You are on page 1of 11

A eredua (LH 2.

zikloa)

Olatu
handia
Behin batean bazen Hana izeneko neska
bat. Hana aitonarekin bizi zen. Aitona oso
jakintsua zen. Mendian bizi ziren arroz soroen
ondoan.
Soro horiek herritarrenak ziren eta
Hanaren aitonak zaintzen zituen.

Herria mendiaren azpian zegoen, itsasoaren


ondoan. Hanaren etxetik etxeak eta
herritarrak txiki-txikiak ikusten ziren.

Egun batean, zerbait gertatu zen. Zerua


beltza zegoen. Aitonak olatu handi bat ikusi
zuen.
Aitonak Hana deitu zuen:
- Hana etorri!!! Hana etorri!!!
- Zer nahi duzu aitona?
- Ekarri antortxa bat.

Hanak antortxa aitonari eman zion.


- Zer egin behar duzu aitona? – esan
zion Hanak.

2
Aitonak antortxa hartu eta arroz sorora bota
zuen.
Su txiki bat piztu zen eta gero sua handi-
handia egin zen.

Herritarrek soroa sutan ikusi eta


korrika mendira igo ziren.

Mendian Hana eta aitona zeuden, zain.


- Zer egin duzu aitona?- galdetu zion
Hanak

Jendea oso haserre zegoen. Aitona eta


Hana inguratu zituzten. Oihuka hasi ziren:
- Txoratuta zaude?
- Gure soroak erre dituzu?
- Baina nork erre ditu gure soroak?

3
Aitonak lasai-lasai esan zien herritarrei:
- Nik erre ditut soroak, bai.
- Zergatik?- galdetu zioten herritarrek haserre.

- Begira itsasoa!! – esan zuen aitonak.


Orduan, herritarrek olatu handi-handi bat ikusi zuten.

Olatu handiak herria urperatu zuen.


Gero beste olatu bat iritsi zen,
eta beste bat, eta beste bat...
Den-dena suntsituta gelditu zen.

Aitona oso lasai eta pozik zegoen


herriko jendea salbatu zelako.
Herritarrek eskerrak eman zizkioten
aitonari:
- Eskerrik asko aitona!!
- Zuri esker bizirik gaude – esan
zioten herritarrek.
Eta denak pozik eta alai bizi izan
ziren.

AMAIERA
Herri ipuina-moldatua

HIZTEGIA:
• Jakintsua: asko dakien pertsona
• Soro: zelai, belardi, alor
• Urperatu: urez estali
• Suntsituta: deseginda

4
A eredua (LH 2. zikloa)
IZENA:...............................................DATA:..........................................

Olatu handia - Ariketak

Jarri X erantzun egokiaren parean.

1 – Aukeratu beste izenburu bat ipuinarentzat?

Herri handia

Hana tristea

Antortxa gizona

Aitona jakintsua

2.- Nola du izena aitonak?

Reiko

Hana

Ez dakigu

Herritarra

3. Non bizi da Hana?

Mendiaren azpian

Arroz soroen ondoan

Herrian, itsasoaren ondoan

Herrian

5
4. Irakurri ondorengo esaldiak eta esan egia edo gezurra diren: E/G
(E=egia G=gezurra)

Neskaren izena aitona da.

Aitona eta neska itsasoan bizi ziren.

Neskaren aitonak arroz soroak zaintzen zituen.

Neskak Hana du izena.

5. Norenak ziren soroak?

Soroak Hanarenak ziren.

Soroak herritarrenak ziren.

Soroak aitonarenak ziren.

Soroak herriko jaunarenak ziren.

6. Zer ikusi zuen aitonak? (Idatzi esaldi oso bat)

………………………………………………………………………………………………...........................

7. Lotu gezi baten bidez aurkakoak:

mendiaren azpian mendi txikia

itsaso iluna mendiaren gainean

itsaso beroa itsaso hotza

mendi handia itsaso argia

6
8. Ordena itzazu ipuinaren pasarte hauek denboraren arabera:
(1. 2. 3. 4.)

Aitonak antortxa bat eskatu zion Hanari.

Aitonak arroz soroak zaintzen zituen.

Olatu handiak herria urperatu zuen.

Herritarrek soroa sutan ikusi zuten.

9. Irakurri ondorengo esaldiak eta esan egia edo gezurra diren: E/G
(E=egia G=gezurra)

Aitona oso haserre zegoen.

Aitona oso lasai zegoen.

Olatu handiak herria suntsitu zuen.

Olatu handiak aitona ikusi zuen.

10. Azkenean aitona pozik zegoen. Zergatik uste duzu aitona pozik
zegoela? (idatzi esaldi oso bat).

…………………………………………………………………………………………………….......................

