Вы находитесь на странице: 1из 9

Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak

IKERKUNTZA ETA BERRIKUNTZA


Working Paper 2016ko irailak 22
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
IKERKUNTZA ETA BERRIKUNTZA

1. Gogora dezagun, Euskal Herria bezalako herrialde


industrial aurreratu baten garapen ekonomikorako
politiken barne, gure politika publikoak, oro har,
bideratzeko orduan, funtsezko eta lehentasunezko
jarraibidea dela ikerkuntzan eta berrikuntzan egin
beharreko ahalegina. Ahalegin horren barne, Barne
Produktu Gordinaren arabera Ikerketa eta Garapenean
gauzatzen den gastua da, ziur aski, herrialde baten
etorkizun teknologikoari buruzko adierazlerik
interesgarriena. Eta, Euskal Herriaren kasuan, gizarte eta
ekonomia arloko gure etorkizunari buruzkoa ere.

2. Gurea bezalako lurralde batean hori bereziki nabaria da,


egitura industrial sendoarekin baina maila teknologiko
baxuarekin ere.

Iturria: EUSTAT / EKAI Center

3. 2014ean, EUSTAT-ek lehenago aurreratu eta ondoren


baieztatu zuen benetan kezkagarria zen datua. I+G gastua,
herrialde eta eskualdeek ikerkuntzan egiten duten ahaleginari
buruzko adierazlerik adierazgarriena, %4,1ean murriztu zen
2013an Euskal Autonomia Erkidegoan, 2012ko BPGren
%2,06ren aurrean %1,99an kokatzeko. Azken datu hori
geroago zuzendu zen, %1,99ren ordez %2,0tan kokatzeko.

2
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
IKERKUNTZA ETA BERRIKUNTZA

4. Bilakaera kezkagarri horrek 2014ean jarraitu zuen. %2,0tik


%1,93ra jaitsi zen adierazle hau.

5. EKAI Center-ek behin eta berriz iragarri duen moduan,


krisiaren aurkako gure politiken oharkabekeriaren ondorio
argi eta aurreikusteko modukoa zen. Zenbakiak oso
adierazgarriak dira. Beherantz igaro dugu %2ren muga. Eta,
2008tik geroztik lehenengo aldiz, Europar Batasunaren bataz
bestekoaren azpitik kokatu gara berriro.

6. Gauzak argi uzteko: Europa osoa lotsatu egiten da %2,02


zenbaki horretaz. Europak munduan duen etorkizuna gero eta
zailagoa dela adierazten du, oso modu nabarmenean.
Kontuan har dezagun Europaren bataz besteko hori Txinak
ere gainditu duela (BPGren %2,08rekin).

7. Baina, liburu honetan azaldu dugunez, Euskal Herriaren


egoera modu egokian aztertzeko, ez du zentzu handirik
Europa tankerako lurralde zabal batekiko alderaketak. Ezta
Europako estatu handiekin ere. Benetan zentzua duen
alderaketak, EAE eta Nafarroa bezala NUTS 2 moduan
sailkatuta dauden eskualdeekikoa izan behar du. Ikus
dezagun zer gertatzen den Euskal Herrian I+Gn egiten den
ahalegina (GERD) Europako eskualde aurreratuekin
alderatzen badugu. Jarraian azaltzen dugun koadroan argi eta
garbi agertzen da Euskal Herriaren benetako egoera:
industria egitura indartsua duen lurralde bat gara, baina oso
maila teknologiko (eta ahalegin teknologiko) apalekoa.

3
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
IKERKUNTZA ETA BERRIKUNTZA

4
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
IKERKUNTZA ETA BERRIKUNTZA

Aldi berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana


ZTBP 2020 delakoak, berriz ere, oso testuinguru
kezkagarrian kokatzen gaitu, ikerkuntza eta berrikuntzaren
aldetik euskal politika publikoen bilakaeraren aurrean.

8. Alde batetik, komunikabideak aurreko ZTBP 2015


delakoarekin gertatutakoaren zuriketaz hitz egiterakoan
kontu handiz ibili dira.

9. Ikus dezagun zifretan:

BPGren araberako I+G GASTUA


Euskadiko Autonomia Erkidegoan
ZTBP 2015 HELBURUA

%3,00
%2,69
%2,35
%2,02%2,01 %2,13%2,06 %2,00 %1,93

2011 2012 2013 2014 2015


Iturria: EUSTAT / Eusko Jaurlaritza

10. Hau da, 2015 ZTBP- aren helburuak bete gabe geratu dira,
modu nabarian, eta gero eta gehiago. Eta, ikusiko dugunez,
Plangintzak berriak, egiaz, uko egiten dio aurrekoan
ezarritako helburuak eskuratzeari.

