Вы находитесь на странице: 1из 2

Julian Garaizar eta Miguel de Beaskoetxea kaleetako

aparkaleku arazoak konpontzeko mozioa

Julian Garaizar kaleko auzokide bat etorri zaigu kexa bat azaltzera.
Egunsentia haurreskolako sarrera eta irteera orduetan, antza, kotxez
datozen gurasoek ez dute aparkatzeko lekurik eta Julian Garaizar
kaleko ezkerreko espaloiaren gainean uzten dute kotxea haurrak
eskolara eramaten dituzten bitartean.

Gobernu taldeak onartu egin du arazoa baina beste arazo bat


plazaratu du, alegia, San Inazio ikastetxera ere autobusa etortzen
dela eta autobus geltokirik ez dagoenez trafiko arazoak sortzen direla.
Hori dela eta bertaratzen diren udaltzainak horri eskaini behar diote
arreta gehien, eta bestalde Julian Garaizarreko espaloain gelditzen
diren kotxeak enbarazu handirik ez dutenez egiten ez diete ezer
esaten, arau haustea dela jakin arren.

Ezin ukatu, Egusentia Haurreskola eta San Inazio ikastetxeen inguruan


gertatzen den arazo hau beste eskola batzuetan ere gertatzen dela,
baina konpondu beharreko zerbait da. Beraz, argi dago arazoak
konponbide partzial barik konponbide integrala eta osoa behar duela.
Mugikortasun Planaren eskutik etor daitekeena edota eskolara joateko
mugikortasun plan zehatzen bidez; kanpainak eskolara oinez joateko,
bizikletaz, edota garraio publikoz heltzeko, mugikortasun
sostengarriaren aldeko kanpainak… Hauek ideia batzuk baino ez dira,
plan oso bat da baina, atzetik behar dena. Horrelako arazoak benetan
ebazteko errora joan nahi badugu.

Hala, hori gertatzeko nahiaz, hauxe da proposatzen duguna; arazo


horri aurre egiteko udal osoko bilkura honek honako ekimenak
plazaratzen dizkio udal gobernu taldeari:

1. Fueros kaleko 11. zenbakia eta Konporte kale arteko tartean


aparkaldia mugatu egingo da, eta eskolako sarrera eta irteera
orduetan debekatuta egongo da aparkatzea tarte horrek
autobus geltoki funtzioa bete dezan.

2. Udala Egunsentia Haurreskolarekin eta San Inazio Ikastetxeekin


eta bertara doazen gurasoekin harremanetan jarriko da
mugikortasun eredu desberdin baten proiektu pilotoa lantzeko.
Proiektu hau beste eskola batzuetara bideratu daiteke.

getxo.ehbildu.eus
ehbildu@getxo.net // Getxokoehbildu@gmail.com
Telefono zenbakia: 94.466.02.80
http://getxo.ehbildu.eus/
@GetxokoEHBildu
facebook-GetxokoEHBildu
3. Julian Garaizar kaleko ezkerreko espaloian U alderantzizkatuak
jarri aparkalekua galarazteko.

4. Udalak Julian Garaizar eta Miguel Beaskoetxea kaleko


auzotarrekin bilera egingo du euren kaleetako arazoei aurre
egiteko.

5. Egiten ari den Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planak aintzat


hartzea eskolen inguruan sortzen diren trafiko arazoak eta bere
alternatibak, mugikortasun jasangarria sustatze aldera.

Nerea Guijarrubia Garzia


Bozeramalea

getxo.ehbildu.eus
ehbildu@getxo.net // Getxokoehbildu@gmail.com
Telefono zenbakia: 94.466.02.80
http://getxo.ehbildu.eus/
@GetxokoEHBildu
facebook-GetxokoEHBildu

Вам также может понравиться