Вы находитесь на странице: 1из 2

Familia ereduen bilakaera

Familia hitzaren esanahiak aldaketa asko jasan ditu azken 30 urteotan eta izan duen
aldaketa nagusiena familia ulertu eta hau bizitzeko momentuan igartzen da. Gaur egun
gainera, gizartea zein legearen aldetik familia eredu berri hauen onarpena nabarmenagoa
da, baina zein izan dira familiak osatzeko moduan eragina izan duten elementuak?
Legediak eragin zuzena izan du bilakaera honetan, izan ere, legean izan diren hainbat
aldaketek eredu aldaketa hauek izaten lagundu du. Gizarteak eta ekonomiak ere zeresana
izan dute hemen, baina baita demografiak ere. Azkenik, ernalketarako sortu diren
teknologiak ere aipatu beharrekoak dira, baita gay eta lesbianen askapenerako
mugimenduak ere. Aipatutako elementu hauek guztiak eragin zuzena izan dute familia
ereduen bilakaeran eta hauei esker ezagutzen ditugu gaur egun familia eredu tradizionalaz
gain hainbat familia eredu desberdin (Mujika, 2005).
Hala ere, gaur egun familia ereduen aniztasuna ugaria izan arren askotan eredu
desberdin hauetaz ahazten gara, oraindik ere familia eredu tradizionalaren ikuspuntua
beste ereduak baino nagusiagoa delako. Familia hitza entzutean, ohikotzat ezagutzen den
familia ereduan pentsatzen dugu baina, Rodrigo eta Palaciosen ustez (2001), familia
pertsonen elkarketa da, pertsonen artean bizitza proiektu iraunkor bat sortzen delarik.
Beraz, definizio honekin argi ikusten da familiaren kontzeptua zabala eta anitza dela eta
familia osatzeko modu desberdinak daudela.
Aguadoren aburuz (2011), familia ereduen bilakaera honetan hauek dira gaur egun
familia eredu tradizionaletik haratago joanda ezagutzen ditugun familia eredu motak:
 Familia hedatuak: Familia bateko generazio desberdinak leku berean bizi
direnean sortzen da familia eredu mota hau.
 Familia eredu tradizionala: Gurasoek eta seme-alabek osatzen dute, biologikoak
edota adoptatuak izan. Egia da, rol aldaketa gertatu dela familiaren barnean baita
familia eredu hauek hautsi eta beste familia bat sortzeko joera ere.
 Gurasobakarreko familiak: Guraso batek eta bere seme-alabek osatzen dute
familia mota hau.
 Izatezko bikoteak: Etxe desberdinetan bizi arren familia osatzen dute pertsona
hauek.
 Seme-alabarik gabeko familiak: Seme-alabarik ez izatea erabakitzen duten
bikoteek osatzen dute familia eredu hau.
 Pertsona bakarrekoak: Hauek bananduta daude, ezkongabeak edo alargunak dira
eta hauek ere beste eredu bat osatzen dute.
 Familia berreraikiak: Banandutako familia bat beste familia batekin elkartzean
sortzen da familia eredu hau.
 Adopzio familiak: Haurrak ezin dituztelako izan edo nahi dutelako, haur bat
adoptatzea erabakitzen dutenean sortzen dute familia eredu hau.
 Harrera familiak: Familia hauek umeak bere gunean babesten dituzte, behin-
behinekoz edo era iraunkorrean.
 Familia homoparentalak: Sexu bereko pertsonez osatutako familia ereduak dira.
 Ugalketa lagunduaren bidez jaiotako umeen familiak: Familia mota hau
teknologiaren laguntzaz sortzen den familia eredua da.
 Subrogazioaren bidez sortutako familiak: Emakume batek beste pertsona
batentzako seme-alabaren bat izaten duenean subrogazioz mintzatzen.
 Etorkinen familia aniztasuna: Etorkinen kulturak, ohiturak, eta eskubide eta
betebeharren banaketa harrigarriak izan daitezke harrerako kulturan.
Familia eredu berri hauen azalpenarekin argi ikusten da, modernizazio eta
industrializazioarekin batera, familiaren egiturak aldaketa sakonak bizi izan dituela eta
gaur egungo familiek ez dutela esanahi bakarra eta egiazkoa. Pertsonak ezberdinak gara,
eta ondorioz eta nahita ez, hauek osatzen dituzten familiak ere ezberdinak dira.
Familiek ez dute egituraketa bakarra izaten eta, ondorioz, gaur egungo familiaz
mintzatzen garenean, ez diogu soilik erreferentzia egiten orain arte oinarri gisa izan dugun
ohiko familia nuklearrari. Beraz, gauza jakina da gaur egun eskolan familia eredu hauek
guztiak aurkitzeko aukera zabala dela eta hauek ulertu eta onartzea lehenengo pausua
dela, bai irakasleentzat baina baita gizarte guztiko kideek ere (Gonzalez, 2009).

Aguado, L. (2011). Familia ereduak gaurko eskolan. Tantak, 22(1).


González, M. (2009). Nuevas familias, nuevos retos para la investigación y la educación.
Cultura y educación: revista de teoría, investigación y práctica, 21(4), 381-389.
Mujika, I. (2005). Familia ereduak eta gizarte aldaketak: homosexualen gurasotasuna
eztabaidagai. Eusko Jaurlaritza.
Rodrigo M. J. eta Palacios J. (2001) (Koordinatzaileak). Familia eta giza garapena. Bilbo:
Udako Euskal Unibertsitatea.

Вам также может понравиться