Вы находитесь на странице: 1из 3

LAN HARREMANEN KULTURA

BERRI BATERAKO GALGAK (I)

Working Paper 2015ko ekaina


LAN HARREMANEN KULTURA BERRI
BATERAKO GALGAK (I)

1. Lan harreman kultura berri bati buruz ari garenean


garrantzizkoa da plano ezberdinak bereiztea. Orain
arte nagusiki maila kontzeptual batean jardun dugu,
sindikalgintzak garapen ekonomikoaren arloan har
lezakeen kokapenaz.

2. Maila horretan, ikuspegi integratzaile baten beharra


aipatu dugu. Hau da, alderdi birbanatzaileak zein
produktiboak aintzat hartuko dituen kultura berri bat.

3. Izan ere, planteamendu horrek norabide bat marrazten


du. Ipar bat.

4. Baina, plano estrategikoan gauzak konplexuagoak dira


egungo errealitatea bera delako aldaketarako
abiapuntua. Lan harremanek ekosistema oso bat
osatzen dute eta kultura berrirako elementuak
ekosistema horren baitan egokitu behar dira.

5. Ziklo neoliberal luze eta zorrotz honek eta beroni


loturiko austeritate politikek lan harremanetan izan
dituen eraginak eta hausturak aintzat hartu behar dira
halabeharrez bi arrazoirengatik:

a. Bat, horiek denak galga bat direlako lan


harremanen kultura berri bat sustatzeko;

b. Bi, horiek denek erronka berriak planteatzen


dizkiotelako sindikalgintzari langileen
eskubideak babesteko eta ziurtatzeko
ikuspegian.

6. Eraginak begi bistakoak izan dira. Lan harremanen


arloan atzera pauso nabarmenak eman dira. 2010tik
aurrera Espainiako gobernuak hiru erreforma egin ditu
lan harremanetan eragin zuzena izan dutenak.
Erreforma horiek eragile sozialen parte hartzerik gabe
burutu dituzte gainera, modu unilateralean alegia.
LAN HARREMANEN KULTURA BERRI
BATERAKO GALGAK (I)

7. Neurri hauek ekarri dituzte honakoak: lan merkatuaren


desarautze handiagoa; lan baldintzen malgutzea eta
sindikatuen negoziazio ahalmena ahultzea.

8. Modu zehatzagoan, lan harremanen esparruan


estrategia neoliberalak sindikalgintzaren
negoziaziorako ahalmena higatu egin du eta lan
hitzarmen kolektiboetan esku hartzeko gaitasuna
gutxiagotu.

9. Gauzak horrela, ikuspegi estrategiko batetik,


sindikalgintza biziberritzeko (union revitalization and
union renewal) saiakerak krisia lehertu aurretik bidean
bazeuden ere krisiaren ondorioz horien premia
areagotu egin da.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither
of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its
reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could
affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a
single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICenter scribd.com/EKAICenter

Вам также может понравиться