Вы находитесь на странице: 1из 34

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

PROGRAMAZIOA EGITEKO GIDA


LEHEN HEZKUNTZA ETA DBH
LEIOAKO BERRITZEGUNEA

Programazio berriaren ezaugarriak Programazioa garatzeko prozesua ikastetxean Programazioaren eskema: luzea eta laburra Programazioa atalez atal betetzeko orientabideak Eranskinak Sakontzeko Ikas sekuentzien programazioen adibideak

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

PROGRAMAZIOA ETA CURRICULUM BERRIA


Programazio didaktikoak curriculumaren arloen, materien eta eremuen planifikazioa, garapena eta ebaluaziorako tresnak dira. Programazioetan helburuak, edukinak, gaitasunak, metodologiaren elementu desberdinak eta ebaluazio egiteko irizpideak eta prozedurak. Curriculum berrian programazioa gaitasunen arabera egin behar denez, kontutan hartu behar dugu gaitasunek helburuak eta edukiak barneratzen dituztela eta heziketaren xedeak ardatzen dituztela. Arlo edo materia bakoitzak gaitasunak garatzen ditu, baina gaitasun guztiak aurrera eramateak jakintzagaien arteko lana eskatzen du eta honek, aldi berean, ikastetxean eztabaida zabalagoa sortarazten du. Gaitasunak curriculum formala eta ez formalaren bidez hartzen dira eta ikasleek demostratzen dituzte errealitatea transformatzeko, ekoizteko, ebazteko... aktiboki aritzeko kapaz denean. Eta guzti hau bakarrik egingo du guk aproposak diren atazak proposatzen dizkiegunean. Atazak testuinguru zehatz batzuetan ziurtatzen dira (pertsonalak, eskolakoak edo gizartekoak) eta gaitasunak edukien bidez garatzen dituzte, baliabide zehatzak erabiliz. Ondorioz, gure programazio zaharrak ikuspuntu honetatik abiatuta aztertu behar ditugu, egokiak diren jarduerak mantentzen, gaitasunen garatzen ez dituztenak birmoldatzen eta lortzen dituzten ataza berriak gehitzen.

PROGRAMAZIOA GARATZEKO PROZESUA IKASTETXEAN PROGRAMAZIOAREN KOKAPENA ikastetxeko dokumentuen artean:


Hezkuntza komunitate osoari dagokio (ikasleak, irakasleak, familiak, Udalak...): IHP (ikastetxeko hezkuntza proiektua) Klaustroari dagozkio: ICP ( Ikastetxeko curriculum proiektua), Hizkuntza proiektua, Batzorde edo irakasle talde bati dagozkion beste ikastetxeko proiektuak: Elkarbizitza proiektua, Tutoretza plana, IKT-plana, Agenda 21, Hizkuntza Normalkuntza, Hizkuntza Trataera Bateratua, ... Mintegiari (Bigarren Hezkuntza)-zikloari (Lehen Hezkuntza) dagozkio: jakintzagai edo arloko proiektuak eta programazio laburrak Irakasle talde bati dagokio: jakintzagai edo arloko programazioak (ikas sekuentziarenak)

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

PROGRAMAZIOA GARATZEKO PROZEDURA: 1. PRESTAKUNTZA: GAITASUNEN (1) CURRICULUM BERRIA ETA OINARRIZKO

Mintegi edo Departamenduak (Bigarren Hezkuntza) edo zikloak (Lehen Hezkuntza)

Dekretuaren irakurmena (euskal curriculuma) Eranskina: gaitasunak Eranskina: arloetako kurrikuluma

2. PROGRAMAZIOA: ZIKLOAK (LH) (1)


TESTUINGURUAN JARRITAKO HELBURUAK. KURTSOAK (BH) EDO ZIKLOAK (LH)

MINTEGIAK/DEPARTAMENDUAK

(BH)

EDO

TESTUINGURUAN JARRITAKO Edukimultzoak

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA INDIKATZAILEAK

GAITASUNAK AGERIAN JARTZEA

Etapako helburu orokorretatik abiatuta LHan zikloka eta BHan kurtsoka graduatzen dira. Kurtso/zikloko ebaluazio irizpideak erreferenteak dira

Dekretuaren edukiak aukeratzen dira (kurtsoka, zikloka edo arloka) eta ikastetxeko testuingurura eta ezaugarrietara moldatzen dira.

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak hautatzen dira (kurtsoka, zikloka edo arloka) eta aukeratutako edukietara egokitzen dira

Arlo bakoitzean lantzen diren gaitasunak agerian jarri behar dira ahalik eta kopururik handiena lantzen saiatzen.

Hausnarketa: gaitasunak lantzeko metodologia aproposa, beren ebaluazioa eta testu liburuak aukeratzeko irizpideak

3. KURTSO /ZIKLO KOORDINAZIOA

DESBERDINETAKO

PROGRAMAZIOEN

Kurtso edo zikloetako programazioak koordinatu behar dira sekuentziazio egokia izateko beharrezkoak diren aldaketak eginez.

4. MAILAKA PROGRAMATZEA (Lehen Hezkuntzan bakarrik) 5. IKAS UNITATEAK PROGRAMATZEA

Berritzeguneak honi buruzko prestakuntza moduloak ditu ikastetxean bertan garatzeko

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

PROGRAMAZIOEN ESKEMA PROGRAMAZIO LABURRA:


1. ATAL OROKORRAK 1.1 HELBURU OROKORRAK 1.2 IKAS UNITATEAK ETA DENBORALIZAZIOA 1.3 METODOLOGIA 1.4 IKASTURTEAN ZEHAR GAITASUNAK LANTZEKO LERRO OROKORRAK 1.5 EBALUAZIOA ETA ERREKUPERAZIOA 1.5.1 Kalifikazio sistema 1.5.2 Ebaluazio tresnak 1.5.3 Zuzenketa irizpideak 1.5.4 Errekuperazio sistema

IKAS UNITATEEN PROGRAMAZIOA:


1. UNITATE DIDAKTIKOA: KONTEXTUALIZAZIOA: Izenburua, maila eta denboralizazioa HELBURU DIDAKTIKOAK EDUKIAK EBALUAZIOA ETA ERREKUPERAZIOA: ebaluazio tresnak, ebaluazioirizpideak, ebaluazio- adierazleak eta kalifikazio sistema METODOLOGIA: Jarduera didaktikoak, denboraren banaketa, taldekatzea eta baliabideak LANDUTAKO GAITASUNAK

2. ATAL OSAGARRIAK: ANIZTASUNAREN TRATAERA ARLOENARTEKOTASUNA IKASTETXEKO PROIEKTUEKIKO LOTURA

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

PROGRAMAZIOA ATALEZ ATAL PROGRAMAZIO LABURRA: ATALA


HELBURU OROKORRAK

ORIENTABIDEAK
Irakasgaiari dagozkionak, hau da, curriculumean jasotakoak

IKAS UNITATEAK Hiruhilabete bakoitzean ikusiko diren unitateak ETA DENBORALIZAZIOA METODOLOGIA Gelako jarduerak planteatzeko modua. Jarduerak aurrera eramateko erabiliko dugun metodoa, egingo ditugun jarduera motak. Taldekatzeak eta baliabide orokorrak IKASTURTEAN ZEHAR GAITASUNAK LANTZEKO LERRO OROKORRAK
Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna Ikasten ikasteko gaitasuna Matematikarako gaitasuna Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Giza eta arte-kulturarako gaitasuna Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

