Вы находитесь на странице: 1из 17

TESTUEN ULERMENA ETA ADIERAZMENA LANTZEKO

PROPOSAMENAK

Carlos Lomas-en aipamena gogoratuz....

“komunikazioaren ikasketa zilegi da soilik eta... ikasleek jadanik berea duten komunikazio
edukiaren oinarrietatik eraikitzen bada, eta kontutan hartzen bada une bakoitzean egiteko, esateko eta
ulertzeko gai direna... Horregatik, beharrezkoa da hizkuntza eta literaturaren irakaspenari ekitea, ez
bakarrik jakintza linguistiko multzo bat balitz bezala (...) baizik eta, batez ere adierazpen eta ulermen
prozedura sorta legez (...) ikasleen jario trebetasuna sendotu eta bultzatzera bideratua, ahaztu gabe, (…)
komunikazio harremanetan erabilitako iradokitze eta erabilera gaitasunen aurrean, jarrera kritikoen
garapena bidezko egiten dituzten baloreen irakaspenaren egokitasuna”

Nola aukeratu, ordenatu eta banatu behar lirateke hizkuntza eta literatura prozedura
desberdinak arlo eta etapa osoko helburu orokorretan ezarritako ulermen eta adierazpen
ahalmenerako lagungarri izan daitezen? Komenigarria litzateke zenbait irizpide kontuan
hartzea, ikasleen eboluzioa eta hasierako ikasketa ahalmena esaterako, baita ikasbidearen
barne koherentzia eta hiru motatako edukiei era berean arreta jartzeko beharrizana.

Hizkuntza arloan gaitasunak irizpide biren inguruan eratuko genituzke:


Prozeduren lehentasuna eta gaitasunak gizarte erabilpenaren aukeraketa bitartez
integratzea.

Lehen irizpidearen arabera ikasketa unitatea ezin da dudagabeko jakintza inguruan


eratu , era honetako jakintzek eragin eskasa dutelako prozeduren erabilpenean, prozedurok
ez badira zerbait egiten jakiteko tresna bihurtzen.

Bigarren irizpideak adierazten digu ikasketa unitatea ez dela sail itxien multzoa,
horrek ez baitio ikasketa esanguratsuari laguntzen. Ikasleek benetako testuak landu eta
sortu behar dituzte beharrizan konkretuei aurre egin behar diotenak.

Ikasgelako lan nagusia testu baten osaketara bideratutako ahozko eta idatzizko
testuen inguruko ulermen ariketen bidez eratzen da. Testua prozedura legez hartzen da
eta ez bakarrik ondorio bezala. Beraz ikasketa ariketak prozedura eta estrategiak
menperatzera zuzenduak dira, ikasleari nahi duen helburua lortzeko jadanik bereak
dituen jakintzak erabiltzeko aukera ematen diotenak.

Garapenak testuen osaketara eta ulermenera zuzendutako jakintzen elkarrekiko


harremana eskatzen du, baita ahozko eta idatzizko hizkuntza buruzko jakintzen harremana.
Komunikazio arruntean ohizkoa den ulermen eta adierazpenaren arteko elkar harreman
hori ikasketa unitateko ariketetan mantendu behar da aurretiaz eratutako idazketa eta
ahozko proposamenen bidez. Komenigarria litzateke lan hauen garapenerako informazio
bilketa, eredu bezala erabilitako testuen irakurketa, eta norbere zein besteen ariketen eta
produkzioen berrikusketa kontutan hartzea..

Azpimarratu nahi genuke baita ere ahozko testuen baliagarritasuna testuen ikerketa
eta azterketarako oinarrizko material bezala eta, honez gainera, ahozko eta idatzizko
erabilpena elkarri loturik dagoen lan prozesuen moldaketa eta ariketa proposamena.
ULERMENA ETA IRAKURKETA (2003ko proposamenaren laburpena)

-Oinarriak

1- Eguneroko bizimodu arrunteko ahozko eta idatzizko mezuak ulertzen ditu:


Egunkaria, teleberriak, ikastetxeko arautegia, bere mailako ikasketa teknikoak adierazten
dituzten liburuak, bere adinerako egokiak diren eleberriak....