11. Gertaera hau, berez, hausnarketa sakon baterako arrazoia


izan beharko litzateke. Batez ere, ikerkuntza eta

5
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
IKERKUNTZA ETA BERRIKUNTZA

berrikuntzaren esparruetan gure politika publikoetan


gertatzen ari denari buruzko hausnarketa.

12. Bestaldetik, ZTBP 2020an aurrekontuen aldetik aurreikusten


den ahalegina ZTBP 2015ean aurreikusten zenarekin alderatu
ezkero, benetan kezkagarriak dira ondorioak:

I+G GASTUA EUSKO JAURLARITZA


ZTBP 2015 ETA ZTBP 2020
(milioi eurotan)
600
550
500
450
400
350
300
2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
PCTI 2015 364 401 441 491 542
PCTI 2020 354 361 368 383 398 414 431

Iturria: Eusko Jaurlaritza

13. Zenbaki hauetatik ondorioztatzen dena, esan dugunez,


kezkagarria da. Kontua ez da bakarrik ZTBP 2015 Plangintza
modu nabarian ez betetzea. ZTBP 2020an, goitik behera
murrizten dira helburuak. Euskal Autonomia Erkidegoko
gobernuak 2020 urterako aurreikusten duen gastua
2015erako aurreikusten zena baino nabarmen txikiagoa du.
Benetako hondamendia gure industria politikarako1.

14. Ikerkuntza eta Berrikuntzaren aldeko apustua uzten duen eta


aurrekontuen doiketa baizik beste estrategiarik ez duen
herrialde baten krisiaren aurkako estrategiak zeintzuk diren
galdetzea zilegi dela ematen du. Doiketa hori, esan dugunez,
1
Bereziki deigarria da guzti hori, industria politikarekin lotutako testu eta egitasmo
gehienetan argi eta garbi azaltzen direnean euskal ekonomian industriak duen eta izan
behar duen garrantzia alde batetik eta, bestetik, industria egitura babestu eta sendotzeko
garaian garapen teknologikoak duen garrantzia. Ik., adibidez, "Industrializazio Plana
2014-2016". Eusko Jaurlaritza. 2014.
6
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
IKERKUNTZA ETA BERRIKUNTZA

gaur eguneko testuinguruan beharrezkoa izan daiteke, gain-


zorduntzeari aurre egiteko. Baina ez litzateke izan beharko ez
lehenengo ez bigarren helburua krisiaren aurkako gure
borrokan. Inbertsio produktiboa, ikerkuntza eta prestakuntza
dira gakoak. Eta hauek dira, hain zuzen ere, gure politika
publikoek neurri batean ahaztu dituzten esparruak.
Harrigarria bada ere.

15. Erronka honi aurre egitea premiazko eta nahitaezko kontua


da. Baina ikerkuntza eta berrikuntzan dirudienez gertatzen ari
dena, horren harrigarria izanik, sakoneko beste hausnarketa
batera eraman behar gaitu. Oso larria den zerbait gertatzen
ari baita euskal politika ekonomikoan, oro har. Horrelako
zerbait gertatu gabe, ulertu ezina izango litzateke aipatutako
datu horiek azaltzen duten atzerako jausi kualitatibo eta
kuantitatibo hori.

16. Ikus ditzagun, adibidez, ekonomia erreala eta garapen


produktiboa sustatzen ari diren herrialdeak eta gure kasuan
egindakoaren artean dagoen aldea.

I+G GASTUAREN HANDIAGOTZEA


2010-2014

%
79,90 -%
%
4,09
18,15
ALEMANIA TXINA EUSKADI AE

Iturria: EUROSTAT / EUSTAT / National Bureau of Statistics

7
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
IKERKUNTZA ETA BERRIKUNTZA

17. Ahalegin eta estrategia horien ondorioak nabariak dira.


Euskal Herriko funtsezko erronka estrategikoa, ziur aski,
goraka egiten ari diren herrialdeen arriskuari aurre egitean
datza. Eta arrisku horri aurre egiteko garaian, dakigunez,
orain arte goraka egiten ari diren herrialdeekin izan dugun
aurrerapen teknologikoa babestea da, argi eta garbi. Ikus
dezagun zer gertatzen ari da, hain zuzen, etorkizuneko gure
funtsezko lehiakidearekin, Txinarekin:

I+G GASTUA (BPGren %)

TXINA EAE

% 2,1 % 2,1 % 2,1


% 2,0 % 2,0 % 2,0
% 2,0
% 1,9 % 1,9
% 1,8
% 1,8
% 1,8
% 1,7

% 1,5

2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014


Iturria: OCDE / EUSTAT / EKAI Center
8
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
IKERKUNTZA ETA BERRIKUNTZA

18. Bilakaera honetatik, eta gure politika publikoen kokapen eta


estrategietatik ondorioztatzen dena, ez da batere baikorra
izateko oinarria.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

Вам также может понравиться