EBALUAZIO IRIZPIDEAK KALIFIKAZIO SISTEMA

Zer eskatu edo ebaluatuko diegu ikasleei. Arloa edo jakintzagaiaren helburu orokorretik abiatuta eta horiek lortzeko landuko ditugun edukiak kontuan izanik ebaluatuko duguna. Froga edo tresna desberdinen balioa edo pisua. Nota nola eraikitzen den. Zein balio ematen zaion froga edo erabilitako ebaluazio tresna bakoitzari. Buletinean ipintzen dugun notaren prozesua. Ebaluatzen ditugun ekintzak ehunekotan Zeren bidez ebaluatuko dugu: azterketak, ikasleen lanak, ariketak, praktikak, gela barruko behaketa zuzena, koadernoak, aurkezpenak, errubrikak, autoerregulazioarako tresnak (KPSI, orientazio-baseak, ikasegunerokoak, kontratu didaktikoak, portfolioak...) Minimoa froga nagusiarena edo froga batena Froga batetan azaldu beharko dugu galdera bakoitzari emandako puntuazioa. Galdera bakoitzean azaltzen diren ideien araberako puntuazioa. Ariketa bakoitzean zeren arabera ipintzen dugun puntuazioa

EBALUAZIO TRESNAK

ZUZENKETA IRIZPIDEAK

Atal hau litzateke mintegian /zikloan hartutako kalibrazio irizpideen kokalekua. ERREKUPERAZIO SISTEMA Pendienteen kudeaketa. Ikasturteko errekuperaketa noiz eta nola egin Ebaluazio jarraiaren esanahia

Leioako Berritzegunea IKAS UNITATEEN PROGRAMAZIOA: ATALA


KONTEXTUA LIZAZIOA HELBURU DIDAKTIKOAK

Programazioa egiteko gida

ORIENTABIDEAK
Izenburua, zein kurtsoari zuzenduta, gaia, denboralizazio orokorra Unitateari lotutakoak. Helburu orokorren zehaztapena unitate horretan, kurtso bakoitzaren autonomia pedagogikoaren markoan (Irakasleek hartutako erabakiak) Helburuek oinarrizko gaitasunak islatzen dituzte eta arlo edo irakasgaiaren helburu orokorrei lotuta daude. Zer, nola eta zertarako galderei erantzuna ematen diete. Helburuek curriculumean adierazita dauden edukiak biltzen dituzte Curriculumak adierazten dituen hiru motako edukiak (prozedurazkoak, kontzeptuzkoak eta jarrerazkoak)agertu behar dira, baina ez da sailkapen hau beharrezkoa. Antolatzeko modu bat ondorengoa izan daiteke: Jakitea, egiten jakitea eta izaten jakitea Sekuentziazio-irizpideak eta zeintzuk diren oinarrizkoak eta sakontzekoak Ikasgelan egingo diren jarduerak (ebaluazio jarduerak barne) deskribatu eta, jarduera bakoitzean ondorengoa zehaztatuz: Erabili behar den denbora (ahal den neurrian) Ikasleen taldekatzea: klase osoa, nork berea, talde txikian... Erabiltzen diren baliabideak adierazi (testuak, bideoak, zintak, diapositibak, irakurketa-liburuak, fotokopiak, Internet, ordenagailuprogramak, artikuluak....) Orokorrean erabiliko diren ebaluazio tresnak: azterketak, lanak, ariketak, praktikak, gela barruko behaketa zuzena, koadernoak, aurkezpenak, errubrikak, autoerregulazioarako tresnak (KPSI, orientazio-baseak, ikasegunerokoak, kontratu didaktikoak, portfolioak... ) Irizpideak: Zer eskatu edo ebaluatuko diegu ikasleei. Arloa edo jakintzagaiaren helburu orokorretatik abiatuta eta horiek lortzeko landuko ditugun edukiak kontuan izanik ebaluatuko duguna. Helburu guztiak ebaluazio-irizpideetan daude islaturik Adierazleak: ebaluazio-irizpideak zehaztatzen dituen aspektuak Ebaluazio sumatiba egiteko prozedura, kalifikazio sistema: froga edo tresna desberdinen balioa edo pisua. Nota nola eraikitzen den. Zein balio ematen zaion froga edo erabilitako ebaluazio tresna bakoitzari. Buletinean ipintzen dugun notaren prozesua. Ebaluatzen ditugun ekintzak ehunekotan. Errekuperatzeko sistema

EDUKIAK

METODOLOGIA: Jarduera didaktikoak, denboraren banaketa, taldekatzea, baliabideak EBALUAZIOA : ebaluazio tresnak, ebaluazioirizpideak, ebaluazioadierazleak eta ebaluazioa sumatiboa

LANDUTAKO GAITASUNAK ANIZTA SUNAREN TRATAERA ARLOENAR TEKOTASUNA IKASTETXEKO PROIEKTUEN LOTURA

Lantzen diren gaitasunak Aniztasunaren trataera aurrera eramateko kontutan izan daitezkeen jarraibideak. Indartze zein sakontze jarduerak zehazten dira Beste jakintzagai edo arloekiko egon daitekeen erlazioa edota gai berdinen trataera Ikastetxean garatzen diren proiektuekiko lotura: Agenda 21, Hizkuntza Normalkuntza, Hezkuntza Trataera bateratua, IKT proiektua...

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

ERANSKINAK 1. Programazioen ereduak 2. Programazioak behatzeko eta ebaluazio-irizpideak kontestualizateko prozedurak 3. Ebaluazio-tresnak 4. Ikas sekuentziak aztertzeko txantiloia 5. Gaitasunak eta jardueren adibideak 1. PROGRAMAZIOEN EREDUAK

PROGRAMAZIO LABURRAREN EREDUA


Arloa: Kurtsoa/ Maila: OINARRIZKO GAITASUNAK Ikasturtea:

HELBURU OROKORRAK

UNITATETAK ETA DENBORALIZAZIOA 1. Ebaluazioa 2. Ebaluazioa


Orduak

3. Ebaluazioa
Orduak

Unitateak

Orduak

Unitateak

Unitateak

METODOLOGIA ETA BALIABIDEAK EBALUAZIOA ETA ERREKUPERAZIOA KALIFIKAZIO SISTEMA EBALUAZIO TRESNAK ZUZENKETA IRIZPIDEAK ERREKUPERAZIO SISTEMA

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

IKAS UNITATE BATEN PROGRAMAZIOAREN EREDUA


UNITATEA: HELBURU DIDAKTIKOAK 1. 2. 3 EDUKIAK: jakitea, egiten jakitea, izaten jakitea

METODOLOGIA: jarduera didaktikoak, denboraren banaketa, taldekatzea eta baliabideak

EBALUAZIOA ETA ERREKUPERAZIOA: ebaluazio-irizpideak eta adierazleak, ebaluazioarako tresnak eta kalifikazio-sistema

UNITATEAN LANDUKO DIREN KONPETENTZIAK

ATAL OSAGARRIAK ANIZTASUNAREN TRATAERA ARLOENARTEKOTASUNA IKASTETXEKO PROIEKTUEKIKO LOTURA

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

2. PROGRAMAZIOAK BEHATZEKO ETA EBALUAZIOA IRIZPIDEAK KONTESTUALIZATZEKO PROZEDURAK


PROGRAMAZIOAREN ANALISIA Jarduerak irakasle taldean egiteko planteatzen dira JARDUERAK: 1.jarduera: erabakiak hartzea programazioak curriculum berrira egokitzeko. Mintegietako-Departamenduetako / zikloetako programazioen eta curriculum berriaren fotokopiekin, programazio aztertzen da behatzeko orria erabiliz. Analisiaren ondoren, iritziak bateratzen eta erabakiak hartzen dira denon artean. 2.jarduera: curriculum berrian ebaluazioak dituen ezaugarriak ezagutaraztea Irakasgaiaren curriculumeko ebaluazio irizpide bat hartzen da eta hau betetzeko ataza/k pentsatzen da/dira. Gero, atazak ebaluatzeko adierazleak pentsatzen dira eta hautatzen dira. Horretarako txantiloia bat dago. Hautatutakoak modu errezagoan adierazten dira ikasleek ulertzeko eran.