Ulermenaz ari garenean, zera esan nahi dugu:

-Komunikazioan agertzen den gai eta ideia nagusia zehazteko gai den ikaslea.

-Irakurketan edo entzumen ariketan egilearen edo igorlearen adierazpen


gogoa zehazteko gai da: argibideak edo berriak eman, kritikatu, goratu, karikatura egin,
konbentzitu, bere esanera ekarri....

-Entzundakoa ala irakurritakoa era labur, zehatz eta argi batez, eta batez ere bere
hitzez laburtzeko gai da.

-Testuaren oinarrizko egitura ulertzen du: Kausazkoa, ondoriozkoa,


konparaziozkoa, deskripzioa...eta ideia nagusiak gidoi baten erara aurkezteko gai da

-Oinarrizko eskemak egin ditzake zenbakiak erabiliz edota era kontzeptual


batez. Eskema horien bidez testua hobeto ulertzeko gai da eta eredu moduan erabil
dezake bere idazkietan.

-Komunikazio batean elkarrekiko erlazioak sortzeko, interraktuatzeko gai da

AHOZKO ETA IDATZIZKO ADIERAZPENA

Bere lanak egiterakoan gidoiak osatzen ditu aurretiaz:

Antolaketa:

-Ideia pilaketak, ideia sareak.

-Behar duen informazioa aukeratzen du aldizkarietatik, entziklopedia eta


hiztegietatik, internetetik. (honetarako ikasleak informazio bilketa eta aukeraketan
lagungarri izango dituen tresnak erabili behar ditu. Oso garrantzitsua da gaur
egungo TIK desberdinek eskaintzen duten tresneria erabiltzen jakitea. Behar
ditugun gaietarako informazioaren erabilpena informazio eta sare gizarteko
erronkatariko bat dugu).

-Borradorea osatzen du eskema erabiliz. Eskema horretan hartzailea, helburua,


asmoa eta testuingurua izango ditu gogoan.
-Ezagunak dituen oinarrizko auto zuzenketa sistemen (“xuxen”) bidezko
zuzenketak egiten ditu:

Testuaren koherentzia:

-Egitura eskema argia duen testua, ideiak alferrik errepikatu gabe eta informazioa
aurrera eramanez komunikazio helburuan aurrera eginik.

-Informazioa bilatu eta aukeratzeko gai da kopurua, kalitatea eta egokitasunaren


arabera, hau da, behar ez diren datuak ezabatu eta oso nahasi edo orokorregi dagoena
baztertu.

-Atala aukeratzen du testuaren antolaketaren gune bezala.

Testuaren kohesioa

-Trukaketa prozedurak (sinonimo, hiperonimo, perifrasia...)

-Pronominalizazioak.

-Denbora-espazioa harremanak.

-Puntuazio eta ortografia.

Edozein modutara ere ikasleriak hiztegiek, programa informatikoek... eskaintzen


dituzten zuzenketa tresnak erabiltzeko ohitura landuko du.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK

ULERMENA:

Idatzizko zein ahozko testu baten aurrean ikaslea hauxe egiteko gai da:

-Gaia eta ideia nagusia idatziz adieraz ditzake

-Testuaren laburpena bere hitzez egin dezake. Bertan beharrezkoa bereziko du


gainontzeko adierazpenetatik. Laburpenean argi eta garbi banaturik agertuko dira ideia
nagusia eta bigarren mailakoak, baita ere helburu edo asmoa eta haien arteko zerikusia.

- Testuan agerian eta ezkutuan ematen diren zioak erabiltzen ditu ondorioak
ateratzeko.

-Mezuaren berezitasun batzuk zehazteko gai da: Balizko igorlea/ helburua/


erregistroa/ ideologia.

-Testua bere atal nagusiak gordez berregiteko gai da.

-Keinu, doinuek... adieraz ditzaketen helburu eta asmoak bereizteko.

