Вы находитесь на странице: 1из 19

Unitate Didaktikoak: Ildo nagusiak eta osagaiak

ZER DA UNITATE DIDAKTIKOA? Gelako lana antolatzeko errekurtso bat, ikaste-irakasteko prozesuan parte hartzen duten elementu guztiak era koherente baten lotzen dituena. Urteko Programazioaren ildo nagusietan azaldutako elementu guztiak (gaitasunak, helburuak...) zehazten dituena. Gai baten edota proiektu baten inguruan antola daiteken plangintza. Unitate guztiek urteko programazioa osatzen dute.

UNITATE DIDAKTIKOA: A- UNITATE DIDAKTIKOAN LANTZEN DIREN GAITASUNAK


Oinarrizko 8 gaitasunak lantzea unitate didaktiko batean ez da oso erreala

B- HELBURU DIDAKTIKOAK
10 Helburu didaktiko baino gehiago (Gaitasunekin lotuta) (Urteko programazioarekin lotuta) Orientabide desberdinetakoak Adierazpen helburuak zein prozedura printzipioak agertzea komenigarria da

D- EDUKIAK: Hiru motatako edukiak agertu behar dira sailkatu barik


Jakin (Kontzeptuzkoa) Egiten Jakin (Prozedurazkoa) Izaten Jakin (Jarrerazkoa)

E- METODOLOGIA: Didaktikoaren azalpena. Ikasleak egin behar dituen jarduerak Jarduerak. Denboralizazioa / Lekua. oTaldekatzeak oBaliabideak F- EBALUAZIOA ETA BERRESKURAPEN Ebaluazio irizpideak (Helburuekin lotu) oEbaluazio adierazleak (Ebaluazio irizpideekin lotu) Ebaluazio tresnak / Jarduerak (Bi aukera: Orokorrean aipatzea edota ebaluazio adierazle bakoitzarekin lotzea) oHasierakoa. oProzesukoa. oAmaierakoa. Kalifikazio sistema (Ebaluazio tresnen ponderazioa) H- ANIZTASUNAREN TRATAERA I- DIZIPLINARTEKOTASUNA J- IKASTETXEKO PROIEKTUEKIKO LOTURA

Oinarrizko Gaitasunak
1. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna 2. Ikasten ikasteko gaitasuna 3. Matematikarako gaitasuna 4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna 5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna 6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna 7. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna 8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak Hezkuntza-gaitasun orokorrak. Oinarrizko Gaitasunak 1 2 3 4 5 6 7 8

Natura gizarte eta kultura Hizkuntza ingurunearen ezaguera

Matematikak

Gorputz Hezkuntza Herritartasunerako eta Giza eskubideetarako Hezkuntza.

Arte Hezkuntza

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. b) Ikasten ikasteko gaitasuna c) Matematikarako gaitasuna d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna f ) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Helburu didaktikoak Nominalizazioa erabiliz idazten dira (-tzea): zer, nola, zertarako Programazioaren helburuak zehazten dituzte (materia eta
Oinarrizko Hezkuntzaren helburuekin koherentzia galdu gabe)

Helburuak finkatzeko eduki eta denboralizazioa kontuan hartu behar dira Behar den mailara eta ikasleen ezaugarrietara egokituta egon beharko dira Beharrezkoak direnak jarri behar dira baina ez gehiegi Ebaluatzeko aukera eman behar dute

Helburu Didaktikoak

Zein aprendizai espezifikoak lortu behar dituen (ZER) Zein plangintza den egokiena helburu horiek lortzeko (NOLA)
Ikasle bakoitzak bere garapen pertsonalerako zein aspektu landu (ZERTARAKO) behar dituen.

EGITURA: ZER, NOLA ETA ZERTARAKO

Helburuak

Zer Kontzeptuzko Aditza

Nola Prozedurazko Aditza

Zertarako Gaitasun bati erreferentzia egin

Kontzeptuala

Prozedurazkoa

Prozedurazko Aditza

Prozedurazko Aditza

Gaitasun bati erreferentzia egin

Jarrerazkoa

Jarrerazko Aditza

Prozedurazko Aditza

Gaitasun bati erreferentzia egin

Helburuak ez dira sailkatzen, baina badute kutsu edo orientabide bat

Edukiak
Substantiboak erabiltzen dira formulatzeko Curriculum ofizialean agindutakoak izan behar dira Oreka bilatu behar da proposatzen diren eduki eta eduki multzoen artean, hiru eduki mota agertu behar dira (sailkatu gabe) Testuinguru eta ikasleen interesa eta esperientzietara egokituta egon behar dira: funtzionalitatea bilatu

