Вы находитесь на странице: 1из 59

12.

GAIA ZIKLO ZELULARRA

0. SARRERA

Gizakiak 100 bilioi zelula inguru ditu. Minutuko 300 milioi zelula inguru ordezten dira gure gorputzean. ZIKLO ZELULARRA zatiketa baten eta hurrengoaren arteko gertakarien multzo ordenatua da.

1. ZIKLO ZELULARRA

ZIKLO ZELULARRA zelula bat zelula-ama zatituz sortzen denetik, zelula hori berau zatitu eta bi zelula-alaba sortu arteko gertakari multzo ordenatua da. Ziklo horrek 2 etapa ditu:

INTERFASEA MITOSIA edo zatiketa zelularra

Zikloaren iraupena oso irregularra da. Animalietan mitosiak ordubete inguru irauten du; interfaseak 23 ordu inguru.

1.1. INTERFASEA

Zelula ez da zatitzen. Material genetikoa bikoiztu egiten da. Hazkunde zelularra gertatzen da. 3 aldi ditu:
A) G1 B) S

FASEA

FASEA C) G2 FASEA

A) G1 FASEA Ez dago ADN sintesirik.

Zelula hazi egiten da, organuluen nahiz egitura zitoplasmatikoen kopurua biderkatuz. Kromosomak erreplikaziorako prestatzen dira. Zelula asko G1 fasean blokeaturik daude, hau da, ez dira zatitzen. Horrelako zelulak G0 fasean edo geldialdi fasean daudela esaten da.

Zelula espezializatu batzuk, neuronak eta muskuluetako zelula eskeletikoak kasu, geldialdiedo kiszentzia-egoeran daudela esaten da.

S fasera igarotzeko erabakia hartzen den ziklo zelularrari R puntua edo itzulerarik gabeko puntua esaten zaio

S FASEA edo sintetikoa


Material genetiko bikoiztu egiten da. Prozesu oso erregulatua eta zehatza da.

Mutaziorik gehienak ADNaren erreplikazioan gertatzen dira. Material genetikoa konpontzeko sistemek jarduera garrantzitsua dute fase honetan.

G2 FASEA

Mitosia prestatzeko etapa:


Zelulak tamaina egokia du Kromosomak bikoiztuta daude (bi kromatida). Zentrioloak bikoiztu eta zentrosoma eratzen dute; mintz zelularretik gertu daude.

Gogoratu: 1) HAPLOIDE (n) = kromosoma homologo bakoitzeko ale bakarra duen zelula/organismoa. 2) DIPLOIDE (2n) = kromosoma homologo bakoitzeko bi ale dituen zelula/organismoa.

1.2. MITOSIA

Mitosian nukleoaren zatiketa (kariozinesia) eta zitoplasmaren eta organuluen banaketa eta zatiketa (zitozinesia) gertatzen dira.

Mitosiaren esangura biologikoa

Organismoak zelula kopurua handitzean hazten dira eta ez zelularen tamaina handitzean. Mitosiaren funtzioa zelula banatzeko prozesuan material hereditarioa kontserbatzea da: Zatiketan sortzen diren bi zelulak berdin-berdinak dira euren artean eta amarekin. Organismo batzuetan mitosiak lotura estua du organismoaren ugalketarekin; hain zuzen ere ugalketa begetatibo edo asexualarekin.

Mitosian beraz 2 etapatan ematen da:

1. etapa: KARIOZINESIA edo nukleoaren zatiketa.


Material genetikoa banatu egiten da. Lau fase bereizten dira:

A) PROFASEA B) METAFASEA C) ANAFASEA D) TELOFASEA

2. etapa: ZITOZINESIA edo zitoplasmaren banatzea.

KARIOZINESIA A) MITOSIAREN FASEAK: PROFASEA Kromosomak kondentsatu egiten dira.

2 kromatidak bereizgarriak dira. Kromosomak mintz nuklearrerantz desplazatzen dira, nukleoaren erdialdean hutsunea utziz.

Kromosomen higidura zentrifugoa.

Profasearen amaieran mintz nuklearra eta nukleoloa desagertzen dira. Ardatz mitotikoa eratzen da.

Zentrioloen inguruan modu erradialean kokaturiko mikrotubuluak eratzen dira: asterreko zuntzak. Zentrioloak, pareka, zelularen bi poloetarantz banatzen dira, euren artean asterreko zuntzetatik zuntz jarraituak agertuz; honela bi zentriolo bikoteak lotzen dituen ardatz mitotikoa sortzen da.

Los dos centros de origen de los microtbulos (en verde) son los centrosomas. La cromatina ha comenzado a condensarse y se observan las cromtidas (en azul). Las estructuras en color rojo son los cinetocoros. (Micrografa obtenida utilizando marcajes fluorescentes).