-Debate-eztabaidetan: gaiari eusten dio, gehigarri eta ñabardurak egiteko gai da.

-Hitz egiteko txanda gordetzen du.

SORMENA: Narrazio testuak, deskripzioak, araudi testuak, aurreiritziak eta


azalpen testuak.

-Aurretiaz prestatutako gai batez aritzeko gai da. Azalpena ahozkoa denean
aurretiaz egindako eskemari lotzen zaio.

-Eskemak eta borradoreak egiten ditu bere ezagupenetatik eta beste zenbait
iturrietatik hartutako hasierako ideiak kontutan izanik: Hiztegiak, internet, grafikoak, ikus-
entzunezkoak.

-Badaki zein eratako mezua egokitzen zaion egoera zehatz bati eta eskema eta
ahoskera egokitzeko gai da.

-Jardunaldi ordenatua osa dezake, sarrera, gunea eta ondorioa erabiliz.

-Atalak eta bere funtzioa: Sarrera atala, eduki edo gune atalak eta

bukaera edo ondorio atala

-Atal bakoitzak egitura argia du: Ideia nagusia adierazten duen esaldia,
hauxe lagundu edo azpimarratzen dituzten esaldiak eta bukaerako esaldia.

-Testua eta bere eskema helburuari eta giroari egokitzen zaizkio.


-Entzuleriaren arreta bereganatzeko tresnak erabil ditzake.

-Formulismoak erabil ditzake egoerak horrela eskatuz gero.

-Zuzenketa, egokiera eta koherentzia tresnak erabiltzen ditu.

-Erregistroa/Asmoa/Informazioa.

-Testuak duen gaiaren aldetiko progresioa atalka ikus daiteke.

-Ez dago anbiguotasun edo eta inkoherentziarik.

-Beharrezkoa den informazioa erabiltzen da: kantitatez, kalitatez,


egokitasunez.

-Egoerari dagokion hiztegia erabiltzen du.

-Gramatika aldetik oinarrizko zuzenketak egiten ditu:

Testua berrikusi eta berrirakurtzen du.

Subjektua, aditza eta osagarrien arteko komunztadura.

Aditzak egoki erabiltzen ditu.

Orden argi eta zehatza erabiltzen du

Ortografia zuzena.

Oinarrizko puntuazioa arauak:

Aurkezpena zaintzen du: Letra tipoak, marjinak....


LABURPENA GARATZEKO ETA LANTZEKO
PROPOSAMENAK

PROPOSAMENAK:
-Honelako ulermen eta idazketa teknikak garatu, sortu eta ondo
erabiltzeko, kontutan izan behar dugu, ulermenaren oinarrietako bat izanik,
ezin dugula irakaskuntza gai bakar batetara mugatu, hau da hizkuntzaren
kutxan giltzapean utzi. Denok, gai guztietako irakasleok, kexatzen gara esanez
ikasleak ez direla ondo irakurri eta irakurritakoa gogoratzeko edo berriz
azaltzeko gai, gai edo ideia nagusia argi bereizteko gai eta irakurritakoa edo
azaldutakoa teknika eraginkor baten bidez ikasteko gai. Beraz, denon kexa
denez, eta gabezia horiek denon gaietan ikusgarri direlako, denon artean eta
denok elkarrekin landu behar genituzke, bakoitzak bere gaian. Bestela orain
arte gertatu den bezala laburpen teknika egokia erabiliko dute, baina hizkuntza
gaian soilik, beste gaiei ez baitagokie horrelako hizkuntza tresnarik.
Horregatik, ulermen egokia denon ardura eta denontzat onura denez
honelako lan proposamena egingo genuke:

