Вы находитесь на странице: 1из 6

JIRAFA

Jirafa munduko animaliarik altuena da. Bost


metroko altuera har dezake.
Hankak eta lepoa oso luzeak ditu.
Kopetan bi adar txiki ditu.
Larrua horia du,mantxa beltzez josita.
Belarra eta hostoak jaten ditu
jirafak. Hostoak zuhaitzetatik
hartzen ditu, lepoa luzatuz.
Jirafak Afrikan bizi dira,
belar asko dagoen lekuetan.
Zoologikoetan ere bizi dira.

KATAGORRIA
Katagorria animalia maitagarria da.
Basoan bizi da. Normalean zuhaitzen
adarretan egoten da.
Udazkenean oso
lanpetuta ibiltzen da,
negurako janaria
gordetzen.
Haziak eta basoko
fruituak hartu eta lur
azpian ezkutatzen
ditu.
Katagorriak denetarik
jaten du: haziak, basoko fruituak, perretxikoak,
txorien arrautzak...baina batez ere, pinaziak.
Adarretik adarrera saltoka ibiltzen da.

OLAGARROA
Zortzi garro handi ditu olagarroak. Bentosaz beterik
ditu garroak, harrapariak hartzeko.
Itsasoan bizi da. Harriak eta harea gustoko ditu.
Egunez gordeta egoten da,
baina, gauez, zulotik
irteten da jatekoa bilatzeko.
Karramarroak eta
arrainak jaten ditu.
Olagarroak atzerantz egiten du igeri.
Jatekorik ez duenean, bere garroak jaten ditu, baina
denborarekin berriro sortzen zaizkio.
Norbaitek eraso egiten dionean, tinta beltza jaurtitzen
du, erasotik babesteko. Olagarroaren etsai nagusiak
aingirak eta meroak dira.

OSTRUKA
Ostruka hegaztirik azkarrena da. Arrautzarik
handienak jartzen dituen animalia ere bada.
Ostrukak ez daki hegan egiten.
Oso handia da,
horregatik ezin du hegan egin.
Hanka luzeak ditu,
lepo luzea eta burua, txikia.
Mokoa ere txikia du, baina
oso indartsua. Hortz zorrotzak ditu.
Kontuz, beraz!
Oso beldurtia da, eta ikaratzen
denean ziztu bizian joaten da korrika.
Arrautzak oso-oso handiak jartzen ditu ostrukak.
Denetarik jaten du: belarra, fruituak, haziak,
sugandilak, baita beste animalia txiki batzuk ere.

TRIKUA
Trikuak bizkarraldean arantzak ditu.
Etsaietatik babesteko erabiltzen ditu trikuak
arantzak. Inguruan etsairen bat sumatzen
badu, bola txiki baten itxura hartzen du.
Negu osoa lotan ematen
du, udaberria iritsi arte.
Trikua gauez ibiltzen da.
Eguzkia ezkutatzen denean
irteten da bere gordelekutik.
Denetarik jaten du: suge txikiak, hegaztien
arrautzak, saguak, igelak... baina batez ere,
intsektuak eta zizareak.

ZIKOINA
Hegazti handiak dira zikoinak.
Laranja koloreko mokoa dute. Hanka luze eta
meheak dituzte. Gorputzean luma zuriak
dituzte eta hegoetan, luma beltzak.
Udazkenean, hotz egiten hasten denean,
zikoinak leku beroagoetara jopaten dira.
Udaberrian, epeltzen hasten denean, berriz
itzultzen dira.
Zikoinak ikusten ditugunean, badakigu
eguraldi ona datorrela!

Вам также может понравиться