Вы находитесь на странице: 1из 4

LANGILEEN ZIRKULAZIO LIBREA

EZBAIAN

Working Paper 2015ko urtarrila


LANGILEEN ZIRKULAZIO LIBREA EZBAIAN

1. Europar Batasuneko langileen zirkulazioa askeari buruz


azken hilabeteen ikusten ari garen ekimen politiko eta
instituzionalez ohartuta, EKAI Centerrek interesgarria
deritzo azaltzea langileen zirkulazio askeari buruzko
Europa mailako marko juridikoa eta horren irakurketa
aplikatuak lan eskubidearen inguruko debatean taxuz
kokatzeko.

2. Langileen eskubideei buruzko Europa mailako


araubidea osatzen dute:

a. Europar Batasunaren Funtzionamenduari


buruzko Hitzarmenak.

b. 2004/38/EE Zuzentaruak, Europako


Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2004ko
apirilaren 29koa, Europar Batasuneko
herritarrek eta haien senitartekoek estatu
kideetako lurraldean askatasunez ibili eta bizi
izateko duten eskubideari buruzkoa.

c. 492/2011 Arautegiak, 2011ko apirilaren 5ekoa.

d. Europako Justizia Auzitegiaren jurisprudentziak.

3. 1992ko Europar Batasunaren Funtzionamenduari


buruzko Hitzarmenaren 45. artikuluak babestu zuen
langileen zirkulazio askatasuna modu zabalean:
“Langileei bermatu egiten zaie zirkulazio askea,
Batasunaren barruan Estatu kideetako langileen
artean, nazionalitatean oinarritutako bereizkeria
guztien abolizioa dakar zirkulazio askeak, enpleguari,
soldatei eta gainerako baldintzei dagokienez”.

4. Horrez gain, 18. artikuluak espreski gaitzetsi zuen


nazionalizatean oinarritutako diskriminazioa.
5. Legezko oinarrizko eskema hau osatu eta gehiago
zehaztu egin zen 2004/38/EE Europako
LANGILEEN ZIRKULAZIO LIBREA EZBAIAN

Parlamentuaren Zuzentaruarekin, langileen zirkulazio


libreari buruzkoa.
6. Bigarren testu horretan Europako estatuek arreta
berezia jarri zuten herrialde bakoitzaren ongizate
sistema babesten, jakina baita gizarte segurantzako
sistemak ez daudela harmonizatuak, eta beraz,
herrialde bakoitzak erabakitzen duela sariak nola
antolatu, zer nolako baldintzak ezarri onuradun
izateko, etab.
7. Beraz, 2004/38/EE Zuzentarauak zirkulazio
eskubidearen eta lan egiteko zein egoitza ezartzeko
eskubideen arteko artikulazioa ekarri zuen, herritarren
arteko tratu berdintasuna aintzat hartuz.
8. Zirkulazio askeari zenbait muga ezarri zizkioten harrera
herrialdeko ongizate-sistemak gehiegizko zama jasan
ez zezan.
9. Guztiarekin, Europako herritarrei Europako eremuan
modu askean mugitzeko oinarrizko eskubideak
bermatzen bazaizkie ere, funtsezko banaketa bat
egiten da europar herritarren artean beren estatusari
dagokionez. Batetik, herritar aktiboak (besteren
konturako langileak eta autonomoak), bestetik lan
bilatzaileak eta azkenik, ekonomikoki ez aktiboak
(ikasleak, erretretak, epe luzeko langabeak eta
bestelako errentadunak).
10. Langileek lehen egunetik daukate berdintasuneko
tratua bermatua, eta honezkero, orohar gizarte sariez
baliatzeko eskubidea ere.
11. Lan bilatzailea ere modu askean mugi daiteke
Europako eremuan zehar, baina bere egoitza
eskubidea sei hilabetera muga daiteke, baldintza jakin
batzuetan. Beste era batera esanda, muga hori ezingo
zaio ezarri baldin eta modu aktiboan lanpostu bat
bilatzen ari dela eta lanpostu bat aurkitzeko aukerak
dituela frogatu ahal badu.
LANGILEEN ZIRKULAZIO LIBREA EZBAIAN

12. Aipatu egoerak frogatutzat eman ez direnean, eta


legez ezarritako epearen amaieran, herrialde batzuek
kanporatze erabakia hartu izan dute eta beste batzuek
edozelako gizarte laguntzez baliatzeko eskubidea
ukatu.
13. Langileen zirkulazio askatasunari mugak jarri nahi
zazkion testuingu politikoan, Britania Handiak bakarrik
eskatu du indarrean dagoen araubidean aldaketak
eragitea. Alemania, adibidez, bide horren aurka azaldu
da, baina era berean lege berri bat prestatu du
europear lan bilatzaileen herritartasun eskubideak
mugatuz. Hau da, bereziki ongizate sistemaz baliatzeko
baldintzak gogortuz, indarrean dagoen araudiaren
irakurketa mugatzaile batean oinarrituta.
14. Benetako auzia ez dator Britania Handiaren jarrera
politikoarekin zeinak apenas duen babesa Europa
mailan, baizik eta Europako lehen ekonomiarekin.
15. Alemania bere kabuz hasi da urratsak ematen eta
kontentzio neurriak hartzen europear immigrazioaren
aurrean Europaren baitan landun eta langabeen
artean, zein alemaniar eta gainerako europear
herritarren artean jerarkia handiagoak ezarriz.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither
of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its
reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could
affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a
single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICenter scribd.com/EKAICenter

Вам также может понравиться