1DBH – 1. ebaluazioan
1.- Gaia, ideia nagusia eta laburpena era egokian ondorioztatu eta
osatzeko teknika nagusi eta zehatzak hizkuntzatako ikasgaietan irakatsi.
2.- Gaia eta ideia nagusia ondorioztatzeko ariketak egin hizkuntzetako
arloetan (testuak oraingoz atal bakarrekoak: 700 karaktere/10 lerro).
3.- Beste arlo guztietan honelako hiruzpalau testu landu baina teknika
azalduta dagoenez hizkuntza gaian, ariketak egin eta kontrolatu, ez da zertan
azalpen gehiagorik eman behar. Testu hauek testu liburutik har daitezke,
ikasgaiko atalak izan daitezke edo sakontze testu laburtxoak, narrazioak…
4.-Ebaluazioaren erdirako gaia eta ideia nagusiaz batera landu behar da
testuingurua (nor izango litzatekeen igorlea, hartzailea, zein egoeratan edo
arlotan ematen den testua...), helburua (irakastea, konbentzitzea, kritikatzea,
iritzia ematea…) eta erregistroa (kultua, estandarra, arrunta) hiru arlo horien
artean dagoen harremana ikusten has daitezen eta estuaren planteamendurako
arlook duten garrantzia ikusteko.
1DBH – 2. ebaluazioan
1.- Hasieran, aurreko ebaluazioko ariketa motatan sakondu, bai
hizkuntza arloetan, bai beste gaietan: gizarte, erlijio-alternatiba, natura…Testu
luzeagoak eskaini hiru lau ataldunak (15-20 lerro). Atalkako gaia eta ideia
nagusia ateratzeko eta hortik testu osoko gai nagusia eta testuko ideia nagusia
ondoriozta dezaten. Hau aurreko ebaluazioaren teknika erabilera denez ez da
azalpen sakonegirik eman behar baina bai aurretiaz emandakoak erabili eta
teknikak landu. Arlo bakoitzeko bizpahiru testu
2.- Aurrekoarekin batera jarraitu behar da lantzen 1.ebaluazioko 4.
ariketa testu osoari begira.
3.- 2. ebaluazioko 2. hilean laburpenak osatzen hasi. Berriz ere
hizkuntza arloetan irakatsi eta laburpen parea landu ostean beste arloetan ere
bina laburpen edo landu, 15-20 lerrotakoak
4.- Teknika laburpena lantzeko txostenean azaltzen den atalkako ideia
nagusien gehikuntza izango litzateke.
5.- Laburpena idazterakoan, hasieran komeniko litzateke gai eta testu
osoko ideia nagusiarekin batera, testuaren helburu, testuinguru eta erregistroa
zein den zehaztea.
1DBH - 3. ebaluazioan
1.- Laburpenak lantzen jarraitu, teknika dagoeneko barneratuta egon
behar delarik, oraingoan laburpenaren koherentzia eta kohesioari begiratuko
zaie batez ere. Kontu izan ideiak ondo ordenaturik eta antolaturik daudela, eta
ez direla jatorrizko testutik kopiatzen. Ideiak elkarrekin lotzeko lotura hitzak
ere landu behar dira oraingoan. Betiko moduan ariketak eta sakontze lana
hizkuntza arloetan egingo dira, baina emandako teknika eta baliabideak beste
arloetan benetan bete eta erabiltzen direla ziurtatu behar da.
2.- Arlo bakoitzean hiruzpalau laburpen landu behar lirateke ebaluazio
honetan (2000 karaktere/ 25 lerro)
3.- Ebaluazio honetan dagoeneko jatorrizko testuan erabili diren atal
motak zehazten has daiteke, errazen eta ohikoenak, batez ere hizkuntza
ikasgaietan.
ARIKETA PROPOSAMENAK