7
A eredua (LH 2. zikloa)

Irakaslearendako erantzunak
Olatu handia-Ariketak

Jarri X erantzun egokiaren parean.

1 – Aukeratu beste izenburu bat ipuinarentzat?

Herri handia

Hana tristea

Antortxa gizona

x Aitona jakintsua

2.- Nola du izena aitonak?

Reiko.

Hana

x Ez dakigu

Herritarra

3. Non bizi da Hana?

Mendiaren azpian

x Arroz soroen ondoan

Herrian, itsasoaren ondoan

Herrian

8
4. Irakurri ondorengo esaldiak eta esan egia edo gezurra diren: E/G
(E=egia G=gezurra)

G Neskaren izena aitona da.

G Aitona eta neska itsasoan bizi ziren.

E Neskaren aitonak arroz soroak zaintzen zituen.

E Neskak Hana du izena.

5. Norenak ziren soroak?

Soroak Hanarenak ziren.

x Soroak herritarrenak ziren.

Soroak aitonarenak ziren.

Soroak herriko jaunarenak ziren.

6. Zer ikusi zuen aitonak? (Idatzi esaldi oso bat).

Aitonak olatu handia ikusi zuen (edo antzekoren bat).

7. Lotu gezi baten bidez aurkakoak:

mendi txikia
mendiaren azpian

mendiaren gainean
itsaso iluna

itsaso hotza
itsaso beroa

mendi handia itsaso argia

9
8. Ordena itzazu ipuinaren pasarte hauek denboraren arabera:
(1. 2. 3. 4.)

2 Aitonak antortxa bat eskatu zion Hanari.

1 Aitonak arroz soroak zaintzen zituen.

4 Olatu handiak herria urperatu zuen.

3 Herritarrek soroa sutan ikusi zuten.

9. Irakurri ondorengo esaldiak eta esan egia edo gezurra diren: E/G
(E=egia G=gezurra)

G Aitona oso haserre zegoen.

E Aitona oso lasai zegoen.

E Olatu handiak herria suntsitu zuen.

G Olatu handiak aitona ikusi zuen.

10. Azkenean aitona pozik zegoen. Zergatik uste duzu aitona pozik
zegoela? (Idatzi esaldi oso bat).

Aitona pozik zegoen herriko jendea salbatu zelako.

10
IKASTETXEETAN EGINDAKO APLIKAZIOAREN ONDORIOZKO OHARRAK.

OLATU HANDIA.
A EREDUA, 4. MAILA, NARRAZIOA.
Testuak 261 hitz ditu.

LAGINA: 6 ikastetxe, 7 ikasgela, 129 ikasle.

Testua: Ipuina da. Hitzen bat zaila egin ahal zitzaien. Hamar galdera
egin ziren, horietatik 3k berariazko informazioa bilatzea zuten
helburu; 1k, testua bere osotasunean ulertzea; 3k, interpretazio bat
garatzea; eta 3k, testuaren edukiaren edo formaren gaineko
hausnarketa egitea.

Emaitza: Batez besteko puntuazioa 4,42 izan zen.

Galdera bakoitzaren erantzun egokia eman zuten ikasleen ehunekoa:


G1 G2 G3 G4 G5 G6 G7 G8 G9 G10
15,50 13,18 54,26 72,71 57,36 56,98 86,51 41,47 54,26 10,47

Zuzenketak: Erantzunen formatua batu egin da. Ikasleen ulermena


errazteko, egia edo gezurra diren galderetan E=egia eta G=gezurra
jarriko da. Txiki-txiki eta handi-handi espresioak sartu dira testua
ulermena errazteko. 4 hitzen Hiztegia erantsi da.

Ondorioak:
Aplikazioa egin ondoren, probak 10 galdera horiek izango zituela
erabaki zen.
Galdera horiek hurrengo trebetasun hauei dagozkie:
1T (informazioa bilatzea) G2, G3, G4
2T (testua bere osotasunean ulertzea) G1
3T (interpretazio bat garatzea) G6, G8, G10
4T (edukiaren edo formaren gaineko G5, G7, G9
hausnarketa)

Puntuatu nahi izanez gero, galdera bakoitzaren balorazioa honakoa


izatea proposatu zen:

G1 G2 G3 G4 G5 G6 G7 G8 G9 G10
0,5 1,5 0,5 1 0,5 1,5 1 1 1 1,5

Gutxienezko puntuazioa: 5
Puntuazio horretatik behera irakurriaren ulermena ez da ontzat joko.
Aztertu egin beharko da zein galderatan egiten duen hutsa eta zein trebetasun
diren landu behar direnak.

11