Вы находитесь на странице: 1из 4

ENPLEGU BANAKETARAKO

LEGEZKO MUGA

Working Paper 2015eko urtarrila


ENPLEGU BANAKETARAKO LEGEZKO MUGA

1. Gaur egun eragile, erakunde eta alderdi politiko


ororen lehentasunen artean aurki genezake enplegua
sortzea. EAEn enpleguen galera oraindik oso larria
delako eta enplegu berria sortzea inoiz baino
nekezagoa bilakatzen ari zaigulako.

2. Enplegu berriak gizarte beharren erritmoan hazteko


ezintasunak sakoneko mugak iradoki ditzake, esate
baterako:

a. Negozio hobi berri mugatuak.

b. Lanpostu berri bakoitzeko egin beharreko


inbertsio gero eta handiagoak.

c. Merkatu asko gain-asetuta.

d. Aurrerapen teknologikoak lan indarra


ordezkatzen jarraitzen du.

e. Lehiakortasun ekonomikoa ezin bortitzagoa.

f. Kontratazio berriak egiteko hobarien beharra.

g. Epe laburreko politika publikoak eta finantza-


konpromisoak lehenestea.

3. Aurreko zerrendategia eskematikoa da oso; batetik,


zerrenda amaierarik gabe luzatu liteke eta bestetik,
edukiak goitik behera eralda litezke baldin eta zer
nolakoa den krisialdi ekonomikoari buruz egiten den
irakurketa.

4. Baina, modu batera zein bestera, denontzat argia


dena da gero eta zailagoa dela enplegu berri sortzea.
Ekonomiaren hazkundea bera deslotu egin baita
enpleguarengandik eta “susperraldi” ekonomikoak ez
dakar enplegu sorrera nabarmenik oraingoz.
ENPLEGU BANAKETARAKO LEGEZKO MUGA

5. Testuinguru horretan, langabeziari aurre egiteko


enplegua banatzeko borondatezko lanaldi murrizketak
seguruenik ez dira behar beste aztertu.

6. Enplegua sortzeko zein kaleratzeak ekiditeko neurri


honi izaera kolektiboa eta birbanatzailea aitortzen
zaizkio. Bi ezaugarri horiek merkatuan oinarri hartzen
duten irtenbideengandik urruti geratzen dira, eta
baliteke horrexegatik ezaugarriook harrera hotza
izatea. Hoztasun hori zenbait kasutan neurriz kanpoko
proposamen gisa bihurtzeraino.

7. Baina, bada bestelako arrazoi bat enplegua banatzeko


borondatezko lanaldi murrizketa itzalean geratzeko:
legezko ezarpen bat 20/2012 Errege dekretua, defizit
publikoa zuzentzeko aurrekontu, zerga eta finantza
arloko premiazko neurriei buruzkoa.

8. Aipatu berri dekretuaren ezarpenei jarraituz 2012ko


urtarrilaren 1etik aurrera, Estatuko sektore publiko
osoan, ohiko lanaldia ez da, batez beste, astean
hogeita hamazazpi ordu eta hogeita hamar minutu
baino gutxiagokoa izango.

9. Dekretuak estatuko sektore publikoko langile


publikoei eragiten die, udalen autonomia
errespetatuz. Baina, 7/1985 legeak, toki-araubidearen
oinarriak arautzen dituenaren 94. artikuluak xedatzen
duenaren arabera, tokiko Administrazioaren
"funtzionarioen" lanaldia, urteko zenbaketan, estatuko
administrazio zibileko funtzionarioentzat jartzen den
berdina izango da.

10. Beraz, neurriak maila guztietako administrazioetako


langile publikoengan ditu ondorioak. Lanaldien barne
antolaketa ezberdinak errespetatuko dira betiere ere
bataz besteko asteko ordu kopurua 37,5 ordukoa den
bitartean.
ENPLEGU BANAKETARAKO LEGEZKO MUGA

11. 20/2012 Errege dekretua, ondorioz, esparru publikoari


dagokionez, benetako legezko oztopo bilakatu da
lanaren banaketan oinarri izan ditzaketen neurri edota
eskema posibleak garatzeko.

12. Are gehiago, beste working paper batean aditzera


eman dugun bezala, krisialdiari aurre egiteko neurrien
artean joera nagusia kontrako norabidean doa. Hau
da, lanaldiak borondatez murriztu ordez lanaldiak
luzatzea eta intentsifikatzea.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither
of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its
reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could
affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a
single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICenter scribd.com/EKAICenter

Вам также может понравиться