1.-Testuari izenburua jarri. Izenburu horren egokitasuna ala ez-


egokitasuna eztabaidatu. Bereizi izenburu eta gaiaren artean.
2.-Batzuetan, proposiziotan labur izan daitekeen testuaren edukia
laburtzea ere egoki izan daiteke (errazenak narrazio testuak dira).
3.-Estrategia orokortzaileak erabiliz informazioa murriztu (honelako
ekintzak hizkuntza ulermenari eta berridazketari loturik daude) Izan ere,
laburpenaren ondorioa ezegokia izan daiteke ez delako informazioen arteko
lotura ezagutzen baina baita ere biltzen dituen hiperonimoa ezezaguna
delako.
4.-Orokortze ariketetan erabilgarria izan daiteke baita ere zerrendak ala
enumerazioak agertzen diren testuak aukeratu, gero hiperonimo bakar batean
biltzeko. Honetarako testurik egokienak jarraipen etengabea dutenak lirateke
(pertsonaien ekintzak jarraian aipatzen diren narrazioak, deskripzioak ala
“inbentario” erara sortutako edozein testu).
5.-Testu baten edukiaren murrizte ariketek informazioaren
garrantziaren araberako mailakatze baten ezarpena dakarte. Garrantzi
hori testuaren eduki orokorraren arabera ulertu behar da batez ere. Ariketok,
neurri handi batean, abia testuaren azterketa jakituna eta bertako informazio
guneen artean sorturiko harreman moten ezagutza eskatzen dute: zergatia,
ondorioa, kontrakotasuna, justifikazioa, baieztatzea, ilustrazioa...
6.- Batzuetan ideia nagusiaren bilketa porrokatuari utzi behar zaio,
zenbaitetan ageri ere ez delako egiten era argi batez. Baina, aipatutako testu
markak gogotan hartuz gero, gaia mugatu eta informazio guneen arteko
harremanak ezar daitezke. Ariketa hauek, besteak beste, testuaren edukiaren
muina biltzen laguntzen dute, garrantzia kontutan duen mailakatze bat
ezartzen laguntzen duten neurrian.
7.-Beste faktore garrantzitsu bat testuaren ulermen eta sorkuntzarako
testuaren edukia moldatu eta diskurtso motaren arabera desberdina izan
daitekeen eskema ala superregitura berreskuratzea da. Eskema hauek ez dira
soilik ulermen eta sorkuntzarako gida bat, aitzitik gogoratzeko unean testua
berreskuratzeko tresna legez ere erabil daitezke. (Honelako ariketak atal motak
zehaztean osatzen diren bezalakoak dira)
8.- Ariketetan zailenetako bat helburua zehaztea izan daiteke.
Sarritan, beste osagai batzuetako datuetatik ondorioztatu behar delako.
Ezinbestekoa da beraz, irakasleak irakurketa gida dezala aipatutako egitura
agerian utziko duten galderak egitea. Testuaren egitura ezagutzeak edukiaren
ulermena antolatzen eta gogoratzen laguntzen du.
9.-Edozein testuk antolaketa zehatzari erantzuten dio, eta bere
garapena testuaren antolaketaren ezaugarri legez jokatzen duten
kohesio baliabideei loturik dago. Laburpen ariketari loturiko bi baliabide
nagusi aipatuko ditugu:
-Atalen antolaketa: edukia informazio gune nagusitan nola banatzen den
erakusten digu.
Ezinbestekoa da ikasleak atalen artean dauden harreman mota desberdinez
jabe daitezen, eta hauek testuko gaiari loturik daudela, bere laburpenetan
loturarik gabeko adierazpenak ager ez daitezen.
-Antolatzaileak honez gero baden harreman semantiko ala pragmatikoa
jartzen dute agerian, testuaren ulermena erraztu eta aipatutako harremanak
badirela adierazten dute. Interesatzen zaizkigunak, atalean agertzen direnak eta
testuaren eraikuntza orokorra erakusten dutenak dira.
Egin daitezkeen ariketak:
a)- Atal bat kendu zaion testu bat aurkeztu ikasleei, gero, atala eskaini eta
dagokion tokian
jar dezaten.
b)- Ikasleek falta den atal hori idatz dezatela eta jatorrizko testuaz erkatu.
c)- Ataletan antolatutako testu bat aurkeztu izenburu eta guzti. Gai zerrenda
bat ere eskaini ikasleek dagozkien elkarketak egin ditzaten.
d)- Artikulu batetako sarreratxoa testuarekin erkatu eta azpimarratu
artikuluan sarrerako informazioak.
e)- Konektore eta antolatzaileak ezabatu eta aparteko zerrendan eskaini
ikasleek jar ditzaten.
f)- Testu bat zatitu eta desordenean eman ikasleek ordena dezaten sarrera,
garapena eta bukaera atalak ondo zehaztuz.
g)- Testu batetatik ideia nagusiak atera ondoren laburpena berridatzi eta
irakasleak emandako testu lokailu zerrenda erabiliz ideien arteko loturak
zehazteko eta testuari kohesioa emateko

10.- Ideia nagusia aurkitzeko baliagarri izan daitezkeen teknika batzuk.


