Вы находитесь на странице: 1из 5

PRESTAKUNTZA ETA

LAN HARREMANAK (III)


Working Paper. 2015eko apirila
PRESTAKUNTZA
ETA LAN HARREMANAK (III)

1. Aurreko working paper batean aipatu da zergatik den


garrantzitsua sindikatuen ikuspegitik formazio eta
prestakuntza agendak indartzea. Laburbilduz, esan
genezake beste bitarteko batzuekin batera tresna
eraginkorra izan daitekeela hainbat helburu betetzeko:

- Kualifikazio ezari eta deskualifikazioari aurre


egiteko.

- Enplegua babesteko.

- Enpresaren garapen ereduari norabidea


emateko.

2. Hori bai, testuinguru ekonomikoa sakonki aldatu zaigu


azken urteetan eta aldaketen abiadura ere inoiz baino
azkarragoa ageri zaigu (denboraren azelerazioa
deritzote adituek).

3. Ingurumari ekonomikoan bizi ditugun aldaketak


dimentsio anitzekoak dira:

- Lantokian: enpresaren deszentralizazioa eta


langileriaren indibidualizazioa.

- Lanaren testuinguru sozialen: prekarizazioa eta


fragmentazio soziala.

- Lanaren identitate sozialean: klase


kontzientziaren desitxuratzea.

- Lanabesaren erabileran: enpresa kultura


berriak.

- Estatua eta lanaren erregulazioan: lan


harremanen desarautzea eta politika
publikoetan enplegagarritasun kontzeptuaren
nagusitzea.

- Ekonomiaren dimentsio globalean: lan


indarraren lehiaren globalizazioa.

2
PRESTAKUNTZA
ETA LAN HARREMANAK (III)

4. Testuinguru horretan formazioari buruzko ideia


kontrajarriak aurki genitzake. Batetik, garapen
teknologikoan eta etengabeko berrikuntzan
oinarritzen diren enpresa- eta ekonomia-ereduak
bultzatzeko langileen kualifikazioa maila eta
eraginkortasuna ezinbesteko faktorea da. Zentzu
orokorrean ia inork ez luke baieztapen hau zalantzan
jarriko.

5. Baina, bestetik, maila mikroan, enpresek formaziori


buruz izan dezaketen jarrera edota disposizioa zenbait
tentsio gunez zeharkatua agertzen zaigu. Jarrera
horiek ezin dira ulertu dinamika ekonomikoetan eta
enpresa-antolakuntzan eman diren egiturazko
eraldaketak aintzat hartu gabe.

6. Beste modu batera esatearren, errealitatea ez da ez


hain zuri ez hain beltz, baizik eta grisagoa. Zerrenda
agortu gabe, jarraian zenbait “egoera-gako” azalduko
ditugu. Egoera hauek erakusten dute formazioa eta
prestakuntza bera problematizatuta daudela.

7. Azken urteetan langile eskaera handia mugitu da


industriatik zerbitzuetara eta gorabidean dauden
beste alor batzuetara. Tradizionalki industriak
formazio behar intentsiboa izan du, baina langile-
eskaeraren mugimendu horiek talka egin ahal dute
kostata eta zailtasun handiz iraunarazten ari diren
formazio kulturekin.

8. Bereziki enpresa nazioarteratuek askotan ez dute


ulertzen zergatik egin beharko luketen epe luzeko
inbertsioak formazioan, lanabesaren kualifikazio
beharrak epe laburrean beste era batera lor
dezaketela ikusten dutenean (shareholder eta
careholder ikuspegien arteko jauzia).

3
PRESTAKUNTZA
ETA LAN HARREMANAK (III)

9. Enpresa eta lana antolatzeko modu berriek ekarri dute


balio erantsi handikoak ez diren prozesuen
besterentzea, azpikontratazioa eta abar. Eskema
horiekin enpresek erlatibizatu egin dezakete profil
teknikoen garrantzia behin betiko pertsonalaren
segmentuan.

10. Pertsonalaren barruko zatiketak, behin betiko eta aldi


baterako langileen edo kontratupeko eta azpi-
kontratatuen arteko segmentazioak, adibidez, gutxitu
egin dezake enpresako beheko segmentuetan epe
luzeko inbertsioak egitea formazioan, bereziki
inbertsio horien amortizazioa berehalakoa ez denean.
Eta finean, formazio gastua doitzea ekar dezake.

11. Lan merkatua oso desorekatua denean, zehazki


eskaera eskeintza baino askoz eta handiagoa denean,
enpresa askoren aldetik formazioaren erantzukizuna
langilearen gain uzteko tentazioak areagotu egin ahal
dira.

12. Tentsio-gune hauek ezagunak zaizkigun arriskuak ekar


ditzakete beren ondotik: formazio gastuen doitzea,
formazioaren erantzukizuna besterentzea eta
langileriaren baitan formazioari buruzko trataera oso
ezberdinduak sustatzea.

13. Beraz, sindikalgintzaren ikuspegitik komenigarria


izango litzateke formazio estrategiak deliberatzeko
orduan aipatu errealitate hauek, beste batzuen
artean, gogoan izatea.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors
or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware
that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this
report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu

4
PRESTAKUNTZA
ETA LAN HARREMANAK (III)

www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

Вам также может понравиться