Вы находитесь на странице: 1из 4

LANGILEEN ZIRKULAZIO LIBREA

EUROPAN

Working Paper 2015ko urtarrila


LANGILEEN ZIRKULAZIO LIBREA
EUROPAN

1. Krisialdiaren eragin gaiztoetako bat izan da


immigrazioaren aurkako jarreren hazkundea. Gehien
aitatzen diren argudioen artean bat nabarmendu nahi
dugu Lanerako eskubideaz dihardugun honetan:
bertako gizarte babeserako programen bizkarroiak
bilakatzen direla. Eta hain justu, gizarte- eta enplegu-
laguntzez baliatzeko etortzen direla etorkinak gurera.

2. Orain gutxi arte, ezagunak zitzaizkigun jarrera hauek


Europaz gaindiko immigrazioari zegokioenean. Baina
gauzak okerrera aldatzen hasi dira eta argudio hau
bera erabiltzen hasi dira orain Belgika eta Alemania
Europar Batasuneko biztanleak beren herrialdetatik
kanporatzeko.

3. Beren ongizate sistemaren erabilera okerraz eta hari


eragiten zaizkion abusoez defendatzeko neurri
baztertzaileak orain euskal hiritarrei ere eragin
dakieke.

4. Horrenbestez, Europear Batasuneko mugimendu


askatasuna, lan merkatu bakarra eta langileen
mugikortasun askatasuna zalantzan jartzeko arriskuak
gero eta argiagoak dira.

5. Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko


Hitzarmenak 45. artikuluak jasotzen du: “Langileei
bermatu egiten zaie zirkulazio askea, Batasunaren
barruan Estatu kideetako langileen artean,
nazionalitatean oinarritutako bereizkeria guztien
abolizioa dakar zirkulazio askeak, enpleguari, soldatei
eta gainerako baldintzei dagokienez”.

6. Gerora, 2004/38/EE Europako Parlamentuaren


Zuzentarua langileen zirkulazio libreari buruzkoak,
aurreko baieztapenari zenbait muga jarri zizkion.
Adibidez, europear immigrantea harrerako herrialdeko
LANGILEEN ZIRKULAZIO LIBREA
EUROPAN

gizarte babeserako sistemarentzat gehiegizko zama


bilakatzea.

7. 2014ko martxoan egindako adierazpen publiko batean


Europako Batzordeak gogorarazi zuen legezkoa dela
Europar herritarrak Europako herrialde bateko
lurraldetik kanporatzea, baldin eta hiru hilabeteko
egonaldi baten ondoren, herritarrak lanik ez badu
edota bere burua sostengatzeko baliabide nahikork ez
badu, eta ondorioz herrialde hartzailearen ongizate
sistemarentzat zama ekonomikoa bilaka badaiteke.

8. Beraz, langabezia egoerak egonaldia luzatzeko


eskubidea galtzea ekar dezake, gizarte-laguntzen
ikuspegitik zama bat ez bihurtzeko behar beste
baliabide eduki ez ezean.

9. 2014ean zehar Belgikak kanporatu zituen europear


herritarren artean, errumaniar eta bulgariarren atzetik
espaniarrek (323 lagun) osatzen zuten zerrenda hori.

10. Egoera ezberdinak kasuz kasu aztertu behar badira


ere, kanporatzeko erabakiaren ondotik edo aurretik
gizarte-laguntzak jasotzeko eskubidea uka daiteke.

11. Gisa honetako neurriek migratzaile eta langile


atzerritarrei eragiten dien presioa itzelezkoa da. Ez
bakarrik lanpostu bat bilatzerako orduan baita ere
lortutakoari eusteko orduan.

12. Ez dakigu horrelako jarrerak zenbateraino heda


daitezkeen Europako beste herrialde batzuetara, baina
dakiguna da oraingoak ez direla sasoi onak etorkizun
hobe baten bila abiatzen diren emigranteentzako.

13. Horrelako eszenategi baten aurrean, non lanerako


eskubideari muga ezin zitalagoak jartzen zaizkion,
urjentea da botere publikoen eskuhartzea.
Emigranteen lanerako eskubidea bermatzeko Europar
LANGILEEN ZIRKULAZIO LIBREA
EUROPAN

Batasuneko eremuan, zirkulazio librean murrizketarik


eragin gabe.

14. Horretarako, ezinbestekoa da eztabaida zabal bat


abiaraztea jendartean langabezia, pobrezia eta
bazterketaren arteko gurpil zoroa gelditzeko
beharrezkoak izan daitezkeen benetako oinarriak
jartzeko.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither
of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its
reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could
affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a
single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICenter scribd.com/EKAICenter

Вам также может понравиться