Edukiak:

Kontzeptuala

Aditzik gabe: Biluzik

Zenbaki naturalak

Prozedurazkoa Jarrerazkoa

Zenbaki naturalen erabilpena Zenbaki naturalen balorazioa

Metodologia I Ildo nagusiekin koherentea izan behar da Ikuspegi eraikitzailea jarraitu behar da: Ikasleek aurretik dakitenetik abiatu Desoreka kognitiboa sortu Motibatu Lana burutu Ikasitakoa elkarri kontatzen bukatu

Metodologia II

Lana nola garatuko den zehaztu behar da


Ikasle eta irakasleen rolak Antolamendua:
Lekua: beste espazio batzuk erabiltzen saiatu Denbora: zenbat saio eta denbora zelan banatzen da saio bakoitzean Taldekatze mota: banaka, binaka, taldeka, talde handian...

Baliabideak: anitzak, ikasleen esperientzietatik hurbilak, IKTen erabilpena, motibagarriak...

Irakatsi eta ikasteko Jarduerak Jarduerak infinitiboz idazten dira (-TU) Proposatu den guztia jardueretan islatu behar da (elementu guztien arteko koherentzia) Helburuak lortzeko baliogarriak izan behar dira Xedearen arabera jarduera mota ezberdinak (sarreramotibaziokoak, aurretizko ezagupenak piztekoak...) agertu behar dira

Erakargarriak, orijinalak, esanguratsuak...izan behar dira Era anitzean planteatuta (ikerketa-, identifikazio-, sailkapen-, aplikazio-...jarduerak) Aniztasunari erantzuna emateko egokiak: Neurri orokorrak: indartzeko eta sakontzeko jarduerak, mailen araberako sailkatuak... Neurri bereziak: NEC-ak (norbanako egokitzapen curricularrak) edota etorkinentzako egokitzapenak

Ebaluazioa I

Bat dator proposatutako helburu, eduki eta jarduerekin Prestakuntzazkoa eta jarraia Irizpideak: curriculumean finkatutakoak eta helburuen lorpena neurtzeko egokiak. Ikasleei hasieratik ezagutaraztea Noiz: hasieran, prozesuan zehar, amaieran

Ebaluazioa II Ebaluatzeko prozedurak anitz eta malguak izango dira, ikasleen aniztasunera egokituta eta berreskuratzeko mekanismoak kontuan hartuz Nork/nortzuk: Irakasleak: ikasleak, bere praktika, unitatea Ikasleek: norberaren lana, kideena, irakasleen lana, unitatea...

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

-EBALUAZIO PROZESUA GIDATZEKO ERABILI BEHAR DIRA -ARLOKO HELBURUEI ETA GAITASUNEI LOTUTA

EGITURA:

ZER NOLA

Helburua
Jolasetan parte hartzea, sentimenduak eta emozioak gero eta hobeto erregulatuz, elkarren arteko erlazioak bultzatzeko.

Ebaluazio Irizpidea
Jolasetan parte hartzea, sentimenduak eta emozioak gero eta hobeto erregulatuz.

Adierazleak
Ea jolasetan modu aktiboan parte hartzen duen. Ea jolas erraz batzuk zuzentzen dituzten arauak onartzen eta betetzen dituen. Ea laguntzazko eta elkarlanerako jarrerarik baduen. Ea norberaren sentimenduak eta emozioak identifikatzen dituen eta gero eta hobeto bereizten dituen. Ea laguntzarik eskatzen duen beharrak edo nahiak betetzeko, eta ea hitzik gabeko baliabideak erabiltzen dituen, behar duenean, ingurukoek uler diezaioten. Era bateko edo besteko hizkuntzak erabiliz, ea adierazten dituen sentsazioak, emozioak eta bizipenak. Ea gero eta hobeto lotzen dituen gogo-aldarteak eta horien arrazoiak eta ondorioak. Ea sentibera den ingurukoen gogo-aldarte, interes eta lehentasunekiko. Ea gero eta estrategia egokiagoak erabiltzen dituen frustrazio-egoerak bideratzeko. Ea gero eta hobeto saihesten dituen mendekotasun- edota nagusitasun-jarrerak.

Ebaluazioa II
Tresnak:
Prozedura eta teknika desberdinak:
Behaketarako txantiloiak Jarraipen fitxak Eguneroko koadernoa, ikasleen koadernoa Kontrol zerrendak Galdetegiak Elkarrizketa pertsonalak Ahozko edota idatzizko proba espezifikoak Lan portfolioak

Berreskuratzeko mekanismoak agertu behar dira

Вам также может понравиться