Вы находитесь на странице: 1из 4

PRESTAKUNTZA ETA

LAN HARREMANAK.
LANBIDE HEZIKETA SUITZAN
Working Paper 2015eko maiatza
PRESTAKUNTZA ETA LAN HARREMAN
LANBIDE HEZIKETA SUITZAN

1. Alemaniako lanbide heziketa eredugarritzat hartu


izan da askotan, bereziki, bere ezaugarri
dualarengatik, baina Europan zehar badira beste
herrialde batzuk lanbide heziketa duala ere
indarrean daukatenak. Adibidez, Danimarka,
Austria, Herbehereak, Suitza edota Luxemburgo.

2. Eredu duala ezarrita duten herrialde guztietan


lanbide heziketaren gizarte-onarpena gainerako
herrialdeetan baino altuagoa da. Ikuspegi anitzetik
(bai ereduaren alderdi pedagogikoetatik bai
ekonomikotatik zein sozialetatik) begiratuta
gizarteak hobeto balioztatzen ditu eredu hauek.

3. Alderantziz, eskola-eredu gisa ezagutzen den


herrialdetan, Espainia eta Italia kasu, lanbide
heziketak ez du prestigio handiegirik.

4. Lehengoen kasuan lanbide heziketa hezkuntza


akademikoaren alternatiba egokia eta balioetsia
da, hau da, hezkuntza-ibilbide guztiz normalizatua.

5. Aldiz, eredua duala indarrean ez duten


herrialdeetan oro har, gizarte pertzeptzioa
bestelakoa da. Gurean oraindik sarriegi ulertzen da
lanbide heziketa hezkuntza sisteman kolokan edota
gainditu ezinik ibili direnentzako irtenbidea dela.
Edo, batxilergoa egin nahi ez dutenentzako
alternatiba.

6. Modu batean zein bestean lanbide heziketak


oraindik orain ez du lortu batxilergoak duen estatus
erreferentzial hori aldatzea.

7. Suitzan adibidez goi mailako lanbide heziketarako


matrikulazioak oso altuak dira. OECDren arabera,
ikasleen %65ak lanbide heziketaren ibilbidea
jarraitu ohi du. Europa mailako bataz bestekoa

2
PRESTAKUNTZA ETA LAN HARREMAN
LANBIDE HEZIKETA SUITZAN

baino askoz eta ehuneko altuagoa da. Bestalde,


langabezi tasak beste inon baino baxuagoak dira.

8. Ondorengo infograman ikus daiteke Suitzako


hezkuntza egitura eta hezkuntza-ibilbideak:

9. Oinarrizko lanbide heziketak berrehundik gora


espezialitate eskaintzen dizkie ikasleei. Hiru edo lau
urtera luzatzen den formazio honen zati bat
lantegietan burutzen da, kasurik gehientsuenetan.
Lantegietan burutzen den lana ordaindu egiten
dute enpresek, lehen urtean gutxi gorabehera 450
€/hileko eta laugarrenean 950€/hileko.

10. Eredu honetan sindikatuen parte hartzea oso


inportantea da, lantegietan edo enpresatan
bertatik bertara ikasleek burutzen dituzten lanen
jarraipena egin baitezakete.

11. Ez dago sindikatua baino eragile egokiagorik


bermatzeko ikaslea lantokian burutzen ari den lana
egokitua dagoela lanbide heziketako ikaste-
prozesuari eta ez unean uneko ekoizpen beharrei;
eta adostuak diren lan baldintzak betetzen direla.

3
PRESTAKUNTZA ETA LAN HARREMAN
LANBIDE HEZIKETA SUITZAN

12. Irakasleek ikaste prozesuaren irizpideak jar


ditzakete baina bertatik bertara eta
egunerokotasunean jarraipen lana egin dezakeen
eragilea sindikatua da.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors
or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware
that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this
report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

Вам также может понравиться