sustapena erreferentzia bihurtu beharko litzateke
enplegu politika publikoen diseinuan zein
aplikazioan.

14.

Jokoan dagoena ez da bakarrik


enpleguaren eskuragarritasuna. Gustoko izan ala
ez, norbanakoaren izatea eta nortasuna lan
merkatuak definitzen du neurri handi batean.
Pertsonaren garapen integralean, landuna izateak
ematen duen ahalduntzea eta jabekuntza
ezinbestekoak dira gizartearen baitan oreka
ekonomiko eta sozialak garatze aldera.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center,
nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware
that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider
this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2
MONDRAGON
TEL: 943250104
VITORIA-GASTEIZ 639641457
LEKEITIO 675701785
DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICentre
scribd.com/EKAICenter