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

PROGRAMAZIO BEHATZEKO ORRIA


Programazioaren helburuak Helburuek oinarrizko gaitasunak islatzen dituzte Irakasgaiaren helburu orokorrei lotuta daude Zer, nola eta zertarako galderei erantzuna ematen diete Helburuek curriculumean adierazita dauden prozedurazko, kontzeptuzko eta jarrerazko edukiak biltzen dituzte Helburu guztiak ebaluazio-irizpideetan daude islaturik

A)

IRUZKINAK-IRITZIAK

Edukien denboralizazioa Ikasleek landuko dituzten edukiak ebaluazioz ebaluazio zehazten dira Curriculumak adierazten dituen hiru motako edukiak ageri dira (prozedurazkoak, kontzeptuzkoak eta jarrerazkoak) Unitate bakoitza garatzeko denbora zehazten da o Unitateak garatzeko aurreikusi den denbora ongi neurtuta dago

Metodologia Metodologia zehazten da Proposatzen den metodologia bat dator curriculumak zehaztutako helburuekin Unitate didaktikoen garapena zehazten da. Irakasleek proposatzen dituzten unitateetan jarduera mota ezberdinak lantzen dira Ikasleak taldekatzeko irizpide ezberdinak zehazten dira (talde lanak, banakako lanak, irakaslearen azalpena) Dibertsitateari erantzuteko errefortzu zein sakontze jarduerak zehazten dira

Baliabideak (curriculum materialak, giza baliabideak, tokiak) Testuliburuaz gain, liburua erabiltzen bada, beste baliabide batzuk erabiltzen dira Erabiliko diren baliabideak aipatzen dira Informazio eta teknologia berrien erabilera adierazten da Ikasgelaz gain, beste toki batzuk adierazten dira (liburutegia,laborategia, museoak, patioa, ingurua)

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

PROGRAMAZIO BEHATZEKO ORRIA


Ebaluazioa: Ebaluazio tresnak, ebaluatzeko eta kalifikatzeko irizpideak Proposatu diren helburuei loturik dauden ebaluazio-irizpideak zehazten dira Ebaluazio jarduerak bat datoz ebaluazio-irizpideekin Curriculumean adierazitako ebaluazio-adierazleak hautatu dira. Kalifikazio-irizpideak zehazten dira (proben eta ebaluazio aldian zehar egiten diren azterketen balorazioa; bakarkako zein talde lanen balorazioa; ikasgelako notak, koadernoa, jarrera) Ohiko ebaluaziorako zein aparteko ebaluazio-irizpideak zehazten dira (zer errekuperatu behar da? Nola eta noiz egingo da errekuperazioa?)

Berreskurapena Errekuperaziorako prozedura zehazten da ebaluazioz ebaluazio (azterketak; banakako lana; errefortzuak, laguntza ) Errekuperazio-prozedurak ebaluazio-irizpideetan oinarritzen dira

ONDORIOAK

Leioako Berritzegunea EBALUAZIO IRIZPIDEA

Programazioa egiteko gida ATAZA HAUTATUTAKO ADIERAZLEAK EGOKITZAPENA

Maila

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida ADIBIDEA: EUSKARA

Maila eta hizkuntza

EBALUAZIO IRIZPIDEA Curriculumeko 3.a


3. Planifikatu ondoren, ikaslearen interesekoak diren egungo gertaerei edo curriculum-edukiei buruzko aurkezpen argiak eta ongi egituratuak egitea; horretarako, ikusentzunezko baliabideen eta IKT teknologien laguntza baliatu ahal izango da.

ATAZA (proiektua; barruan, ataza anitz)

HAUTATUTAKO ADIERAZLEAK

EGOKITZAPENA (ikasleak ere auto-ebaluaziorako erabil dezake)


Azalpena burutu du(t) eta gai izan da (naiz) ondokoak egiteko:
Informazio esanguratsua eta baliagarria bilatzeko eta hautatzeko, hainbat iturri erabiliz. Irakasleak emandako lanerako gidoia jarraitzeko. Talde lanean, esapide diskriminatzailerik ez erabiltzeko. Talde lanean, besteen iritziak entzun eta onartzeko Talde lanean gogotsu parte hartzeko. Planifikazioan azalpenaren helburua, hartzaileak zein diren eta gaia kontuan hartzeko. Ideiak argitasun eta erraztasun nahikoz aurrez prestatutako gidoian adierazteko, egoerari dagokion erregistroa erabiliz Testua ondo antolatzeko. Gidoian idatzitakoa buruz ez errepikatzeko, kontatzeko baino. Azalpena egitean komunikazio arauak errespetatzeko (jarrera, keinuak, hartzaileei zuzentzea...). Azalpena hasi, mantendu eta amaitzeko. Behar bezala intonatu eta ahoskatzeko. Ahotsa eta gorputz jarrera ondo kontrolatzeko. Ahozko testu ulerterraza eta laburra sortzeko Azalpenari laguntzeko ikusizko euskarriak erabiltzeko. Zerbait gaizki esatean, zuzenketa egiteko.

4.DBH EUSKARA

Kirolak gizartean eta teknologian izan duen eragina aztertzeko, teknologiaren eta kirolaren arteko harremanari buruzko hitzaldia prestatu DBHko 1.mailako ikasleentzat.

3.1. Ea bilatzen eta hautatzen duen informazio esanguratsua, hainbat iturri erabiliz: analogikoak, ikus-entzunezkoak eta digitalak. 3.2. Ea informazioa logikaz egituratzen duen, komunikazio- asmoa kontuan hartuta. 3.3. Ea, ahozko testua antolatzean, testuantolatzaile zehatzak eta askotarikoak erabiltzen dituen, testu zatiak elkarren artean lotzeko. 3.4. Ea erabiltzen dituen testuak ulergarri egiteko eta hartzaileak inplikatzeko estrategiak: ideiak errepikatzea, galdera erretorikoak egitea, erregistroz aldatzea, umorea agertzea... 3.5. Ea argitasunez adierazten den, eta, horretarako, zenbait alderdi kontuan hartzen dituen: egokitasuna, tonua, keinuak, gorputzaren jarrera, kortesia-arauak, koherentzia, zuzentasuna, hitz-jarioa eta ahoskera argia. 3.6. Ea behar besteko autonomia ageri duen zeregina planifikatzean eta egitean. 3.7. Ea, ahozko aurkezpenak egiten laguntzeko, ikus-entzunezko baliabideak eta informazio- eta komunikazio- teknologiak eraginkortasunez erabiltzen dituen. 3.8. Ea saihesten dituen erabilera baztertzaileak, eta bilatzen dituen hizkuntzazko beste alternatiba batzuk. 3.9 Ea erabiltzen dituen autoebaluazio- eta autozuzenketa-estrategiak, ahozko erabilera hobetzeko. 3.10...