B) MITOSIAREN FASEAK: METAFASEA


Kromosomen kondentsazio maximoa. Kromosomen kokaleku ekuatoriala.

Kromosomak zelularen erdian kokatzen dira plaka ekuatoriala eratuz. Zentromerora lotutako disko itxurako konplexu proteikoa. Kromatida bakoitza zinetokorotik polo batera lotuta gelditzen da. Geroz eta tentsio handiagoa dago.

Zinetokoroen eraketa kromosometan.

Zuntz kromosomikoen sorrera

Immunofluorescent image of a cell in metaphase showing microtubules in green, chromosomes (DNA) in blue, and kinetochores in pink

C) MITOSIAREN FASEAK: ANAFASEA

Kromatidak banatu egiten dira.

Kromosoma bakoitzaren kromatida bana zelulako polo ezberdin batera doa. Kromosomek V forma hartzen dute.

D) MITOSIAREN FASEAK: TELOFASEA

Kromatiden poloetarako migrazioa amaitzen da. Kromosomak deskondentsatzen hasten dira. Ardatz mitotikoaren antolamendua desegiten hasten da. Nukleoloa eta mintz nuklearra berriro agertzen dira.

ZITOZINESIA
ANIMALIA ZELULETAN

Estrangulatze edo itotze bidez gertatzen da. Aktina eta miosinazko mikrozuntzek eranztun uzkurkorra eratzen du zelularen ekuatorean; eraztuna uzkurtzean zelula bitan zatitzen du.
LANDARE ZELULETAN

Erdiko egitura bat eratzen da, fragmoplastoa; Golgiren aparatuko besikuletan du jatorria eta mikrotubuluak ditu inguruan. Fragmoplastoa bitarteko lamina bilakatuko da, plasmodesmo izeneko zubi zitoplasmatikoek zeharkatuta.

Animazioak:

http://www.cellsalive.com/mitosis.htm

http://highered.mcgraw-hill.com/sites/0072495855/studen

Bideoak:

http://www.youtube.com/watch?v=VGV3fv-uZYI

http://www.youtube.com/watch?v=zsgOl04PESI&NR=1&

http://www.youtube.com/watch?v=m73i1Zk8EA0&feature

2. MEIOSIA

Meiosia ugalketa sexualarekin lotutako zatiketa zelular mota bat da.

Meiosiaren esangura biologikoa

Material genetikoa erdira murrizten da.

Murriztapena kuantitatiboa da (zelula-alabek kromosoma kopuru erdia dute, haploideak), baina ez kualitatiboa ( informazio genetiko osoa mantentzen dute)

Populazioen aldagarritasun genetikoa handitu egiten du.


Gurasoen informazioaren birkonbinazioa ematen da. Indibiduo bakoitzak informazio genetiko bereizgarri eta errepikaezina dauka. Hautapen natural eta artifizialak aldagarritasun horretan jardungo du.

2.1. MEIOSIAREN FASEAK

Meiosi aurretik INTERFASE AURREMEIOTIKOA dago.

S fase aurremitotikoaren antz handia dauka, baina luzeagoa da. Hemen ere kromosomek bi kromatida garatzen dituzte.

Meiosia elkarren atzeko bi zatiketetan oinarritzen da:


1) LEHENENGO BANAKETA MEIOTIKOA Luzeena eta konplexuena. Kromosoma homologoak banatzen dira, bakoitza zelula-alaba batera. 3 pausu nagusi:

Kromosoma homologoak ernalarazi Birkonbinazio genetikoa gauzatu Kromosoma homologoak banandu. I. PROFASEA I. METAFASEA I. ANAFASEA I. TELOFASEA

Mitosiaren antzeko faseak ditu:


2) BIGARREN BANAKETA MEIOTIKOA


Kromatidak banandu egiten dira, mitosian bezala. Hemen ere mitosiaren antzeko faseak ditu:

II. PROFASEA II. METAFASEA II. ANAFASEA II. TELOFASEA

LEHENENGO ZATIKETA MEIOTIKOA I. PROFASEA 5 azpietapatan banatzen da: A) LEPTOTENOA

Kromosomak kondentsatu eta ikusten hasten dira. Kromosoma bakoitzak 2 kromatida ditu. Kromosoma homologoak elkarrekin lotzen dira eta luzetara ernalarazten edo loturak garatzen dituzte: sinapsiak.

B) ZIGOTENOA

C) PAKITENOA

Kromosomak uzkurtu egiten dira eta kromosoma homologo bikoteak 4 kromatidaz osaturik daudela dirudi, horregatik tetradak edo laukote ere esaten zaie. Bi kromosomek zinetokoro bakarra partekatzen dute. Fase honetan elkargurutzamendua edo crossing over-a gertatzen da, zeinaren ondorioz birkonbinazio genikoa gertatzen den, hots, kromosoma homologoen kromatida ez-ahizpen arteko geneen trukea.

