Вы находитесь на странице: 1из 4

NAZIOZ GAINDIKO ENPRESA

HITZARMENAK
Working Paper 29 de mayo de 2015
NAZIOZ GAINDIKO ENPRESA
HITZARMENAK
DESARROLLO TECNOLÓGICO

1. Nazioz Gaindiko Enpresa Hitzarmenak (NGEH)


(Transnational Company Agreement, TCA) gero eta
garrantzia handiagoa hartzen ari dira nazioarte mailan
lan harremanak arautzeko tresna gisa.

2. Nazioz Gaindiko Enpresa Hitzarmenak borondatezko


hitzarmenak dira, enpresa multinazional bateko
zuzendaritza eta langileen ordezkaritzaren artekoa, eta
bere edukiak Estatu bat baino gehiagora hedatzen
dira. Zenbait kasutan NGEHak enpresa multinazionalen
hornitzaileak ere hartu ahal ditu bere baitan.

3. Hitzarmena bi aldekoa da. Eta zentzu horretan, NGEH


Jarduera kodeak eta antzerako tresnak baino askoz eta
haratago doa aldebakartasuna gainditzen duelako.

4. Hitzarmen hauek arlo ugari babestu ahal dituzte.


Adibidez, Lanaren Nazioarteko Erakundeak jasota
dituen estandarrak, berregituratzea, aukera
berdintasuna, lanbide heziketa, osasuna eta
segurtasuna lanean, sindikatuen eskubideak edota
gizarte elkarrizketa.

5. Enpresa multinazionalei dagokienez, Nazioz Gaindiko


Enpresa Hitzarmenek eszenategi berri bat ireki ahal
diote sindikalgintzari. Enpresa egituren
nazioartekotzea eguneroko gauza den ekonomia
globalizatuan nazioz gaindiko enpresa-egitura horien
eta lurralde bati atxekituriko sindikalgintzaren arteko
zubia bilaka daitezke Nazioz Gaindiko Enpresa
Hitzarmenak.

6. Hau da, aukera ireki dezakete nazioarte mailan


sindikatuen jarduerak koordinatzeko; gutxieneko
baldintzak filial guztietan bateratzeko, hornitzaileak
barne; dumping soziala borrokatzeko; nazioz gaindiko
lan harreman ereduetara jotzeko.

2
NAZIOZ GAINDIKO ENPRESA
HITZARMENAK
DESARROLLO TECNOLÓGICO

7. Nazioz Gaindiko Enpresa Hitzarmenek borondatezko


izaera dutenez, eta ez dagoenez legezko araudirik
Hitzarmena garatzeko bere inplementazio eta
garapena tokiko eragileen bitartez gauzatu behar da,
hau da, tokiko hitzarmenen bitartez. Hori da modu
bakarra lotesle bilaka daitezen.

8. Alderdi hori, alegia, tokiko hitzarmenek betetzen


duten funtzioa izan daiteke korapilatsuenetarikoa
herrialde batetik bestera alde handia egon
daitekeelako lan harremanen egituraketan.

9. Zenbait sindikatuk ez diete balio erantsi gehigarririk


aitortzen Nazioz Gaindiko Enpresa Hitzarmenei.
Jarrera hau eman ahal da bereziki lan eskubideen
arloan estandar altuak dituzten herrialdetan.
Horrelako hautemateak jaso izan dira, adibidez,
Alemaniako edota Frantziako sindikatuen artean.
Halako kasuetan, Nazioz Gaindiko Enpresa
Hitzarmenek balioa eduki dezakete beraien
estandarrak aintzat hartuz beste herrialde batzuetan
gutxieneko baldintzak ezartzeko. Edo beste modu
batera esanda, dumping sozialari aurre egiteko.

10. Horrelakoetan, multinazionalaren jatorrizko


herrialdean atzerapausorik eman ez dadin
hitzarmenek klausula berezi bat jaso ohi dute.

11. Laburbilduz, Nazioz Gaindiko Enpresa Hitzarmenei


dagokionez, nekez egin daiteke balorazio orokor bat,
kasuan-kasuan aztertu behar baita haren
eraginkortasuna (prozesua arrakastatsua den ala ez)
zein baliagarritasuna (prozesuaren emaitzak
zenbateraino diren onuragarriak).

12. Ondorengo taulan laburbilduko ditugu Europako zazpi


enpresa multinazionalek hitzartu dituzten Nazioz
Gaindiko Enpresa Hitzarmenak eta beren ezaugarri
nagusiak:

3
NAZIOZ GAINDIKO ENPRESA
HITZARMENAK
DESARROLLO TECNOLÓGICO

ENPRESA HERRIALDEA NAZIOZ GAINDIKO ENPRESA HITZARMEN URTEA SUSTATZAILEA


MOTA

Volkswagen Alemania Eskubide sozialei buruzko 2002/12


adierazpena
Osasuna eta segurtasuna 2004 Langile
Iraunkortasunari buruzko Batzordeak
2009
adierazpena hornitzaileekin
Industriako
Lan harremanen araudia
2012 Federazio
Aldi baterako lanaren araudia
Nazionalak
babestua

Thales Frantzia Garapen profesionala eta 2009 Enpresako


antizipazioa zuzendaritza
Ezagutza profesionala garatzen 2010

Scheneider Frantzia Aldaketari aurre egiten 2007 Enpresako


Electric Hitzarmen europarra konpromiso zuzendaritza
sozialekin 2010

SKF Suedia Esparru-hitzarmen globala 2003/13 Enpresako


zuzendaritza

Santander Espainia Genero arteko tratu berdintasuna 2008 Sindikatu


Eskubide sozialak eta lan harremanak 2009 nagusia
Finantza zerbitzu iraunkorrak 2011

Unicredit Italia Talde-adierazpena formazio, 2008 Europako


prestakuntza eta garapen Langile
profesionalean 2009 Batzordea
Talde-adierazpena aukera
berdintasunean

BNP Paribas Frantzia Enpleguaren kudeaketari buruzko 2012 Enpresako


hitzarmena zuzendaritza
Lantokiko berdintasun hitzarmena 2014

Iturria: “Euracta 2. TCA. Research findings and recomendations”, Associazione Bruno Trentin, 2013.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors
or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware
that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this
report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

Вам также может понравиться