Atalean gehienetan errepikatzen den hitza ikusi behar dugu horretarako. Atal
guztian nagusi den hitz hori aurki dezakegu, baina idazleak zeharka aipatzen
du sarritan, metafora, sinonimo ala erakusleen bidez.
Jakina, esaldi guztietan ikusiko dugu hitz horrekiko erlazioa, baina hori ez da
arazo bat izango kontutan hartzen badugu honako hau:
-Esaldi nagusia orokorrena izango da, baieztapenik zabal eta abstraktuena
adierazten duena, besteen ondorioa.
-Beharrezko esaldia dugu: kenduz gero atala apurtua legez agertuko da.
-Ez da honelakorik gertatuko bigarren mailako esaldiekin.
11.-Bigarren mailako ideiak aurkitzeko teknikak:
-Ideia nagusiaren hedapena, ñabardura...izaten dira. Honela ager daitezke:

-Esaldi nagusiaren ideia bera hitz desberdinez (errepika esaldiak).


-Idazlearen benetako sentipenak argiago adierazten dituzte
(kontrastea adierazten duten esaldiak dira, beste pentsaera mota bat
baztertzen baitute).
-Ideia nagusia antzeko beste ideia batzuen bitartez adierazten dute.
-Ideia nagusia antzeko beste batzuekin erkatzen dute.
-Ideia nagusia datu, ... aipamenen bidez justifikatzen dute.
-Ideia nagusitik atera daitezkeen, ala ideia nagusia sor dezaketen
zergati eta ondorioak adierazten dituzte.

Estrategia bezala adierazle, seinale, legez erabilitako hitzak ikus


ditzakegu bestalde, pentsaeraren garapenean izan daitezkeen aldaketak
erakusten baitituzte, hura bereganatzen errazten digutelarik.
*Aurrera hitzak: esaldi nagusiaren zentzu berean garatzen dira eta
zentzu honetan etengabeko ekina adierazten dute (Baita ere, era berean,
gainera...)

• Geldiune hitzak: Kenduz gero ere testuak ez luke aldaketa nabaririk


jasango. Bere helburua argigarria da (zeren..., esan dugun bezala,
legez...).

• Atzera hitzak: Idazlearen arrazoiketa prozesua azpimarratzen dute.


Ideia bat berriz hartzen dutela ere adieraz dezakete (baina, aitzitik,
hala eta guztiz ere).
LABURPENA EGITEKO PROZEDURA

1.- Irakurri testua arin eta erabaki zein den bere helburu orokorra:
proposamen bar aurkeztu, zerbaiten aldeko erabakia hartu, informatu,
zerbaiten erabilera azaldu, zerbait kontatu...
2.- Helburuak testuaren egitura eta antolaketa zehazten laguntzen du
baita ideien ordena argitzen ere.
3.- Atal bakoitzaren gaia adierazi.
4.- Gai horri buruzko zenbait iradokizun ala alde nagusi banatu.
5.- Erabaki zein alde ezaba daitezkeen atalaren esanahia aldatu gabe eta
laburpena ezabatu gabeak erabiliz osatu.
6.- Hala ere, luzeegi balitz, ezabatu gabe utzi dituztenak berriro
birpasatzeko eskatuko zaie ikasleei, beste hitz ezagun baten adibide legez har
daitezkeen ikusteko.
7.- Horrelakorik ezin balitz, testuan agertzen diren hitz guztiek edo
gehienek adierazten dutena bilduko duen hitz bat edo gehiago bilatzeko
eskatuko zaie ikasleei.