D) DIPLOTENOA

Kromosoma homologoak banantzen hasten dira, baina kiasma izeneko leku batzuetatik lotuta gelditzen dira.

E) DIAZINESIA

Kromosomak uzkurtu. Kiasmak muturrerantz. Nukleoloa eta mintz nuklearra desagertzen hasten dira.

I. METAFASEA

Nukleoloa eta mintz nuklearra desagertzen dira. Tetradak plaka ekuatorialean kokatzen da, zorizko orientazioan.

I. ANAFASEA Kromosoma homologo bakoitza polo baterantz doa; hortaz n kromosomakopurudun zelulak eratuko dira.

I. TELOFASEA

Kromosoma homologo bana 2 poloetan banatu dira. 2 zelula haploide (n) eratu dira, baina kromosoma bakoitzak 2 kromatida ditu.

MITOSIA Kromosoma homologoak bananduta Ez dago kiasmarik Ez dago gene-trukaketarik


I. MEIOSIA Homologoak parekatuta Kiasmak eratzen dira Gene-trukaketa dago

PROFASEA

METAFASEA

Kromosoma bakoitza bere kromatida biekin ekuatorean ezartzen da.

Tetradak ekuatorean

ANAFASEA

Zentromeroak erdibitu Kromatida berdinak aldendu

Zentromeroak ez dira erdibitzen Kromosoma osorik aldentzen da

TELOFASEA

Ama-zelulak eta zelula-alabek kromosoma-kopuru bera. Homologo biak bi zelula sortu berrietan

Zelula-alabek kromosomakopuru erdia Zelula-alaba bakoitzak homologo bakarra


KOKAPENA

Haploide nahiz diploideetan

Diploideetan soilik

BIGARREN ZATIKETA MEIOTIKOA INTERFASEA

Lehenengo zatiketa meiotikoaren eta bigarrenaren artean interfasea egon daiteke edo ez. Hala ere, laburra da. Ez dago kromatiden bikoizketa egin beharrik.

II. PROFASEA Fase laburra

Ardatz zuntzak agertzen dira.

II. METAFASEA

Kromosomak plaka ekuatorialean kokatzen dira eta zentromerotik kromatida ahizpak banantzen dira.

II. ANAFASEA

Kromatida ahizpa bakoitza polo banarantz doa.

II. TELOFASEA

Kromosomak deskondentsatzen dira. Ardatzak antolamendua galtzen du Mintz nuklearra eta nukleoloa agertuko dira.

ZITOZINESIA

Zitozinesiaren ondorioz 4 zelula-alaba haploide lortuko dira, n kromosoma dutenak (n kromatida; n kromatina)

BIDEOAK

Biology : Meiosis - cell division Mitosis y meiosis meiosis en espaol Meiosis para bobos Meiosis (animazioekin) Wikipedian

INFORMAZIO OSAGARRIA

ZIKLO BIOLOGIKOAK ETA MEIOSIA

Meiosiaren arabera 3 organismo-mota edo ziklo biologiko bereiz ditzakegu:


A) ZIKLO HAPLONTEA

Protistoetan, alga zelulabakarretan, onddo batzuetan... Banako heldua haploidea da (n) Meiosi zigotikoa

Chlamidomonas-en bizi zikloa Muchas protistas como el alga Chlamidomonas y hongos como Neurospora pasan la mayor parte de su vida en la fase haploide, multiplicndose asexualmente por mitosis, produciendo poblaciones de clulas haploides idnticas. En determinadas condiciones ambientales, cepas diferentes producen clulas "sexuales" que se fecundan y forman un CIGOTO diploide. Este cigoto produce (en este organismo) una cubierta resistente gruesa que le permite mantenerse en vida latente mientras duran las condiciones adversas. Luego del perodo de latencia el cigoto se divide por MEIOSIS, formando nuevamente clulas haploides que reinician el ciclo.

B) ZIKLO HAPLODIPLONTEA/DIPLOHAPLONTEA Bizi zikloan banako haploidea eta diploidea txandakatzen dira. Landare askotan

BRIOFITOAK edo goroldioak

PTERIDOFITOAK edo iratzeak

C) ZIKLO DIPLONTEA Meiosia gametoak sortzeko gertatzen da. Gainontzean banakoa diploidea da. Animalietan

ZIKLO ZELULARRAREN KONTROLA

Zikloko faseak ordena egokian burutzeko kontrol mekanismoak ditu zelulak. Erregulazio horretan hainbat proteinek hartzen dute parte, hala nola:

HAZKUNDEAREN FAKTOREAK ZIKLINAK ETA HORIEN MENDEKO KINASAK

APOPTOSIA, zelulek beren burua suntsitzeko

duten mekanismoari deritzo. Mekanismo honi esker, material genetikoaren apurkako narriaduratik babesten du organismoa.

Inigo Louvellik sortua

Вам также может понравиться