Вы находитесь на странице: 1из 4

LANGILE PREKARIOAK ETA LANGABEAK

GREZIAN (II)
Working Paper 2015ko ekaina
LANGILE PREKARIOAK ETA
LANGABEAK GREZIAN (II)

1. Langile prekarioen antolaketak berezko bidea hartu du


Grezian. Italian ez bezala, Grezian lanaren
prekarizazioari aurre egiteko mugimendua lantokietan
hasi zen. Ez zen gizarte mobilizazio gisa sortu, ez eta
gizarte mugimenduen errotik hazi, baizik eta lantegi
eta lantokietatik ekin zion bere bideari.

2. Bertatik bertara, sindikatu egitura hartu zuten, eta


enpresa mailan edota sektore produktiboetan langile
prekarizatuak ordezkatzeko egiturak sortu zituzten.

3. Lehengo adibideak 90. hamarkadakoak dira, eta janari


eta katering zerbitzuetan, zein posta zerbitzuetan
sortu ziren. Beranduago, langile prekarioen antolatze
prozesu hori sindikalizazio gabeko edo sindikalizazio
baxuko sektore eta lanbideetara eraman zuten,
adibidez, telekomunikazioen, garbikuntza zerbitzuen,
ingenieri eta tekniko “autonomoen” alorretara.

4. Esan bezala, hasiera batean, behetik hazitako


mugimendu honek -ideologikoki ezkertiarra eta nahiko
politizatua, ideologia anarkistaren influentzia ere
bazuena-, sindikatu-egitura hartu zuen eta eredu
horretaz baliatu zen.

5. Talde gehienak Greziako Sindikatuen Konfederazioan


(GSEE) integratuta zeuden, hori baitzen modu bakarra
legezko ordezkaritza-egituretan parte hartzeko, bai
hitzarmen kolektiboei dagokienez, baita langileentzako
beste zerbitzu batzuei zegokienean. Hala ere, ohiko
sindikalgintzaren goi egiturek ez zuten inolako
konpromisorik talde berri hauekiko. Ez eta alderantziz
ere.

6. Sindikatuen konfederazioak (GSEE), sektore pribatuko


bi bat milioi langile ordezkatzen dituenak, berez
aniztasun politikoa onartzen du —Nazio mailako
Konfederazio bakarra delako eta beraz sentsibilitate
LANGILE PREKARIOAK ETA
LANGABEAK GREZIAN (II)

politiko guztiak biltzen ditu— eta aniztasun horretan


kokatu ziren arren talde hauek, goi egiturekin ez zuten
harreman onik, ez eta elkarlan bat garatzeko
baldintzarik betetzen.

7. 2009en lehengo koordinakundea sortu zuten,


Atenasen; hortik abiatuta, beste hiri batzuetara
hedatzen saiatu ziren. Urrats hori mugarri bat izan zen
beren garapenean.

8. Bestalde, langile prekarioen sindikatuetako lider eta


fundatzaile askok eskarmentu eta esperientzia nabaria
zekarten beste mugimendu batzuetatik eta berehala
egin zituzten loturak eta sareak gizarte
mugimenduekin. Horrek mobilizazio ahalmen handia
eman zieten, baina bereziki lan mundutik kanpo
kokatuta zeuden talde eta mugimenduetan eraiki
zituzten beren indar guneak.

9. Austeritate politiken aurkako mobilizazioetan langile


prekarioen sindikatuek presentzia berezia eta
erabakigarria irabazi zuten. Zenbait kasutan harrigarria
bazen ere, GSEEk berak baino mobilizazio gaitasun
handiagoa izan zuen. Era berean, langile prekarioen
sindikatuetako kideek “Syntagma plazako
okupazioetan” ere rol oso aktiboa bete zuten.

10. Langileen beheko segmentuen artean eta gizarte


mugimenduen artean indartu egin ziren, baina langile
prekarioen sindikatuek modu esperimentalean hasi
zuten ibilbide hark krisi ekonomikoa gogortu ahala
zenbait muga erakutsi zituen.

11. Batetik, gero eta zailagoa egiten zitzaien bateratzea


barne demokrazia eta sindikatuen arteko
koordinakundearen kontsolidazioa, haren egitura
zabala eta flexiblea mantenduz. Burokratizazioaren
arriskua parez pare agertu zitzaien.
LANGILE PREKARIOAK ETA
LANGABEAK GREZIAN (II)

12. Beste alde batetik, beren ekintzak oso lotuta zeuden


lantokiekin (grebak, piketeak, informazio-agirien
banaketa langileen artean) eta protesta ekintzekin, eta
haratago joateko zailtasunak izan zituzten.

13. 2008-2009an zehar bizi izan zuten hazkunde


izugarriaren ondoren, egonkortu egin ziren eta akaso
kideren batzuk galdu egin zituzten.

14. Baina, krisiaren gordintasunean, gazteen artean


langabeak %60 izatera iritsita ziren eta langabeen
artean oro har sindikatuetan parte hartzea ez zenez
oso estimulagarria, horrek min egin zien.

15. Hala ere, langabeengan erakarmena sortzeko


gaitasuna baino erabakigarriagoa izan beste zerbait
izan da: beren antolaketa ereduak langabeen gehiengo
zabal bat mobilitzatzeko muga estruktural bat utzi ditu
agerian.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither
of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its
reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could
affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a
single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICenter scribd.com/EKAICenter

Вам также может понравиться