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

3. EBALUAZIO TRESNAK ATAZEN SOLUZIOAN OINARRITUTA


Batera jarri Aukera anitzeko froga idatziak Garapen froga idatziak Ikaslearen kuadernoa Lanak Kontzeptuzko mapak egin

KONTZEPTUEKIN LOTUTAKO IRIZPIDETARAKO: JAKITEA

PROZEDUREKIN LOTUTAKO IRIZPIDETARAKO: EGITEN JAKITEA

Aplikazio jarduerak Kontrol zerrendak Balorazio eskalak Erregistro anekdotikoak Ikaslearen kuadernoa

IKASLEAREN ERREGISTRO PERTSONALA

JARREREKIN LOTUTAKO IRIZPIDETARAKO: IZATEN JAKITEA

Kontrol zerrendak Balorazio eskalak Ikaslearen kuadernoa Erregistro anekdotikoak Soziograma Ikaslearen egunerokoa Ikasleari egindako elkarrizketak

Leioako Berritzegunea 4. IKAS SEKUENTZIA BATEN ANALISIA

Programazioa egiteko gida

MATERIALA :

IKASMAILA:.

SARRERA
Unitate didaktikoan aurkezten da azaldu, konpondu, gauzatu, burutu beharko den egoera/arazoa. Unitate didaktikoaren helburu orokorra zehazten da

HELBURUAK
Unitate didaktikoaren helburuak aipatzen dira Unitatearen helburuek irakasgaiaren zenbait helburu orokor zehatzago garatuko dituzte Helburuak egokiak dira ikasmailarako

EDUKIAK
Eduki mota ezberdinak ditu (prozedurazkoak. kontzeptuzkoak eta jarrerazkoak) Edukiak bat datoz unitate didaktikoan adierazi diren helburuekin Edukiek informazio gaurkotua dute Ez da kontzeptu akatsik antzematen edukien formulazioan

Leioako Berritzegunea JARDUERAK

Programazioa egiteko gida

Ikasleek gauzatu behar dituzten jarduerak eta atazak bat datoz unitate didaktikoan adierazitako helburuekin eta edukiekin Helburu eta eduki jakin batzuk garatzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzen dira. Oro har, proposatutako jarduerak egokiak dira unitate didaktikoak adierazten dituen helburuak lortzeko Jarduerek gaitasunak garatzen dituzte. Zeintzuk? Jardueren progresio egokia antzematen da Jarduerek ongi txertatuta daude segida batean Jarduerak ikasleen interesetik hurbil daude Banakako eta taldeko jardueren arteko oreka dago Jarduerek ikasleen autonomia eta ekimena bultzatzen dute Jardueren sekuentzietan motibazio jarduerak daude Informazio jarduerak daude Trebatzeko jarduerak planteatzen dira Testuinguru ezberdinetan erabiltzeko aplikazio jarduerak daude Sintesi jarduerak daude

Leioako Berritzegunea
Errefortzu/ sakontze jarduerak daude Ebaluazio eta auto ebaluazio jarduerak daude

Programazioa egiteko gida

EBALUAZIOA
Ebaluazio proposamenak unitatearen helburuen araberakoak dira Ebaluazio proposamenek eduki mota ezberdinak hartzen dituzte kontuan Ebaluazio irizpideak zehazten dira Hasierako ebaluaziorako jarduerak proposatzen dira Ebaluazio hezitzailea bideratzeko ebaluazio jarduerak proposatzen dira (Ikasitakoaren inguruko hausnarketa, auto ebaluazioa, koebaluazioa ...) Amaierako ebaluazioa bideratzeko jarduerak proposatzen dira

KONTUAN HARTU BEHARREKO BESTE ZENBAIT ALDERDI


Ikas unitatearen hasieran eta amaieran mapa kontzeptualak ditu Hizkuntza maila egokia da ikasmailarako Ikasgela antolatzeko irizpideak zehazten dira Irudiak, marrazkiak ikasleen interesetik gertukoak dira Irudiak eta marrazkiak esanguratsuak dira; edukiekin erlazionaturik daude

Leioako Berritzegunea
EZAUGARRI AIPAGARRIAK:

Programazioa egiteko gida

HOBETU BEHARREKO ALDERDIAK:

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

1. GAITASUNAK ETA JARDUEREN ADIBIDEAK GAITAS


bikoteka,talde txiki eta gelako taldeetan (interakzioa)

JARDUERAK ETA MATERIALA


Ikaskuntza dialogikoan oinarritutako jarduerak,bertan ikasleek beraien ekarpenak argumentatu egin beharko dituzte eta akordio batetara iritsi:atazak Oinarrizko beste trebetasun eta dimentsioak garatzen dituzten jarduerak (ahozko eta idatzizko ulermena,Ahozko eta idatzizko Adierazpena) laguntza digitalarekin eta hau gabe.(Web 2.0...) Idazketa sortzailea Eztabaidak, role-play-ak, dramatizazioak Elkarreraginezko taldeak Elkarrizketa edo tertulia dialogikoak (literarioak, musikalak...) Forum-zinema Eguneroko egoera ezberdinen azterketa,berriakaurretiazko ezagupenen adierazpena bermatzen dutenak,ideiak,pentsamenduak,iritziak,sentimenduak, Testuinguru formal eta informalean hizkuntza erabiltzea eragiten duten jarduerak. Ikasleek beraien eguneroko bizitzan aurki ditzaketen testu mota ezberdinen erabilera bultzatuko dituzten jarduerak.Edukiak hizkuntzaren bitartez emanik hizkuntzen trataera bateratua. Irratia eta telebista internet bitartez. Ahoz eta laguntza digitalik gabe (aurkezpenak formato digitalean,wiki,Power Point,) egiten diren aurkezpenak eta hauek behar dituzten:Plangintza,sailkapena,bilaketa eta informazioaren trataera eta azkenik egin beharreko hausnarketa. Ahozko ulermena eta adierazpena garatzeko Podcats-ak. Bertsolaritza. Irakurketa,entzumena eta ipuinak sortu/komikiak/on-line istorioak. Liburu birtualen irakurketa eta bloga baten bitartez eginiko irunzkina,Wikiak,... Irakurketa dramatikoa Gramatikaren inguruan eginiko praktikak, on-line. Hizkuntza jolas interaktiboak Sarearen erabilera ikasleek beraien lanak bertan argitaratzeko,email-ak egin eta bidaltzeko,txateatu...