LABURPENA IDAZTEKO ARAU ZEHATZAK (ariketa


bidez egin daitezkeenak).

• Ezabatu zerrendak eta enumerazioak eta aukeratu hitz bat ala


izendapen bat zerrenda guztirako.

• Gai-esaldiak erabili (atalean daudenak ala norberak sortutakoak).

• Ez azpimarra, horrela ez dira testuko esaldiak laburpenean


errepikatuko. (Hala ere ikasle batzuentzat oso lagungarria da
azpimarra erabiltzea, horrela balitz, utzi baina laburpenean ideiak
berridatzirik eta bere erara agertu behar dira ez testutik kopiatuta)

• Horren ordez apuntatu gaia eta ideia nagusiak orriaren bazterrean.


• Ideiak mailaka ditzakezu laburpena nola antolatuko duzun
erabakitzeko. Horretarako begiratu ondo ideien arteko erlazioa eta
hori adierazteko erabiltzen diren hitzak: zeren..., laburbilduz,
ondorioz, beraz, adibidez...

• Erabaki erabiliko dituzun ideiak eta ezaba itzazu errepikatutakoak


ala beharrezko ez direnak.

• Ken itzazu atal batzuk (trantsiziozkoak ala adibide atalak).

• Ez iritzirik eman.

Testu bateko gaia eta ideia nagusia zehaztu:

1.-Gaia zehazteko galdera bera egin behar dugu beti: Zertaz hitz egiten
du testuak?
2.- Ideia nagusia zehazteko beste galdera hau egingo dugu beti: Zer
esaten da testuaren gaiari buruz?
Ez da gauza bera, beraz, gaia eta ideia nagusia.
Adibide testua: “Itsas-zaldi (hipocampus) kilo batek 1600 € balio zuen
joandako astean Hong Kongeko merkatuan. Bere salerosketa legeztaturik
dago, baina 1995ean, 20.000.000 itsas-zaldi baino gehiago esportatu ziren
mundu osora. Antzina oso ospetsuak ziren bere ezaugarri osasungarriak
zirela eta, baina haien arrainketa gehituz doa orain urtero %10 eta
espeziearen bizi-iraupena mehatxaturik dago.”
Gaia: (Zertaz hitz egiten du testuak?) Itsas-zaldia

Ideia nagusia: (Zer esaten da testuan gaiari buruz?)


Itsas-zaldiaren arrainketaren ugaritasunak bere iraupena arriskutan
jartzen du.
NOLA ZEHAZTU GAIA ETA IDEIA NAGUSIA AZALPEN ETA
ARGUDIO TESTUETAN?

Gehienetan ikasleak ez du arazorik azalpen ala argudio testu baten gaia adierazteko.

Bai agertzen dira arazoak ideia nagusia edo ideia nagusiak zehazteko unean.

Sarritan gertatzen da atal bat baino gehiago duten testuetan gaia baten soilik garatu
beharrean ideia nagusi bi ala gehiagotan garatzea.

Aukera bi daude:

a- Ideia nagusiak oinarrizko bakar batean bil daitezke oso loturik baitaude bere
artean.

b- Ideia nagusiak, bere autonomia dela eta ezin daitezke bakar batetan bildu.
Honelakoetan ideia nagusiak batzen dituen laburpena egingo dugu.

Oinarrizkoa da maila hauetan ikasleei atalka lan egiten irakastea. Horrela hasiera baten
aterako dute atal bakoitzeko ideia nagusia, eta orri ertzetan idatziko dute, ahal dela bere
hitzez (ataleko esaldiren bat ideia nagusia adierazten badu zehazki, hauxe idatziko da).

Ondoren, atal guztietako ideiak erkatuko dituzte bere artean dauden ikuspuntu bateratuak
ikusteko, eta biltzen edo orotariko ideia nagusi baten laburbiltzen saiatuko dira.