Hizkuntza Komunikaziorako Gaitasuna

Leioako Berritzegunea GAITAS


Programazioa egiteko gida JARDUERAK ETA MATERIALA

Eguneroko bizitzan ateratako datuen azterketa egin ondoren galdera eta problema matematikoak planteatzea. Pentsamendu logikoa garatzen duten jarduera eta jolasak. Buruz eginiko kalkulua eta kalkulu balioztatua Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun zenbakien eta eragiketan interpretazioa (adib: eroskin eskaintza 3x2..) Jarduera eta jolas interaktiboak on-line... Zenbaki informazio anitzak dituzten testuak interpretatu (orduak,urteak,zatiki erdiak,proportzioak..) Eguneroko taula eta grafikoak irakurri eta aztertzea (trenaren ordutegia,prentsa estadistikak..) Eleberri,testu,dokumental edo filmeetan agertzen diren eduki matematikoak irakurtzea eta ulertzea. Ikaslegoaren inguru pertsonalean ematen diren egoera esanguratsuak konpontzeko egin beharreko kalkuluak (jaialdi batek suposatuko dituen gastuak,ikas bidaia,gastu pertsonalen plangintza..) edo itxuratuak (dirutan edo epeetan egindako ordainketak,ikasgelak duen espazioaren antolaketa,ikastetxea txukuntzeko behar diren aurrekontuak prestatu...)

Matematikarako Gaitasuna

Benetako neurri eta proportzioekin lan egin (eraikuntzen garaiera neurtu,ezagutzen ditugun planoen azalerak neurtu,txateatzeko ordutegiak,errezeta baten osagaiak..) Matematikarekin erlazioa duten irteerak egin edo gymkanak burutu( inguruko materia,artea,neurriak,proportzioak,azalerak,geometria). Problemen dramatizazioak burutu. Ikusmen elementuekin lan egin (targram,dominoak,Hanoi dorrea..) Ikaskuntzarako egunkari eta eta ipuin matematikoak egin Gai matematikoen aurkezpenak egin (historia,emakume matematikoak,matematika fotografikoa...)

Leioako Berritzegunea GAITAS

Programazioa egiteko gida JARDUERAK ETA MATERIALA

Zientzia,Teknologia eta Osasun Kulturarako gaitasuna

Berrien erabilera (prentsa,irrati eta telebista) egoera problematikoak sortu eta hauekin hainbat jarduera burutu: ikertu eta eztabaidak sortu gelan. Arloenarteko lan proiektuak: bertan Zientzia eta Teknologiak gizartearekin duen erlazioa bilatuz. Ikuspuntu zientifiko batetatik eguneroko egoera familiarren azterketa egin: (adib:zergatik gertatzen da...?, nola funtzionatzen du?, Zer gertatuko litzateke..???) Tresna teknologikoak egin eta aztertu. Teknologiaren inguruko proiektuak aurrera eraman Laborategian praktikak eta azterkuntzak egin. Gizakiok ingurunean eta fenomeno naturalengan dugun eraginaren azterketa eta behaketa.Gertatu daitekeenaren iragarpena (proiektu teknologiko baten bideragarritasuna,ingurumenaren eragina, kutsadura,..) Naturak dituen baliabideak nola erabili eta hauen ardurazko kontsumoarekin lotura duten esperientziak eta proiektuak.(zaporeen azterketa, berziklatze tailerra, kontsumoa neurtu,produktuen etiketazioa,publizitatearen azterketa,..) Osasun ohituren prebentzioarekin lotura duten esperientzia eta proiektuak (dieta orekatuak, elikagaiak aztertu,portfolio osasuntsua,nagusiki ematen diren gaixotasunen azterketa..) Kanpoko ikerketak (irteerak,ibilbideak,gymkhanak..) aurretiaz,burutzean eta ondoren landuta (ekosistemaren ikasketa,zientzia museoetara bisitak,teknologi enpresak, etab..) Heziketa fisiko eta jarduera ludiko osasuntsuak (gaitasun motrizen garapena,kirol hastapena,higienea,lasaiketa,...) Jarduera interaktiboekin lan egin (unitate didaktikoa on-line,simulazioak,animazioak...) Gaur egungo teknologia zientifikoaren informazioa aztertu eta interpretatu (aldaketa klimatikoa,material berriak,bioteknologia...) CTS edukiak dituzten filma eta dokumentalak ikusi eta sortu.CTS gaien aurkezpenak egin (zientziaren historia,fotografia zientifikoa,..)

Leioako Berritzegunea GAITAS

Programazioa egiteko gida JARDUERAK ETA MATERIALA

Ikaskuntza dialogikoan oinarritutako jarduerak,bertan ikasleek beraien ekarpenak argumentatu egin beharko dituzte eta akordio batetara iritsi:atazak bikoteka,talde txiki eta gelako taldeetan (interakzioa). Trebetasun sozialak lantzen dituzten jarduerak: norbere ezagutza eta balorazioa,hainbat testuingurutan komunikatzeko gai izan, norbere ideiak adierazi, besteei entzuten ikasi,besteen lekuan jartzea, norbere eta taldeko interesen erabakiak hartzea (blogen bitartez,wikiak,WebQuest,altxorraren bila,lan proiektuak..)

Gizarterako eta Herritartasunerako Gaitasuna

Forum zinema Literatur hitzaldi Dialogikoak Eztabaidak,role-play Berdinen arteko tutoretza :irakurketa Talde interaktiboak Dilema moralak Elkarrekin eginiko atazen plangintza bermatzeko jarduerak. Gizartearen behaketa eta azterketa,gizakion jokabidea eta bere ondorioak. Arauen adostasuna Gatazken ebazpena:bozeramalea,adostokiak,kontratuak.. Erakundeei bisitak Erakundeekin proiektu bateratuak Tertuliak,hitzaldiak..hainbat pertsonen bisitak (langile ezberdinak,boluntarioak,erakundeetako pertsonala,..) Giza harrerarako jarduerak Gizarteko egoera esanguratsuen simulazioa eta dramatizazioa (aukeraketak,gizartetik kanporatua izateko egoera...) Gaur egungo gizarte arazo eta honi laguntzearekin lotura dute talde proiektuak sortu (ingurumenaren astea,osasunaren olinpiadak....)

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida JARDUERAK ETA MATERIALA

GAITAS
grabaketak,audioa...

Formakuntza dialogiko eta ebaluazioaren bitartez ,erreflexioa egiten laguntzen diguten jarduerak:autoebaluazioa eta elkarren arteko ebaluazioa,kontratu didaktikoak,lan egutegiak,elkarrizketak,kontrolerako zerrendak,porfolioak (edozein arlotan edo materiatan),bideo Estrategiak garatzen dituzten jarduerak:irakurketakoak,ikasketakoak.. Agendaren erabilera Bakarkako lana eta taldekoa ebaluatzeko kontrol zerrendaren erabilera.Agendaren laguntzarekin eguneroko lanaren plangintza indibiduala. Ebaluazioaren erreflexiotik habiatuz ikaskuntza helburuen plangintza. Bakarkako eta taldea ebaluatzeko kontrol zerrenden erabilera. Bakarkako eta taldeko produkzioen hobekuntza, kontrol zerrenden erabilera.Zirriborroen berrikusketa,ahozko praktiken saioa.. Antolaketa eraginkorra,ataza izendapen jardueretan eta bakarka edo taldeka egindako proiektuak aurkeztea denbora konkretu batean.Hau egiteko ikasleek denboraren autoerregulazioa eta plangintza (noiz egin,nola egin,non egin,eta nolako laguntza eta baliabideak behar dituzte) kontuan hartu beharko dute.(adib. Daltonen sistema)

Ikasten Ikasi

Kooperazio lana, talde interaktiboak Proiektuez baliatuz eginiko lana. WebQuest-ak,altxorraren bilaketak,blogak eta Wikiak. Informazioa sailkatzeko eta erabiltzeko erabilerari behar diren baliabideak eta iturriak. Atazen ebazpena (egoera problematikoak) Galdera esanguratsuen planteamendua KWL tablen erabilpena (zer dakigu,zer nahi du jakin,zer ikasi dugu...) gai bat jorratu aurretik,ezagutzak aktibatzeko,galderak atera eta aurrekoa birziklatu. Aurretiazko ezagutzak aktibatu eta ideiak antolatu eta sailkatu:Brain Storming,mapa kontzeptuala,taulak eta beste irudi antolakuntza. Akatsen zuzenketa erreflexiboak egiteko kode eta estrategiak.

Leioako Berritzegunea GAITAS

Programazioa egiteko gida JARDUERAK ETA MATERIALA

Informazioaren Trataera eta gaitasun Digitala

Interneten erabilpena, informazio batu,sailkatu eta tratatzeko. Hainbat aplikazio informatikoren erabilera lanak aurkezteko:Power Point,Open Office,Word... Web 2.0 ren aukerak erabiliz produkzio digitalak egin (bideoak,diapositibak,soinuak,testuak,komikiak,eguraldiaren marrak,Web hormairudia..) TIC aren erabilera inplikatzen duten proiektua sortu (unitate didaktiko interaktiboak,WebQuestak,miniQuestak,altxorraren bilaketak,ariketak eta jarduerak on-line Gelako proiektuak sortu:Blog eta Wikiak Kanoi digitalaren erabilera:irakaslearen azalpenak,ikasleen aurkezpenak,atazen zuzenketa eta azterketak,ariketen ebazpena,jolas interaktiboak,prentsa azterketa,prozesuen aurkezpena (laborategia,errezetak..),kontukontalaria,karaokea,...) Hezkuntza programak Hiztegi eta entziklopedien erabilpena off-line eta on-line. Ikasle eta Irakasleen lana interneten esteka bat jarri Irratia eta telebista Interenet bitartez Egunkari eta aldizkari digitalen erabilpena eta lanketa. Interneten erabilera sustatu gure erlazio pertsonaletan eta ikastetxeen arteko proiektu eta jardueretan posta elektronikoaren bidez,txat,foro eta telefono itxurako programekin (Skype)... Urrunetik egindako lan saioak beste ikastetxe batekin.Hizlaria..interneta erabiliz (webcam,internet telebista..) Ahozko ulermena eta adierazmena garatzeko Podcast-ak Gramatikaren praktikak on-line

Leioako Berritzegunea GAITAS

Programazioa egiteko gida JARDUERAK ETA MATERIALA

Giza eta Arte Kulturarako Gaitasuna

Museo,teatro,dantza saio eta beste hainbat adierazpen artistikoetara bisitak (leku horietara bisita eta era birtualean) Adierazpen kultural eta artistikoen behaketa eta azterketa. Norbere sentimendu eta ideiak adierazi hainbat adierazpen kultural eta artistikoz baliatuz (musika,pintura,literatura..) Tertulia dialogikoak (liburuak,pintura,musika..) Garaiko gizarteak eta adierazpen artistikoek duten erlazioa ikertu eta aztertu. Hizkuntza artistikoaren ,ezagutzak eta erabilera teknikoa. Artisten bisitak eta tertuliak. Jaialdi Kulturalak egin ikastetxean (aurkezpenak,dramatizazioak,konferentziak,..) Gaitasun kognitiboa eta komunikaziorako gaitasuna barne dituzten jarduerak ulertu eta baloratu jarrera kritiko eta erreflexibo bat eginez.Adierazpen kultural eta artistikoetan ondo pasatzea eta emozionatzea (bisitak,tertuliak,eztabaidak,) Web 2.0 erabiliz jarduerak;bideoak,aurkezpenak,blogak,wikiak,bista birtualak..

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

GAITAS
Lan proiektuak

JARDUERAK ETA MATERIALA


Antolaketa eraginkorra,atazak izendapen jardueretan eta bakarka edo taldeka egindako proiektuak aurkeztea,denbora konkretu batean.Hau egiteko ikasleek denboraren autoerregulazioa eta plangintza (noiz egin,nola egin eta nolako laguntza eta baliabideak behar dituzten) kontuan hartu beharko dute.(adib:Daltonen Sistema) Taldeko eta bakarkako lanaren Plangintza: Irakaslearekin, gaiaren hasieran,hamabostaldian Agenda erabiliz,bakarka egunero egingo dugun lanaren plangintza. Agenda eta laneko egutegiaren erabilpena. Autoerregulazio eta laneko egutegiaren erabilpena. Autoebaluaziorako kontrol zerrenda. Norbere akatsen azterketa eta behaketa. Norbere ikaskuntza helburuen Plangintza. Ekoizpen indibidualen hobekuntzarako kontrol zerrenda(lanak,idatziak..) Elkarlana;Plangintza,norbere erabakiak,taldeari egokitu, Trebetasun Sozialak lantzeko jarduerak:autoezagutza eta balorazioa,hainbat testuingurutan komunikaziorako gaitasuna izan,norbere iritziak adieraztea,besteei entzun,besteen lekuan jarri,norbere eta taldeko interesak kontuan izanik erabakiak hartu.

Norberaren ekimenerako eta autonomiarako gaitasuna

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

SAKONTZEKO Ikastaro birtualak: CURRICULUM BERRIA ETA GAITASUNAK DBH-n 8 LAN SAIO: 1. saioa: Curriculum berria eta gaitasunak 2.saioa: Curriculum berria jakintzagaian 3.saioa:Oinarrizko gaitasunen eta curriculumeko elementuen arteko lotura 4.saioa: Metodologia, aldaketarako giltza 5.saioa: Material didaktikoak 6.saioa: Programazioen analisia 7.saioa: Ebaluazioa eta curriculum berria 8.saioa: Baliabideak Landutako jakintzagaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia Lengua Castellana y Literatura Euskal Hizkuntza eta Literatura DIAPOSITIBEN AURKEZPENAK:
Gua para programar y evaluar las competencias bsicas. Diego Arcos eta Antonia Gmez Programacin de aula: una propuesta. Manuel Lpez Navarro La programacin de competencias. Jos M Navarro Martnez Ensear por competencias: una nueva propuesta. Universidad de Granada La programacin por competencias bsicas. Jess Cabrerizo Diago Programacin y competencias en Secundaria. Fernando Lpez Montilla

BLOGAK:
Ejemplos de programaciones didcticas Programaciones didcticas en el marco de las competencias bsicas

PROGRAMAK:
Generador de programaciones didcticas por competencias

BIBLIOGRAFIA
Programar por competencias: formacin y prctica. Santiago Castillo, Jess Cabrerizo y M Julia Rubio. Pierson Educacin. 2008 Competencias bsicas en educacin. 8 liburutako bilduma, bakoitzean gaitasun bat lantzen da. Koordinatzailea: Alvaro Marchesi. Alianza. 2008-2009 11 ideas clave: como aprender y ensear competencias. Antoni Zabala eta Laia Arnau. Grao . 2007 Evaluar para aprender. Neus Sanmart. Gra. 2008.