Atal bakoitzeko deia nagusiok elkarren artean duten zerikusia ikusten saiatzen bagara gai
gune bi daudela ondorioztatuko dugu, adibidez: telebista eta haurrak. Beraz, testuak biltzen
duen gai bateratua honela adieraz daiteke:

“telebista eta haurrak”, zertaz hitz egiten du testuak? Telebistaz eta haurrez.

Baina ideia nagusia zehazteko azaldu behar den ondorengo galdera zera da: Zer esaten da
gaiaz? Eta adierazpena, atal guztiak begiratuz hauxe litzateke: “Arreta eta beharrezko
neurriak haurrek telebista ikus dezaten” ala “ gizarteak arauak zehaztu behar ditu haurrek
era egokian ikus dezaten telebista”.

Honela ataletako ideia desberdinak orotariko batean bildu ahal izan ditugu.

2-Narrazio testuak.

Narrazio testuetan honela arituko gara:

Ekintzaren gaia: (argumentu laburra)

Esanahiaren gaia: (ideia nagusia)


GAIA, IDEIA NAGUSIA, TEMA, IDEA PRINCIPAL,

LABURPENA RESUMEN

KONTROL ORRIA / HOJA DE CONTROL

Bai-Sí Ez-No
GAIA-TEMA

1- Ba al dago testuan bereziki errepikatzen den izen ala Izen Sintagma


bat ? / ¿Hay en el texto un vocablo o sintagma nominal que se repita?
2- Esaten du zertaz ari den testua? / ¿Nos dice de qué habla el texto?
3- Izen bakarra edo Izen Sintagma erabiltzen du? / ¿Lo expresa con un
sustantivo o sintagma nominal?

IDEIA NAGUSIA- IDEA PRINCIPAL

1- Esaten al digu zer dioen testuak gaiari buruz? / ¿Nos explica qué
dice el texto sobre el tema?
2- Esaldi tematikoa al da? / ¿Se trata de una frase temática?
3- Orokorki planteatutako esaldia da? / ¿Se plantea de forma
genérica?
4- Beharrezko esaldia da? / ¿Es una frase imprescindible en el texto?
5- Atal bateko ideia nagusia bada, hasieran, erdialdean ala bukaeran
agertzen al da?/ En caso de que sea la idea principal de un párrafo, ---- ----
aparece al comienzo, en el centro o al final de éste?
6- Testu luzea izanez gero, beste ideia guztiak biltzen dituena al da?/
Si se trata de un texto más largo, será quizás la idea que incluya
todas las demás?
LABURPENA-RESUMEN

1- Testua irakurri eta ulertu duzu? / Has leído y comprendido el


texto?
2- Zalantzak argitu dituzu? / Has aclarado tus dudas?
-------- -------
3- Zein da orokorki testuaren helburua?/ ¿Cual es en general el
objetivo del texto?
4- Atal bakoitzaren gaia erabaki duzu? / Has extraído el tema de cada
párrafo?
5- Argitu duzu atal bakoitzeko ideia nagusia eta bigarren mailakoak? /
¿Has desglosado la idea principal y las secundarias de cada párrafo?
6- Ezabatu duzu errepikatzen den ideiarik? / ¿Has eliminado las ideas
repetidas?
7- Adibiderik, zerrendarik, errepikapenik agertzen al da? / ¿Hay
ejemplos, enumeraciones, repeticiones?
8- Bil ditzakezu hiperonimo ala hitz orokor batetan? / Puedes
reducirlos a un hiperónimo o genérico?
9- Laburpena idazterakoan testutik kopiatutako esaldirik kopiatu
duzu?/ Al redactar el resumen has copiado frases del texto?
10- Ideiak garrantziari begira antolatu dituzu?/ ¿Has ordenado las
ideas de forma jerarquizada?

11- Horrela bada, egitura hori adierazteko antolatzailerik erabili


duzu?/ Si es así, has utilizado organizadores de texto para
reflejarlo?
12- Atal osorik ezabatu duzu?/Has eliminado algún párrafo?
13- Zeure iritzia ageri da?/¿Expresas tu opinión?

HTB taldea (2003-2010)


Mungia BHI

Вам также может понравиться