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

IKAS SEKUENTZIAREN ADIBIDEA


KURTSOA: DBHko 1.maila / GAIA: Atmosfera / IZENBURUA: Arteta planetako bisitariak DENBORALIZAZIOA: 10-11 saio HELBURU DIDAKTIKOAK:
1. Atmosferaren ezaugarri eta osagarri nagusiak ezagutzea: beren eboluzioaren garrantzia bizitzaren garapenari begira, aizearen konposizioa eta propietateak, kutsadura , kontserbazioa eta gizarterako ondorioak 2. Ikerketa burutzea, bai bakarka, bai talde kooperatiboetan, estrategia zientifikoak aplikatuz (hipotesiak egitea, datuak lortzea, ondorioak ateratzea, iritziak ematea eta eztabaidatzea eta emaitzak jakinaraztea) interes pertsonaleko eta sozialeko egoera testuingurutzat harturik erabaki arduratsuak hartu ahal izateko. 3. Informazioa lortzea, hainbat iturri erabiliz , batez ere, ITKak, modu kritiko batean baloratzea, sistematikoki tratatzea ikerketa oinarritzeko eta orientatzeko erabiltzea. 4. Zientziei buruzko informazioa duten mezuak interpretatzea eta sortzea: ahozkoak, idatziak eta beste irudikapen-sistema batzuk 5. Ekoizpen pertsonalak eta taldekoak burutzea formatu desberdinen bidez (txostenak, esperimentuak, hormairudiak, diapositibak) 6. Hartutako ezaguera erabiltzea ingurumenaren kontserbazioa baloratzeko eta gizakien eraginaz konstzientea izateko 7. Autoerregulazio- tresnak erabiltzea beren ikaskuntzaren mailaz jabetzeko eta norberaren autonomia garatzeko

ANIZTASUNAREN TRATAERA:
Erabiltzen diren metodologiak berak ( ikerketa-proiektua, elkarlan, ikaskuntzaren autoerregulazioa...) edukiak modu pertsonalizatu batean egokitzeko aukera ematen du. Ikas unitatean zehar norberaren hausnarketa egiteko, birpasatzeko eta sakontzeko momentuak daude.

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

EDUKIAK: KONTZEPTUAK
Atmosferaren egitura eta osagaiak Atmosferaren eboluzioa lurraren historian zehar eta bizitza sormenarekiko zerikusia Airearen osagaiak eta propietateak Izaki bizidunen arnasketa sistemak eta gasen elkartrukatzeko prozesu desberdinak Atmosferaren kutsatzaile nagusiak eta kariak: negutegi efektua eta ozonoren geruza Ikerketa zientifiko baten ezaugarriak Ikaskuntza autoerregulazioarako teknikak (norbanako txostena, autoebaluazioa, koebaluazioa, errubrikak eta kontratu didaktikoak)

PROZEDURAK
Aurriritzien bilketa eta antolaketa Atmosferari buruzko ikerketaproiektuaren garapena talde kooperatiboetan (geologia, fisika, biologa, kutsadura eta ozonoarena) investigation group izeneko teknika erabiliz Informazioaren bilaketa eta tratamendua iturri desberdinetan Informazioaren antolaketa formato desberdinetan, idatziak eta ikusizko baliabidetan Taula, txostenak, hormairudiak eta eskutitzen burupena Esperientzien gauzatzea Ekoizpenen ahozko aurkezpena ikasgelan Eztabaidetan eta erabaki-hartzetan parte hartzea Roll playing-ak egitea Etengabeko ebaluazioa eta ikaskuntzaren jarraipena autoerregulazioko tekniken bitartez

JARRERAK
Atmosferak duen babesa- papera jabetzea eta beren garrantzia izaki bizidunentzat eta giza osasunarentzat Natura-baliabideak modu arduratsu batean erabili behar direla kontutan hartzea eguneroko bizitzaren ingurumenaren hobekuntzarako Ikerketa lana eta esperimentazioaren interesa hartzea giza ezagutzaren aurreratze-iturri bezala Nork bere lanean esfortzuaz aritzea, jarrera aktiboa eta arduratsua atazen aurrean Argitasun eta orden ohiturak mostratzea ekoizpenak eta aurkezpenak egiteko orduan Elkarlanean aldeko jarrera izatea, parte hartuz, lan banaketaz arduratuz eta pertsonen arteko desberditasunak onartuz.

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA ADIERAZLEAK:


1. 2. Atmosferaren egitura eta konposizioa ezagutzen dut, bere eboluzioa gure planetako bizitzaren eboluziorekin parekatuz Atmosferaren ezaugarri nagusiak deskribatzen ditut Atmosferak duen garrantzia gure planetaren eboluzioan eta orekan argudiatzen dut Airearen propietate nagusiak deskribatzen ditut esperientzia sinpleetan oinarrituta Izaki bizidunek (animaliek eta landareek) dituzten arnas prozesuak eta gasen garraio desberdinak desberditzen ditut Atmosferaren kutsadurak sortzen dituen arazo globalak identifikatzen ditut Negutegi efektuaren kariak eta ondorioak deskribatzen ditut adibide batzuen bidez Ozonoaren geruzaren etengabeko urritzeak sortzen dituen ondorioak eta beren zergatiak describitzen ditut eta adibide batzuk ematen ditut Kutsaduraren arazo nagusiak gisa-ekintza zehatzekin parekatzen ditut Atmosferaren kutsaduraren kontra jotzeko aholku eta praktika onak ezagutzen eta zerrendatzen ditut Gaia honi buruzko aurriritziak adierazten ditut Taldeko konposizioan, arduren banaketan parte hartzen dut eta lana planifikatzen dut Dagokidan lana egiten dut eta nire taldekideei laguntza eskaintzen diet behar dutenean Taldearekin garatzen ditudan atazetan, batean jarritako epeak betetzen ditut Iturri desberdinetan informazioa bilatzen dut eta sailkatzen dut ideia nagusiak eta bigarren mailakoak desberdintzen Informazioa ordenatzen dut txostenetan eta beste formatoetan hizkuntza egokia erabiltzen Informazioa nire kideen aurrean ipintzen dut argi eta ordenatuta Ikasiko dudan gaiaren ebaluazio-irizpideak aldez aurretik ezagutzen ditut Nire ikas-egunerokoa erabiltzen dut maiz ea nire ikas-prozesuan non aurkitzen naizen jakiteko Nire lanaren ebaluazioa egiten dut Laguntza eskatzen dut behar dudanean Planteatzen zaizkidan ikas-konpromesuak betetzen ditut

Airearen konposizioa eta propietate nagusiak ezagutzen ditut eta izaki bizidunek dituzten arnas sistemekin eta gasen garraioen sistemekin erlazionatzen ditut Atmosferaren kutsaduraren kariak eta arazo nagusiak identifikatzen ditut , bereziki negutegi efektua eta ozono geruzarena Atmosferak ematen digun babesa ulertzen dut eta gizakion ekintzen eraginak ezagutzen ditut Elkarlanean aritzen naiz, informazio-iturri desberdinak erabiliz, informazioa baliabide desberdinetan ordenatuz eta lana ahoz eta idatziz jakinaraziz

3.

4.

5.

6.

Nire ikas-prozesua planifikatzen dut eta ikasmaila ezagutzen dut autoerregulazioarako tresnak aplikatuz

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

METODOLOGIA
Jarduera Ideien txarrapada Deskripzioa Atmosferari buruzko ideia txarrapada ikasleen artean. ikasle batzuek agertzen diren kontzeptu guztiak arbelan idazten dituzte. Denon artean antolatzen dira. Irakasleak ematen dizkie KPSI bat ikasiko dituzten edukiekin Ikasleek momentu honetan duten ezagupen maila apuntatzen dute. Irakasleak egingo duten proiektua azaltzen die Kanoiaren bidez hurrengo WebQuesta erakusten die http://www.elkarrekin.org/elk/atmosfera/ atazak, prozesua eta ebaluazioa. WQ honetan ikasleek estralutarren papera hartzen dute Denbora 15 Taldekatzea Klase osoa Ikasle batzuk Lantzen diren Baliabideak gaitasunak Hizkuntza-komunikazioa Arbela Ikasten ikastea Gizarterakoa eta herritartasuna Ikasten ikastea Norberaren autonomia eta ekimenera Zientzia, T. eta osasun kultura Informazioaren trataera eta digitala KPSI edukien zerrendarekin Agenda pertsonala Proiektore digitala

Ikasketako agenda pertsonala hastea Irakaslearen proiektuaren azalpena

15

Nork berea

15

Klase osoa

Taldeak interesen arabera egin

Klaseko taldeak interesaren arabera antolatzen 15 dira, atmosferaren atal desberdin baten ikerketa egiteko. Bost talde egingo dira: konposizioa, airea, kutsadura, ozonoa eta izaki bizidunen arnasketa Talde bakoitzak gaia eta lan banaketa apuntatzen du bere koadernoan

Taldeak

Hizkuntza-komunikazioa Talde koadernoa Ikasten ikastea Gizarterakoa eta herritartasuna

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

Jarduera Interneteko informazioa bilatu eta berrantolatu

Deskripzioa Bi saiotan zehar, taldeek WQren prosezua garatzen dute, Interneteko informazioa ateratzen aztertzen, sailkatzen eta txosten batean bilduz. Irakasleak pautak ematen ditu eta taldeak laguntzen eta koordinatzen ditu Txostena inprimitzen dute eta irakasleari kopia ematen diote

Denbora 120

Taldekatzea Taldeak

Txostenaren ebaluazioa Birpasoa eta sakontzea

Ekoizpenen garapena

Irakasleak bost txostenak ebaluatu eta gero 60 (errubrikaren bitartez), fotokopiatzen ditu eta taldeen ikasle bakoitzari ematen dizkio Ikasle bati datuak falta bazaizkio, testu liburutik ateratzen ditu lana betetzeko. Datu osoak dituzten ikasleek ere testu liburuaren datuekin osotzen dituzte. Irakasleak aprobetxatzen du laguntza emateko edo zalantzak argitzeko edo ikas maila neurtzeko. Beharrezkoa ikusten badu, beste saioa batean argi geratu ez diren kontzeptuak azalduko ditu. Talde bakoitzak informazioa berrantolatzen du 100 bere produkzioa egiteko: hormirudiak, esperimentuak, eskutitzak eta foiletoak. Irakasleak pautak ematen eta taldeak laguntzen jarraitzen du

Nork berea

Lantzen diren gaitasunak Zientzia, T. eta osasun kultura Informazioaren trataera eta digitala Hizkuntzakomunikazioa Ikasten ikastea Gizarterakoa eta herritartasuna Norberaren autonomia eta ekimenera Zientzia, T. eta osasun kultura Informazioaren trataera Hizkuntza-komunikazioa Ikasten ikastea Norberaren autonomia eta ekimenera

Baliabideak Informatika gela Interneteko konexioa Inprimagailua Txostenaren eredua

Ebaluazio-errubrika Fotokopiak Testu liburua

Taldeak

Zientzia, T. eta osasun kultura Informazioaren trataera Matematika Arte eta kulturakoa Hizkuntza-komunikazioa Ikasten ikastea Gizarterakoa eta herritartasuna Norberaren autonomia eta ekimenera

Kartulinak Pinturak Laborategiko tresna batzuk

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

Jarduera Ikas prozesuaren jarraipena Lanen aurkezpenak

Deskripzioa Azken bi saio bakoitzaren amaieran 10 minutu ematen dituzte nork bere agenda pertsonala gaurkotzeko eta taldean sortutako arazo posibleak konpontzeko.

Denbora 20

Taldekatzea Nork berea Taldek

Lantzen diren gaitasunak Ikasten ikastea Norberaren autonomia eta ekimenera

Baliabideak Agenda pertsonala Talde koadernoa

Talde bakoitzak bere lana azaltzen die besteei 120 taldekide guztiek parte hartuz eta txostena eta produkzioa erabiliz. Azalpena garatzen den bitartean ikasleek notak hartzen dituzte gero galderak egiteko. Irakasleak errubriken bidez azalpena eta produkzioak baloratzen ditu Frogan, ikasitako guztiari buruzko bost argudiozko galdera gakori erantzun behar dizkiote baliabide guztiak aurrean erabiliz. Irakasleak probak zuzentzen ditu 60

Taldeak Nork berea

Zientzia, T. eta osasun kultura Ikasleen produkzioak eta Informazioaren trataera txostenak Hizkuntza-komunikazioa Ebaluazio errubrikak Ikasten ikastea Gizarterakoa eta herritartasuna Norberaren autonomia eta ekimenera Zientzia, T. eta osasun kultura Informazioaren trataera Hizkuntza-komunikazioa Ikasten ikastea Norberaren autonomia eta ekimenera Zientzia, T. eta osasun kultura Hizkuntza-komunikazioa Gizarterakoa eta herritartasuna Norberaren autonomia eta ekimenera Froga oinarrizko kontzeptuekin eta galdera gakoekin Testu liburua Produkzioak Txostenak Oharrak Bozketa egiteko txartelak

Ebaluazio proba

Nork berea

Eztabaida eta roll playing

Klase bi taldetan banatzen da: lurra planetara joan nahi dutenak eta kontrako jarrera dutenak. Txandakatuz, nork bere postura defenditzen du argudioak emanez. Bukatzeko bozketa egiten da.

30

Klase osoa bi taldetan banatuta

Leioako Berritzegunea

Programazioa egiteko gida

Jarduera Taldearen ebaluazioa

Deskripzioa

Denbora

Taldekatzea Taldea

Taldeak bere lanaren autoebaluazioa egiten du 15 hobetzeko proposamenak egiten

Lantzen diren Baliabideak gaitasunak Hizkuntza-komunikazioa Taldearen koadernoa Ikasten ikastea Taldearen balorazioa Gizarterakoa eta herritartasuna Norberaren autonomia eta ekimenera Ikasten ikastea Norberaren autonomia eta ekimenera Agenda pertsonala Berreskuratzeko kontratua

Autoebaluazioa Irakaslek norberari azken nota ematen dio: txostena, ekoizpena, azalpena eta froga. nork bere agendari azken begirada botatzen dio eta ikasitakoaz hausnarketa egiten du. Laguntza behar dutenek irakaslearekin hitz egiten dute eta bion artean berreskuratzeko plangintza bat adosten dute

30

Nork berea

EBALUAZIOA: EBALUAZIO TRESNAK


Txostenak ebaluatzeko errubrika Ekoizpenak ebaluatzeko errubrika Norberako txostena ebaluatzeko errubrika Talde-koadernoa Ikasteko agenda pertsonala eta irakaslearen behaketa Ikas-kontratua

PROZEDURA ETA BERRESKURAPENA


Notaren % 20 Notaren % 40 Notaren % 30 Notaren % 10 Jarraipena eta laguntza zehatzak emateko erabiliko da, aldez aurreko indartze-jarduerak proposatzeko eta azken nota egokitzeko. Berreskurapenaren jarduerak, lanak eta epeak programatzeko erabiliko da